Izarraitzpe eremuko korapiloa
Plan orokorraren blokeoa
2
sarrera
2009ko Azaroan herrian dauden gatazka urbanistikoen berri eman genuen.
Bertan, gatazka urbanistikoen jatorria. e...
3
prozesua
Zergatik blokeatu da plan orokorra?
Testuingurua eta arrazoiak
2008ko abenduan Euskadiko Auzitegi
Gorenak Etxeb...
4
daude: Alde batetik, eremu honi ekipamendu
izaera mantentzearena, alegia herri erabilera
bermatuko duen eremua izatearen...
5
proposamena
Indarrean dauden arauak 2007an onartu
ziren, urte batzuetako eztabaiden ondorioz.
Hazkunde ekonomikoaren urt...
6
•Lehen aipatu bezala, etxebizitza politikak
etekin ekonomiko pribatu eta espekulatzaileei
erantzun baino, herritarren be...
7
ez hipotekatzea garrantzitsua deritzogu.
Izarraitzen magalean egoteak, berdegunea
izatea eta industriarik ez egoteak eta...
8
elkarrizketa Iñaki Errazkin
“Corrugadoseko labeen
lekua eta Izarraitzpe
eremua, biak etxez
betetzea ez da
beharrezkoa”
I...
9
beharrik ez izateko. Orain arteko ereduak
hori ahalbidetu du, promotoreen eta
interes pribatuak lehenesten zituelako,
ba...
10
kronologia
Etxebeltz-Izarrako babestutako etxeen
obra gelditzearen gatazkak
izan duen bilakaera
Azkenean obrak martxan ...
11
iristeko. Plenoan aho batez onartutako
erabakiari tinkotasunez eusteko apustua
egin genuen. PNVren jarrera ahula
Udalea...
Azpeitiaberria2
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Azpeitiaberria2

112

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
112
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Azpeitiaberria2

  1. 1. Izarraitzpe eremuko korapiloa Plan orokorraren blokeoa
  2. 2. 2 sarrera 2009ko Azaroan herrian dauden gatazka urbanistikoen berri eman genuen. Bertan, gatazka urbanistikoen jatorria. ezaugarriak eta herriari eta herritarrei dakarzkien ondorioak aipatu genituen.Aipatu aldizkarian bereziki loiolabiden dauden gatazka urbanistikoetan sakondu genuen.Hain zuzen, Etxebeltz-Izarra, Azarauza eta Izarraitzpeko eremua izan genituen aipagai. Bazegoen eta badago eremu hauei guztiei eragiten dien arazo komun bat. Herriko arauak. Aurreko legegintzaldian PNVk, Julian Eizmendi alkate zela, onartutako arau urbanistikoak akats bat dute. Arauek ez dute ikerketa ekonomiko finantzieroari dagokion dokumentua. 2008ko Abenduan EAEko Auzitegi Nagusiak Etxebeltz Izarra, Soreasu eta Kuarteleko eremu berriak baliogabetzeko epaiak dioenez, beharrezkoa da arauak onartu eta legezkoak izateko aipatu dokumentua. Hau honela herriko arau-eremu guztiak baliogabetzeko arrisku handia dago.. Eta ziurgabetasun honetatik hainbatek bere interes ekonomiko partikularren mesedetan bere “pagotxa” atera nahi dute. Egoera honetan Ezker Abertzaleak iniziatiba hartu eta konponbiderako proposamena egin zuen 2009ko Uztaileko udalbatzan.Hain zuzen, arau berriak ( plan orokorra) egitea. Udalak bide honi ekitea erabaki zuen oposizioko alderdien bozkekin eta PNVren abstentzioarekin. Honela, arau berriak ( plan orokorra) egiteko bideari ekin zitzaionetik edukiaren inguruko eztabaida batetara igaro gara. Izan ere arau berriak egiteak, hainbat eremuren izaera aldatzeko aukera sortzen baitu. Eta eztabaida honetan Izarraitzpeko eremua ( esklaba ingurua) izan da desiratuena. Horren baitan hainbat mugimendu eman dira promotora, alderdi eta alderdi barruetan. Interesen borroka piztu da aipatu eragileen artean eta ondorioak ekartzen ari da plan orokorrari dagokionez.. Plan orokorrak zortzi hilabete eta gero blokeaturik dago, presa duen arren. Izan ere, edozein momentutan iritsi daiteke herriko arau guztien baliogabetzearen epaia. Eta etor daitekeen epai honek, arau berriak bilduko dituen plan orokorrik gabe, udala blokeatzeaz gain herria ere hainbat alorretan blokeatu lezake. Gainera, edukiaren eztabaida ireki denez eta hor Izarraitzpe eremua izanik desiratuena, Ezker Abertzaletik ekipamendu izaera mantentzeko dauden arrazoien berri ematen dugu aldizkari honetan. Beraz beharrezkoa iruditu zaigu. ahalik eta objetiboena izanez, honen guztiaren berri herriari jakinaraztea . Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Eskuartean daukazuen monografiko hau Azpeitiko ezker abertzaleak joan den abenduan argitaratu zuen aurreneko monografikoaren jarraipena da. Lehendabiziko hark Loiola-bide eremuko gatazka urbanistikoen berri ematen zien herritarrei eta nahi duenak kontsultagai dauka www.azpeitiaeginez.com atarian.
