Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

288 views

Published on

Published in: News & Politics
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

  1. 1. EAEKO 2008-2012 ALDIRAKO III. GAZTE JUSTIZIA PLANAREN EBALUAZIOA Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a
  2. 2. EAEko 2008-2012 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa: PLANAREN HELBURUAK Adingabeek egindako arau-hausteak prebenitzea eta murriztea. Bizkor eta egoki erantzutea adingabeek egindako arau-hausteen aurrean, hala dagokionean, erantzun zigortzaile-hezitzailea emanda. Erakundeen erantzunaren kalitatea eta eraginkortasuna areagotzea eta esku- hartzearen zein ebaluazioaren prozeduren eta metodologia zientifikoaren kalitatea handitzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren Adingabeen Epaitegi guztiek emandako ebazpen judizial guztiak beteko direla bermatzea. Adingabe arau-hausleen gizarteratzea bultzatzea edo hobetzea.
  3. 3. EAEko 2008-2012 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Memoria: INFORMAZIO-ITURRIAK EUSKO JAURLARITZARENAK EZ DIREN ITURRIAK HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA Estatuko Fiskaltza Nagusia Estatistikako Institutu Nazionala Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia Justizia Zuzendaritza
  4. 4. EAEko 2008-2012 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Memoria: INFORMAZIO-ITURRIAK EHU OSASUN SAILA SEGURTAS UN SAILA ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETA KO SAILA EUSKO JAURLARITZAREN ITURRIAK
  5. 5. BITARTEKOTZA, ADISKIDETZE ETA KONPONKETA PROZESUAK Bitartekotza-prozesuen % 88,5ean emaitza POSITIBOA izan da. Bitartekotza- prozesuak 2008 2009 2010 2011 2012 OROTARA Emaitza positiboa 538 362 289 307 347 1.843 Emaitza negatiboa 48 55 41 58 37 239 OROTARA 586 417 330 365 384 2.082
  6. 6. ADINGABEEN EPAITEGIEK AGINDUTAKO NEURRIAK: NEURRIAK 978 1.140 1.204 1.127 912 72 100 102 96 80 2008 2009 2010 2011 2012 Total medidas firmes Total medidas cautelares -Orotara, 5.811 neurri irmo eta kautelazko neurri agindu dira. Horietatik % 92,3 IRMOAK izan dira (5.361) eta % 7,7 KAUTELAZKOAK (450). - Neurri-kopuruak GORA EGIN DU 2008 eta 2010 urteen artean, hortik aurrerakoan BEHERA EGITEKO.
  7. 7. ADINGABEEN EPAITEGIEK AGINDUTAKO NEURRIAK: NEURRIAK 74,8% 25,2% Medidas en Medio Abierto Medidas en Centros Educativos Ingurune irekiko neurriak (nerabeak bete etxebizitzan jarraitzen) honako hauek dira: Eguneko Zentrora joatea, Tratamendu Anbulatorioa, Zaintzapeko Askatasuna, Gizarte eta Hezkuntza arloko zereginak, Gizartearen mesederako prestazioak eta Asteburuko egonaldiak etxebizitzan. 4.011 neurri irmo. Hezkuntza-zentroko neurriak (nerabea Gazte Justiziako sareko berariazko zentro joan behar da) honako hauek dira: Barneratzeak, Talde Hezitzaileetako Bizikidetza eta Asteburuko Egonaldiak zentroan. 1.350 neurri irmo.
  8. 8. ADINGABEEN EPAITEGIEK AGINDUTAKO NEURRIAK: NEURRI IRMOAK 29,8% 27,5% 13,6% 13,2% 11,3% 2,7% 1,1% 0,7% Libertad vigilada Prestación en beneficio de la comunidad Realización de tareas socioeducativas Internamiento Permanencia de fin de semana Asistencia a centro de día Tratamiento ambulatorio Convivencia en grupo educativo Adingabeen epaileek gehien agindutako neurriak honako hauek dira: Zaintzapeko Askatasuna, Gizartearen Mesederako Prestazioak, Gizarte eta Hezkuntza arloko zereginak gauzatzea, Barneratzeak eta Asteburuko Egonaldiak.
