Uploaded on

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
1,414
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2

Actions

Shares
Downloads
23
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA HEZIKETA PROZESUAK ETA TESTUINGURUAK DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN, BATXILERGOAN, LANBIDE HEZIKETAN ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN IRAKASLE GISA ARITZEKO GAITZEN DUEN UNIBERTSITATE MASTER OFIZIALA 2009-2010 ikasturtea
  • 2. IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA eta IKASTETXEAREN URTEKO PLANGINTZA ETA BERRIKUNTZA PROIEKTUA EGILEAK Itziar Zulaika Olatz Gonzalez Laida Iturralde Xabier Eizagirre Eider Zuatzubiskar Xabier Mendiguren
  • 3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. AURKIBIDEA 1. IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA 1.1 Ikastetxearen testuingurua, dituen helburuak eta identitate printzipioak..... 4 1.2 Hezkuntza eskaintza..................................................................................... 5 1.3 Baliabideak, egitura, antolaketa, funtzionamendua..................................... 6 1.3.1 Antolamendu egitura........................................................................... 6 1.3.2 Funtzionamendu egitura...................................................................... 7 1.3.3 Baliabideak.......................................................................................... 8 1.4 IHPren ebaluazio mota eta irizpide orokorrak............................................. 9 1.5 Komentarioak............................................................................................... 10 2. IKASTETXEAREN URTEKO PLANGINTZA ETA BERRIKUNTZA PROIEKTUA 2.1 Ikastetxearen gaurko egoeraren diagnostikoa.............................................. 11 2.2 Ikasturteko helburuak................................................................................... 11 2.3 Berrikuntza eta prestakuntzarako ekintzak.................................................. 11 2.4 Baliabideak.................................................................................................. 12 2.4.1 Antolaketa........................................................................................... 12 2.4.2 Ekonomia............................................................................................ 13 2.5 Ebaluaketa.................................................................................................... 14 Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 3
  • 4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 1. IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA 1.1 Ikastetxearen testuingurua, dituen helburuak eta identitate printzipioak Ikastola Orion kokatzen da, 5000 biztanle inguru dituen herri euskaldun batetan (%74). Ikastolan 480 ikasle daude eta guraso kooperatiba bat da. Eskola honek dituen hezkuntza ardatzak honakoak dira; euskara, euskal nortasuna eta kultura eta kalitate oneko Euskal Eskola izatea. Eskolak izaera euskalduna duenez, ikasleak erregistro guztietan euskaraz bizitzeko prestatzea nahi ditu. Herrian kultur ondarea ezagutu eta baloratuko duen neska-mutilak heztea ere nahi da eta ikuspegi, jarrera, irizpide eta jokabide desberdinak aberastasun- iturritzat hartzen eta errespetatzen irakastea ere. Beste herrialdeetako kultura eta hizkuntzekiko interesa sortzearekin batera, gure hizkuntza eta kultura beste herrialdeetako jendeari ezagutaraztea nahi da. Norberaren burua eta ingurua ezagutzeko informazio berriak eskuratzeko zaletasuna eta ohitura bultzatzen da ikasleengan. Bestalde, kide guztien esku-hartze aktiboa ziurtatzeko antolamendua eratzen sahiatzen dira. Berdintasuna bultzatuz, ikasleek gizarteko sexu-diskriminazioak gainditzeko