Your SlideShare is downloading. ×
MMLab 2013: Korrika 18ren komunikazio estrategia (Ugaitz Alegria)
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Introducing the official SlideShare app

Stunning, full-screen experience for iPhone and Android

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

MMLab 2013: Korrika 18ren komunikazio estrategia (Ugaitz Alegria)

125
views

Published on

Master amaierako lana

Master amaierako lana

Published in: Education

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
125
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. MMLab 2013: Korrika18ren Komunikazio Estrategia EHU-EITB Multimedia Komunikazioko Masterra 2012-2013 Ugaitz Alegria Ituarte Tutorea: Joseba Ezeiza Ramos
  • 2. AURKIBIDEA 1.- Sarrera………………………………………………………………………… 3. 2.- Proiektuaren Testuingurua………………………………………………….. 3. 2.1.- Zer da Mmlab?.......................................................................................... 3. 2.2.- Zer da Transmedia?.................................................................................. 4. 2.3.- Zer da Korrika?......................................................................................... 6. 2.4.- Korrika 18……………………………………….……………………….. 6. 3.- Proiektuaren ezaugarriak.................................................................................. 7. 3.1.- Proiektuaren jatorria……………………………………………………. 7. 3.2.- Proiektuaren diseinua................................................................................11. 3.2.1.- Proiektuaren Telebista saioa……………………………………….12. 3.2.2.- Proiektuaren Irratiko atala...............................................................14. 3.2.3.- Proiektua webgunean eta sare sozialetan.........................................15. 3.3.- Proiektuko lan taldea.................................................................................16. 3.4.- Emaitzen azterketa..........................................................................................17. 3.4.1.- Produkzioari dagokionez...................................................................18. 3.4.1.1.- Aurreprodukziorako azpiegitura............................................18. 3.4.1.2.- Aurreprodukziorako denbora.................................................18. 3.4.1.3.- Barne komunikazioa eta koordinazioa...................................18. 3.4.2.- Formatuari dagokionez.....................................................................19. 3.4.2.1.- Telebistako saioan desoreka....................................................19. 3.4.2.2.- ETB1en emititzera pasa...........................................................19. 3.4.2.3.- Twittersodioaren arrakasta eza..............................................19. 3.4.3.- Audientziari dagokionez....................................................................20. 3.5.- Balorazioa...................................................................................................22. 1
  • 3. 4.- Ekarpenak eta proposamenak.........................................................................2 3. 4.1.- Ekarpen pertsonalak.................................................................................23. 4.1.1. Aurreprodukzioa.................................................................................23. 4.1.2. Grabaketak..........................................................................................25. 4.1.3.- Telebistako saioa................................................................................26. 4.1.4.- Irratiko konexioak.............................................................................26. 4.1.5.- Bestelako eginbeharrak.....................................................................27. 4.2.- Amaierako gogoetak eta etorkizuneko proposamenak..........................27. 5.- Korrika 18 MMLab esperientzia MMK masterraren testuinguruan..........30. 5.1.- MMK masterraren gaitasunak eta MMLab esperientzia.....................30. 5.2.- Lorpen pertsonalak...................................................................................32. 6.- Bibliografia.........................................................................................................33. 7.- Erreferentziazko web orrialdeak.....................................................................33. 8.- Eranskinak.........................................................................................................34. 8.1.-Ikusentzunezko lan gehigarria..................................................................34. 8.2.-Audientzien analisiak.................................................................................34. 8.3.-Ikusentzunezko lanak.................................................................................34. 8.4.- Irratiko konexioak.....................................................................................35. 2
  • 4. 1.- Sarrera MAL (Master Amaierako Lana) laburduraz izendatzen dugun lana, EHU –EITB Multimedia Komunikazioko Masterra bukatzerakoan ikasleari fakultatean ikasitako alderdi teoriko eta praktikoak ikasitakoarekin uztartzea eskatzen zaio. Txosten honetan 2012/2013 ikasturtean Mmlab proiektuan ikasleak bolondres eran lan egindako Korrika 18 transmedia proiektua zertan datzan azaltzen da. Masterreko zuzendaritzatik Korrika 18 proiektuan parte-hartzeko eta lan egiteko aukera luzatu zitzaigun ikasleoi. Bestelako informaziorik ez bazitzaigun eman ere, nik hasieratik argi nuen, neure esku neukana emateko prest nengoela eta zertan oinarrituko zen jakin ezean ere gogotsu nintzen proiektuan murgiltzeko, baita horrek suposatzen zuen konpromezua hartzeko ere. Aukera ona zen inolaz ere honelako egitasmo batetik ikasi daitekenaz aprobetxatzea. Aurtengo 2012/2013 ikasturteko Mmlab proiektuan (Korrika 18) transmedia proiektu bat gauzatu nahi izan da, eta horretarako beste erakunde batzuen parte hartzea egon da AEK eta EITB. Txosten honetan beraz, MAL bezala izendatzen den honetan, Korrika 18 transmedia proiektua zer den azaldu aurretik. Irakurlea kokatzeko asmotan, Mmlab, Korrika edota Transmedia kontzeptuak definitu dira. Ondoren, proiektuaren jatorria zein izan den azalduz, hau da, sorkuntzaren prozesua bera nola burutu zen; produktua bera zer izan den eta txosten honen egilea naizen aldetik, proiektuan zeintzuk izan diren nire ekarpenak azaldu ditut. Txostenean, ekarpen eta proposamen berrientzako ere egongo da tartea, etorkizunera begira antzerako ekintzatan aplikatu ahalko liratekeen proposamenak. Edota, Korrika18 proiektu honetara egokitu ahal diren bestelako ekarpenak. Mmlab proiektu hau behin gauzatuta, ondorioak atera beharra dago. Transmedia produktuak eman duena analizatzeko uneari tartea uzten zaio. Honetaz guztiaz gain, proiektuan zehar parte hartu dudan ekintzen bideo eta audio sorta eskeintzen ditut. Txostenaz gain Korrika 18 Transmedia proiektua laburbiltzen duen ikusentzunezko bideo lan bat gaineratu da. Helbide honetan dago eskuragarri: http://we.tl/nMcg4nImwi 2.- Proiektuaren testuingurua eta helburuak 2.1.- Zer da MMlab? MMlab ezagutza batzuk finkatzeko azken bi urteetan EHU-EITB Multimedia Komunikazioko Masterrak bultzatutako laborategiak dira. 3
  • 5. Lehenengoa Bartzelonan egin zen eta bigarrena aurtengo 2012-2013 ikasturtean egindakoa Korrika18ren ingurukoa izan da. Ikasleak bere borondatez lan egiten duen proiektu laborategi bat da. Masterrak orain arte izandako egiturarengatik ezin izan da beste era batean aurkeztu, aipatutako bolondres eran lan egiteko moduan baino beste. Baina aurrerantzean ikasketa prozesuaren baitan sartu nahiko litzateke eta horretan dabiltza MKM masterreko batzorde akademikokoak. Aurtengo 2012/2013 ikasturteko Mmlab proiektua garatu ahal izateko ezinbestekoa izan da AEK eta EITBren kolaborazioa, baina ez dago Mmlaben inguruko akordio formal zehatzik. EITBko Multibox aretoan ospatutako Tranxmedia jardunaldiak, beste gauza batzuen artean, MMlaberako lehen urratsa izan zen, eta zentzu horretan horren parte ere bada. 2.2.- Zer da transmedia? Trans-media. Hitzak bereiztuz, latin jatorrizko hitzak ageri dira; trans- hitzak zeharkatzearen ideia adierazten du. Bestalde –media hitzak latinez erdia esan nahi badu ere, komunikatzeko tresnak izendatzeko darabilgu gaur egun. Euskarazko, hedabide hitzaren sinonimoa da. Transmedia, medio ezberdinak erabiliz istorio bat kontatzeko modua da. Edo hainbat euskarri erabiltzen dituen saio bat. Normalean entretenimentuan edo fikzioan jorratzen diren produktuak badira ere, kazetaritzaren alorrean ere garatzen dira transmedia edo multiplataforma erako produktuok. Gizartearen kontsumo joerak etengabe aldatzen ari diren aro digital batetan gaude. Informatzearen boterea gizarte guztiaren esku dago gaur egun, eskeintzen diren euskarri ezberdinei esker. Komunikatzeko modu tradizionalek bilakaera izan duten heinean, informazioa hedatzeko era berriak agertu dira (interneta, sare sozialak…). Komunikazioaren alorra etengabe transformatzen ari da, horregatik moldatzea edo egokitzea da bizirauteko modua. Komunikatzeko era berri hauetaz baliatu egin behar da, zerbitzua hobetzeko helburuarekin, eraldaketok ezin dira mehatxu lez hartu. Publikoari ere elkarreragiteko aukera ematen zaio, “feed-back”-a sortuz. Sare sozialen bitartez erabiltzaileen parte-hartzeari esker, orain artean hartzaile zirenengandik jasotzen ez zen informazioa jaso daiteke. Publiko edo erabiltzaile honen interesak, joerak, beharrak zeintzuk diren detektatuz. Hartzailea “prosumer” bihurtuz, hau da, kontsumitu eta ekoiztu egiten du era berean, norabide biko komunikazioa sortuz. Web 2.0.-k bultzada bat eman dio transmediari erabiltzaileekiko elkarreragina posible eginez. Transmedia edukiek parte-hartzaile eta eragileen arteko komunikazio sarea sortzea eta informazioa hedatzea dute helburu. 4