  3. 3. 3 prozesua Zergatik blokeatu da plan orokorra? Testuingurua eta arrazoiak 2008ko abenduan Euskadiko Auzitegi Gorenak Etxebeltz Izarra, Soreasu eta Kuarteleko eremu berriak baliogabetu zituen ikerketa ekonomiko finantzierorik ez zutelako. Epai hau Leku Eder S.A. (Luciano Soraluze, Munok) promotoreak sartutako helegitearen ondorioz etorri zen. Ez zen, ordea, Leku Ederrek sartu zuen helegite bakarra izan. Erabaki urbanistikoei dagokionez, hamaika dira Udalari jarri eta jartzen ari den helegiteak. Zergatik ari dira iristen helegite guzti hauek Udalaren kontra? Helegite hau eta gainontzekoak jartzeak helburu garbi bat du. Hain zuzen ere, Izarraitzpe eremuko (Esklabak ingurua) kalifikazioa aldatzea. Gaur egun eremu hau ekipamentuetarako kalifikatuta dago eta eremu horretako lurjabe nagusia Leku Eder da. Eta ekipamentu izaera dutenez aipatutako lurrek, Leku Ederrek ezin du bertan etxebizitzarik eraiki. Leku Eder S.A. eta promotoreek oro har, erosten dituzten lurretan etxeak egin eta etekin ekonomikoa lortzea dute helburu, baita Izarraitzpenere.Bainagaureguneraarteeremu honek ekipamentu izaera mantendu duenez, ezinezkoa zaio bertan etxeak egitea. Horregatik eta presio moduan kalifikazio aldaketa eman eta horrela bertan etxeak egiteko aukera izateko, Udalari ahal dituen helegite guztiak jartzen ari da. Bere jokabidea argia da: “Niri Esklabetan etxeak egiteko baimena ematen badidazue, nik Udalari sartu dizkiodan helegite guztiak kenduko ditut”. Interesen borroka honetan, Udalak arazo potolo bat dauka. Aurreko legegintzaldian PNVk Julian Eizmendi alkate zela onartutako arau urbanistikoak akats handi bat dute. Arauek ez daukate ikerketa ekonomiko finantzieroari dagokion dokumentua, eta Etxebeltz-Izarrako eremua baliogabetu zuen epaiak esaten duenez, beharrezkoa da aipatutako dokumentua, arauak onartu eta legezkoak izateko. Arauetan dagoen akats honek ematen dio Leku Eder S.A. eta beste hainbati presio eta mehatxu egiteko heldulekua. Egoera honetan ezker abertzaleak garbi du bere posizio politikoa. Udalak ezin du herriko ordenazioa (herritarrei eta herritarren ordezkariei dagokiena) promotore eta interes pribatuen mehatxu eta presioen arabera kudeatu. Hau gainditzeko bide bat badago. Arauak berriro egitea, oinarri legal sendo batekin aurrekoak dituen akatsak zuzenduz. Norabide honetan, 2009ko uztaileko udalbatzan onartu genuen PNVren abstentzioarekin arauak berriro egitea. Bestalde arauak (plan orokorra) berriro egiteak herriko ordenazioan aldaketak egiteko aukera ahalbideratzen du; alegia, herriko hainbat eremuren kalifikazioa aldatu daiteke (adibidez, lehen nekazaritzarako diren lur eremuak industriarako, etxebizitzetarako etab. aldatu daitezke). Eta honela, 2009ko uztaileko udalbatzan arau berriak egiteko prozedura martxan jarri eta gero, edukiaren inguruko eztabaida ireki da alderdi desberdinen artean. Eta nola ez: eremu gatazkatsuena eta era berean desiratuena Loiolabideko eremua da. BeregaraianEtxebeltz-Izarraeremuaizanbazen eztabaidatuena, gaur egun Izarraitzpekoa bilakatu da eztabaidaren muina. Eta honen baitan ematen ari dira alderdien eta alderdi barruetan eztabaida nagusiak. Eremu honen inguruan bi jarrera nagusi “Ezker abertzaleak garbi izan du bere posizio politikoa. Udalak ezin du ordenazioa promotore eta interes pribatuen mehatxu eta presioen arabera kudeatu”.