gaitasuna lortzea espero da. Herriko erakunde kulturalekin elkartasunezko harremanak edukitzeko giro egokia sortzen ahalegintzen da. Baina etengabe aldatuz doan gizartera kritikoki egokitzeko gaitasuna lantzen da eta gogoeta – jarrera eta jokabideak izatera bultzatzen ditu ikasleak. Azkenik, eskolak hobetzeko helburua duela esan daiteke. Hau horrela izanik, komunitateko kide guztiei jakinarazten die ikastolaren zerbitzuen berri eta baliabide pertsonal eta materialen berri ematen zaie gobernuko kideei, ondoren hauek erabaki behar dute baliabide horiek zertarako erabili, premien eta beharren azterketa eginik, proiektuaren irizpideak oinarri harturik betiere. Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 4
  • 5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 1.2 Hezkuntza eskaintza Haur Hezkuntza (HH), lehen hezkuntza (LH) eta derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH) mailak emateaz gain hautazko aukera zabala dago, hona hemen batzuk: • Sexualitatearen eta drogomenpekotasunaren trataera • IKABIL Programa (Etxarri ikastolarekin trukea) • Rwandarako diru bilketa • Eskola Agenda 21 • Kultur arteko tailerrak • Sentsibilizazio tailerrak • Hitanoa eta gazte hizkera ikastaroak • Herri kirol topaketak • …. IHP-arekin, Ikasturteko Planak (IUP), curriculumak (IPC), Barne Erregimeneko Araudiak, Artezkaritza Kontseiluaren erabakiak, elkarbizitzarako arauak eta aurrekontuak dute lotura. IHP-a bost urtetik behin aurreikusten dute, ebaluatzeko, egokitzeko(egoerak honela eskatuz gero),etabar….. Berrikuspen horiek Artezkaritza kontseiluak eta Zuzendaritza Taldeak egiten dute, irakaslearen klaustroari eta ikasleei (komeniz gero)proposatzen zaie eta bukatzeko Batzar Nagusiak onartu behar du hau guztiau. Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 5
  • 6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 1.3 Baliabideak, egitura, antolaketa, funtzionamendua Orio Ikastolako antolamendu egitura, ikastola berak duen organigraman zehaztuko da (ikusi I. eranskina). 1.3.1 Antolamendu egitura  Batzar nagusia: Ikastolako gobernu –organoen parte eta erabakitzaile gorena da. Bazkide erabiltzaileak(gurasoak), bazkide laguntzaileak eta bazkide ez- aktiboak(ezin dute bozkatu)osatzen dute. Betebeharreko funtzioak hauek dira: • Ikastolaren izaera propioa erabaki. Hezkuntza proiektuaren ezaugarri eta helburuak onartu eta helburuak lortzeko antolatu den egiturari oniritzia eman • Pedagogia arloa, irakaskuntza mailak, ikaskuntza- ereduak etabar, ….erabaki • Ikastetxeko tamaina,hau da, eraikinak eta instalazioak erabaki • Artezkaritza Kontseiluko kideak aukeratu • ….  Artezkaritza kontseilua: Ikastolako gobernu – organoen parte da, alde batetik, Ikastola zuzenean kudeatzen du eta bestetik, funtzionamendu organoen kudeaketaren kontrola eramaten du. 11 kidek osatzen dute, 8 bazkide erabiltzaile(gurasoak, horietatik hiruk lehendakari, lehendakariorde eta idazkari karguak dituzte) eta 3 bazkide laguntzaile(irakasle). Kontseilu honek Batzar Nagusiko kideak aukeratzen dituzte eta Batzar Nagusiaren esanetara egongo da. Betebeharreko funtzioka honako hauek dira: • Artezkaritza Kontseiluko lehendakaria, lehendakariordea eta idazkaria izendatu. • Batzordeko kideak izendatu; kulturakoak,hezkuntzakoak, harremanetakoak, ekonomiakoak…. • Ikastolaren funtzionamenduaren arduradun nagusi den Zuzendaria aukeratzea Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 6
