Uploaded on

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
3,406
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1

Actions

Shares
Downloads
44
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA HEZIKETA PROZESUAK ETA TESTUINGURUAK HAUSNARKETA LANA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN, BATXILERGOAN, LANBIDE HEZIKETAN ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN IRAKASLE GISA ARITZEKO GAITZEN DUEN UNIBERTSITATE MASTER OFIZIALA 2009-2010 ikasturtea
  • 2. ESKOLA eta FAMILIAREN ARTEKO HARREMANA ULERTZERA BEHARTUTAK ERABATEKO KALITATEA ESKOLAN EGILEA: Xabier Mendiguren Igarzabal
  • 3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. AURKIBIDEA 1. Eskola eta familiaren arteko harremanak.................................................. 4  XXI mendeko hezkuntzaren erronka 4 nagusia.......................................  Ikaskuntza komunitateak: egitasmo berri 6 bat........................................  Bi noranzko komunikazioa lantzearen 7 garrantzia.................................. 2. Irakaslearen rolak......................................................................................... 8  Irakaslearen eredua jakintsu 8 bezala.......................................................  Irakaslearen eredua aholkulari 9 bezala....................................................  Irakaslearen eredua kohezitzaile 9 bezala................................................. 3. Erabateko kalitatea eskolan. Aldaketa eta kultura korporatiboa............ 10  Hezkuntza bikaintasunerako 11 bidean...................................................... 4. Ondorioak....................................................................................................... 13 5. Bibliografia..................................................................................................... 13 Heziketa prozesuak eta testuinguruak 3
  • 4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 1. ESKOLA ETA FAMILIAREN ARTEKO HARREMANAK XXI mendeko hezkuntzaren erronka nagusia Oinarritik sinistu behar da XXI mendeko eskolan, irakasle eta ikasleen gurasoen arteko harremanak estuagoak izan beharko liratekeela. Gainera, harreman honetan parte hartzen duten agenteak horrela baieztatzen dute. Lehenengo, Oliva eta Palacios-en (1998) ikerketen bitartez, Lehen Hezkuntzako irakasleen % 92 uste zuen gurasoek izugarrizko garrantzia zutela irakasleen egunerokotasunean eskolan. Bigarrengoz, Sanchez eta Romerok (1997) adierazten dutenez, gurasoen % 96 uste du beraien partaidetza beharrezkoa dala eskolaren funtzionamenduan. Aldiz, aipatutako autoreekin jarraituz, estatistikak justu kontrakoa adierazten dute: bakarrik lehen hezkuntzako irakasleen % 19 eta gurasoen % 5,5 elkarlanean aritzen dira. Arazoaren oinarria ikuspuntuan datza. Irakasleen aburuz, gurasoen partaidetza, eskolaz kanpoko ekintzetan kontzentratu beharko litzateke bakarrik. Haatik, gurasoek uste dute gai direla eskolaren funtzionamendu egokian parte hartzeko. Batzuk ikasle hitza erabiltzen dute, besteak aldiz, semearena. Azken finean, nahiz eta testuinguru ezberdinetan izan, ume berdinari buruz aritzen da: ume bat, guraso eta irakasleen arteko harremanen inguruan, pertzepzio ezberdin eta anitzak bereganatzen duena, bereziki eskola eta irakasleena. Horregatik erronkari buruz hitz egiten da. Zeren eta eskola eta familia helburu berdinak dituzte, elkarlanean lortu beharko liratekeenak. Beraz, idazlan honetan, elkarlan hau burutzeko irtenbideak ateratzen saiatuko gara. Hasteko, agente ezberdinen elkarlana