  • 6. Transmedia hobeto ulertzeko hona hemen adibide deigarri eta original bat: “Saningen om Marika”. Marikaren Egia deitzen den saioa Suediako Telebistak martxan jarritako proiektua da. Telebistaren alorrean esperimentu iraultzaile bat. Suedia guztia emakume baten bila jarri zuen saioak. Suediako telebistak Parte-hartze fikzioa deitu zion genero berri bat sortuz. Ikuslearen parte-hartzea sustatuz eta medio ezberdinetaz baliatuz fikzioa eta errealitatea elkartu zituen. Suediako telebistak fikziozko telesail berri bat estreinatuko zuela iragarri zuen, “Saningen om Marika”. Marika izeneko emakume baten desagerpena zela eta haren familia eta lagunek egindako bilaketa, eta poliziaren ikerketak kontatzen dira. Hori zen “Saningen om Marika” telesailaren abiapuntua. Gaia soilik aintzat hartuta, behar bada ez litzateke oso originala. Desagerpenen inguruan jorratzen diren telesailak asko baitira. Baina, telesaila emititzen hasi baino aste batzuk lehenago Adrijana izeneko emakume batek dezente zalaparta sortu zuen Suediako hedabideetan. Desagertuta zegoen bere laguna bilatzeko sortuta zuen blogetik Suediako Telebistak istorioa lapurtu omen ziola eta Telebista katea salatu zuen. Horrela, suediar asko eta asko, Adrijanaren webgunera jotzen hasi ziren. Honen lagunaren istorioa ezagutu eta Adrijanaren laguna bilatzen laguntzeko asmoz. Telesaila emititzen hasi aurretik dagoeneko denen ahotan zebilen gaia. Telebista saioa lapurtutako benetako istorio batetan oinarritua zegoela zabaldu zen herrialde osoan zehar. Suediako telebista konspirazio baten parte zen. Sortutako polemikari aurre eginez Suediako Telebistak, salaketa guztiak ukatzeko Telesailaren estreinaldiaren ondoren, telebistaz emititutako debateari ekin zion. Saioaren ekoizleak Adrijanarekin batu ziren zuzenean, eta salaketa guztiak ukatu zituzten. Saioak bere webgune propioa sortu zuen. Adrijanak zioenaren aurkakoa erakusteko asmoz, eta haren laguna bilatzen laguntzeko. Honela Marikaren bilaketaren berri izateko telesailean gertatzen zenaz gain, zuzeneko debateetan, Adrijanaren webgunean eta SVTren webguneak ere aktibo zeuden. Medio guztiak Marikaren egia jakiteko eta istorioa kontatzeko erabiliz sortuak. Publikoak ez zekiena, zera zen; Adrijana, aktorea zela, bai eta debateetan agertzen ziren ekoizle eta beste pertsonaiak ere. Zuzenean telefonoz sartzen ziren deiak ere faltsuak ziren, webguneetan, erabiltzaileak dinamizatzeko erabiltzen ziren hainbat post, iruzkin eta edukiak ere fikziozko gidoi batekin sortutakoak ziren. Telesailaren ikusleak pista ezberdinak aurkitu zitzakeen atal bakoitzean. Mugikor eta GPSetarako, bereziki sortu ziren aplikazioen bitartez Marika aurkitzeko pistak aztertu eta poliki-poliki egia bilatzeko joku batetan bihurtu zen “Marikaren egia saioa”. Webguneetako txatgelatan pista ezberdinen inguruan eztabaidatzen zen, eta telesailaren atalen ondorengo debateen edukiekin lotu. 5
  • 7. Pista guztiak, poliki-poliki “Ordo Serpentis” izeneko elkarte sekretu batetara bideratzen ziren. Horrela pixkanaka elkarte honekin harremanetan jarri ahal izan zuten partaideek, eta “Ordo Serpentis” elkarteak proposatutako misioak jarraituz Marikaren egia jakitera heldu ziren. Honela, Marikaren bila zebiltzanak, pista nabarmenak lortu ahala bideo eta irudiak webgunera igotzen zituzten, eta hauek asteroko telebista debatean agertzen ziren. Ikusleek sortutako edukiak telebistak bere eginez eta parte-hartzea sustatuz. Beti ere errealitatea eta fikzioa batuz eta ikuslea nahastuz. Hortaz transmedia, Telesailaz gain, Interneteko txat eta webguneak, Telebista debateak, eta mugikor eta gpstarako app-en bidez kontatzen zen istorioa. Transmedia produkutua eskuartean zuten. 2.3.- Zer da Korrika? Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua dirua biltzea ditu helburu. 1980an 1go Korrika antolatu zenetik, 33 urte hauetan zehar, euskararen alde antolatzen diren ekitaldien artean, Korrika, ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke. AEK-k, antolatzen du ekimen erraldoi hau. Euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundea da AEK. Gaur egun, helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena da. 2013ko martxoaren 14an hasi eta 24arte, izan da aurtengo 18.edizioa. Adin eta mota guztietako milaka korrikalari euskararen alde aritu dira atsedenik gabe 11 egunetan zehar Euskal Herria zeharkatuz. Edizioz- edizio lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du etengabe. Korrika 18k Eman euskara elkarri izan du leloa, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko. 2.4.- Korrika 18 Korrika berez da transmedia. Korrikak berezkoa du transmediatasunaren izaera. Batetik berez izenburuak berak izendatzen duen ekimena da, 11 eguneko lasterketa. 11 egun, gau eta egun geratu gabe herriz-herri euskararen alde korrika eta parte hartze handia du ezaugarri; edizioz-edizio hazten ari den parte hartzea. Aldi berean, euskararen aldeko festa erraldoi batekin hasi eta amaitzen da beti, bai nazio mailan eta baita herri mailan ere. Eta gainera, Korrika kulturalak hainbat ekimen paralelo gehitzen dizkio eta horrez gain, korrika txikiak, diasporetako ekimenak, lehiaketak, publizitatea, arropak, webgunea, sare sozialak, bideoak, abestia… elementu ugari ditu dagoeneko. 6
  • 8. Korrika, gertaera garrantzitsua da euskaltzaleontzat, batez ere Euskal Herrian, baina baita diasporan ere. Eta inplikazio emozionala oso handia da. Faktore horiek zein iadanik berezkoak dituen garapen lerroek, joko zelai emankorra osatzen dute, hots, Korrikaren transbideak hamaika izan daitezke. Korrikaren 18. edizioa transmedia kontzeptuaren betaurrekoak jantzita begiratu eta bide horretan, lan lerro eta proposamen berriak jorratzeko asmoz abiatu zen Korrikatransmedia elkarlana. Libe Mimenza EHUko ikertzaile eta proiektu honen bultzatzaileak, Radio Euskadiko “Konekta 2.0” irratsaiorako eskeinitako elkarrizketan argi azaltzen du Korrika transmedia produktua dela. Korrikaren transmedia narratiba medio eta plataforma ezberdinen bitartez hedatzen da. Telebista bitartez hedatzen da, eskolen bitartez zabaltzen da, eskola materialen bitartez hedatzen da, sare sozialen bitartez hedatzen da,ikusentzunezko produktuen bitartez, parte-hartzearen bitartez eta hedatze horretan erabiltzaileek parte garrantzitsu bat dute. 3.- Proiektuaren ezaugarriak 3.1.- Proiektuaren jatorria Puntu honetan 2012/2013 ikasturtean egindako MMLab Transmedia Proiektuaren prozesua azaltzen da. Proiektuaren bilakaera zein izan den hobeto ulertzeko, egindako bileren egunak nabarmentzen dira. Proiektua martxan jarri arteko prozesuan zehar egindako bileretan hartutako erabakiak eta egin beharreko eginkizunak zehazten dira. Urriaren 30ean Tranxmedia jardunaldiak Transmediatasunari buruzko hitzaldiak ospatu ziren EITBk Bilbon duen egoitzako Multibox aretoan. Horretarako Power to the Pixel enpresako kide den Tishna Molla izan zen hizlari, eta transmediatasunaren nondik norakoak azaldu zituen. Teoriaz gain, Transmediatasuna ikusgai jarri zituen. Tabakalerak antolatutako Tranxlan esperientziaren berri ere eman zen Tranxmedia jardunaldian. Tabakalerak, Donostiako San Telmo museoarekin eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdiarekin elkarlanean egindako proiektua da Tranxlan. Proiektuaren aurkezpenean azpimarratu zuten, horrelako proiektu bat gauzatzeko alor ezberdinetako edo diziplina ezberdinean jarduten duten pertsonek elkarlanean aritzeak duen garrantziaz. Tranxmedia jardunaldiak bukatzeko, tailer praktikoak egin ziren. Tailer hauen helburua, Korrikaren transmediatasuna lantzea zen. Zortzi pertsonez osatutako sei talde ezberdin egin ziren, talde bakoitza diziplina ezberdinetako dinamizatzaile edo moderatzaileek gidatua (Maite Goñi, Maialen Lujanbio, Ane Muñoz, Iban Arantzabal, Gorka Julio eta Joxe Rojas). Taldeka ideia zaparrada deritzona sortu behar zen, Korrika Transmedia produktu egiteko egin zitezkeen ideiak. Tranxmedia jardunaldien ostean MKM Masterreko zuzendaritzatik, ikasturte horretako MMLab proiektuaren berri eman zuten. EITBrekin elkarlanean Korrika proiektua 7
