EZUSTEKOA
      -   Jaso oraintxe bertan!- esan zuen Jonek.
      - Zergatik? Zuk apurtu duzu ez nik...Zure arazoa da! Eta...
Mutil bikaina!
Policarpioren senitartekoak, betidanik, oso itsusiak izan dira. Baina bera
salbuespen bat da, edo hori pent...
IPUINAK ONDO KONTATZEN DIRENEAN

Bazen behin Alfredo izena zuen gizon bat. Alfredo mezularia zen, hau gutxi
balitz lan guz...
Izurrite arriskutsua

Bazen behin Bilbon mutiko bat David izenekoa, 11 urtekoa, Davideri asko
gustatzen zitzaizkion animal...
Giza aingeruaren misioa
Kiara bere munduan zegoen, aingeruen munduan hain zuzen. Oso gaztea eta
borrokalari bikaina zen. B...
ESKARMENTUA
  Unai 6.mailan ikasten zuen mutil bat zen. Beti bere lagunekin beste
pertsonataz barre egiten zuen horien aka...
Burkoaren azpiko papera.

Bazen behin Adam izeneko mutil bat, lagun asko zituena eta hauetariko batek asko
maite zuen Adam...
Babiloniako lorategiak
Babiloniako lorategi eskegiak deskribatzen zituztenean ederrak ziruditen, baina
ikustean, gezurra z...
LAGUN MINAK

  Ezezagunak ginen. Egun batera arte. Lagun komun bat aurkeztu
zigun. Berak uste zuen, eragin txarra nintzela...
GILTZA.
Detektibea naiz eta egun gogorra izan dut.
Etxe zahar batean hiru gorpu topatu ditut.
Pista bakarra bertan zegoen:...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Institutuko mikro-ipuinak 2010

2,717 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
2,717
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
14
Actions
Shares
0
Downloads
10
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Institutuko mikro-ipuinak 2010

