QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM
QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM
QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM
QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM
PROGRAMAZIO DI...
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Ikateekin jolasean

SARRERA
Euskara

irakasgairako

metodologiaren

inguruan

egituratu

da

progra...
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Ikateekin jolasean

ASTEKO SAIOEN ANTOLAKETA EGUNEZ EGUN
ASTELEHENA (10:00-11:00): ISTORIOAK ERAIKI...
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Ikateekin jolasean

IKT BALIABIDEAK
Ordenagailuaren erabilera bultzatuko da; bai idazketarako (Word...
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Ikateekin jolasean

(laugarren saioa). Irakasleak atal guztiekin dokumentu bat egingo du hurrengo
s...
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Ikateekin jolasean

Lehiaketa honetan datza: irratsaioan azaldutako lanen inguruan
apunteak hartu o...
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Ikateekin jolasean

ostiraletako txokoen saiotik hartuko dira. Lehiaketa, ordea, asteazkenetako
sai...
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Ikateekin jolasean

Irakaslearekin batera txantiloia zuzendu ostean, ordenagailuan
zuzendutako test...
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Ikateekin jolasean

dugu, txorimaloa jarri dugu) eta deskribapen testu bat prestatuko dute
irakasle...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Programazio diaktikoa

1,109 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,109
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
82
Actions
Shares
0
Downloads
18
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Programazio diaktikoa