  9. 9. ADINGABE ARAU HAUSLEEN PROFILA: NEURRI IRMOAK Neurri % 83,5 mutilei zuzendu zatzaizkie, eta % 16,5 neskei. Nesken ehunekoa HAZI EGIN DA, 2008ko % 13,1etik 2012ko % 20,2ra igaro denez. Adingabeen % 56,3 EAEn jaioak dira, % 6,8 beste autonomia-erkidego batzuetan eta % 36,9, berriz, atzerrian. Atzerrian jaiotakoak 2008an % 40 ziren bitartean, 2012an % 31,7 dira. Delituzko egintza (neurriak ezartzea dakartenak) nagusiak honako hauek dira: -Indarkeria eta larderia bidezko lapurretak -Lapurreta indarrez -Lesioak -Ebasketak Delituzko egintzak egin direneko batez besteko adina 16 eta 17 urte artean dago.
  10. 10. 2009AN NEURRIAK AMAITU DITUZTEN ADINGABE ARAU HAUSLEEN PROFILA: IVAC/KREIren IKERLANA (UPV/EHU) % 82,1 mutilak dira. % 67,3 EAEn jaio dira. % 74,5 jatorrizko familiarekin bizi dira. % 47,6ren gurasoetako batek edo biek lan egonkorra dute. % 35,6k amaren, aitaren edo guraso bien arreta- defizita dute. % 34,6k gurasoetako baten bereizketa traumatikoa izan dute edo gurasoak bizi direnaren bestelako leku batean bizi dira. Gaixotasun fisikoak eta/edo psikologikoak dituzten senitartekoen ehunekoak txikiak dira. % 7,4k indarkeriazko ekintzak ezagutu ditu etxean. Adingabeen eta/edo senitartekoen % 53k harremana du Gizarte Zerbitzuekin.
  11. 11. ADINGABE ARAU HAUSLEEN PROFILA: IVAC/KREIren IKERLANA (UPV/EHU). BERRERORTZEAREN EBALUAZIOA 28,1 71,9 21,8 78,2 19,6 80,4 0 20 40 60 80 100 2003-2007 2006-2010 2009-2013 Sí No
  12. 12. NEURRIAK GAUZATZEKO BITARTEKOAK: GAZTE JUSTIZIAKO HEZKUNTZA ZENTROAK (I) ZENTROA LEKU LIBREAK 2008 2009 2010 2011 2012 HZ IBAIONDO (mutilak) 34 39 39 39 39 HZ URIBARRI (mutilak) 14 14 16 16 16 CEMAR (Urioste) (mutilak) 7 7 7 7 0 HZ ITXASLUR (mutilak) 0 0 6 6 0 HZ URGOZO (mutilak) 0 0 0 0 10 EI DONOSTIA 1 (mutilak) 4 4 4 4 4 EI DONOSTIA 2 (mistoa) 6 6 6 6 0 EI GASTEIZ (mutilak) 4 4 0 4 4 EI BILBO (mistoa) 6 6 6 6 6 HZ ANDOIU/GORBEIA (neskak) 7 7 15 15 15 HZ TXEMA FÍNEZ (mutilak) 0 0 0 10 10 OROTARA: 82 87 99 113 104
  13. 13. NEURRIAK GAUZATZEKO BITARTEKOAK: GAZTE JUSTIZIAKO HEZKUNTZA ZENTROAK (II) ZENTROA ZUZENDARITZA KOORDINATZEALE TEKNIKOAK HEZITZAILEAK IRAKASLEAK ZERBITZUAK ETA ADMINISTRAZIOA 2008 2012 2008 2012 2008 2012 2008 2012 2008 2012 HZ IBAIONDO 3 3 9 9 50 50 12 13 2 2 HZ URIBARRI 2 2 3 3 16 17 2 3 3 3 CEMAR (Urioste) 1 0 2 0 9 0 2 0 1 0 HZ ITXASLUR 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 HZ URGOZO 0 1 0 2 0 12 0 3 0 0 EI DONOSTIA 1 0 0 1 1 5 5 0 0 0 0 EI DONOSTIA 2 0 0 1 0 7 0 0 0 0 0 EI VITORIA-GASTEIZ 0 0 1 0 5 0 0 0 0 0 EI BILBO 0 0 1 1 7 7 0 0 0 0 HZ ANDOIU/GORBEIA 1 2 2 3 12 27 1 3 1 2 HZ TXEMA FÍNEZ 0 1 0 2 0 12 0 3 0 1 OROTARA: 7 9 20 21 111 130 17 25 7 8
  14. 14. NEURRIAK GAUZATZEKO BITARTEKOAK: INGURUNE IREKIKO LANGILEAK 2008 2009 2010 2011 2012 INGURUNE IREKIA BIZKAIA 14 14 14 14 14 INGURUNE IREKIA GIPUZKOA 7 8 8 8 8 INGURUNE IREKIA ARABA 4 4 4 4 4 BIZKAIKO EGUNEKO ZENTROA 8 8 8 8 7 GIPUZKOAKO EGUNEKO ZENTROA 4 4 4 4 4 ARABAKO EGUNEKO ZENTROA 2 2 2 2 2 OROTARA: 37 38 38 38 37
