Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Ttantto: jarduerak

879 views

Published on

TTANTTO CD-ROMaren jarduerak. Haur Hezkuntza, 3-4 urte.

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Ttantto: jarduerak

  1. 1. 1 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina I. ERANSKINA TTANTTO JARDUERAK
  2. 2. 2 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 1. Pantaila animatua ? Pertsonaien eta objektuen animazioak eragin eta ikusi METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa. hau hobesten da ? Talde txikian edo bakarka. Noiz: ? Unitatearen hasieran. Espazioa: ? Gela barruan Ikaslearen parte hartzea ? Animazioak eragin ? Ttantto aurkitu. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleak parte hartzera bultzatu. ? Ikasleen txandak antolatu.
  3. 3. 3 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 2. Ipuina a. Ipuina entzun eta ikusi. ? Noizbehinka, ipuinaren testuan, irakasleak hitzak punteroaz markatuko ditu kontalariak hitz egiten duen bitartean. b. Ipuina ikusiaz -audioa kenduta-, ikasleek kontatu. METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa. hau hobesten da ? Talde txikian edo bakarka Noiz: ? Ipuina kontatu behar denean ? Ez du irakaslearen ordezko izan behar beti. ? Osagarri izan behar du. ? Erdaldunekin ez litzateke erabili behar ikasleek ipuina ongi bereganatu arte. ? Euskaldunekin ipuinaren aurkezpen bezala erabil daiteke tarteka, ez beti. Espazioa: ? Gela barruan Ikaslearen parte hartzea ? Ipuina entzun eta ikusi. ? Elkarrizketan parte hartu. ? Unitateak aurrera egin ahala, ikasleek orriak aurrera edo atzera pasa ditzakete. Irakaslearen eginkizuna ? Ipuinaren orriak aurrera edo atzera eraman. ? Testuko hitzak, noizbehinka, kontalariaren erritmoan markatu. ? Ipuinaren inguruan elkarrizketa sortu eta bideratu ikasleen artean: ? Ipuinarekin hasi aurretik ? Tartean ? Amaieran ? Jarduera honek aldagai bat baino gehiago izan dezake: Irakasleak ipuinaren orriak pasa, kontalariaren ahotsa moztu eta ikasleak izan daitezke ipuinaren kontalariak: banaka, binaka, taldeka... Ipuinaren kontaketa moztu eta ikasleen artean deskribapenak landu, elkarrizketa bultzatu, horien hipotesiak entzun... .
  4. 4. 4 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 3. Abestia ? Entzun eta abestu METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa ? Talde txikian edo bakarka. Noiz: ? Ipuinaren ostean ? Irakasleari egokia iruditzen zaion bakoitzean. Espazioa: ? Gela barruan Ikaslearen parte hartzea ? Abestu, abeslariari eta irakasleari jarraituz. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleei, erritmoa markatuz, abesten lagundu.
  5. 5. 5 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 4. Igarkizunen txokoan. ? Igarkizunak entzun. ? Marrazkiak margotu. METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa ? Marrazkiak talde txikian edo bakarka margotzea egokiago liteke Noiz: ? Landuta daudenean gida liburuko sekuentzia jarraituz. Espazioa: ? Gela barruan Ikaslearen parte hartzea ? Igarkizuna asmatu. ? Marrazkiak margotzerakoan, sagu haririk gabekoaz baliatuz, ikasle bakoitzak zatitxo bat margotuko du, eta, horrela, talde osoak marrazkiak osorik margotuko ditu. ? Marrazki eta testu horiek inprima daitezke gelako txoko batean jartzeko edo, nahi izanez gero, bilduma bat osatzeko. Irakaslearen eginkizuna ? Igarkizuna entzun ondoren, ikasle honi edo hari hitza eman asmatzeko. ? Marrazkia margotzerakoan, margotzeko txandak markatu eta, elkarrizketaren bidez, marrazkia txukun margotuta gera dadin saiatu. Adibidez: Irak: Zer kolore erabiliko duzu, Mikel? Ikas: Urdina. Irak: Ea ba, margo ezazu itsasoa urdinez ? Jarduera horretako zera guztiak hitzez adierazten saiatu koloreen izenak ikasteko.
  6. 6. 6 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 5. Margotu.. ? Igarkizunen txokoko marrazkiak zuri-beltzez inprimatu. ? Ikasleei banatu eta margotu. METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka Noiz: ? Unitatean zehar ? Hasieran gehiegi egitea kaltegarri izan daiteke, ikasleek sarri margotu behar baitute. Espazioa: ? Gela barruan Ikaslearen parte hartzea ? Inprimatutako marrazkiak margotu. ? Marrazki guztiak margotzea gehiegiko lana izan daiteke; beraz, beste marrazkiak hurrengo saioetarako utzi eta bat banatzea nahikoa izango da. ? Margotutako marrazki horiek ikasleak etxera eraman ditzake bere gelan zintzilik jartzeko; nahi izanez gero plastikako txokoan ere zintzilika daitezke. Irakaslearen eginkizuna ? Marrazkiak inprimatu eta fotokopiatu.