  • 9. lantzea izango zen ikasturte honetako laborategiaren funtsa. Hala ere, ez zen bestelako argibiderik erraztu. Otsailaren 4an MKM Masterreko zuzendaritzatik EITBko egoitzan egingo zen proiektuaren inguruko bilera batetarako deialdia luzatu zuten. Bertan, proiektuan partehartzeko interesa zuten masterreko ikasleak bildu ziren alde batetik eta bestetik, ordungo etb3ko zuzendaria zen Iñako Gurrutxaga; Zirriborro ekoiztetxeko langileak; Maite Taranko EITBko eikoizleetako bat; Asier Gurrutxaga Gazteako ekoizlea; Garazi Ibarra eitb.com-eko ekoizlea. Bilera honetan MKM Masterreko ikasleek, masterreko beste ikasgai batzuetarako Transmediatasuna lantzeko sortutako Korrikako lanen berri eman zuten. Lan hauen artean fikziozko eran sortutako bideo lan bat gustoko izan zuten. Bideo lan hau, telebistan emititzea bideragarri ikusten zuten EITBko lan taldekoek, baina aurrena bideoa laburtzea komeni zen. Bideo birala egitea zen lan honekin egin nahi zutena, baina estrategia on bat garatzeko denboraz larri ibiltzearren, telebistaz emititzea adostu zen. Otsailaren 12an egin zen hurrengo hitzordua unibertsitateko ikasgela batean. Aurreko deialdian ikaslegoaren %98a izan baldin bazen interesa zeukana proiektuan aritzeko, bigarren deialdi honetara gerturatutakoak dezente gutxiago izan ziren. Bea Narbaizak gidatutako bileran ikasleen %40 batu ziren. Honako proposamenak egin ziren etb3rako eta eitb.com-erako: Etb3rako bi ekimen proposatu ziren: 1.-Furgonetatik Korrikaren kronika egitea, bi pertsonen arteko solasaldia edo pertsona bakarraren jarduna. Euskal pilota telebistan erretransmititzeko eredua jarraitzea aipatu zen. 2.-Korrikak azken edizioan omendutako euskara ikasleak protagonista bihurtzea proposatu zen. Korrikaren ibilbidea kontutan hartuz, Korrika pasatuko zen egun bakoitzeko lurralde horretako ikasle bat hartuko litzateke protagonist. Honek Korrika baino lehen jendea bilatzea eta profilak egoki aukeratzea suposatzen zuen, ondoren Korrikako egun bakoitzean grabatzen zen pertsonaiari egindako elkarrizketa editatzeko. Erreportai hauek egiteko ez zegoen argi, protagonistek zer agertu behar zuten. Edo beraien herria, edo ikasten duten euskaltegia edota ikasle horrek dituen euskara ikasteko arrazoiak nabarmentzea eta horretan zentratzea. Formatu hau egiteko: “Españoles en el mundo” hartu zen eredu moduan. Hau da, bideoko protagonista ikusten ez den erreportari batekin ari da hitz egiten, honek egiten dizkion galderei erantzunez, eta erreportaia elkarrizketatuak gidatutako ibilbide bat eginez. Eitb.com-erako, berriz, twitter bidezko narrazio bat proposatu zen: 1.- Twitter sare sozialaren bidez fikziozko kontakizun bat egingo litzateke. Ideiaren eredua, eitb.com-ek Gernikako bonbardaketaren 75. Urteurrenerako 8
  • 10. egindako lanetik hartu da. Aurreko proposamenean aipatu bezala Korrikak euskara ikasleak omentzen zituela eta. Proiekturako aukeratuko ziren zonaldeko ikasle horien izenean twitter kontua zabaldu behar zen eta kontua kudeatu edo bestela fikiziozko pertsonaiak sortu eta fikziozko kontakizunak egin eta Korrika hastearekin batera sareratu. Otsailaren 20an izan zen hurrengo hitzordua, alde batetik parte-hartzeko asmotan ziren ikasleak, Beatriz Narbaiza EHUko irakaslea, Libe Mimenza Transmediako ikerketa burutzen dabilen EHUko kidea eta beste alde batetik EITBtik etorritako taldea, otsailaren 4an egindako bileran egon ziren guztiak. Otsailaren 12ko bileran proposatutako guztia planteatu ostean, perfilatuago geratzen zihoan lana. Hauexek ziren komentatutakoaren gainean aipatutakoak: Etb3ko telebista saioari dagokionez: Proiektuaren atal honetan parte hartzeko prest zegoen ikasleak Korrikak iraun behar zuen 11egun eta 24 orduko disponibilitatea beharko zuen izan. Produktuari berari dagokionez, hainbat zehaztapen egin ziren: 1.-Furgoneta barruan bi aurkezleen arteko elkarrizketak jasoko dira baina baita furgonetatik kanpoa ere. 2.-Helburu nagusia, kontakizunen bitartez, korrikak sorrarazten dituen emozioak zabaltzea da. 3.-Tonua informala izango da. 4.-ETBko kamera operadore bat egongo bada ere, tonu informal hori indartzeko egoki ikusten da porgramako gidariek beraiek jasotako irudiak hartu eta telebistako produktuan tartekatzea. 5.-ETBko furgoneta Korrikarekiko autonomoa izango da. Hau da, karreratik 40 kmtara programatutako zerbait interesgarria aurreikusten bada karabanatik aldendu egingo da. Hala ere, jakin behar da karabanan doan bitartean furgonetatik jaisteak korrika egitea suposatzen duela. 6.-Edukien editaia ETBko langileak egingo luke. 7.-Ostatua eta otorduen ardura ETBrena da. 8.-Garrantzia handia eman zaio gidoiari. 9.-Garrantzia handia du kamera aurrean emango den irudiak, ondorioz kamera aurreko proba egin behar da, mugikorrez grabatutako probaa nahikoa litzateke. 10.-Aurkezlea, profil profesionaletik aldentzea komeniko litzatekeela pentsatu bazen ere aurreko bileran, EITBkoek ez dute deskartatzen aukera hau. 9
  • 11. “11egun, 11istorio” erreportaiei dagokienez, azkenik, etb3koek erreportai hauek Korrika hasi baino lehen eginda egon beharko luketela komentatu zuten. Aurreragoko Korrikako edizio batetan antzerako produktua egin zela eta modu honetara egin zutela. Horregatik, iradokizun hauek egin zituzten: 1.- Elkarrizketaren bideoa aldez aurretik grabatua beharko luke izan. Eta elkarrizketatua, Korrika bere herritik pasako den egunean, ekimenean partehartzen agertuko den unea, Korrikako egunean bertan grabatuko da. Beraz, protagonista hauekin bi hitzordu egin behar direla kontutan izan beharreko datua. 2.- Produktu honen helburua, aurreko produktuan bezala, protagonistarengan euskararekiko harremanak eta korrikak sorrarazitako zirrara erakustea litzateke. 3.- Zailena pertsonaia hauen aukeraketa egokia egitea dela diote. Kontutan izan beharreko datua, pertsonaiaren herritik Korrika pasatuko den eguna eta ordua, horren arabera, emisioan egun baten edo bestean sartuko litzatekeelako. 4.- Beraiek erakutsitako erreferentziaren arabera, plano finko batean eginda nahikoa litzateke. Baina malgutasuna dugu, grabatzerakoan eta editatzerakoan, errekurtsoko planoak erabiltzeko. Twittersodioari dagokionez azkenik bi erabaki hartu ziren: 1.-Erreportaietarako grabatutako 11 pertsonaiak fikziozko pertsonai bihurtzea arriskutsuegi delakoan daude. Ez dira horren aldeko, idenditatea lapurtzea litzateke ta. 2.-Twitterreko istorioak egiteko, zehaztu beharko litzateke aldez aurretik istorioaren eduki guztia. Eta Korrika martxan den heinean nola elikatu twitter kontua. Bileran adostutakoaren arabera, etb3ko saioan parte hartzeko prest daudenek kamara aurreko froga egin beharko dute lehen bait lehen. Froga horien bideoak hurrengo bileran erakutsiko dira eta. “11egun, 11istorio” erreportaietarako zonaldeka, euskara ikasleen balizko profilak bilatzen hasi beharra dago. Hurrengo bilerarako proposamenak ekartzeko. Otsailak 27an UPV/EHUn beste bilera bat egin zen, bilera horretara agertutakoak: proiektuan parte-hartzeko erabakia hartutako masterreko ikasleak, EHUtik Bea Narbaiza, Libe Mimenza eta Edorta Arana; EITBtik Iñako Gurrutxaga (etb3), Asier Gurrutxaga (Gaztea), Garazi Ibarra (eitb.com), Maite Taranko (etb), Zirriborro ekoiztetxeko (Jokin eta Santi) izan ziren. Bertan, Korrikako etb3ko saioan partehartzeko aurkeztutakoen kamera aurreko probak ikusi ziren (lau ikasleen probak). Hauek ikusi ostean, eta EITBkoek ontzat hartuta, proba hauetarako proposaturiko ideiak gustuko izan zituztenez, ideiok telebistako promoetarako erabiltzea egokia zela pentsatu 10
  • 12. zuten. Bai eta proba egin zituzten lau ikasleak telebista saioan parte-hartzeko onartuta zeudela baieztatu. Hori bai hiruko taldean ibili beharra zegoen ibilgailuan lekurik ez zegoelako lauak batera joateko. Txandak egin behar ziren. Bestalde, “11egun, 11istorio” erreportaien tarterako, balizko ikasle batzuk zeintzuk izan zitezkeen komentatu dira. Hemendik aurrera lan talde txikiak osatu eta aurreprodukzioarekin jarraitu behar da, “11egun, 11istorio”ko pertsonaien bilaketan, elkarrizketa hauek grabatzeko egutegia antolatu, elkarrizketak prestatu, edizioan antolatu lehentasuna emanez, aurreneko saioetan emitituko diren erreportaiei. Twittersodioa eraikitzeko lanean jarraitu beharra zegoen. 3.2.- Proiektuaren diseinua Hainbat bilera egin ostean denen artean adostutako proposamenek proiektua zein zen definitzea lortu zen. Horrela ba, proiektua definituta, jarraian ikus daitekeen taulan, proiektuaren fitxa ageri da, bertan proiektuaren zehaztapen nagusienak agertzen dira. Izenburua: Korrika 18 Generoa: Dokureality-a Gaia: Korrika18ko bizipenak. Eta 11 protagonisten euskararekiko esperientzia. Iraupena: Tb-ko 11 saio 25’; irratian 10’ konexioak; sarean uneoroko jarraipena Emisioa: Telebistan, egunean bertan; irratian, zuzenean. Target-a: Adin guztiak. Euskal Herrian zein kanpoan bizi diren euskaldun edo euskara ikasten ari direnenak. 1.taula: proiektuaren fitxa. Egitura: 25 minutu inguru iraungo duen telebista saioa da, egunean grabatutakoa egun berean emitituko da, lehenengo emisioa etb3n 23:00etan. Guztira 11 saio izango dira, Martxoaren 14an hasi eta martxoaren 24an bukatu. Irratiari dagokionez Gazteako “Dida” eta “Akabo bakea” saioetarako egunero 10 minutu inguruko zuzeneko konexioa. Irratiko kasuan, Korrika hasiko den lehenengo egunean ez da goizeko “Dida” saioan konexiorik egingo, Korrika ekimena Andoainen 16:00etan hasiko delako, eta ordu horretarako irratsaioa bukatuta dago. “Akabo bakea” irratsaioa gauez emititzen den saioa denez, horretan lehenengo egunean bertan egingo da aurreneko konexioa. Korrika bukatu ostean, martxoaren 25ean goizez Gaztea irratiko goizeko “Dida” saioan konexioa egingo da, balantze orokor bat egiteko. Eitb.com atarian eta sare sozialetan uneoroko jarraipena egingo da. Eitb.com webgunean, telebista saioak osorik Nahieranen 11
