2013ko Lanbide Balantzea

243 views

Published on

Published in: News & Politics
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
243
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

2013ko Lanbide Balantzea

  1. 1. 2013
  2. 2. 1. ZER DA LANBIDE?................................................................................................2 2.  JARDUERA-ARLOAK............................................................................................3 2.1. Enplegurako politika aktiboak........................................................3 2.1.1. Lan aktibazioa.............................................................................4 2.1.1.1. Lan--sustapena...................................................................................4 2.1.1.2. Toki- eta eskualde-garapena........................................................5 2.1.1.3. Enpresentzako zerbitzuak.............................................................5 2.1.1.4. Lan-bitartekaritza.............................................................................6 2.1.1.5. Lan-orientazioa..................................................................................6 2.1.2. Enplegurako prestakuntza.....................................................7 2.2. Gizarte prestazioak..............................................................................9 2.2.1. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE).........................9 2.2.2. Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) .................13 eranskina. kudeaketaren balantzea 2013....................................... 15
  3. 3. 2 1.   ZER DA LANBIDE? > Enplegu politika aktiboak kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da. > Prestazio sozialak (DBE eta EPO) kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da. > Funtzioak: — Enpresen errealitatea eta beharrak ezagutzea. — Enplegu-eskatzaileak orientatzea eta prestatzea, behar horien arabera. — Zailtasun bereziak dituzten pertsonen lan- eta gizarte-integrazioa erraztea. — Eraginkortasunez kudeatzea Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria. > Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa erregistratutako pertsonak: 271.843 Zer da Lanbide?
  4. 4. 3 2.1.  Enplegurako politika aktiboak «Plan integral bat, eta lan-behar bakoitzari egokitua» 2.   JARDUERA-ARLOAK 2.1.1. LAN aktibazioa 2.1.2. ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA Enplegurako politika aktiboak langabetuei norbere konturako edo besteren konturako lana lortzeko aukera gehiago ematera eta langileei lanari eusten eta lanpostu-maila handitzen laguntzera zuzendutako orientazio, enplegu eta prestakuntza arloko zerbitzu, programa eta neurriak dira, baita enpresa-espiritua sustatzekoak ere. Jarduera-arloak
  5. 5. 4 2.1.1. LAN aktibazioa LANBIDEk pertsonei eta enpresei bitartekaritzaren, orientabidearen, lanerako laguntzaren eta toki-garapenaren arloko zerbitzu koordinatuak eskaintzen dizkie. 2.1.1.1. Lan-sustapena Diru-laguntza eta laguntza ekonomikoen bidez lana sortzera eta lanari eustera bideratutako programak eta neurriak, bai lanerako oro har, bai lana lortzeko zailtasun bereziak dauzkaten pertsonen kolektiboentzat. Datuak Kontratazioak eta laguntzak: 21.659 Inbertsioa 44,84 milioi € Inbertsio osoa 62,67 milioi € Enplegurako politika aktiboak - Lan aktibazioa
  6. 6. 5 Enpresa parte-hartzaileak: 1.981 Kontratazioak: 128 Datuak Inbertsioa 3,31 milioi € Planak eta proiektuak: 156 Datuak Inbertsioa 5,65 milioi € 2.1.1.2. Toki- eta eskualde-garapena Lana sustatzeko erakunde arteko hitzarmenak, tokiko eragile publikoei eta pribatuei protagonismo berezia emanda. 2.1.1.3. Enpresentzako zerbitzuak Enpresei berariaz zuzendutako zerbitzuak. Enplegurako politika aktiboak - Lan aktibazioa
