Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Loading...

Flash Player 9 (or above) is needed to view presentations.
We have detected that you do not have it on your computer. To install it, go here.

0 comments

Post a comment

    Post a comment
    Embed Video
    Edit your comment Cancel

    Favorites, Groups & Events

    Lutxi Eta Mendialdeko Aztia - Presentation Transcript

    1. LUTXI ETA MENDIALDEKO AZTIA
      • Bazen behin, duela urte mordo bat, etxe txiki eta txiro batean jaio zen Lutxi izena zuen neskato bat.
      • Lutxi bere ama eta amonarekin bizi zen. Amak ez zuen dirurik ezta Lutxi eskolara bidaltzeko ere, baina ahalegin handiak egiten zituen bere alaba hobeto bizi zedin. Eta amona gaixoak oso zaharkituta zituen hezurrak eta gorputza eta ohean ematen zituen egunaren ordu gehienak.
      • Lutxik aitarik ez zuen, eta nahiz eta beretaz jakiteko gogoa izan, urteak eman zituen berari buruz ezer jakin eta galdetu gabe.
      Zergatik zen bera beste haurretaz desberdina? Zergatik ez zuen aitarik? Nor zen? Non zegoen?
      • Hala ere, sekula ez zitzaion begiralerik falta eta pozik eta alai bizi zen zeukanaz gozatuz.
      • Horrela egoera, Lutxik ordu asko ematen zituen basora joaten fruitu eta hostoak jasotzen, jateko batzuetan eta amonarentzako sendabelarrak beste batzuetan.
      • Zortzi urte inguru zituela basoan galdu zen eta ikaratuta, laguntza bila ibili zen noraezean. Basoaren erdialdean zegoela, mendira igotzen hasi zen eta bat-batean norbait txistuka entzun zuen.
      • Ez zekien zergatik baina soinu hori ezaguna egin zitzaion eta pentsatu gabe, soinu hura entzuten zen lekura hurbildu zen.
    2. Kaixo Lutxi! Nola daki gizon honek nire izena? Zer ari zara? Herriko jendearentzako sendabelarrak jaso eta mota guztietako pozoi eta edariak prestatzen ditut janariaren truke, begira, hauek Liliak dira eta beste hauek Hortzizuriak.
    3. Bai, esan dizudan bezala herriko jendearentzako prestatzen ditut hauek, baina ez dut bereizketarik egiten jendearen artean, guztiei laguntzen diet eta askotan ez da begi onez ikusten. Munduan gauza anitz dago, onak izan arren gaizki ikusiak direnak. Horregatik ez naiz herrira jaisten, laguntza behar duena niregana etortzen da eta listo! Baina zu sekula ez zara herrira jaitsi, ikusten zaitudan lehenengo aldia da eta! Zergatik ba? Zuk jendea laguntzen duzu, ez al da hori ona?
      • Nahiz eta agure zahar horrek esandakoa ondoegi ez ulertu, azkar baino azkarrago bere lagun mina egin zen eta gauza asko ikasi zituen. Arratsaldero mendian gora joaten zen bere lagunarekin egoteko, eta ikasitakoaz baliatuz, bere amona ohetik altxatzea lortu zuen!
      • Behin, egunero bezala, mendialdera igo zen, baina ohi ez bezala, aztia ez zegoen betiko tokian. Lutxi izutu egin zen eta korrika batean bere etxetxora joan zen bere bila.
    4. Zer zabiltza hemen?, gaur eguraldi oso ona egiten du eta!!! Gaixo nago, eta ez dut gogorik basora joateko Esaidazu ba zelan lagundu ahal dizudan, nik prestatuko dizut sendagaia!! Ez dago sendagairik honentzako, joan zaitez amarengana eta ez galderarik egin
      • Negarrez eta korrika herrira jaitsi eta bere amarengana itzuli zen. Zotinen artean, hauxe esan zion:
      • Amak besoen artean hartu eta lasaitzen zuen bitartean dena azaldu zion.
      • Horrela, azkar ulertu zuen dena. Azken urteetan bere lagun mina izan zena, bere aita zen! Berarekin eman zituen azken egunak ezer jakin gabe, ezta konturatu ere egin gabe!
      Ama! Aztia gaixo dago eta ezin dut sendatu!! Zer egingo dut?
      • Lutxik ez zuen sekula ere aztia ahaztuko, eta argi zuen zein izango zen bere etorkizuna handik aurrera…
              • EGILEAK:
      • Iraia Ereñaga
      • Uxue Estebanez
      • Maitane Fdez. de Retana

    + uxueuxue, 3 years ago

    custom

    311 views, 0 favs, 0 embeds more stats

    guk sortutako ipuin batetik egindako ipuin multimed more

    More info about this document

    © All Rights Reserved

    Go to text version

    • Total Views 311
      • 311 on SlideShare
      • 0 from embeds
    • Comments 0
    • Favorites 0
    • Downloads 9
    Most viewed embeds

    more

    All embeds

    less

    Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
    Flag as inappropriate

    Select your reason for flagging this presentation as inappropriate. If needed, use the feedback form to let us know more details.

    Cancel
    File a copyright complaint
    Having problems? Go to our helpdesk?

    Tags