Euskararen erabilera

1,029 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
• Be the first to comment

• Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,029
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
45
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Euskararen erabilera

1. 1. Euskararen erabilerari buruzko jardunaldiak. 2006.eko ekainaren 7an, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.
2. 2. “ Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.” J.A Artze. “ Onartu beharko genuke euskaldun askok, zabar eta utzikeria handiz tratatu duela euskara. Euskaldunon arduragabekeria da euskararen etsairik handiena.” Hizkuntza-politikarako Sailburuordetza. “ Zerbait baldin bada hilgarria hizkuntzarentzat, hiztunen arduragabekeria edo axolagabekeria da. Eta euskaldunok onartu behar dugu gutariko asko ez dela oso fin ibili kontu honetan.” Hizkuntza-politikarako Sailburuordetza. Zilegi al da hizkuntzaren egoera euskaldunoi leporatzea?
3. 3. “ Gaur egun euskararen ezagutza maila % 26,91 delarik, oso erraz kalkula daiteke oinarri horren gainean, eta elebidunen leialtasuna eta anisotropia azken muturreraino eramanda, zein izan daitekeen erabilpen tasarik handiena. Gaur egun %13,5 da erabilpen-tasa. Kopuru altua; inolako kontzientziarik ez balego, eta zifra estatistiko hotzen bidetik, %4,57 baizik ez bailitzateke izango. Euskaldun elebidunak, nolabait esateko, jarrera militantea hartzen ari gara gero eta nabarmenkiago. Eta horrek azaltzen du tarte handi hori: %4,57 “neutro”tik, neurketek erakutsen diguten %13,5 horretaraino. Baina urrun gaude teorian irits litekeen %26,91tik (elebidun tasaren kopuru bera, bai, arrazoin matematikoengatik). Gora joateko bide bakarra, hitz batez, oinarriak aldatzean datza. Erdaldun elebakarren kopurua urrituz (euskararen erabilpenari dagokionez, minbizia bera baitira erdaldun elebakarrak), eta euskalduntzeko arrazoinak azkartuz (euskarari funtzionaltasuna emanez: ekonomikoa, lan-postuetarako eskakizunetan, eta abar).” Txillardegi.
4. 4. Erabilera areagotzeko momentuan honako arazo hauekin egiten dugu topo:

Euskalduna ez dago legalki, politikoki, administratiboki eta sozialki egoki babestua eta euskara erabiltzeak oztopo ugari sortzen dio.

Ezagutza handitu gabe erabilerak ezin du aurrera egin eta gaur egun Hezkuntza Sistemetatik 3 ikasletatik 2 euskaldundu gabe ateratzen dira. Helduen Euskalduntze Alfabetatzea baldintza desegokitan ari da.

Corpus juridikoaren izaera ez inpositiboak erraztu egiten ditu hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoak.

Hiztunen hizkuntza-kalitatea areagotzeko politikarik ez dago.

Teknologia berrien munduan euskararen presentzia txikia da oso.

Gizarte paisaia (seinaleak, etiketak, kartelak etab) ez dago egoki euskaldunduta.

Komunikabideetan euskararen presentzia urria da oso.

Euskara erabiltzeko aukera sozialak, merkataritzan, aisialdian, lan munduan etab urriak dira oso.

Hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa da lurralde osoan.

Hizkuntza politika desegokiak aplikatzen dira.

5. 5. Beraz, erabilera zabaltzeko, hizkuntza politika berria behar dugu honako ezaugarriak dituena :

Epe eta helburu zehatzak dituena.

Bitartekoz ongi hornitua.

Sailartekoa.

Gizarteko sektore guztietara iristeko modukoa.

Administrazio Nagusitik Toki Administraziorainokoa.

Hizkuntza-eskubideak bermatzeko sortua.

Euskal Herriko eremu osoan aplikatzeko modukoa.

Ikuspegi osokoa.

Erabilera areagotzea helburu izango duena.

Instituzioak eta herri mugimenduaren artean elkarlanekoa.

Corpus juridiko eraginkorrak babestua.

6. 6. Ezagutza tasak nabarmen handitu behar dira bai helduen artean bai belaunaldi berrien artean.

Horretarako:

Euskara eta euskaraz ikasteko eskubidea lurralde osoan bermatu behar da euskarari ofizialtasuna emanez.

Euskarari lehentasuneko eta ezagutu beharreko statusa eman behar zaio.

Ereduak gainditu behar dira Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak osorik euskaldun ditzan.

Helduen euskalduntze/alfabetatzeari dagokion izaera estrategikoa eman behar zaio.

Unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren eskaintza osorik euskaldundu behar da.

7. 7. Administrazioa euskaldundu behar da.

Horretarako:

Administrazioaren euskalduntze-data finkatu behar da.

Kontratazio berri guztietan lanpostuari dagokion euskararen ezagutzak ezinbestekoa izan behar du.

Euskaraz lan egiteko bitartekoak jarri behar dira.

Arduradun politikoek euskalduntzeko 3 urteko muga izan behar dute.

Kontratazioetan euskarazko zerbitzua bermatu behar da.

Hornitzaileei eta diru-laguntzen hartzaileei normalizazio-planak eskatu behar zaizkie.

Atal berrietan euskara lan-hizkuntza gisa ezarriko da.

8. 8. Euskararentzako gune berriak irabazi behar dira.

Horretarako:

Lan mundua euskalduntzeko politika eraginkorrak abiatu behar dira, publizitate eta etiketa lege eraginkorrak sortuz, fundazio bat eratuz, Q eta ISO kalitate agirietan euskarazko zerbitzua erabakigarri bihurtuz, enpresei hizkuntza irizpideak ezarriz etab.

Euskal Herrian zabaltzen diren hedabideei egoera soziolinguistikoaren araberako kuota legez ezartzea.

Kirolean eta aisian euskararen presentzia bermatzeaz gain praktikatzeko aukerak bermatu behar dira.

9. 9. Corpus juridikoa aldatu beharra dago.

Horretarako:

Euskararen statusa aldatu beharra dago lurralde osoan berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa dela definituz.

Estatutuak eta lege desberdinak definizio horretara egokitu beharko dira.

Kontsumitzaileen legean hizkuntza-eskubideak bermatzen ez dituzten enpresentzat isunak aurreikusi behar dira.

Publizitate eta etiketa legea sortu behar da.

Udal legea sortu behar da, udalerri euskaldunen jarduna babesteko eta euskalduntze eraginkorra bermatzeko.

Hezkuntza legea sortu behar da Sistemak euskalduntzea lortzeko.

Hauteskunde legea sortu behar da hautagaien euskalduntasuna bermatzeko.

Komunikabide legea sortu behar da kuotak ezartzeko.

10. 10. “ Erabilera areagotzea ez dago soilik hiztunen borondatezko jarreren baitan, hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoarekin bukatuko duen hizkuntza-politika berri eta egokiaren baitan baizik.” Kontseilua.