Teknologia Zer da  proiektu  metodoa? Egin dezagun zubi bat Gurutze Alzelai Ormazabal R-300 DBH 2007/08 IRALE-Gasteiz
SARRERA Proiektu hau DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago, Teknologia irakasgaiaren curriculumean kokaturik. Bi dira l...
SARRERA Helburuak EBALUATZEKO honako hauek izango dira kontuan :  ●  Zubian : ► Hasierako baldintzak betetzen dituen. ► Ja...
MEMORIAREN ATALAK 1.-  AZALA 2.-  PROIEKTUAREN  DEFINIZIOA 3.-  ZIRRIBORROAK 4.-  DISEINUA 5.-  MATERIAL  ETA  ERREMINTAK ...
●  Izenburua eta gaiari dagokion marrazkia. ●  Taldea identifikatu: taldea, partaideak, gela... AZALA
PROIEKTUAREN  DEFINIZIOA ►  Zubi bat DISEINATU eta ERAIKI behar da. ►  1 kg  jasan behar du bere gainazalaren edozein leku...
ZIRRIBORROA Taldekide bakoitzak bere zirriborroa A4 formatuan aurtezkuko du. Zirriborro bakoitzean cavaliere perspektiba e...
DISEINUA Atal honetan hiru ekintza burutu behar dira: 1.- Aukeratutako zirriborroaren perspektiba A3 formatuan aurkeztuko ...
DISEINUA 2.- Aukeratutako zirriborroaren bistak A4 formatuan marraztuko dira: aurrekoa (alzado), oinplanoa (planta) eta so...
DISEINUA 3.- Ataltze prozesua: pieza bakoitzaren garapena marraztuko da eta neurriak adieraziko dira. Pieza berdinak badau...
MATERIAL  ETA  ERREMINTAK Proiektuan erabiliko den materialari buruz informazioa bilatu eta laburpen bat egingo da. Proiek...

Papera landare zuntzez osatuta dago, hau da, materia organikoz; honek esan nahi du bizirik dauden edo egon diren e...

Kartoi gogorra gainezarritako paper orezko hainbat geruzaz egina dago; hezeak dauden bitartean prentsatu egiten di...

Ebakitzeko erreminta mekanikoak dira.

Deskribapena : material desberdinak mozteko balio duen tre...

Ebakitzeko erreminta teknikoa da.

Deskribapena:  eskura egokitutako plastikozko edo metalezko eb...

Kola zuria edo binilikoa eransgarri likido, lodi eta zurixka da. Ordubete edo gehiago behar du lehortzen, baina 24...

Eransgarri honetan oso inportantea da itsasteko prozesua. Itsatsi nahi ditugun bi atalak ondo lizatu eta garbituko...
PROZESU  ORRIA Zer da prozesu orri bat? Proiektua garatzeko jarraitu behar ditugun pausoak deskribatzen dituen dokumentua ...
PROZESU  ORRIA Eskuaira Kartaboia Arkatza Borragoma Garapenak kartulinan marraztu.  Ez ahaztu irtenguneak!  Eta kontuan iz...
PROZESU  ORRIA Artaziak Eskuaira Garapenak tolestu arkatzaren marrak barrura gelditzen direlarik. Gogoratu! Tolesterakoan ...
PROZESU  ORRIA Eskuaira Arkatza Kuterra Zurezko taula (mahaia ez markatzeko) Hagatxoak dagokien neurrira moztu eta dagokie...
PROZESU  ORRIA Eskuaira Arkatza Kuterra Zur taula Kartoizko oinarria prestatu neurriak kontuan hartuta. 8.-  MARRAZKIA TRE...
PROZESU  ORRIA Kola zuria edo kontaktuzko eransgarria. Zutabeak egindako marka horietan itsatsi. 10.-  MARRAZKIA TRESNAK D...
PROZESU  ORRIA Kola zuria edo kontaktuzko eransgarria. Eskuairak itsatsi. 12.-  MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Eragiketa K...
PROZESU  ORRIA Pintzelak Margoa Belar artifiziala Zerrautsa Harriak Apaindu zubia. 14.-  MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Er...
SORTUTAKO  ARAZOAK  ETA  IRTENBIDE  POSIBLEAK ☺  Proiektua eraiki bitartean sortzen joan diren arazoen zerrenda egingo da ...
ZER  IKASI  DUZU? EGITURAK Egituraren definizioa:   gorputzen formari eusten laguntzen dion eskeletoa edo armazoia. Bere e...
ZER  IKASI  DUZU? ZUTABEAK  eta  HABEAK Zutabeak :  elementu bertikalak dira eta normalean habeen gainean finkatzen dira. ...
ZER  IKASI  DUZU? TIRANTE edo TENTSOREAK  eta  ESKUAIRAK Tirante edo tentsoreak:  luzatzen ez diren kableak dira eta hainb...
ZER  IKASI  DUZU? PROFILAK Beren erresistentzia formaren arabera dago. Profil itxiak irekiak baino erresistenteagoak dira....
ZER  IKASI  DUZU? ESFORTZUAK,  INDARRAK  EGITURETAN Egiturek zama edo indarrei eusteko balio dute. Zama edo indar horiek e...
ZER  IKASI  DUZU? KONPRESIOZKOAK Esfortzu hau gertatzen da, gorputzaren gainean diharduten indar edo zamek zapaldu edo kon...
BIHURDURAZKOAK Zama edo indarrek objektuak bihurritzea eragiten dutenean. ZER  IKASI  DUZU?                               ...
EGITUREN  TRIANGULAZIOA Egiturei erreparatuz gero, erraz kontura gaitezke elementu hauskaitzak elkarri loturiko zenbait pr...
HOBETZEKO  PROPOSAMENAK ☺  Aurrera eramatea posible zirenak baina eraman ez diren ideien erlazioa. ☺  Sar zitezkeen aldake...
ZUBIA ORAIN  ZUEN EGINGO  DUZUE
Upcoming SlideShare
Loading in …5