  7. 7. 7 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 6. Puzzleen txokoa. ? Puzzleak osatu METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo talde txikian. Noiz: ? Unitatean zehar. ? Komenigarria ikasleak lehenengo aldiz ordenagailuaren aurrean jartzen direnean, saguaren kontrola lortzeko jarduera egokia baita. ? Jarduera laburra denez, gelan ohiko puzzleekin ari diren bitartean, ikasleak txandaka ordenagailuaren txokotik pasa daitezke. Bakarka aritzea hobesten da horrela ikasleak sagua zuzen erabiltzen errazago ikas dezaten. Espazioa: ? Gela barruan: ordenagailuaren txokoan. Ikaslearen parte hartzea ? Puzzlea osatu. ? Jarduera horrek asko lagunduko dio ikasleari sagua ongi kontrolatzen ikasten. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Lana burutu duela ziurtatu.
  8. 8. 8 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 7. Memoria karta-jokoa. ? Karta bakoitzari bere bikotea aurkitu ? Karten kokapena hitzez adierazi ? Izenen irakurketa METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka ? Talde handian Noiz: ? Unitatean zehar. ? Komenigarria ikasleak lehenengo aldiz ordenagailuaren aurrean jartzen direnean, saguaren kontrola lortzeko ariketa egokia baita. Espazioa: ? Gela barruan: ordenagailuaren txokoan. Ikaslearen parte hartzea ? Pare bat edo hiru bat jokaldi burutu. ? Irakasleak eragindako elkarrizketan parte hartu. ? Izenak irakurri. ? Jarduera horrek asko lagunduko dio ikasleari sagua ongi kontrolatzen. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Bakarka ala binaka jokatuko duten erabaki. ? Jokaldi kopurua zehaztu. ? Talde handiko lanketan: ? Estrategia arloa (kontzeptu espazialak) hitzez adierazi ? Azken karta bistaratu aurretik, tarteka izenak irakurri .
  9. 9. 9 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 7. Globoen jokoa. ? Hiztegia lantzeko jokoa. ? Norabidea eta ordenaren ahozko adierazpena ? Irakurketa METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Talde osoa ? Talde txikian edo bakarka. Bakarkako lana hobesten da. Noiz: ? Unitatean zehar. Espazioa: ? Gela barruan. Ikaslearen parte hartzea ? Hitz bakoitzaren karteltxoa identifikatu txandaka. ? 4 ikasleko taldetxoak egiten badira, jokaldi bakoitza talde bakoitzak burutu dezake ? Elkarrizketan parte hartu. ? Hitzak irakurri. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak eta taldeak zehaztu. ? Bakarkako edo binakako jokaldiak zehaztu ditzake. Kasu horretan gelako ordenagailua nahikoa izango luke jarduera hau burutzeko. ? Jarduera hau bakarka edo binaka ere lant daiteke ordenagailuaren txokoan. ? Talde handiko lanean: ? Norabide eta ordenaren hitzezko adierazpena bultzatu ? Irakurketa: audioa kendu, eta lehenengo letran begia jarriz, hitzak identifikatu.
  10. 10. 10 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 8. Kutxa jokoa. ? Irudi geometrikoak sailkatzeko jarduera ? Irudien eta koloreen ahozko adierazpena ? Zenbakia kopuruarekin identifikatu METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka. Hau da hobesten dena. ? Talde osoa Noiz: ? Unitatean zehar Espazioa: ? Gela barruan. ? Ordenagailuaren txokoan Ikaslearen parte hartzea ? Agertzen diren irudi geometrikoak, dagozkien kutxetan sailkatu. ? Irudiei eta koloreei buruzko elkarrizketan parte hartu. ? Zenbakiei eta kopuruari buruzko elkarrizketan parte hartu. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Ikasle bakoitzari dagokion maila zehaztu. ? Irudien eta koloreen ahozko adierazpena bultzatu ? Zenbakiaren eta kopuruaren identifikazioaren hitzezko adierazpena bultzatu.
  11. 11. 11 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 9. Zenbakien jokoa. ? Zenbakiak hautatu ? Objektuak kaxara eraman. METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka. ? Talde osoarekin. Noiz: ? Unitatean zehar ? Txoko askeen garaian ? Kopurua eta zenbakia lantzen denean Espazioa: ? Gela barruan. ? Ordenagailuaren txokoan Ikaslearen parte hartzea ? 1. mailan, zenbakia zehaztu. ? 2. mailan, objektuak kutxara eraman, emandako zenbakiaren arabera. Jarduera hori ere oso egokia izan daiteke saguaren kontrola lantzeko. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu.
  12. 12. 12 IKT IKASMATERIALAK 2003ko ekaina JARDUERA 10.Irudiekin marrazkia osatu. ? Horma-irudia osatu. ? Xehetasunak eta kontzeptu espazialak hitzez adierazi METODOLOGIA AHOLKUAK Taldekatzea : ? Bakarka edo binaka. Bakarkako lana hobesten da. ? Talde handian Noiz: ? Unitatean zehar, horma-irudia landu ostean. Espazioa: ? Ordenagailuaren txokoan ? Gelan Ikaslearen parte hartzea ? Pantailaren behealdean agertzen diren marrazkitxoak irudian agertzen diren hutsuneetan zuzen kokatu. ? Elkarrizketan parte hartu. Irakaslearen eginkizuna ? Ikasleen txandak zehaztu. ? Lana burutu dutela baieztatu. ? Talde handiko lanketan elkarrizketa eragin: ? Horma-irudiaren xehetasunak ahoz adierazi. ? Kontzeptu espazialak hitzez adierazi.

×