Zt ikuspegiaren-ikerketa

1,244 views
1,080 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,244
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
784
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Zt ikuspegiaren-ikerketa

  1. 1. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 1 Euskal Herriko gizarteakzientzia eta teknologiari buruz duen pertzepzioaren azterketa kualitatiboa (2013ko urtarrilaren 17a)
  2. 2. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 2 0.Aurkibidea 1. Sarrera 3 2. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012): Hurbilketa kualitatiboa. 6 3. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012): Hurbilketa kuantitatiboa. 137
  3. 3. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 3 1. Sarrera 1.kapitulua
  4. 4. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 4 Gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketek, batez ere Europako Batzordeak egin dituen galdeketen bidez eginak, herritarrek oinarrizko ikerketa sustatzeko politika publikoei ematen dieten babesa neurtzea dute helburu nagusi. Hipotesi tradizionalaren arabera (defizit kognitiboaren eredua), korrelazio estua dago zientzia eta teknologiaren ezagutzaren eta haien ikuspegiaren artean. Hori dela eta, gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren kontzeptua dimentsio kognitiboen bidez (hiztegi zientifikoa ezagutzea eta ikerketa zientifikoaren prozesua ulertzea) bakarrik egituratzen da. Galdeketetako ardatzek edo adierazleek ere helburu bera dute. Horrek ulertarazten du aurresuposatzen den kultura zientifiko eta teknologikoaren kontzeptuak arau-karga ere baduela: zientifikoki informatuta dagoen eta gai zientifiko eta teknologikoei lotutako eztabaida publikoan parte hartzeko trebetasuna lortzen duen pertsonarena. Horren adierazgarri da Europar Batasunean eta Estatu Batuetan public understanding of science eta scientific literacy kontzeptuak darabiltzatela, hurrenez hurren. Badirudi, ordea, beste gauza bat dela gizarteak zientzia eta teknologiaren arloan dituen iritziak, itxaropenak, ilusioak eta kezkak ulertzen saiatzea. Nolanahi ere, garrantzitsua da zientziaren, teknologiaren, berrikuntzaren eta gizartearen kontzeptuak ez mugatzea, oro har gaiari buruzko diskurtsoak nola antolatzen diren aztertzea, eta gizartearen imajinazioan egon daitezkeen ideiak identifikatzea. Beraz, ikerketa honek ez du test bat egin nahi zientzia eta teknologiari buruz eta alor horretan egiten diren politika publikoei buruz. Helburua ez da lurralde honetako biztanleek sistema zientifikoari buruz duten ezagutza-maila eta, hala badagokio, balorazioa aztertzea, ezta zientzia eta teknologiari buruzko ezagutza-maila neurtzea ere. Aldiz, zientzia eta teknologiaren arloan gizarteak dituen iritziak, jarrerak eta ikuspegiak ezagutu eta, hala badagokio, ulertu egin nahi dira. Aipagarria da ezen, azkenaldian, gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen ikuspegia izan dela agintarien interesgune nagusia. Eurobarometroei esker egin diren hainbat eta hainbat ikerketaren ondorioz, administrazio publikoek birpentsatu egin behar izan dute herritarrekiko duten harremana. Azken hamarkadetan, eraldaketa ugari gertatu dira, batzuk adierazle zientifikoei lotuak, eta beste batzuk politika zientifiko eta teknologikoen arduradunei lotuak. Azken kasu horretan, agerian geratzen da gero eta mesfidantza handiagoa eragiten dutela politika horiek, eta hasierako baikortasuna ezkortasun bilakatzen da pixkanaka-pixkanaka. 1. Sarrera
  5. 5. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 5 Batetik, ez da nahikoa oinarrizko ikerketaren finantziazioa ziurtatzea, baizik eta komeni da kontuan izatea merkatuaren beharrak, helburu jakinen arabera bideratutako zientzia eta teknologia, gizarteak haiekiko duen onarpena, aurrerapen zientifiko eta teknologikoek eragindako albo-kalteak, edo berrikuntzak lehiakortasun ekonomikoan duen zeregina. Bestetik, zientzia eta teknologia testuinguru globalagoan kokatzen dira. Herrialde demokratikoetan (Ezrahi: 1990), erabaki politikoak nekez har daitezke herritarren oniritzirik gabe, eta, zientzia eta teknologia politika publikoen ardatz nagusietako bat bilakatu direnez, administrazio publikoek aintzat hartu behar dute herritarren iritzia erabakiak hartzerakoan. Gizarte-mugimenduen kritikek eta biztanleriaren erosteko ahalmenak, autonomia kulturalak eta gero eta ikasketa-maila handiagoak eztabaidagai bihurtu dituzte zientzia eta teknologia.
  6. 6. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 6 Euskal Herriko gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen pertzepzioaren ikerketa (2012): Azterketa kualitatiboa
  7. 7. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 7 0.Aurkibidea 2. Fitxa teknikoa 8 3.- Gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen irudia 15 4.- Gai zientifiko eta teknologikoekiko interesa 45 5.- Zientzia eta teknologiaren egoeraren balorazioa 58 6.- Zientzia eta teknologiaren komunikazioa 96 7.- Gizartearen eskaerak zientzia eta teknologiari dagokienez 112 8.- Ondorioak 131
  8. 8. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 8 2. Fitxa teknikoa 2.1. Helburuak 2.2. Metodologia 2.kapitulua
  9. 9. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 9 2.1. Helburuak  Ikerketa honen helburu nagusia da Euskal Herrian bizi diren biztanleek zientzia eta teknologiari buruz dituzten ikuspegiak jasotzea.  Azken batean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian bizi diren biztanleei ahotsa eman nahi zaie, zientzia eta teknologiaren kontzeptu zabal eta dinamikoari buruz dituzten iritziak eta ikuspegiak aztertzeko.  Helburu nagusi hori betetzeko, helburu operatibo hauek ezarri dira: 1. Gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen irudia ezagutzea. 2. Herritarrei zer interesatzen zaien zehaztea, gai zientifiko eta teknologikoei dagokienez. 3. Herritarrek zientzia eta teknologiaren egoerari buruz zer iritzi duten identifikatzea. 4. Zientzia eta teknologiaren komunikazioari buruz zer iritzi duten aztertzea. 5. Herritarrek zientzia eta teknologiari dagokienez zer eskaera dituzten jakitea.  Horiez gain, helburu gehigarria izango da zehaztea zein izan diren bilakaera-joera nagusiak Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Pertzepzioaren lehen azterketarekiko (2008).
  10. 10. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 10 2.2. Metodologia  Herritarrek zientzia eta teknologiarekiko duten jarrera aztertzeko, metodologia kualitatibo bat erabili da, eztabaida-taldeen edo focus groupen teknikan oinarrituta. Gizarte-zientzietan luze-zabal garatu den teknika diskurtsibo horrek aukera ematen du herritarrek hainbat gairi buruz duten diskurtsoaren elementu nagusiak jasotzeko, eta haiek gai horien aurrean duten jarrera zehazten duten arrazoietan eta argudioetan sakontzeko.  Eztabaida-taldea errealitatearen irudi bat egiteko erabiltzen da. Horretarako, pertsona batzuk biltzen dira (8 laguneko taldeak), aurrez zehaztutako profilak eta kokalekuak dituztenak, eta moderatzaileak proposatutako gaiak jorratzen eta eztabaidatzen dituzte. Eztabaida-taldeek bi ordu irauten dute gutxi gorabehera. Horri esker, parte-hartzaileek lasai hitz egin dezakete, diskurtsoan sakondu dezakete, argudioak bilatu ditzakete eta planteatutako gaiekiko dituzten lehenengo erreakzio azalekoenak gainditu ditzakete.  Ikerketa honen helburuak —erabat kualitatiboak— kontuan hartuz, ikerketa-teknika egokiena hartzen du eztabaida-taldeak, ahalik eta zehatzen erreproduzitu nahi baititu pertsonek berek “gaur egun bizi duten” edozein gai edo egoerari buruzko eguneroko iritziak.  Ikerketan, metodologia hori erabiltzen da gehien gizartearen iritzietan sakontzeko. Focus groupak, gainera, gune egokia dira ideiak trukatzeko, aukera ematen baitie herritarrei beren iritzietan sakontzeko eta gainerako parte-hartzaileenekin aberasteko.
  11. 11. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 11  Ikerketa egiteko, bi xede-publiko definitu dira:  1. xede-publikoa: herritarrak.  Euskal Herrian bizi diren 30 eta 50 urte bitarteko biztanleak, gizarte- maila ertain-ertainekoak eta erdi- edo goi-mailako ikasketak burututa dituztenak.  2008ko ikerketan egin zen bezalaxe, ikertzaileen taldeak erabaki du batez ere segmentu ertain-altua aztertzea lortutako prestakuntza- mailari dagokionez, diskurtsoan gehiago sakondu ahal izateko eta bilakaera-joerak aztertu ahal izatea bermatzeko.  Hain justu, 6 eztabaida-talde egin dira, eta honela banatu dira:  2. xede-publikoa: unibertsitateko ikasleak  Euskal Herrian bizi diren eta lizentziatura bat ikasten ari diren edo doktoretza-programetan murgilduta dauden biztanleak.  Natur zientzietako ikasleak: natur zientzien arloko lizentziaturak edo goi-ikasketa teknikoak ikasten ari diren ikasleak.  Gizarte zientzietako ikasleak: gizarte-zientzien arloko lizentziaturak edo goi-ikasketa teknikoak ikasten ari diren ikasleak.  Doktoregaiak: natur zientziei zein gizarte-zientziei lotutako diziplinetako doktoretza-programetan murgilduta dauden ikasleak/ikertzaileak. LURRALDEA EAE • 2 talde-dinamika. NAFARROAKO F. E. • 2 talde-dinamika. IPAR EUSKAL HERRIA • 2 talde-dinamika. GUZTIRA • 6 talde-dinamika.
  12. 12. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 12  “Natur Zientzien” eta “Gizarte Zientzien” kategorietan sartu beharreko diziplinak zehazterakoan, kontzeptu horiek ikerketa kualitatiborako operatibo egiteko, ELGAk 2007ko otsailean egindako sailkapena hartu da erreferentziatzat: Directorate for science, technology and industry committee for scientific and technological policy.  Hain justu, 9 eztabaida-talde egin dira, eta honela banatu dira:  1. xede-publikoaren (herritarrak) zein 2. xede-publikoaren (ikasleak) kasuan, laginketa-puntu bat hautatu da lurralde bakoitzean eztabaida-taldeak egiteko:  Euskal Autonomia Erkidegoa: Bilbo.  Nafarroako Foru Erkidegoa: Iruñea.  Ipar Euskal Herria: Baiona.  Eztabaida-taldeak 2012ko urrian egin ziren. 3 talde- dinamika EAE NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA IPAR EUSKAL HERRIA GUZTIRA Doktoregaiak Talde- dinamika bat Talde- dinamika bat Talde- dinamika bat 3 talde- dinamika Natur Zientziak Talde- dinamika bat Talde- dinamika bat Talde- dinamika bat Gizarte- zientziak Talde- dinamika bat Talde- dinamika bat Talde- dinamika bat 3 talde- dinamika
  13. 13. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 13  Emaitza-txostena egite aldera, gizartearen —bai herritarren xede-publikoaren, bai ikasleen xede-publikoaren— diskurtsoaren elementu nagusiak jasoko dituen dokumentu bakar bat idazteari ekin zaio. Ikasleen diskurtsoa bereizi egin da ñabardura adierazgarriak egiten dituzten edo herritarrek eman ez duten informazioa ematen duten alderdietan.  Era berean, kontuan izan da lurraldearen aldagaia, modu segmentatuan irudikatu daitezen berariaz Euskal Autonomia Erkidegoari, Nafarroako Foru Erkidegoari edo Ipar Euskal Herriari gehiago edo gutxiago eragiten dieten gai adierazgarriak.  Ikertzaileen taldea hauek osatu dute: Kualitate Lantaldeak, gizarte-ikerketa kualitatiboan espezializatutako enpresak; eta Eguzki Urteagak, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 1 Saileko irakasleak.  Bakoitzak zeregin hauek bete ditu ikertzaileen taldean:  Kualitate Lantaldeak ikerketa zuzendu eta koordinatu du, eta Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Erkidegoari lotutako lanak egin ditu.  Eguzki Urteagak Ipar Euskal Herriari lotutako lanak egin ditu.  Hau izan da ikertzaileen taldearen zeregina:  Ikerketaren diseinu metodologikoa egitea.  Eztabaida-taldeen deialdia egitea, eta aldez aurretik definitutako herritar-segmentuak bilatzea.  Aldez aurretik prestatutako gidoi bati buruzko eztabaida-taldeak dinamizatzea eta moderatzea.  Eztabaida-taldeetan parte hartu duten guztien iritziak jasotzea eta transkribatzea.