  7. 7. 6 Enplegurako politika aktiboak - Lan aktibazioa Izapidetutako eskaintzak, guztira: 13.425 Datuak 2.1.1.4. Lan-bitartekaritza — Pertsonentzat: Lanbidek kudeatzen dituen lan-eskaintza eta hautaketa-prozesu guztien eskuragarritasuna. — Enpresentzat: Haien behar eta eskakizunetarako egokienak diren pertsonen profilak eskuratzen ditu. 2.1.1.5. Lan-orientabidea Lanbidek, 43 bulegoz osatutako bere sarearen eta entitate laguntzaile espezializatuen bitartez, lan bila dabiltzan edota lana galtzeko arriskuan dauden pertsonei orientatzaile profesionalen aholkularitza eskaintzen die. Profesional horiek lanerako prestakuntzako, autoenplegurako prestakuntzako eta lana aktiboki bilatzeko ekintzak jartzen dituzte haien eskura. 212.496 esku-hartze 98.971 pertsona Datuak Inbertsio osoa Bitartekaritza+Orientabidea 8,87 milioi €
  8. 8. 7 Lanean dauden pertsonentzako prestakuntza: a) Hobetuz 1 2 Pertsona langabetuentzako prestakuntza: a) Laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzat b) Kontratazio-konpromisoa + Hezibi programa (prestakuntza duala) c) Enplegu berdea Datuak Ikastaro-kopurua: 1.514 Orduak: 505.521 Ikasleak: 23.049 Inbertsioa 54,55 milioi € Ikastaro-kopurua: 4.000 Orduak: 176.667 Ikasleak: 37.170 Inbertsioa 19,9 milioi € Datuak 2.1.2. enplegurako prestakuntza Inbertsio osoa 74,45 milioi € Enplegurako politika aktiboak - Enplegurako prestakuntza
  9. 9. 8 Lan Aktibazioa 120.630 pertsona 62,67 milioi euro Enplegurako prestakuntza 60.219 pertsona 74,45 milioi euro 137,12 milioi euro Enplegurako politika aktiboak
  10. 10. 9 2.2.1. DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA Hileko prestazio ekonomikoa, bizirauteko oinarrizko gastuak estaltzeko eta gizarteratze- edo laneratze-gastuetara bideratuta. Gastu horiei aurre egiteko behar adina diru-sarrera ez dituzten bizikidetza-unitateetan integratutako pertsonei dago zuzenduta. Bi modalitate daude: 1  Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta. Lan-errentetatik eratorritako diru-sarrerarik ez dutenei zuzendua, betiere horiek hilean dituzten baliabide zenbagarriak ez badira iristen legokiekeen Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren zenbatekora. 2  Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta. Bizikidetza-unitateen baliabideak osatzen ditu, lan-errentak izanik ere, legokiekeen Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren zenbatekora iristen ez diren hileko baliabide zenbagarriak dituzten kasuetarako. 2.2.  Gizarte prestazioak 2.2.1. DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA 2.2.2. ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIA Gizarte prestazioak
  11. 11. 10 DBE eskuratzeko betekizun nagusiak: — Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta zinezko egoitza EAEn izatea aurreko 3 urteetan, etenik gabe. — 23 urte baino gehiago izatea (salbuespenekin) — Lanbiden erregistratuta egotea. Zenbatekoak* Orokorrak: ­­— 616 euro________________ 1 pertsona ­­— 791 euro_______________ 2 pertsona ­­— 875 euro____ 3 pertsona edo gehiago Pentsiodunak: ­­— 700 euro_ ______________ 1 pertsona ­­— 875 euro_______________ 2 pertsona ­­— 945 euro_ __ 3 pertsona edo gehiago Gizarte prestazioak - DBE * Guraso bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan (soilik amak edo aitak osatua eta bere kargura adin txikiko seme-alaba bat izanik), prestazioa hilean 44,81 euro gehigarrirekin osatuko da.