burutu ahal izateko, ezinbestekoa da eskolan gaur egongo egoera zein den ezagutzea. Eta aurkitzen dugun errealitatea honako hau da: irakasleek eta familiak eskolaren inguruan dituzten eginbeharrekoetan desadostasuna. Alde batetik, irakasleek autonomia aldarrikatzen dute eta gurasoen partaidetzaz ez dira fidatzen. Gainera, gurasoen diktadurapean bizi direla uste dute. Beste aldetik gurasoak ditugu, eta hauek bi paper bereganatzen dituzte. Lehenengoa, semearen heziketa irakaslearen ardurapean guztiz utzi dezaketenak, eta bigarrena, semearen heziketan parte hartzeko ardura sentitzen dutenak. Azken hauek honen kontrola galtzearen arriskua antzeman dezakete, sentipen honek ekarri ditzakeen ondorioekin. Irakasle eta familiaren arteko afinitate falta honekin bukatzeko, legearen gatazkak ere aurkitzen ditugu. Ordoñez eta Secoren (1998) aburuz, iadanik 1970ko Hezkuntzaren Lege Orokorrean ez zegoen irakasle, guraso eta ikaslearen arteko partaidetzari buruz ezerez legeztatuta. Nahiz eta hurrengo legedietan (LOGSE, 1990 eta LOPEG, 1995) gurasoen implikazioa hezkuntza sistemaren ardatz nagusienetariko bezala ulertu, errealitatea beste era batekoa da. INCEk (1998) ateratako datuen arabera, gurasoen elkarteak eskolan (AMPA deritzonak) gero eta ugariagoak dira. Dena den, gurasoen % 35 onartzen du elkarte hauetan parte hartzen ez duela eta % 51 kuota bakarrik ordaintzen du. Heziketa prozesuak eta testuinguruak 4
  • 5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. Zenbait proposamenez baliatu gaitezke guraso eta irakasleen arteko elkarlana bultzatzeko. Proposamen denak “partnership” hitzaren inguruan kokatuko ditugu, hau da, guraso eta irakasleek elkarlanean aritzeko ikastearen beharraz deritzona. Honako hauek dira bereiztu ditzazkegun zenbait proposamen: Eskola eta familiak, umearen inguruko betebeharrak definitu behar dituzte. Hau da, eskola, ikaslearen beharrak betetzeko helburuarekin, zerbitzailearen papera bereganatu beharko luke eta familia, umeak bere eginbeharrekoetan etekin atera ahal izateko, aktore-lagun gisa jardun beharko luke bakarrik. Gurasoen inplikazioa kontutan hartu behar da norabide batetan bereziki. Hau da, familiak bizi izaten dituzten egoera anitz eta esberdinak aintzat hartu (kultura aniztasuna, estresa, baliabideak, etab.), eta dituzten beharrak, sinismenak eta baloreak ezagutu. Horrela, lortu behar dena zera da: eskolaren mesederako, irakasle eta gurasoen ikuspuntu anitzak kontutan harturik, eskolaren inguruan egin ahal izango ziren ekintzak adostu. Gurasoen inplikazioa, eskolaren hezkuntza proiektuaren ardatz nagusienetariko bat izan behar da. Olmsteam-en (1991) iritziz honako ekintza hauek emaitza eraginkorrak eman zitzakeen: eskolaren langilegoarekin gurasoen inplikazioari buruz eztabaidatzea, eskolako programen zuzendaritzan irakasle eta gurasoak egotea, programen barruan irizpideak finkatu gurasoak beraiena den hezitzaile papera bereganatzeko, informazioaren trukatzea eta batzarretan gurasoen partaidetza areagotzeko ahal diren baliabide anitzenak erabiltzea. Ekintza hauen lorpenean, eskolako Zuzendaritzaren bitarteko lanak eta Administrazioak ezinbesteko irudiak izango dira. Gurasoek, seme-alaben hezkuntza maila zenbait arlotan areagotzeko (adibidez, irakurmenaren ikaskuntza edo etxeko-lanak egitea), beraien inplikazioan sinistu behar dute. Gurasoen parte hartzearen garrantzia ikusirik, hezkuntza programak ere gurasoen beharrak kontutan hartu beharko lituzke, eta ez bakarrik arazoetan zentratu. Irakaslegoaren formakuntza honako arloak izan beharko