  14. 14. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 14  Informazioa aztertzea, talde guztietan gailentzen diren diskurtso komunak finkatzeko, eta, halaber, batzuen eta besteen iritzien artean egon daitezkeen desberdintasunak jasotzeko, aldagai adierazgarrien arabera.  Txostena egitea, non lortutako emaitzak irudikatzen baitiren eta, gainera, ideiak eta argudioak eztabaida-taldeetan erabili diren hitz eta iruzkin zehatzekin adierazten baitiren. Hitzez hitzeko aipamen horiek —gizarte- zientzietan verbatim deitzen zaie— sartzearen helburua herritarren diskurtsoa ereduz adieraztea besterik ez da. Gainerako testutik bereizteko, verbatimak letra etzanez jarri dira, eta, betiere, zer herritar- segmentutatik atera diren adierazten da.
  15. 15. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 15 3.- Gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen irudia 3.1 Zientzia eta teknologiaren kontzeptuaren deskodeketa soziala 3.2 Zientziak eta teknologiak gizarteari egiten dizkioten ekarpenak 3.3 Zientzia versus teknologia diskurtso sozialean 3.kapitulua
  16. 16. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 16  Gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen eta hitzez adierazteko gai den irudia aztertzeari buruzkoa da kapitulu hau.  Informazioa hiru gai-esparrutan antolatzen da:  Batetik, zientzia eta teknologiari buruzko diskurtso sozial bat egitea ahalbidetzen duten kontzeptuak eta ideiak jorratuko ditu. Hitz bitan, nola dagoen deskodetuta eta kontzeptuarekin nolako harremana duen zehaztuko du.  Bestetik, gizartearen ustez zientziak eta teknologiak gizarteari egiten dizkioten ekarpenak jasoko dira.  Azkenik, diskurtso sozialean zientzia eta teknologiaren artean agertzen den bereizketa —bai esplizituki, bai ezkutuan— aztertuko da.
  17. 17. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 17 3.1- Zientzia eta teknologiaren kontzeptuaren deskodeketa soziala
  18. 18. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 18  Zientzia eta teknologiari buruzko berezko diskurtso sozialak ideia hau du abiapuntutzat: herrialde garatuen egungo testuinguru sozioekonomikoan zientziaz eta teknologiaz inguratuta bizi direla gizakiak. Hau da, zientzia eta teknologia eguneroko bizitzaren zati dira jaikitzen direnetik oheratzen diren arte.  Hala, naturaltasunez azaleratzen dira kontzeptuari lotutako elementu hauek: 3.1 Zientzia eta teknologiaren kontzeptuaren deskodeketa soziala “Guztia” “Inguratuta bizi gara” “Iratzargailua” “Mikrouhina” “Ordenagailu eramangarria” “Led” “Gps” “Xurgagailua”“LTD”“Internet” “online bankua”“Ipad”“X izpiak” “Traktorea”“Tetrabrik”“Garbigailua” “Kontserbatzaileak eta koloratzaileak” “Robotika” “Lehen 10 orduan egiten zenuena 5 orduan egitea” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Laborategi bat, genetika imajinatzen dut” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Gure bizitzak aldatu dituzten asmakizunak” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Batez ere, komunikazioaren teknologia berriak” Ipar Euskal Herriko herritarrak “Dena da zientzia eta teknologia” Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Bilakaera teknologikoak gizakien ohiturak nola alda ditzakeen goitik behera erakusten duten adibideak dira gauza guztiak” Ipar Euskal Herriko gizarte-zientzietako ikasleak “Auto elektrikoa” “Nanoteknologia” “Bioteknologia” “Erresonantzia magnetikoak”
  19. 19. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 19 Gainera, Ipar Euskal Herrian, hauei lotzen zaizkie zientzia eta teknologia: nazioartean ospetsuak diren zientzialariei (adibidez, Albert Einstein), museoei eta institutuei (hala nola Cité des Sciences), asmakizun handiei eta, batez ere, azken urteotan puri- purian izan diren gertaera handiei (besteak beste, H5N1 gripea, Fukushimako hondamendi nuklearra eta transgenikoak kontsumitzeagatiko osasun-eraginen inguruko azkenaldiko polemika). Era berean, industria handiei lotutako sektore batzuekin (esaterako, sektore aeroespaziala, nuklearra, armamentu-sektorea eta, batez ere, aeronautikoa, pisu handia baitu tokiko sare industrialean; horren adibide dira Dassault Aviation eta Turbomeca enpresak) lotzen dituzte zientzia eta teknologia.  Ikasleen kolektiboen kasuan, arestian aipatu ditugun kontzeptuez gain, kontzeptuari ñabardura batzuk ematen dizkioten elementuak gehitzen zaizkie zientzia eta teknologiari. “Mugikorretarako aplikazioak” “Bideoak jaistea” “Arbel digitala” “Tabletak” “Sare sozialak” “Mugikorrak” “Liburu elektronikoa”
  20. 20. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 20 Erreferentzietan ikus daitekeenez, ikasleen kolektiboek (agian gehiago belaunaldi- desberdintasunagatik ikasleak izateagatik baino) komunikazioaren teknologia berriei eta ikus-entzunezkoen sektoreari lotutako elementuekin erlazionatzen dituzte batez ere zientzia eta teknologia. Aipatzekoa da belaunaldi hori teknologia berrietan sozializatu dela, eta belaunaldi helduagoek identifikatzen dituzten aurrerapen zientifiko eta teknikoak normaltzat jotzen dituztela ikasleek, naturaltasunez erabiltzen baitituzte egunerokoan. “Liburu elektronikoak, PDFa, kudeaketa-programak, ordenagailuak… dira” Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Teknologia dugu ama-hizkuntza. Guretzat, fisikoa eta ukigarria den oro da zientzia eta teknologia” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “iPhone-ren edo iPad-aren modelo desberdinen arteko bilakaera da, baina molekula berri bat aurkitzea ere bada” Ipar Euskal Herriko gizarte-zientzietako ikasleak Egoera horren ondorioz, belaunaldi-eten batez hitz egiten da. Izan ere, 40 urtetik gorakoen munduan, erreferentziak, balioak eta jardunbideak ez dira hasieratik informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez eraiki, nahiz eta geroago hartu dituzten. Bereziki, gurasoek eta/edo irakasleek (eta, hortaz, etxean edo lanean gazteekin harreman zuzena dutenek) agerian uzten dute belaunaldi berrietatik bereizten dituen distantzia edo, are gehiago, amildegia. “Sekulako etena dago nire belaunaldiko jendearen (46 urte ditu) eta egungo gazteen artean. Egunero ikusten dut etxean zein institutuan. Liburuaren belaunaldikoa naiz, eta, denboraldi hartan, ez zegoen IKTBrik (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak), horiek berandu agertu baitira; gazteak, berriz, haiekin jaio dira, eta ez dute beren bizitza haiek gabe ulertzen. Gainera, erraztasun handiz erabiltzen dituzte” Ipar Euskal Herriko herritarrak
  21. 21. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 21 Ikusi dugunez, hasiera batean, oso elementu ukigarrietan eta, kasu gehienetan, egunero- egunerokoetan oinarrituta eraiki beharra dago zientzia eta teknologiari buruzko diskurtsoa. Diskurtso globalagoa eta elaboratuagoa geroago agertzen da.  Modu ia naturalean, Euskal Herrian bizi direnek elementu positiboak lotzen dituzte zientzia eta teknologiarekin, eta horiek guztiak AURRERAKUNTZA kontzeptuaren inguruan biltzen dira. AURRERAKUNTZA “Aurrerapena” “Modernitatea” “Bizi-kalitatea” “Garapena” “Etorkizuna” “Hobekuntza” “I+G+B” “Aukerak” “Aurrera egiteko aukera ematen diguten berrikuntzak dira” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Efikazia eta efizientzia da; nik garapen gisa ikusten dut” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Gure bizitzan, irtenbide eta aukera gehiago ditugu” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Tresna hauek guztiak normalak iruditzen zaizkigu, baina ez gara konturatzen zer aurrerapen ekarri duten aurreko belaunaldiekiko” Ipar Euskal Herriko herritarrak “Produktibitatea” “Eraginkortasuna ” “Bizitza errazten du” “Arazoentzako irtenbidea” Gainera, batez ere Ipar Euskal Herrian, aurrerakuntza ez da jada ulertzen gizakiak naturaren gainean duen kontrol edo menderapen gisa edo aurrerapen teknologikoaren edo garapen ekonomikoaren ondoriozko zoriontasun gisa, baizik eta beste modu batean ulertzen da aurrerakuntza, hots, ingurumena zaintzeaz, gizarte bidezkoago bat egiteaz edo gizarte garatuetan aberastasuna hobeto banatzeaz kezkatzen dena.
  22. 22. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 22  Herritarren artean, oro har, “zientzia eta teknologia” kontzeptuak jada elementu positiboak bazituen, ikasleen kolektiboen kasuan, irudi positibo hori askoz agerikoagoa da. Zientzia eta teknologia modu intrintsekoan gizartearen aurrerapenari lotzera jotzen dute. Hobekuntzarekin eta aurrerakuntzarekin lotzen ditu zientzia eta teknologia ikasleen kolektiboak. “Ezinbestekoa da hobetzeko” Euskal Autonomia Erkidegoko natur zientziak. “Moldaketa eta hobekuntza da” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Hobekuntza dakar zentzu guztietan” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Hobekuntza dakar zentzu zabalean: izen ona, aberastasuna, oparotasun ekonomikoa, erraztasunak...” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Etorkizunera begiratzea da, etorkizuna da” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Urrunago joateko, kuestionamendu zientifikoaz haraindi begiratzeko eta iraganarekiko gero eta gauza gehiago egiteko aukera ematen dute zientziak eta teknologiak” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak
  23. 23. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012)  Hasiera batean zientzia eta teknologiaren dimentsio positiboa nabarmentzeko joera egon arren, berehala azaleratzen dira kontzeptuari lotutako elementu kritiko edo negatiboak. Gainera, ikasleen kolektiboaren kasuan, diskurtso kritikoak pisu eta irmotasun handiagoa du gainerako herritarrenak baino. Zientzia eta teknologia hobeto ezagutzen dituztenez eta kolektibo horren bizitzan presentzia handiagoa dutenez, elementu negatibo eta kritikoak gehiagotan agertzen dira, nahiz eta hasierako diskurtsoa oso positiboa izan. Arestian ikusi dugunez, zientzia eta teknologiari buruzko diskurtso positiboa aurrerakuntzaren kontzeptuaren inguruan bildu eta antolatzen zen, eta, ondorioz, diskurtso sozial trinko eta sendoa sortzen laguntzen zuen. Diskurtso kritikoaren kasuan, esan beharra dago kontzeptuak ez duela biltzeko joera hori, eta modu atomizatuan eraikitzen dela, hainbat elementutan oinarrituta. Diskurtso soziala aztertzeari esker, hiru kontzeptutan bil ditzakegu elementu horiek: • Eredu sozioekonomikoa. • Garapen zientifiko eta teknologikoaren lehentasunak. • Teknologia berrien erabilera. 23 “Ahalmena” “Mesfidantza” “Kontsumismoa” “Interes ekonomikoak” “Industria militarra” “Marketina” “Mendekotasuna” “Gizarte akritikoa”“Lehen eta hirugarren mundua” “Epe laburra” “Indibidualismoa” “Harreman pertsonalak galtzea” “Kausa-ondorioa”
  24. 24. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 24 • Eredu sozioekonomikoa. Horren inguruan, aipagarria da zientzia eta teknologia kontsumoan ardaztutako gizarte baten zerbitzura daudela, eta marketinaren, komunikazioaren eta publizitatearen bidez “sozializatutako” premia berriak etengabe sortzea eragiten dutela. Horrez gain, oso gizarte erosoa eraikitzeko arriskua hautematen da, bere premiak berehala estaltzean oinarritua eta pentsamendu akritikoa eta indibidualismoa oinarri izango dituena. “Dena da oraintxe bertarako eta erraza, kostako ez balitz bezala. Marketina beti dabil premia berrien bila” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Orain, ez da pentsatzen irakasten, dena egina ematen dizute, eta kito” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Produktu berriak erosteko joera gora eta gora doa etengabe; produktu horien beharra, ordea, oso zalantzagarria da, eta, gainera, oraindik funtzionatzen duten eta hala ere inoiz erabiltzen ez ditugun tresnaz josita ditugu armairuak. Dinamika batean harrapatuta gaude, eta ez dugu lortzen hortik ateratzea” Ipar Euskal Herriko herritarrak “Benetan ez dituzun premiak sortzen dizkizute; ni Indian izan naiz, eta hemen ditugun gauzen erdirik ere ez dute, eta arazo berak ditugu” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Dena da pasiboa, erraza. Horrek indibidualismo ikaragarria eragiten du; zuk dena duzu eskura, eta kito” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Berritasunen zurrunbilo bat da, eta saltzeko besterik ez” Ipar Euskal Herriko natur zientzietako ikasleak