Zubia

1,712 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
• Be the first to comment

• Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,712
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
12
Actions
Shares
0
Downloads
15
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Zubia

1. 1. Teknologia Zer da proiektu metodoa? Egin dezagun zubi bat Gurutze Alzelai Ormazabal R-300 DBH 2007/08 IRALE-Gasteiz
2. 2. SARRERA Proiektu hau DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago, Teknologia irakasgaiaren curriculumean kokaturik. Bi dira lortu nahi diren HELBURU OROKORRAK : ● Teknologiako proiektu motodoaz jabetzea. ● Egiturak ataleko edukiak kontuan izanda ZUBI bat eraikitzeko proiektua burutzea. Lehen proiektua izango denez, nahiko gidatua izango da. Eta hauek dira HELBURU ESPEZIFIKOAK : ● Taldean lan egitea besteen ideiak errespetatuz. ● Tailerra eta bertako erremintak ezagutzea. ● Planifikazio lana ondo burutzea eraikitzen hasi baino lehen.
3. 3. SARRERA Helburuak EBALUATZEKO honako hauek izango dira kontuan : ● Zubian : ► Hasierako baldintzak betetzen dituen. ► Jarraitutako prozesua egokia izan den. ► Talde-lana egin den. ● Memorian : ► Atal guztiak dituen. ► Atal horiek ordenan dauden. ► Aurkezpena. ● Egiturak ataleko edukien azterketa teorikoa.
4. 4. MEMORIAREN ATALAK 1.- AZALA 2.- PROIEKTUAREN DEFINIZIOA 3.- ZIRRIBORROAK 4.- DISEINUA 5.- MATERIAL ETA ERREMINTAK 6.- PROZESU ORRIA 7.- SORTUTAKO ARAZOAK ETA IRTENBIDE POSIBLEAK 8.- ZER IKASI DUZU 9.- HOBETZEKO PROPOSAMENAK OHARRA : Memoria azal gardena duen plastikozko karpeta batean aurkeztuko da. Memoriak ez dira itzuliko, tailerrean utziko dira ikasleek kontsultatzeko.
5. 5. ● Izenburua eta gaiari dagokion marrazkia. ● Taldea identifikatu: taldea, partaideak, gela... AZALA
6. 6. PROIEKTUAREN DEFINIZIOA ► Zubi bat DISEINATU eta ERAIKI behar da. ► 1 kg jasan behar du bere gainazalaren edozein lekutan. ► NEURRIAK : 10-15 cm altuera, 7-10 cm zabalera eta 30 cm begiaren luzera ► Erabil daitekeen MATERIALA: ▪ Kartulina bat. Zubiaren oinarria egiteko kartoi zatia aparte emango da. ▪ 20 orri ▪ Kola zuria edo kontaktu kola ▪ Haria
7. 7. ZIRRIBORROA Taldekide bakoitzak bere zirriborroa A4 formatuan aurtezkuko du. Zirriborro bakoitzean cavaliere perspektiba eta bistak (aurrekoa, oinplanoa eta soslaia) ordenan agertuko dira.
8. 8. DISEINUA Atal honetan hiru ekintza burutu behar dira: 1.- Aukeratutako zirriborroaren perspektiba A3 formatuan aurkeztuko da.
9. 9. DISEINUA 2.- Aukeratutako zirriborroaren bistak A4 formatuan marraztuko dira: aurrekoa (alzado), oinplanoa (planta) eta soslaia (perfil).
10. 10. DISEINUA 3.- Ataltze prozesua: pieza bakoitzaren garapena marraztuko da eta neurriak adieraziko dira. Pieza berdinak badaude, garapen bakarra marraztu eta kopurua aldamenean ipiniko da.
11. 11. MATERIAL ETA ERREMINTAK Proiektuan erabiliko den materialari buruz informazioa bilatu eta laburpen bat egingo da. Proiektuan erabiliko den erreminta bakoitzari fitxa bat egingo zaio. Fitxa honetan datu hauek idatziko dira: izena, marrazkia, deskripzioa, erabilera eta segurtasun arauak.
12. 12.