lituzke derrigorrez: komunikazio gaitasunak garatzeko ariketak eta familiarekin elkarlana indartzeko ekintzak. Gaur egun, irakasleen hasierako formakuntzan aipaturiko arlo hauek garrantzi sekundarioa dute. Gaur egungo legedia defizitarioa da eskolaren elkarbizitzari dagokionez. Legediak, gurasoen elkarteak eta eskolaren arteko loturak legeztatzen dituenean, gehiago zehaztu beharko luke. Baina, batik bat, nabaria da legediak ematen duen garrantzi eskasa irakasleen eta gurasoen arteko haremanen berrikuntzari. Proposamen guzti hauek abiapuntua izan daitezke familia eta eskolaren harteko harremanen aldaketa prozesu bati aurre egin behar badiogu. Sinistu beharra dugu agenteen elkarlana beharrezkoa dela XXI. mendean hezkuntza egitura egoki bat lortu nahi badugu. Heziketa prozesuak eta testuinguruak 5
  • 6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. Ikaskuntza komunitateak: egitasmo berri bat Idazlanaren hasieratik aipatzen ari gara eskola eta gurasoen arteko elkarlana beharrezkoa egiten dela hezkuntza sistema hobeago bat lortu nahi badugu. Gainera, lankidetza hau premiazkoagoa egiten da gaur egun bizi garen neoliberalismo garaian, non merkatu librearen legeen inposaketa, globalizazio ekonomikoa eta hedabide maltzurren presentzia aldatu egin ditu gure ohiturak, indibidualismoa izanez gure identitate ezaugarririk nagusienetarikoa. Modu honetan, gobernuak gero eta behar haundiagoa nabaritu dute sozial aldaketen inguruko estrategiak aldatzeko, bereziki hezkuntzarekin loturik daudenak. Hezkuntza esparru honetan, ikasle, guraso eta irakasleen inplikazioa eta konpromezua indartzeko asmoarekin alternatiba berria praktikan jarri da LOGSE espaniar hezkuntza erreformaren inguruan. Ikaskuntza komunitateak alegia. Proiektu hau, Bartzelonako Unibertsitatean kokatzen den Gurasoen Hezkuntza Baliabideen Zentruan (CREA) jaio egiten da, Ramón Flecha adituaren eskutik. Aipatu denez, LOGSEren hezkuntza ereduari erantzuna emateko ikaste-irakaste antolaketa hau sortu zen, ikaste dialogikoa (Flecha, 1997) oinarri izanez. Ikaste eredu honek, hezkuntza eta irakaskuntza komunikazio prozesu baten barruan kokatzen ditu, non komunikazioan parte hartzen duten pertsonek ados jartzen dira elkarrizketen bidez lortzen dituzten ekarpenak partekatzeko. Ikaskuntza komunitatea, antolaketa eta giza partaidetza bultzatzen duen hezkuntza eredu bat da, non agente ezberdinak (ikasleak, irakasleak, familiak, instituzioak, elkarteak, etab.) dituzten baliabideak, gaitasunak, interesak eta esperientziak partekatzen dituzte ikaste-irakaste prozesuan lan eskema bat inplementzatzeko, beti ere eskolaren baliabide eta ikasleen beharrentzat aproposa izan behar da. Guraso, ikasle, irakasle eta komunitate-agenteen elkarkidetza bultzatzen da, eskolarentzat helburu komunak ezarri eta lortzeko asmoz. Modu honetan, egoera dialogiko baten barruan, eskola komunitate honetan parte hartzen dutenei gaitasun osoa ematen zaie hezkuntza erabaki garrantzitsuenetan esku hartzeko. Horrela, eskola komunitatekoek, erabaki hauen eta lortutako emaitzen gauzatzearen erantzuleak dira, hau da, erabakia inplikatuta dauden pertsonen esku dago. Komunikazio ikuspuntu honetan, antolaketa eta zentruaren kudeaketa oinarria izanda, komunikazioa, elkarrizketa eta guztion adostasuna funtsezko alderdiak dira. Irakaskuntza komunitateen printzipio pedagogikoak honako hauek dira: Helburuak partekatzen dira Antolaketa eta ikaskuntza giro bat sortzen da Ikaste-irakaste prozesuak eskolaren gakoak dira Hezkuntza asmoak argiak dira Irakasle, ikasle, familia eta komunitatearen arteko aukera berriak sortzen dira Autoestimua sustatzen da Heziketa prozesuak eta testuinguruak 6