  1. 1. QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM QWERTYUIOPASDFGHJKLZXCVBNM 26/11/2013 Gonzalez, Alba Gonzalez, Paula Gorostiaga, Gaizka Gorriti, Haritz
  2. 2. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ikateekin jolasean SARRERA Euskara irakasgairako metodologiaren inguruan egituratu da programazio didaktiko hau. IKTen erabileran oinarriturik egin da programazioa, besteak beste, eskola 2.0k eskainitako baliabideak eskura direlako. Bi dira, beraz, programazio honekin lortu nahi diren helburuak: 1. Hezkuntza arloko berariazko gaitasunak garatzea euskarari dagokionez 2. IKTak gelan txertatu eta ikasleek euren maneiua ezagutzea eta erabiltzea lanerako. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzendua dago, seigarren mailako ikasleei, hain zuzen ere. Gutxienez 16 ikasle dituen ikasgela baterako antolatu da programazioa, nahiz eta beste kopuru batzuetara egokitu daitekeen. Aniztasunari arreta eskainiz, jarduerak ikasleen ezaugarriak kontuan hartu dira eta jatorri ezberdineko ikasleentzat, zein urritasun fisiko (entzumen arazoak dituztenentzat ez, ordea) eta/edo psikikoak dituztenenentzat egokituta daude jarduerak. Programazioan, asteko egun bakoitza jarduera bati eskainiko zaio, eta astero jarduera horrekin jarraituko dute. Programazioa hiruhileko oso baterako prestatu da eta denbora tarteari dagokionez, kurtsoko lehen hiruhilekorako pentsatua dago. Astean euskarari eskainitako ordu bateko lau saio izaten dira. Ebaluazioari dagokionez, ez da azterketarik izango. Ebaluazioa jarraitua izango da. Arlo akademikoan egindako aurrerapenak kontuan izango dira (notaren %25), baina batez ere taldean lana egiten nola moldatu den baloratuko da. Hau da, kontuan hartuko diren irizpideak, batez ere, jarreraren aldekoak izango dira: ea talde jardueretan parte-hartzen duen, ea ideiak eta ikuspegi berriak adierazten dituen, ea erabakian hartzen asmatzen duen, ea taldean integratuta sentitzen den. Hiruhileko amaieran ikasle bakoitzak bere autoebaluazioa ere egingo du (notaren %10). 2
  3. 3. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ikateekin jolasean ASTEKO SAIOEN ANTOLAKETA EGUNEZ EGUN ASTELEHENA (10:00-11:00): ISTORIOAK ERAIKIZ Ikasleek taldean istorioak osatzea da jarduera honen helburu nagusia. 16 ikasleak lauko lau taldean banatuko dira eta talde bakoitzak bere istorioa sortuko du. Lehenengo pausoa taldeak egitea da. Lauko taldeak egin ondoren, talde bakoitzean txandak finkatuko dira, orden horren arabera istorioa sortzeko. Ondoren, irakasleak gela osoari ipuin baten hasiera kontatuko dio. Sarrera hori gelako blogean zintzilikatuko du, ikasleek bertan istorioarekin jarrai dezaten. Talde bakoitzak abiapuntu berdina izanik, ikasle bakoitzak bere jarraipena emanaz istorio ezberdinak eraiki daitekeela ohartzea izango da helburua. Behin taldeak, txandak eta istorioaren hasiera banatuta, ikasleen txanda izango da: erabakitako ordenan, ikasle bakoitzak jarraipena eman beharko dio istorioari etxean, gero gelakideen aurrean kontatu eta bere taldekideren batek berdina egin dezan Talde bakoitzak bere lekua izango du gelako blogean istorioaren jarraipenak zintzilikatzeko. Astelehenean, klasean bloga arbel digitalean ireki eta egindako lana irakurriko die gainerako kideei ikasleek. Astelehenero istorio bakoitzaren jarraipena egingo da modu honetara, eta ikasle bakoitzak lau astean behin izango du etxerako lana. Saio bakoitzean 35 minutu eskainiko zaizkio jarduera honi. Gainerako 25 minutuak etxean irakurtzen dituzten liburuen erresenak egin ea blogean zintzilikatzeko erabiliko dira. Horrela, post bat argitaratuko dute liburuaren egilea, ilustratzailea eta azalaren argazkiarekin laburpen tentatzaile batez lagundurik. Baita, euren kideek egindako erreseinak irakurri eta post horietan euren iruzkinak jartzeko ere. 3