Papera landare zuntzez osatuta dago, hau da, materia organikoz; honek esan nahi du bizirik dauden edo egon diren elementuez. Horregatik paperari duen balioa ematen ikasi behar dugu eta birziklaketa izan daiteke bidea.

MATERIAL ETA ERREMINTAK Papera Tona bat paper birziklatzeak hamazazpi zuhaitz salbatzen ditu; eta, horrez gain, 26500 litro ur, orduko 4200 Kw (familia bakarreko etxea sei hilabetez berotzeko behar den energia) eta ia 1500 litro olio aurrezten ditu eta 27 kilo poluitzaile airera igortzea saihesten du.
13. 13.

Kartoi gogorra gainezarritako paper orezko hainbat geruzaz egina dago; hezeak dauden bitartean prentsatu egiten dira ondo erantsi daitezen, eta ondoren lurrunketaz lehortzen dira.

Bilgarria jartzeko, liburu azal eta abarretarako erabiltzen da.

Kartoi ondulatua paper-orri ondulatuz egina dago, aurpegi bat edo biak paper leunezko zenbait laminaz estaltzen zaizkiola.

Erresistenteak eta arinak dira eta horregatik erabiltzen dira paketatzeko.

MATERIAL ETA ERREMINTAK Kartoia
14. 14.

Ebakitzeko erreminta mekanikoak dira.

Deskribapena : material desberdinak mozteko balio duen tresna da, torloju bidez elkar loturiko metalezko bi piezaz baliatuz eta kirtenetako zuloetan eskuko hatzak sartu eta eraginez.

Segurtasun neurriak : erreminta erabilterraza da, baina kontuz ibili behar da, bere muturrak arriskutsuak izan baitaitezke. Horregatik, beti itxita eta garbi mantendu behar dugu ez dadin herdoildu.

Guraize mota asko daude, egin ditzakeen lanetarako egokituak.

Guraize arrunta , etxe guztietan izan ohi dena, papera, oihala eta abar ebakitzeko.

Argiketari guraizeak , kirtenaldia forratua dutenak eskua isolatzeko.

Txapa mozteko guraizeak ahoa laburragoa dute eta luzeagoa presiorako gunea, mozketa errazteko.

MATERIAL ETA ERREMINTAK Guraizeak
15. 15.

Ebakitzeko erreminta teknikoa da.

Deskribapena: eskura egokitutako plastikozko edo metalezko ebakigailua. Cutterraren lodieraren arabera, papera, plastikoa, larrua, zura eta abar mozteko balio du.

Erabilera: ebaketak mahai edo ohol egoki baten gainean egin behar dituzu. Ebaketa zuzenak egiteko erregela metalikoa erabiliko dugu gida bezala.

Segurtasun neurriak: aihotz edo cutterraren muturrak beti sartuta egon behar du, ebakitzeko unean bakarrik ateraz. Ahoa kamusten denean, moztu egiten dugu sekzioa kontu handiz.