  • 7. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. Modu sistematiko eta jarraitu batean ebaluatzen da  Ikasle, familia eta komunitatearen parte hartzea altua da Eskola lidergoa partekatzen da Berdintasunean oinarritutako hezkuntza bat sortzen da Ikaskuntza komunitate bat trebatzeko, hurrengo faseak jarraitu beharko lirateke: o Aldaketa prozesua martxan jartzeko faseak 1. Fasea: Sentzibilizazioa 2. Fasea: Erabaki hartzea 3. Fasea: Ametsa 4. Fasea: Testuinguruen azterketa eta lehentasunen aukeratzea 5. Fasea: Planifikazioa o Aldaketa prozesuari jarraipena emateko faseak 6. Fasea: Ikerketa prozesua 7. Fasea: Formakuntza 8. Fasea: Ebaluazioa Planteatzen den erronka, gure eskolak ikaskuntza komunitatetan bihurtzea da. Modu honetan, hezkuntza inguruko ikuspuntu berri bat sortzen da, ikaste-irakaste prozesuaren ikuspegi ezberdina dena eta balore berriak txertatzen dituena: elkartasuna, komunikazioa, partekatzen jakitea, aldaketa, talde konpromezua, hezkuntza suspertzea, etab. Azken finean antolakuntza erronka hau, jarduntzeko moduak aldatu ahal izateko eta gaur egungo hezkuntza sisteman ageri diren arazoei aurre egiteko planteatzen da. Bi noranzko komunikazioa lantzearen garrantzia Ikaskuntza komunitateei buruz landu denean, komunikazioa ardatz nagusi bezala planteatu da, ain zuzen ere oraingo atalean jorratuko dena. Komunikazio teknikak, alegia. Helburu zehatz bat lortzeko, zein komunikazio teknika erabiliko den erabakitzen denenan, kontutan hartu behar da aukeratutako teknika norabide bakarrekoa edo bi noranzkoa izan daitekela. “Feed-backa” deritzona, tekniken erabileraren arabera gauzatu egiten dena. Ikerketa, txosten eta programa ezberdinak, komunikazio teknika anitzak proposatzen dituzte. Hona hemen hoietako batzuk. Lehenengo, batzarrak eta kontaktuak ditugu. Teknika honen bitartez, gurasoak zein irakasleak informazio asko eskuratu dezakete. Teknika honetan edozein kontaktu informala ere barne hartzen da. Dena den, batzar edo kontaktu formalen artean hauek ditugu: banakakoak, non irakaslea eta gurasoak elkartzen dira ebaluazioa edo klaseko arazoei buruz hitz egiteko; taldekoak, non irakaslea ikasleen guraso guztiekin elkartzen da, kurtsoaren informazio orokor bat jakin arazteko. Taldeko batzarren bariante bat Heziketa prozesuak eta testuinguruak 7
  • 8. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. tailerrak edo gurasoentzat solasaldiak dira, non umearen inguruko gaitasunak, buruko osasunari buruzko gaiak, ikasketa gaitasunak edo ikaslearen motibazioa jorratzen direlarik. Bigarren, txosten periodikoak ditugu. Erantzuna eskatzen duten gutunak, oharrak, txartelak, memoak, zirkularrak, etab. edozein gaiari buruzko informazioa helarazteko edo jasotzeko kateak izan daitezke. Adibidez, gurasoak boluntario bezala eskolan egiteko lan zerrendak, edo eskeintzen diren zerbitzuei buruzko zirkularrak, banatu daitezke. Zirkularraren kasuan, galdeketa bat barnean duela konferentzia, zeregin edo diziplinei buruzko iritziak jasotzeko. Hirugarren, gurasoentzat baliabide zentrua kokatzen dugu. Zentru hau, gela edo areto bat da, ikasleen gurasoen mesederako, non liburutegia edo dokumentazio espezializatua aurkitu dezakegula. Gela honetan ere kafetegia, besaulki erosoak, telefonoa edo ordenagailua aurkitu ditzakegu. Laugarren, iradokizun buzoia dugu. Aholku batzuk emango ditugu buzoia modu eraginkor batean etekina ateratzeko: eskolan errez ikus daitekeen leku