  4. 4. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ikateekin jolasean IKT BALIABIDEAK Ordenagailuaren erabilera bultzatuko da; bai idazketarako (Word 2007 testu prozesatzailea erabiliko da) bai euren idazkiak gainerakoei erakusteko (Blogger teknologia eta erreprodukziorako aparatuak: arbel digitala eta proiektorea). HELBURUAK - Talde lana sustatzea. Taldeka istorio bat idatzi behar dutenez taldekideekin lan egitera derrigortuta daude. - Irakurmena eta idazketa lantzea, ipuina eta laburpen tentatzailea testugeneroen bidez - Autonomia eta diziplina sustatzea. Etxean, istorioaren jarraipena eta liburuen irakurpena euren kabuz egin beharko dute. ASTEARTEA (11:30-12:00): GELAKO ALDIZKARIA Ikasle guztien artean gelako aldizkaria osatuko da (hiruhilekoan zehar hiru ale). Aldizkariaren ikasleek burututako idazlanak agertuko dira eta beraiek arduratuko dira aldizkariaren osaketan. Aldizkaria osatzeaz gain, argitaratu ere egin beharko dute. Hau da, inprimatu eta ikastetxeko ikasleen artean banatu. Lehen lana aldizkariaren egituraketa izango da. Sarean, bakoitzak bere ordenagailuan, aldizkari eta egunkarien egiturak begiratuko dituzte eta ondoren denen artean beraien aldizkariaren sekzioak erabaki (lehenengo saioa): azala, albisteak, horoskopoa, denbora-pasak, urtebetetzeak… Ondoren, euren artean antolatu eta taldeak egin beharko dituzte atal bakoitzeko edukiak egiteko. Ikasleak arduratuko dira, lanak banatzeaz eta idatziak banaka, binaka edo taldeka egitearen erabakia hartzeaz. Hori horrela, Beraien eginbeharra izango da, atal bakoitzaren edukia idatzita eta ongi apainduta prestatzea (bigarren eta hirugarren saioak). Jarrain, ikasgelan ikasleek beren atala beste ikasleei erakutsiko die arbel digitalaren laguntzaz eta zuzenketarik behar badu, denen artean egingo dute 4
  5. 5. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ikateekin jolasean (laugarren saioa). Irakasleak atal guztiekin dokumentu bat egingo du hurrengo saiorako. Irakasleak nola egiten den erakutsi ostean, ikasleek fotokopiak atera eta orriak grapatuko dituzte. Azkenik, taldeka antolatuz ikastetxeko ikasle guztiei ale bana emango diete. IKT BALIABIDEAK Ordenagailuaren erabilera bultzatuko da; bai idazketarako (Word 2007 testu prozesatzailea erabiliko da) bai euren idazkiak gainerakoei erakusteko (Blogger teknologia eta erreprodukziorako aparatuak: arbel digitala eta proiektorea). Bestalde, USBak, fotokopiagailua, eskanerra, argazki makina… ere erabiliko dituzte. HELBURUAK  Testu genero desberdinak aztertzea adibideak ikusiz  Idazketa estilo propioa garatzea.  Ortografia lantzea arbel digitalean egindako zuzenketa bateratuaren bidez.  Sarean ibiltzea modu egokian eta erraztasunez.  Testu prozesatzaileak erabiltzea erosotasunez.  Ikastetxean dauden IKT tresnen erabilera ezagutzea eta erabiltzea. ASTEAZKENA (14:30-15:30): IRRATSAIOA Hizkuntza lantzeko lanak egingo dira eta ondoren irratsaioan azalduko dira joko edo lehiaketa moduan. Ikasleek asmakizunak, txisteak, albisteak etab. landuko dituzte, eta ondoren hauek irratsaioan kontatu. Ikasgela guztiek irratsaioa entzungo dutenez, gelen artean lehiaketa egingo da. Horrela, ikasleek jarduerarekiko interes handiagoa izatea eta motibatuago egotea nahi da. 5
  6. 6. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ikateekin jolasean Lehiaketa honetan datza: irratsaioan azaldutako lanen inguruan apunteak hartu ondoren, irratsaioan daudenek egindako galderak erantzun beharko dituzte gelan dauden ikasleek. Taldean galderak erantzundakoan, gelako ordezkaria irratira joan eta erantzunak ondo edo gaizki dauden ikusiko da. Galdera bakoitzeko puntu bat irabaziko du ikasgelak eta kurtso amaieran sari bat emango zaio ikasgela irabazleari. Beraz, asteazkeneko saioak irratsaioa prestatzera edo besteek prestatutako irratsaioa entzutera bideratuta egongo dira. Gelak hiruhilekoan zehar 20 minutuko 6 irratsaio prestatuko ditu. Irratsaioa bi astetik behin egingo du gela bakoitzak. Beste geletako saioak entzungo dituzte saioetan eta lehiaketan parte hartu. Gainerako denbora euren saioa prestazen igaroko dute: aurkezleak nor izango diren erabaki, gidoia egin, lehiaketa prestatu Aurretik azaldu dugun bezala, ikasleak zein lan mota egingo duten erabaki beharko dute. Lanaren arabera, jarraitu beharreko pausuak desberdinak izango dira, adibidez, albistearen kasuan. Lana bideratzeko, lehenengo pausua lanaren aukeraketa egitea izango da. Horrela, ikasle bakoitzak zer egin behar duen jakingo du eta lanean hasteko prest izango dira. Ondoren, ikasle bakoitzak behar dituen materialak bilduko ditu bere lana burutzeko, betiere irakaslearen baimenarekin. Azkenik, irakasleak lanak zuzenduko ditu eta irratsaioa entseatuko da simulakro bat eginez. IKT BALIABIDEAK Jarduera hau lantzeko ezinbestekoa da irratsaioa egiteko behar diren baliabideak izatea. Horretarako irrati gela izango da. bertan mikrofonoak, soinu aparatua, bozgorailuak… edukiko dira. Bestalde, eskola 2.0ri esker ikasle bakoitzak bereean, lanak ordenagailura pasatzeko aukera izango du. Irratsaioko edukiak besteak beste, 6
