SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Download to read offline
24 Hitz bitan 
Egitura •2012ko uztailaren 22a 
Bakarrizketan 
Zuritutako 
dirua agerian 
Joanes Segurola 
1 Zergatik utzi du kargua David Ba-gley 
HSBC bankuko kontrolerako 
departamentu buruak? AEBetako 
Senatuko ikerketa batzorde baten 
arabera,droga trafikoko eta ekintza 
terroristetako dirua zuritzeko baime-na 
eman duelako HSBCk urteetan. 
Bagleyek zuen hori kontrolatzeko ar-dura. 
2 Nongo dirua zuritu dute? Droga 
trafikoarena,Mexikon; Al Rajhi Bank 
bankuarena —Al-Qaedarekin lotura 
du bankuaren sortzaile nagusiak, 
ikerketa batzordeak dioenez—,Saudi 
Arabian; eta zigorrak saihestu nahi zi-tuzten 
herritarrena —AEBek ez dute 
inongo harremanik—,Iranen. 
3 Zergatik egin du hori? AEBetako 
finantza sisteman legez kanpoko di-rua 
sartzeko erabili du HSBCk bere 
bankua,ikerketa batzordearen esa-netan. 
4 Nola zuritu dute dirua? Mexikon, 
esaterako,HSBCren filialak milaka 
milioi dolar bidaltzen zizkion 
AEBetakoari errepidez edo hegazki-nez. 
Saudi Arabiako filialak zalantzak 
izan arren,HSBCk baimena eman 
zion Al Rajhi Banki bere bidalketa zer-bitzuak 
erabiltzeko. Iranen,diruaren 
jatorriaren erregistroak ezabatzen zi-tuzten 
dirua nork bidaltzen zuen ez ja-kiteko. 
5 Nolatan sortu dute ikerketa ba-tzordea? 
Bankuak 2006 eta 2010 ar-tean 
izandako jarduera aztertzeko 
sortu zuten,frogatzeko mundu mai-lako 
banku batek AEBetako filial bat 
dirua zuritzeko eta terrorismoa finan-tzatzeko 
erabiltzeak sortzen duen 
ahulezia. 
6 HSBCk zerbait esan du? Bai,bar-kamena 
eskatu du,eta dio jarduera 
duen herrialdeetako legea aintzat 
hartzen duela. 
7 Zer zigor jaso dezake? AEBetako 
Justizia departamentua diru zuritze 
horiek aztertzen ari da. Frogatuko ba-litu, 
krimen salaketa bat eta 814 milioi 
euroko zigorra ezar liezazkioke. 
Izorratuak izorratzen 
Itun eta hitzarmenei buruz hizke-tan 
hasi dugu astea, eta desados-tasunen 
eta gatazken irudi gordi-nekin 
bukatu. Krisia hasi zene-tik, 
bosgarren greba orokorrera 
deitu dute ELAk, LABek eta beste sindi-katu 
batzuek, irailaren 26rako. CCOOk 
eta UGTk oraindik ez dute erabaki urrats 
hori egingo ote duten, baina ez daude gel-di: 
ostegunean milaka lagun kalera atera 
zituzten Espainiako Gobernuaren azken 
neurri sorta salatzeko. Oraingoz protes-tak 
lasaiak izan dira hemen, baina Madril 
aldean giroa asko berotzen ari da. Poli-ziak 
uniforme eta guzti protesta egiten 
ikustea ezohikoa da, nahiz eta orain arte 
haietako gehienek barrikadaren ohiko al-dean 
izan. 
Krisiaren bosgarren urtean irteerarik 
ez zaio ikusten bizi-mailaren okertzeari, 
zerbitzu publikoen argaltzeari eta kostata 
lortutako gizarte eskubideen higatzeari. 
BEZaren igoerak eta funtzionarioen Egu-berrietako 
saria kentzea —barka, «gero-ratzea 
», Cristobal Montoro Ogasun mi-nistroaren 
eufemismo festaren arabera— 
herritarren, dendarien eta tabernarien 
patrikak hustuko ditu. 
Horri gehituz gero mendekoak zaintze-ko 
diru gutxiago izango dela, pentsioa ja-sotzeko 
lan gehiago egin behar dela, kale-ratzeak 
asko erraztu direla eta langabeen 
sariak txikitzeko atea jadanik irekia da-goela, 
ez da harritzekoa herritarren aldar-tea 
gero eta ozpinduagoa izatea. Eta Olin-piar 
Jokoekin batera, banderek eta ere-serkiek 
plazebo efektua egiten dutenean, 
ez askorik harritu goiko zerrendari beste 
«neurri desatsegin baina beharrezko» 
gehiago etortzen badira. 
PPko diputatu Andrea Fabraren ekar-pen 
ezin estimatuagoari esker, haserreak 
dagoeneko badu bere leloa: «Izorra daite-zela! 
». Klase politikoaren aurkako oihua 
da, krisia kudeatzeko darabilten modu 
baldar, alderdikoi eta gezurtiarengatik. 
Eta, batez ere, herritar gehienek uste du-telako 
sakrifizio guztiak bidegabekeria 
baten ondorio direla, boteretsuenek sor-tutako 