  4. 4. 4 daude: Alde batetik, eremu honi ekipamendu izaera mantentzearena, alegia herri erabilera bermatuko duen eremua izatearena (adibidez aisialdirako guneak, hezkuntza zentroak, berdeguneak...), eta bestetik, eremu honetan etxebizitzak eraikitzea bultzatzen dutenak, horretarako arauetan kalifikazioa aldatuz. Ezker abertzalea argi eta garbi ekipamendu izaera mantentzearen alde dago (ikusi arrazoiak hurrengo orrietan). PNVn, berriz, barne gatazka handiak daude. Azpeitian PNV bi sektoretan banatuta dago beraien arteko hainbat liskar medio. Aurrera begira, PNV nork ordezkatuko duen borroka handia dago, eta datozen udal hauteskundeetan zein sektore gailenduko den dago jokoan. Liskar hauen artean badago bat garrantzitsua dena: Esklabetako eremuaren afera. Julian Eizmendi alkatea eta bere inguruan biltzen den sektorea, ekipamendu izaera mantentzearen aldekoak dira. Bestalde, PNVko beste sektoreak (juntaren kontrola duena) etxebizitzak ahalbideratzeko prestutasuna du. Eusko Alkartasuna, berriz, bertan etxebizitzak egitearen aldekoa da. PNVko liskar eta ikusmolde desberdin hauek ikusita, EA eta Leku Eder promotoreak aukera ikusi dute beren helburua aurrera ateratzeko. Nola? Ohartu baitira PNVko juntaren inguruan biltzen den sektorea prest dagoela eremuaren kalifikazioa aldatzeko negoziazioan sartzeko. Honela, eta Udaletik kanpo, eremu honen ordenazioa adosteko negoziazioa hasi zen EA, Leku Eder eta PNVko junta inguruko sektorearen artean. Beraz,eztabaidaUdaletikateraduteUdalean Julian Eizmendiren inguruan biltzen den sektorea delako nagusi. PNVko juntaren inguruko sektorearen asmoa da Julian Eizmendiren sektorea baztertu, eta Leku Eder eta EArekin eremu honen inguruko akordioa lortzea. Ondoren, akordio hau Udalean txertatu dadin Julian Eizmendi eta PNVko zinegotziak Plan orokorraren barruan jasotzera behartzea da euren asmoa. EAk Esklabetako afera medio bide berri bat irekitzea erabaki du. 2007an egindako gobernu akordioa hautsi eta zentzura mozioa babestea erabaki bazuten ere, ondoren oposizioan ere ezker abertzalea, EA eta Aralaren artean eman dira Udalean eman diren erabakien inguruko akordioak (Plan Orokorra egitea, 2009ko udal aurrekontuak, Madrileko dirulaguntzekin egin diren proiektuak…). Orain, ordea, EAk PNVko juntaren inguruko sektorearekin Udaleko erabakien inguruko negoziazio bide berri bat ireki du, hau da, plan orokorraren inguruko negoziazioa. PNV eta EAk Esklabatako eremuaren inguruko akordioa negoziatzeak plan orokor guztia elkarren artean adostea dakar. Izan ere plan orokorra eremu guztiak batera eta bozketa bakarrean onartu beharra dago. Jakinik ezker abertzaleak Esklabetako aldaketa onartzeko asmorik ez duela, Plan Orokorra PNVrekin adosteko erabakia hartu du EAk. Herriko ordenazioa marrazten duen Plan Orokorra herrigintzarako atal oso garrantzitsua izanik, galdera baten aurrean jartzen gaitu. Zein da EAren etorkizuneko apustua Azpeitian? Non kokatzen du bere burua EAk aurrera begira? PNVren aldamenean ala 2007an Udalean eman zen aldaketan? Bestalde, EAk, Leku Ederrek eta PNVko juntaren inguruko sektoreak ireki duten bidea Udalean eta herrian ondorioak ekartzen ari da. Plan orokorra, besteak beste, arazo juridikoei soluzioa ematekoa dena, Udalean blokeaturik dago azken 8 hilabeteotan. Atzeratzen ari da, PNVren barne gatazkak medio eta horrela bi mahaitan banatuta dago Plan Orokorraren eztabaida. Alde batetik, Udaleko hirigintza batzordean zinegotzien artean ematen ari den eztabaida, eta, bestetik PNVko juntaren inguruko sektorea, EA alderdia, Leku Eder eta Azauntzeko etxeen gaian salaketa jarri zutenen arteko eztabaida mahaia. PNVn zein sektore gailentzen den argitu arte blokeatuta jarraituko du plan orokorrak. Indarrean dauden arauen akatsak konpontzeakpresadu.Edozeinmomentutan iritsi baitaiteke herriko arau guztien baliogabetzearen epaia. Eta etor daitekeen epai honek arau berriak bilduko dituen Plan Orokorrik gabe Udala blokeatzeaz aparte, herria ere hainbat alorretan blokeatu lezake. “PNVren barne gatazkak medio, atzeratzen ari da Plan Orokorraren bilakaera”.
