Your SlideShare is downloading. ×
Ik tak herri ametsan
Ik tak herri ametsan
Ik tak herri ametsan
Ik tak herri ametsan
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Ik tak herri ametsan

288

Published on

Published in: Technology, Business
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
288
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak IKTak HERRI AMETSA IKASTOLAN Herri Ametsa Ikastola Donostiako Bidebieta auzoan kokatua dagoen D ereduko ikastetxe pribatua da. Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen dira bertan. Maila bakoitzerako bi gela daude. Herri Ametsa Ikastola duela 7-8 urte sartu zen IKT proiektuan. Ikastola osoa dago proiektuaren barruan, bai hezkuntza arloa (HHtik hasi eta DBH arte) eta baita administrazioa ere. Irakasleek, orokorrean, jarrera ona izan dute proiektuaren aurrean. Beharrezkoa ikusi dute, nahiz eta hasiera batean kezka sortu askori. Etengabeko lana eskatzen duela diote. Irakasle helduenei teknologia berrietan trebatzea gehiago ari zaie kostatzen eta alderdi bat sendotu aurretik hurrengoan sartzen ari direla sentitzen dute. Lan extra asko etorri zaie bat-batean, baina merezi duela uste dute. Ikasleek, berriz, ez dute inolako pegarik ikusten. Oso ondo hartu dute proiektua. Teknologia berriak oso erakargarriak dira beraientzat eta gustura egiten dute horiekin lan. IKTko dinamizatzaile bakarra dago ikastola osoan. Formakuntza ikastaro batzuk egin ditu horretarako. Ateratzen den material berria sozializatzeaz arduratzen da eta hainbat proiektu aurrera eramateko aholkularitza eskaintzen die irakasleei. Arazo bat ikusten da, ordea. Irakasle guztiak daude proiektuan sartuta, mailaren arabera, gehiago edo gutxiago inplikatzen direlarik. Beraz, irakasle asko dira eta dinamizatzaile bakarra. Denbora gutxi du irakasle bakoitzari behar duen arreta eskaintzeko. Irakasleek, hala ere, programa informatikoak erabiltzeko formazioa jasotzen dute. Batetik, Berritzegunek eskaintzen dituen ikastaroetara joaten dira aukeratutako irakasle batzuk. Bestetik, ikastolen elkarteak prestatutako materialarekin lan egiteko antolatzen dituen formazio ikastaroetara ere joaten dira. Normalean urtero maila bakoitzeko irakasle bat joaten da eta horrek bere mailakideari azaltzen dio ikasitakoa. Xabier Urruxulegi kallejo
  • 2. Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak Ikastolan egun dauden baliabide materialak: α Ikus-entzunezko gela bat: kainoia, pantaila, TV, bideoa eta DVDa dituena. α Informatika gela 1: DBHkoentzat, 12 ordenagailurekin. α 2 telebista: Bata ikus-entzunezko gelan eta bestea mugikorra, DBHn, DVDa barnean daukana. α Bideo 1: Ikus-entzunezko gelan. α 2 argazki kamera digital: Bata HHn eta bestea LH eta DBHn. α Bideo kamera 1. α Ahots grabagailu 1. Horretaz gain, ordenagailuan ere badute ahotsa grabatzeko aukera. α Musika entzuteko tresnak: Gela bakoitzean bana. α Ordenagailuak: Idazkaritzan 2, irakasle geletan 10 ( HHn 2, LHn 4 eta DBHn 4), zuzendariak 1, HHko gela bakoitzean 2, LHko gela bakoitzean 1, informatika gelan 12 eta portatil 1. Ordenagailu guztiak sarean konektatuta daude. α 5 inpresora: HHn, LHn, DBHn, idazkaritzan eta zuzendariaren gelan. α 3 fotokopiagailu: horietako bat ordenagailuei konektatua dago, sarean. α 3 skaner: HHn, LHn eta zuzendariaren gelan. Ordenagailu guztiak sarean konektatuta daude. Irakasleek, horrela, euren perfilera edozein ordenagailutatik sartzeko aukera dute. Bertan, guraso bilerak, ikasleen notak, unitate didaktikoak eta memoriak dituzte gordeta, besteak beste. Ziklo bakoitzekoak berea dauka, eta gako bat erabiliz sartzen da bertara. Bestalde, ikastolako langile guztiek bertako posta elektronikoa dute. Asko erabiltzen dute bileren berri emateko, informazioa trukatzeko... Oraindik ez dituzte nominak posta elektronikoz jasotzen, baina hemendik gutxira hala iritsiko omen dira. Ikasleen informeei dagokionez, notak ordenagailuan gordetzen badituzte ere, informeak eskuz egiten dituzte, horretarako prestatuta dituzten ereduetan. Garai batean Excel bidez egiten zuten baina ez omen zen oso xamurra. IKASDATeko formatua ere ez da erosoa betetzeko ezta gurasoek ulertzeko ere, beraien ustez. Hori dela eta erabiltzen dute beraiek prestatutakoa. Etorkizunean, formatu hori IKASDATen sartzeko aukera badute, ordenagailuz egingo dituzte. Herri Ametsa Ikastolak, halaber, badu bere web orria ere: www.herriametsa.com. Irakasle bat arduratzen da web orria eguneratzeaz. IKASTOLAN ERABILTZEN DUTEN IKASMATERIALA: Xabier Urruxulegi kallejo