krisi batengatik, eta, agian, oke-rragoa 
dena, boteretsu horiek salbatzeko. 
Egia asko.Azalpen hori, bere sinpleta-sunean, 
erakargarria da, eta gogoz errepi-katzen 
dute sindikatuek eta ezkerreko 
taldeek. Baina, zoritxarrez, egiaren zati 
bat baizik ez da. Bidegabeena ziur, baina 
ez bakarra. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroa-ko 
Gobernuak eta diputazioek, nik daki-dala 
behintzat, ez dute zuzenean zentimo-rik 
jarri Bankia salbatzeko. Eta haiek ere 
ari dira gerrikoa estutzen, baita irailean 
greba egingo dutenek gidatzen dituzte-nak 
ere. Gastuak eta diru sarrerak nola 
orekatzen diren, horretan daude ñabar-durak; 
eta ez dira garrantzi gutxikoak, 
murrizketek eta zerga igoerek ere ideolo-gia 
dutelako. Horretan galtzaile ateratzen 
dira kapitalaren errentei edo aberatsenei 
gehiago estutzea uko egiten dietenek edo 
amnistia fiskalak ematen dituztenak, bai-na 
baita boterean izan zirenean halakorik 
egin ez zutenek ere. Sinbolismoak badu 
bere garrantzia. 
Berez, politikariei leporatu behar zaien 
okerrena ez da orain ezpata lepoan dutela 
egiten ari direna, krisiaren aurreko urteo-tan 
egindakoa baino. Edo egin ez zutena. 
Kreditu merkeak etxegintzaren burbuila 
puztu zuen, baina ez zen bakarra izan. 
Salbuespenak salbuespen, ekonomia 
osoa puztu zuen, eta, harekin batera, zer-ga 
bilketa. Betiko iraungo ez zuela jakite-ko 
adina kobratzen dute batzuek, baina 
inork ez zuen festaren bolumena jaitsi 
nahi izan. Orain, noski, BEZa edo beste 
zerga bat igotzeak atzeraldia elikatzen 
du, eta garai onetan kontrolatu behar zi-ren 
gastuak mozteak traba egiten du. 
Zulotik ateratzeko itunen beharra alda-rrikatzen 
dute politikariek, sindikatuek 
eta patronalak, bakoitzak horrekin zer-bait 
desberdina esan nahi duen arren. Ez 
da giro orain, baina hau luzerako doa. 
Titulutik haratago 
Iker Aranburu 
Izorra daitezela! bihurtu da protesten leloa. Irudian,Valladoliden. NACHO GALLEGO / EFE 
Nokia 
Estaldura 
gutxitzen 
Nokia sakelako telefonoen 
ekoizleak 1.400 milioi euro 
(-%18,6) gutxiago irabazi 
ditu urteko bigarren hiruhile-koan, 
iazko garai berarekin 
alderatuz gero.Guztira, 
7.542 milioi euro irabazi ditu. 
Munduko sakelako ekoizle-rik 
handiena da.Smartpho-ne 
etasakelakoen salmen-ten 
jaitsierak eragin dute 
diru sarrerak gutxitzea.No-kiaren 
salmentek %17 egin 
dute behera Europan,eta 
%60 Ipar Amerikan. 
Gaia 
Atzerrira begira, 
hazteko asmoz 
Araba,Bizkai eta Gipuzkoa-ko 
Gaia Elektronika, Infor-matika 
eta Telekomunika-zioen 
klusterrak 1.500 lan-postu 
sortuko dituela 
aurreikusi du 2016ra bitarte-an. 
Klusterra osatzen duten 
267 enpresek martxan jarri-tako 
nazioartekotzeko plan 
baten bidez lortu nahi dute. 
Hala,esportazioengatik lor-tutako 
diru sarrerak %32tik 
%50era handitzea espero 
dute.EAEko BPGaren 
%4,35 osatzen du Gaiak. 
Microsoft 
26 urtean lehen 
aldiz,galerak 
Microsoft teknologia enpre-sak, 
azken 26 urteetan le-hen 
aldiz, hiruhileko batean 
galerak izan ditu. Izan ere, 
apiril eta ekain bitartean 
492 milioi dolar galdu ditu 
enpresak.Urtarriletik mar-txora 
bitartean ere ohi baino 
irabazi txikiagoak lortu zi-tuen. 
Microsoftek finantza 
urtea ekainean bukatzen du, 
eta jakinarazi du azken urte-an, 
16.978 milioi dolar iraba-zi 
dituela,aurreko urtean 
baino %26 gutxiago. 
Gestamp 
Murrizketen 
aurka, lanuzteak 
Gestamp taldeak Zamu-dion 
eta Igorren (Bizkaia) di-tuen 
lantegietan aste hone-tan 
egin dituzte lehen bi la-nuzteak. 
Langileek lehengo 
astean iragarri zuten uztaile-an 
eta abuztuan asteartero 
eta ostegunero protestak 
egingo dituztela,enpresak 
hartu nahi dituen neurrien 
aurka.Soldata %20 jaitsi 
nahi die langileei,eta urteko 
lanordu kopurua handitu. 
2009tik soldatak izoztuta 
dauzkate langileek. 
Asteko enpresak 
KERIM OKTEN/EFE

