Your SlideShare is downloading. ×
Conferencia Enric Serra Bilbao (Eu)
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Conferencia Enric Serra Bilbao (Eu)

479
views

Published on

conferència argumenta a Bilbao (31 de gener de 2008). Universitat del País Basc

conferència argumenta a Bilbao (31 de gener de 2008). Universitat del País Basc

Published in: Technology, Business

0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total Views
479
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Hizkuntza Zerbitzua Argumenta: gaitasun linguistikoen eta komunikatiboen hobekuntza eremu akademikoan eta profesionalean 2008ko urtarrilak 31 Enric Serra
  • 2. Hizkuntza Zerbitzua  Zer da Argumenta? (1)
    • Unibertsitatearen esparruan trebezia linguistikoak eta komunikatiboak optimizatzeko material birtual malgua da. Horrek edukien hautaketa, horien tratamendu pedagogikoa eta trebakuntzaren inguru birtualen ezaugarriekiko eta baldintzatzaileekiko ikaskuntzaren egokitzapena nabarmentzen ditu.
    • Erabiltzaile objektiboak unibertsitateetako ikasleak dira, baina baita unibertsitateko beste kolektibo batzuk osatzen dituzten pertsonak ere: irakasleak, administrazioko langileak edota unibertsitate aurreko ikasleak.
    • Bi produktutan gauzatu da:
    • 1. Ikaskuntzako inguru birtualerako material didaktikoa:
    • trebakuntzarako proposamena,
    • trebatzailearen parte-hartzea,
    • informazioa eta komunikazioa kudeatzeko tresnak, etab.
    2/34
  • 3. Hizkuntza Zerbitzua  Zer da Argumenta? (2) 3/34
  • 4. Hizkuntza Zerbitzua  Zer da Argumenta? (3)
      • 2. Interneteko baliabidea (http://www.uab.cat/sl)
    4/34
  • 5. Hizkuntza Zerbitzua  Sorkuntza: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (1)
    • Zenbait datu esanguratsu (2006-2007)
    5/34 2.054 Administrazioko eta zerbitzuetako langileak 3.431 Langile akademikoak eta ikertzaileak 88 Doktoretzako programak 183 Master programak 335 Etengabeko trebakuntzako programak 78 Graduko tituluak 12.426 Gradu-ondoko eta etengabeko trebakuntzako ikasleak 4.657 (2005-2006) Graduko tituludunak 30.406 Graduko ikasleak
  • 6. Hizkuntza Zerbitzua
    • Ikerkuntzaranzko orientazioa
     Sorkuntza: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (2) 6/34 1.900 (2006) Argitaratutako artikulu zientifikoak 372 Irakurritako tesiak
  • 7. Hizkuntza Zerbitzua
    • Nazioarteratzeko bokazioa: mugikortasuna
     Sorkuntza: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (3) 7/34 2.346 (2005-2006) Ikasle atzerritarrak
  • 8. Hizkuntza Zerbitzua
    • Datu soziolinguistikoak
     Sorkuntza: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (4) 8/34 % 36,07 % 32,89 Gaztelera Laguntzeko materialen erabilpena Eskola emateko ahozko erabilpena Irakaskuntzako hizkuntza (2005-2006) % 60,05 % 66,56 Katalana % 3,88 % 0,55 Beste batzuk % 92,7 Ahozko adierazpena Idatzizko adierazpena Idatziaren ulermena Ahozkoaren ulermena Ikasleek adierazitako katalanaren ezagutza (ona) (2006-2007) % 91,6 % 96,1 % 96,2
  • 9. Hizkuntza Zerbitzua  Sorkuntza: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (5) 9/34 % 81,2 Lanen edota azterketen idazketa Apunteen idazketa Parte-hartzeak eskolan Ikasleek jarduera akademikoetan egindako hizkuntzen erabilpena (2002-2003) % 77,6 % 79,4 Katalana
  • 10. Hizkuntza Zerbitzua “ Hainbat irakaslek ikasleek egin behar dituzten idazkiak gutxi ezagutzen dituztela nabaritzen dute. Idatzitako testuek osatu gabeko egitura dutela eta generoen berariazko konbentzioak errespetatzen ez dituztela diote. Izan ere, horixe berresten dute aztertutako testuek. Adibidez, zenbait ikaslek ez dakite laburpenaren eta aipamenen artean desberdintzen…” (Brunat et al . , 2006).
