Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

KIT-KRAK - acta OPEN SPACE - 2011.07.21

1,120 views

Published on

KIT-KRAKen barne Open Space bat antolatu dugu
ZAWP Bilbaon hurrengo ostegunean, uztailak 21ean.

Nola prestatuko dugu KIT on bat KRAK honi aurre egiteko?
Zein jakintza,desira, tresna edo behar eskain diezaiokezu komunitateari?

Garai nahasiak bizi ditugu, mundu mailako krak momentua, non krisi ekonomikoaren aitzakiapean, baloreen eta eredu kultural, sozial eta politikoaren krisi sakona ezkutatzen den. Krisi honen itzalpean gero eta jende gehiagok uste du aldaketa beharrezkoa eta posiblea dela.

Etorkizuneko aukera xumeak, baina era berean, iraunkorrak eta bateratzaileak, elkarrekin proposatzeko garaiak dira: sareko lana, do it yourself eta do it together; kultura askea, etika feminista, etika solidarioa, permakultura, hazkundea geratzea eta guztien ongiarekiko konpromisoa eta erantzukizuna. Ideiak, kezkak eta proposamenak partekatzeko garaia… Jakintzez, desirez, tresnez edo norberaren beharrez osatutako KITak, denen artean benetako aldaketa baten alde lan egin ahal izateko.

Egoera honetan, KIT-KRAK-etik Open Space izeneko ekimenera gonbidatu nahi zaitugu. Autoantolakuntzan oinarritzen den eta sormena eta emaitza onak sustatzeko aukera ematen digun eztabaidarako metodoa da. Kezkatzen gaituzten gai guztiak landuko ditugu eta ideia guztiak amakomunean jartzeko aukera izango dugu. Jardunaldia bukatzean, elkarrekin landutako ideien dokumentua izango dugu.

Gai honen inguruan hitz egiteko eta eztabaidatzeko denbora hartu nahi dugu, ez baikara normalean horrelako kontuez gehiegi arduratzen. Gaur egungo eredu sozial, ekonomiko eta politikoari buruzko analisi kritikotik, etorkizuneko aukerak irudikatu eta asmatzeko proposamen-sorkuntzara pasa nahi dugu, beti ere talde-lanean eta elkarri lagunduz. Aukera ezin hobea jende desberdina elkartu eta nahasteko, mugak gainditzeko, jarioa ahalbideratzeko, gure amets eraldatzaileak sortzeko eta aurrera eramateko.

Open Space ekimena uztailak 21ean (osteguna) izango da 10:30etik 18:00etara (baina metodologia irekia izango denez, ez da zertan denbora guztian bertan egon behar), ZAWP Bilbaon (Deustuko Erribera 47).
Ekimenaren dinamikan laguntzeko Eleder Aurtenetxe izango da gurekin. Han bertan bazkalduko dugu paella eder bat. Etortzekoak bazarete, konfirma ezazue uztailaren 19a (asteartea) baino lehen, prestatze-lanak errazteko. Bidal iezaguzu mail bat edo deitu telefono zenbaki honetara: 944 158 861.

Beroketa-ariketekin hasteko, hona hemen hainbat galdera: Zeintzuk dira gaur egungo gizartean aldatuko genituzkeen gauzak? Ba al duzu proposamen zehatzik? Lehentasunen mapa egiteak merezi al du? Zer egin dezakegu eta zer ez dugu egin nahi? Nola kudeatuko ditugu ondoren eremu huts horiek?Nola ekin dezakegu gure txikitasunetik agertoki honetan? Zer aldatu behar dugu gure baitan bertan? Nola desikasiko ditugu orain arte ikasi ditugun patroi indibidual zein kolektiboak? Zeintzuk dira beste lekuei eta garaiei buruz ditugun erreferentziak? Ba al dira ereduak hau guztia aurrera eramateko? Aplika al daitezke gaur egungo gure testuinguruan?Nola lortuko dugu gure kontraesanak, geldiarazi beharrean, aldaketarako hazi izan daitezen?Nola mantenduko eta elikatuko ditugu aldaketarako itxaropena eta ilusioa? Nola garatuko genuke ekintza eraginkorra eta dibertigarria? Nola sortuko ditugu energia anplifikadoreak Bilbon?….. Makina bat galdera eta oraingoz, oso erantzun gutxi.

——————–

Dentro de KIT-KRAK organizamos un Open Space
el próximo jueves 21 de julio en ZAWP Bilbao

¿Cómo preparamos un buen KIT para hacerle frente al KRAK?
¿Qué saberes, deseos, herramientas o necesidades quieres
compartir en comunidad?

Vivimos tiempos turbulentos, un momento general de krak, en el que tras la excusa de la crisis económica, se esconde una profunda crisis de valores, de modelo cultural, social y político, frente a la que cada día más personas vibran con la necesidad inminente de cambio, convencidas de que es posible.

Son tiempos para proponer colectivamente, pequeñas pe

Published in: Education, Technology
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

×