Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Ipuinak: Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzarako ipuinak.

  • Login to see the comments

Ipuinak: Haur Hezkuntza

  1. 1. 1 EGILEAK: Olatz Agorria, Olatz Agirremota, Nahia Aristi, Nerea Cespedes eta Irati Etxebarria GELA: 1S20G IKASTURTEA: 2014/2015 IRAKASLEA: Asier Romero
  2. 2. 2 AURKIBIDEA Ipuinaren definizioa………………………………………………………………………3 Ipuinak lantzeko zergatiak………………………………………………………....3 Ipuinak lantzeko estrategiak…………………………………………………….…4 Ipuin motak………………………………………………………………………….………6 Ipuinen helburuak…………………………………………………………………..……8 Balore sexisten igorpena ipuin tradizionaletan eta ipuin modernoak……………………………………………………………………………………8 Ipuinak zikloka……………………………………………………………………………11 Blibiografia………………………………………….………………………………………13
  3. 3. 3 IPUINAK 1- Zer da ipuin bat? Ipuina, narrazio modu labur bat bezala definitu daiteke, ahoz zein idatziz transmititu daitekeena. Ipuinaren helburua zerbait kontatzea da, era labur batean eta denbora eta espazio ez oso luze batean. Ipuina berez, fikziozko narrazioa da, autorearen kreazioa izan daiteke, edo gertaera errealetan oinarritutakoa. Euskaraz baditugu ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk ere: alegia, elezahar, kontu, kontakizun, istorio... Normalean, gai bakar bat dute abiapuntutzat eta gai horren garapenean, hasiera, korapiloa eta amaiera aurkitzen ditugu. Korapilo honetan, ekintza bat edo batzuk gertatuko dira eta hauei konponbidea bilatu beharko zaie amaieran. Ipuinenetan garrantzitsuena pertsonaiak dira eta hauek pertsona, animalia, objektu … izan daitezke, baina hauen artean garrantzia gehiago edo gutxiago dutenak bereiz ditzakegu, adibidez: protagonistak eta bigarren mailako protagonistak. Ipuinak normalean narratzaile batek kontatzen ditu baina kasu batzuetan istorioko pertsonaietako bat izan daiteke. 2- Zergatik landu behar dira ipuinak? ü Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua zabaltzen du. ü Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua bultzatzen du. ü Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
  4. 4. 4 ü Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua. Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna... bertuteak erakusten dizkio. ü Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak bultzatzen ditu. ü Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta tentsioak ezabatzen... laguntzen dio haurrari. ü Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke. Hau da, ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio hezigarri izango du. Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur egungo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka. Irakasle bezala, kontutan izan behar dugu ipuin mota desberdinak edukitzearen garrantzia, haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzuteko. Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean. 3- Estrategiak I. Ipuinaren aukeraketa: Funtsezkoa da kontatu beharreko ipuina ondo aukeratzea, horren araberakoa izango baita narratzailearen arrakasta. Horregatik, haur eskolako umeei ipuin bat kontatzerakoan hainbat gauza izan behar dira kontuan: ü Umeen adina oso garrantzitsua da, gustuak aldatzen baitoaz ü Irudimena lantzeko balio behar dute. Gainera, baloreak transmititu behar ditu eta etikoa den eta zer ez azaldu.