  25. 25. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 25 Bestalde, herritar askorentzat, menderapenaren, eraldaketaren eta, beharbada, natura suntsitzearen sinonimoak dira zientzia eta teknologia. Energia fosilak, nuklearrak eta hidraulikoak asmatu izana eta/edo erabiltzea mehatxu bat da ingurumenarentzat, eta hala erakusten dute Fukushimako hondamendiak, Erikaren marea beltzak eta atmosferara CO2 gehiago isurtzearen ondoriozko berotegi-efektuak. Herritarrek uste dute, halaber, zientzia eta teknologia gizarte-markatzaile bereziki estigmatizatzaileak direla ezinbestekotzat jotzen diren edo azken belaunaldikoak diren aparatuak erosi ezin dituztenentzat edo erosi nahi ez dituztenentzat. “Nire gurasoek ez zuten telefonorik. Egoera horretan zeuden gutxienetako bat nintzen, eta horrek harridura apur bat sortzen zuen irakasleen artean, eta nire gelakideen iruzkin desatseginak eragiten zituen” Ipar Euskal Herriko herritarrak
  26. 26. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 26 • Garapen zientifiko eta teknologikoaren lehentasunak. Interes ekonomikoak eta komertzialak, ahalmena, industria militarra eta lehen eta hirugarren munduen arteko bretxa dira, besteak beste, garapen zientifikoaren eta teknologikoaren lehentasunak nork edo zerk jartzen dituzten galdetzean azaleratzen diren gai batzuk. Testuinguru horretan, gizartearen interesak aurrerapenerako motor gisa duen pisua zalantzan jartzen da. Ikasleen kolektiboak nabarmentzen du ezen, zientzia eta teknologiaren garapenaren bidez, iraunarazi egiten direla lehen eta hirugarren munduen arteko desberdintasun ekonomiko eta sozialak. Ikasleek gehien kritikatzen duten alderdietako bat da aurrerapenak eskura dituztenen eta ez dituztenen arteko desberdintasunak sortzeko faktoretzat hartzen direla zientzia eta teknologia. Zientzia eta teknologiaren ikuspegi eurozentrista salatzen dute, “haiek versus gu” iraunarazten duena eta indarrean dagoen eredu garatuan sartu ezin direnak baztertzen dituena. “Zientziak areagotu egiten ditu hura eskuratu dezaketenen eta ezin dezaketenen arteko desberdintasunak” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Batzuek esango dute defendatzeko balio duela armamentuak, baina baten batek erabiliko du eraso egiteko” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Ordaintzen dituztenentzat bakarrik dira aurrerapenak” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Multinazionalek dute dirua, eta haiek erabakitzen dituzte lehentasunak” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Berdin zaigu erosi dugun alkandora Taiwangoa den eta taiwandarra intoxikatu egin den tindagaiaren berunarekin” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak. “Niretzat, zientzia elitismoa da” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak
  27. 27. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 27 •Teknologia berrien erabilera: Horren inguruan, gizartea kezkatzen duten bi gai aipatzen dira batik bat. Batetik, teknologia berriekiko hautemandako mendekotasun-sentsazioa, bai lan-esparruan, bai etxean eta harreman-esparruan. Teknologiaren “preso” sentitzen dira nolabait, eta garapen teknologikoa baino motelago joatearen sentsazioa dute; ondorioz, belaunaldi helduagoak analfabeto funtzionaltzat hartzeko arriskua mahaigaineratzen da. “Hasi nintzenean, faxarekin egiten zen lan, eta orduak pasatzen ziren zerbait jasotzeko; orain, planoak emailez bidaltzen dizkizute, eta kito” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Mendekoak gara; batzuk atzean geratzen ari dira, eta analfabeto funtzional bihurtuko dira” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Telefono mugikorrak agertu zirenean, Bruselan bizi nintzen, eta barregarria iruditzen zitzaidan kalean telefonoz hitz egitea, edo gainerakoekiko errespetu-falta iruditzen zitzaidan. Gogoan dut ezen, hilabete batzuen ostean, eten bat gertatu zela; izan ere, batzuetan, ez nuen jakiten hitzordu bat jarri zutela edo azken orduan aldatu zutela. Une hartan pentsatu nuen telefono mugikor bat erosi behar nuela, isolatuta geratu nahi ez banuen” Ipar Euskal Herriko herritarrak. Era berean, zientziak eta teknologiak mendekotasunak eragin ditzakete, eta, ondorioz, jarrera konpultsiboak hartzen dira, eta iPhone-a, posta elektronikoa edo Facebook-eko orria etengabe kontsultatzeko premia eutsiezina eragiten dute. Mendekotasun-jokabide horrek ez du zerikusirik ikasketa-mailarekin, ezta lanbide- mailarekin ere. “Zuk hemen erosotasunak izan ditzazun, beste norbaitek ez ditu izango, eta hori ez dago ondo” Nafarroako Foru Erkidegoko doktoregaiak.
  28. 28. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 28 Bestetik, belaunaldi gazteenei dagokienez, harreman pertsonalak onlineko harremanekin ordezteko joera hautematen da, hau da, komunikazioaren teknologia berriek ematen dituzten aukera handiak bitartekari dituztela. Helduen diskurtsoak gizarte-harremanen “desgizatiartze” gisa hautematen du hori. “Fisikoki ez hitz egitera ohitu dira gaztetxoak” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Gaztetxoek mugikorretik hitz egiten dute elkarrekin daudenean ere" Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Harremanen etorkizuna sarean dagoela diote, baina nik ez dut uste” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Kontrolatuta gaituen Anaia Nagusi gisako bat da” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Gazte asko ez dira gai benetako mundua eta mundu birtuala bereizteko” Ipar Euskal Herriko herritarrak. Ikasleen kolektiboak, ordea, ez ditu teknologia berriak berez elementu negatibo gisa hautematen, errealitate digitalizatu honetan duten hazkundea eta sozializazioa ikusirik.
  29. 29. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 29 Teknologia berriak informazioa eskuratzeko beste aukera gisa hartzen dira, edo hurbilekoenekin harremanetan egoteko beste kanal gisa, eta topa egiten da zientzia eta teknologiaren aurrerapenengatik. Horrez gain, “onlineko nortasuna” delakoa dute, eta beren nortasun pertsonalaren osagarri da sarean, harreman-ereduak aldatzearen ondorioz. “Orain, dena dago eskura” Euskal Autonomia Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Gizarte-harremanak izateko modu bat da; une bakoitzean egon da gizarte- harremanak izateko modu desberdin bat, eta, orain, sare sozialak dira” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Komunikazio globala ahalbidetu du” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Munduko beste puntan dagoen batekin komunikatu ahal izateko bide bat da; gainerakoekiko komunikazioa ahalbidetzen dute” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak Hala ere, teknologia berriek arriskuak ere badituzte, ikasleen kolektiboaren ikuspuntutik. Lehenik eta behin, teknologia berriek eskaintzen duten informazio-andanak eta haiek eskuratzeko erraztasunak arriskuan jartzen du denboraren erabilera. Aitortzen da ezen, batzuetan, teknologia berriak intentsiboki erabiltzeak denbora asko galarazten duela haiei “nolabait atxikita” egoteagatik. “Batzuetan, goiza pasatzen zaigu Facebook-i, postari eta abarri begira, eta ez gara konturatu; ez dugu ezer egin” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Gero eta mendekotasun handiagoa dugu mugikorrarekiko, eta denbora gehiago ematen dugu oso erabilgarriak ez diren gauzak egiten” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak
  30. 30. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 30 Bestalde, BURBUILA TEKNOLOGIKOA nahita sortu delako ikuspegia dago, etengabe produktu berriak sortzean oinarritua. Produktu horiek, ordea, ez dute berritasun handirik ekartzen zerbitzuari dagokionez edo arazoak konpontzeari dagokionez, eta, aldiz, “azken modan egoteko beharra” eragiten dute. “Sei hilero daude gauza berriak; asimilatzeko denborarik ere ez du ematen” Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “iPhone 4 eta iPhone 5en artean ez dago alderik, baina saldu egiten digute, eta jendeak erosi egiten du” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Berritasunen zurrunbilo bat da, eta azken aurrerapenei buruz informatzeko denborarik ere ez dut; premia berriak sortzeko marketinak egiten duen ahalegina da” Ipar Euskal Herriko natur zientzietako ikasleak Era berean, elkarrizketatu direnek agerian uzten dute sare sozialetan datu pribatuak hedatzeagatik sortutako arazoa. Facebook-i esker, datu pertsonal ugari (hala nola argazkiak, testuak eta mezu intimoak) hedatzen dira sarean. Hedapen horrek arriskuan jar ditzake pertsonaren segurtasuna, harremanen sarea edo lanpostu baterako sarbidea. Gazte asko ez dira arrisku horiez erabat jabetzen, eta ondorio txarrak jasaten dituztenean bakarrik kontzientziatzen dira, hau da, beranduegi denean. Halaber, iruditzen zaie informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek pertsonak kontrolatzeko gaitasunak areagotzen dituztela. Zaintza-kamerak areagotzeak, kreditu-txartelak erabiltzeak, GPSak edo Google eta antzeko bilatzaileetan pertsona batek egiten dituen bilaketek aukera ematen diete administrazio publikoei zein enpresa pribatuei pertsona bakoitzari buruzko datu- andana biltzeko.
  31. 31. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 31 Ikasleen kolektiboaren ikuspuntutik, teknologia berriek gizarte-harremanetan dituzten arriskuei lotutako elementuak ere hautematen dira. Sarean ehuntzen diren harremanak egiazkoak direla eta iruzurretan oinarrituta ez daudela frogatzeko ezintasuna kritikatzen da, batez ere adingabeen kasuan, zeinak babesgabeagoak baitira jazarpen- eta gehiegikeria-egoeretan, besteak beste. Kolektibo horretan, teknologia berriak erabiltzeari lotutako isolamendu- arriskuak… ere hautematen dira. Horrek guztiak, gainera, badirudi harreman zuzena duela kolektibo gazteenek teknologia berriak erabiltzeagatik izan ditzaketen arriskuei buruz prestakuntzarik ez izatearekin eta haien gurasoek seme-alabak arlo horretan prestatzeko duten ezintasunarekin, belaunaldien artean jauzi handia dagoelako eta, kasu askotan, aplikazio berri horiek ezagutzen ez dituztelako. “Aurrerapenak bi belaunaldi egin du salto, eta gurasoek ez dakite zeri egin behar dioten aurre” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Belaunaldien arteko jauziak askoz azkarrago gertatzen dira, nire gurasoen eta nire artean, eta ni eta nire arrebaren artean (7 urteko aldea dugu), baina jada badago belaunaldien arteko jauzia, eta kanpoan uzten gaitu” Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Adinekoak beldur ziren, baina ezjakintasun-kontua besterik ez da” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Ikasleei erakutsi behar zaie Interneten agertzen den guztia ez dela egia, eta balitekeela gezurrak egotea. Era berean, jakin behar dute ezin dituztela beren datu pertsonalak eta intimoak sarean hedatu kontu pixka bat izan gabe, haien kalterako izan baitaiteke etorkizunean” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak.