  5. 5. 5 proposamena Indarrean dauden arauak 2007an onartu ziren, urte batzuetako eztabaiden ondorioz. Hazkunde ekonomikoaren urteak ziren munduko herri kapitalista garatuetan, eta hemen ere bai. Hazkundearen eta era berean krisiaren oinarri nagusiak burbuila finantzarioa etahigiezinenmunduaizandira(ikuszutabea). Biek ala biek ekonomia erreala indartu eta haztea baino, diru errazeko espekulazioa izan dute oinarri. Lehenago edo beranduago eredu ekonomiko hau lehertu egingo zela aurreikusten zen. Eta lehertu egin da. Denek onartzen dute adreiluaren eta espekulazioaren politikak porrot egin duela eta beraz, ekonomiaren diseinuan eta etxebizitzaren politika berrian joera hauek baztertu nahian dabiltza gobernu guztiak. Azpeitian azken 15- 20 urtetan etxebizitza politika eredu-ekonomiko honi lotua izan da. Etxeak egin bezain pronto denak saltzen ziren prezio ikaragarrietan. Baina hau dena erori egin da. Gaur egun, etxeen salerosketak sekulako gainbehera izan du. Lehengo etxebizitza politika eredua defendatzen zutenei ere, gaur egun defendaezin bihurtu zaie, bi arrazoiengatik: alde batetik, gaur egun bizi dugun krisi ekonomiko larriaren arrazoietako bat eredu hau izan delako, eta bestalde, praktikan mundu guztia jakitun delako azken hamarkadako boom eraikitzailea ez dugula berriro ezagutuko. Horren arabera, Plan Orokor berriak testuinguru honi erantzun behar dio. Alegia, betiko eskema zaharrak (etxeak eraiki eta eraiki) alboratu beharra dago. Zentzu honetan Plan Orokorrak ekonomia erreala eta produktiboari erantzun behar dio eta ez adreiluaren epe motzeko etekin pribatuei. Etxebizitza politika herri interesei lotu behar zaio eta ez etekin ekonomiko pribatu eta espekulazioko gurpilari. •Beraz krisi garai hauetan ekonomia produktiboa da indartu behar duguna. Honekin batera, ikuspuntu ezkertiar batetik aberastasunaren banaketa justuago bati erantzuten dion eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea ezinbestekoa da. Alegia, egiturazko lanpostuak sortzen dituen ekonomia bultzatu behar dugu (industrian, nekazal munduan, zerbitzu sektorean, innobazio eta teknologi berrietan...) Eta ez eraikuntzan oinarritutako ekonomiak aldi baterako lanpostuak sortzean (etxeak egin bitartean lanpostuak daude eta gero zer?). Herri planeamendu orekatua.Izarraitzpe eremua ekipamenduetarako Hazkunde ekonomikoaren oinarri nagusienetakoa, eta era berean, krisiaren abiapuntua burbuila finantzarioa eta Higiezinen merkatua izan dira. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) bankuek beraien eta higiezinen irabazi ase ezina den gurpilari jarraipena emateko, orain dela sei bat urte hasi ziren subprime edo zabor hipotekak ematen. Honela, etxeen prezio izugarria tarteko, hipoteka ordaintzeko arazoak zituzten pertsonei hasi ziren maileguak ematen (langabetuak). Higiezinen sektorearen indarra zela eta, bankuek maileguak egiten zizkieten eros ahalmen baxukoei, etxebizitzen prezioa bikoiztuko zela pentsatuz (mailegua ordaindu ezean etxearekin gelditzeko). Era berean, mundu osoko bankuek inbertitu egin zuten AEBko bankuetan. Espekulazioan oinarritutako eredu honek iraun duen bitartean etxebizitzei lotutako enpresa eta bankuek izugarrizko irabaziak izan dituzte. Gaur egun, ekonomia erreala ez denez modu berean hasi, maileguak ezin ordainduta daude bezeroak, etxebizitzen balioa ez da bikoiztu, likidezia falta dago merkatuan eta krisia mundu osora hedatu da globalizazioarengatik. AEBetan gertatutakoa da, baina Euskal Herrian eta Azpeitian antzekotasun handia duen eredua eduki dugu azken hamarkadetan. Guztia lehertu den arte. Hemen ere hazkundea oinarri hauen bueltan eman da eta hazkunde ekonomiko handia bizi izan badugu ere, onuradunak ez gara guztiok izan. Euskal Herrian 1994- 2005 epealdian enpresen fakturazioan, soldatek zuten pisua %21,9tik %16,2ra murriztu zen. Aldiz, epealdi honetan enpresaburuen irabaziak %234 igo ziren. Eta zer esanik ez zehazki banku eta higiezinei lotutako enpresaburuen irabaziei dagokionez. Espekulaziotik etorri da krisia