  5. 5. 5 ü Komenigarria da ipuinak laburrak, sinpleak eta argumentu argidunak izatea. ü Hiztegia ere, ez da oso landua izan behar eta haurrek ezagutzen ez duten hitzen bat agertzen bada, momentuan bertan azaldu behar da esanahia. Horrela hobeto ulertuko dute kontakizuna eta hitz hori beraien lexikoan sartuko dute. Laburbilduz, haurrei kontatzeko ipuin oro laburra, sinplea, hiztegi errazduna eta era inplizitu batean baloreak irakatsi behar ditu. II. Nola moldatu ipuin bat? ü ONOMATOPEYAK ERABILI: Idatzitako ipuinak askotan ekartzen ez dituen arren, oso garrantzitsua da hauek gehitzea. Animali edo gauzen soinua imitatuko dute: *Txakurrak zaunka (guau, guau) *Katuak (miau, miau) *Pistola batek (pum, pum) ü HASI ETA AMAITZEKO FORMULAK ERABILI: hasieran hitz klabe batzuk erabiltzea oso garrantzitsua da ipuina denboran kokatzeko. ( bazen behin, behin batean, duela 500 urte, sorginen garaian…). Beste alde batetik, amaierako formulek fantasiazko munduaren eta honen artean lotura egiteko balio dute. (ala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Areatzako plazan) III. Baliabide linguistikoak eta paralinguistikoak LINGUISTIKOAK: Narratzaileari indarra emateko balio dute: ü Malgutasuna ahotzean: Ezinbestekoa da narratzaileak malgutasuna izatea bere ahotzean, pertsona desberdinen ahotzak edo onomatopeiak egin ahal izateko.Gertaera harrigarriak gertatzen diren pasarteei indar berezia ematea komeni da. horretarako, ahotsaren doinua aldatzeaz gain, eskuen eta besoen keinuen laguntza erabili daiteke irakurketan.
  6. 6. 6 ü Intonazioa: Pertsonaien sentimenduak adierazteko balio dute. Haserrea, poza, urduritasuna… ü Isilune eta geldialdiak: Haurren arreta erakarri eta interesa sortzeko ü Ahoskera: ipuina argi ulertu dadin Guzti hau kontuan izanda, oso garrantzitsua da narratzaileak bere ahotza ondo erabiltzen jakitea hau izango baita bere tresna nagusia. PARALINGUSTIKOAK: kontakizuna laguntzen duten keinuak dira, entzulea azaldu nahi denera gehiago hurbildu dadin egiten direnak. Narratzailearen jarrerak ere garrantzi handia du. Adibidez, umiltasuna erakutsi behar du, janzkera arrunta eraman beharko luke, memoria ona izan behar du eta beharrezkoak ez diren keinuak egitea saihestu behar du. 4- Motak Ipuin mota Ezaugarriak Adibideak Maitagarrien ipuinak Fantasiazko ipuinak -Pertsonaia fantastikoak, leku sorginduak, urruneko lekuak. -Fantasiazko munduan, toki zehatz bat finkatu gabe. -Amaiera zoriontsua -Egitura: ·Hasieran intriga sortzen duen gertaera. ·Egoera konpontzen duen heroia. ·Amaieran heroiak irabazi. -Txanogorritxo -Loti ederra -Errauzkine
  7. 7. 7 Ipuin herrikoiak -Unibertsalak dira. -Anonimoak eta ahoz transmititutakoak. -Edurnezuri -Hansel eta Gretel Alegiak -Protagonistak pertsona gisa jokatzen duten animaliak. -Animalia bakoitzak bere rola -Amaieran ikasbide morala dute beti. -Otsoa eta txakurra -Zazpi antxumeak Kondairazko ipuinak -Mito misteriotsuetan oinarrituak. -Sinbad marinela -Sekula betiko lurraldea Bat bateko ipuinak -Inprobisazioak. -Hurbiltasun pertsonalizatua sortzen da. -Esana betetzen ez zuen haurra. -Festara! Adinaren arabera sailkapena § 1-2 urte: Manipulatu daitezkeen liburuak. Haurrak ukimenaren bidez, usaimenaren bidez, entzumenaren bidez sentitu ditzaketen liburuak. Koloreak erakargarriak eta marrazki sinpleak. § 3 urte: Haurrak guztiaren zergatia jakin nahi izaten hasten dira, beraz pertsonaiak zeregin konkretu bat izan behar du, gehienbat