  32. 32. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 32 HERRITARREN DISKURTSO NATURALA 3.2. Zientziak eta teknologiak gizarteari egiten dizkioten ekarpenak
  33. 33. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 33  Gizartearen diskurtso naturala jaso ondoren, diskurtso horretan sakondu nahi izan dugu, eta gizartearen ustez zientziak eta teknologiak gizarteari egin dizkioten ekarpenak bildu ditugu. Kasu honetan, gainera, dimentsio ukigarriena eta ukiezinena bereizi nahi izan ditugu.  Ukigarria denaren ikuspuntutik, Euskal Herrian bizi diren biztanleak gai izan ziren azkar eta erraz adierazteko haien ustez zer ekarpen egin dituzten zientziak eta teknologiak. Eta ez hori bakarrik, baizik eta, horrez gain, BIZI-KALITATEA ETA KONFORT kontzeptuetan oinarrituta egituratu dute beren diskurtsoa. “Dagoeneko ez dago distantziarik; Dubain nengoenean, gehiago hitz egiten nuen gurasoekin orain baino” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Lehen, katarro bategatik hiltzen zen jendea; orain, denerako pilulak daude” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “E-bookarekin, maleta liburuz beteta eraman gabe bidaiatu dezakegu” Ipar Euskal Herriko herritarrak “Interneti esker, zerbait noiz eta nola ikusi nahi dugun erabaki dezakegu” Ipar Euskal Herriko herritarrak 3.2. Zientziak eta teknologiak gizarteari egiten dizkioten ekarpenak AURRERAPEN MEDIKOAK MUGIKORTASUN GEOGRAFIKOA ETXEKO APLIKAZIOAK INGURUMENAREKIKO ERRESPETUA INFORMAZIORAKO SARBIDEA IKTBak AISIALDIRAKO ESKAINTZA ELIKADURA BIZI-KALITATEA ETA KONFORTA EROSOTASUNA
  34. 34. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 34 “Zientzia eta teknologia bizi-kalitatea dira, arazoak konpontzeko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko; erosotasuna” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Zientziak eta teknologiak egiteko aukera gehiago ematen dizkigute, dena errazten digute” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Lehen, Erdi Aroan, 35 urterekin hiltzen zen jendea; gaur egun, ordea, ehun urtetik gorako asko daude, eta gero eta gehiago, gainera” Ipar Euskal Herriko natur zientzietako ikasleak “Ez dago zalantzarik zientziak eta, batez ere, teknologiak bizitza errazten dutela eta konfort-maila igotzen dutela” Ipar Euskal Herriko gizarte-zientzietako ikasleak
  35. 35. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 35 Ikusten denez, herritarrek zientzia eta teknologiari buruz duten diskurtsoa aurrerakuntza kontzeptuan oinarrituta antolatzen da globalki, baina, ondoren, bizi-kalitatean eta konfortean zehazten da.  Ukiezina denari dagokionez, zailtasun handiak egon dira zientzia eta teknologiari lotutako diskurtso bat egiteko. Zientzia eta teknologia agerian geratzen dira egunero “gauzen munduan”, gorpuztu egiten dira elementu ukigarrietan, baina huts bihurtzen dira beren dimentsio ukiezinean. Hasierako nahasmen-egoera horretatik abiatuta, lortu da “sasi-diskurtso” bat egituratzea, elementu hauetan oinarritua: • Zientziak eta teknologiak egin duten ekarpen nagusi bat izan da historikoki sinesmen erlijiosoek hartzen zuten espazioa hartzea gertatzen ziren gertakari esanguratsuak eta gizartearen bilakaera bera azaldu ahal izateko. Haiei esker, parabolak eta Jainkoaren asmoak baztertu eta ziurtasun zientifikoei egin zaie tokia. Ipar Euskal Herriko biztanleek horri buruz uste dute zientziak eta teknologiak babesa ematen dutela muturreko talde jakin batzuek hedatu nahi dituzten fanatismoaren eta obskurantismoaren aurrean, bai herrialde garatuetan, bai garapen bidean daudenetan. Adibide gisa aipatzen dute Ipar Amerikako talde erlijioso jakin batzuk teoria kreazionistak hedatzen saiatzen direla. Teoria horien arabera, zentzu zabalean, Jainkoa da unibertsoaren sortzailea, eta, zentzu hertsiagoan, Bibliaren Genesia liburuan agertzen den unibertsoaren sorreraren kontakizunak zientifikoki eta zehatz-mehatz deskribatzen du unibertsoaren sorrera.
  36. 36. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 36 • Zientzia eta teknologia, beren dimentsio ukiezinetik, “ideien munduarekin” erlazionatzen dira. Hau da, ideiak hartzen dituzte zientzia eta teknologiaren oinarritzat, baina garapen teknologikoa ideien beren aurretik doala ikusten dute. Agerian geratzen da nolabaiteko “ideien lekualdaketa” (Robert K. Merton- ek adierazitako zentzuan). Haren bidez, baliabideak diren zientzia eta teknologia helburu bihurtzen dira; horretarako, ideiak lekualdatzen dituzte, eta zientzia eta teknologiaren zerbitzura jartzen dituzte. Herritarrek, berriz, pentsatzen dute aurrerapen zientifiko eta teknologikoek ikuspegiak zabaltzea eta ordezkaritzak dibertsifikatzea ahalbidetzen dutela, ezagutzak pilatzeari eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek eskaintzen dituzten aukera berriei esker. Satelite bidezko telebistak eta, batez ere, Internetek aukera ematen diote pertsona orori munduko edozein lekutan gertatzen dena ia-ia aldi berean jakiteko. Era berean, nazioarteko komunikabide guztiak kontsultatu daitezke, eta hainbat herrialdetan sortutako ekoizpen zientifiko, literario eta artistikoaren zati handi bat eskuratu daiteke. • Gizartearen diskurtsoan, zientzia eta teknologiaren alderdi ukiezinarekin erlazionatzen diren bi elementu sakabanatu ere agertzen dira: • Batetik, globalizazio-prozesua: Euskal Autonomia Erkidegoan, gizarte- ohiturak, merkataritzaguneak eta joerak homogeneizatzearekin erlazionatzen da, eta hori nortasun-galeratzat hartu ohi da. • Bestetik, informaziorako sarbidea eta hura sare sozialen bidez hedatzeko aukerak: zentzu horretan, gizarte zibila mobilizatzeko baliabide berritzaile eta eraginkortzat hartzen dira informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak. Horren harira, Egiptoko mobilizazioetan sare sozialek izan zuten garrantzia aipatzen da, Mubarakek botereari uko egitea ekarri baitzuten.
  37. 37. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 37 “Lasaitasun espirituala ematen du, jada ez baitago Jainkorik, ez infernurik, ez paradisurik. Bekatutik libratu gara; hemen sekulako larritasuna zuten. Zorionez, denerako azalpena dago orain; jada ez gara gu errudunak” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Zientziak eta teknologiak hobekuntzak ekartzen dituzte, pentsamendu zientifikoa garatzen dute, fanatismoaren aurka egiten dute, posible denaren esparrua zabaltzen dute…” Ipar Euskal Herriko herritarrak “Ideiak teknologien oinarri dira, eta teknologiek gizakiak zerbitzatu behar dituzte” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak "Orain, denok berdinak gara, hemen edo Beijingen; denok berdin janzten gara, denda beretara joaten gara…” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak Oro har, herritarren diskurtsoak zuen zailtasuna elementu ukiezinak zientzia eta teknologiari lotzeko, murriztu egiten dira ikasleen kolektiboaren kasuan. Haientzat, zientzia eta teknologiaren elementu ukiezinak JAKINTZAREKIN erlazionatzen dira: teoriak, hausnarketak, dogmak eta ideologiak, balioak, morala… Zientzia eta teknologiaren alderdi ukigarriaren aurrerapenerako motor gisa ulertzen den pentsamendu kritikoarekin ere erlazionatzen dira.
  38. 38. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 38 “Gizakiaren ikasketa” Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Pentsamenduak, proiektuak, ikerketak… dira” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Jakintza da, gizakiaren ezagutza” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Emozioen zientziak dira, teknologia soziala” Nafarroako Foru Erkidegoko doktoregaiak Ikasleen kolektiboaren ikuspuntutik, badirudi “ideien zientziek” zentzua ematen diotela teknologiaren garapenari, hura garatzeko arrazoibide teoriko eta morala ematen baitute. Giza eta gizarte-zientziak, batez ere filosofia, zientzia eta teknologia modernoaren oinarri gisa erlazionatzen dira, modu iraunkorrean eta denborarekin iraunaldia galdu gabe. “Txikitatik ikasi behar da filosofia edo horrelako zerbait, globalki pentsatu behar baita; moda hori ez da pasatzen” Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Teoria filosofikoak garrantzitsuak dira munduak nola eboluzionatzen duen ulertzeko eta, jakina, zientzia eta teknologia ulertzeko” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak
  39. 39. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 39 HERRITARREN DISKURTSO NATURALA 3.3 Zientzia versus teknologia diskurtso sozialean
  40. 40. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 40  Zientzia eta teknologiari (kontzeptu bakar gisa) buruz dituzten iritziak eskatu zaizkie talde- dinamiketan parte hartu dutenei, baina bereiz aztertu behar izan dituzte herritarrek. Hasiera-hasieratik, bereizi egin dituzte zientzia eta teknologia, eta ondorioztatu dute bi kontzeptu desberdin direla, baina berrelikatu egiten direla eta oso lotuta daudela. 3.3 Zientzia versus teknologia diskurtso sozialean ETENGABEKO FEEDBACKA DAGO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN ARTEAN, BIAK BERRELIKATU EGITEN BAITIRA “Ezagutzak teknologiak garatzeko aukera ematen du” Euskal Autonomia Erkidegoa “Zientzia ikasketa da, eta, teknologia, sortzen dena” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Aurrerapen teknologikoek aurkikuntza berriak ahalbidetzen dituzte” Ipar Euskal Herriko herritarrak “Zientzia aplikatzen dugu teknologia erabiltzeko gure bizitzan” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Zientzia eta teknologia osagarriak eta elkarren mendekoak dira; bata gabe, ez dago bestea” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak Zientzia da… • Ikerketa. • Azterketa. • Hausnarketa. • Aurkitzea. • Gure naturaren zati. • Ukiezina. Teknologia da… • Azterketaren ondorioa. • Zientziaren aplikazioa. • Gure eguneroko bizitza inguratzen duena. • Ukigarria. EZAGUTZA EZAGUTZA APLIKATZEA
  41. 41. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 41 Bi elementuei buruz hausnartzeak aukera ematen digu ikusteko zientzia eta teknologiaren kontzeptuari teknologiak ematen diola edukia. Ukigarria den horrek, hots, teknologiak, ahalbidetzen du diskurtso soziala eraikitzea. Esan daiteke teknologiak fagozitatu egin duela zientzia eta teknologiari buruzko diskurtso soziala. Bestalde, ordea, badago zientzia aldarrikatzeko nolabaiteko betebehar bat, hari balioa emateko betebeharra, garapen teknologikorako bide huts bat bihur ez dadin. Gainera, zientziaren aldarrikapen hori haren “garbitasunetik” dator, ezagutza bilatzetik, gizateriari erantzunak emateko duen gaitasunetik… Zehazkiago, etengabeko jarduera kritiko bat da zientzia. Definizioz, “etengabeko zalantzan” eta administrazio publikoek, enpresa pribatuek, komunikabideek eta zientzialariek berek aurreratutako ideiak “etengabe zalantzan jartzean” oinarritzen da zientzia. Hori dela eta, ziurtasunak arrisku dira zientzialariarentzat; hark adi jarraitu behar du, eta etengabe landu behar du bere espiritu kritikoa, dogmatismoak eta ziurtasunak saihesteko, baita mundu akademikotik datozenak ere. Era berean, diziplina-ezagutzarekin lotzen dute zientzia Ipar Euskal Herriko herritarrek: matematikarekin, fisikarekin, kimikarekin, biologiarekin eta ekonomiarekin, besteak beste. Mundu akademikoaren eta diziplinazkoak izaten jarraitzen duten eta zeharkakotasunari leku gutxi uzten dioten ikasgaiak emateko moduaren ondorio da irudikapen hori. Elkarrizketatu direnen ustez, zientzia ez da mugatu behar zientzia “gogorretara” edo natur zientzietara, gizarte-zientziak eta giza zientziak ere zientziaren zati baitira. Izan ere, ez dago adostasunik horren gainean, unibertsitatean zientziak ikasi dituzten herritar batzuek uste baitute, adibidez, psikologia ez dela zientzia, giza adimenaren funtzionamendua interpretatzen baitu.
  42. 42. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 42 “Arazoa ez dago zientzian, baizik eta sortzen denaren aplikazioan” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Zientzia purua da, izan beharra; gero, teknologia dago, nola erabiltzen dugun, zer aplikazio ematen diogun, eta hor dago arriskua” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Bonba atomikoa litzateke aurrerapen zientifiko baten aplikazio txarraren adibide grafiko eta muturrekoena” Ipar Euskal Herriko herritarrak. “Gu izatearen ondorio bat da zientzia” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Zientzia guztiaren oinarri da, ideiak dira” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Gizakiak jakin-min aseezina du. Norbaitek ulertzen duenean zergatik gertatzen den fenomeno bat, edo lurralde bat aurkitzen duenean, harago joan nahi du, eta ezezaguna den hori ezagutu nahi du” Ipar Euskal Herriko herritarrak Aldiz, zientzia eta teknologiari buruzko diskurtso kritikoak teknologian jartzen du arreta nagusiki, ezagutza zientifikoari ematen zaion erabilera hartzen baitu barne.
