Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Klikasi plataformaren aurkezpena

2,559 views

Published on

Klikasi, euskaraz sortuta dauden baliabide multimedia digitalak partekatzeko tresna da.

Libre partekatzearen filosofiarekin sortuta, plataforma honetan irudiak, soinuak, bideoak, aurkezpenak, fitxategiak eta estekak partekatu daitezke.
Sare sozialaren egituraz antolatuta, edukiak kategoriatan sailkatu egiten dira eta erabiltzaileen arteko interakzioa eta harremana sustatzen du (ikasle, irakasle zein sortzaile).

Profil guztientzako onurak ditu eta helburua da euskarazko edukiak partekatzea, sinergiak bilatzea, baliabideei etekina ateratzea eta euskarazko edukien kopurua handitzea sarean.

Azkue Fundazioak sortutako plataforma da eta ikastetxe, berritzegune eta abarretan dinamizazio saioak antolatuko ditugu tresna ezagutzera emateko.

Gure helburua da eskola, ikasgela eta hezkuntza arloan orokorrean interesgarri eta baliogarria suertatzea eta eguneroko dinamiketan tresna bilakatzea.

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Klikasi plataformaren aurkezpena

  1. 1. Aurkibidea Aurrekariak Zer da Klikasi Klikasiren onurak
  2. 2. Aurrekariak
  3. 3. Teknologia ez da etorkizuna. Teknologia gurekin dago eta gure bizitzako beste eguneroko baliabidea bilakatu da. Gero eta gehiago, gainera. Gizarteko belaunaldi berriak teknologiarekiko natiboak dira, teknologiaren bilakaerarekin batera hazi dira eta, beraz, beraien kasuan ez dago teknologiara egokitzeko moldaketa eta aldaketa prozesurik ematen.
  4. 4. IKTen erabilera hezkuntza arlora zabaltzeko prozesua ematen ari da. Eta beharrezkoa da. Nazioarte mailan, i2010 europear programak eta Lisboako estrategian helburutzat finkatu ziren hezkuntza arloko eragile guztiek baliabide digitalen erabilpena eta etekina atera ahal izatea bermatu behar zela. Etengabeko ikasketaz mintzatzen da, bildu egiten duena, kooperatiboa. Zelan eragiten du horrek hezkuntza arloan? Azken finean, hezkuntzak ikasteko gaitasunak eskaini behar ditu, edukiak baino.
  5. 5. Zelan erabiltzen da teknologia ikasgelan?
  6. 6. Iturria: EducaNET
  7. 7. IKTen erabilpena ikastetxe eta ikasgeletan asko hazi da. • Erakunde gorenen programak • Ikastetxe batzuen ekimenez • Irakasle aurreratu eta motibatuen ekimenez, eragileak • Teknologiaren erabilpena ohikoa bihurtu da • Argitaletxe eta eduki sortzaileek ere behar eta ezaugarri hauetara moldatu dira • Ikasgeletan trebakuntza maila nahikoa lortu delako.
  8. 8. • Irakaskuntzan erabiltzeko materialak topatzea errazago. • Materiala irekiak aurkitzea? lizentziarik gabe erabil daitezkeenak, edo edita, eralda eta partekatu daitezkeenak. • Open Educational Resources (OER) direlakoak topatzea ez da erraza. • Creative Commons lizentziapean dauden edukiak. Baina mota honetako eduki kopuru nahikoa dago euskaraz? Eta euskarazko edukien kasuan?
  9. 9. Esan genezake edukia badagoela eta ikasturtez ikasturte, euskarazko eduki digitalen kopurua handitu egiten dela, arrazoi ezberdinak direla eta: • Konekta 2.0 • Ikasketa metodologietan aldaketak • Teknologia arloko baliabideak, ikastetxeetan hornikuntza aldaketa eta berrikuntza burutuz doa. • Ikastetxeetan baliabide digital eta internetez baliatzen dira edukiak lantzeko. • Irakaslegoaren artean teknologiarekiko beldurra kentzea, trebakuntza eta erabilpen maila hazi da. • Ikasleek teknologiaren erabilpena barneratuta daukate. Natiboak dira.
  10. 10. Baina nola sortu eta nondik lortzen dituzte eduki horiek? • Ikasgeletan hasieratik sortuz. • Neurri txikiago baten, beste ikastetxe-irakasle-taldeetan sortutako edukiak aprobetxatuz eta erabiliz. • Beste hizkuntzetan dauden edukiak zuzenean erabiliz edo erabiltzeko lehenengo euskaratuz. Nondik lortu eta nola partekatzen dituzte edukiak? • Baliabide gutxi dago hau euskaraz egin ahal izateko. • Euskaraz ez dago sare berezirik. • Edukiak sare, plataforma eta programa ezberdinen bitartez sortu, argitaratu eta partekatzen dira.