  15. 15. NEURRIAK GAUZATZEKO BITARTEKOAK: BALIABIDE EKONOMIKOAK 1. Gazte Justiziako hezkuntza-zentroetan gauzatutako langile- eta funtzionamendu-gastuak: 53.139.709 € 2. Gazte Justiziako hezkuntza-zentroetako segurtasun- gastuak: 4.289.512 € (2008koak izan ezik). 3. Obra-, altzari- eta mantentze-gastuak: 7.054.304 € 1. Ingurune irekiko gastuak: 9.267.580 € 2. Esku-hartze psikoteraupetikoetarako gastuak: 234.622 €
  16. 16. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Herrizaingo Saila 1. Araudi-aurreikuspenak sartu dira, Ertzaintzaren barne-araudirako jarraibideen bitartez. 2. Adingabeen datuen konfidentzialtasuna bermatzeko prozesuak osatu dira. 3. Berariazko 22 prestakuntza-ekintza gauzatu dira arlo honetan, 1.415 agenteren parte-hartzearekin. 4. Bergarako, Donostiako, Eibarko, Gasteizko, Laudioko eta Zumarragako ertzain-etxeek berariazko bereizgarririk gabeko ibilgailu ofizialak atondu dituzte, adingabeak garraiatzeko. 5. Justiziako Zuzendaritzaren eskariz, barneratutako 2.247 adingabe lekualdatu dira.
  17. 17. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila 1. Gazte Justiziako hezkuntza-arretako baterako aginduak indarrean jarraituko du. 2. Ibaiondo HZk irakasle egokiak eta nahikoak edukitzea bermatu da. 3. Behar izan duten adingabeek, urrutiko hezkuntzako programetarako sarbidea izan dute. 4. Ikastetxeetan ezagutarazteko programari eutsi zaio, baita Justizia Jauregietarako bisita didaktikoei ere.
  18. 18. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Osasun Saila 1. Ibaiondo HZko arreta medikoa eta erizaintza (medikuak, erizaina eta psikiatrak) gauzatzeko erakunde-arteko akordioak indarrean jarraituko du. 2. Gazte Justiziako zentroetan osasun-arretari buruzko 2003ko hitzarmenak indarrean jarraituko du. 3. OTIrako sarbidea bermatu da, gainerako herritarrentzat bezala. 4. Osasun mentalaren arretak hutsuneak ditu berariazko arazo jakin batzuei aurre egitean; familia-terapiak egiteko, estupefazienteen kontsumoa, etab. Horrenbestez, zenbaitetan sare pribatura jo behar izan da.
  19. 19. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila 1. Bilbon bi etxebizitza lagatzeari eutsi zaio. 2. Atzerriko nerabeen arreta Helduren bidez gauzatu da eta, gero, Biltzen-en bidez. 3. Gazte Justiziako nerabeen etxebizitza-premiak 2012ko abuztuko txostenean aztertu ditu Etxebizitzako Euskal Behatokiak. 4. Gazte Justizia sistemako nerabeei arreta eskaini diete Gizarte Zerbitzuek sare orokorraren bidez, berariazko programarik edo ekintzarik baliatu gabe.
  20. 20. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila 1. Azpiegiturak Gazte Justiziako hezkuntza-zentroen sarea osatu da Txema Fínez eta Urgozo hezkuntza-zentroak irekita, Andoiu/Gorbeia hezkuntza-zentroa handituta eta gainerako zentroak egokituta. 104 leku libre dago denbora-bitartearen amaieran. 2. Araudia garatzea: Planean aurreikusitako 163/2008 eta 80/2009 Dekretuak argitaratu dira.
