Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
M2. Eskola eta Curriculuma. Elikadura eta Osasuna
HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIA. 2015-2016 ikasturtea
Oinarrizko informazioa
Diziplinarteko lanaren faseak
a) Lantaldeek hasierako “arazoa” edo egoera aztertzea. Zalantzak adierazi, askotariko alderd...
Lan-taldeak tutoreari emango dion lanaren elementuak
• Arazoa konpontzeko jarraitutako prozesuari buruzko txostena. Bertan...
Egoera. Elikadura eta osasuna: elikagaiak ikasgelan
Miren 4 urteko ikasle talde bateko irakaslea da Haur Hezkuntzako eskol...
Hezkuntzaren Psikologia irakasgaiaren
ekarpena
IKUSPEGI KONSTRUKTIBISTA
Ikuspegi konstruktibistak dionez..
◦ Ikaskuntza ez da errealitatearen kopia bat, baizik eta gizak...
KONSTRUKTIBISMOA (SOLÉeta COLL)
Eraikuntza indibiduala
Esanguratsua
Elkarrekintzan
Testuinguru baldintza
egokiak
Aldagai s...
Hezkuntzaren Psikologia: irizpideak
Proposamena diseinatzen den bitartean, hurrengo irizpide hauek aintzat hartu behar dir...
Kronograma eta ebaluazioa
Kronograma
Otsailaren 22-26 (DALaren lehen astea): POI bat: gaurdanik Aste Santurarte
Apirilaren 4-8 (DALaren bigarren ast...
DAL asteak
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
Ikasgaia
Irakaslea
Garap. Psikom.
Almudena Gabiola
Ikus Artea...
Ebaluazioa
Ikasle guztiek egin behar dute moduluko lana (ikus DALa egiteaz salbuestea, 13. orrian).
DALaren nota moduluko ...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