  43. 43. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 43 Ikasleen kolektiboak diskurtso elaboratuagoa du ikuspuntu akademikotik: • Zientziaren kasuan —ukiezina den horrekin lotzen da—, testuinguru historiko jakin batean komunitate zientifikoaren bermea duten jakintzen edo teorien multzoarekin erlazionatzen da. Hau da, zientziaren izaera paradigmatikoa nabarmentzen da. “Zientzian pentsatzen dudanean, jakintzen multzoan pentsatzen dut, une honetan fenomeno sozialak, naturalak… azaltzen dituzten eta gero gezurtatuko diren edo gezurtatuko ez diren teorietan” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Iritsi garen bizimoduari buruzko ziurtasun teorikoak” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Zientzia hipotesiak adieraztean datza, metodologia bat diseinatzean, haren egokitasuna aztertzeko eta ondorioak ateratzeko. Abstraktua da” Ipar Euskal Herriko gizarte-zientzietako ikasleak
  44. 44. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 44 Era berean, metodo zientifikoa erabiltzea azpimarratzen dute; horrek hipotesi bat edo batzuk planteatzea dakar, metodologia egiaztatuak erabiltzea eta hipotesi horiek baliozkotu edo gezurtatuko dituzten emaitzak lortzea. Horrez gain nabarmentzen dituzte zientziaren izaera iraunkorra, epe ertain- luzean duen iraunaldia eta haren izaera dinamikoa, ezagutzak etengabe egiten baitu aurrera, batez ere esparru jakin batzuetan, adibidez, genetikan.  Teknologiaren kasuan, elementu zenbakarriagoa eta ukigaiagoa da. Ezagutza zientifikoaren moldaketa praktikoarekin lotzen da, baita zientzia aurreratuagoa sortzen laguntzen duten erremintak eta tresnak sortzearekin ere. “Gauzak egiteko modua da, gauzak egiteko; ez da pentsamendua” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak Zientzian ez bezala, iraungipena teknologiaren ezaugarri bereizgarri bat da ikasleentzat. Aurrerapen horiek iraunaldi mugatua dute. “Teknologia etengabe aldatzen da, ez da geratzen. Gure irakasleak zera esaten zigun: ikasketak amaitzen dituzuenean, apunteek ez dizuete gehiago balioko” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak Halaber, azpimarratzen da teknologiak aukera ematen duela ezagutza zientifikoan sakontzeko. Hau da, teknologiak “aukera ematen du kuestionamendu zientifikoan harago joateko eta galdera berriak egiteko”. Ipar Euskal Herriko doktoregaiak.
  45. 45. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 4.- Gai zientifiko eta teknologikoekiko interesa 4.1 Gai zientifiko eta teknologikoen erakargarritasun soziala 4.2 Gai zientifiko eta teknologikoek interes soziala piztea eragiten duten faktoreak 45 4.kapitulua
  46. 46. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 46  Kapitulu honetan, gai zientifiko eta teknologikoek pizten duten interes soziala aztertzen da.  Horretarako, ikertuko da zer alderdi jakinek ematen dioten atentzioa gizarteari eta zer faktorek eragiten duten gai zientifiko eta teknologikoek haren interesa piztea.
  47. 47. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 47 4.1 Gai zientifiko eta teknologikoen erakargarritasun soziala
  48. 48. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 48  Gai horiekiko interes zuzena edo kontzientea oso lotuta dago gai zientifiko eta teknologikoetan duten prestakuntza-mailarekin eta lanean haiekiko duten lotura- mailarekin. Prestakuntza zientifiko-teknologiko handia dutenek eta/edo eremu horri lotutako lanbide bat dutenek interes-maila handia izaten dute oro har, baina, batez ere, beren lanari lotutako eremuei dagokienez. Gainerakoek eliteei lotuago ikusten dituzte gai horiek, eta haiek ulertzeko nahikoa gaitasun dutenekin ere lotzen dituzte. Oro har, zeharkako interesa edo interes inkontzientea dago zientzia eta teknologiari lotutako gaiei buruz, gizakien eguneroko bizitzaren zati diren alderdiei baitagozkie. Beraz, Interneti, sare sozialei, etxeari, aisialdiari, garraioari eta abarri lotutako gai zientifiko- teknologikoak eguneroko elkarrizketetan agertzen dira, baina ez beren izaera zientifiko eta teknologikoagatik. Diskurtsoan sakondu ondoren, agertzen dira interes orokorrekotzat hartzen diren alderdi batzuk, eta horien aurrean entzute-jarrera aktiboagoa dutela adierazten dute Euskal Herriko biztanle gehienek: 4.1 Gai zientifiko eta teknologikoen erakargarritasun soziala
  49. 49. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 49 4.1 Gai zientifiko eta teknologikoen erakargarritasun soziala HERRITAR GUZTIEN INTERESA PIZTEN DUTEN GAI ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOAK: OSASUNA INGURUMENA ELIKADURA-SEGURTASUNA ENTRETENIMENDUA EREDU EKONOMIKO ETA SOZIALA IKTBak Ikus daitekeenez, osasunari lotutako gaiek pizten dute gizartearentzat erakargarritasun eta interes handiena. Osasunaren kontzeptu zabalaren barruan, alderdi hauek interesatzen zaizkie herritarrei, besteak beste: Alzheimerra, minbizia, minusbaliotasuna, bizi-itxaropena, hiesa… Bestalde, interes handia du gizarteak ingurumenarekiko errespetuari eta energia berriztagarriei lotutako guztian ere. Era berean, elikadura-segurtasunari lotutako guztia ere interesatzen zaie, eta, kasu honetan, genetikoki aldatutako organismoetan jartzen du arreta diskurtsoak, batez ere Ipar Euskal Herrian.
  50. 50. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 50 Eredu ekonomiko eta sozialari lotutako gaiek ere interes handiagoa piztu dute Ipar Euskal Herriko biztanleengan. Azkenik, informazioaren eta entretenimenduaren teknologia berriak kokatzen dira azken postuan; izan ere, nahiz eta egunerokoan presentzia sozial handia izan, gainerakoek baino garrantzi txikiagoa dute. “Zelulen gaiarekin, giza genomarekin eta abarrekin zerikusia duen guztia interesatzen zait niri” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Txundituta geratu nintzen Punseten programarekin, energia berriztagarriei buruz hitz egiten zuenarekin ; aurrerapen mordoa dago eremu horretan” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Aurkikuntza zientifiko jakin batzuk interesatzen zaizkit, adibidez, GEOak. Beren arauak nekazariei zein kontsumitzaileei ezartzen dizkieten multinazional handiek, hala nola Monsantok, duten gero eta botere handiagoa agerian uzten duten artikulu batzuk irakurri ditut” Ipar Euskal Herriko herritarrak “Egungo eredua ez da bideragarria epe ertainera eta luzera, eta krisi honek aukera bat izan behar du horretaz jabetzeko eta hori errotik aldatzeko. Bestela, krisian barneratzeko arriskua hartuko dugu, Europako beste herrialde batzuek bezala, hala nola Greziak, Portugalek eta Espainiak berak” Ipar Euskal Herriko herritarrak
  51. 51. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) Ikasleen kolektiboan, aldeak daude interesguneen kokapenean eta lehentasunean. Ikasleen artean, teknologia berriak eta entretenimendua dira interes handiena pizten duten alorretako bi, eta AISIALDIAREN kontzeptuaren bidez elkarri modu naturalean lotuta daudela jotzen da. Aisialdia, gaur egun, eta, batez ere, gazteenen artean, ez da ulertzen teknologia berririk gabe. Sare sozialak, bideojokoak, 3Dko zinema, Internet, musika… hori guztia zientzia eta teknologiarekin lotuta dago, eta aztergai den kolektibo horren interes nagusietako bat dira. Elementu horiez gain, badirudi bereziki interesatzen zaizkiela zientzia eta teknologiari lotuta dauden eta berehalako eta epe laburreko onurak dituzten elementuak, eta gehiago kostatzen zaie eremu abstraktuagoetan jartzea interesa. 51 IKASLEEN INTERESA PIZTEN DUTEN GAI ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOAK: OSASUNA INGURUMENA ELIKADURA-SEGURTASUNA ENTRETENIMENDUA EREDU EKONOMIKO ETA SOZIALA IKTBak Aisialdia
  52. 52. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 52 “Teknologia, aparatu mugikorrak, Google, ordenagailuak eta ordenagailuei lotutako guztia interesatzen zaizkigu, baina baita beste gauza batzuk ere: elikagaien manipulazioa, komunikazioa, garraioa, makinen diseinua…, hori guztia interesgarria da” Euskal Autonomia Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Mundua nola aldatzen den; teknologia berriak nola aplikatzen diren munduan, batez ere komunikazioaren teknologia berriak; gizartean zerk duen eraginik zuzenena; tira, medikuntzak eragin handiagoa du, baina…” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak.
  53. 53. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 53 4.2- Gai zientifiko eta teknologikoek interes soziala piztea eragiten duten faktoreak
  54. 54. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 54  Herritar guztien interesa zer gai zientifiko eta teknologikok pizten duten jakin ondoren, horren arrazoiak edo faktoreak azalduko ditugu. Horretarako, galdera honi erantzuten saiatuko gara: noiz erakartzen du gizartearen interesa zientzia eta teknologiaren esparruarekin lotutako gai batek? • Aurkikuntza garrantzitsu bat gertatzen denean eta oihartzun handia duenean. ““Hau itzela da!” esaten duzunean” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak • Kontuak berez dilema moralak, etikoak edo erlijiosoak planteatzen dituenean. “Teoriei aurka egiten zaienean, eta esaten denean “hau ez da guk uste genuen bezala”” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak • Bistako erabilera soziala duenean. “Medikuntzako aurkikuntzak, bizitzak salba ditzaketenak, denoi interesatzen zaizkigu” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak • Gure etorkizunari eragiten dionean, eta, batez ere, gure seme-alabenei. “Klima-aldaketa eta ingurumena, gure seme-alabengatik” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak • Hondamendi bat edo beldurra edo larritasuna eragiten duen egoera bat gertatzen denean. “Hondamendiak interesatzen zaizkigu larritu egiten gaituztelako, gugan eragina dutelako” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak 4.2 Gai zientifiko eta teknologikoek interes soziala piztea eragiten duten faktoreak
  55. 55. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 55 Era berean, Ipar Euskal Herrian, gai zientifiko eta teknologiko jakin batzuekiko interesak lotura du amestu ahal izatearekin. “Aurkikuntza eta espedizio jakin batzuek, hala nola Ilargira bidaiatzeak edo etorkizun gutxi-asko urrunean Martera bidaiatu ahal izateak ametsarazi egiten didate” Ipar Euskal Herriko herritarrak Batzuek haurtzaroan irakurri dituzten liburuekin, marrazki bizidunekin eta zientzia- fikziozko komikiekin lotzen dituzte alderdi horiek, oro har, Tintinen abenturen irudiarekin eta, bereziki, “Tintin espazioan” komikiarekin. Beste batzuek pentsatzen dute zientzia eta teknologia interesgarriak direla erantzunak emateko gai direlako edo, behintzat, gaur egun errealitatea hautemateko eta aztertzeko modu berriak ematen dituztelako. Bereziki baloratzen dituzte zatituegi agertzen den errealitate bati koherentzia ematen dioten ikuspegi globalak.
  56. 56. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 56  Doktoregaien kolektiboak zientzia eta teknologiarekiko interesa baldintzatzen duen beste elementu bat adierazten du: BEHARRA. Kolektibo horren kasuan, ezinbestekoa dirudi beren ikerketa-alorraren inguruko azken aurrerapenekiko, aldaketekiko eta aurkikuntzekiko interesa izatea, beren jakintza-eremuan “eguneratuta” egoteko. “Ni informatikan…, alor horretan beti egon behar da gauzak begiratzen; etengabe ateratzen dira. Inoiz ezin zaio begiratzeari utzi” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Nire eremuan, zientziak hartzen duen guztia teknologiak ere hartzen du; eguneratuta egon behar da, biak lotuta baitaude” Nafarroako Foru Erkidegoko doktoregaiak “Tesia egiten igarotako urte hauetan, prestatu eta interesatu egin naiz, eta oso esparru desberdinetan balio duten eskumenak hartu ditut” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak AZKEN BATEAN, JENDEAK IKUSTEN DUENEAN ZUZENEAN ERAGIN DIEZAIOKEELA. “Zerbaitek mesede edo kalte egin badiezaguke, interesatu egiten zaigu. Gure bizitzan eragina badu, interesatu egiten zaigu” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Bakoitzari bere inguruan eragina duena interesatzen zaio” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Gai zientifiko eta teknologikoak interesgarriak dira, baldin eta gure eguneroko bizitzan zuzeneko eragin nabarmena badute. Komunikazioan, garraioan, osasungintzan edo ingurumenean eragina duten teknologiek eragin zuzena dute gugan; bonobo tximinoen DNAri buruzko azken ikerketek, aldiz, ez dute eraginik gugan” Ipar Euskal Herriko herritarrak
  57. 57. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 57 Ipar Euskal Herriko ikasleek zientzia eta teknologiarekiko duten interesa azaltzeko aipatu duten faktoreetako bat da teknologia berriak nonahi daudela eta zaila dela haietatik aldentzea. “Zientziaz eta teknologiaz inguratuta bizitzen ohitu gara, eta aparatu elektroniko eta informatikoak gure eguneroko bizitzaren zati dira. Zaila da LTDrik gabeko, ordenagailu eramangarririk gabeko, smartphonerik gabeko edo tableta digitalik gabeko bizitzan pentsatzea” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak Bestalde, aurkikuntza zientifiko eta/edo teknologiko baten izaera “ezezagunari” eta “bakanari” lotuta egon daiteke ikasleen interesa. Adibidez, ikerketa batek frogatu du britainiarrek beren bizitzako sei hilabete ematen dituztela eguraldiaz hitz egiten, hots, 49 minutu urtean; frogatu du, halaber, Mozart entzuteak ez duela pertsona argiago egiten. Bakanak direnez, eta, hortaz, arautik ateratzen direnez, informazioen eta datuen etengabeko fluxuan murgilduta dauden gazteen arreta pizten dute. Azkenik, informazio zientifiko eta teknologikoaren izaera ludiko eta dibulgatzailearen interesa azpimarratzen dute. “Administrazio publikoek jendea zientzia eta teknologiara hurbiltzeko ahalegina egin dute zientzien museoak sortuz, izaera ludikoa eta praktikoa baitute. Halako museoak ugaritu egin dira, agintariak konturatu egin baitira jendeak, oro har, eta, bereziki, gazteek, gero eta interes txikiagoa zutela gai horiekiko. Gazteei zientzia eta teknologiarekiko interesa pizteko modu bakarra da” Ipar Euskal Herriko gizarte-zientzietako ikasleak.