  • 13. ikusteko aukera eskeiniko da. “11egun, 11istorio”ko pertsonaiekin grabatutako erreportaien bideo piezak. Eta Twitter sare sozialetan #KorrikaTxioka traola erabiltzen duten txioak atarian agertuko dira filtratuta. “11egun, 11istorio”ko erreportaiko pertsonaiekin egindako twittersodioak uneoroko jarraipena izango du. Twittersodio honetako txioak ere eitb.comen agertuko dira #KorrikaTxioka izango dutelako erabiliko duten traola. 3.2.1.- Proiektuaren Telebistako saioa Proiektu honetako telebista saioa zertan oinarritzen den azalduko da jarraian. Aurkezpenak: Saioan agertuko diren lau aurkezleek, Kliperoak izena duen laukoteak, saioaren hasierako sarrera aurkezpenak, edota egoera batetik besterako trantsizioko aurkezpenak egingo dituzte. “11egun 11istorio”ko tartea aurkezteko adibidez. Aurkezpen hauek egiteko P2 kamera tripodean jarri ta beraien burua grabatuko balute bezala egingo da. Kamera horren atzean, operadore bat egongo da. Efektu hori lortzeko grabatzeko botoiari eman dion aurkezlea kokalekura bueltatzen ikusten dugu dagokion aurkezpena egiteko. Elkarrizketak: Aurkezleek (kliperoak) Korrika iristeko zain dauden herritarrei, Korrikako antolatzaileei, momentuan korrikan dauden parte-hartzaileei, egindako elkarrizketa tarteak izango dira. Bestalde, saioaren “11egun, 11istorio” atalean 11 protagonisten iritzi eta bizipenak jasoko dira. “11egun, 11istorio”ko protagonista hauek, AEKn ikasten dabiltzan edo aurretik AEKn ikasle izandako euskara ikasleak dira. Saio bakoitzean istorio bat ezagutuko dugu, Korrikarekiko eta euskarekiko duten harremana kontatuko dute. “11egun, 11istorio” pertsonaia bat egun bakoitzeko. Baliteke, saioren batetan pertsonai bakarra izan beharrean bikotea izatea. Reality: Aurkezleek (Kliperoak) modu subjetibo batean grabatuko dituzten irudiekin, beraien bizipenak eta sentimenduak azalduko dituzte. Korrikan ikusten dutena, sentitzen dutena saioaren ikusentzuleekin konpartituz. Klipak: Telebista saio honetako egoera eta pieza desberdinen arteko trantsizioak elkarlotzeko, Canon 5D kamerakin grabatutako irudi errekurtsoen bideoklipak egongo dira. Egun horretako ibilbidean, Korrikak utzitako irudiekin jorratutako bideo lanak. Telebistako saioaren tonua alaia eta bizia izango da. Aurkezleek hurbileko era batean kontatuko dituzte beraien eguneko planak, bizipenak eta sentimentuak. Inprobisaziorako tartea ere egongo da, audientziari momento dibertigarriak eskeiniz. Beraien kamera autonomoak (GoPro/Flip) erabiliko dituzte beraien artekoa grabateko. Era honetan grabatzean Reality itxura ematen zaio kontakizunari. Audientzia ikuslearekin identifikatuago sentitu daiteke. Irudiaren kalitatearen eta aurkezlearen kontatzeko 12
  • 14. tonuaren konbinazio horri esker, ikusentzulearengandik gertuago egotea lortuko dute. Aurkezleek (kliperoak), Korrikako eurenak ez diren beste ikuspuntu batzuk ere jasoko dituzte, bai antolakuntzako kideen aldetik, korrikan parte-hartzeko zain dauden partaideen bizipenak. Unean bertan korrikan ari den parte-hartzailearenak edota Korrika egin berri duen parte-hartzaileari geratu zaion sentsazioak. Guztienak jaso eta denak erakutsi nahi dira. Saioak tartean duen “11 egun, 11istorio” atala era intimistagoa batean grabatua da, bestearekin alderatuta serioagoa da. Atal honek ez du telebista saioko gainontzeko tarteek eskeintzen duten besteko freskotasuna edo bizitasuna eskeintzen. Samurra eta sentimental puntua hartuko. Sentimentuak beste era batean transmititzen dira. Errealizazioa: Egunean bertan grabatu eta editatuko da. Erritmo bizkorra eta freskoa emango zaio edizioan. Errekurtso irudiekin egingo diren bideoklipak, Kliperoen piezekin eta “11 egun, 11 istorio”ko erreportaiekin tartekatuz. Argazki kameraren irudiak erabiliko dira errekurtsoak grabatzeko. Kamera honek ematen duen testura bereziaz baliatuz. GoPro eta Flip kamera Kliperoek erabiliko dituzte beraien “Reality” piezak grabatzeko. Kamera txiki eta Korrikan erabiltzeko errazak dira, beraiek modu autonomo batean grabatzeko. P2 kamera ere eskuragarri dute, erosoago ibili daitezkeen uneetan grabatzeko. Irudi kalitatean aldaketa nabarituko da, Canon5D kamerarekin alderatuta, baina justifikatuta dago. Canon 5D kamerarekin grabatutako irudi hauek beti bideoklipetan erabiliko dira eta. “11 egun, 11istorio”ko pertsonaien elkarrizketak, aurretiaz grabatuak eta editatuak egongo dira. Saioa konposatzean argi geratuko da, elkarrizketa lehendik grabatuta dagoela, Korrikatik aterako gaitu une batez. Grabaketa P2 kamera batekin eta tripodearekin egingo da pertsonaiaren herrian. Elkarrizketatua beti eserita agertuko da, plano ezberdinetan kamera bakarrarekin grabatutako irudiak, errekurtso irudiekin tartekatuz edizioan. 3-4 minututako erreportaia izango da. EHUko masterreko ikasleek grabatua eta editatua. Beraz telebistako saioa honelaxe egituratuta geratuko litzateke. Eskaletak saioaren arabera aldaketak jasan ditzake. Edizioan hartuko da, saioaren eskaletaren azken erabakia. Saioaren Kareta 12’’ Klipa. Bezperako laburpena 45’’ Rafaga 5’’ 13
  • 15. Aurkezpena. Kliperoak saioa aurkeztu 45’’ Reality. Korrika pasatuko den herrira gerturatu 2’ Rafaga 5’’ Elkarrizketak. Korrika iristeko zain dagoen jendearekin 2’ Reality. Korrika badator. Irudiak 1’30’’ Reality. Kliperoak komentatu 1’30’’ Rafaga. 5’’ Aurkezpena. “11egun, 11istorio” pertsonaia aurkeztu 45’’ Elkarrizketa. “11egun, 11istorio” erreportaia 3’ Reality. Kliperoak “11egun, 11istorio”ko pertsonaiarekin Korrikan 45’ Rafaga. 5’’ Klipa. Korrikako giroa. 2’ Rafaga. 5’’ Reality. Kliperoak kotxe barruan. Kontakizuna 2’ Reality. Kliperoak Korrika irudiak 30’’ Elkarrizketa. Korrika dabiltzanekin 2’ Rafaga 5’’ Klipa. Eguneko irudiak 2’’ 3.2.2.- Proiektuaren Irratiko atala Irratiko emanaldiak bi programatan egingo dira EITB taldeko Gaztea irratian. Goizeko “Dida” programan eta gauetako “Akabo Bakea” saioan. “Dida” saioa astelehenetik ostiralera goizeko 7:00etatik 10:00etara eskeintzen den saioa da. “Akabo Bakea” astelehenetik ostegunera 22:00etatik 00:00ak arte egiten den gauetako programa. Bi saioak arinak, biziak, freskoak eta adin tarte gazte bati zuzendutako irratsaioak dira. Beraz programa bietarako egingo diren konexioak, programa bera definitzen den era berean egingo dira. Horrela ba, Klipero bakoitzak, bere ikuspuntutik bizitako Korrikako esperientziak era dibertigarri, dinamiko eta fresko baten kontatuko ditu. 14
  • 16. Korrika 18k irauten duen egunetan, programa bakoitzean 10 minutu inguruko konexioa egingo dute kliperoek. Programa bakoitzean klipero batek hitz egingo du, egunero txanda pasatuz. Horrela klipero bakoitzaren ikuspuntua entzuteko aukera izango dute irratsaioetako entzuleek. Goizero gazteak aktibatzen dituen “Dida” saiorako tartean, Kliperoek Korrikaren aurreko eguneko errepasoa egingo dute, eta egunak dakarrena komentatu. “Akabo Bakea” gaueko saiorako, Kliperoek Korrikako egunaren errepasoa egingo dute. Konexio guztiak telefono bidez izango dira. Kliperoek EITBko telefono mugikor bat izango dute dei hauek jasotzeko. Hala ere, posible izatekotan, deiak finkoan jasotzea komeniko litzateke. Horrela konexioa mozteko aukerak ekidingo dira, soinuaren kalitatea ere garbiagoa izango da era honetan. Kliperoek konexioa egiteko gidoia prestatuko dute. Baina baliteke irratsaioetako aurkezleek beste era batera gidatzea konexioaren tartea, era horretan Kliperoak inprobisatu egin beharko du, aurkezlearen jardunari erantzunez. 3.2.3.- Proiektua webgunean eta sare sozialetan Korrikari eskeiniko diogun eitb.comeko web atariak jardun desberdinen bilgune eta erreferentzia nagusi izan behar du. Korrika hasi aurretik, ospatzen den bitartean eta hurrengo edizioa etorri arte. Intsentsitate maila desberdinarekin baina momentuan momentukoa batu beharko ditu eta, aldi berean, atenporaltasunean irabazi. Korrikaren edizio batetik hurrengora arte, webgunea “bizirik” egon behar da eta elementu interesgarrienak erakutsi eta aktibatuko dituen euskarri bihurtu behar du. Atariak “11egun, 11istorio”ko gune berezia eskeiniko du, bertan 11 pertsonaiekin eginiko erreportaiak aurki daitezke. Korrikako telebistako saio berezia Nahieranen ikusteko aukera, lotura zuzenarekin. Kliperoen bideo laburren bilduma. Korrikako web gune ofizialeko lotura. Ibilbidea kontsultatzeko aukera. http://www.eitb.com/eu/gaztea/korrika/ 15