  • 7. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. • Batzar Nagusiak finkatutako printzipio orokorrak jarraituz, Ikastolaren norabide eta eginbide orokorrak erabaki • Zuzendaritza Taldeak aurkezten dizkion planak onartzea eta kontrolatzea • …..  Azpibatzordeak: Artezkaritza kontseiluak nahi duen beste azpibatzorde sor ditzake.Azpibatzordeetako ordezkaria izango dira Artezkaritza Kontseiluko partaideak eta Artezkaritza Kontseiluak egoki irizten dituenak. Gaiak lantzen dituzte eta ondoren Artezkaritza kontseilura proposamenak eramaten dute hark erabakia hartzeko.  Lan taldeak  Gurasoen ordezkariak: Maila bakoitzeko 2 gurasok ordezkatuko dute. Gela bakoitzeko gurasoen artean aukeratzen da, ikasturte bateko indarraldia bete beharko du eta gurasoek ikastolaren dinamikan parte izan dezaten aukeratzen da. Hauen zereginak honako hauek dira: • Ikastolak antolatzen duen jai eta bestelako ekitaldietan laguntzea • Zuzendaritza edo Artezkaritza Taldeko kideei ikastolaren inguruan sortzen zaizkion iritzi, proposamen eta ideiak helaraztea • …. 1.3.2 Funtzionamendu egitura  Zuzendaritza taldea: Zuzendari orokorra, zuzendari pedagogikoa(Alor pedagogikoaz arduratzen da)eta etapetako koordinatzaileak (bere etaparen funtzionamenduaz arduratzen da eta zuzendari orokorrak aukeratzen du)osatzen dute.  Zuzendaria: Ikastola osoaren funtzionamendu egokiaz arduratzen da. Arlo ekonomiko –finantzarioaz ere arduratzen da, klaustro, Artezkaritza Kontseilu eta Batzar nagusiko bileretarako txosten ekonomikoen egituraketa prestatu eta parte hartu behar izaten du, zerbitzu lagungarrien diru- sarrerak, irteerak, eta kostuak jakin behar ditu, aurrekontuak egin….. Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 7
  • 8. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala.  Zuzendaritza pedagogikoa: Ikastolaren Alor pedagogikoaz arduratzen da soilik, zuzendaritza taldearekin batera. Zuzendaritza Pedagogikoa zuzendari orokorrak aukeratzen du. Honetarako, etapa guztien adostasun izatea da egokiena. Adostasunik ezean zuzendari orokorrak izango du azkeneko hitza. Heziketa komunitateko partaideen aholkuak entzun eta kontuan hartu behar ditu. Artezkaritza kontseiluak onartu behar du zuzendari pedagogikoaren izendapena.  Etapetako koordinatzaileak: Zuzendariak aukeratzen ditu eta zuzendariarenak bezainbat irauten du haien karguak. Beraz,kargua hutz dezake epea amaitzean edota koordinatzaileak horrela eskatatuta, arrazoiak idatziz emanez. Zein funtzio bete behar ditu: Bere etaparen funtzionamenduaz eta bere etaparen eta gainerakoen arteko koordinazioaz arduratzea; Hezkuntza Proiektua garatu eta bere etapan ezartzea; Testuinguruari arreta eskaintzea eta informazio eguneratua izatea; Zuzendari orokorrak eta pedagogikoak onetsi ondoren, tutoreak izedatzea; Metodo pedagogikoak zikloei ezartzen dizkieten jardunbideak sustatzea… izaron dira beharreko funtzioak.  Irakasle klaustroa: Ikastolako irakasleak eta ikasleen heziketan parte hartzen duten guztiak osatzen dute. Hezkuntza proiektuaren alderdi pedagogikoa landu eta gauzatzearen arduradun nagusia da. Zuzendaritza taldearekin ikasturteko plangintza egin behar du. 1.3.3 Baliabideak Kokapena Ikastolak hiru solairuko bi eraikin ditu, orain dela gutxi egin berri da hirugarrena eta herriaren erdi erdian kokatzen dira eraikinak. Eraikinen xehetasunak Batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikina dago( bertan bi eraikin A eta B. Biak 3 solairuz osatuak), eta bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan beste eraikin bat dago ( bertan 4 solairu daudelarik). Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 8