  21. 21. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila 4. Bitarteko informatikoak: - Gazte Justiziako datu-basea (28 zk.) mantentzea eta eguneratzea. - Talde psikosozialen oinarriaren funtzionamendua diseinatzea eta probatzea. 3. Sail-arteko eta erakunde-arteko koordinazioa: - Itunak Estatuaren Administrazio Orokorrarekin, Eudelekin, Osakidetzarekin, Hezkuntza Sailarekin, etab. - Kontseilu, foro eta batzorde askotan parte hartzea. - Koordinazio iraunkorrerako bideak zabalik mantentzea epaitegiekin, fiskaltzekin, talde psikosozialekin, erakunde laguntzaileekin, foru aldundiekin, beste autonomia-erkidego batzuekin, etab. - UPV/EHUrekin lankidetzan jardutea, azterlanak eta ebaluazioak egiteko.
  22. 22. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila 5. Azterlanak, ikerketak eta materialak osatzea - Hezkuntzako esku-hartzearen, adingabeen profil psikosozialaren eta EAEko Adingabeen Justiziako delitu-analisiaren ebaluazioa argitaratzea (2003-2006). - Hezkuntzako esku-hartzearen, adingabeen profil psikosozialaren eta EAEko Adingabeen Justiziako delitu-analisiaren ebaluazioa (2006-2009). - Gazteen Justizia Bitartekotzaren ebaluazioa EAEn (2006-2009). - Hezkuntzako esku-hartzearen, adingabeen profil psikosozialaren eta EAEko Adingabeen Justiziako delitu-analisiaren ebaluazioa (2008-2011). - Hezkuntzako esku-hartzearen, adingabeen profil psikosozialaren eta EAEko Adingabeen Justiziako delitu-analisiaren ebaluazioa (2009-2012). - Behin eta berriz berrerori diren adingabeak EAEn (2006-2009). - EAEko hezkuntza-zentroen ebaluazioa (2009). - Argitaratutako materialak: neurri judizialei, hezkuntza-zentroei, autonomia- egoitzei eta bitartekaritza-, kontziliazio- eta ordain-prozesuei buruzko 12 liburuxka. - Justizia Administrazioari buruzko unitate didaktikoa.
  23. 23. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila 8. Ingurune irekiko zerbitzuak - Zerbitzuon egiturari eutsi zaio, aldaketa nabarmenik egin gabe: Ingurune irekiko neurriak gauzatzeko 3 zerbitzu (26 profesional) eta 3 eguneko zentro (36 leku libre). 7. Gazte Justiziako Hezkuntza-zentroen sarea: - Ezarritako 3 mailako eredua sendotu da. I. mailan, 39 leku; II. mailan, 51; eta III. mailan, 14. 6. Gazte Justiziako Zerbitzuari atxikitako profesionalak - Gazte Justiziako Zerbitzuari atxikitako profesional-kopurua egonkortu da (11 pertsona).
  24. 24. HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila 9. Lanbide-heziketa eta birziklatze profesionala - Justizia Sailaren itunen bitartez Gazte Justiziaren sarean lanean ari diren pertsona guztiek bermatuta izan dituzte prestakuntzarako 30/35 ordu urtean. - Ibaiondo HZn, tutoretzako, substantzien gehiegizko kontsumoko, nerabezaroko patologia psikiatrikoko eta krisietan esku hartzeko ereduko (2 ikastaro) berariazko ikastaroak egin dira. Pertsona horiek norbanako gisa eskuratu dute HAEEren prestakuntza-eskaintza. - Nabarmentzekoa da Gazte Justiziaren sareko langileek emandako trebakuntza-jarduerak ugaritu izana.
  25. 25. ONDORIOAK: KANPO ITURRIAK • Gazteen Justiziara iristen diren gaien kopurua murriztu egin da. • Neskek egindako delituek gora egin dute. • Adingabe atzerritarrek egindako delituek, hasiera batean, nabarmen egin zuten gora, eta beheranzko joera hautematen da 2010az geroztik, gaur egun ere mantentzen dena.