  6. 6. 6 •Lehen aipatu bezala, etxebizitza politikak etekin ekonomiko pribatu eta espekulatzaileei erantzun baino, herritarren beharrei erantzun behar die. Maila honetan oso garrantzitsua iruditzen zaigu Udalak 2008an egin zuen etxebizitza beharraren diagnostikoa. Diagnostikoan datu esanguratsu bat aurkitu dezakegu, izan ere, etxebizitza berri baten premia adierazten dutenak 389 familia baitziren 2008an. Alegia datu hau ikusita eta “Corrugados-frantziskanak” eremua hor edukita oraindik eta zentzugabeago bilakatzen da eremu gehiago etxeak eraikitzeko kalifikatzea. •Herriko berdeguneak babestu beharra dago. Gipuzkoan eman den bilakaera urbanistikoari dagokionez, Azpeitikoa kasu berezia dugu. Bere garaian elizak eta batipat jesuitek zuten pisuagatik basilika eta santutegia Loiolan egoteak inguru hori guztia babestea ahalbideratu zuen. Loiolako santutegia egon ez balitz beste herrietan bezala loiola ingurua etxez eta industriaz beteta egongo litzateke ziurrenik. Horrela, gaurdaino altxor bat izan dugu Azpeitiarrok Loiola ingurua, izan ere, eremu berde eta herriari arnasa ematen dion eremu bilakatu baita. Etxebeltz- Izarrako etxeen eraikuntzetako obrek sortu diguten inpaktua ikaragarria suertatzen ari zaigu. Inguru hori guztia urbanizatu eta etxe gehiago eraikitzeak (Esklaba ingurua, Azkune...) inpaktua biderkatzea baino ez du ekarriko. Gainera, labea eta bulegoak dauden eremu honek ondoren urbanizagarri izaera hartuko du. Horrek esan nahi du bertan etxeak egitekotan hiru laurden babestutako etxeak izan behar direla. Alegia, bertan, besteak beste, babes ofizialeko eta alokairu publikoko etxe asko egin daitezke. Honetaz gain, eremu berdeak, ekipamenduak...izango ditu. Beraz, etxe berriak egitekotan askoz ere logikoagoa ikusten dugu garapena eremu honetatik bideratzea eremu libre gehiago okupatu gabe. •Eremu berdeekin osagarrituz herri interesek hala eskatzen badute orain edota etorkizuneko belaunaldiek, erabilera publikorako ekipamenduak egin daitezke bertan: hezkuntzakoak, gizarte beharretarako, aisialdirako guneak, parkeak, osasun etxeak, etab. Beraz, etorkizunean horrelako beharrei erantzuteko leku hau “Plan Orokorrak ekonomia erreal eta produktiboari erantzun behar dio eta ez adreiluaren epe motzeko etekin pribatuei”. Izarraitzpe eredua “Corrugados-Frantsizkanak “ eremua Zezen-plaza Plaza Nagusia Garmendipe futbol-zelaia
  7. 7. 7 ez hipotekatzea garrantzitsua deritzogu. Izarraitzen magalean egoteak, berdegunea izatea eta industriarik ez egoteak eta ekipamenduak bertan egoteak Esklabak (ikastola izan zena) Ikasberri Ikastola... honek guztiak izaera eta ikusmolde bat ematen dio eremu honi. 92. urtetik, arauek ekipamendu izaera eman diote eremu honi guztiari. Gaur egun ekipamentu bezala kalifikatuta badago, herriak ekipamenduetarako eremu berriak behar dituelako izango da. Gaur edo eta etorkizunean. Eta hori da eremu honek herrian bete izan duen eta betetzen duen funtzioa. Eremu honi ekipamendu izaera kentzea planteatzen ari denak zer proposatzen du? Herriak ez duela behar ekipamenduetarako lurrik etorkizunean? Eta baiezkoa bada non bestela? •Corrugadosek labea herritik ateratzeko egiten ari den inbertsio ekonomikoak Corrugados bera urteetarako herriari lotzeko aukera ahalbideratzen du. Gainera, Martxielgo labeak aterata hainbat hektarea libratuko dira herri erdian. Herriko industria garrantzitsu bat dago tartean. Urte askoan izan dugu ametsa labea herri erditik ateratzeko. Gaur gaurkoz aukera hau martxan dago. Alde zaharretik eta herriko erdigunetik gertuen dugun eremua dugu eta labea aterata eremu hori askatzeak herrian ditugun berdegune apurrak (Esklaba ingurua kasu) bere horretan mantentzeaahalbideratzendu.Corrugadoseko labea eta bulegoak Badiolegira lekualdatuta eta Frantziskanetako eremua gehituz, zortzi hektarea erabilgarri geratzen dira herri erdian. Garmendipeko zortzi futbol zelai adinako eremu batetaz hitz egiten ari gara. •Leku Ederrek presio eta mehatxu gisa sartu eta sartzen ari den helegite guzti horiek hamaika eragozpen sortu dizkiete hainbat herritarri (Etxebeltzen adibidez) eta Udalari. Helegite hauen atzean ez dago arauetan gaizki egin diren gauzak konpontzeko arrazoirik, bere gustuko ez diren erabakiak aldatzea baizik. Helegiteen presioen bidez sortu duen arazoarekin udal ordezkarien jarrera politikoa baldintzatu eta aldarazi nahi du. Promotoreen presio eta txantaiari aurre egiteko modua ez da beraiek nahi dutena ematea. Herriak, udalak, burujabe izan behar du bere ordenazioa eta etorkizuna erabakitzeko orduan. Promotoreen presioen eta mehatxu hauei men egiten badiegu, herrian etorkizunera begira, aurrekari oso negatiboa ezartzen dugu. Arazo guzti honen konponbidea oinarri legal sendo eta iraunkor bat emango diguten arauak egitea da. Hau egiten ez dugun bitartean -arauen prozedurak akatsak dituelako-, beti egongo gara edonoren mehatxupean. Eta are gehiago presio eta mehatxu egiten dutenak beraiek nahi dutena lortzen duten aurrekaria ezartzen bada Azpeitian. “Garmendipeko zortzi futbol zelai adinako eremu batetaz hitz egiten ari gara”.
