Zer egin liburuekin kontu kontari

262 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
262
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
175
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Zer egin liburuekin kontu kontari

  1. 1. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria ZER EGIN LIBURUEKIN: KONTU KONTARI ZER Literaturaren ahozko baliabideak lantzeko tailer-bilgunea NORK Yolanda Arrieta Malaxetxebarria NORENTZAT 0-6 urteko haurren guraso, zaintzaile, hezitzaile eta bitartekarientzat Liburutegiak liburuz hornitzen doaz, apurka-apurka. Liburuzainek libururik ederrenei buruzko informazio gaurkotua eskaintzen digute, etenik gabe. Liburu-zerrenda andana jaso dezakegu udako oporretan irakurtzeko, neguko euriari kontrapuntu egiteko, logelatik irten gabe edonora bidaiatzeko, gure beldurrik ikaragarrienen atzean munstro-ipuinik zirraragarrienak bizi direla deskubritzeko … Zer egingo du, ba, tailer-bilgune honetan? Literaturaren habiara itzuliko gara: hitzei kilimak egitera, irudimenaren gelak airatzera, liburuekin zenbat gauza ezagun −eta ezezagun− egin dezakegun frogatzera eta gogoratzera. HELBURUAK Haur Literaturaren ahozko baliabideak ezagutzea Haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera bultzatzea Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea euskaraz PROGRAMA ZER EGIN LIBURUEKIN? IRAKURKETA OZENA Begiak eta begirada Ahoa eta ahotsa Eskuak eta barne irudia Belarria: hotsak, ahotsak, isiluneak ZU eta NI, hementxe eta oraintxe POESIA PIXKA BAT Ahozko tradiziotik gaurko poesiara Zentzuak eta emozioak BAT-BATEKO KONTAKETAK Abiapuntuak eta egiturak Formulak LIBURU BILA Denbora pasa bibliotekan Ohiturak eta arauak Nola aukeratu intereseko liburuak Non dago zer? Link interesgarriak eta oinarrizko bibliografia DINAMIKA Erabat praktikoa Haur literaturan oinarritua eta ahozko baliabideak lantzeko bideratua Gidoi gisa erabiltzeko fotokopiak banatuko dira, baina ekintza izango da nagusi: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza, harremana

×