  26. 26. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Talde psikosozialen bitartekotza-prozesuak eta aholkularitza- jarduerak • Aldi honetan, talde psikosozialen lanak beheranzko joera nabarmena izan du, kautela-agerraldietara joateko aldian eta neurrien egikaritza-aldian egindako txostenen aholkularitza- txostenak egiteko eskaerei dagokienez. • Bitartekotza-prozesuek behera egin dute ebaluatutako aldian (586, 2008an; 384, 2012an). • 2008-2012 aldian egindako bitartekotza guztietatik, % 88,5ek emaitza positiboa izan zuten.
  27. 27. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Neurriei buruzko ondorio orokorrak 1. Justizia Zuzendaritzan adingabeen epaitegietatik iritsitako neurri guztiak egikaritu dira –leku ezezagunen batean zeuden pertsonen kasuan edota neurria egikaritzea ezinezko bihurtzen zuen egoera batean zeuden pertsonen kasuan salbu–, EAEz kanpoko zentro eta zerbitzuetara jotzeko beharrik gabe. 2. 2008-2012 aldian, 5.811 neurri sartu dira guztira Justizia Zuzendaritzan. Horietatik % 7,7 kautelazkoak dira, eta % 92,3 irmoak. 3. 2008 eta 2010 urteen artean, eskaerek gora egin zuten; hortik aurrera, joera beherakorra da. 2010ean, guztira 1.306 neurri ezarri ziren, eta 2012an 992; alegia, % 24ko beherakada egon da.
  28. 28. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Kautela-neurriei buruzko ondorioak 1. Ebaluatutako aldian, guztira, barnealdi-neurriak inposatu dira kasuen % 57,1ean; zaintzapeko askatasuna, kasuen % 38,4an; eta heziketa- taldearekiko bizikidetza, kasuen % 4,4an. 2. Kasuen % 84,4 mutilak dira eta % 15,6, neskak. Alde hori antzeko ehunekoetan mantendu da ebaluatu diren urte guztietan. 3. Adinaren faktorea garrantzitsua da. 16 urte baino gehiago dituzten pertsonei inposatzen zaie neurrien % 70,4. Nabarmentzekoa da kautelazko barnealdi- neurria jaso duten 14 urtetik beherako pertsonen ehunekoa % 9,2 dela. 4. Kautelazko neurrien gehiegizko iraupena –barnealdien heren batek 5 hilabete baino gehiago irauten du– zailtasun erantsia da egikaritzan, aldi baterako behin-behinekotasuna dela-eta, eta jazoeraren erantzukizunaren gainean lan egitea ezinezkoa delako, kautelazko aldiak irauten duen bitartean. 5. Kautelazko barnealdi-neurri bat jaso duten pertsonen erdiak baino gehiago (% 53,4) atzerritarrak dira. Neurri mota honen barruan, talde ugariena Magreben jaiotako mutilena da.
  29. 29. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Neurri irmoei buruzko ondorioak (I) 1. Ingurune irekiko neurri deritzenak guztizkoen % 74,8 izan dira, eta, horien artean, nabarmentzekoak dira zaintzapeko askatasuna eta komunitatearen onurarako prestazioak. 2. Hezkuntza Zentroan bete diren neurri irmoak guztizkoaren % 25,2 izan dira. Ehuneko horren barruan, % 52,4 barnealdi-neurriak izan dira; % 44,8 asteburuko egonaldiak; eta, gainerako % 2,8 hezkuntza-taldearekiko bizikidetzakoak. 3. Ebaluatutako aldian ezarri diren neurri irmoen guztikotik, % 83,5 mutilei jarri zaizkie eta % 16,5, neskei. Nesken ehunekoak pixkanaka gora egin du, 2008an % 13,1 izatetik 2012an % 20,2 izateraino. 4. Alde handiak daude zenbait neurritan, sexuaren aldagaiaren arabera. Hartara, eguneko zentrora joateko neurri irmoa ia ez da aplikatzen nesken kasuan (% 4,8 dira neskak eta % 95,2, mutilak), eta gizarte- eta heziketa-lanen neurria sarriago ezartzen zaie neskei. 5. Neskek tratu txarrei, familia-indarkeriari eta ebasketari loturiko delitu gehiago egiten dituzte. Ia ez dute egiten kalterik, indarra erabiliz lapurretarik, ez eta zirkulazio- segurtasunaren aurkako ekintzarik. 6. Ebaluatutako aldian, neurri irmoen % 63,1 EAEn edo beste autonomia-erkidego batean jaiotako adingabeei dagokie, eta % 36,9, berriz, atzerrian jaiotakoei. Dena den, 2010az geroztik, azken talde horri inposatutako neurrietan beheranzko joera hautematen da.