  • 9. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. Ikasle, langile, irakasle kopurua 440/480 ikasle daude, hau da; haur hezkuntzan 120 ikasle, lehen hezkuntzan 190 ikasle eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan 150 ikasle. Irakasle eta ez irakasleen arteko kopurua 41/43 lagunekoa da, 38/40 irakasleak dira eta 3 ez irakasleak. Gelak 26 gela aurkitzen dira ikastolako eraikin guztien artean, haur hezkuntzako 8 gela, lehen hezkuntzako 10 gela eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan 8 Hizkuntza eredua Ikastolako maila guztietan eskaintzen eta ematen den eredua D da. Familia 335 familia kopuru daude ikastolan, eta familia bakoitzaren bataz bestekoa 1,5 haurrekoa da. Zerbitzuak Ikastolak zerbitzu ezberdinak ematen ditu; bat autobus zerbitzuarena da eta ikasleen %3-ak erabiltzen du, bigarrena berriz, jangela zerbitzua da eta ikasleen %20-ak erabiltzen du. 1.4 IHPren ebaluazio mota eta irizpide orokorrak Komeni da haibatean behin ( 5 urtez behin aski litzateke) IHP berrikustea, ebaluatzeko, egokitzeko… . Berrikuspen horiek Artezkaritza kontseiluak eta Zuzendaritza Taldeak egin behar dituzte, eta ondoren, irakaslearen Klaustoari eta komeni bada ikasleei proposatu. Ondoren, Batzar Nagusiak onartu behar ditu. Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 9
  • 10. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 1.5 Komentarioak Hurrengo txostenak IHParekin lotura dute: Ikasturteko Plana (IUP), curriculuma (IPC), Barne Erregimenerako Araudia, Artezkaritza kontseiluaren erabakiak, elkarbizitzarako arauak eta aurrekontuak. Txosten hauen bidez burutzen da IHPa; hortaz, haren adarrak dira. Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 10
  • 11. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 2. IKASTETXEAREN URTEKO PLANGINTZA ETA BERRIKUNTZA PROIEKTUA 2.1 Ikastetxearen gaurko egoeraren diagnostikoa Orioko Ikastolako DBHko lehenengo mailan zentratu gara ikastetxearen urteko planaren atal hau garatzeko. Ikasleen arteko elkarbizitza falta dagoela eta euren artean harremanak hobetzeko beharra dagoela konturatu gara. Izan ere, ikasleak norbanakoaren asetasuna aurkitzen saiatzen dira eta gero eta bakartiagoak bihurtzera bultzatzen ditu jarrera honek. 2.2 Ikasturteko helburuak Plangintza honen helburua ikasle hauen garapen soziala bultzatzea da. Hau da, ikasle hauen harremanak hobetu eta euren artean gauzak konpartitzen ikastea. 2.3 Berrikuntza eta prestakuntzarako ekintzak Astetarteko hiru egun aukeratu eta irteera bat egingo dugu aterpetxe batera. Bertan jolas kooperatiboetara jolastuko gara denok elkarrekin, tailerrak antolatuko ditugu (antzerkia, bertsoak, …) eta altxorraren bila bat ere egingo dugu. Baldintza bezala, teknologiak ezingo direla erabili jarriko dugu, ez telefono mugikorrik, ez mp3-rik, ez telebistarik, ez bideo jokorik... modu horretan, bakarka egotea ekiditeko. Beste ekintzetako bat irakasgai guztietan talde lan gehiago egitea izango da. Klase orduetan egingo dira talde lan hauek, horrela irakasleak taldeak kontrolatuko baititu eta klasetik kanpo egingo balira, ez bailitzateke ziurtatuko denek elkarrekin lan egitea. Azkenik, hirugarren ekintza, ikasturte amaierako jaialdi bat izango da. Ikasleak taldeka banatuko dira eta talde bakoitzak berak erabakiko du zer prestatu kurtso amaierarako eta nola eraman aurrera. Ekintzak ez errepikatze arren, irakasleek gainean egon beharko dute aukeraketen garaian. Ekintza hauek dantza, antzerkia, kantua, bertsoak edota bestelako zerbait izan daitezke eta ekintza hori aurrera eraman ahal izateko, astero etikako ordu bat utziko zaie guztiei. Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 11
  • 12. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 2.4 Baliabideak 2.4.1 Antolaketa Helburu Orokorra: Ikasleen arteko elkarbizitzaren sustatzea Esparru zerrenda Esparrua Ekintza Arduraduna Denboralizazioa Irteeraren antolakuntza orokorra: DBH Bigarren Lekua aukeratu (Baserria, Landa etxea) Koordinatzailea hiruhilabetean Baimenak eskatu + Gurasoekin harremanak Tutoreak Irteera bat egin Jolasen antolaketa DBH Irakasleak Bigarren Tutoreak hiruhilabetean Jolas materialak lortu DBH Bigarren koordinatzailea hiruhilabetean Talde lanen antolaketa: Prozedurak DBH Irakasleak Ikasturtean zehar Talde lanen Egutegiak Tutoreak sustatzea Talde lanen ardura DBH Irakasleak Ikasturtean zehar Talde lanak egiten diren kontrolatzea DBH Ikasturtean zehar koordinatzailea Jaialdiaren antolakuntza orokorra: DBH Kurtso bukaeran Leku aproposena aukeratu Koordinatzailea Ospakizunaren ardatz nagusiak + Jaialdi baten Tutoreak antolaketa Jaialdiko edukien antolaketa DBH Irakasleak Kurtso bukaeran Tutoreak Jaialdirako materialak lortu DBH Kurtso bukaeran koordinatzailea Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 12