  58. 58. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 58 5.- Zientzia eta teknologiaren egoeraren balorazioa 5.1 Jasotako heziketa zientifikoaren balorazioa 5.2 Zientzialari-lanbidearen balorazioa 5.3 Zientzian eta teknologian inbertitzeko politiken balorazioa 5.kapitulua
  59. 59. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 59  Hurrengo orrialdeetan, gizarteak zientzia eta teknologiaren egoeraren inguruan dituen ikuspegiak aztertzen dira.  Zehazki, hiru elementu bereizi baina estuki erlazionatutan jarriko da arreta:  Jasotako heziketa zientifikoari buruzko ikuspegia.  Zientzialari-lanbidearekiko diskurtsoa: egungo egoera eta etorkizuneko itxaropenak.  Zientzian eta teknologian egiten den inbertsioari eta eragile esanguratsuek alor horretan duten zereginari dagokienez egiten den balorazioa.
  60. 60. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 60 5.1- Jasotako heziketa zientifikoaren balorazioa
  61. 61. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 61  Euskal Herriko biztanleen ikuspuntutik, garrantzitsua da xehetasun bat ematea jasotako heziketa zientifikoa eta teknologikoa baloratzen hasi aurretik, eta hezkuntza-sistemak berak zientziarekiko harremana errazten duen moduarekin du zerikusia. • Hasiera-hasieratik, zientziak (zientzia puruak, natur zientziak eta zientzia aplikatuak) edo letrak (gizarte-zientziak eta giza zientziak) hautatu beharrarekin bizi dira ikasleak, eta bakoitzak hautatzen duen bideak nabarmen baldintzatuko du zientzia eta teknologiarekin izango duen harremana. • Beraz, zientzia eta teknologiarekiko bi harreman-bide ezartzen dira: 5.1 Jasotako heziketa zientifikoaren balorazioa GIZARTE-ZIENTZIAK IKASI DITUZTENEK ZAILTASUNAK DITUZTE BEREN BURUA ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA CONTINUUMARI LOTUTA DAGOELA HAUTEMATEKO “Bi gehi hiru berdin bost, baina, gizarte-zientzietan…” Euskal Autonomia Erkidegoa “Zientzia enpirismoa da; bestela, filosofia da” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Gizarte-zientziak zientziak dira, baina ez dute teknologiarik sortzen” Ipar Euskal Herriko herritarrak “Zientziak” ikasi dituztenek… • Zientzia eta teknologiarekin harreman zuzena dutela ikusten dute. • Beren prestakuntza metodo zientifikoari lotuta dago. “Letrak” ikasi dituztenek… • Zientziarekin duten harremana ez dute oso garbi ikusten. • Beren diziplinetako ezagutza ezin da praktikara eraman teknologia- eran.
  62. 62. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 62 •Ikuspegi hori barneratuago dago oraindik ikasten ari direnen artean, eta erakusten du “letren” tradizioak eta "zientzien" tradizioak harreman-mota desberdina dutela gaur egun ere zientzia eta teknologiaren kontzeptuarekiko. “Zientzietako” ikasleak… “Mota guztietako arazoak (osasunekoak, aparatu teknologikoak…) konpontzeko bidea da; gertatzen dena behatzen da, eta tresnak aplikatzen dira” Euskal Autonomia Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Inguruneari buruzko ezagutzen multzoa da, enpirikoa da; matematika, fisika, kimika…” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Artea ez da zientzia, baina beharrezkoa iruditzen zait” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Zientzia egia bihurtzen denean, jada ez da zientzia, sinesmen-multzo bihurtzen baita” Ipar Euskal Herriko natur zientzietako ikasleak
  63. 63. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 63 “Letretako” ikasleak… “Gizarte-zientziak sakonagoak dira, maila komertzialean ere hala izan arren; gizarte-zientziek gizakia ikasten dute, gizakiaren historia” Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Hizkuntzaren kultura, ideologiak, herrialde bakoitzeko ohiturak, emozioak, aldez aurretik pentsatutako ideiak, aurreiritziak… ere hor daude” Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Zientzia metodo zientifikoan oinarritutako jakintza-multzo bat da” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Zientzia egia bilatzea da; kontzeptuak, teoriak eta metodoak eginez, zientzialariak fenomenoen logika ulertzen saiatzen dira, hura azaldu ahal izateko” Ipar Euskal Herriko gizarte-zientzietako ikasleak
  64. 64. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 64  Bestalde, “zientzien” edo “letren” ikuspegia alde batera utzita, oro har uste da zientziako eta teknologiako prestakuntza funtsezkoa dela, bai garapen profesionalerako, bai garapen sozialerako. • Lan-ingurunean zientzia eta teknologia nonahi daudela hautematen da; ondorioz, langileek etengabeko prestakuntza behar dute, birziklatu egin behar dute… beren zereginak ondo betetzen jarraitu ahal izateko. Bestalde, etengabe aipatzen da zein azkar eboluzionatu duten lanpostuek, batez ere eskura dagoen teknologiaren ikuspuntutik. “Teknologiaren ikuspuntutik, ez dago konparaziorik nola egiten zen lan duela 15 urte, eta nola egiten den lan orain. Makinekiko mendekotasuna, ordea, gero eta handiagoa da. Lanean, ezinbestekoa da ordenagailua; ordenagailurik gabe, ez dago zer eginik” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak • Ingurune soziala ere zientzia eta teknologiari oso lotuta dagoela hautematen da; izan ere, teknologia berriak erabiltzeko eta haiekin elkarreraginean aritzeko gutxieneko ezagutzak eta gaitasunak ez dituztenei “analfabeto funtzional” deitzen zaie. Teknologikoki alfabetatuta egotea beharrezkotzat jotzen da gaur egun pertsona bat egungo ingurune sozialean osoki integratuta dagoela esan ahal izateko. Hori dela eta, bizitzako ikasketa-esperientziaren bat azpimarratzen da, adinekoek teknologia berriak erabili ahal izatea helburu duena. “Belaunaldi batzuk sozializatu egin dira teknologia berrietan, eta haientzat oso erraza da teknologia horiek erabiltzea; beste belaunaldi batzuei, berriz, arrotza eta konplikatua egiten zaie, eta zailtasunak dituzte haiek ulertzeko, erabiltzeko…” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak
  65. 65. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012)  Talde-dinamiketan parte hartu dutenek jasotako prestakuntza zientifiko eta teknologikoari buruz duten oroimenari dagokionez, atributu hauek jar dakizkioke: “Oso prestakuntza orokorra izan da beste herrialde batzuekin alderatuta. Beste leku batzuetan, gehiago espezializatzen dira eremu jakin batean” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak. “Orain hasi dira eskoletan umeen interesa pizten zientziarekiko eta ikerketarekiko” Nafarroako Foru Erkidegoa. “Eskolak oso teorikoak ziren, eta abstrakzio-maila altua zuten. Zehaztasun handiagoak aukera emango zigun esperientziak eta ariketa praktikoak egiteko, aktiboki esku hartu eta pertsona gisa errealiza gintezen. Hori ez zenez horrela, ez genuen ulertzen egiten genuenaren zentzua” Ipar Euskal Herriko herritarrak. 65 Teorikoa Akademikoa Abstraktua Errenazentista Ez oso espezializatua Ez oso laborategikoa Enpresara orientatu gabea Baliabide tekniko mugatuak Ez da pentsatzen, galdetzen eta argudiatzen irakasten Pentsamendu kritikoa sustatzetik urrun “Zer zentzu zuen ekuazioak egiteak?
  66. 66. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 66 Ikus daitekeenez, jasotako prestakuntza zientifiko-teknikoari buruzko diskurtsoa kritikoa da, eta diskurtso hori jasotako prestakuntza akademikora luza daitekeela jotzen da. Kontuan izan behar da pertsona batentzat oso zaila dela bere prestakuntza zientifiko- teknikoa bere prestakuntza orokorretik bereiztea, eta adierazten duena jasotako prestakuntzaren oroitzapen orokorra dela. Bestalde, jasotako prestakuntzak bere alde positiboa ere badu, hots, bere izaera “errenazentista” edo integrala, ikasleei tresnak ematen baitizkie kultura orokor sendoa eta balioaniztasun handiagoa izateko. Haren izaera errenazentistaz haraindi, pentsatzen da jasotako prestakuntza zientifiko eta teknologikoak arrazoitzen eta beren pentsamendua egituratzen irakatsi diela. Egin dituzten ikasketak egin dituztela ere, arrazonamendura eta logikara jotzen ikasi dute arazo bati aurre egiteko. “Tira, nik uste dut ikuspegi orokor bat ondo dagoela, pentsatzen ikasteko” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Gaitasun fisikoa eta mentala dituen jendea behar dute enpresek. Egia da gero espezializatu egin behar dela, baina alde errenazentistago bat ez dator gaizki” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Arrazonamendu zientifikoaren oinarriak barneratu ditugu. Hark egiten duena da hipotesi bat planteatu, gero adierazle bihurtuko dena, eta hura errealitatearekin alderatu, errealitatearekin bat datorren ala ez zehazteko” Ipar Euskal Herriko herritarrak
  67. 67. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 67 Ipar Euskal Herriaren kasu zehatzean, herritarrek eskola-elite batekin lotzen dituzte zientzia eta teknologia. Horrez gain, desberdindu egiten dituzte unibertsitateak eta eskola handiak, eta hori da Frantziako hezkuntza-sistemaren espezifikotasunetako bat. Unibertsitateetan, batxilergoa duen edozein ikasle sar daiteke, eta klase ertainak hartzen dituzte; eskola handiak, berriz, oso selektiboak dira, batez ere sartzean; maila altua eskatzen dute zientzian eta teknologian, eta klase aberatsetatik datozen ikasleak hartzen dituzte. Izan ere, Frantziako hezkuntza-sistemak balio handiegia ematen die gai zientifikoei bere curriculumean, institutuko ikasle onenak batxilergo zientifikora bideratzen baitira sistematikoki, ospe hobea baitu gizartean. Filosofiagatiko edo letrengatiko bokazioa azaldu arren, irakasleek, orientazio-aholkulariek zein gurasoek batxilergo zientifikora bideratzen dituzte, ospe hobea baitu eta hortik pasatu beharra baitago herrialdeko eliteak ateratzen diren eskola handietarako prestaketa jaso ahal izateko. Hezkuntza- sistemaren hierarkizazio nabarmen hori oso barneratuta dute ikasleek, batez ere ikasketa zientifikoak egin ez dituztenek; beraz, bigarren mailako ikasletzat hartzen dira, ezin izan baitute ondoen baloratutako prestakuntzan, hots, prestakuntza zientifikoan, sartu. Zientzia eta teknologiarekiko interes urria, berriz, ikasleek —batez ere, bigarren hezkuntzan— izan duten aurretiko esperientziaren ondorio da. Izan ere, irakasle askok ematen dituzte esperimentaziorako eta eztabaidarako leku gutxi uzten duten maisu- eskolak. Irakaskuntzak lehentasuna ematen dio memorizatzeari ulertzearen kaltetan, programen astuntasunak leku gutxi uzten baitie ariketa praktikoei. “Ikasle ona nintzen, eta, beraz, batxilergo zientifikoa egin nuen. Matematika eta, oro har, zientziak gustatzen zitzaizkidan, baina, momentu batera iritsita, ez nuen ikusten zer zentzu zuen integralak, diferentzialak… egiten ikasteak. Irakasleek ez zigutenez azaltzen nork eta noiz asmatu zituen eta zertarako balio zuten, zientziak utzi eta enpresa- ikasketak egitea erabaki nuen”. Ipar Euskal Herriko herritarrak
  68. 68. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 68 Aldiz, Ipar Euskal Herriko herritarrek positiboki baloratzen dute lehen hezkuntzan jasotako prestakuntza, hain justu, leku gehiago uzten dielako ariketa praktikoei, esperimentazioei eta alderdi ludikoari. 1992ko Fisikako Nobel Saridunak bultzatutako La main à la patte esperientzia “Hands on” programaren Frantziako bertsioa da. Lehen hezkuntzan zientziak beste modu batera erakustea bultzatu nahi du ekimen horrek, esperimentazioan eta ikuspegi ikertzailea ulertzean oinarrituta. Programa horrek estaldura handia izan du komunikabideetan. Ikasleen kolektiboak elementu hauek azpimarratzen ditu: •Gehiegizko prestakuntza teorikoa eta gabezia praktiko nabarmena errepikatzen dira gehien diskurtsoan. “Duela 20 urte hasten ginen ikasten, eta dena teoria; bukatzen genuenerako, horrek jada ez zuen ezertarako balio” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak •Lan-mundurako orientazioa ez da nahikoa. “Proiektua egin behar dut; 5 urte daramatzat ikasten, eta ezer egin izan ez banu bezala da” Nafarroako Foru Erkidegoko natur zientzietako ikasleak “Alferrikako gauzak sartzen dizkigute buruan, motor batek nola funtzionatzen duen edo egoera jakin batzuetan nola jokatu erakutsi ordez” Ipar Euskal Herriko natur zientzietako ikasleak “Nire ikasketetan, “informatikaren hastapenak” izeneko ikasgaia dut, eta Word, Excel eta PowerPoint erabiltzen bakarrik irakasten digute” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak
  69. 69. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 69 • Ikasleen pentsatzeko, ondorioztatzeko eta ulertzeko gaitasuna ez da sustatzen, eta, horrenbestez, haien espiritu kritikoa eta jakin-mina ere ez. “Jendeak ez du hausnartzen, ez ditu gauzak zalantzan jartzen, ez daki eztabaidak planteatzen. Oso maila baxua ikusten dut” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Gizarte-zientzietan, sekulako defizita eta hutsuneak daude; ez dute pentsatzen irakasten” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak “Nire eskola-curriculumean, ia ez dugu eztabaidatu kezkatzen gaituzten gaiez, hala nola transgenikoez, energia nuklearraz eta berokuntza globalaz; ez da modu irekian eztabaidatzen" Ipar Euskal Herriko natur zientzietako ikasleak
  70. 70. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 70 • Nahiz eta Bolonia Planak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ikasleen ustez prestakuntza praktiko handiagoa izan, badirudi ikasketen espezializazio profesional handiagoaren alde egiten duela. Pentsatzen da prestakuntza elementu utilitaristago bat bihurtzen duela, eta arriskuan jar dezakeela eskari txikiagoa duten unibertsitate- ikasketen biziraupena. “Orain, Bolonia Planarekin, are gehiago galduko da ikuspegi globala; zure alor zehatzari buruz bakarrik jakingo duzu, eta besterik ez” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak. “Nire prestakuntzan, mikrobiologia eta hiri-soziologia ikasi ditut, baina titulazio bikoitza dudalako; hori, ordea, ez da ohikoena, diziplinak oso estankoak baitira” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak. • Prestatzeko interes-falta irakasleen aldetik. Unibertsitate-ingurunetik interesatzen zaie, gehienbat, beren alorrean ikerketak egitea, eta ikerketa-lanekin jarraitzeko “baldintza” gisa bakarrik ikusten da irakaskuntza. Egoera horren ondorioz, ezagutza teorikoak zein praktikoak transmititzeko motibazio gutxi duten unibertsitate-irakasleen belaunaldi bat sortu da. “Unibertsitateko irakasle askok ikertu egin nahi dute, baina ez dute aldi berean ikertzaile eta irakasle izan nahi. Agian, asko dakite beren gaiari buruz, baina ez zaie irakaskuntza gustatzen; orduan, ez dituzte eskola onak emango” Nafarroako Foru Erkidegoko doktoregaiak “Nire tesi-zuzendariak ez dit inoiz esan elkartu egin behar dugunik, eta ez du inoiz ikusi idatzi dudan ezer” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak.
