Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Emakumeak sarean 2014

120 views

Published on

Published in: News & Politics
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Emakumeak sarean 2014

  1. 1. Prestakuntza digitala Emakumeen Elkarte eta Taldeentzat 3. deialdia
  2. 2. Emakumeak Sarean ekimenak informa- zioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ikasi nahi duten emakumeei prestakuntza, gaikuntza eta errefortzua eskaini nahi die, euskal emakumeen elkarte edo taldeen barruan erabiltzeko edo norberak ikasteko. Emakumeak Sarean Emakunderen ekimen bat da, KZgunearen parte- hartzearekin. Ekimenak bi prestakuntza arlo izango ditu, eta beraziaz prestatutako tailerrak eta errefortzuko nahiz aholkularitzako saioak eskainiko dira doan, KZgunearen telezentroen sarean. Parte hartu nahi duten elkarteek izena on-line eman beharko dute, KZgunearen web-orrian (www.kzgunea.net) edo izapidea erraz- tuko dien edozein KZgunetan. Web-orri horretan, inprimaki batera daraman esteka bat dago, eta inprimaki horretan jarri beharko da, izen-ematea egiteko beha- rrezkoa den informazioa. Elkarte bakoitzak izen-emate bakarra egingo du, eta harremanetarako pertsona nor den adierazi beharko du, koordinazio-lanak egiteko eta parte-hartzea errazteko. Emakume eta elkarte bakoitzak egokitzat jotzen duen tailerrean edo tailerretan parte har dezake. Horretarako, beharrezkoa izango da gutxieneko parte-hartzaile kopurua izango duen talde bat eratzea. Datak, ordutegiak eta emateko zentroak egokitu egingo dira, ahal den neurrian, sortutako talde bakoitzaren egoerara. Informazio gehiago 945 016 100 / 945 016 712 sarean@kzgunea.net http://www.kzgunea.net/emakumeak-sarean Noiz eta non Nola parte har daiteke
  3. 3. Prestakuntza digital pertsonala 10 egun (2 ordu egunean) Ezagutu ezazu ordenagailuaren oinarrizko funtzionamendua eta karpetak zein artxiboak antolatzeko modua, eta ikasi Interneten nabigatzen, informazioari buruzko oinarrizko kontsultak egiten, eta posta elektronikoa erabiltzen. 1.T teknologien bidea hasten 5 egun (2 ordu egunean) Ikasi Eusko Jaurlaritzako kudeaketa administratiboak online bidez egiten zure elkarteak tramite elektronikoen abantaila guztiak probestu ditzan. 2.T atera etekina e-Administrazioari Ekintzarako prestakuntza 5 egun (2 ordu egunean) Ezagutu itzazu ofimatikarako eta irudien ediziorako tresna ezberdinak, zure elkarteak egiten dituen aktibitate guztiak euskarri ezberdinetan komunikatu ahal izateko. 4.T komunikazio-plana 5 egun (2 ordu egunean) Egin ezazu zeure elkarte edo taldearen web orria: ideia barneratu, edukia aztertu, informazioa kudeatu, goiburua eta bannerrak diseinatu, eta eguneratua eduki. 3.T web-orri bat nire elkarterako 5 egun (2 ordu egunean) Sar zaitez sare sozialen mundu harrigarrian. Erakutsi iezaizkiozu zure komunitateari egiten dituzun jarduerak eta jarraitu itzazu antzeko elkarteak, eurengandik ikasteko. 5.T sare sozialak

×