batean kokatu, gurasoei jakinarazi kumunikazio bide hau, txartelak formatu zehatz batean egin iradokizunak errazago adierazteko, etab. Azkenik, beste komunikazio aukereei buruzko aipamena egingo dugu. Kasu honetan, familia eta eskolaren arteko harremana errezteko IKTeen erabilera dugu. Honen inguruan bi baliabide nagusi (lehenengoa batez ere) bereiztu ditzakegu. Alde batetik, eskolako web horrialdea, helburu kurrikularra, kurtsoko egutegia, ikasketetan ondo aritzeko aholkuak, zerbitzu komunitarioak, etab. aipatzen dituena; eta bestetik, erantzungailu automatikoa 24 orduak, gurasoek nahi dituzten galderak, eskaerak edo kexak adierazteko. 2. IRAKASLEAREN ROLAK Atal honetan zera aztertuko da, irakasle eta familiak elkar harremanetan jartzen direnean, bakoitzak zein paper barneratzen duen ezagutu, eta paper hauen inguruan aipatutako agenteak dituzten pertzepzioak. Ikertutako rolak Cunningham eta Davisen (1988) lanetan oinarritzen dira. Hauek, guraso eta profesionalen arteko hiru harreman eredu bereizten dituzte: jakintsuaren eredua, aholkulariaren eredua eta kohezitzailearen eredua. Irakaslearen eredua jakintsu bezala Irakasleak, gurasoekin hitz egiten hasten den momentutik, argi usten du profesionala nor den, ezaguera tekniko eta espezializatuak dituena. Beraz, gurasoek, irakasleari entzuten bakarrik mugatuko dira eta askotan ez dute bere lenguaia ulertuko. Familiari dagokionez, irakasleak jakintsuaren rola hartzen duen momentutik, gaitasun ezaren sentipena bereganatzen dute, ezjakintsuaren rola barneratuz. Horrela, gurasoek pentsatzen dute ezin dutela esperientziarik ezta ezaguerarik ere partekatu, hezkuntzari buruz ezerez ez dakitela barneratzen dutelako. Azaltzen duten jarrera edozein egoerari Heziketa prozesuak eta testuinguruak 8
  • 9. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. men egitearena da, eskola beraiena izango ez balitz bezala sentitzen dutelako. Familiak rol hau barneratzean, eskola eta irakasletza urrutitik tratatzera eramaten du, ez dute eskolaren inguruko galderarik egiten eta umea eskolaz kanpo itxaroten dute. Baina batzuetan, irakasletzak jakintsuaren rola bereganatzen duenean, familiak kontrako jarrera hartu dezake, irakaslearen lana zalantzan jartzea, alegia. Egoera honetan, gurasoek irakaslea semeen hezkuntzaren arduradun bakarra dela uste dute, eta gurasoen lana arduratze hori bete egiten dala kontrolatzea da. Rol honen gakoa, gurasoen inplikazioaren sinismen ezan datza. Irakasleak ez du gurasoekiko harreman beharrik izango, ikaslearen oinarrizko informazioa eskatzea ez baldin bada. Beraz, eredu hau ezin da ulertu kolaboratzaile edo parte-hartzaile bezala. Irakaslearen eredua aholkulari bezala Aztertu nahi izan dugu ere bai ea irakasletza aholkulariaren rola bere egiten duen. Irakasleek eredu hau esperientzia eta ibilbide bat gauzatuta dutenean erabiltzen dute, baina gurasoengana ere jo egiten dute, etxean praktikan jartzen diren ikasteko metodoei edo teknika ezberdinei buruzko informazioa jakinarazteko. Horrela, gurasoek informazioa jaso besterik ez dute egiten: irakasleek beharrezkotzat hartzen dituzten informazioak, aholkuak eta proposamenak onartzen dituzte. Nahiz eta jakintsuaren ereduarekin konparatuta, aholkulariaren ereduan familiaren inplikazioa nabarmenagoa izan, komunikazioa oraindik norabide bakarra du, irakasletik gurasora, alegia. Eredu honek familia guztiak muga gabeko orokortasun batean tratatzera eramaten du. Ezin dugu familia bakoitzaren banakotasunei uko egin. Posible da familiak irakasleak dituen helburu eta balore