  71. 71. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 71 • Ez dago unibertsitateetan sortzea, ikertzea eta ikerketa-gaitasuna hobetzea sustatuko duen komunitate zientifikorik. “Makroekonomia egiten dutenak beren kasa dabiltza, mikroekonomia egiten dutenak ere bai, eta, historiakoak, zer esanik ez” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Faltan botatzen dut nire lan-esparruko komunitate zientifiko-tekniko bat” Nafarroako Foru Erkidegoko doktoregaiak “Elkarreragin txikia dago sail bereko pertsonen artean; horrek unibertsitatearen potentzialtasuna geldiarazten du” Nafarroako Foru Erkidegoko doktoregaiak Ipar Euskal Herrian ikusten denez, gai zientifikoak eta teknologikoak ematen dituzten irakasleek batzuetan ez dute nahikoa prestakuntza akademiko, lehen hezkuntzako irakasleek zientifikoak ez diren ikasketak egin baitituzte, eta haietako askok ez baitute gai horretako lanbide-heziketarik jaso. Bigarren hezkuntzan ere, diziplina-prestakuntzarik jaso ez duten eskola batzuk eman behar izaten dituzten irakasle batzuek. Lehen hezkuntzan, metodo zientifikoaren muina transmititu behar dute irakasleek, eta beren ikasleen interesa eta gogoa piztu. Alor horretan nahikoa ezagutza ez dutenean, ordea, zailtasunak dituzte halako zeregin bat betetzeko. Irakasleak, funtsean, beren ikerketa-jardueraren arabera ebaluatzen dira, ez eskola emateko eta ikasleen interesa pizteko gaitasunaren arabera, eta horrek handitu egiten du arazoa. Horregatik gertatzen dira ikasketa-uzte eta eskola-porrot ugari unibertsitate- ikasketetako lehenengo urteetan. Prestakuntza pedagogikoa are beharrezkoagoa da diziplina zientifiko eta teknologikoetan, oro har zailak izaten baitira, eta ikasleek gai horietan lortzen dituzten emaitzak izaten dira, askotan, beren eskumen globalak ebaluatzeko irizpide orokorra, eta horrek larritasuna eragiten die ikasleei eta beren gurasoei.
  72. 72. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 72  Ipar Euskal Herrian, ikasleek prestakuntza-sistemari dagozkion elementu adierazgarri batzuk azaleratzen dituzte, jasotzen duten prestakuntza zientifiko-teknologikoan eragina dutenak. • Adierazten da prestakuntza-sistema zurrunegia eta tradizionalegia dela, doktrina klasikoetatik ateratzea kostatzen zaiola, eta ematen diren ikasgaietan berritzea zailtzen duela. “Gogoan dut ezen, eskola batean, irakasleari galdetu niola ea patologia hori zaintzeko agindu ote zitekeen homeopatian oinarritutako tratamendu bat. Irakaslea barrez hasi zen, eta bakarrik erantzun zidan homeopatia ez zela zientzia bat, eta, beraz, ezin zela aintzat hartu” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak • Bestalde, sistemak ez du errazten irakasleen artean informazioa trukatzea edo elkarrekin ikastea, eta are gutxiago lizeo desberdinen artean; ondorioz, elementu estanko bihurtzen dira, eta hazteko eta berritzeko gaitasun mugatua dute. “Irakasleak eta haien diziplinak ia ez datoz bat beren artean, eta lehen hezkuntzan eta beheko bigarren hezkuntzan (ikastetxean) dauden zeharkako proiektuak erabat desagertzen dira lizeoan” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak
  73. 73. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 73 HERRITARREN DISKURTSO NATURALA 5.2 Zientzialari-lanbidearen balorazioa
  74. 74. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) Eskema honetan irudikatzen da nola ikusten den zientzialari-lanbidea: Elementu horiek kontuan izanik, erabat bokaziozko lanbidetzat hartzen da zientzialari- lanbidea. “Inor ez da zientzialari egiten aberasteko, hori argi dago” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Nire lagun batek bost urte eman ditu oporrik gabe, oso gutxi irabazten eta ikerketa- bekekin lanean” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak “Futbolariak, abeslariak… denek ezagutzen dituzte; zientzialariak, berriz, ez ditu ia inork ezagutzen” Ipar Euskal Herriko herritarrak 74  Euskal Herrian hautematen da zientzialari-lanbideak estatusa eta ospea galdu dituela gizartean. Testuinguru sozial horretan, aktoreek, abeslariek eta futbolariek askoz ospe, balorazio eta aintzatespen handiagoa izaten dute. Bestalde, haien lan-baldintzak ere ez direla onenak pentsatzen da, baizik eta gehienek ezegonkortasun- eta ziurgabetasun-egoeran lan egiten dutela, beken oso mende. 5.2. Zientzialari-lanbidearen balorazioa Herritarrek honela ikusten dute zientzialari-lanbidea… “FRIKI” SAMARRAK DIRA EZ DAUDE BALORATUTA EZ DUTE OSPERIK GIZARTEAN ITZALETAN, EZEZAGUNAK DIRA LAN-BALDINTZA EZEGONKORRAK DITUZTE EZ DUTE OIHARTZUNIK KOMUNIKABIDEETAN BOKAZIOZKO LANBIDEA – NORBERAREN APUSTUA
  75. 75. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 75 Gainera, egoera hori ez dutela bidezkotzat jotzen adierazteko betebeharra dutela iruditzen zaie Euskal Herriko biztanleei, baina bakoitzak bere aldetik adierazten du, eta “izan beharraren” kontzeptuan oinarrituta. Hau da, nik, indibidualki, zientzialariekiko dudan miresmen pertsonala azaltzen dut, eta adierazten dut errespetua eta aintzatespen publikoa eta ekonomikoa merezi dutela, baina errealitateak edo “izatearen kontzeptuak” agerian uzten du ikuspegi kolektibo edo sozialetik ez dutela aintzatespen publikorik eta ekonomikorik, zientzialari-lanbideak dakartzan onura sozialak ez baitira ikusten. Halaber, herritarrek aitortzen dute asko hunkitzen dituztela zientzialariek ikertzaileak direla esaten zaienean. “Mundu zientifikoa eta teknologikoa ezezaguna da askotan, eta jendea liluratuta geratzen da molekula bat, material baten propietatea edo aztarna arkeologiko bat aurkitzeko urteak ematen dituzten pertsona horiekin. Ez dira konturatzen zientzialari onak eta txarrak daudela. Jende askok ezin ditu zientzia eta teknologia menderatu, eta nolabaiteko miresmena azaltzen dute ulertezinak iruditzen zaizkien gaiak lantzen dituzten ikertzaile horiekiko” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak. Bestalde, pentsatzen da zientzialariak egoera horren erantzule direla hein batean, ez baitute nahikoa ahalegin egiten beren lanen emaitzak modu ulergarrian jakinarazteko eta dibulgazioa bigarren mailako jarduera iruditzen baitzaie. Ez dutenez esku hartzen eztabaida publikoan eta gizarte zibiletik urrundu egiten direnez, ez dute lortzen gizartearengana hurbiltzea, eta nahiago dute beren “marfilezko dorrean” babestu, non ahal dela beraien artean —eta, batzuetan, beraien artean bakarrik— komunikatzen diren. Ez da argi ikusten gizartearentzat duten erabilgarritasuna. Gizarteak argi dauka zein diren mediku edo ingeniari baten zereginak, baina ez da gauza bera gertatzen ikertzaileekin. “Jendeari kosta egiten zaio zientzialariak kokatzea, zer egiten duten ulertzea eta egiten dutenaren erabilgarritasuna ulertzea, batez ere, ez badira unibertsitatetik pasatu. Unibertsitate-ikasketarik egin ez duten nire senideek ez zuten ulertzen zer egiten nuen, eta gaitzesgarria iruditzen zitzaien nire adinean oraindik ikastean egotea ‘benetako’ lan bat egin ordez” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak.