  8. 8. 8 egunerokotasuneko zeregina (jantzi, hortzak garbitu, ile orraztu…). Animalien ipuinak asko erakartzen dituzte, eta animali horiei bizia ematen zaie. Gainera komeni da liburua orri gogorreko izatea, haurren eskuetan utzi ahal izateko. § 5 urtetik aurrera: Izaki fantastikoak agertzen dira (basoetan edo gazteluetan bizi diren izakiak, itsasoko piratak…) . Ipuinetan kapituluak agertzen doaz, haurrak aria errazago eramateko eta argumentua gogorarazteko. Pertsonaien ezaugarriek garrantzia dute, eta istorioaren korapiloa azaltzen doa. § 6 urte: Heroiak garrantzia nahiz eta bigarren mailako pertsonaiak agertu. Emozioak, balore ezberdinak, abenturak hartzen dute indarra. Alegiak, kondairak eta maitagarrien ipuinak dituzte gustuko. 5- Ipuinen helburuak 1. Entretenimendua 2. Giza gatazken ezagutza: Bertan lantzen diren gaiak familia, erlijioa, kultura, heriotza, zahartzaroa, maitatua izateko beharra… dira. 3. Garapenaren prozesuan laguntza: garrantzi gehiago du pertsonaiaren aldaketak zoriontasunak baino. 4. Ikaskuntza: Irakurtzeko gogoa pizten dute, eta formakuntza kulturala aberasten du. 6- Balore sexisten igorpena ipuin tradizionalen bitartez eta ipuin modernoak Ipuin tradizionalen jatorria etxeetan aurkitzen da, non etxeko nagusienek gazteei ipuinak kontatzen zizkieten, euren bitartez helduen jakinduria, arauak eta ohiturak transmititzeko asmoz. Horrekin batera, ipuin
  9. 9. 9 tradizionalek rolak transmititu izan dituzte historian zehar (desberdinak emakumezko eta gizonezkoentzat). Beraz, gaur egun, estereotipo sexistak guztiz alboratuta dituen hezkuntza bat lortzeko eta berdintasunean oinarritutako gizarte bidezkoagoa lortzeko, beharrezkoa da gaur egun arte kontatu izan diren ipuinen analisia egitea, transmititzen ari garen mezuak aztertu eta kritikatu ahal izateko (izan ere, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ipuinetako pertsonaiek estereotipo oso markatuak dituzte). Aipatutakoa lortzeko, ezinbestekoa da ipuinetan agertu izan diren estereotipo sexistei arreta jartzea: Argi ikus dezakegu, ipuin tradizionalen bidez transmititzen diren rolek sexu bakoitzean modu desberdinean eragiten dute, eta eredu edo estereotipo hauen bitartez, sexuen berdintasunean oinarritzen den heziketa zaildu egiten da. Holan eta dana, ipuin tradizionalak gure kulturaren aberastasunaren parte handia osatzen dute eta nahiz eta zenbait balore sexista transmititu izana, konponbidea ez litzateke eurei uko egitea izango.
  10. 10. 10 Horren ordez, ipuin horien alternatiba desberdinak proposatzea izango litzateke egokiena (gure berdintasunezko helburuak lortzeko). Horren ondorioz, gaur egun ipuin “modernoak” edo ez sexistak modan daude. Hau da, ipuin mota hauek ipuin tradizionalen kontakizunen korapilo berdina izan ohi dute, baina zenbait aldaketa ematen dira balore sexistarik ez transmititzeko nahian (baita beste helburu batzuekin be): • Pertsonaien sexu aldaketa (adibidez, txanogorritxu neska izan beharrean mutila izatea). • Pertsonaia magikoen asmaketa (neska nahiz mutila izan daitekeena, nahastutako ezaugarri desberdinak bereganatzen dituena). • Heroi emakumezkoen agerpena • Pertsonaia antagonista protagonista bilakatzea, istorioa beste ikuspuntu batetik be ulertzeko eta umeek pertsona diferenteekin enpatizatzeko gaitasuna garatu dezaten (adibidez, loti ederraren kontakizunean protagonista sorgina bilakatzea). • Orain arte erabilitako hizkuntza aztertzea eta aldatzea, sexista ez dadin izan. • Ipuin klasikoen planteaketa guztiz desberdina rol klasiko horiekin bukatzeko, adibidez: zer gertatuko litzateke iratxoek edurnezuriri etxea zaintzea eskaini beharrean, lan bat eta etxeko zereginen banaketa berdintsua eskainiko baliote? • Ipuin alternatiboak lantzea, zeinen pertsonaiek, berdintasunezko, bidezko eta errespetuzko baloreak defendatzen dituzten. Ipuin mota honek beraz, generoen rola lantzeko erabiltzen dira, eta batez be ume txikienekin lantzen dira (oraindik ez dutelako finkatutako aurreiritzirik).