  • 17. Irudia: eitb.com-en Korrikako atariaren irudia Atari berean Twitter sare sozialaren bitartez #korrikatxioka jarioa erabiliz, web gunean agertuko da txioa. “11egun, 11istorio”ko protagonista bakoitzarentzat twitter sare sozialean profil bat eratuko da. Adibidez: @Jorge_Korrika Horrela twittersodio bat eratuz, pertsonaia guztiek, beraien izen propioa, Korrika hitza erantsita sare sozialean kontu bat izango dute. Kontu hauek, pertsona hauen izena eta argazkia badaramate ere, EHUko ikasleek kudeatuko dituzte. Txio batzuk programatuta egongo dira eta protagonistaren herritik pasatu behar den une horretan zuzenean sartuko dira txioak. Beti ere traola daraman #KorrikaTxioka erabilita. Txioen edukiari dagokionez, “11egun, 11istorio”ko pertsonaiek esandakoak erabiliko dira txiokatzeko. elkarrizketan Ibilbidean dauden kliperoek etengabeko sare sozialen erabilera egitea komeni da. Facebook eta Twitter. 3.2.- Proiektuko Lan taldea Proiektu hau aurrera ateratzeko talde lan handia egon da. Proiektuko partehartzaileetako bakoitzak zeregin ezberdina izan du. Jarraian aipatzen diren guztiak izan dira Korrika 18 Transmedia proiektua gauzatzea posible egin dutenak. Zuzendaria: Iñako Gurrutxaga ETB Disenatzailea: Edorta Arana EHU Ikertzaileak: Bea Narbaiza eta Libe Mimenza EHU 16
  • 18. EITBko taldea: Etbko ekoizlea: Maite Taranko Eitb.com-eko ekoizlea: Garazi Ibarra Gazteako ekoizlea: Asier Gurrutxaga Zirriborro ekoiztetxea: Jokin Agirregoikoa (kamera operadorea) eta Santi Ron (editorea) EHUko taldea: Kliperoak: Ander Gartzia, Janire Diaz, Naiara Uranga eta Ugaitz Alegria. EHUko gainontzeko lan taldea: Marijo Deogracias, Oihan Txabarri, Sara Orue eta Xabier Larrañaga. Irudia: Kliperoak Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Korrika18 hastear dela. 3.4.- Emaitzen azterketa Behin proiektua gauzatuta, puntu honetan emaitzak islatuko dira. Hiru azpiataletan bereizita daude: alde batetik produkzioaren atala, proiektua garatzerakoan aurreproduzio fasean aurkitutako oztopo nagusiak zeintzuk izan diren islatu dira. Beste atal bat proiektuaren formatuan zentratzen da, Transmedia proiektu honetan zer atal izan den desoreka sortu duena, baita proiektuaren emaitza onek eragin duten aldaketak komentatu dira. Eta azkenik, Korrikako Transmedia proiektuaren audientzia datuak aztertu dira. 17
  • 19. 3.4.1.- Produkzioari dagokionez 3.4.1.1.- Aurreprodukziorako azpiegitura Aurreprodukzioan lanean aritzeko azpiegitura finkorik ez izatea proiektuaren kontra bihurtzen da. Komeniko litzateke transmedia produktuan parte-hartzen duten kideek elkartu eta lan egin ahal izateko kokaleku bat izatea. Telefono deiak egin ahal izateko, “11 egun, 11 istorio” ko pertsonaien bilaketa egiteko. “11egun, 11istorio”ko proiekturako pertsonaien balizko profilak izan ahala, aurreprodukzioan lanean dabiltzanen artean erabakiak taldean eta ahalik eta arinen adostuak izateko. Topagune fisikorik ez izateak aurreprodukzio honetan dabiltzanen arteko komunikazioa zaildu egiten du, eta momentuan hartu zitezkeen erabakiak atzeratzean, gainontzekoan ere atzeratze bat dakar. Grabaketetako plangintzan adibidez. Plangintza hauek egiteko ere egokiena da, topalekutik kudeatzea, koordinazio egokia egon dadin. “11egun, 11istorio”ko pertsonaien ordutegien arabera era batera edo bestera egin beharko dira grabaketok. 3.4.1.2.- Aurreprodukziorako denbora Aurreprestaketa ondo egiteko denbora falta egon da. Transmedia produktuaren ideia zaparrada eta gero aukeratutako produktuak ahalik eta hobekien sortu eta diseinatzeko beharrezkoa denbora izatea. Bai eta, hau garatzerakoan sortu daitezkeen zalantzak argi egon daitezen. Proiektu hau aurrera ateratzeko denbora gutxi egon da, kontutan hartzea baino ez dago azken bileratik Korrika hastear zeuden egunen tartea. Gauzak egin dira, baina gehiago izatekotan, gauzak beste era batera atera ahal izango zitezkeen. 3.4.1.3.- Barne komunikazioa eta koordinazioa Prozesuan zehar lanean aritutako ikasleen artean talde txiki ezberdinak egon dira alor ezberdinetarako sortutako taldeak. Talde txiki horien barne komunikazioa foro eta posta elektronikoaren bidez izan da batez ere. 3.4.1.1 puntuan aipatu bezala, topaleku bat ez izatea oztopo bilakatu da. Komunikazioa ona izan bada ere, askotan ez zen behar zen momentuan lortzen, ondorioz gainontzeko gauzen koordinazioa eragozten zuten. 18
  • 20. 3.4.2.- Formatuari dagokionez 3.4.2.1.- Telebistako saioan desoreka Dokumental eran egindako “11egun, 11istorio” atala erren geratu den produktua da. Aurreprodukzioan pertsonaien bilaketa horretan, denbora gehiago izatekotan, Transmedia proiekturako profil egokiagoko pertsonaia erakargarriak bilatu ahal izango zitezkeen. “11egun, 11istorio” ataleko pertsonai batzuekin asmatu bada ere, beste batzuk gantxorik ez zuten pertsonaiak ziren. Pertsonaien aukeraketa egokia eta planteamentua egokia izateko denbora gehiago behar izan zen. Telebistako gainontzeko saioaren erritmo bizia eta atal honen erritmo motela alderatuta, desoreka handia somatzen da. “11egun, 11istorio”ko atalak, ikuslea Korrikatik ateratzen du, minutu batzuen ostean berriro martxa hartuz. “11egun, 11istorio”ko pertsonaiekin Korrikan parte hartzen zuteneko une horri ez zitzaion behar moduko etekina atera. Behar bada, denbora gehiagorekin, zati horren planteamentua hobeto definitu zitekeen. 3.4.2.2.- ETB1en emititzera pasa da Hasiera batean transmedia produktuaren telebistako saioa etb3n emititzea bazen asmoa, Euskal Telebistak azkar erabaki zuen etb1en ere eskeintzea. Beraz, telebistako programa kate bietan ikus zitekeen, aurreneko emisioa zegokion katean etb3n 23:00etan. Aurreneko emisio honen ostean, errepikapena kate berean 00:30ak inguruan. Hurrengo egunean etb1n berriz errepikapen bikoitza, batetik eguerdian 13:00ak inguruan ta hurrengoa, “Gaur Egun” eta “Eguraldia”ren ostean 15:00ak aldera. Horrela, aurrez adostuta ez bazegoen ere Korrikak iraun zuen egunetan Euskal Telebista-ko parrila tarte handi bat Korrikako telebistako saioek osatzen zuen. Emisio kate berria izateak eta errepikapenak areagotzeak ez zuen inolako eraginik izan saioa egiterakoan jarraitu edo moldatu beharreko irizpideetan. 3.4.2.3.- Twittersodioaren arrakasta eza Twittersodioa. Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrenerako eitb.com-ek plazaratutako ekimenetik jaso zen ideia. Proiektu honetan izandako arrakasta errepikatu zitekeelakoan erabaki zen Korrikako twittersodioa egitea. Baina ez da horrela izan, ez du eta Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrenerako prestatutako twittersodioaren eran funtzionatu. Hura egiteko promozio lan handia egon zen ekimena babesteko eta haren erantzuna positiboa izan zen. Korrikaren twittersodioan gertatu ez dena, ez du promozio edo oihartzun handirik izan horren berri izateko, aurretik aipatutako denbora falta ere kontran doakio, horrelako proposamen bat funtsez garatu ahal izateko dezente denbora beharko litzateke eta. 19
  • 21. Hizkuntzak ere badu bere desabantaila, twittersodioaren erabilera honetan. Eider Jauregi eitb.com-eko “Networking” atariko koordinatzaileak esan bezala. Twitter sare soziala gora badoan arren erabiltzaile kopuruari dagokionez, ez da sare sozialik erabiliena. Euskaldunok oso aktiboak izan arren sare sozial honen erabileran, kopuruari erreparatuz gutxi gara. Ondorioz, gure gizartean bizi dugun errealitate soziolinguistikoari so eginez, zaila izango da sare sozialetan euskal produktu baten komunitate bat eratzea. Hainbat zailagoa oraindik epe mugatu batetako ekimen bat izanik, “11egun, 11istorio”ko twittersodioa adibide. Horregatik twittersodio honen ekimena aurrera ateratzeko bestelako hedabideetan honi bultzada ematea ezinbestekoa da. Gernikako twittersodioa egitean, hilda zeuden pertsonai batzuen izenak erabili ziren, aurretiaz ondo dokumentatutako gidoi bat eratuz. Korrikaren twittersodioko pertsonaien izenean, @Leire_Korrika adibidez, twitter kontu hauen kudeaketa masterreko ikasleek egitean, benetakotasuna galtzeko arriskua dute, batetik; Gernikakoarekin alderatuz, twitterreko erabiltzaileak aurretiaz daki, pertsonai horiek hilda daudela, beraz fikzio eran sortutako ekintza bat denaren jakitun da. Baina, Korrikako twittersodioak, zalantzak sortzen ditu. Twitter kontu horren izena daramana, Leire Olkotz Tafallarra delako eta bere argazki eta izenarekin sortutako kontua baden arren, ez da egongo berak kudeatu zezaken eran eginda egongo. Benetakotasuna galtzen du. 3.4.3.- Audientziari dagokionez Iñako Gurrutxaga eitb.comeko eduki buruak eta proiektu honetan zuzendari izan denak, hainbat argibide erreztu ditu emaitza estatistikoei buruz: 1.-etb3n emititu behar zen saioa etb1n ere eskeintzearen bat batean hartutako erabakiaren arrazoi nagusia audientzia datu onengatik izan zen. 2.-2011ko Korrikako edizioan, hau da, aurrekoan (Korrika17) eitb.comen “Korrikatb” ataria izan zuen. Oraingo honetan Korrikaren atariak izan duen presentzia hoberako izan da datu guztietan. 2.1.- Korrika 18-n 443.459 bisita izan dira, aurrekoan 35.170. 2.2.- Korrika 18-n 79.473 erabiltzaile bakar, Korrika 17n 10.200. 2.3.-Aurtengo batez besteko denbora bisitarien denbora 02:39koa izan da, aurrekoan 01:57. 2.4.- Eitb.com eko orrialdeak Korrika Bilbotik pasatu zen egunean (martxoaren 21ean) izan zuen bisitari gehien 60.000 orrialde ikusi. Bigarren ikusiena (martxoaren 22a) 45.000 bisitarirekin, Bilboko irudi eta bideoekin erlazionatzen dute, kopuru handiaren arrazoia. Korrikaren 1.go eta azkenengo egunetan ere bisita kopuru handia izan zen, 43.000 (martxoaren 14an) eta 40.000 (martxoaren 24an). 20