    • Hobetu daitekeen erabilitako hizkuntz(ar)en eta komunikazio ekintza akademikoen kalitatea.
     Sorkuntza: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (6) 10/34
  • 11. Hizkuntza Zerbitzua  Sorkuntza: UABko Hizkuntza Zerbitzua
    • Bilakaera: katalanaren normalizazio zerbitzutik zerbitzu eleaniztunera.
    • Jarduera-esparruak: trebakuntza eta auto-ikaskuntza (4.500 ikasle ikasturteko), aholkularitza, itzulpena, terminologia, dinamizazioa, ebaluazioa.
    • Irakatsitako hizkuntzak: katalana, gaztelera, ingelesa, frantsesa, italiera, alemana, japoniera.
    • Edozer hizkuntzarako balio duten Argumentaren gaitasunak ere irakasten dira.
    11/34
  • 12. Hizkuntza Zerbitzua  Sortzeko estrategia: unibertsitate arteko proiektua (1)
    • Argumentaren sorkuntza: 2001etik 2006ra.
    • Kataluniako 9 unibertsitatetako hizkuntza-zerbitzuen proiektu gisa onartua:
    • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
    • Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
    • Bartzelonako Unibertsitatea
    • Gironako Unibertsitatea
    • Lleidako Unibertsitatea
    • Pompeu Fabra Unibertsitatea
    • Kataluniako Unibertsitate Irekia
    • Rovira i Virgili Unibertsitatea
    • Vic-eko Unibertsitatea
    12/34
  • 13. Hizkuntza Zerbitzua  Sortzeko estrategia: unibertsitate arteko proiektua (2)
    • Unibertsitate arteko lankidetza-ildo emankorra. Aurrekaria Intercat da, atzerriko ikasleentzako baliabide ataria, hain zuzen ere.
    13/34
  • 14. Hizkuntza Zerbitzua
    • UABko eta UPCko hizkuntza-zerbitzuek zuzendua.
    • Diziplina anitzeko lan talde zabalaren parte-hartzea.
    • Kataluniako Generalitatearen babes ekonomikoa.
     Sortzeko estrategia: unibertsitate arteko proiektua (3) 14/34
  • 15. Hizkuntza Zerbitzua
    • Unibertsitateko ikasleen oinarrizko gaitasunak sendotzeko beharra bete, EEESren esparruan.
      • Instrumentalak: ahozko eta idatzizko komunikazioa norberaren hizkuntzan .
      • Interpertsonalak.
      • Sistemikoak.
      • (Tuning Proiektua)
    • 2. Material integratua eta koherentea, produktuaren filosofia globala eta estiloko unitatea duen baliabide multzoa, eta ikaslearentzako sareko erreferentziazko tokia unibertsitateko komunitatearen eskura jarri.
     Produktuaren helburua 15/34
  • 16. Hizkuntza Zerbitzua  Helburu nagusiak (1)
    • Unibertsitateko esparruan ohikoak diren ahozko eta idatzizko testu formal mota guztiak sortu, eta edozer komunikazio egoeratan arrakasta izan.
    • Unibertsitateko hizkuntza-ekoizpenen inguruan hausnartu: prozesuak; aldiak; tipologiak; erregistroak; hizkera zientifikoaren, espezialitateko hizkuntzaren eta abarren berariazko ezaugarriak...
    • Unibertsitateko testuen kalitatea hobetzen lagun dezaketen baliabide linguistikoak ezagutu, eta erabiltzen jakin.
    • Hizkuntzaren unibertsitateko erabilpenetik sortutako zalantzak konpondu, bizitza akademikoaren eguneroko egoeretan.
    16/34
  • 17. Hizkuntza Zerbitzua  Helburu nagusiak (2)
    • Kataluniako unibertsitateen egoera soziolinguistikoa eztabaidatu eta jarrera kontsekuenteak hartu, hizkuntza-dibertsitatearekiko errespetuarekin, hari arreta jarrita, eta norberaren hizkuntza baloratuta.
    • Testuen kalitate linguistikoa eta komunikatiboa baloratu, duintasun pertsonalaren elementu eta arrakasta akademikorako, profesionalerako eta pertsonalerako oinarri gisa.
    • Zehaztasun linguistikoa unibertsitateko diskurtso formala egin ahal izateko ezaugarrietako eta baldintzetako bat denaz konturatu.
    17/34
  • 18. Hizkuntza Zerbitzua  Argumentaren edukiak (1)