  1. 1. EZUSTEKOA - Jaso oraintxe bertan!- esan zuen Jonek. - Zergatik? Zuk apurtu duzu ez nik...Zure arazoa da! Eta zu zara nire neba handiena, ez?-erantzun zion Katalinek aitzaki bat ipintzearren. - Ez haserretu! Bakarrik falta dira bi egun ama Madriletik etortzeko! korrika egin eta jaso itzazue bien artean mesedez -esan zuen Gorkak bere txakurra Argi eskuetan zuela. Jon, Katalin eta Gorka neba-arrebak ziren eta txakur txiki bat zeukaten, Argi izenekoa. Nagusiena Jon zen, ertaina Katalin eta gazteena Gorka. Hirurak geratu ziren amak Txinan erosi zuen eta orain apurtuta zegoen jarroiari begira. - Konponduko dugu, kola hau magikoa da -esan zuen Katalinek. - Baina gaur zazpiretan partidua daukat ¡ -erantzun zion Jonek. - Berdin da -esan zuen Gorkak- lanera! Asteburu osoa eman zuten jarroi hori konpontzen, baita ondo konpondu ere. Ez zen inondik ikusten apurtuta zegoela. - Oso ondo, azkenean amaitu egin dugu!- esan zuen Jonek. - Bai, oso ondo bete dugu lana eta begira, Gorka lotan! -esan zuen Katalinek irribarretsu. Biharamunean ama etorri zen eta beste gizon batekin zetorren hizketan: - Bai, hemendik gauza batzuk kendu behar ditut ia ez daukat lekurik ezer berria ipintzeko, horrexegatik eraman ahal duzu: armairu hori, aulki hauek, eserleku hori eta... - Eta zer? -esan zuen gizon horrek. - Jarroi zahar itsusi hori mesedez -gaineratu zuen. Marina Rodriguez DBH 1F Ibarrekolanda
  2. 2. Mutil bikaina! Policarpioren senitartekoak, betidanik, oso itsusiak izan dira. Baina bera salbuespen bat da, edo hori pentsatzen du bere familia. Jaio zenean ikusgarria eta ezin politago zen, errubioa, begi urdinekin … eta abar; laburbilduta, haurtxo politena. Bere gurasoek pentsatzen zuten agian bere semea ez zela, klinikan agian mediku bat erratu zela eta beste familiaren haur bat eman ziotela.Policarpiok urte bat bete zuenean, hobeago zen, ederrago eta maitagarriago. Bere gurasoek ez zekiten ume polit hori nondik atera zen, bere ahaide guztiak hain itsusiak izanda … Nerabezaroa ailegatu zen, Policarpiori aurpegian bikor asko agertzen hasi zitzaion eta sudurrean garatxa handi bat ere. Eta orain ez zegoen hain argal, ba … potolo jarri zen. Baina bere gurasoei galdetzean polita zen ala ez, bera baino politago izatea ezinezkoa zela erantzuten zioten. Institutuan, neska politenak, beno eta baita itsusienak arbuiatzen zizkioten bere maite proposamenak. Normalean entzuten zitzaion elkarrizketa hau zen: - Zu neska, nahi duzu nirekin, hau da institutuko mutil katxarroarekin atera? – Ni? Neska politena zurekin? Baina tontoa zara? Iraindu nahi didazu ezta? Begira, pikutara joan! Policarpiok ez zekien zergatik esaten zizkioten gauza horiek, ba bera ispiluan begiratu eta mementoan pentsatu “ nola egon daiteken hain polita den mutila” Gurasoek azkenean erabakitzen dute edertasun txapelketa batetan izena ematea. Ea, birpasa dezagun: errubio begi urdinekin, aurpegia bikorrez beteta eta sudurrean garatza handi handi bat. Policarpio ez zuten ezta txapelketan aukeratu! Familia asko haserretu zen berria jakitean, baina pentsatzen zuten galantegi, politegi eta ederregi zelako ez zutela aukeratu eta beste aukera bat emateko egin zutela. Handitzen hasi zen, ez zen ume bat, heldu bat baizik, 25 urte zituen eta denok dakigunez burua zuen jakiteko edo behintzat ikusteko polita ez zela, baina berak fenomenal ikusten zuen bere burua. 40 urte zituen, ezkongai, oraindik. Bere aurpegian zituen bikor guztiak ez ziren nerabezaroarengatik, orain zituen eta. Gogoratzen duzuen bere garatza handia sudurrean? Ba, bai oraindik zuen eta nazka izugarri ematen zuen. 90 urteekin Policarpio hil zen. Bere azken hitzak hauek izan ziren: “ bikain! 90 urte eta 14 urte nituenean bezalako mutil katxarroa naiz oraindik! Neskak ez dakizue zer galdu duzuen! ” Ariane Calzada DBH 2.E Ibarrekolanda