berdinak ez izatea edo irakasleak esandakoa egiteko baliabiderik ez eukitzea. Modu honetan gertatu daitekena zera da, familiaren partetik nolabaiteko etsaitasuna sortu daiteke irakasleen eskaerekiko, ezin dutelako azken hauei erantzunik eman. Dena den, familiak, irakasleek aholkulariaren rola bereganatzen duten momentutik, bezeroaren rola hartzen du. Irakasleek, eskola eta seme-alabaren inguruko egoera eta gertaerak gurasoekin partekatzen dituzte, azken hauek momentuoro jarrera demokratikoa eta irekia erakutsiz. Irakaslearen eredua kohezitzaile bezala Rol hau barneratzen duten irakasleen laguntzarekin, familiek errazago dute eskolan inplikazio gehiago erakusteko. Kasu honetan irakasleak gurasoek dituzten konpetentziak eta esperientziak onartzen ditu. Rol honen gakoa irakasle eta gurasoen arteko konpetentzian datza, beraien artean askatasun osoz transmititzen den informazioa harremanaren oinarrian bilakatuz. Irakasleak ikaslea hezitzeko prest dago, baina argi dauka gurasoen laguntzarik gabe porrot egingo duela bere lanean, umearen heziketa aurrera eramateko gurasoen partaidetza ezinbestekoa dela ulertzen duelako. Heziketa prozesuak eta testuinguruak 9
  • 10. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. Irakasle kohezitzaileak aurkezten duen jarrera honako ezaugarriak ditu: demokratikoa, horizontala, elkarrizketarako irekia eta errespetu osokoa familiekiko. Horrela, irakaslea beti egongo da prest familiei entzuteko eta hauen ikuspuntua, helburuak eta baliabideak zeintzuk diren jakiteko, familia bakoitzak egoera ezberdin batean bizi bait da, baldintza ezberdinak eskola barruan egokitu beharrez. Beraz, irakasle eta gurasoen arteko harremana berdintasunezkoa da, familikoei irakasletzaren maila berdinean kokatzen zaie, umearen hezkuntzan profesionalak dituzten konpetentzia eta gaitasunak parekoak direla erakusten dituztelako. Hezkuntzaren esparruan aurkitzen ditugun rolak bereiztu ondoren, eskoletan rol hauen erabilera zenbatekoa den jakin behar dugu. Alde batetik, irakasleen taldea dugu. Hauen artean gehien orokortuta dagoen rola kohezitzailearena da, eta gurasoen gehiengoa ere irakasle gehienek rol hori betetzen dutela uste du, nahiz eta beti egon familien ehuneko txiki bat ez duela horrela pentsatzen. Beste aldetik gurasoen kolektiboa dugu. Hauen ustetan barneratzen duten rol nagusia kohezitzailearena da, baina bezero edo ezjakintsuaren rolaren erabilera ere bereganatzen dute. Irakasleek, aldiz, uste dute gurasoek, neurri batean, ezjakintsuaren rola ere bereganatzen dutela, baina batez ere, sasiprofesionalarena. Beraz, emandako emaitza hauen ondoriorik esanguratsuena zera da, irakasle eta gurasoek dituzten kontrako iritziak, azken hauen kohezitzaile rola barneratzearen balorazioa egiten denean. Aipatutako kontraesan hau adibide bat besterik ez da, baina kalitatezko hezkuntza bat lortu nahi badugu, bai irakasletzak bai gurasoek, era kritiko batean, dituzten jokaeren hausnarketa sakon bat egin beharko lukete. Ideien, bizipenen, jarreren, teorien eta aurreiritzien ikerketa sakona, alegia. Horrela, hezkuntza komunitate osoa, hobeto jakingo luke zein den biderik onena eskolan eredu partizipatibo eta demokratiko bat lortzeko. 