  12. 12. 11 Gizarte prestazioak - DBE Gizarteratze Aktiborako Hitzarmena Pertsona aktiboentzako konpromiso bikoitza • Aktiboki lana bilatzea • Lan egokirik ez ukatzea • Prestakuntzako eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak gauzatzea • Pertsonaren araberako laneratze-prozesua eskaintzea, prestakuntzaren eta lan-bilaketaren bidez. • Gizarte-, etxebizitza-, osasun- edo hezkuntza- zerbitzuetara bideratzea gizarteratzera bideratutako jardueraren bat behar duten pertsonak. Lanbideren BETEBEHARRAK ONURADUNAREN BETEBEHARRAK
  13. 13. 12 — 62.817 pertsona hartzaile. — 359,3 milioi euro ordaindu dira urtean. — Lurralde historikoka, Arabak 9.011 jasotzaileekin itxi zuen urtea (56,8 milioi euro); Bizkaiak, 39.738 onuradunekin (228,3 milioi); eta Gipuzkoak, 14.068 onuradunekin (74,0 milioi). — DBE kobratzen duten 10 pertsonatik 6 emakumeak dira. — Onuradun-kontzentrazio handiena 35 eta 44 urte-tartean dago. — DBE jasotzen duten tokiko pertsonen kopurua 45.000 inguru da, hots, atzerritarren kopurua baino 2,5 aldiz handiagoa. — % 28,2 pentsiodunak dira. — Legezko epean (bi hilabete) ebatzitako prozeduren ehunekoa % 49tik % 73ra pasa da. — Kasu premiazkoenetan, epean ebatzitako espedienteen ehunekoa % 82ra iritsi da. Datuak Gizarte prestazioak - DBE
  14. 14. 13 2.2.2. ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIA (EPO) — DBE jaso zuten pertsonen % 41ek EPO ere jaso zuten: 25.882 pertsona jasotzaile. — 75,9 milioi euro ordaindu ziren. — 13,3 milioi Arabari dagozkio; 45,8, Bizkaiari; eta, 16,8, Gipuzkoari. Datuak 250 euroko zenbateko maximoa duen prestazio ekonomikoa, DBE jasotzen duten titularren ohiko etxebizitza edo ostatuari loturiko beharrak estaltzeko; hau da, ohiko etxebizitzaren edo ostatuaren alokairu-gastuak estaltzeko, errentamendu, alokairu, akurakidetza, ostatu edo logela-alokairu modalitateetan. Betekizun nagusiak: — Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izatea. — Etxebizitza baten jabe ez izatea, edota babes publikoko etxebizitza bat alokatuta ez izatea. — Etxebide zerbitzuan alokatzeko etxebizitza baten eskatzaile gisa erregistratuta egotea edo erregistroa eskatu izana. Gizarte prestazioak - EPO
  15. 15. 14 Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) 62.817 pertsona jasotzaile 359,3 milioi euro Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) 25.882 pertsona jasotzailea 75,9 milioi euro 435,3 milioi euro Gizarte prestazioak - DBE+EPO
  16. 16. 15 ERANSKINA. KUDEAKETAREN BALANTZEA 2013
  17. 17. eranskinaren aurkibidea 1.  ENPLEGU-ESKATZAILEAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19 2.  LAN-AKTIBAZIOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21 2.1. Enplegua sustatzea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21 2.2. Tokiko eta eskualdeko garapena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 2.3. Enpresentzako zerbitzuak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 2.4. Lan-bitartekotza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24 2.5. Lan-orientazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25 3. PRESTAKUNTZA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27 3.1. Lehentasunez landunentzat. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28 a) Hobetuz: landunak prestatzeko laguntzak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28 3.2. Langabeentzat. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29 a) Laneratzeko zailtasunak dituztenentzako prestakuntza, zentro publiko eta pribatuetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29 b) Kontratazio-konpromisoa + Hezibi programa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 30 c) Laneratzerako prestakuntza-baliabideak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31 d) Enplegu berdea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 32 4.  GIZARTE-PRESTAZIOAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33 4.1. DBE. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33 4.2. EPO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 34 4.3. DBE + EPO. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 35 17
  18. 18. 19 enplegu-eskatzaileak 1. ENPLEGU-ESKATZAILEAK Lanbidek hainbat zerbitzu ditu lan-merkatuan sartzen eta enple- gu-aukera gehiago izaten laguntzeko. Zerbitzu horiek eskurat- zeko bidea da, hain zuzen ere, enplegu-eskatzaileen erregistroa. Izena emateko, lehenbizi, lanbide-elkarrizketa bat egin behar da Lanbideren bulegoetako batean. 2013. urtean: — Erregistratutako langabeziak gora egin zuen zenbait urtez jarraian. 2013an, berriz, langabezia jaistea lortu zen: 1.709 langabe gutxiago zeuden, hots, % 1,01. Erregistroan, 167.374 langabe zeuden izena emanda. — Joera-aldaketa horrek batez ere gizonei egin die mesede. 2.043 gizon langabe gutxiago erregistratu ziren, baina 334 emakume langabe gehiago. — Jarduera-sektoreei dagokienez, industria- eta eraikuntza- sektoreko langabeen kopuruak % 4 egin zuen behera, zer- bitzuen sektoreko langabeen kopuruak bere horretan jarrai- tu zuen eta lehen sektoreko langabeen kopuruak % 7 egin zuen gora. — Gipuzkoan izan zuen langabeziak bilakaera onena: langa- been kopuruak % 2,26 egin zuen behera. Bizkaian, langa- been kopuruak % 0,89 egin zuen behera, eta Araban % 0,8 gora. «Lanbideren ereduan, pertsonak dira enplegu-bilaketaren protagonistak eta erantzunkideak»
  19. 19. 20
  20. 20. 21 lan-aktibazioa 2. LAN-AKTIBAZIOA — Merkatu ez-arruntean kontratazioak sustatzeko ekimenak, xede dutenak laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pert- sonei enplegu-aukera gehiago ematea, prestakuntza, gaita- sun pertsonalak eta motibazioa hobetuko dituen aldi bate- rako lan-esperientzia baten bidez. — Ekimen horiek tokian-tokian sustatzen dira, eta tokiko erakundeek berek zuzenean egiten dituzte, edo, bestela, laneratzeko enpresen bidez edo gizarteratzeko eta lanerat- zeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei laguntzen dieten irabazi-asmorik gabeko erakundeen bidez. — Proiektuek zenbait baldintza bete behar dituzte; hala nola, jarduera horiek onura publikoko edo interes sozialeko jar- duerak izan behar dute toki-eremuan, ez dute toki-erakun- deen egiturazko lanez arduratzen diren langileen ordezko lanik egin behar eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona lan- gabeak kontratu behar dira. — Prestakuntza eta ikaskuntza sustatze aldera, eskualde edo udalerri batean egiten diren kontratazioen % 30 gutxienez diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaileei egin behar zaie. Zerbitzu koordinatuak, arlo hauetan: bitartekotza, orientazioa, enplegurako laguntza eta tokiko garapena. 2.1. ENPLEGUA SUSTATZEA Inbertsioa guztira 62,67 milioi euro Kontratazioak eta laguntzak 21.659 Inbertsioa 44,84 milioi euro ENPLEGUA SUSTATZEKO programa Onuradunak/as · Enplegu-zentro bereziak 7.500 · EEEko laguntza-unitateak 3.680 · Desgaituei enpresa arruntetan egindako kontratuak 117 · Laneratzeko enpresak 554 · Uztartzeko laguntzak 1.844 · Gizarte Segurantzaren laguntzak, kapitalizazioagatik 572 · Etxeko langileak 6.220 · SINTEL 16 · Gaztempresa (enpresak) 277 · Ordeztea 387 · Ekintzaile gazteak 492 GUZTIRA 21.659
