• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
Egipto B. Atxa
 

Egipto B. Atxa

on

  • 397 views

Antzinako Egipto. 15 urteko ikasle batentzat egokituta.

Antzinako Egipto. 15 urteko ikasle batentzat egokituta.

Statistics

Views

Total Views
397
Views on SlideShare
397
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
4
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Egipto B. Atxa Egipto B. Atxa Presentation Transcript

    • ZER IKASIKO DUGU IKASGAI HONETAN? 1.- Non sortu ziren munduko lehen hiriak. Non dagoen Egipto. 2.- Nolakoa zen Egiptoko gizartea. 3.- Nola bizitzen zen jendea Antzinako Egipton. 4.- Zein zen haien erlijioa. Zertan sinesten zuten. 5.- Antzinako Egiptoko artea.
    • 1.- LEHEN HIRIAK ANTZINAKO EGIPTO: KOKAPEN GEOGRAFIKOA Lehenengo zibilizazio eta hiri handiak ibaien inguruetan sortu ziren: • Mesopotamia: Trigris eta Eufrates ibaien inguruan. • India: Indus ibaiaren inguruan. • Txina: Ibai horiaren eta Ibai urdinaren inguruan. • Egipto: Nilo ibaiaren inguruan.
    • Nilo ibaiaren inguruan dauden lurraldeak oso emankorrak dira, haiengandik lortzen zuten janaria. Niloren inguruetako lurraldeetan Egiptoko biztanle gehienak bizi ziren. Egipto, Afrikako ipar-ekialdean dagoen herrialde bat da. Goitik-behera Nilo ibaiak gurutzatzen du.
    • ARIKETAK 1.- Aipatu zeintzuk izan ziren lehen zibilizazioak eta non jaio ziren. ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________ 2.- Zergatik jaio ziren, zure ustez, ibaien inguruetan? ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________ 3.- Zein kontinentetan dago Egipto? ________________________________________________ 4.- Zein da Egipto gurutzatzen duen ibaia? ________________________________________________
    • 2.- EGIPTOKO GIZARTEA Egiptoko gizartea maila ezberdineko taldez osatuta zegoen. Talde bakoitzak bizi-baldintza eta eginkizun ezberdinak zituen. GIZARTE MAILAKATUA (PIRAMIDEA)
    • 1. Erregea edo FARAOIA: Jauregietan bizitzen zen. Handik lurralde guztiak gobernatzen zituen. Egiptoko biztanleek jainkotzat zuten.
    • 2. Goi maila 2.1. Nobleak: Lurraldeen jabeak ziren. 2.2. Apaizak: Erlijio-errituak kontrolatzen zituzten. Tenpluak zaintzen zituzten, milaka zerbitzari zituzten. 2.3. Eskribak: Funtzionarioak ziren (gobernurako lan egiten zuten). Irakurtzen, idazten eta zenbatzen zekiten. Txosten ofizialak idazteaz gain, faraoien kontuak eramaten zituzten.
    • 3.- Gainerako biztanleak Egiptoko biztanle gehienak faraoiaren, nobleen eta apaizen erabakien menpe bizi ziren. 3.1.- Nekazariak: Talde kopurutsuena zen. Faraoien, nobleen eta apaizen lurraldeak lantzen zituzten. Bizimodu xumea zuten. 3.2.- Eskulangileak: Harria lantzen zuten, zeramika, papiroak, eskulturak, oihalak, metalezko objektuak … egiten zituzten. 3.3.- Merkatariak: produktu horiek garraiatzen eta saltzen zituzten. 3.4.- Soldaduak: Gerratan borroka egiten zuten. Egiptoarrek ez zuten txanponik eta trukean aritzen ziren.
    • 4.- Esklabuak Gerra-presoak ziren, batez ere. Ez zuten inolako eskubiderik. Herri lanetan (piramideak, jauregiak…), kobre meategietan eta armadan egiten zuten lan.
    • ARIKETAK Esaldi hauek egia ala gezurra diren jarri esan:  Egiptoko gizartean gizon-emakume guztiek eskubide berdinak zeuzkaten.  Faraoia Egiptoko pertsona boteretsuena zen.  Nobleek tenpluak zaintzen zituzten.  Egiptoarrek faraoia jainko bat zela uste zuten.  Merkatariek lurralde asko zituzten.  Nekazariek faraoien eta nobleen lurrak lantzen zituzten.  Esklaboek piramideak eraikitzen zituzten.  Eskribek idazten eta irakurtzen zekiten.  Nekazariak oso boteretsuak ziren.