MATERIAL ETA ERREMINTAK Aihotz edo cutterra
16. 16.

Kola zuria edo binilikoa eransgarri likido, lodi eta zurixka da. Ordubete edo gehiago behar du lehortzen, baina 24 ordu behar izaten dira finkatze handiena lortzeko.

MATERIAL ETA ERREMINTAK Itsasgarri hau nagusiki aroztegi lanetan erabiltzen da, egurra itsasteko, baina beste aplikazio batzuetan ere emaitza onak lortzen dira, esaterako, larruan, paperean, kartoian eta, orokorki, material porotsuetan. Kola zuria
17. 17.

Eransgarri honetan oso inportantea da itsasteko prozesua. Itsatsi nahi ditugun bi atalak ondo lizatu eta garbituko ditugu. Bi atalen azaletan eman eransgarria eta lehortzen utzi harik eta hatzarekin ukitu eta haririk altxatzen ez dugun arte; gero, bi atalak elkartu. Bat-bateko lotura lortzen denez, ez dago huts egiterik.

Ura jasaten du, eta oinarri bezala ura dutenak ez dira sukoiak.

Bereziki, material hauetan erabiltzen da: zura, papera, plastiko gogorrak, metala, kautxua, beira, zeramika, porlana eta harria.

MATERIAL ETA ERREMINTAK Kontaktuzko eransgarria
18. 18. PROZESU ORRIA Zer da prozesu orri bat? Proiektua garatzeko jarraitu behar ditugun pausoak deskribatzen dituen dokumentua da. Dokumentu honek dituen atalak hauek dira: Hemen zenbakiak ipintzen dira; pausoen ordena adierazten dute. Hemen eragiketa deskribatzen da, ahal ditugun xehetasun guztiekin. Eragiketa bakoitzak behar dituen tresnak izendatzen dira. Eragiketa bakoitzari dagokion marrazkia ipintzen dugu. MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA ERAGIKETA
19. 19. PROZESU ORRIA Eskuaira Kartaboia Arkatza Borragoma Garapenak kartulinan marraztu. Ez ahaztu irtenguneak! Eta kontuan izan neurriak! 2.- MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Eragiketa Eskuaira Kartaboia Arkatza Borragoma Kartulina bakarra dugunez, bertan, pieza bakoitzaren garapena non marraztuko dugun neurtu eta kalkulatuko dugu 1.-
20. 20. PROZESU ORRIA Artaziak Eskuaira Garapenak tolestu arkatzaren marrak barrura gelditzen direlarik. Gogoratu! Tolesterakoan ikasitako teknika erabili behar da. 4.- MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Eragiketa Artaziak Garapenak moztu. Ez moztu irtenguneak! 3.-
21. 21. PROZESU ORRIA Eskuaira Arkatza Kuterra Zurezko taula (mahaia ez markatzeko) Hagatxoak dagokien neurrira moztu eta dagokien lekuan kolatu. Guztira 20 hagatxo dituzu eta bi zutabeetan, habean eta bi eskuairetan ipini beharko dituzu. Ondo banatu! 6.- MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Eragiketa DIN A-4 orriak (erabiliak) Kola zuria edo kontaktuzko eransgarria. Hagatxoak egin (20). Gogoratu! Zenbat eta meheagoak orduan eta gogorragoak izango dira. 5.-
22. 22. PROZESU ORRIA Eskuaira Arkatza Kuterra Zur taula Kartoizko oinarria prestatu neurriak kontuan hartuta. 8.- MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Eragiketa Kola zuria edo kontaktuzko eransgarria. Garapen guztiak itxi. 7.-
23. 23. PROZESU ORRIA Kola zuria edo kontaktuzko eransgarria. Zutabeak egindako marka horietan itsatsi. 10.- MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Eragiketa Eskuaira Arkatza Markatu oinarrian non ipiniko ditugun zutabeak. Gogoratu 30 cm izan behar dituela begiaren luzerak. 9.-
24. 24. PROZESU ORRIA Kola zuria edo kontaktuzko eransgarria. Eskuairak itsatsi. 12.- MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Eragiketa Kola zuria edo kontaktuzko eransgarria. Habea zutabe gainean itsatsi. 11.-