  8. 8. 8 elkarrizketa Iñaki Errazkin “Corrugadoseko labeen lekua eta Izarraitzpe eremua, biak etxez betetzea ez da beharrezkoa” Iñaki Errazkin ezker abertzaleko zinegotzi eta Azpeitia Lantzeneko lehendakariak zuzen-zuzenean bizi izan du herriko arazo urbanistikoen afera. Momentu hauetan, Plan Orokorraren eztabaidan murgilduta dabiltzala aipatu du eta ezker abertzaletik defendatzen dutenez, “Plan Orokorraren desblokeoa eman beharra dago, arazo juridiko guztiak gainditu eta inoren presiopean egon beharrik ez izateko”. ArazourbanistikoeidagokionezUdalordezkari eta Azpeitia Lantzeneko lehendakari gisa zuzen zuzenean bizi izan duzu Etxebeltzeko babeseko etxeen obrak gelditzearen arazoa. Azkenean arazo konpondu da. Zein da zure balorazioa? Garrantzitsuena horixe da, obrak berriro martxan daudela eta babestutako 208 etxejabeek obrak geldirik ikustearen desesperazioa amaitu dela. Gainera, obrak gelditzearekin promotoreek bestelako zerbait nahi bazuten ere, obrak berriro martxan jarri dira etxejabeen eta herri interesen inolako galerarik eman gabe. Guk horri eutsi diogu momentuoro, herriak eta Udalak burujabea izan behar duelako bere ordenazioa eta etorkizuna erabakitzeko orduan, eta ezin du ibili kanpotik datozen presio edota mehatxuei men egin eta herritarren interes eta beharrak baldintzatzen. Behin, obrak martxan direla, orain falta dena da egiten ari garen Plan Orokor berriarekin arazo juridikoari konponbidea ematea. Etxebeltzeko aferan, PNVko juntatik oztopoak jartzea egotzi dizue. Esan dezatela zertan. Hasteko arazo juridikoa beraiek sortutakoa da, ez guk. Eta gainera obrak martxan jartzeko akordioa, etxejabeen eta herritarrei inolako galerarik egin gabe eman dena, nolatan lortu da ba orduan? Bestelakoak izango lirateke akordioaren oinarriak arazoaren gidaritza eta erabaki ahalmena beraien eskuetan egongo balira. Bestalde Leku Ederrek egoera honetaz baliatuta hainbat errekurtso sartu dituela kritikatzen duzue. Baina helegiteak sartzea eskubidea izateaz gain ez al da zilegi? Izango ez da ba! Guk ez diogu inori errekurtsoak jartzeko eskubidea zalantzan jartzen. Kontu honekin dagoen arazoa ez da errekurtsoak jarri izana, baizik eta udal ordezkarien jarrera politikoa aldatu nahi izatea. Horretarako bere eremuaz haratago (Etxebeltz-Izarra, Kuarteleko tasatuak, Soreasu…), herrian eta herritarrei gertatu daitezkeen ondorio larriak bilatu nahi ditu. Baina kontuak kontu guretzat garrantzitsuena Plan Orokor berri bat egitea da, honela arazo juridiko horiek gainditzeko eta hartara inoren mehatxupean egon
  9. 9. 9 beharrik ez izateko. Orain arteko ereduak hori ahalbidetu du, promotoreen eta interes pribatuak lehenesten zituelako, baina behingoz arazo juridikoa berme osoz konpondu ahal izateko Plan Orokor berri bat egitea izango da soluziobidea. Arazo legalak konpontzeko arau berriak bilduko dituen plan orokorra egiten ari zarete. Nola doa? Udalean hainbat bilera egin baditugu ere, blokeatuta dago bertako eztabaida. Horren arrazoia da, arauetan garrantzizkoak diren gaiak beste eremu batean negoziatzen ari direla. PNVren baitan zein sektore gailentzen den argitu arte ezingo dugu