  • 22. 2.5.- “11egun, 11istorio”ko pertsonaien bideoen artean Tafallako Leire Olkotzen erreportaia izan da ikusiena 621 bisita izan ditu. 3.-Korrikaren webgune ofizialak, eitb.com atarirako bitartekari edo iturri garrantzitsu izateari utzi dio. Aurten audientzia oso bajua gerturatu bait da Korrikako webgunetik. Iñako Gurrutxagak honen harira azalpena eman nahi izan du. Horren arrazoi nagusia, Korrikaren webguneak eitb.com-erako lotura zuzenik ez eskeintzea. Korrikaren web ataria bisitatzean HamaikaTBren edukiekin dagoen lotura ikusten da, EITBren web atarirako loturarik ez dago. Irudia: Korrikako (AEK) web ataria , Hamaika TBko bideoak ikusteko zuzeneko lotura erakusten duen irudia. Umapek twitterreko euskarazko jarduna jarraitu eta filtratzen du. Beraien datuen arabera proiektuan erabilitako #KorrikaTxioka joera izatera ailegatu zen. Irudia: @UmapEU twitter kontuan. #KorrikaTxioka joera izan zela dion txioaren irudia. 2013/Martxoa/23 21
  • 23. 3.5.- Balorazioa Korrika berez da ikuskizuna, ez da espektakuluaren bila joan behar. Baina hau aurrera ateratzeko medioak dira behar direnak, baliabideak. Iñako Gurrutxagak (etb3ko zuzendari ohiak eta gaur egungo eitb.com-eko eduki buruak) argi dauka EHUko MKM masterreko ikasleen parte-hartzea egon ezean, proiektu hau ez zela izan den neurrikoa eta ezingo zitzaiola eman izan duen moduko estaldurarik. Masterreko ikasleek produktua gauzatzeko egindako ekarpen eta lanei, merkatu balorea emanez gaur egun EITBk ezingo luke horren kostua asumitu. EITB eta AEKren artean beti dago akordio bat estaldura mediatiko bat emateko (albistegiak, etab…). Baina Korrika18n EITBk emandako estaldura neurri handi batean proiektuan parte hartu duten ikasleei esker izan da. Iñako Gurrutxagak gogoratzen du etb3 sortu (2008.urtean) eta Korrikaren hurrengo edizioan (2009an) izan zutela Korrika16rako saio bereziek lehenengo tartea, era oso oinarrizkoan edo errudimentarioan egiten ziren kronikak, mugikor batekin grabatuta. Korrikaren aurreko edizioan (Korrika 17an, 2011. urtean) Korrika 18 edizioan egindakoen antzerako atalak egin ziren, baina baliabide hobeekin: erreportaien bilduma eta telebistako saioa. Ekonomikoki horri aurre egiteko aukera zegoelako posible izan zen, oraingoa baino garai hobea zen eta bazegoen egindako lan hura fakturatzerik. Korrika masa handiak mugitzen dituen ekimena da. Horrek gure alde egiten du, transmediatasunerako behar dugun funtsezko osagai bat, eskura dugu. Inor gutxi egongo da Korrika zer den ez dakiena, azalpen gutxi behar du beraz ekimenak jende masaren parte-hartzea lortzeko. Jendearen parte-hartzea bokazioz egiten da. Berez gerturatuko dira, Korrikak antolatutako hasierako ekitaldira, bukaerako festa nagusira bai eta, ibilbidean korrika egitera edota bertan doazenak animatzera. Transmedia produktua sortzea erreztu egiten du, parte-hartze aktiboa atzean dagoela jakinda. “Prosumer” euskalzaleak era inplikatuan kontsumituko duen produktuak kaleratzeko orduan. Korrika berez da ikuskizun eskaintza bat ez da aparteko espektakulua sortzeko ekarpenik behar. Dena den, hedabideek bozgorailu lana egiten dute eta oihartzun mediatikoa publikoarengana ailegatzen baden arren, euskalzale “prosumer”ak berezko prestutasuna dute AEK-k sorturako euskararen aldeko jai erraldoia babesteko Bestelako adibide bezala aipatu TV3 katerako egin nahi zen Errepublika garaiko “tv movie”a grabatzeko izan zutena: Desabantaila horrekin ziren TV3 katerako Errepublika garaiko “tv-movie” bat ekoizteko ziren “Minoria Absoluta” ekoiztetxekoak. 1931.eko apirilaren 14ko sekuentziak Bartzelonako Sant Jaume enparantzan grabatzeko jende masa handia behar zuten. Horrelaxe kontatzen zuen Francesc Escribano “Minoria Absoluta”-ko zuzendariak, 2011an EITB-ko Multibox aretoan eskeinitako Tranxmedia jardunaldietan. Aurrekontu zuzena zutela zioen, “tv movie” batetarako aurrekontua alegia, ez zuten behar beste dirurik masa-eszena bat egiteko. 22
  • 24. Orduan, 1931.eko apirilaren 14ko kaleko sekuentzia horiek grabatzeko, deialdia egin zuten internet bidez (Facebookeko taldea osatuz), telebista bitartez, irrati bitartez, sare sozialen bitartez. Deialdi horretan, jendeari pelikulan parte-hartzeko deialdia egiten zitzaion 30.hamarkadako jantziekin bertaratzeko. 1500 pertsona inguru biltzea lortu zuten. Ekoiztetxeko zuzendariak dioen moduan, hau urte batzuk lehenago ezinezkoa izango zitekeen, sare sozialen bitartez eginiko marketing plan honi esker lortu bait zuten figurante multzo potentea erakartzea. Korrikako proiektuan EHUko MKMko ikasleek beraien denbora eskeini dute, sortzeko, ekoizteko eta abian jartzeko. EITBk aldiz hori plazaratzeko baliabideak jarri ditu (plataforma anitzak). Bai eta baliabide teknikoak edota logistikoak (kotxea, dietak, kamarak, postprodukzioa). Hale ere, “11egun, 11istorio”ko grabaketa gehienak eta edizio lan guztiak EHUko materialarekin egin dira. Bakoitzak bere aldetik jarritakoarekin hortaz, produktua bideragarria izan da. 4.- Ekarpenak eta proposamenak Txostenaren puntu honetan, txostenaren egile naizen honek, proiektu honetan izan ditudan ekarpenak eta etorkizunean proiektua hobeto gauzatzeko lagungarri izan daitezkeen hainbat proposamen aipatzen dira 4.1.- Ekarpen pertsonalak Atal honetan, proiektuan izan dudan parte-hartzea zein izan den deskribatu dut. Era berean aipamena egin esteka honetatik esteka deskargatu daitekeela txosten idatzi honez gain egindako ikusentzunezko lana: http://we.tl/nMcg4nImwi. Bertan, Korrika18ren garapenari nik neuk egindako ekarpena islatu nahi izan da.. 4.1.1.-Aurreprodukzioa Aurreprodukzioan egon naiz lanean. (Naiara Uranga eta Marijo Deogracias ikaskideekin batera. Oihan Txabarrik eta Libe Mimenzak egin zituzten ekarpenak). Korrika 18k omentzen zituen euskara ikasleak hartuko genituenez protagonista “11egun, 11istorio” tartea egiteko, AEK-ko euskaltegietan ibilitako edo ikasturte horretan ikasle zirenak bilatzen genituen. “11 egun 11 istorio” deitzen den telebistako saioko erreportaien tartea egiteko istorio erakargarriak behar genituen, pertsonaiak kamara aurrean errez hitz egiteko gaitasuna izatea bilatzen genuen. Eta pertsonaia guztien artean, aniztasuna egon zedin nahi genuen. 23
  • 25. Ondorengoko zerrendan aipatutako herri zerrendatik saio bakoitzerako (11 saio ziren guztira) istorio erreportai bat egin behar zen. EITBk pasatutako zerrenda errespetatu behar zen, herri horien artean bilatu behar zen pertsonaia. Zerrendan, herri jakin batzuk izatearen arrazoia zera zen: Korrika herri horietatik pasatuko zen ordutegia hartzen zen kontutan, ordu mugatu bat zegoelako egunean grabatutako irudiak egunean bertan editatzera bidaltzeko. Nik egindako profilen bilaketa horietatik, honako hauek izan ziren baiezko geratu zirenak “11egun, 11istorio”ko atalerako: Andoaingo Jorge Naur, Tafallako Leire Olkotz eta Errenteriko Maria Luisa Zabala. 1go eguna: Andoain: Jorge Naur 2.eguna: Lekunberri Berriozar-Iruñea-Burlata-Atarrabia-Zizur-Iruñea: Jartxo 3.eguna: Auritz-Orreaga-Luzaide-Donibane Garazi: Bixente 4.eguna: Oronoz-Elizondo-Esteribar-Garralda- Zilbeti-Aurizberri: Irene eta Gonzalo 5.eguna: Tafalla-Faltzes-Kaparroso-Valtierra-Tutera: Leire Olkotz 6.eguna: Maeztu-Dulantzi-Gereñu-Agurain-Zalduondo: Yolanda Murgiondo 7.eguna: Otxandio-Abadiño-Mañaria-Izurtza-Durango-Elorrio-Berriz-ZaldibarErmua-Eibar: Gloria 8.eguna: Zeanuri-Areatza-Igorre-Lemoa-Zornotza-Larrabetzu-Lezama-ZamudioLoiu-Sondika-Erandio-Bilbo: Pili 9.eguna: Santurtzi-Portugalete-Sestao-Barakaldo-Erandio-Leioa-ErromoAlgorta-sopela-Plentzia-Gorliz: Gilen Morales 10. eguna: Mutriku-Deba-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Usurbil-LasarteHernani: Lourdes eta Leire 11.eguna: Pasaia-Lezo-Errenteria-Oiartzun-Hondarribia-Irun-Hendaia-Donibane Loihutzun: Maria Luisa Zabala Grabaketen plangintza. Aurreprodukzioko fase horretan Naira Uranga, Marijo Deogracias eta ni neu aritu ginen koordinatzen. Egun berean posible izatekotan protagonista bat baino gehiagorekin hitzordua egin beharra zegoen ahalik eta irteera gutxien egin ahal izateko. (Kokapen geografikoak eta protagonisten disponibilitatearen arabera). “11egun, 11istorio”ko protagonistekin, proiektuan lanean zebiltzan eta grabaketetan parte hartu zuten gainontzekoekin koordinatu behar zen, ondo antolatzeko. 24