  11. 11. Guzti hau abiapuntutzat hartuta, euskarazko edukiak bilduko lituzkeen plataforma baten beharra somatu genuen. Baliabide irekia, zabala eta kooperatiboa. Biltzea da helburua; biltzea eta partekatzea.
  12. 12. Zer da Klikasi
  13. 13. Zer da Klikasi? Klikasiren lema, Sortu. Partekatu. Ikasi da. Klikasi, euskaraz sarean dauden eduki eta baliabideak partekatzen dituen plataforma da. Klikasi filosofia jakin batekin sortu dugu: eduki horiek erabili nahi dituzten erabiltzaileek parteka ditzaten sortzen dira. Horregatik, Creative Commons lizentzia baten pean arautzen da.
  14. 14. Klikasiren helburuak • Hezkuntza arloan erabilgarri izan zitekeen lan-tresna praktikoa sortzea. • Libreki erabiltzeko tresna izatea, lizentzia askeduna eta software librean garatuta. • Tresnaren irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzea. Erabiltzeko erraza izatea. • Erabiltzaileen parte hartzea eta elkareragitea sustatuko lukeen baliabidea izatea. • Tresna edo plataforma baliabidez hornitu, informazioa eta edukia partekatu ahal izateko, eduki horiek beste plataforma batzuetan internet bidez zabaltzeko… • Plataforman sortuko litzatekeen ekosisteman bizikidetzan arituko liratekeen erabiltzaile mota eta profila ezberdinek etekina atera ahal izatea, bakoitzak bere helburu zehatzekin.
  15. 15. Klikasiren helburuak • Azkue Fundazioa eta ikastetxeen arteko harremanak gehiago sendotzea. • Plataforma dinamikoa eta zabala bilakatzea, ez mugatua. • Ikasle, irakasle eta ikastetxeen nortasun digitala sortu eta zaintzeko prozesuan lagundu. • Ospe digitala lortzeko tresna bihurtzea. • Hezkuntza arloko eduki didaktikoen arloan erreferentzia bihurtzea eta eskoletako eguneroko dinamikan erabiltzea. • Hezkuntza-komunitatea proiektura erakartzea, eta, aldi berean, eragileak dinamizatzeko modu ezberdinak proposatzea eta horien arteko harremanak ezartzea. Azken finean, ikastetxeen eta irakasleen profilak plataformaren preskribatzaile bihurtzea, hark eskaintzen dizkien jarduera- aukerei eta posizionamendu profesionalari esker.
  16. 16. Klikasiren helburuak Trukatu eta partekatzeko tresna bat eskaintzea eta euskarazko edukiak eta baliabideak hezkuntzan eranstea, lehen hezkuntzatik hasita batxilergoraino, irakaskuntza homologatuari dagokionez. Horrez gain, aukera ematea hezkuntza-kategoria berriak beste maila batzuetan ezartzeko, baita edozein motatako hezkuntza-jarduerak ere.
  17. 17. Klikasiren osagaiak
  18. 18. Nola gauzatu da Klikasi? Osagai horiek hartuta, honako berezitasunak ditu Klikasik: Eduki aldetik • Klikasin ez da edukia gordetzen. • Kategorietan koloretan kodifikatutako identifikazioa ezarri da. • Kategoria bakoitzean gaiak sailkatuta daude baita ere. • Eduki bakoitzak erabiltzaileari oinarrizko informazioa eskainiko dio, argitaratu duenak editatutakoa. Euskara eta Literatura eta Hizkuntzak Filosofia, erlijioak, etika, bizikidetza eta kultura klasikoak Zientzia, matematikak eta teknologia Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia Gorputz Hezkuntza Arteak: Plastika, Ikus-Hezkuntza, Musika Besteak
  19. 19. Nola gauzatu da Klikasi? Baliabide aldetik • Baliabide eta formatu mota ezberdinetako edukiak partekatu daitezke: • Irudiak eta ilustrazioak • Aurkezpenak • Audioak • Bideoak eta • Estekak • Edukiak ez dira plataforman bertan ostatatuko; plataformaren bidez, edukiak erantsi, erakutsi, trukatu eta horien azken iturrira sartuko dira.
  20. 20. Nola gauzatu da Klikasi? • Baliabide mota eta formatu bakoitzeko, zenbait iturri-plataforma ezarri dira: • Irudiak eta ilustrazioak: Flickr eta Pinterest. • Aurkezpenak: Slideshare eta Isuu. • Audioak: SounCloud. • Bideoak: YouTube eta Vimeo. • Estekak: urlak idatzita. • Edukia sakatzerakoan erabiltzaileari iturriko plataformara bideratuko zaio.