  11. 11. 11 7- IPUINAK ZIKLOKA 1. zikloa - Txomin komunean ( 2 urtetik aurrera): " Txomin" bildumako liburua da. Bertan, protagonista Txomin da eta bere irakurleak bezain txikia da. Eta jakina, haur baten hitz eta begiekin kontatzen ditu Txominek berari gertatzen zaizkionak. Txikientzat pentsatutako ipuina da, horrialde garbigarriak eta ertz boronilak ditu. Ibaizabal argitaletxean aurki dezakegu ipuin hau (2005). - Izei txikia ( 3 urte): Urtxintxa proiektuaren barruan aurki dezakegu ipuin hau eta www.ikaselkar.com webgunean sartu behar gara hau eskuratu ahal izateko. Bertan, katalogoaren barruan, Haur Hezkuntzako atala aurkituko dugu eta honetan Urtxintxaren proiektua. Proiektu honetan, ipuinak adinka sailkatzen dira eta honez gain, hiruhilabeteka ere. Kasu honetan, Izei txikia ipuina, 3 urteko bigarren hiruhilabetean kokatuko genuke. - Hiru txerrikumeak ( lehenengo zikloan zein bigarrenean): Bertsio ugari daude ipuin honenak, denok ezagutzen dugun ipuin klasiko bat baita; adibidez, Aizkorri argitaletxeak badu ipuin hau, baita Susaeta argitaletxeak ere, honako hau ipuin elebidunen kolekziokoa da "Hiru txerrikumeak eta The three little pigs" du izena eta beste adibide bat, "Hiru txerritxoak eta txirri mirri eta txiribiton" bertsioa izan daiteke. Ipuin hau Urtxintxa proiektuan ere aurki dezakegu:
  12. 12. 12 2.zikloa - Lore horia ( 3-4-5 urte): Pinpilinopauxa bildumean aurki dezakegu, Izar argitaletxea. - Gulliver Liliputen ( 5 urte): Urtxintxa proiektuan aurki dezakegun beste ipuinetako bat da.
  13. 13. 13 BIBLOGRAFIA: • http://halabazan.blogspot.com.es/2010/05/ipuinak-hezkuntzan-duen- garrantzia.html • http://ikasdezagun.blogspot.com.es/2011/10/zer-dira-ipuinak. html • http://halabazan.blogspot.com.es/2010/03/ipuinak.html • http://www.filos.unam.mx/LICENCIATURA/bibliotecologia/textos-apoyo- docencia/flores-andrade-yolanda.pdf • JIMENEZ HORNERO, M. P. (2011). “Educando en igualdad…a traves del cuento”, revista digital: Innovacionn y experiencias educativas, 45. 2014ko urriaren 14an berreskuratua, http://www.csi-f.es/content/revista-digital-innovacion-y-experiencias- educativas-n%C2%BA-51-febrero-2012 –tik. • Eibarko unibertsitatea (20111). “Ipuinen funtzio pedagogikoa” ikastaroa, 2014ko urriaren 14an berreskuratua, http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ pedagogia/ipuinen-funtzio-pedagogikoa/ at_download/file-tik.

×