25. 25. PROZESU ORRIA Pintzelak Margoa Belar artifiziala Zerrautsa Harriak Apaindu zubia. 14.- MARRAZKIA TRESNAK DESKRIBAPENA Eragiketa Kola zuria edo kontaktuzko eransgarria Soka Nahi izanez gero, tiranteak bi alboetan ipini. 13.-
26. 26. SORTUTAKO ARAZOAK ETA IRTENBIDE POSIBLEAK ☺ Proiektua eraiki bitartean sortzen joan diren arazoen zerrenda egingo da eta arazo horiek konpontzeko aukeratutako irtenbideak idatziko dira. ☺ Klase bakoitzaren amaieran uzten diren minutuetan idatzitako egunerokoa erabil daiteke puntu hau lantzeko.
27. 27. ZER IKASI DUZU? EGITURAK Egituraren definizioa: gorputzen formari eusten laguntzen dion eskeletoa edo armazoia. Bere eginbeharra da zama guztiei eustea deformatu edo hautsi gabe Egitura gehienak hainbat elementu konbinatuz osatzen dira: zutabeak, habeak, tirante edo tentsoreak eta eskuairak
28. 28. ZER IKASI DUZU? ZUTABEAK eta HABEAK Zutabeak : elementu bertikalak dira eta normalean habeen gainean finkatzen dira. Habeak : elementu horizontalak dira. Profil batez edo gehiagoz osatuta egon daitezke. Esfortzuak edo zamak jasateko balio duten elementu sendo guztiak dira.
29. 29. ZER IKASI DUZU? TIRANTE edo TENTSOREAK eta ESKUAIRAK Tirante edo tentsoreak: luzatzen ez diren kableak dira eta hainbat eginbehar izan ditzakete:  Habeei eutsi edo zintzilik mantendu, adibidez, zubi modernoetan.  Zutabeen euskarri moduan, kanpin-dendan bezala edo telebista edo telefono antenetan bezala. Orokorrean egiturei sendotasuna, finkotasuna emateko edo errefortzu bezala erabiltzen dira. Eskuaira Eskuairak: hiruki edo triangelu angeluzuzenak dira eta zutabe eta habeen arteko loturak sendotzeko erabiltzen dira. Izan daitezke planoak, L itxuran.
30. 30. ZER IKASI DUZU? PROFILAK Beren erresistentzia formaren arabera dago. Profil itxiak irekiak baino erresistenteagoak dira. Ondoren agertzen diren profilak ordenatuta daude erresistentziaren arabera, ahulenetik erresistenterena. Egitura osatzeko erabiltzen diren elementuak PROFILAK dira eta forma desberdinak hartzen dituzte
31. 31. ZER IKASI DUZU? ESFORTZUAK, INDARRAK EGITURETAN Egiturek zama edo indarrei eusteko balio dute. Zama edo indar horiek egituren gainean daukaten eraginari esfortzua deritzo. Zamek edo indarrek egituraren gainean duten eraginaren arabera, esfortzuak izan daitezke: TRAKZIOZKOAK Esfortzu hau gertatzen da, gorputz solidoaren gainean diharduten indar edo zamek berau tira edo luzatzera behartzen dutenean.
32. 32. ZER IKASI DUZU? KONPRESIOZKOAK Esfortzu hau gertatzen da, gorputzaren gainean diharduten indar edo zamek zapaldu edo konprimitzera behartzen dutenean. FLEXIOZKOAK Indar edo zamek egitura tolestu edo kurbatzera behartzen dutenean.
33. 33. BIHURDURAZKOAK Zama edo indarrek objektuak bihurritzea eragiten dutenean. ZER IKASI DUZU?
34. 34. EGITUREN TRIANGULAZIOA Egiturei erreparatuz gero, erraz kontura gaitezke elementu hauskaitzak elkarri loturiko zenbait profilez osaturik daudela. Egitura gehienak triangeluz osatuak daude. Hau horrela da diagonalki barrak jartzen direlako. Modu honetan lortzen da egitura bat nahiko arina eta oso zurruna. ZER IKASI DUZU?
35. 35. HOBETZEKO PROPOSAMENAK ☺ Aurrera eramatea posible zirenak baina eraman ez diren ideien erlazioa. ☺ Sar zitezkeen aldaketak: funtzionamendua hobetzen duten elementuak, beste erabilera batzuk …
36. 36. ZUBIA ORAIN ZUEN EGINGO DUZUE