3. ERABATEKO KALITATEA ESKOLAN. ALDAKETA ETA KULTURA KORPORATIBOA Erabateko kalitatea, etengabeko hobekuntzak, ISO, EFQM, etab. hainbeste hitz eskolen hezkuntza kalitatea hobetzeko, eta askok honen atzetik zer dagoen ezagutu gabe. Egituren edo antolaketen kultura. Hezkuntza mailan, baloreak edo jakintza. “Jakin behar da jakintzan heziarazteko”. Horrelako adierazleak dira hezkuntzan gero eta indar gehiago bereganatzen ari dituztenak. Ezin da hezkuntza egin aintzinean bezala: txarto ordaindutako irakasleak, betiko ariketak, irakaskuntza magistrala, etab. Aldaketak erresistentzia eskatzen du, batez ere gehien aldatu behar dutenen partetik: zuzendariak eta hezitzaileak. Aldaketak ezagutu behar dira, ulertu, onartu, saiatu, barneratu eta instituzionalizatu. Bestela, aldaketa bilatzen ari denari oztopatu egiten zaio eta ekintzak, hobetu beharrean, okerragotu daitezke. Hauek ez dira klaseak eraikitzen edo ordenagailuak erosten konpontzen diren kontuak: pertsonak, erakundeen zati bizidunak bezala, konbentzitu Heziketa prozesuak eta testuinguruak 10
  • 11. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. eta konprometitu behar gara. Aldaketarik ez badugu egiten, beste batzuk egingo dute gure ordez. Alde batera utzi behar da irakasleez eta ikasleez osotutako hezkuntza egitura. Kultura korporatiboa, ikasle, guraso, familia, irakasle eta zuzendariz osotutako hezkuntza komunitatean pentsatzea eskatzen du. Hezkuntza, ikaslean zentratu behar da, ez irakaslean. Eta honen erantzunkizuna zuzendariei edo irakasleari egokitu ez ezik, gurasoei eta ikaslearen inguruneari dagokio ere. Horrela, hezkuntza esparruko erabateko kalitatea denon ardura bilakatuko da. Argi geratu behar da ere, hezkuntzaren baliabide garrantzitsuenak pertsonak direla, eta ez eraikuntzak edo tresneria. Eta bilatzen dena zera da, pertsona bakoitzak (ikasle, irakasle, guraso) berritzaile edo sortzaile izatea eta aldaketa prozesuan ahal diren indar guztiekin parte hartzea. Denon hartean, erabateko kalitatearen prozesuaren egiturei koherentzia eman behar diegu. Hezkuntza bikaintasunerako bidean Hezkuntza bikaintasun eredua, europearra bezala, autoebaluaketa eredu bat da, erabateko kalitatearen kudeaketari erantzuna ematen diona. Hezkuntza bikaintasuna, hezkuntza esparruan egokitutako tresna izatea nahi du eta errendimendu haundiko zentru batzuetan egiten ari den ikerketa operatiboek erabiltzen dituzten adierazleetan oinarritzen da. Eredu honen helburua zera da, ikaslean zentratutako ikastetxearen etengabeko hobekuntza lortzea. Hezkuntza bikaintasun ereduaren azterketa hiru mailatan oinarritzen da: a) Ikasleek lortu beharreko hezkuntza xedeak - Ezagueraren hedapena eta integrazioa - Komunikatzeko abilezia - Arazoen konpontzea eta pentsamendu kritikoa eta sortzailea izatea - Pertsonenekin harremanetan jartzeko trebezia erakustea - Giza eta pertsonal ardura izatea Heziketa prozesuak eta testuinguruak 11
  • 12. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. b) Ikaste – irakaste sistemen eraginkortasun maila • Ikasketa plangintza - Ikasketa plangintzen elaboratzea - Plangintzaren ezartze eraginkorra - Plangintzaren etengabeko ebaluaketa eta eguneratzea •Ikaste – irakaste prozesuaren diseinua - Ikaslearen ikaste prozesuko helburuekin bat egin - Ikasleak bere ikaste prozesuan parte hartze aktiboa izatea - Erakundeen laguntzen indartzea ikaslearen ikaste prozesuan •Ebaluaketa - Ebaluatu beharreko ikaslearen espero diren emaitzen definizio argia - Ebaluaketaren helburuen zehaztapena - Ebaluaketa metodoaren aukeratzea - Ikasleak lortutako etekinen eredu globalak eta esanguratsuak lortzea - Berdintasunean oinarritutako ebaluaketak egitea, sesgoak ekiditzeko asmoz c) Antolakuntza prozesuak • Hezkuntza proiektua: IKUSPEGIA, BALOREAK, MISIOA •LIDERGOA, zentruaren hobekuntzarako •Ikaskuntza komunitatearen espiritua •Etengabeko hobekuntza eta ikaskuntza kultura Hezkuntza bikaintasun eredua ere fase ezberdinak bereizten ditu:  DIAGNOSTIKOA: Fase honetan, zentruko pertsonal osoari, nahiz familia eta ikasleei, bakarkako eta taldeko elkarrizketak eta inkestak erabiltzen dira. Informazioarekin txosten bat lantzen da.  