  • 26. 4.1.2.- Grabaketak Agurainen egin zen lehenengo grabaketa Yolanda Murgiondo zen zonalde honetako “11 egun, 11 istorio”ko protagonista. Marijo Deogracias, Oihan Txabarri, Asier Gurrutxaga Gazteako ekoizlea eta ni neu egon ginen grabaketa honetan. Asierrekin egin genuen bidaia, erakunde publikoak jarritako kotxearekin. Irudia: “11egun, 11istorio”ko Yolanda Murgiondori erreportaiko errekurtso irudiak grabatzen. Barakaldoko grabaketa izan zen parte hartu nuen beste saioa. Naiara Uranga eta Janire Diazekin batera. Zonalde honetako protagonista eta AEK-ko ikaslea zen Gilen Moralesi elkarrizketa egiteko. Geure kotxearekin egin genuen kasu honetan irteera. Grabaketa ostean, Bea Narbaizakin, hurrengo grabaketetarako behar zen materialaren kudeaketa antolatu genuen. Irudia: “11egun, 11istorio”ko Gilen Morales elkarrizketatzen. 25
  • 27. 4.1.3.- Telebistako saioa Kamera aurreko proba egiteko proposatu nituen ideiak gustatu zitzaizkien EITB-koei taideia horiek mantendu zituzten telebistarako promoak egiteko, beraz ideia mantenduaz medio hobeagoekin grabatu ziren berriz ere telebistako promoetarako erabilitako iragarkiak. “Korrika, ate joka” eta “Korrika 18 iristear da” ziren egindako iragarkiak. 11egunetan Euskal Herria zeharkatu behar genuen, eta telebistako saioa egiteko lau aurkezle ginen, logistika kontuengatik baina hirunaka egiten genituen, hortaz plangintza egin ostean, nik 5. saioa Tafallako Leire Olkotz agertu beharreko eguna eta 6. saioa Aguraingo Yolanda Murgiondo protagonista agertuko zen egunetan ez nuen saioan parte hartu, gainontzeko 9 saioetan parte hartu nuen. Korrika 18n parte hartzen zutenen testigantzak jaso, (AEK-ko komunikazio taldekoak, furgonetako lan taldeak, DYAko lankideak, jarraipena egiten zuten beste medio batzuetako kazetariak), jakina Korrika pasatzen zen leku guztietako jendearekin egon, eta hauek trasmititzen zigutena, Korrikakin sentitzen genuena, emozio eta sentipenen bidez guk geuk kontatzen genuen kamera aurrean. Bai eta “11egun 11istorio”ko kideekin, Korrikan parte-hartzen agertu. 4.1.4.- Irratiko konexioak Gaztea. “Dida” eta “Akabo bakea” saioetarako egunero geneukan hitzartuta, “Dida” saioa goizean izanik, aurreko eguneko laburpena eta egunak zer zekarren kontatzen genuen, eta “Akabo bakea” saioan egunak utzitako irudiak, gauean izanik saioa, eguneko laburpena. Saio bietan halaber, bitxikeriek bazuten tartea, bai eta geure bizipen eta sentsazioek ere. Beti ere telebistako saioan bezala, geure ikuspuntutik egiten genituen ekarpenak. Irratiko zuzeneko konekzio hauek, txandakatuta izaten ziren, bakoitzak bere tartea egiteko norbere gidoia prestatzen bagenuen ere, kideei elkarlaguntzeko prest ginen beti. 4.1.5.- Bestelako eginbeharrak Ibilbidean plangintza. Ibilbidean zehar erabakiak hartu beharrak zeuden, batzuetan “11egun 11istorio”ko protagonistekin hitzorduen araberakoak izaten ziren, irratiko zuzeneko konekzioek ere eragina zuten bai eta egun bakoitzerako ibilbidean zehar intereseko zerbait programatuta zegoela ikusten bagenuen. Erabakiak denon artean hartzen bagenituen ere, produkzioko telefonoaren ardura ibilbidean egon nintzen egunetan neuk eraman nuen. Horrela ba, adibidez: “11egun 11istorio”ko protagonistekin egin beharreko kontaktuak hitzorduak lotzeko; egun bakoitzeko irratiko zuzeneko konekzioen hitzordua egin, etab… 26
  • 28. Twittersodioa. Ekimen hau elikatzeko, ibilbidean egon nintzen egun bakoitzean, “11egun 11istorio”ko protagonistekin ateratako argazkiak, edo hauekin izandako hartuemanaren berri emateaz arduratzen nintzen, hau elikatzen zebiltzan ikaskideei, profiletako benetako pertsonaien nondik norakoaren berri izan zezaten. Bai eta twitterreko pertsonai hauek jarritakoa partekatu, edota jarraipena eman. Irudia: Kliperoak “11egun, 11istorio”ko Pilikin Igorren. 4.2.- Amaierako gogoetak eta etorkizuneko proposamenak Korrika 18 Transmedia proiektua behin burututa, konklusio batzuk atera eta etorkizunean proiektua hobeto gauzatzeko lagungarri izan daitezkeen hainbat proposamen aipatzen dira puntu honetan. Korrika 18 edo antzerako edizioren batean aplikagarri izan daitezkeen ideia berriak ere proposatzen dira. Sortutako produktua, zein beste egitasmotan aplikagarria izan daitekeen ere aipatzen da, beti ere aldaera batzuk aplikatu behar izango zaizkiola kontutan izan behar da. 1.- “11egun, 11istorio”ko tartea Korrikako TB saiotik atera eta independiente egitea litzateke aukeretako bat. Pertsonai guztien testigantzekin bateratua dokumentala sortuz. “11egun, 11istorio”ko tartea saioaren gainontzeko estiloarekiko desoreka nabaria zelako. Horrela telebistako saioa bere horretan geratuko litzateke, eta beste alde batetik dokumentala legoke. Dokumentaleko partaideak, saioan agertuko dira, orain artean bezala, hau da, Korrika beraien herritik pasatzen denean, euren partehartzea agertuz. Beste aukera bat, “11egun, 11istorio”ko tartearen estiloa eta planteamentua apurtzea da, telebistako saioaren dinamika bera jarraituz, pertsonaia hauekin egindako elkarrizketak egunean bertan egindakoak izatea. Edota, aurretiaz grabatutakoak badira, dinamismo gehiagorekin grabatutakoak. 2.- Egindako formatua malgua da, eta beste aukera batzuetara egokitu daiteke. Proiektuaren gaia ardatz hartuta, ekitaldi sozialetara egokitu daiteke, egun batetan ospatzen diren Ibilaldia, Herri Urrats, Kilometroak, Euskal Eskola Publikoaren jaietara alegia. Kliperoak formula bera erabiltzerik izango lukete, egun batean 27
  • 29. eskeiniko litzatekeen telebista saioa eginez eta irratiko konexioak. Jaialdian bizitakoa lehenengo pertsonan adieraztea kamaraz bestalde daudenei, bai eta ingurukoek eskeintzen dietena. Eta # traola egokia jarriaz #kliperoak adibidez, jario horrekin idazten diren txio guztiek filtratuak agertzeak sarean. 3.- Ekitaldi kulturaletara ere egokitu daiteke, adibidez Donostiako Zinemaldia. Gaur egun EITB Zinemaldiaren babesleetako bat izanik, jarraipen bat egiten da, albistegiek eskeintzen duten estaldura da hori. Baina zazpigarren artearekin lotutako Donostian ospatzen den Nazioarteko jaialdi honen jarraipen estuago bat eskeini ahalko litzateke. Beti ere kliperoen ikuspuntutik eta eurek topatzen dituzten, ikusle edota kulturako pertsonaiek eurekin elkartrukatutakoak partekatzeko. Telebistarako saioa egin ahalko lukete kliperoek, bai eta irratirako zuzeneko konexioak. Telebista eta nahieranen egongo den atariari esker, ikusleak kliperoek egingo dituzten zinema planak, parte-hartuko duten jaiak, elkarrizketak eta bizipenak, bideoklipekin uztartuko dira. Lehenago aipatu bezala, #kliperoak jarioa erabiltzeko aukera izango du ikusleak. Sare sozialetan parte hartzeko eta eurekin hartu emanean jartzeko. Zinearekin erlazionatuta izango denez, eta gazteak kulturara gerturatu nahian, film laburren lehiaketa jarri daiteke abian, sarean eskegiko dira hauen lanak, bozkatzeko prozesua ere egongo litzateke. Baliabide ekonomikoei aurre egiteko, Zinemaldian bertan babesle egongo diren beste enpresa batzuen partaidetza bilatzea litzateke beste aukeretako bat, adibidez Kutxa, KutxaBank, Samsung, El Diario Vasco eta Desigual egokiak izan daitezke, EITB-k eman ahal duen laguntzaz gain, jakina. 4.- Sare sozialetarako atari berriak sortu. Alde batetik, Korrikaren inguruan komedia giroan idatziko diren edota gehituko diren txioak eskegitzeko @KorriKiliki Twitter kontua zabalduko da. Adibide bezala, Francisco Aita Santua Korrika18ko petoa jantzita agertzen zeneko argazkia txiokatu daiteke, etab… Irudia: Francisco Aita Santua Korrika18ko petoarekin agertzen den argazki muntaia. Modu honetara twitter kontu honen jarraitzaileak gehitzeko probabilitatea handiagoa da. Beste Twitter kontu bat @KorriKantxa izan daiteke. Honetarako sare sozialetan aktiboak diren kirolarien parte-hartzea eskatuko genuke, adibidez Real Sociedad-eko @InigoMartinez91 “verified acount” da eta ia 20.000 jarraitzaile ditu. Kirolariekin 28