  21. 21. Nola gauzatu da Klikasi? • Eduki bakoitzaren argitaratzailearen profila ikus daiteke, bere jarduera plataforman, harremana lotu berarekin, bere beste sare sozialetako profiletara jo… • Erabiltzaileen segurtasuna eta pribatutasuna errespetatu eta bermatzeko ardura handia izan dugu eta profilen definizioan baldintza eta mugak ezarri ditugu.
  22. 22. Nola gauzatu da Klikasi? Teknologia aldetik • Creative Commonseko Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziaren baldintzen arabera gauzatu da. • Teknologiaren garapenaren aldetik, software libreak eskaintzen dituen tresnak erabili dira. • Edukien kurazioa edo zaintza bermatzeko, algoritmo berezi batez, hauetako onenak edo nabarmenenak lehen orrian txandakatuz joango dira. • Garapenean, bilatzaileari ere arreta handia jarri diogu. Baliabide indartsu hau, hainbat iragazi eta baldintzen arabera edukia bilatzeko prestatuta dago.
  23. 23. Nola gauzatu da Klikasi? Erabiltzaileen profilen aldetik • Klikasin erabiltzaile mota ezberdinak daude, bakoitzak bere ahalmen eta baldintzekin: • Sartzeko baldintzak 18 urte baino gutxiago duten erabiltzaileak Ikasle gisa gehituko dira Klikasin automatikoki. • Ikasleak: • 14 urte baino gutxiago dituzten erabiltzaileak • 14 eta 18 urte arteko erabiltzaileek profila sor dezakete baldintza batzuen arabera. • Irakasleak • Sortzaileak
  24. 24. Nola gauzatu da Klikasi? • Hezkuntza arautuko ikastetxeak • Bestelako ikastetxeak, zentroak…
  25. 25. Klikasiren onurak
  26. 26. Klikasiren onurak • Ikasleentzako • Edukiak ikusi. • Teknologiaren erabilpenaren motibazioaz, eskolak beste modu baten jasotzeko aukera. • Beste ikastetxeetan lantzen diren edukiak ikusi. • Beste ikasleekin harremana izan. • Lan egin eta ikasteko beste modu batzuk proposatu. • Konpetentziak garatu. • Ikasketa prozesua esperientzia atseginagoa bihurtzen da. • Baliabide eta edukiei etekin handiagoa ateratzeko aukera. • Hizkuntzarekiko ardura piztea. • Egun erabiltzen diren plataforma teknologiko berritzaileekin lan egiteko aukera.
  27. 27. Klikasiren onurak • Ikasleentzako • Adin nagusiagokoentzat, nortasun digitala landu eta zaintzeko aukera. • Familientzat lanak egin eta ikasteko tresna eta laguntza izatea.
  28. 28. Klikasiren onurak
  29. 29. Klikasiren onurak • Irakasleentzako • Edukiak bilatu eta eskuragarri izan, modu errazagoan. • Beste irakasle eta ikastetxeek egiten dutena ikusi. • Beste irakasle batzuekin harremana lotzeko aukera, interakzioa. • Eskolak modu motibagarri eta erakargarriago batez eskaintzeko aukera. • Eskolak dinamiko eta parte hartzaileak bilakatzeko aukera. • Nortasun digitala lantzeko eta zaintzeko aukera. • Sarean ospea lortzeko aukera, beraiek sortutako lanak partekatzeagatik. • Didaktika modu berriekin esperimentatzeko aukera. • Kolaborazioa eta talde lana sustatu ikasgelan.
  30. 30. Klikasiren onurak
  31. 31. Klikasiren onurak • Ikastetxeentzako • Arlo teknologikoan ikastetxea aurreratu eta IKTetan duten heldutasun maila erakutsi eta bermatzeko aukera. • Plataforma bereziak espresuki garatu behar izatea ekiditea. • Beste ikastetxeetan egiten den lana ikusteko aukera. • Beste ikastetxeekin harremana lotzeko aukera. • Ikastetxearen nortasun digitala erakutsi eta zaintzeko aukera. • Ospe eta errekonozimendua lortzea gizarte mailan eta hezkuntza arloan. • Irakasle-ikasleen arteko lan harremanak beste modu batez bideratzeko aukera.
  32. 32. Klikasiren onurak
  33. 33. Klikasiren onurak • Sortzaileentzako • Beraien lana eta edukiak sarean zabaltzeko aukera. • Beste erabiltzaile batzuekin harremana lotzeko aukera. • Euren nortasun digitala erakutsi eta zaintzeko aukera. • Ospe eta errekonozimendua lortzea gizarte mailan eta hezkuntza arloan.
  34. 34. #EskerrikAsko
  35. 35. info@azkuefundazioa.org 94 402 80 81

×