IKASYS proiektua: ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa. Marko orokorra.

625 views

Published on

2009-07-02. EHUko Udako ikastaroak, Donostiako Miramar Jauregian.

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
625
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
4
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

IKASYS proiektua: ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa. Marko orokorra.

  1. 1. Data: uztailak 2Izenburua: “IKASYS proiektua: ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa.Marko orokorra”Nork: Iñaki Lekuona Jimenez. IKASYS Proiektuaren zuzendaria. Ikastolen Elkartea.Donostia LABURPENA 1. ABIAPUNTUA Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntzaeremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan.Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagokoeskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako softwarekurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioarizuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsida eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen etaeguneratzen ere jarraitzen du. Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezkoirakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKTkonpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edoikasgaien ikasketa hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa etakudeaketa eredu egokiak arakatzea eta proposatzea. Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKT planarenzutabe nagusia izanik, Ikastolen Elkartearen bitartez, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuanlagunduko duten eta Ikasmaterialgintza Proiektuarekin bat datozen baliabide curricularraksortzen ari dira. Marko honetan koka dezakegu IKASYS Proiektua. IKASYS Ikastolen Elkartea 2000. urtez geroztik garatzen ari den I+G+B alorrekoproiektua da. Proiektua martxan jartzearekin batera, Ikastolen Elkarteak azken hogeiurteotan gogoan izan duen ideia gauzatu nahi izan du, konkretuki, gela arrunteanbanakako ordenagailua sistematikoki sartzeak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan izandezakeen intzidentzia egiaztatzea, beti ere curriculumaren garapenerako tresna gisaerabiltzeko helburuarekin. 2. IKASYS PROIEKTUAREN HELBURUAK ETA EZAUGARRI NAGUSIAK Egoera sinpleetatik abiatuz (ikasketa puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzansortzen zaizkion egoera konplexuak ulertzeko eta egoera horiei aurre egiteko, ikasleakdituen premiei egoki erantzungo dieten tresna sendoak eskaintzea da proiektuarenhelburu nagusia. Tipologia askotako jardueren lanketaren bidez, ikasketa puntual horiensistematizazioarekin, konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntzaren aurreanjartzen ditu ikasleak. Ariketa tipologiak eta ikasleak garatu beharreko konpetentziakerlazionatuta daude, tipologia bakoitzak oinarrizko konpetentzien garapenerakobaliagarriak izango diren jarduerak biltzen baititu.
  2. 2. IKASYS Proiektuaren bidez honako konpetentzia orokorrak landu daitezke: pentsatzeneta ikasten ikasi, komunikatzen ikasi (hizkuntza konpetentzia orokorra eta IKTkonpetentziak) eta nor bera izaten ikasi. Era berean, arloei lotutako oinarrizkokonpetentzia espezifiko hauek ere aipa daitezke: hizkuntza eta komunikazio konpetentzia,konpetentzia matematikoa eta zientzia, teknologia eta osasun alorreko kulturankonpetentzia. Aipatu premiei dagokienez, bereziki, trebakuntzaren eta memorizazioaren bidezbarneratzen diren edukiak lantzeko baliabide berritzaileak eskaintzen ditu IKASYSProiektuak. Hau guztia ikaslearen erritmoa, ikasteko estiloa, gaitasunak eta beharrakkontuan hartuz eta behar hauei era pertsonalizatuan erantzunez. Esan beharra dago,IKASYS Proiektua behar pedagogiko eta teknologiko konkretu horiei erantzuteko