  21. 21. lan-aktibazioa 22 2.2. TOKIKO ETA ESKUALDEKO GARAPENA — Ekimenak egitea tokiko eragileekin, enplegua eta zonaldea- ren garapena sustatzeko, erakundeen arteko hitzarmenen bidez. Hitzarmen horien helburua da autoenpleguaren bi- dez edo bestelako forma juridikoren baten bidez enplegua sortzea, bai eta tokian tokiko enplegu-segmentu eta interes estrategikoko sektore berriak sustatzea ere. — Hitzarmen horien bidez lortu nahi da herritarren eta enple- gu-eskatzaileen kalitatea hobetzea eta enpresak sortzea. Planak eta proiektuak 156 Inbertsioa 5,65 milio euro 2.3. ENPRESENTZAKO ZERBITZUAK — % 33ko edo gehiagoko adimen-desgaitasuna, buruko gaixo- tasuna edo garun-paralisia aitortua dutenentzat, % 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo sentsoriala aitortua dutenentzat, edo gorrentzat edo % 33ko edo gehiagoko entzumen-desgaitasuna aitortua dutenentzat. • Enplegurako laguntzak: desgaituei laneratzen laguntzeko babesa eta laguntza Enplegu lagunduaren lantaldeen kopurua: 6 Kontratatutako desgaituen kopurua: 46 Segimendu-prozesuan dauden pertsonen kopurua: 112 Bisitatutako enpresen kopurua: 1.937 Datuak Inbertsioa 385.201 euro
  22. 22. lan-aktibazioa 23 — 34 urteko edo gutxiagoko gazte kualifikatuentzat; EAEn bizi behar dute, eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon. — Atzerrian lantokiak edo enpresa kideak dituzten enpresa pri- batuetan edo publiko-pribatuetan. • Gazteek atzerrian kontratupeko praktikak egiteko laguntzak Praktika-kontratuen kopurua: 82 Parte hartu duten enpresen kopurua: 44 Datuak Inbertsioa 2,32 milioi euro —   EAEko produktu metalikoen azpisektoreko metalaren se- ktorean aritutako langabeentzat, 2011ko urtarrilaren 22tik urriaren 22ra arteko kaleratzeen ondorioz langabezian gel- ditu ziren horiexentzat (424 enpresatan kaleratu zituzten langileak). • GEEF (Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsa) jarduera-plana Artatutako pertsonen kopurua 361 Datuak Inbertsioa 602.000 euro
  23. 23. lan-aktibazioa 24 Inbertsioa guztira Bitartekotza+Orientazioa 8,87 milioi euro Enplegu-eskatzaileak eta enplegu-emaileak zuzenean harrema- netan jartzean datza lan-bitartekotza. Prozesu horren helburu na- gusia da bien artean lan-harreman bat sortzea, bien premiak eta interesak aseko dituena. Lanbidek aukera ematen die enplegu-eskatzaileei Lanbidek ku- deatzen duen lan-eskaintza eta hautaketa-prozesu orotan parte hartzeko. Enpresei, berriz, haien eskakizunetara eta premietara hobekien egokitzen diren profilak eskaintzen dizkie. 2013. urtean: 2.4. LAN-BITARTEKOTZA LANBIDE BULEGOETAN 6.330 ERAKUNDE LANKIDEETAN 7.095 13.425 — Izapidetutako eskaintzen kopurua
  24. 24. lan-aktibazioa 25 2.5. LAN-ORIENTAZIOA GIZONAK EMAKUMEAK GUZTIRA 16 urtetik 25 urtera bitarte 7.833 6.724 14.557 26 urtetik 35 urtera bitarte 14.546 14.152 28.698 36 urtetik 45 urtera bitarte 14.754 13.972 28.726 46 urtetik 55 urtera bitarte 10.835 9.278 20.113 56 urtetik gorakoak 3.657 3.220 6.877 GUZTIRA 51.625 47.346 98.971 Egindako esku-hartzeak, guztira 212.496 Lan-orientazioko ekintzen helburua da lanpostu bat benetan lort- zea. Horretarako, Lanbidek orientazioko profesionalen aholkula- ritza eskaintzen du. Profesional horiek, enplegu-eskatzailearen adostasunarekin, plan pertsonal bat egiten dute, lanbide-hezkunt- zako ekintzen bidez laneratzeko edo negozio bat sortzeko. Pert- sona bakoitzaren premien arabera, laneratzeko plan pertsonalean hainbat motatako ekintzak sar daitezke enplegu-aukerak hobet- zeko (trebakuntza, gaitasunak, lan-merkatuaren nondik norakoak, kualifikazio pertsonala, etab.). 2013. urtean: —Orientazioa jaso duten pertsonen kopurua - Adinaren arabera GIZONAK EMAKUMEAK GUZTIRA ARABA 7.103 6.111 13.214 GIPUZKOA 16.380 14.963 31.343 BIZKAIA 27.851 26.034 53.885 BESTE BATZUK 291 238 529 GUZTIRA 51.625 47.346 98.971 — Orientazioa jaso duten pertsonen kopurua - Lurralde historikoaren arabera