  76. 76. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 76  Karrera zientifiko bat egiteko Euskal Herriak eskaintzen dituen aukerei buruz galdetzean, berriz, mugatuak direla adierazten da oro har. Bi argudio ematen dira ikuspegi hori azaltzeko: • Batetik, oro har uste da talentu askok egiten dutela ihes, esaterako, Alemaniara edo Estatu Batuetara, han baloratu egiten baitituzte sozialki eta ekonomikoki beren lanagatik. • Bestetik, pentsatzen da krisi ekonomikoak murriztu egin dituela lanpostuak, diru-laguntza publikoak, inbertsioak…; azken batean, Euskal Herrian karrera zientifiko bat egiteko aukerak. “Alemaniara euskal ingeniariak joaten dira, kualifikatuta eta prestatuta baitaude. Hemen, ezingo lirateke garatu; badirudi jendeak ihes egiten duela”. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Beti daude beken peskizan… Eta, krisiarekin, gero eta okerrago daukate” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak “Ez bazara ingeniari eolikoa edo kimikoa, zoaz Alemaniara edo Estatu Batuetara” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak
  77. 77. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 77 Ikuspegi orokor horrek ñabardura hauek ditu lurraldearen arabera:  Euskal Autonomia Erkidegoan, berrikuntzaren aldeko apustu handixeagoa egiten da Gipuzkoan, hango ETEen eta, batez ere, Mondragon taldearen eskutik. Ondorioz, adierazten da Bizkaiak eta Arabak baino aukeraren bat gehiago eman dezakeela. “Mondragon taldeak bere ingeniariak prestatzen ditu, eta gero lana izaten dute enpresan; pizgarriak dituzte” Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak  Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrek azpimarratzen dute ondo funtzionatzen zuten ikerketa-talde batzuek jarduera utzia behar dutela izan krisiaren ondorioz. “Laborategi batzuek finantziazio publikoa jasotzen zuten, eta, orain, itxi egin behar izan dute” Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak  Ipar Euskal Herriko herritarrek aho batez aitortzen dute gazteei aukera gutxi eskaintzen zaiela Ipar Euskal Herrian ikasteko eta lan egiteko, batez ere, kualifikazio altuko lanpostuetan eta zientzia eta teknologiari lotutakoetan. Ikasle batek unibertsitate-ikasketa jakin batzuk edo hirugarren ziklo bat egin nahi baditu, Pauera, Bordelera edo Tolosara joan behar du gutxienez. Eta gauza bera gertatzen da beren kualifikazioekin bat datorren lan bat bilatzeko.  Ipar Euskal Herriak aukera profesional gutxi ematen dituenez, beren unibertsitate- ikasketak Pauen, Bordelen, Tolosan edo Parisen egiteko urtean lurralde hori uzten duten 8.000 gazteetatik askok ez dute pentsatzen beren jaioterrira itzultzea. Interesgarria iruditzen bazaie beste errealitate eta pertsona batzuk ezagutzea, gustatuko litzaieke hona itzultzeko aukera izatea, hala nahi izanez gero. Sarritan, ordea, itzultzeak prezio bat du: beren kualifikazioekin eta helburuekin bat datorren lanbide batean jarduteari uko egitea eta exekuzio-funtzio batzuk betetzea. Horrek jakintza eta hasierako prestakuntzan lortu zituzten gaitasunak alferrik galtzea dakar.
  78. 78. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 78 “Salbuespen bat naiz, nire promoziotik bakarra bainaiz eskualdeko enpresa batean robotikan espezializatutako ingeniari-postua aurkitu duena. Zortea izan dut, ingeniari-lanpostu hau Dassault enpresan aurkitu baitut. Gainerakoek, joan egin behar izan dute, edo bertan geratu dira beren kualifikazioa baino txikiagoa behar den lanak egiteko” Ipar Euskal Herria. Denak datoz bat esatean gazteei Ipar Euskal Herrian ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko aukera emateko modurik onena dela ziklo guztiak dituen eskaintza zabala emango duen eta bete-betean jardungo duen unibertsitate bat sortzea. “Unibertsitate horren inguruan, ikerketa-laborategi ugari eta enpresa berritzaile txikiak sortuko lirateke, eta tokiko enpresa-sarea aberastuko lukete” Ipar Euskal Herriko herritarrak. Bien bitartean, pentsatzen dute posible dela ETEak sortzea eta/edo bertan kokatzea erraztea ingurune eroso bat sortuz; horretarako, aholkularitza pertsonalizatua eman behar da, lokal batzuk jarri behar dira eskura, eta zerga-salbuespenak eman behar dira edo karga sozialak murriztu behar dira lehenengo urteetan. Aukera hori are handiagoa da kontuan izanik kokapen geografikoak garrantzia galdu duela eta jada ez dela beharrezkoa Parisen edo eskualdeko metropoli batean egotea negozioak egiteko.  Ikasleen beren diskurtsoan, herritarrek zientzialari-lanbideari buruz duten irudiaren oso antzeko ildo bat hautematen da. Kasu horretan, eta, batez ere, doktoregaien diskurtsoan, sektore zientifikoarekin eta haren arazoarekin identifikatuta daudela ikusten da. Ez dira oso aintzatetsiak sentitzen ikertzaile gisa duten zeregin sozialean, eta iruditzen zaie beren egoera gero eta ezegonkorragoa dela. “Ez zaio baliorik ematen egiten dutenari” Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zientzietako ikasleak.
  79. 79. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 79 “Ikertzaile askok eta askok gau eta egun egiten dute lan beren laborategietan, eta ez dute gutxieneko aintzatespenik ere, ez daude ez aintzatetsita ez baloratuta, eta, gainera, kontratu ezegonkorrak dituzte eta gutxi ordaintzen zaie” Ipar Euskal Herriko gizarte-zientzietako ikasleak “Dirua irabazi nahi izanez gero, aukerarik onena da zuzenbidea ikastean abokatu- karrera bati ekitea abokatu-langela ospetsu batean, eta ez doktore-tesi bat egiten hastea” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak Salatzen dute modu ia zuzenean daudela beken mende beren lanarekin jarraitzeko, eta iruditzen zaie gizarteak ez duela haien prestakuntza eta jarduera ikertzailea baloratzen. Egoera horren ondorioz, ikertzeko bokazioak beren bizitza pertsonalak eta bizitzako proiektuak sakrifikatzea dakar. “Bikotekideak eta biok 30 urte bete baino lehen izan nahi genituen seme-alabak, baina, egungo egoera ikusita, ezin izango dugu” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak.
  80. 80. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 80 Oso egoera ezegonkorrean eta zailean daudela iruditzen zaie, eta, ondorioz, bidegabetzat jotzen dituzten egoerak gertatzen dira beren unibertsitateetan bertan. “Ezeren truke gauzkate eskolak ematen, galdetzen digute ea zerbaiten eskola bat eman nahi dugun, eta, ez badugu guk hartzen, beste norbaitek hartuko du. Eta pentsatzen dugu: egunen batean, egunen batean…, baina ezer ez” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Nire sailean, duela urte batzuetatik dago aukera irakasle-plaza bat sortzeko, baina unibertsitateak nahiago du lauzpabost doktoregai eduki irakaskuntza-karga horri dagozkion eskolak ematen. Bitartekoak direnez, emandako ordu-kopuruaren arabera ordaintzen zaie, eta hori oso diru gutxi da” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak Ikasleek lanbide honen izaera anitza ere azpimarratzen dute; hau da, oso bestelako egoerak daude laborategiaren, estatusaren edo zientzialariaren ospearen arabera. Fisikako Nobel Saria eman berri diote Serge Harocheri, sistema kuantiko indibidualak manipulatzeko aukera ematen duten gailu esperimentalak asmatzeagatik. Era berean, argi bereizten dira sektore pribatuko eta sektore publikoko ikertzaileen egoerak, eta are gehiago natur zientzietan espezializatutako profesionalen eta giza eta gizarte-zientzietan lan egiten duten zientzialarien artean. Lehenengoen egoerari eutsi egin zaio, baliabide asko jasotzen baitituzte beren doktore-tesiak, makineriako inbertsioak eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko; bigarrenen egoera, ordea, askoz okerragoa da.
  81. 81. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 81 Ziur daude ezen, ikerketa zientifiko-teknologikoan egin nahi badute karrera, Euskal Herritik kanpo joan beharko dutela seguru asko. Nafarroako Foru Erkidegoan aipatzen da familia freno bat dela irteera edo talentuen ihes horrentzat, eta kualifikazio txikiagoko lanak onartzen dituztela baldin eta horrek beste nonbaitera joatea ez badakar. “Hemen ez dago karrerarik; ikertzen jarraitu nahi izanez gero, Madrilera, Bartzelonara… joan beharra dago gutxienez. Jendea joan egiten dela besterik ez dut ikusten” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak “Ni joan egin naiz, eta joan egin beharko dut berriro ere” Nafarroako Foru Erkidegoko doktoregaiak “Ikusten dut nafar bati asko kostatzen zaiola bere familia eta jaioterria uztea. Jende askok bere prestakuntzari dagozkionak baino askoz lan apalagoak onartzen ditu familia gertu izatearren. Hori ez da gertatzen beste leku batzuetan” Nafarroako Foru Erkidegoko doktoregaiak Atsekabea edo tristura sentitzen da ikustean giza kapital hori prestatzen eta gaitzen egindako inbertsioak beste herrialde batean emango dituela fruituak. “Pena ematen dit hemen ikasitako guztiaren ondoren, kanpora joatea baliozko gauzak egitera eta Euskadik etekinik ez ateratzea egindako inbertsioari” Euskal Autonomia Erkidegoko doktoregaiak.
  82. 82. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 82 Ipar Euskal Herrian ikasi eta karrera zientifikoa bertan jarraitzea erabaki zutenek are zailtasun handiagoak dituzte karrera egiteko. Beka gutxi edo bat ere ez egoteak eta tokiko unibertsitate-eskaintza mugatuak saihestezina egiten dute lurraldea uztea karrera zientifikoa egiteko. Badirudi onartu dutela Ipar Euskal Herrian lanean geratzen diren gehienek prestatuta dauden baino kualifikazio txikiagoko lanak egitearekin konformatu beharko dutela. “Ipar Euskal Herrian geratuz gero, denbora joan ahala atzean geratzeko arriskua dago” Ipar Euskal Herriko natur zientzietako ikasleak Denak bat datoz aitortzean lurralde horrek baliabide asko dituela eta aukera asko eskaintzen dituela, baina bat datoz, halaber, esatean baldintzak oraindik ez daudela helduak zientzia eta teknologiaren arloan garatu ahal izateko. “Adibidez, ingurumenean espezializatutako aholkularitza-enpresa bat sortzea proposatu didate. Proposamen hori baztertu egin dut, bai baitakit une honetako merkatua ez dela nahikoa, botere publikoak ez daudela nahikoa kontzientziatuta gai horri buruz eta enpresek zein administrazio publikoek nolabaiteko kontserbadorismoa agertzen dutela” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak
  83. 83. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 83 Kontserbadorismoaz gain, “espiritu ekintzailearen falta” sumatzen da doktoregaien kasuan. Uste dute Ipar Euskal Herrian ez dagoela ekintzailetza- tradiziorik; EAEn, ordea, badago, enpresa handiak, nazioartean ezagunak diren kooperatibak eta maila altuko zentro teknologikoak baitaude. Espiritu ekintzaile horri esker, 1980ko hamarkadako krisi industriala gainditzea eta enpresa-sare trinko eta lehiakorra sortzea lortu du. “Horrek erakusten du arazoa ez dagoela nortasunean eta euskal kultura edo hizkuntzan, baizik eta gizartearen kontserbadorismoak, klase politikoaren erresistentziak eta arriskatu nahi ez duten enpresarien huskeriak eragiten dutela arazoa” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak Beharrezkotzat jotzen da mentalitateak aldatzea eta klase politikoa kontzientziatzea, alor horretan politika boluntarista bultzatu dezan. “Gehiago dira desagertzen diren laborategiak jarraitzen dutenak baino, kontserbadorismo intelektualak, sozialak… irekitasun- eta berritze-falta eragiten baitu” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak. “Eraikuntzaren sektorean, gauza bera gertatzen da, berrikuntzak baztertu egiten baitira eta ez baitugu erabiltzen pilatutako ezagutza guztia. Iruditzen zait jendea oso itxia dela eta ez dituela aldaketak gustuko. Adibidez, ez ditugu Europako arauak erabiltzen, derrigorrezkoak izan arren, eta arau nazionalekin funtzionatzen jarraitzen dugu. Zaila da mentalitateak bilakaraztea, eta ingeniari-eskola baten helburuak izan behar du, hain justu, aldaketaren eta berrikuntza baloratzearen bidean heztea” Ipar Euskal Herriko doktoregaiak
  84. 84. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 84 HERRITARREN DISKURTSO NATURALA 5.3. Zientzian eta teknologian inbertitzeko politiken balorazioa
  85. 85. Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa (2012) 85  Gizarteak zientzian eta teknologian inbertitzeko politikei buruz duen ikuspegiaren azterketan, ezaugarri orokor batzuk ikusten dira Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan zein Ipar Euskal Herrian, baina baita lurralde bakoitzari lotutako berariazko elementuak ere. Diskurtso guztiak bat datoz ikuspegi honetan: 5.3. Zientzian eta teknologian inbertitzeko politiken balorazioa Zientzian eta teknologian inbertitzea Euskal Herrian…  Ezinbestekoa da zientzia- eta teknologia-politiketan inbertitzeko apustu handiagoa egitea.  Zientzia- eta teknologia-politikak aurrekontu publikoen oso mende daude.  Sinergia eta lankidetza publiko-pribatuak sustatu behar dira.  Krisiak eragin nabarmena izan du ikerketa zientifikoko inbertsioan.  Zientzian eta teknologian inbertitzeari dagokionez Euskal Herriko biztanleen erreferentea Europa da, Espainiako estatuaren gainetik eta, hein txikiago batean, Frantziako estatuaren gainetik. Horrez gain, ikasleen kolektiboarentzat…  Inbertsio publikoarekin zientzian eta teknologian lortu diren lorpenak jakinarazteko eskatzen zaie administrazioei.  Sektoreko eragile nagusien arteko lankidetza handiagoa botatzen da faltan, horrek zientzia eta teknologiaren aldeko apustua bultzatuko bailuke.

×