  3. 3. IPUINAK ONDO KONTATZEN DIRENEAN Bazen behin Alfredo izena zuen gizon bat. Alfredo mezularia zen, hau gutxi balitz lan guztiak egin behar zituen. Baina haren anaiordeek eta aitaordea ez zuten lan egin beharrik, haiek oso dirudunak baitziren. Egun batean Alfredoren anaiordeak eta aitaordea dantza batera joan ziren erreinuaren printzesarekin, Zenizientarekin, ezkontzea lortzera. Alfredo ezin zen joan, etxeko lan guztiak egin behar zituen, baina orduan haren “Aitabitxi Maitagarriak” Charoleko janzki dotore bat lurtu zion, “Manolo’s” zapata pare bat eta “Hermes” gorbata bat, eta Alfredo, ere, dantzara joan zen. Alfredo eta Zenitzienta dantzan maitemindu ziren, baina ordu bietan, dantza amaituko zenean eta Alfredoko anaiordeak eta aitaordea etxea bueltatuko zirenean, Alfredok etxeko lan guztiak amaituta euki beharko zituen, eta hamabietan joan behar izan zen. Korrika zihonanez, zuhaixka batean geratu zitzaion gorbata. Orduan, Zenizienta erreinuko txoko guztiaren zehar joan zen gorbatarekin, lepo itzel eta neurrigabe hori zeukan gizonaren bila. Aurkitu zuenean, Zenitzienta eta Alfredo ezkondu egin ziren, eta Alfredoren anaiordeek eta aitaordeak mezulari moduan lan egiten hasi behar izan zuten, eta erregeen jauregiko lanak egiten. Ane Santos DBH 1.F Ibarrekolanda
  4. 4. Izurrite arriskutsua Bazen behin Bilbon mutiko bat David izenekoa, 11 urtekoa, Davideri asko gustatzen zitzaizkion animali exotikoak eta arraroak. Bere gurasoek tarantula bat erosi zioten baina tarantula horrek oso gutxi iraun zuen etxean ihes egin zuelako, David oso triste zegoen eta gurasoek horrela zegoela bere semea ikustean bi igel erosi zioten, baina ez ziren igel arruntak baizik eta gutxi ikusten zirenak eta Afrikakoak ziren. David oso pozik jarri zen igelak ikusterakoan baina ez zekiten emea eta harra zirela. Bi hilabete pasa eta gero hurrengo goizen igelak ihes egin zuten baina Davidri ez zitzaion inporta, oso nekatua zen igel horiek zaintzea. Bost urte eta gero parke batean neska bat aurkitu zuten hila, pentsatu zuten heriotza naturala izan zela. Autopsia egiterakoan haginka txiki bat ikusi zuten. Forensea arriskua zegoela zekien baina oso berandu zen zerbait egiteko, Afrikako igel izurri bat zegoen, baina forensea Frantzia abisatu zuen eta muraila bat hasi zuten egiten. Kaletik joatea oso arriskutsua zen eta jende guztia etxean zegoen sartuta, igelak ikasi zuten nola sartzen jendearen etxeetan, masakre oso handia izan zen, lehen ez zen horrelakorik ezer gertatu, denetarik jaten zuten igelek haurrak, zaharrak, gurasoak.etab. Kaletik bakarrik ikusten zen beldurra. Hilabete bat pasa eta Frantziako muraila eginda zegoen igelak ezin ziren pasatu inondik ez itsasotik ezta lurretik ere,hilabete hori pasa eta ez zegoen inor bizirik bat izan ezik David zuen izena eta 16 urte zituen. Nuria Picón Ibarrekolanda DBH 2.F
  5. 5. Giza aingeruaren misioa Kiara bere munduan zegoen, aingeruen munduan hain zuzen. Oso gaztea eta borrokalari bikaina zen. Baina gauza batek kezkatzen zuen, demonioak azken adarbakar eta dragoia hiltzea, bere misioa zelako. Bere etsairik garrantzitsuena Furlag zen, borrokalari trebea, deabruen buruzagia eta haien artean maltzurrena zen. Aukera askotan harrapatzen saiatzen ziren, eta azkenean lortu egin zuten, aingerua atzeman eta gero. Saialdi horretan Kiara despistatuta zegoen eta magia beltza ikasi zuten azti batzuek hegoak lotu egin zizkioten, gauza astun eta kenezin batekin. Geroago leku bitxi batean sartu zuten eta hor demonio baten moduan egon zen, ondoren gizaki soil baten moduan sentitzen hasi zen, negar egiten, barre egiten, maitatzen eta fidatzen zen. Hori barkaezina zen aingeruentzat, beti ikaragaitzak zirelako. Gau batean, Kiararen lagun bat azaldu zen eta hortik atera zuen, baina irteterakoan atarian Furlag ikusi zuten. Borrokan egin zuten eta laguna hil egin zen. Itzarmen bat egin zuten, infernuan borrokatuko ziren eta Kiara irabazten baldin ba zuen beraren misioa bete ahalko zuen, baina galtzen baldin ba zuen demonioekin elkartu beharko zen. Horra ailegatzean asmatu zuen zergatik Furlagek hor egin nahi zuen borroka, leku horrek haserretzen eta nekatzen zuen. Borroka oso berdinduta zegoen, baina momentu batean aingerua gizagaineko indar batekin hegoak aske utzi zituen. Deabrua harritu eta akats txiki batengatik galdu egin zuen, Kiarak hau esan eta gero: -Menderatu ahal zaitut, gizakia izan naizelako eta ezagutzan zaitut, demonioa izan naizelako eta ulertzen zaitut eta aingerua izan naizelako eta ez naiz beldur. Aitziber Berrueco DBH 1.E Ibarrekolanda