ESTRATEGIA ETA AKZIO PLANA: Diagnostikoan oinarrituz, lan-saioak antolatzen dira epe labur/ertain/luzera akzio ezberdinak zehazteko.  KALITATEAREKIKO SENTSIBILIZAZIOA: Zentruko pertsonalari zuzendutako formazio emanaldiak dira etengabeko hobekuntzan sentsibilizatzeko.  HOBEKUNTZA/TREBATZE EKIPOAK: Erakundearen inguruko hobekuntza proposamenak egiteko formatzen diren hobekuntza taldeak sustatzean datza.  JARRAIPEN ETA KOMUINIKAZIO INSTITUZIONALA: Lortutako emaitzen kontrola, hobekuntza taldeak batzeko aukera irekita utziz, hobetzeko badago. Heziketa prozesuak eta testuinguruak 12
  • 13. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. 4. ONDORIOAK Lan honetan egindako hausnarketatik bi ondorio ezberdin atera daitezke. Lehenengo batean, eskola eta familiaren arteko harremanari dagokiona. Demokrazia eskolarra deritzon ereduan sakontzen dugunean, zera ondorioztatzen dugu: eskoletan gaur egun nabarmena den demokrazia geldi batetik, demokrazia pentsakor batera pasatu behar garela. Honek suposatzen du gaurko eremu publikoa berregin behar dela, pertsonek osotzen dugun komunitateak eztabaidatu ahal izateko inporta zaizkigun eginkizunei buruz (Gutmannn eta Thompson, 1996). Komunitate aktibo baten ordez, seme- alabentzako hezkuntza eredu hobeagoa nahi duten “bezeroen” existentzia sustatzen denean, eredu parte-hartzailea krisialdi sakonean sartzen da. Eredu honen suspertzea, beraz, benetazko modu parte-hartzaileak eraikitzen lortzen da. Andersonek (2002) esaten duen bezala, “debe ser resultado tanto del fortalecimiento de los hábitos de participación en formas de democracia directa como del logro de mejores resultados de aprendizaje y justicia social para todos los participantes“. Bigarren eta azkenik, eskolan, etengabeko hobekuntzari buruzko hausnarketan atera ditugun ondorioak aipamena ere merezi dute. Erabateko kalitateaz hitz egitea oso ondo dago, baina honen inguruan sakontzen dugunean ideiak argi atera behar dira. Adibidez, kalitatearen ezaugarri garrantzitsuenetariko bat LIDERGOA da. Ezaugarri hau guztiz barneratuta dituzten pertsonak behar ditugu hezkuntza komunitateak aktiboagoak egiteko eta beste eredu kooperatiboak eskoletan ezartzeko. 5. BIBLIOGRAFIA  Martínez – Pampliega, A. eta Galindez Nafarrete, E. (2003). Familia y Entorno. Implicación de la familia en la organización escolar. Tecnicas de comunicación bideraccional (59-66 orr.). Bilbo: Mensajero  García- Bacete, F. (2002). Las relaciones escuela-familia: un reto educativo. Infancia y Aprendizaje, 26; 425-437  De la Guardia Romero, R. (2007) La relación profesorado-familias en educación infantil: actidudes y roles. Aula de infantil, 35; 31-34  Navarro, I. (2010) Relación familia-escuela: condenados a entenderse. Mujer hoy, 550; 14-15  Pajares, A.; Cuetos, A.: Pérez, E.; Rodríguez, H.; Pajares, L. (2000). Las comunidades de Aprendizaje. Revista interuniversitaria de formación del profesorado, 39; 187-196  Yarce, J. Calidad total en educación. Educación y educadores (29-31 orr).  Delcán Zamudio, B (2000). Claves de la gestión educativa: calidad, mejora continua y servicio. Revesco-Revisto de Estudios Cooperativos, 71; 150-170 Heziketa prozesuak eta testuinguruak 13
  • 14. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala. Heziketa prozesuak eta testuinguruak 14