  25. 25. 26
  26. 26. 27 3. PRESTAKUNTZA Datuak guztira Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA Ikastaro-kopurua 706 2.773 2.036 5.514 Orduak 93.862 385.932 202.393 682.188 Ikasleak 7.903 31.383 20.932 60.219 Inbertsioa 74,45 milioi € Enplegurako prestakuntza da lan-aktibaziorako gakoa. Pres- takuntzaren helburua da langileei, hala langabeei nola landunei, haien premietara eta lan-merkatuaren premietara egokitutako prestakuntza ematea. Lanbidek programa jakin batzuk egiten ditu laneratzeko zailta- sunak dituzten langabeentzat: enpresek eskatzen duten profila betetzeko kontratazio-konpromisoa duten programak, gazte- entzako prestakuntza dualaren modalitateko programak eta gi- zarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan egoteaz gain prestakunt- za gabezia duten pertsonentzako lanekoak ez diren programak. Hobetuz - Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren bi- dez, Lanbidek prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dizkie landu- nei, lan-bizitzan zehar behar duten prestakuntza izan dezaten. 2013. urtean: prestakuntza
  27. 27. prestakuntza 2828 4 jarduera-ildo: — Lehentasunez landunentzako enplegurako prestakuntza. — Enpresek egiten dituzten prestakuntza-ekintza estrate- gikoak. — Azterlanak egitea eta prestakuntza-premiak hautematea. — Enplegurako lanbide-prestakuntzarako babes- eta laguntza- ekintzak. Aurrekontua 19,9 milioi euro HOBETUZ: Lanean ari diren langileentzako prestakuntza Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA Ikastaro-kopurua 480 1.889 1.632 4.000 Orduak 21.200 88.283 67.183 176.667 Ikasleak 4.460 18.039 14.670 37.170 Lanbide-arlo nagusiak Lanbide-arlo guztiak a) Hobetuz: landunak prestatzeko laguntzak 3.1. LEHENTASUNEZ LANDUNENTZAT* *Hobetuz legez dago behartuta ikastaroen ehuneko bat langabeentzat gordetzera.
  28. 28. prestakuntza 29 — Lehentasunez lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituz- ten langabeentzat, prestakuntza espezifikoa eta/edo ze- harkakoa behar duten horientzat. — Profesionaltasun-ziurtagirien programazioa, laneratzeko zailtasunak dituzten langabeentzat, funtsean. — Langileei lan-merkatuak eskatzen dituen lanbide-gaitasunen araberako jakintza eta praktikak ematea, enpresen pro- duktibitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea, langi- leen enplegu-aukerak hobetzea eta langileen prestakuntza bultzatzea bizitza osoan zehar. Aurrekontua 33,01 milioi euro Langabeentzako prestakuntza zentro publiko eta pribatuetan Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA Ikastaro-kopurua 102 360 167 629 Orduak 34.519 128.997 58.443 221.959 Ikasleak 1.530 5.400 2.505 9.435 Lanbide-arlo nagusiak Administrazioa, arte grafikoak, merkataritza, elektrizitatea, fabrikazio mekanikoa, ostalaritza, informatika, gizarte- eta kultura-arloa, garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak, osasun-arreta, energia 29 3.2. LANGABEENTZAT (Ikasleentzako diru-laguntzak eta LHren sare publikoko ikastetxeentzako kudeaketa- gomendioak barne) a) Laneratzeko zailtasunak dituztenentzako prestakuntza, zentro publiko eta pribatuetan