  7. 7. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ikateekin jolasean ostiraletako txokoen saiotik hartuko dira. Lehiaketa, ordea, asteazkenetako saioetan prestatu beharko dute. Horrelako, “Word 2007” testu prozesatzaileaz baliatuko dira eta informazioa bilatzerakoan sarera joko dute, betiere irakaslearen kontrolpean HELBURUAK Hizkuntzaren ahozkotasuna lantzea. Taldean lan egitea irratsaioa aurrera ateraz. Sarearen erabilera egokia bultzatzea irakaslearen laguntzarekin Irrati tresneria ondo zaintzeaz kontzientziatzea. OSTIRALA (11:30-12:30): LANA TXOKOETAN Ikasleak bikoteka banatuko dira bost talde osatuz. Horretarako, euren maila kontuan hartuko da eta bikote konpentsatuak egingo dira. Gelan bost txoko izango dira, bi mahaiz osatuak. saio honetan PTak ere lagunduko du, bigarren irakasle moduan. Bikote bakoitza astero txoko ezberdin batean egongo da. bikote guztiak txoko guztietatik pasa arte ez dira bikoteak aldatuko. hau da, gutxienez bost aste iraungo dute bikoteek eta ondo funtzionatu badute litekeena da hiruhileko osoan zehar berdin jarraitzea. Txoko bakoitzean zeregin ezberdin bat izango da: 1. Egunkariko erredakzioa: kazetariak gara I Ikasle horiek euren ordenagailu eramangarrietan albiste bat aurkitu beharko dute. Albiste horrek eskolakoa, herrikoa, hala inguruko herrietakoa izan beharko du (“vi. mus eta eskoba txapelketa izango da ostiralean”). Ondoren, irakasleak prestatutako txantiloian albistea berridatziko dute. Titularra eta azpi-titularra idatziko dituzte eta zer?, noiz?, non? , nork? eta nola? galderei erantzungo die garapenean, besteak beste. 7
  8. 8. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ikateekin jolasean Irakaslearekin batera txantiloia zuzendu ostean, ordenagailuan zuzendutako testua idatziko dute eta argazki bat gehitu ostean, gelako blogean zintzilikatu, egunkariaren atazan. 2. Egunkariko erredakzioa: kazetariak gara II Ikasle horiek euren ordenagailu eramangarrietan albiste bat aurkitu beharko dute. albiste horrek bitxikeria baten ingurukoa izan beharko du (“gangnam style abestiaren bideoklipa youtuben inoiz gehien ikusiena”) ondoren, irakasleak prestatutako txantiloian albistea berridatziko dute. titularra eta azpi-titularra idatziko dituzte eta zer?, noiz?, non? , nork? eta nola? galderei erantzungo die garapenean, besteak beste. Irakaslearekin batera txantiloia zuzendu ostean, ordenagailuan zuzendutako testua idatziko dute eta argazki bat gehitu ostean, gelako blogean zintzilikatu, egunkariaren atazan. 3. Hizkuntzarekin jolasten dugu Irakasleak prestatutako txantiloietatik abiatuz, irakasleak olerkiak, atsotitzak, txisteak zer diren ikasiko dute eta gero eurek ere horrelako beste batzuk asmatu beharko dituzte euskarako asteleheneko? saioan kontatzeko. 4. Aurkezleak gara. Hirugarren mailako ikasleak egiten ari diren euskal mitologiaren inguruko proiektua dela eta, txoko honetako ikasleak euskal mitologiaren atarian sartu, bertako pertsonaia bat hautatu, honen deskribapena irakurri eta bertako bideoa ikusi eta ppt aurkezpen bat prestatuko dute. Euren kabuz, gelan (denbora ematen badu) edo gelatik kanpo entseatu eta hurrengo egunean, jolastorduan, hirugarren mailakoen gelara jaitsi eta aurkezpena egingo diete arbel digitalean ppt-a proiektatuz. 5. Baratza zaintzen dugu. Ikasle horiek baratzera jaitsi, bertan izan diren aldaketak apuntatu (lehen zuztarrak ageri dira, piperrak loretan daude, bankala egin 8
  9. 9. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ikateekin jolasean dugu, txorimaloa jarri dugu) eta deskribapen testu bat prestatuko dute irakasleak emandako txantiloian. Irakaslearekin batera txantiloia zuzendu ostean, ordenagailuan zuzendutako testua idatziko dute eta argazki bat gehitu ostean, gelako blogean zintzilikatu, egunkariaren atazan. IKT BALIABIDEAK Hainbat baliabide erabiliko dira txoko ezberdinetan zehar: Word 2007 testu prozesatzailea, PowerPoint2007 aurkezpenetarako programa, ordenagailua bera bilaketarako, argazki makina, arbel digitala, proiektorea… HELBURUAK -Hainbat testu genero lantzea -Aldizkarirako eta irratsaiorako edukiak prestatzea -Talde txikian, hirukotean, lan egitea -Lana azar eta egunean egunekoa egitea -Haurren irudimena sustatzea 9

×