  • 30. aurretik hitzartuta egongo da beraien proiektuarekiko konpromezua, @KorriKantxan eskegitzen diren txioak bertxiotzeko eta bi norabidetako etengabeko komunikazioa sortzea eskatuko zaie. Horrela kirolari hauek “verified acount” izan edo ez, beraien jarraitzaileak @KorriKantxa jarraitzen hastea aurre ikusten da. Kirola eta futbola dira abiapuntu proposamen honetan, euskara hutsean aritzen diren twitter kontuen artean, jarraitzaile gehin dituena Athletic Club-a delako. @athletic_eus 22.000 jarraitzaile baino gehiagorekin. Komenigarria da @KorriKiliki eta @KorriKantxa kudeatuko dituen arduradun bate gotea, “Community Manager” bat alegia. Txioak sartzeko, Kliperoen ekarpenak bertxiotzeko, Kirolariekin zein jarraitzaile berriekin elkarrizketa aktiboak izan, bai eta komunikazioa hedatu Korrika-ren inguruko beste twitter kontuetara @EuskalakariAEK edo @MertxeMugika AEK-ko koordinatzaile nagusia. Orain artean egin bezala #KorrikaTxioka traola erabiltzen jarraituko da, ondoren filtratuta eitb.com-eko atarian agertuko direlako. Irudia: eitb.comen #KorrikaTxioka jarioa erabili duten txioak filtratuta datorren irudia. Kliperoak saioa grabatzen dauden uneetan komeni da, twitterreko kontuei buruz aipamenak egitea bai eta erabili beharreko traola bergogoratzea. Beti ere ahaztu gabe #Korrika joera izan daitekeen jarioa ere erabiltzea. Kliperoak txioak idazten agertuko dira, bai eta ozen irakurriz bat edo beste, txioa partekatu dutenekin komunikazio berri bat sortuz. 5.- Kliperoek goizetan Gaztea “Dida” saioan egiten duten tartean deialdia egingo dute, entzuleen artean, gaueko telebista saiorako bideoklipetako bat eurek aukeratzen duten kantu batekin izango dela. Beraz, behin deialdia luzatuta, “Dida”ko esatariek goizean zehar jasotzen duten entzuleen proposamen guztiekin zozketa bat egin eta irabazleak aukeratutako kantua, gauean emitituko den telebista saioan bideoklipeko irudiekin batera entzuteko aukera izango du. 29
  • 31. 5.- Korrika 18 MMLab esperientzia MMK masterraren testuinguruan 5.1.- MMK masterraren gaitasunak eta MMLab esperientzia Multimedia Komunikazio Masterrak hiru helburu zehazten ditu bere programan. 1.- Komunikatzeko gaitasuna garatzea, unibertso multimediaren komunikazioegoera bakoitzean egokienak diren baliabideak aintzat hartuz. 2.- Multimedia produktuen diseinuan eta ekoizpenean trebatzea, bereziki euskarri berrietan eta kazetaritza eredu emergenteak erakusten dituztenetan. 3.-Masa-hedabideen merkatuan zein aldebikotasuna daukaten beste komunikabideen erabilpenak eta kontsumoak aztertzea, produktuen eraginkortasuna eta erakargarritasuna bermatzeko asmoz. Helburuok Mmlab Korrika18 proiktuan teoriatik praktikotasunera salto egitean gauzatu dira. Horrela ba, Mmlab honetan parte hartu duten MKMko ikasleek transmedia proiektu hau garatzean, produktua bera sortzeko, ekoizteko eta erabiltzeko gaitasuna erakutsi dute. Bestalde, masterrak berak programan gaztelera hutsean zehazten dituen gaitasunen artean hauek dira ikasleak Mmlab proiektua jorratzean lortu ditzakeen konpetentziak: 1.-Teknologia berriek masen gain duten eraginaz jabetu, eta hainbat baloreek medio hauen bitartez izan dezakeen eragina kontutan izatea. Adibidez; genero berdintasunaren oinarrizko eskubideekiko arreta2.- Modalitate ezberdinetan komunikatzeko (kazetaritza instituzionala, orokorra; informazio kulturala…) produktu multimedien proiektuak definitu, diseinatu eta garatzea3- Multimedia komunikaziorako eta bereziki interneteko kanalera egokituta sortu edukiak. 4.- Muntaia digitaletako teknikak aplikatzea, multimedia ekoizpen lan edizio ezberdinetan. 5.- Ustez publikoak kontsumituko dituen produktu arrakastatsuak sortzea du helburu gaitasun honek, multimedia produktuen edukiak analizatuz eta hauen audientzia datuak neurtuz. 30
  • 32. Proiektua gauzatzean, ikasleok gizartean oso sartuta dagoen Korrikako egitasmoa era kritiko batean analizatuko dugu. Eta ezer era finkoan definitu aurretik, erabakiak taldean adostu eta hausnartu egingo ditugu. Ikasleak kontzientzia hartu behar du, produktu hau plazaratzeko orduan honek izan dezakeen oihartzuna, azken baten erakuslehio izango baitira hedabide publikoaren plataformak (telebista, irratia eta web ataria). Ikasleak Multimedia Komunikazioko Masterrak programan jarritako helburu eta gaitasunak bereganatuko ditu. Teorizaziotik praktikotasunerako zubia eraikita dagoela, konpetentzia eta helburuak barneratuta izango ditu Mmlab-eko ikasle partaideak. Hori horrela, Mmlab proiekturi etekin handiagoa atera ahalko litzaioke, baldin eta ikasketa prozesuaren baitan sartuta balego, ikasleriaren eta irakasleriaren inplikazio handiagoa egongo litzatekeelako. Irakasgaiak, Mmlab proiektua garatzen laguntzeko baliogarri lirateke. Izan ere, MmLab-en bidez ikasleak ikasketa prozesuan teoriarizaio horretatik praktikotasunera jauzi egiteko aukera du. Bide batez, praktikaldia hasiko duenerako ere, eskarmentu handiagoarekin erantzungo dio masterraren sasoi horri, lan mundua gertutik biziko duen une horri alegia. Norberak bere dohaiak praktikan jartzeko aukera ezin hobea da Mmlab. 5.2.- Lorpen pertsonalak 1.- Oso eskertuta nago bai EHUko MKMko arduradunei, bai eta EITB arduradunei produktu honetan parte-hartzeko aukera eskeintzearren. Nire lan eta ikasle egoera kontutan izanik, libre nuen denbora tartea proiektuari eskeini nahi nion, alde batetik euskalzale, euskal kulturzale nahizen aldetik eta bestetik komunikazio eta hedabideen munduak asko erakartzen nautelako bereziki telebistak. 2.- Korrika egitasmoa, bertatitk bertara bizitzeko aukera izatea, esperientzia paregabea da. 3.- Plataforma ezberdinak lantzen dituen EITB bezalako erakunde publiko batetako barne funtzionamendua ezagutzeko aukera izatea, esperientzia aberatsgarria izan da. Eta gurea transmedia produktuak erakunde publikoa erakuslehio izatea aukera ezin hobea. 31
  • 33. 6.- Bibliografia Scolari C. A. (2013) Narrativas Transmedia. Barcelona: Deusto - Grupo Planeta editoriala. Sáinz Sánchez M. (1999) El Productor Audiovisual. Madrid: Sintesis editoriala. Turbau I. (2011) ¿Por dónde empiezo. Barcelona: Ariel - Planeta editoriala. García Matilla A. (2003). Una televisión para la educación. Barcelona: Gedisa editoriala. Rojas P. eta Redondo M. (2013). Como preparar un plan de social media marketing. Barcelona: Gestión 2000 – Grupo Planeta editoriala . Rodriguez Fernández O. (2011). Community Manager. Madrid: Grupo Anaya editoriala. Vela García D. (2013). Social Media Manager. Madrid: Grupo Anaya editoriala. 7.- Erreferentziazko web orriak AEK http://www.aek.org/index.php/es/?lang=es KORRIKA http://www.korrika.org/ EITB http://www.eitb.com/ EHU http://www.multimediakomunikazioa.ehu.es/p191-1999/eu TRANXMEDIA http://www.tranxmedia.org/?lang=es TRANSBIDEAK http://transbideak.com/ TRANXLAN http://www.tranxlan.eu/euskara/egunez-egun SVT – SANNINGEN OM MARIKA http://truthaboutmarika.wordpress.com/ SVT – The truth about Marika http://www.youtube.com/watch?v=iX_ZJkwvKR8 NIK DUT NICK http://www.nickdutnik.com/transmedia_tranxmedia ¿Qué es y qué no es televisión social? http://www.misapisportuscookies.com/2012/04/que-es-y-que-no-es-television-social/ MINORIA ABSOLUTA http://www.minoriaabsoluta.com/es/programes/detall/14-dabril-macia-contra-companys RADIO EUSKADI- KONEKTA 2.0 http://www.ivoox.com/chad2win-turinea-appkorrika-gamificacion-playstation-4-audios-mp3_rf_1797082_1.html?autoplay=1 32
  • 34. 8.- Eranskinak 8.1. Ikusentzunezko gehigarria Txosten idatziaz gain Korrika18 Transmedia proiektua laburbiltzen duen ikusentzunezko lan gehigarria dago gaineratuta. http://we.tl/nMcg4nImwi 8.2.-Audientzien analisiak 8.2.1.-“Analytics Korrika Nahieran” 8.2.2.- Korrika 2013 eitb 8.2.3.- Korrika 2013_11egun11istorio 8.3.-Ikusentzunezko lanak EITB-ko Nahieran-eko loturak jarraian erantsita. Parte hartu dudan saioaren loturak (5. eta 6. saiuk izan ezik). Egun horietako “11egun, 11istorio” ko protagonisten erreportaiaren loturak bai jarri ditut, egun horietako saioak Klipero moduan, atseden egun izan banuen ere, “11egun, 11istorio”ko ekimenean parte hartu nuelako. - 1.go saioa eta “11egun, 11istorio”ko Jorge Naur (Andoain). http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2227075307001/1ngo-eguna/ -2.saioa. http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2229087913001/2eguna/ -3.saioa. http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2231250464001/3-eguna/ -4.saioa. http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2233307919001/4-eguna/ -5.saioa Leire Olkotz (Tafalla) http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1290356/korrika-2013--leire-olkotz-11-11istorio/ -6.saioa Yolanda Murgiondo (Agurain) 33
  • 35. http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1291636/korrika-2013--11-egun-11-istorioyolanda-murgiondo/ -7.saioa http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2240832380001/7-eguna/ -8.saioa http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2243361476001/8-eguna/ -9.saioa Gilen Morales (Barakaldo) http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2245897984001/9-eguna/ -10.saioa http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2248345663001/10-eguna/ -11.saioa eta “11 egun, 11istorio” ko Maria Luisa (Errenteria) http://www.eitb.tv/eu/bideoa/korrika--18/2172758165001/2250608145001/iritsieraeguna/ 8.4.- Irratiko konexioak Irratian, Gaztea “Dida” eta “Akabo Bakea” irratsaioetan egindako konexioen loturak entzungai hurrengo dropbox karpentan erantsita. https://www.dropbox.com/sh/2uc1ywo66qnjv5x/bhdknvMtrl 34