  30. 30. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Neurri irmoei buruzko ondorioak (II) 7. Delitu ohikoenak honako hauek izan dira: - Indarkeria eta/edo larderia erabiliz egindako lapurretak (% 14,5); kasu horietan, neurri irmo ohikoenak zaintzapeko askatasuna, barnealdiak eta komunitatearen onurarako prestazioak izan dira. - Indarra erabiliz egindako lapurretak (% 12,6); kasu horietan, zaintzapeko askatasuna, komunitatearen onurarako prestazioak eta asteburuko egonaldiak inposatu dira. - Lesioak (% 11,5); kasu horietan, komunitatearen onurarako prestazioak, zaintzapeko askatasuna, gizarte- eta heziketa-lanak eta barnealdiak inposatu dira. -- Ebasketak (% 10,1); kasu horietan, komunitatearen onurarako prestazioak, zaintzapeko askatasuna eta gizarte- eta heziketa-lanak inposatu dira. 8. Iraupen luzeena duten neurriak barnealdiak dira. Batez beste, 7 hilabetetik gorako iraupena izaten dute. 9. Neurri laburrenak asteburuko egonaldiak eta komunitatearen onurarako prestazioak dira. 10. Epaitegi batetik bestera, alde handiak daude ezarritako neurriei dagokienez.
  31. 31. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Talde espezifiko nabarmenenei buruzko ondorioak Egikaritza-eskaerei dagozkien datuak aztertzean, hiru alderdi nabarmentzen dira: •Gurasoen eta bikotearen aurkako indarkeria. •Nesken taldea. •Adingabe atzerritarren taldea.
  32. 32. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Talde espezifiko nabarmenenei buruzko ondorioak. Gurasoen aurkako indarkeria 1. Familia-indarkeriagatiko neurri irmoei dagokienez, 2010etik 2012ra bitartean, gorakada izan da. 2. Familia-indarkeriagatiko kautelazko neurriak bikoiztu egin dira 2008 eta 2012 artean, eta pisu handia dute neurri horien guztizkoan. 3. Delitu horrengatik sarrien inposatzen den kautelazko neurria barnealdia izaten da. 4. Gurasoen aurkako indarkeriagatik ezarritako neurri irmoetan eta kautela-neurrietan, neskak askoz ugariagoak dira, neurri guztien batez besteko globalarekiko.
  33. 33. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Talde espezifiko nabarmenenei buruzko ondorioak. Nesken taldea 1. Kautelazko neurrien % 15,6 eta neurri irmoen % 16,5 ezartzen zaizkie neskei. 2. Kautelazko neurrien kasuan, neurrien erdiak baino gehiago barnealdiak dira. 3. Adinaren batez bestekoa mutilen taldearena baino baxuagoa da. 4. Lurraldeen artean, alde handiak daude neskei inposatutako kautelazko neurrietan. Neurrien % 78 Bizkaian ezarri dute. 5. Jaioterriari dagokionez, bai neurri irmoetan, bai kautelazkoetan, mutilen taldearekiko diferentzia oso nabarmena da, nesken % 83 EAEn edo beste autonomia-erkidego batean jaio baita. 6. Neskei inposatutako neurri askatasun-gabetzaile irmoen ehunekoa mutilena baino askoz ere txikiagoa da. Tratamendu anbulatorioa, heziketa-taldearekiko bizikidetza eta eguneko zentrora joatea gutxi inposatu dira nesken taldean. 7. Neskek sarrien egiten dituzten delituak indarkeria eta/edo larderia erabiliz egindako lapurretak, ebasketak eta lesioak dira. Eta gehien ematen diren neurriak komunitatearen onurarako prestazioak, zaintzapeko askatasuna eta gizarte- eta heziketa-lanak dira.