More Related Content

Similar to Zuritutako dirua agerian

Globalizazioa 6 gaia
Globalizazioa 6 gaiaGlobalizazioa 6 gaia
Globalizazioa 6 gaiaosgazbil
 
A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08Irekia - EJGV
 
Biztanleria eta jarduera ekonomikoak euskadin
Biztanleria eta jarduera ekonomikoak euskadinBiztanleria eta jarduera ekonomikoak euskadin
Biztanleria eta jarduera ekonomikoak euskadinMargaGutierrez
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013ARALAR Araba
 
Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w
Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - wMoneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w
Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - wAritz Kanpandegi
 
Herritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoHerritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoOarsoaldekoAEK
 
Langabeziaren aurkako plana.pdf
Langabeziaren aurkako plana.pdfLangabeziaren aurkako plana.pdf
Langabeziaren aurkako plana.pdfIrekia - EJGV
 

Similar to Zuritutako dirua agerian (10)

Bankua barkazio eske
Bankua barkazio eskeBankua barkazio eske
Bankua barkazio eske
 
Globalizazioa 6 gaia
Globalizazioa 6 gaiaGlobalizazioa 6 gaia
Globalizazioa 6 gaia
 
A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
 
Biztanleria eta jarduera ekonomikoak euskadin
Biztanleria eta jarduera ekonomikoak euskadinBiztanleria eta jarduera ekonomikoak euskadin
Biztanleria eta jarduera ekonomikoak euskadin
 
Krisi ekonomikoa
Krisi ekonomikoaKrisi ekonomikoa
Krisi ekonomikoa
 
Diruzblai aldizkaria
Diruzblai aldizkariaDiruzblai aldizkaria
Diruzblai aldizkaria
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
 
Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w
Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - wMoneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w
Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w
 
Herritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoHerritxikiakgeroetahutsago
Herritxikiakgeroetahutsago
 
Langabeziaren aurkako plana.pdf
Langabeziaren aurkako plana.pdfLangabeziaren aurkako plana.pdf
Langabeziaren aurkako plana.pdf
 

More from Joanes Errondosoro (20)

Aurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuakAurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuak
 
Aurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuakAurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuak
 
Aurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuakAurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuak
 
Ametsetako negozioak
Ametsetako negozioakAmetsetako negozioak
Ametsetako negozioak
 
Ametsetako negozioak
Ametsetako negozioakAmetsetako negozioak
Ametsetako negozioak
 
Ametsetako negozioak
Ametsetako negozioakAmetsetako negozioak
Ametsetako negozioak
 
El pais
El paisEl pais
El pais
 
El Mundo
El MundoEl Mundo
El Mundo
 
Noticias de Gipuzkoa
Noticias de GipuzkoaNoticias de Gipuzkoa
Noticias de Gipuzkoa
 