  6. 6. ESKARMENTUA Unai 6.mailan ikasten zuen mutil bat zen. Beti bere lagunekin beste pertsonataz barre egiten zuen horien akatsengatik eta defektuengatik. Egun batean, Unai, beti bezala ohetik zortzietan altxatu zen eskolara joateko eta komunera joan zenean ispiluan ikusi zuen bere gorputza ez zen ohikoa: betaurrekoduna zen, totelka hitz egiten zuen, lodi-lodia zegoen, etab. Beste pertsonek zituzten defektuak orain berak zituen. Eskolara ailegatu bezain pronto bere lagun guztiek eta lagunak ez zirenak Unai ikustean, Unaiz barrez lehertzen hasi ziren. Momento horretan besteok haietaz barre egiten zuenaren sentsazio berdina sentitzen ari zen, pena eta lotsa handia. Gau hartan bertan Unai oheratu baino lehen belaunikan jarri zen eta otoitz egiten hasi zen laguntza eske. Bat-batean Unai lotan zegoela ahots susmagarri eta harrigarri batek mutila esnatu zuen eta hau esan zion:``Egiten duzun ekintza on bakoitzeko, defektu bat kenduko zaizu´´. Eta horrela egin zuen, poliki-poliki lehen zeukan itxura berreskuratu arte. Honek ikasgai bat eman zion Unairi: Ez zara besteen defektuengan burlatu behar, zuri ez litzaizukeelako gustatuko horiek izatea. Lander Alonso Guerra DBH 1.E Ibarrekolanda.
  7. 7. Burkoaren azpiko papera. Bazen behin Adam izeneko mutil bat, lagun asko zituena eta hauetariko batek asko maite zuen Adam. Lagun horrek Nahia zuen izena. Beti zegoen Adamen ondoan, bere laguntza eskaintzeko; momentu ikaragarriak bizi izan zituzten. Baina Adamek ez zen konturatzen bere lagunak egiten zuenaz, ez zen konturatzen norbait behar bazuen, nor Nahia zegoen. Kasualitatea? Askotan, nahigabe, oso txarto tratatzen zuen. Egun batean, Adam, logelan zegoela leihotik begira izar uxo bat pasatu eta lagun perfektua aurkitzea eskatu zuen. Hurrengo egunean bere burkoaren azpian paper bat aurkitu zuen, zera zioen: “Lagun minenak zure ondoan daude beti eta ez dituzu inoiz ikusi”. Adam, hau irakurtzean, Nahia ondo tratatzen hasi zen. Mariana Mosquera DBH 2.E Ibarrekolanda bhi
  8. 8. Babiloniako lorategiak Babiloniako lorategi eskegiak deskribatzen zituztenean ederrak ziruditen, baina ikustean, gezurra zela konturatu nintzen. Ez ziren ederrak, baizik eta munduko ederrenak. Bere pisu guztietan zuhaitz eta kolore eta usain guztietako loreak beheko solairura ailegatu nahi balute bezala agertzen ziren. Abdul lorazainaren eskuek magia egiten zuten, baina egun batetan, horrela agertu beharrean, loreak gris kolorekoak agertu ziren. Ni kezkatuta nengoen, maite nituen lorategiak galtzen ari zirelako, eta, gau batean, handik paseatzen, bapatean negar-zotin batzuek nire barnetik atera ninduten. Norenak ziren jakinminez bilatzera jarri nintzen eta Abdul ikusi nuen. Triste zegoen, zaharra zenez ezin zituen landare guztiak zaindu eta horregatik laister kanporatuko zuten, eta ondorioz landareak, tristuraz beteta, bere kolore galtzen hasita ziren. Nik ezin nuenez hori onartu Erregearenera joan nintzen. Han loreen arazoa konpontzeko irtenbide hau eskaini nion: nik Abdulekin lan egitean landare guztiak zainduko genituzke eta horrela berriro disdiratsu egotea lortuko genuke. Erregearen erantzuna baiezkoa izan zen, baina baldintza bat jarri zidan: lehen bezala bere lorategiak onenak izango lirateke, bestela biei burua moztuko zigun. Eta horrela lorazain bihurtu nintzen. Egilea: Nerea Burguera DBH 2.F Ibarrekolanda
  9. 9. LAGUN MINAK Ezezagunak ginen. Egun batera arte. Lagun komun bat aurkeztu zigun. Berak uste zuen, eragin txarra nintzela. Hasieran, ez zuen ni ikutu nahi, baina azkenean, nitaz ondo hitz egin zioten, eta lagunak egin ginen. Larunbat eta igandeetan elkarrekin ateratzen hasi ginen. Eta gero, astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan. Goizetan, arratsaldeetan eta gauetan. Nire beharra zuen, ezin zen ni gabe kalera atera. Batzuetan, izkutatu egiten ginen, inork ez ikusteko. Egun batean, bere gurasoak nirekin ateratzen zela enteratu ziren, eta niri hurbiltzea debekatu zioten. Baina faltan botatzen ninduen, eta orain, hemen gaude biok berriz… Inoiz ez garela berriz urrunduko esaten ari zait. Zein gogorra den menpekotasuna sortzen duen zigarro baten bizitza! Sarai Carcedo DBH 3E Ibarrekolanda BHI
  10. 10. GILTZA. Detektibea naiz eta egun gogorra izan dut. Etxe zahar batean hiru gorpu topatu ditut. Pista bakarra bertan zegoen: giltza bat da. Leherturik etxera bidean noa. Auzo-laguna agurtu, gutunontziko gutunak jaso, eskailerak igo eta etxeko atea zabaltzen dut. Sartu eta emazteari galdetzen diot: -Zergatik hil dituzu hiru koitadu haiek?. -Ez dakit… baina, nola jakin duzu ni izan naizela? -Bertan aurkitutako giltzarekin etxeko atea zabaldu dudalako. Manex Agirre Ibarrekolanda BHI DBH 4E

×