M2 psikologia

90 views

Published on

HH-ko Psikologia

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

M2 psikologia

  1. 1. M2. Eskola eta Curriculuma. Elikadura eta Osasuna HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIA. 2015-2016 ikasturtea
  2. 2. Oinarrizko informazioa
  3. 3. Diziplinarteko lanaren faseak a) Lantaldeek hasierako “arazoa” edo egoera aztertzea. Zalantzak adierazi, askotariko alderdien berri eman. Arazoa zehaztu. Bizi izan duguna eta dakiguna komun jarri. b) Arazoa konpontzea Hainbat irtenbide proposatu (hipotesiak). Taldekideen proposamenak (dakiguna eta irtenbideak). Planifikatu: Zer bilatu, non eta nork? Denbora zehaztu. Informazioa bilatu, hautatu eta aztertu. Emaitzak taldeari aurkeztu eta taldekideen artean antolatu. Kritika eta hausnarketa: ikertutakoa baloratu, jarrera kritikoa. c) Jardun bat diseinatzerakoan ezagutza berriak aplikatzea. Ikasgelarako eskuhartze proposamen bat diseinatu. Ikasgelarako proposamen hau sortutako arazoa konpontzeko ebazpenaren zatia izango da eta aldi berean, lanaren esparru teorikoan agertzen diren edukietan oinarrituko da. Horrez gain, proposamen honek musikaren, plastikaren eta gorputz adierazpenaren arloak integratuko ditu, eta ikasleen motibazioan/ sentsibilizazioan jarriko du arreta berezia, baina alderdi ludikoak ahaztu gabe. d) Emaitzen komunikazioa. Eskuhartze proposamena moduluko gainerako ikasleen eta irakasleen aurrean aurkeztuko da, DALaren azken astean. e) Ikasitakoaz eta jarraitutako prozesuaz ebaluaketa, ondorioen zehaztapena eta tutoreari entregatu beharreko lanaren azken bertsioa prestatzea.
  4. 4. Lan-taldeak tutoreari emango dion lanaren elementuak • Arazoa konpontzeko jarraitutako prozesuari buruzko txostena. Bertan, urratsetako bakoitzean zer informazio lortu den eta taldeak zer ekarpen adostu dituen zehaztuko dira. • Haur hezkuntzako talde batentzako irakatsi eta ikasteko proposamena, lanaren esparru teorikoko edukiak aplikatuko dituena eta musikaren, plastikaren eta gorputz adierazpenaren arloak integratuko dituena. • Taldearen bileren aktak. • Taldeko eta banakako hausnarketa/autoebaluazioa. • Eranskinak eta arazoa konpontzeko erabilitako dokumentazio osagarria. • Lanak unibertsitateko lan orok bete beharreko ezaugarriak izango ditu formatuari, beste batzuen ekarpenei, bibliografia aipamenei, zehaztasunari, argitasunari, eta abarri dagokienez
  5. 5. Egoera. Elikadura eta osasuna: elikagaiak ikasgelan Miren 4 urteko ikasle talde bateko irakaslea da Haur Hezkuntzako eskola publiko batean. Azken bi ikasturteetan badago gai bat buruan bueltaka dabilkiona, hamaiketakoarena. Mirenek pentsatu du ondo legokeela bere ikasleek hamaiketakoa etxetik ekartzea. Urte hauetan gurasoen iritzi desberdinak entzuteko aukera izan du. Zenbait gurasoren ustez, hobe da haurrek gustukoen dituzten elikagaiak ekartzea, jango dituztela bermatzeko. Beste batzuen iritziz, aukera bikaina da beste gauza batzuk jatera ohitzeko. Beste zenbaiten aburuz, adin horretarako osasungarriena dena ekarri behar lukete eskolara. Beste batzuen ustez, besteak ere kontuan izan behar dira eta, nonahi iragarritakoak izan arren, garestiegiak ez diren gauzak ekarri behar lituzkete. Badira beste zenbait neska edo mutila izan elikagai ezberdinak ekarri behar dituztela pentsatzen dutenak ere. Mirenek hau guztia komentatu die bere lankideei ziklo bilera batean; denok ados daude interesgarria izango litzatekeela egoera hau ikasgelan lantzearekin, diziplinarteko gai gisa eta hainbat arlo integratuz, beti ere eskolako lankideekin adostuta baita familiekin ere.
  6. 6. Hezkuntzaren Psikologia irakasgaiaren ekarpena
  7. 7. IKUSPEGI KONSTRUKTIBISTA Ikuspegi konstruktibistak dionez.. ◦ Ikaskuntza ez da errealitatearen kopia bat, baizik eta gizakiaren eraikuntza bat (eraikuntza indibiduala). ◦ Ikaskuntza testuinguruko baldintzekin elkarrekintzan emaitza da. ◦ Ikaskuntza esanguratsua: ikasleak jasotako informazioa aurretik dituen ideiekin lotuz ikasten du. Informazio berria era egokian jasotzeko ikasleak aurretik gaiari buruzko kontzeptu eta ideiak eduki behar ditu. ◦ Ikaskuntzari aldagai sozioafektiboek eragiten diote (autokontzeptu positiboa, motibazioa eta pertsona arteko harremanak).
  8. 8. KONSTRUKTIBISMOA (SOLÉeta COLL) Eraikuntza indibiduala Esanguratsua Elkarrekintzan Testuinguru baldintza egokiak Aldagai sozio-afektiboen eraginaz Motibazio egokia eta autokontzeptu positiboa IKASKUNTZA
  9. 9. Hezkuntzaren Psikologia: irizpideak Proposamena diseinatzen den bitartean, hurrengo irizpide hauek aintzat hartu behar dira: a) Aurre-ezagutzak aztertzen dira? b) Eduki berriak esanguratsuak eta funtzionalak dira ikasleentzat, aurreko edukiekin lotzeko moduan? c) Ikaslegoaren garapen maila eta ezaugarrietara moldatuta dago? d) Ikaslearentzat erronka errealista suposatzen da (garapen hurbileko eremua)? e) Gatazka kognitiboa eragiten al du? f) Ikasleen arreta pizten duen elementu motibatzailerik al dago? Esku-hartzea erakargarria al da, ikaslegoaren jarrera positiboa (motibazioa) eragiteko moduan? g) Ikasleen autokontzeptuan eta elementu afektiboetan zentratzen al da? Edo gehienbat emaitzan? h) Ikaskuntza esanguratsua al da? i) Ikaskuntza mota deduktiboa edo induktiboa da?
  10. 10. Kronograma eta ebaluazioa
  11. 11. Kronograma Otsailaren 22-26 (DALaren lehen astea): POI bat: gaurdanik Aste Santurarte Apirilaren 4-8 (DALaren bigarren astea): Proposamena gehi aurkezpenaren prestaketa gehi txostenaren prestaketa Maiatzaren 9-13: Aurkezpena, ebaluazioa eta azken lana egitea Maiatzaren 16an: Tutoreari lan osoa ematea
  12. 12. DAL asteak ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA Ikasgaia Irakaslea Garap. Psikom. Almudena Gabiola Ikus Arteak Lourdes Cilleruelo Hezkuntza. Psik. Estibaliz Ramos Musika Adieraz. Baikune de Alba Didaktika Orok. David Pastor Otsailak 22-26 Aurkezpena DAL lanari Ikasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Tutoretzak DAL lanari Ikasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Tutoretzak DAL lanari Ikasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Tutoretzak DAL lanari Ikasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Tutoretzak DAL lanari Ikasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Tutoretzak Apirilak 4-8 Irakasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Jarraipena Irakasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Jarraipena Irakasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Jarraipena Irakasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Jarraipena Irakasgaiaren ekarpenak Lan-taldeen lana Jarraipena Maiatzak 9-13 Aurkezpenak Aurkezpenak Aurkezpenak Aurkezpenak Aurkezpenak Ikasgaiaren irakaslearen ardurapean. Bigarren saioan, talde-lana irakaslearen gainbegiratzearekin edota tutoretzak. Gogoratu azken astean egingo diren aurkezpenak ikasgai bakoitzetik klaseko 2 ordu hartuko direla.
  13. 13. Ebaluazioa Ikasle guztiek egin behar dute moduluko lana (ikus DALa egiteaz salbuestea, 13. orrian). DALaren nota moduluko irakasgai guztien % 16 izango da. Nota horren % 65 tutorearen esku, beste % 25a taldeko autoebaluazioaren esku eta azken %10a banakako autoebaluazioarena izango da. Idatzizko txostena (%60), gainerako ikaskideei egindako aurkezpena eta tutoretza saioetako partaidetza (%40) hartuko dira kontuan. DALaren nota gorde egingo da ohiz kanpoko deialdira arte (uztaila). Salbuespenetan, banakako lana epaimahai baten aurreko defentsa. Hasieratik kontuan izan Konpetentzien lorpenaren adierazleak (10.-11. orrietan).

×