    • 3.- ANTZINAKO EGIPTOKO BIZIMODUA Gizonek gona batekin estaltzen zuten haien gorputza, eta emakumeek tunika bat erabiltzen zuten. Ogia, lekaleak, txerrien eta ardien haragia … jaten zuten, batez ere. Ardoa eta garagardoa ere, edaten zuten. 3.1. Eguneroko bizitza Egiptoko biztanleen lana, batez ere, landetan ematen zen. Gizonek lan gogorrenak egiten zituzten, baina emakumeek eta umeek ere lurrak lantzen zituzten.
    • RA 3.2. Erlijioa. Jainkoak Egiptoarrak politeistak ziren, hau da, jainko-jainkosa askorengan sinesten zuten. Eguzkia zen jainko nagusia. Ra, Amon, edo Aton deitzen zioten. Beste jainko-jainkosa garrantzitsu batzuk ere baziren: Anubis (hildakoen jainkoa), Osiris (Ra jainkoaren semea), Isis… OSIRIS ANUBIS ISIS
    • Tenpluak  Etorbide luze bat zuten esfingeen zenbait estatuaz dekoratua.  Tenpluak horma lodi bat zuen sarreran: Pilonoa.  Pilonoaren aurrean Obeliskoa (zutabe luze bat) zegoen.  Aurrerago, zutabe handiz inguratutako patioa.  Ondoren, gela hipostiloa, estalita eta zutabez beteta.  Azkenik, jainkotegia; han gordetzen ziren jainkoen estatuak. Jainko-jainkosa bakoitzak tenplu bat zuen. Han, apaizek erlijio erritu ezberdinak egiten zituzten. Eraikin hauek oso handiak izaten ziren eta harria erabiltzen zuten eraikuntza-material giza. Tenpluen ezaugarriak
    • Hil osteko bizia. Hilobiak Egiptoarrek hil osteko bizitzan sinesten zuten. Horregatik, momia bihurtzen zuten gorpua ondo mantentzeko; hau da, gorpuak lehortu eta loturaz biltzen zituzten. Ondoren, momia hura sarkofago batean sartzen zuten, eta hilobietan, hildakoen egoitzetan, sartzen zuten. Hilobietan, hildakoa, hatu batez inguratzen zuten. Hatu honetan hildakoak hurrengo bizitzan behar izan zezakeen guztia jartzen zuten: janaria, arropak, bitxiak …
    • Hilobirik handienak faraoienak ziren. Batez ere piramideak. Ikusgarrienak Gizeh-eko piramideak dira. Bertan hilobiratu zituzten Keops, Kefren eta Mikerinos faraoiak, duela 5.000 urte inguru. Piramide bat barrutik Gizeh-eko piramideak
    • 3.3. Egiptoko artea  Egiptiarrek idazteko ez zuten letrarik erabiltzen. Haien idazkera hieroglifikoa dela esaten dugu, hau da, idazteko ikurrak marrazten zituzten. Idazteko papiro izeneko orriak erabiltzen zituzten.  Lehen aipatu dugunez, Egiptiarrek izugarrizko egiturak eraiki zituzten: tenpluak, piramideak... Gero, eraikuntza hauek dekoratzeko eskulturak eta margolanak egin zituzten. Ramses II.aren eskultura
    • Eskultura eta pinturen ezaugarriak Egiptoko artistek, pinturak eta eskulturak egiterakoan arau zorrotzei jarraitu behar zieten. Perspektibarik ez. Frontaltasuna: Objektuak aurrera begira erakusten ziren beti. Idealizazioa: Pertsonak gazte eta eder irudikatzen zituzten. Gelditasuna: Irudietan ez da mugimendurik adierazten. Nefertitiren hilobiaren horma-pintura
    • ARIKETAK 1.- Antzinako Egipton, zertan egiten zuen lan biztanleriaren gehiengoak? ________________________________________________ ________________________________________________ 2.- Zer jaten eta edaten zuten? ________________________________________________ 3.- Azaldu zer esan nahi duen Egiptoarrak politeistak zirela? ________________________________________________ ________________________________________________ 4.- Idatzi Antzinako Egiptoren jainko-jainkosen izen batzuk: ________________________________________________ 5.- Idatzi tenplu honen atalen izenak.
    • 6.- Nola lurperatzen zituzten hildakoak? ________________________________________________ ________________________________________________ 7.- Zertarako erabiltzen ziren piramideak? ________________________________________________ ________________________________________________ 8.- Zeintzuk ziren pintura eta eskulturen ezaugarriak? ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________ 9.- Nolakoa zen egiptoarren idazkera? ________________________________________________ 10.- Non idazten zuten? ________________________________________________