  • 3. Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak Garai batean “Klik eta klik”, “Axelko”, “Beleko” eta “Otsoko” proiektuak jarraitzen zituzten besteak beste, baina egun, Ikastolen Elkarteak eskaintzen dituen Urtxintxa, Txanela eta Ostadar proiektuak jarraitzen dituzte. Haur Hezkuntzan URTXINTXA proiektua lantzen dute. http://www.urtxintxa.net/ Haurrak Urtxintxa proiektuaren metodologiak eskaintzen duen CD- ROM interaktiboarekin aritzen dira jolasean hasieratik. Euskara hutsean garaturiko CD-ROM interaktibo honen jardueren ezaugarrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion motibazioa baitu oinarritzat. Haurrak afektiboki identifikatuko duen gidari/lagunaren argibide, aholku, iradokizun eta animo hitzei jarraituz, gogokoa duena aukeratuz jolas egingo du. Hiru urtekoen kasuan gidaria, Ttantto mantagorria izango da, lau urtekoen kasuan, Txirritx kilkerra eta bost urtekoen kasuan Xango mantxinsaltoa. Beste ezaugarria, erabiltzeko erraza izatea da. Sagua haurrek erabiltzeko moduan egokituta dago. Haurrak irudia Klik bakar batez aukeratzen du, eta, ondoren, saguaren botoiari klikatuta eutsi gabe, irudiak saguaren mugimendua jarraituko du. Irudia toki egokian uzteko haurrak ez du berriro Klik egin beharrik. Leku egokiaren gainetik pasatutakoan pantailak irudia zurgatu egingo du. Honela ezinezkoa da irudia gaizki kokatzea, eta haurrarentzat errazagoa gertatzen da ariketa burutzea. Haurrak trebezia handiarekin aritzen dira. Irakurketa-idazketaren ikuspegi eraikitzailea abiapuntutzat hartuta garatu da Urtxintxa Proiektua. Horregatik, CD-ROM honek ere, hainbat jarduera eskaintzen ditu: CD-romaz gain, zenbaitetan irakasleak ordenagailuan musika jartzen die ikasgela girotzeko, baita egindako irteera, jaialdiak... gogoratzeko argazkiak ere. Ordenagailuan Paint, Office, Windows media player bezalako programak dituzte baina haurrek ez dituzte erabiltzen, noski. Lehen Hezkuntzakoek TXANELA metodologia erabiltzen dute. http://www.txanela.net/ Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da, Haur Hezkuntzako Urtxintxa proiektuaren jarraipena. Proiektu honek Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean. Ikastolan, Txanela lantzen duten bitartean, internetera konektatuta egoten dira behar duten informazioa bilatzeko, proiektuak eskatzen duen bezala www.berria.info web orrian sartzeko... Explorer edo Firefox dira erabiltzen dituzten nabigatzaileak. Bestalde, Word eta Power Point dira programarik erabilienak. Xabier Urruxulegi kallejo
  • 4. Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak DBHn OSTADAR proiektua lantzen dute. http://www.ostadar.net/ Ostadar proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako curriculumaren kudeaketarako diseinaturiko proiektua da. Ikasleentzako eta irakasleentzako hainbat ikasmaterialek osatzen dute euskarri desberdinetan: paper euskarrian, ikus-entzunezkoak, multimedia eta baita internet bitartezkoak ere. Ostadar Webguneko giden bidez, proiektuaren material curricularrak erabiltzeko eta antolatzeko aukera dute irakasleek. Eta etorkizunean, ikasleekin zuzenean landu ahal izateko internet bitartezko jarduerak aurkeztuko dira, beti ere Ostadar materialen sekuentzietan txertatuta, unitate didaktikoetako metodologia aberasteko. Ikastolan DBHko ikasleek bideoa erabili dute asko, proiektu honen barruan. Esaterako, gai ezberdinen inguruko eztabaidak egin eta bideoz grabatu dituzte, ondoren ikusi eta esandakoak aztertzeko. Biologia ikasgaiean erabiltzen dute batez ere ordenagailua, gaien inguruko informazioa bilatzeko, Excel programaren bidez grafikoak egiteko... Ondorio moduan, esan daiteke Herri Ametsa ikastolaren inguruko datu hauekin ikusi daitekeela egun, ikasleek ordenagailuekiko etengabeko kontaktua dutela. Txikienek CD-ROM bidez lantzen dituzte sailkapenak, zenbakiak, margoketa, abestiak, irakurketa eta idazketa... LHn internet bidez egunkarietan sartu, bestelako informazioa bilatu, blogak eta Power Point aurkezpenak prestatu, ipuinen irudiak eskaneatu eta euren ahotsa jarri... eta antzekoak egiten dituzte. Eta DBHn ere erabiltzen dituzte teknologia berriak, egindako eztabaidak grabatu eta aztertzeko esaterako. Ikastolan diotenez, IKT proiektuan sartzea apustu handia izan da. Hala ere, ez da erronka erraza izaten ari. Aldaketa ugari eskatzen ditu apustu honek. Irakasleen formakuntza ezinbestekoa da, besteak beste. Irakasle gazteenek teknologia berriekiko harreman estuagoa dute, baina irakasle zaharrenentzat esfortzu handia eskatzen du horrek. Xabier Urruxulegi kallejo

×