sortudela eta ez dela inondik inora gelako jardun osoan aplikagarria. Hiru zeregin nagusi nabarmentzen dira IKASYS Proiektuan: ✔ Trebatzea: Ikaskuntzako hainbat prozeduratan trebatzeari zuzendutako jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. ✔ Memorizatzea: Ikaskuntzako hainbat eduki memorizatzen laguntzen duten jarduera sistematikoen bilduma da. ✔ Nork berea egitea: Ikaskuntzako maila eta erritmoa ikasleak berak, autonomoki eta bakarka, dituen ahalmenen neurrian, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko aukera eskaintzen duen prozesua da. Laburtuz, ondorengo berezitasunak nabarmendu daitezke IKASYS Proiektuan: ✔ Ikasgela arruntean jarduteko sortu da, ikasle bakoitza ordenagailu batekin. ✔ Oraingoz, Derrigorrezko Hezkuntzara zuzentzen da (6-16 urte). ✔ Trebakuntzaren eta memorizazioaren garapenean oinarritutako tipologia askotariko jarduera sorta eskaintzen du. ✔ Ikasleak arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sekuentziak (koskak) egiten ditu. ✔ Aniztasunari eta dibertsifikazioari erreparatzen dio: ikasle bakoitzari bere gaitasun eta beharretara egokitutako jarduerak esleitzen zaizkio. ✔ Jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako ikasketa puntualen sistematizazioa lortu nahi da. ✔ Ikasleen auto-erregulazioaren garapenean laguntzen du. ✔ Irakasleak ikaslearen eta gelaren lanaren jarraipen zuzena egin dezake. 3. IKASYS PROIEKTUA SISTEMA GISA IKASYS Proiektua hiru elementu uztartzen dituen sistema gisa ulertu behar da: a) HARDWAREA: Neurri txikiko eta erabilera errazeko tresna informatikoa –banakako miniordenagailua-, merkea hedagarria izan dadin, ikasgela arruntean erabiltzekoa – ikasleko ordenagailu bana- eta Internetera WIFI bidez konektatzen dena. Horrekin batera, miniordenagailuak gordetzeko eta bateria kargatzeko erabilgarria den armairua ere beste osagaietako bat da.
  3. 3. b) SOFTWAREA: Ikastolen Elkarteak sortu eta garatutako hiru web aplikazio: • Designer: miniordenagailuan erabiliko diren jarduera curricularren sorkuntzarako aplikazioa da. Horren bidez, alde batetik, eduki sortzaileek eduki eleanitz ugariz hornitu dute sistema, eta bestetik, ikasgelan landuko diren koskak (jarduera sekuentziak) eraiki dituzte. • Trainer: ikasleak miniordenagailuan jarduerak exekutatzeko baliagarria den aplikazioa. • Inspector: ikaslearen lanaren jarraipenerako aplikazioa da; honen bidez irakasleak ikasleak egindako jarduera curricularren garapenean izandako bilakaera zehazki eta denbora errealean azter dezake. c) EDUKI CURRICULARRAK: Hauek ere Ikastolen Elkartean diseinatu eta garatu dira. Arloka, mailaka eta zailtasunaren arabera sailkatutako tipologia askotariko jarduera banku anitzean oinarritzen da. Jarduera banku hori baliabide multimedia ugariz hornitu da. • Lehen Hezkuntzan, bost arlotara zabaltzen da: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Ingurunea eta Matematika. Arlo bakoitzeko 45.000 ariketa inguru eskaintzen ditu, guztira Lehen Hezkuntza etaparako 200.000 ariketa. • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, sei dira arloak: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak eta Matematika; ariketa kopurua Lehen Hezkuntzan garatutakoaren antzekoa da. Edukiak arloka eta mailaka antolatu dira, gai multzoetan eta gaietan sailkatuz. Gaien antolaketari dagokionez, gelaxkez osatutako taulatan bildu dira. Gelaxka bakoitza gai berari lotutako tipologia eta zailtasun maila bereko 10 jardueraz osatuta dago. Lehenago esan den bezala, IKASYS sistema hiru osagaiak uztartzetik dator.Horrekin lotuta, esan beharra dago, IKASYS Proiektuaren benetako arrakasta hortikdatorrela; orain baino lehenago ekimen eta saio gehiago egin badira ere, ez da orain arteinoiz aurkeztu tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta edukiak, hirurak batera,uztartzen dituen proiekturik, eta hau da, hain zuzen ere, IKASYS Proiektuak eskaintzenduena: eskola jardueretara egokitzen den hardwarea; jarduerak sortzeko, horieierantzuteko eta horien jarraipena egiteko software egokia; edukien esparruan, ikaslearihainbat konpetentzia garatzen lagunduko dion arloka eta zailtasunaren araberamailakatutako tipologia askotariko jarduera multzoa. 4. SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA Ikastola bakoitzak hainbat ordenagailu du ikasleak gela arruntean erabiltzeko etahorrez gain, ikastola bakoitzari eskuragarri jarri zaizkio arlo eta maila bakoitzeko koskaizeneko jarduera sekuentziak; jarduera sekuentzia hauen bidez, ikasleak trebakuntza etamemorizazioaren beharra duten edukiak lantzen ditu. Ikasle bakoitza dagokion erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatzen da etaondoren, aplikazioak irakasleak ikasle horri egokitu dizkion jarduerak esleitzen dizkio.Ikaslea prest dago ariketak egiten hasteko.
  4. 4. Sistemak koska bakoitzeko informazio guztia gordetzen du. Hau da, ikaslebakoitzak emandako erantzun guztiak gordeta geratzen dira momentuan bertan edogeroago irakasleak Inspector aplikazioaren bidez bere lanaren jarraipena egin dezan.Irakasleak ikasle bakoitzaren lanaren jarraipena egin dezake, bere mailako beste kideekinalderatzeko aukera ematen dio, eta aldi berean, koskaka ere egin daiteke jarraipena,edukien egokitasuna baloratzeko. 5. EGUNGO EGOERA 2007-2008 ikasturteko azkeneko hiruhilabetekoan esperimentazio pilotua egin zenGipuzkoako hiru ikastoletan. Esperimentazio pilotu horretan Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta6. mailako 200 bat ikaslek parte hartu zuen eta helburu nagusia sistemak bere hiruataletan zituen hutsak identifikatzea eta zuzentzea izan zen, esperimentazio fase orokorraberme handiagoarekin hasi ahal izateko. Hori horrela izanik, 2008-2009 ikasturte osoan, Euskal Herriko 16 ikastoletan 1200ikasle parte hartzen ari diren esperimentazio fase orokorrari ekin zaio. Esperimentaziofase hau ere Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailan ari da gauzatzen eta Euskal HerrikoUnibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko HIDM saila daesperimentazioaren ebaluazioren arduraduna. Esperimentazio fase honen helburunagusia, sistemaren aplikazioak ikaslearen ikaskuntza prozesuan izan dezakeen eraginabalioestea da. Esperimentazioaren bi faseetan ikasleak arlo bakoitzeko ordu erdiko saioa egin duastean, saio bakoitzean koska berri bat landuz. Guztira, 2,5 ordu astean, hau da, ikasjardueraren % 10a gutxi gorabehera da IKASYS Proiektuaren bidez ikasleak lehenaipatutako ikasketa puntualen sistematizazioari eskainitako denbora. 6. ETORKIZUNA Ebaluazioaren ondorioak jaso eta aztertu ondoren -orain arte jasotako datuenarabera emaitzak positiboak izango direla espero da- Ikastolen Elkarteak IKASYSProiektuaren hedapenari ekingo dio. Horrela, 2009-2010 ikasturtetik aurrera IKASYS Proiektua ikastolen kolektiboanLehen Hezkuntzako maila guztietan zabalduko da lehen aipatutako bost arloetanaplikatuz. Era berean, 2010eko urtarrilean eta ikasturtea amaitu arte, proiektuaDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere ezarriko da fase esperimentalean, hala ere esanbeharra dago fase honen diseinua irekiagoa izango dela, hau da, Lehen Hezkuntzanegindakoa bezain zehatza ez dela izango. Asko dira proiektuarengatik interesa azaldu dutenak, besteak beste, enpresak,eskola-taldeak, administrazioak, etab. Hori dela eta, 2009 urtean Ikastolen Elkarteakkontaktu berriak sortu eta negozio bideak zabaldu nahi ditu, ahal izanez gero, hezkuntzaalorreko erakunde, entitate, elkarte, enpresa edo kolektiboekin IKASYS Proiektuahedatzeko bi alderdiak aseko dituen akordioetara iritsiz.

×