aurrera egin, beharrezkoa delako alderdien artean posizioak hartzea Plan Orokorrarekin aurrera egin ahal izateko. Honela zortzi hilabetean apenas aurreratu dugun eta horrela jarraituz gero, arazo potoloak izan ditzake Azpeitiko Udalak. Azken egunotan egindako prentsaurrekoan, PNVren barruan liskarrak daudela aipatu dituzue. Hori airera ateratzea zilegi al da? Arauen arazoa publikoa den heinean eta Udalean, herrian, ondorioak izaten ari denez, blokeo honen arrazoiak jakitera ematea da zilegia eta beharrezkoa dena. Herritar asko dago arazo honen aurrean konponbide eske, babestutako etxeetako jabeek adibidez hainbat mobilizazio aurrera atera dituzte, soluzio eske. PNVko liskarren ondorioak alderdi barrutik haratago doaz, herrira, hain zuzen. Horregatik garrantzitsua deritzogu hau dena herriratzea eta eztabaida guzti honen oinarriak azaltzea. EArekin lehentasunekoharremanazaindituzue baita oposizioan ere.EAk PNVko juntarekin akordioak bilatzeak zer eragin izan lezake? Plan Orokorraren garapena herrigintzari dagokionez gai oso garrantzitsua dela ez dago zalantzarik. Beraz, egia da herrigintza alorrean elkarlan eta akordioak egitea zailduko lukeela horrelako egoera batek. Dena den, argi utzi nahi dugu ezker abertzaletik Azpeitian 2007an egin zen moduan, aldaketa politikoa bideratzeko prestutasun guztia dugula eta ildo beretik, Euskal Herrian lantzen ari den prozesu demokratikoaren aldeko konpromiso irmoa dugula. Zailtasunak nabariak izango badira ere, gure esku dagoen guztia egingo dugu bi helburu hauen mesedetan. Kontua da EAk berdina pentsatzen ote duen. Edukiari dagokionez esklabatako eremua ekipamentu bezala mantentzeko hainbat arrazoi aipatzen dituzue. Horien artean ekonomía produktiboa-erreala indartu beharra aipatu duzue. Ze lotura du horrek esklabatako eremuarekin? Azken urteetan arauek etxebizitzen boom eraikitzaileari erantzun die. Horrek hainbat arazo ekarri ditu eta krisi ekonomikoaren oinarrian dago politika ekonomiko oker hau. Gaur egun egoera asko aldatu da. Krisi sakon batean sartuak gaude eta etorkizunera begirako oinarri sendoak jartzeko momentua da, lehen egindako akatsak errepikatu gabe noski. Horrela, Plan Orokor berriak hainbeste eremu planteatzea ez da ez beharrezkoa ezta egokia ere. Corrugadoseko labeen lekua eta Izarraitzpe eremua, biak etxez betetzea ez da beharrezkoa. Beraz, egitekotan Corrugadoseko eremuak askoz ere baldintza egokiagoak betetzen dituela uste dugu Izarraitzpekoak baino; horien artean Corrugadoseko lekualdatzea eta eraberritzea Azpeitian bertan ematea, oso garrantzitsua da herriaren etorkizunerako. Eta beraz, eremu hau lehenestea beharrezkoa deritzogu. Planorokorreanetxebizitzeibegira ba al duzue proposamenik? Bai. Ezker abertzaleak badu bere proposamena Plan Orokorrari begira. Momentuz egokiago ikusi dugu Plan Orokorraren korapiloak non dauden argitzea orain herritarrei. Eta horren aurrean gure posizio politikoa zein den azaltzea. Hala ere, egia da Plan Orokorrean etxebizitza politika landu behar dela eta horregatik datozen asteotan ezker abertzaleak dituen proposamenak, bai Udalean eta baita herrian ere, zein diren aurkeztuko ditu.