La Razon
La RazonLa Razon
La Razon
 
Gara
GaraGara
Gara
 
El Pais azala
El Pais azalaEl Pais azala
El Pais azala
 
El Pais
El PaisEl Pais
El Pais
 
El correo
El correoEl correo
El correo
 
La razon
La razonLa razon
La razon
 
Gara
GaraGara
Gara
 
El pais portada
El pais portadaEl pais portada
El pais portada
 
El pais
El paisEl pais
El pais
 
El correo
El correoEl correo
El correo
 
Diario vasco
Diario vascoDiario vasco
Diario vasco
 

Zuritutako dirua agerian

  • 1. 24 Hitz bitan Egitura •2012ko uztailaren 22a Bakarrizketan Zuritutako dirua agerian Joanes Segurola 1 Zergatik utzi du kargua David Ba-gley HSBC bankuko kontrolerako departamentu buruak? AEBetako Senatuko ikerketa batzorde baten arabera,droga trafikoko eta ekintza terroristetako dirua zuritzeko baime-na eman duelako HSBCk urteetan. Bagleyek zuen hori kontrolatzeko ar-dura. 2 Nongo dirua zuritu dute? Droga trafikoarena,Mexikon; Al Rajhi Bank bankuarena —Al-Qaedarekin lotura du bankuaren sortzaile nagusiak, ikerketa batzordeak dioenez—,Saudi Arabian; eta zigorrak saihestu nahi zi-tuzten herritarrena —AEBek ez dute inongo harremanik—,Iranen. 3 Zergatik egin du hori? AEBetako finantza sisteman legez kanpoko di-rua sartzeko erabili du HSBCk bere bankua,ikerketa batzordearen esa-netan. 4 Nola zuritu dute dirua? Mexikon, esaterako,HSBCren filialak milaka milioi dolar bidaltzen zizkion AEBetakoari errepidez edo hegazki-nez. Saudi Arabiako filialak zalantzak izan arren,HSBCk baimena eman zion Al Rajhi Banki bere bidalketa zer-bitzuak erabiltzeko. Iranen,diruaren jatorriaren erregistroak ezabatzen zi-tuzten dirua nork bidaltzen zuen ez ja-kiteko. 5 Nolatan sortu dute ikerketa ba-tzordea? Bankuak 2006 eta 2010 ar-tean izandako jarduera aztertzeko sortu zuten,frogatzeko mundu mai-lako banku batek AEBetako filial bat dirua zuritzeko eta terrorismoa finan-tzatzeko erabiltzeak sortzen duen ahulezia. 6 HSBCk zerbait esan du? Bai,bar-kamena eskatu du,eta dio jarduera duen herrialdeetako legea aintzat hartzen duela. 7 Zer zigor jaso dezake? AEBetako Justizia departamentua diru zuritze horiek aztertzen ari da. Frogatuko ba-litu, krimen salaketa bat eta 814 milioi euroko zigorra ezar liezazkioke. Izorratuak izorratzen Itun eta hitzarmenei buruz hizke-tan hasi dugu astea, eta desados-tasunen eta gatazken irudi gordi-nekin bukatu. Krisia hasi zene-tik, bosgarren greba orokorrera deitu dute ELAk, LABek eta beste sindi-katu batzuek, irailaren 26rako. CCOOk eta UGTk oraindik ez dute erabaki urrats hori egingo ote duten, baina ez daude gel-di: ostegunean milaka lagun kalera atera zituzten Espainiako Gobernuaren azken neurri sorta salatzeko. Oraingoz protes-tak lasaiak izan dira hemen, baina Madril aldean giroa asko berotzen ari da. Poli-ziak uniforme eta guzti protesta egiten ikustea ezohikoa da, nahiz eta orain arte haietako gehienek barrikadaren ohiko al-dean izan. Krisiaren bosgarren urtean irteerarik ez zaio ikusten bizi-mailaren okertzeari, zerbitzu publikoen argaltzeari eta kostata lortutako gizarte eskubideen higatzeari. BEZaren igoerak eta funtzionarioen Egu-berrietako saria kentzea —barka, «gero-ratzea », Cristobal Montoro Ogasun mi-nistroaren eufemismo festaren arabera— herritarren, dendarien eta tabernarien patrikak hustuko ditu. Horri gehituz gero mendekoak zaintze-ko diru gutxiago izango dela, pentsioa ja-sotzeko lan gehiago egin behar dela, kale-ratzeak asko erraztu direla eta langabeen sariak txikitzeko atea jadanik irekia da-goela, ez da harritzekoa herritarren aldar-tea gero eta ozpinduagoa izatea. Eta Olin-piar Jokoekin batera, banderek eta ere-serkiek plazebo efektua egiten dutenean, ez askorik harritu goiko zerrendari beste «neurri desatsegin baina beharrezko» gehiago etortzen badira. PPko diputatu Andrea Fabraren ekar-pen ezin estimatuagoari esker, haserreak dagoeneko badu bere leloa: «Izorra daite-zela! ». Klase politikoaren aurkako oihua da, krisia kudeatzeko darabilten modu baldar, alderdikoi eta gezurtiarengatik. Eta, batez ere, herritar gehienek uste du-telako sakrifizio guztiak bidegabekeria baten ondorio direla, boteretsuenek sor-tutako krisi batengatik, eta, agian, oke-rragoa dena, boteretsu horiek salbatzeko. Egia asko.Azalpen hori, bere sinpleta-sunean, erakargarria da, eta gogoz errepi-katzen dute sindikatuek eta ezkerreko taldeek. Baina, zoritxarrez, egiaren zati bat baizik ez da. Bidegabeena ziur, baina ez bakarra. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroa-ko Gobernuak eta diputazioek, nik daki-dala behintzat, ez dute zuzenean zentimo-rik jarri Bankia salbatzeko. Eta haiek ere ari dira gerrikoa estutzen, baita irailean greba egingo dutenek gidatzen dituzte-nak ere. Gastuak eta diru sarrerak nola orekatzen diren, horretan daude ñabar-durak; eta ez dira garrantzi gutxikoak, murrizketek eta zerga igoerek ere ideolo-gia dutelako. Horretan galtzaile ateratzen dira kapitalaren errentei edo aberatsenei gehiago estutzea uko egiten dietenek edo amnistia fiskalak ematen dituztenak, bai-na baita boterean izan zirenean halakorik egin ez zutenek ere. Sinbolismoak badu bere garrantzia. Berez, politikariei leporatu behar zaien okerrena ez da orain ezpata lepoan dutela egiten ari direna, krisiaren aurreko urteo-tan egindakoa baino. Edo egin ez zutena. Kreditu merkeak etxegintzaren burbuila puztu zuen, baina ez zen bakarra izan. Salbuespenak salbuespen, ekonomia osoa puztu zuen, eta, harekin batera, zer-ga bilketa. Betiko iraungo ez zuela jakite-ko adina kobratzen dute batzuek, baina inork ez zuen festaren bolumena jaitsi nahi izan. Orain, noski, BEZa edo beste zerga bat igotzeak atzeraldia elikatzen du, eta garai onetan kontrolatu behar zi-ren gastuak mozteak traba egiten du. Zulotik ateratzeko itunen beharra alda-rrikatzen dute politikariek, sindikatuek eta patronalak, bakoitzak horrekin zer-bait desberdina esan nahi duen arren. Ez da giro orain, baina hau luzerako doa. Titulutik haratago Iker Aranburu Izorra daitezela! bihurtu da protesten leloa. Irudian,Valladoliden. NACHO GALLEGO / EFE Nokia Estaldura gutxitzen Nokia sakelako telefonoen ekoizleak 1.400 milioi euro (-%18,6) gutxiago irabazi ditu urteko bigarren hiruhile-koan, iazko garai berarekin alderatuz gero.Guztira, 7.542 milioi euro irabazi ditu. Munduko sakelako ekoizle-rik handiena da.Smartpho-ne etasakelakoen salmen-ten jaitsierak eragin dute diru sarrerak gutxitzea.No-kiaren salmentek %17 egin dute behera Europan,eta %60 Ipar Amerikan. Gaia Atzerrira begira, hazteko asmoz Araba,Bizkai eta Gipuzkoa-ko Gaia Elektronika, Infor-matika eta Telekomunika-zioen klusterrak 1.500 lan-postu sortuko dituela aurreikusi du 2016ra bitarte-an. Klusterra osatzen duten 267 enpresek martxan jarri-tako nazioartekotzeko plan baten bidez lortu nahi dute. Hala,esportazioengatik lor-tutako diru sarrerak %32tik %50era handitzea espero dute.EAEko BPGaren %4,35 osatzen du Gaiak. Microsoft 26 urtean lehen aldiz,galerak Microsoft teknologia enpre-sak, azken 26 urteetan le-hen aldiz, hiruhileko batean galerak izan ditu. Izan ere, apiril eta ekain bitartean 492 milioi dolar galdu ditu enpresak.Urtarriletik mar-txora bitartean ere ohi baino irabazi txikiagoak lortu zi-tuen. Microsoftek finantza urtea ekainean bukatzen du, eta jakinarazi du azken urte-an, 16.978 milioi dolar iraba-zi dituela,aurreko urtean baino %26 gutxiago. Gestamp Murrizketen aurka, lanuzteak Gestamp taldeak Zamu-dion eta Igorren (Bizkaia) di-tuen lantegietan aste hone-tan egin dituzte lehen bi la-nuzteak. Langileek lehengo astean iragarri zuten uztaile-an eta abuztuan asteartero eta ostegunero protestak egingo dituztela,enpresak hartu nahi dituen neurrien aurka.Soldata %20 jaitsi nahi die langileei,eta urteko lanordu kopurua handitu. 2009tik soldatak izoztuta dauzkate langileek. Asteko enpresak KERIM OKTEN/EFE