  • 13. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 2.4.2 Ekonomia Irizpide orokorrak Sail bakoitzeko aurrekontua egutegiko urterik urte burutuko da Ikasleen hezkuntza alde guztiak kontuan hartzeari uko egin gabe, irizpide orokortzat Hezkuntza Sailarena hartuko dugu Ikastresnak nahiz liburu eta aldizkariak erosteko gastuak Sailetako gastutzat hartzen da 2009 urterako aurrekontuaren proposamena 2009 urterako zentro honetako aurrekontuan, liburu eta aldizkariak atala desagertzen da, ikastresnak atalean barne sartzen da-ta. Modulu honako hauek ditugu: Aurrekontuen burutzearen egoera Ikastetxea: Orioko Herri Eskola Data: Herria: Orio Zentru kodea: Sarrerak Gastuak A) Hezkuntza Sailetik 575 € A) Pertsonal gastuak 1. Funtzionamendu gastuak 300 € B) Beste gastu arruntak 625 € 2. Eskolako hornitzea 150 € 1. Ikastresnak 250 € 3. Hezkuntza esperientziak eta 2. Papera eta fotokopiak 150 € beste jardueta batzuk 125 € 3. Bulegoko materiala 100 € B) Administrazio Publikoetatik 350 € 4. Gai suntsikorrarako gastuak 125 € 1. Erakunde publiko eskubide C) Kanpoaldeko ekintzarako gastuak 1.100 € Pribatuekin 200 € 1. Gastu orokorrak 300 € 3. Udalak eta erakunde lokalak 150 € 2. Garraioa 200 € C) Beste jatorrizko sarrerak 900 € 3. Alokairuak 500 € 1. Gurasoen ordainketak 900 € 4. Jolas materialak 100 € D) Jaialdirako gastuak 100 € 1. Jolas materialak 100 € Guztira 1.825 € Guztira 1.825 € Ziurtatzen dut oraingo kontua GEHIENGOZKO ORDEZKARITZA-ORGANOA onartu duela batzarrean. Ikastetxeko Zuzendaria Administratzailea/Ordezkaria Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 13
  • 14. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 2.5 Ebaluaketa Egindako ekintza denak ebaluatu egin behar dira, ekintza horien hobekuntza neurtu ahal izateko. Honela, berrikuntza hauek gure helburua lortzeko bidean baliagarriak izan diren ebaluatzeaz gain, azken helburua lortzeko bidean sor daitezken ideia berri edota proposamenak jaso ahal izateko erabiliko dugu atal hau. Honela, PDCA berri bat martxan jartzea ahalbidetuz. Irteera Asetasun inkestak pasako zaizkie ikasleei irteerari buruz duten iritzia galdetzeko. Bertan, beraien ikaskideekin izan duten harremanaz galdetuko zaielarik. Honetaz gaian, irteerara joatea egokitzen zaien irakasleek irteerari buruzko ebaluaketa egin beharko du. Bertan, ikasleen jarrera nolakoa izan den eta beraien elkarbizitzan aurkitu dituen alderdi onak eta hobetu beharrekoak zehaztu beharko ditu. Talde lanak Ikasturte bukaeran, ikasleei egin dituzten talde lanei buruzko asetasun inkesta pasako genieke. Ikasgelan orduak uzteak lana egiterako garaian beraien artean izan duten eraginaz galdetuz. Bestalde irakasle bakoitzak bere ikasgaian eginiko talde lanak ebaluatu beharko lituzke. Plantilla bat izango dute eta ikasturte bukaeran bete behako dute. Jaialdia Ikasturte bukaeran, talde lanei buruzko inkestarekin batera, jaialdiari buruzko asetasun inkesta bete beharko lukete ikasleek. Bertan, izan duten antolakuntza eta beraien artean sortu den giroari buruzko galderak egingo genieke. Bestalde, Etikako irakasleari, ikasturtean zehar ikaleen jarrera nolakoa izan den eta beraein eboluzioari buruzko ebaluaketa egitea eskatuko genioke. Heziketa prozesuak eta testuinguruak – IHPa eta IUPa 14