  10. 10. 10 kronologia Etxebeltz-Izarrako babestutako etxeen obra gelditzearen gatazkak izan duen bilakaera Azkenean obrak martxan jarri dira, alegia babestutakoetxejabeenarazoakonpondu da, Hala, arazo honen inguruan gertatu diren gorabehera eta urratsen berri ematea ezinbestekoa deritzo ezker abertzaleak. Arazo potoloa bilakatu da azken hilabete luzeetan eta ondorioz galdera asko sortu dira herrian. Honatx afera honek izan duen bilakaera: •2009ko irailean, promotoreek obrak geratu zituzten. Egun horretan bertan idatzi bat aurkezten zuten udaletxean hainbat eskakizuneginez.Idatzihonetanhitzarmen berri bat eskatzen zuten. Hitzarmen berri horretan babestutako etxeen prezioak igotzea, kalte-ordainak jasotzea… eskatzen zituzten. Gainera, beraiekin egindako bileran BOEtan egin beharreko kontratuak sinatzera ukatu ziren. •Ezker abertzaleak hartutako iniziatibaren ondorio, Udalak, pleno bidez eta aho batez, bere garaian bi aldeek adostutako hitzarmenaerrespetatzekoetaobrakberriro martxan jartzeko exijentzia egin zuen. •Etxeen “jabeak” mugitzen hasi ziren eta manifestazio batetarako deialdia egiten zuten. “Txantaiarik ez, obrak jarri martxan” lelopean. •Promotoreekin izandako beste bilera batetan beraien eskakizunak aldatzen hasi ziren. Beste eskaera batzuk egin zituzten, oraindik onartezinak zirenak (diru publikoaren erabilera…). •Obrak geldirik eta eskaerak onartezinak izatenjarraitzenzutendenboraberdinean, PNVk negoziaziorako prestutasuna erakutsi zuen publikoki. Gogoratu behar da plenoan aho batez obrak inongo ordainik gabe eta hitzarmena bere horretan betetzea exijitu zela. Adierazpen hauek obrak geldirik egotearen mehatxua bere horretan zegoenean egin ziren. Udalakedukibeharduentinkotasunerako ez zuen lagundu jarrera horrek. •Egoera horretan, obrak geldirik izanik eta onartu ezinezko eskaerak mahai gainean zeudenez, eta nahiz eta PNVren jarrera ahula izan promotoreekiko, ezker abertzaleak baloratu zuen ez zela baldintzarik ematen akordio batetara Etxebeltz-Izarrako etxejabeek manifestazioa egin zuten joan den azaroan promotoreen jarrera salatu eta etxeak lehenbailehen buka zitzaten eskatzeko.
  11. 11. 11 iristeko. Plenoan aho batez onartutako erabakiari tinkotasunez eusteko apustua egin genuen. PNVren jarrera ahula Udalean gutxiengoan egonik, jokaldi hau neutralizatuta geratu zen. •Abendu erdi aldera, promotoreek obrak berriro martxan jarriko zituztela eta alderdi guztiekin negoziatu nahi zutela adierazi ziguten. BOEn prezioak, etxeen kalitatea eta diru publikoaren eskaerak albo batera utzi eta beste eskakizun batzuetaz hitz egiten hasi ginen. •Promotoreekhainbatpuntujarrizituzten mahai gainean eta Udalean alderdi politiko guztiak hauen inguruko posizio bat hartu genuen, PNVren desadostasun batzuk baldin bazeuden ere. •Udalaren posizioa promotoreei idatziz pasa genien akordio bat jorratzeko baldintza minimoak ezarriz (obrak inongo ordainik gabe martxan jartzea, BOEn prezioak igotzea, etxeen kalitatea murriztea, kalte-ordainak, eta diru publikoaren galera, hori dena alboratua izatea). Egoera honetan, ezker abertzaleak diskrezioz jokatzea erabaki zuen. Izan ere, garbi genuen akordio bat erdiesteko bidean, hika mika publikoetan sartzeak ez zuela laguntzen, gaiak zeukan garrantziagatik. Ez da alderdi guztiek eduki duten jarrera. PNVko juntatik Etxebeltzeko arazoa konpontzeko oztopoak jarri genituela egotzi ziguten. Gezurra galanta. Aurpegia behar da hori esateko. PNV izan da arazo legala sortzearen erantzulea. Eta ez hori bakarrik. PNV izan da prozesu guzti honetanpromotoreenmehatxuenaurrean (obrak gelditzea...) amore emateko jarrera eduki duen alderdi bakarra. Adibidez, promotoreen mesedetan, diru publikoaren galera onartzeko prest egon zen eta bere garaian oraindik zozketatu gabe zeuden 54 babes ofizialekoen prezioa ere igotzeko prest zegoen. •Oztopoak oztopo ezker abertzalea eta oro har oposizioaren tinkotasunari esker, etxejabeen irmotasuna ahaztu gabe, akordio on bat egitea lortu zen. Babestutako etxeen prezioak ez dira igo, etxeen kalitatea ez da murriztu eta kalte- ordain eta diru publikoaren galerarik ez da egon. Nagusiki etxe libreen lehen erabilera baimena behar zutenez, hori ematearen truke obrak martxan jarri dituzte. Honekin batera babestutako etxeak bukatzeko data ezarri zaie, 2011ko apirila-uztaila bitartean bukatu beharko dituzte. Orain, Etxebeltz-Izarrako arazo juridikoa konpontzea falta da gatazka honi beharrezko irtenbidea emateko. Joan den urteko uztailaren 24ko ezohiko plenoan, Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen auziari irtenbidea emateko bidea erabaki zuen udalbatzak. Herriko Antolamenduaren Plan Orokorra berriro egitea erabaki zuen udalbatzak, PNV abstenitu egin zen. Etxebeltzeko babes ofizialeko etxejabeetako asko joan zen udalbatzarrera.

×