  29. 29. prestakuntza 30 PRESTAKUNTZA, KONTRATATZEKO KONPROMISOAREKIN —    Lehentasunez langabeentzat; zehazki, eskatutako profil profesionalean sartzeko baldintzak betetzen dituzten lan- gabeentzat. — Berariazko prestakuntza-ekintzak, xede dutenak langileak enpresetan sartzeko premia urgenteak eta zehatzak aset- zea. Prestakuntza jaso dutenen % 60 gutxienez kontratat- zeko konpromisoa, lanaldi osoko kontratua —6 hilekoa, gu- txienez— emanez. HEZIBI — 30 urtera arteko gazteentzat; aukera izan dezakete pres- takuntza- eta ikaskuntza-modalitatean kontratua izateko. — Lanbide-prestakuntza, enpleguarekin txandakatuta, LHko titulua edo profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko, pres- takuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuaren kontratazio- modalitatearen bidez. Diru-laguntza, enpresak egiten duen kontrataziorako. Diru-laguntza, modalitate horretan profe- sionaltasun-ziurtagiria emateko. Aurrekontu bateratua 3,07 milioi euro Kontratazio-konpromisoa duen prestakuntza.+ HEZIBI Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA Ikastaro-kopurua 1 22 8 31 Orduak 670 6.520 2.305 9.495 Ikasleak 15 545 170 730 Lanbide-arlo nagusiak Merkataritza, fabrikazio mekanikoa, ostalaritza, energia, mantentze-lanak, administrazioa, informatika b) Kontratazio-konpromisoa + Hezibi programa
  30. 30. prestakuntza 31 — Gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan egoteaz gainera prestakuntza gabezia duten pertsonentzat, bai eta oso gi- zarte-egoera ahuleko taldeentzat ere. Langabeentzat, oro har. — Prestakuntza-ekintzak eta lanekoak ez diren praktikak; le- hentasunez, gizartetik baztertuta dauden taldeak eta egoera irregularrean dauden etorkinak, desgaituak eta, oro har, langabeak prestatzeko eta kontratazio-konpromisoa duten ekintzak egiteko. Aurrekontua 16,0 milioi euro Laneratzerako prestakuntza-baliabideak Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA Ikastaro-kopurua 116 488 213 817 Orduak 33.623 154.432 65.662 253.717 Ikasleak 1.804 7.195 3.361 12.360 Lanbide-arlo nagusiak Administrazioa, merkataritza, fabrikazio mekanikoa, ostalaritza, informatika, gizarte- eta kultura-arloa eta aisialdia c) Laneratzerako prestakuntza-baliabideak
  31. 31. prestakuntza 32 — 35 urtetik beherako gazte langabeak, unibertsitateko titulu- dunak edo goi-mailako lanbide-prestakuntza dutenak gara- pen iraunkorrari lotutako arloetan. — Enplegu berdearen arloan kualifikatutako gazte langabeak birkualifikatzeko eta haien enplegu-aukerak hobetzeko pro- grama. Programa horretan, berariazko prestakuntza eta kul- tura ekintzaileari buruzko zeharkako edukiak irakasten dira, eta lanekoak ez diren praktikak egiten (hilean 500 euro ja- sotzen dituzte). Aurrekontua 2,47 milioi euro Enplegu berdea Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA Ikastaro-kopurua 7 14 16 37 Orduak 3.850 7.700 8.800 20.350 Ikasleak 94 204 226 524 d) Enplegu berdea
  32. 32. 33 gizarte-prestazioak 4. GIZARTE-PRESTAZIOAK Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta da aldizkako prestazio eko- nomiko bat, helburutzat duena bizitzeko oinarrizko gastuak eta gizarteratze- edo laneratze-prozesuek dakartzaten gastuak es- taltzea. Gastu horiei aurre egiteko diru-sarrera nahikoak ez di- tuzten bizikidetza-unitateetan integratutako pertsonentzat da prestazio hori (bizikidetza-unitateko kide batentzat edo gehia- gorentzat). 