  34. 34. JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Talde espezifiko nabarmenenei buruzko ondorioak. Atzerritarren taldea 1. Ebaluatutako aldian EAEn inposatutako neurrien % 37,6 atzerrian jaiotako adingabeei ezarri zaie. 2. Atzerritarren kopuruak beheranzko eboluzioa izan du 2010etik (% 40,9) 2012ra bitartean (% 31,7). 3. Atzerrian jaiotakoen taldean, babesgabetze-egoera handiagoa da EAEn edo beste autonomia-erkidego batean jaiotako pertsonena baino, eta horiei askatasuna kentzeko neurri gehiago inposatzen zaizkie (barnealdiak eta asteburuko egonaldiak) besteei baino. Eta heziketa-taldearekiko bizikidetzako, eguneko zentrora joateko eta tratamendu anbulatorioko neurri gutxi jasotzen dituzte. 4. Kautelazko neurriei dagokienez, nagusiki atzerritarrei ezartzen zaizkie, eta murriztaileagoak, gainera. Bestalde, mutil atzerritarrak dira, hein handienean, halako neurriak jasotzen dituztenak. 5. Adingabe atzerritarraren profila hau da: mutila, Magrebeko herrialde batean jaioa, eta laguntza ematen dion pertsonarik gabea (ez familiakoa, eta ez soziala). Bigarren taldea latinoamerikarrek osatzen dute; horiek ere, mutilak izaten dira kasu gehien-gehienetan, familiarekin berriz bildu direnak eta, oro har, amarekin bizitzera etorri direnak.
  35. 35. IVAC/KREIk (EHU) egindako ebaluazioaren ONDORIOAK 1. EHUk, IVAC/KREI erakundearen bidez, 3. ebaluazio-azterketa egin du EAEn. Zehazki, 2009-2012 aldia izan du aztergai ikerketak, eta ondorengo alderdi hauetan sakondu du: adingabe arau-hausleen profila, horien delitu-ibilbidea, eta hezkuntzako neurri judizialek adingabeetan duten inpaktua. 2. EAEko adingabe arau-hausleen profil psikosoziala hau da: mutila, EAEn edo beste autonomia-erkidego batean jaioa, eta bere jatorrizko familiarekin bizi dena. Halaber, horietako gehienen kasuan, gurasoetako batek edo biek lanpostu egonkorra dute. Dena den, neska-mutil horietako askoren kasuan, nabarmen ikusten da behar baino arreta gutxiago jasotzen dutela aitaren eta/edo amaren aldetik, eta/edo gurasoen banaketa traumatikoa jasan dutela. Gazteen Justiziara iristen diren adingabeen erdiek baino gehiagok harremana dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin. 3. Berrerortzeak behera egin du, hirugarren aldiz –hots, ebaluatutako heziketa-neurria bukatu ostean, delituak egiteak–. Gaur egun, EAEn % 19,6ko berrerotze-tasa dugu –lehen azterketan % 28,1ekoa izan zen, eta, bigarrenean % 21,8koa–. 4. Berrerortzen diren adingabe arau-hausleen profil psikosozialari dagokionez, arrisku- aldagai handiagoa dute, arau-hausleak ez diren neska-mutilek baino.
  36. 36. GAZTE JUSTIZIAKO JOERAK Hartu beharreko neurriak murriztea Gazte Justiziaren sisteman neska gehiagok parte hartzea Eragindako atzerritar-kopuruaren beheranzko joera Ingurune irekiko esku-hartzeko eredua sendotzea, askatasunaz gabetzeko neurrien aldean Arazo berriak agertzea: osasun mentala, gurasoen eta seme-alaben arteko eta bikote barneko indarkeria, luzeko neurriak, historia pertsonalean arrisku- faktore larriak dituzten pertsonak, askotan berrerortzea, etab.
  37. 37. GAZTE JUSTIZIAKO JOERAK Bitartekotza-prozesuak indartzea, adingabeen gatazkak konpontzeko Esku hartzeko prozesuak hobetzea: berrerortze-tasak behera egitea Gazte Justiziak esku-hartze handiagoa izatea nerabeen gatazketan (hutsegiteetan esku hartzea) Sailen eta erakundeen arteko jarduera-prozedura hobetzea Profesionalei prestakuntza jarraitua eta espezializatua emateko beharra

×