2013. urtean: —   Ekitaldiaren amaieran, 62.817 pertsonak jasotzen zuten Diru- sarrerak Bermatzeko Errenta. Urteko batez bestekoa 60.236 pertsona izan zen; aurreko urtean baino 2.000 pertsona ge- hiago, eta 2009an baino 21.000 pertsona gehiago ia. —  Pertsona horiei guztiei prestazio emateko, 359,36 milioi euro gastatu ziren; hau da, hilean 30 milioi euro, gutxi go- rabehera. —  Lurralde historikoei dagokienez, urte amaieran, Araban 9.011 onuradun zeuden (56,8 milioi euro), Bizkaian 39.738 (228,3 milioi euro) eta Gipuzkoan 14.068 (74,0 milioi euro). — Onuradun gehien dituen adin-tartea 35 urtetik 44 urtera bi- tartekoa da (% 27). — DBE kobratzen duten 10 pertsonatik 6 emakumeak dira (% 59,0 gizona eta % 41 emakumea). — DBE jasotzen duten bertako pertsonen kopurua (45.000 pertsona) 2,5 aldiz handiagoa da DBE jasotzen duten etor- kinen kopurua baino (% 71,9 bertakoa eta % 28,1 atzerrita- rra). Kopuru horien antzekoak dira pentsiodunak diren eta ez diren biztanleen kopuruak (% 71,8 ez da pentsioduna, eta % 28,2 pentsioduna da). 4.1. DBE Neurri jakin batzuk dira, gehienak ekonomikoak, eta helburutzat dute zoritxarreko egoera edo premia-egoera jakin batzuk pre- benitzea, konpontzea edo gainditzea, kontuan hartu behar baita egoera horietan daudenek diru-sarrerak galtzen edo gehiegizko gastuak izaten dituztela. Euskadin, Lanbide da gizarte-prestazioen bi modalitate hauek ku- deatzen dituen Eusko Jaurlaritzako zerbitzua: Diru-sarrerak Ber- matzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.
  33. 33. 34 gizarte-prestazioak Etxebizitzarako Prestazio Osagarria aldizkako prestazio ekono- miko bat da (gehienez, 250 euro), eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren osagarri gisa ematen da. Prestazioaren helburua da etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren alokairu-gastuak ordaint- zea. Alokairua izan daiteke errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea edo gelen alokairua. 2013. urtean: — Kontzeptu horrengatik, 76,0 milioi euro ordaindu ziren; 2012an baino 5 milioi euro gehiago, eta 2010ean baino 25 milioi euro gehiago. — Kopuru horretatik, Arabari 13,3 milioi euro dagozkio, Bizkaia- ri 45,8 milioi euro eta Gipuzkoari 16,8 milioi euro. — 2013ko abenduan, DBE jasotzen zuten 25.882 pertsonak etxebizitzarako prestazio osagarria ere jaso zuten (% 42). 2013ko urtearen hasieran, ehuneko hori % 38ra iritsi zen. 4.2. EPOEbazteko epeak: —   Legez ezarritako epearen barruan ebatzitako prozeduren ehunekoa, hots, eskaera egin eta gehienez ere handik bi hi- labetera DBE soldata-orrian jaso dutenen ehunekoa, % 73 izan zen azken urtean; lehen, berriz, % 49 zen. Horrek esan nahi du urte amaieran prozeduren % 27 zegoela epez kanpo; urtearen hasieran, urtarrilean, prozeduren % 51 zegoen epez kanpo. — Epe-laburtze hori are argiagoa da lehentasunezko espedien- teen kasuan. Interesdunen alde ebazten diren espedien- te presazkoenak dira lehentasunezko espedienteak. Kasu horretan, epe barruan ebatzitako espedienteen ehunekoa 2013ko urtarrilean erregistratutako % 47tik % 82ra igo zen. Hortaz, espediente horien % 18 epez kanpo zegoen. — Emaitza horrek agerian uzten du zer ahalegin egin duen Lanbidek administrazio-kudeaketa arintzeko eta ordainke- ta-epeak laburtzeko.
  34. 34. 35 gizarte-prestazioak — Bi prestazioak jasotzen dituzten onuradunen kopuru han- diena duen adin-tartea 35 urtetik 44 urtera bitartekoa da (% 33,5), eta, gero, 34 urtetik beherako gazteena (% 29,9). — Atal honetan, pentsiodunen ehunekoa % 10,1 da. —  2013an, bi prestazioen batura 435,36 milioi euro izan zen; 2012an baino 20 milioi euro gehiago, eta 2010ean baino 70 milioi euro gehiago ia. — Kopuru horretatik, Arabari 70,2 milioi euro dagozkio, Bi- zkaiari 274,2 milioi euro eta Gipuzkoari 90,9 milioi euro. 4.3. DBE+EPO
  35. 35. 36

×