    • Beharrezkoak dira:
    • Unibertsitatean arrakasta izaten laguntzen dute; ikasleari ikasten, pentsatzen, bere espiritu kritikoa sendotzen eta ezaguera eraikitzen eta zabaltzen laguntzen diote;
    • Ikaskuntza faboratzen dute bizitzan;
    • Arrakasta eta lan-munduratzea laguntzen dute.
    • Honako ezaugarriak hauek dituzte:
    • Unitate independenteetan aurkezten dira. Tamaina ezberdinak dituzte, unibertsitateetako ikasleen behar zehatzen arabera.
    • Prozesuen eta gaitasunen hobekuntzan oinarritzen dira, ezaguera eskuratzean baino.
    • Ikasketetarako autonomia indartzen dute.
    18/34
  • 19. Hizkuntza Zerbitzua  Argumentaren edukiak (2)
    • Ez daude kode linguistikoa azaltzera bideratuak (katalana).
    • Irakurketa eleaniztunaren esperientziaren eraginpean jartzen dute ikaslea.
    “ Gero eta arruntagoa da hainbat hizkuntzatan irakurtzea. Ez da batere elitista, edota pribilegiatuei gordea. Abesti batekin gozatzeko, eskutitz bat ulertzeko, bidaia bat antolatzeko, Interneten datuak bilatzeko, ingelesez, frantsesez, italieraz, zein alemanez, arabieraz edota beste hizkuntza batzuetan irakurtzen dugu. Hainbat zirkunstantziek faboratzen dute hori: telefoniaren, telebistaren eta Interneten zabalkuntza; komunitateen arteko migrazioa, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta eskolatzearen zabalkuntza. Zirkunstantzia guzti horiek irakurketa eleaniztasuna nabaritu dute esponentzialki. Benetako globalizazio irakurlea da” (Cassany, 2006) 19/34
  • 20. Hizkuntza Zerbitzua  Argumentaren edukiak (3)
    • Zeintzuk dira?
    • Arrazoiketari buruzko unitatea.
    • Unibertsitateko berariazko hainbat testu mota sortzen jakitera dauden unitateak: ahozko azalpenak, artikuluak, aipamenak, web orriak, txostenak, etab.
    • Arrakasta akademikoa faboratzen duten aspektuak lantzen dituzten unitateak: apunteak hartu, azkar irakurri, hiztegiak erabili, hizkuntza birtualitatean erabiltzen jakin, etab.
    • Lan-munduratzearekin zerikusia duten unitateak: curriculuma, lan elkarrizketa.
    • Egoera soziolinguistikoarekin zerikusia duten aspektuak lantzen dituzten unitateak: harrera linguistikoa, hizkuntzen aukera.
    20/34
  • 21. Hizkuntza Zerbitzua 21/34
  • 22. Hizkuntza Zerbitzua  Erabileraren ebaluazioa (1)
    • Ikaskuntzako ingurune birtualerako bertsioaren pixkanakako erabilera, 2003tik aurrera, produktua inplementatzen zen heinean.
    • Unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuen inplikazioa bere ustiapenean: UAB, UPC, URV, UOC, UdG, UdL, etab., erabiltzeko hainbat formulekin, eta sustapenerako kanpaina zehatzik gabe.
    • UABko Hizkuntza Zerbitzua: produktuaren ustiapen integrala. 2006-2007 ikasturtean, 250 ikaslek trebakuntza-prozesua jarraitu zuten Argumentarekin, euren beharretara egokituta, 30 bat gela birtualetan, eta aukera libreko kredituak lortu zituzten, trebakuntza gaindituta.
    • 4. Bertsio irekia (2007ko uztailetik aurrera), milaka pertsonek erabilia: materialaren 24 unitateekiko erabiltzaileen interesa.
    • 5. Ikasleen, trebatzaileen eta trebakuntzako teknikarien balorazio positiboa (elkarrizketak, galdeketak, trebatzaileei egindako iruzkinak). Trebakuntzaren uzte indizea oso baxua da.
    22/34
  • 23. Hizkuntza Zerbitzua  Erabileraren ebaluazioa: iritziak (2) “ Trebakuntza akademikoa osatzen duen ikastaroa da. Zehazki, nire kasuan, oso interesgarria da; izan ere, nire karrera teknikoa izanda, bertan landutako aspektuak erabat ahazten dira.” “ Denbora asko behar izan du ikastaroa egiteko. Irakurritako, hausnartutako eta idatzitako guztia batuta, 4,5 kreditu horiek lortzeko, Fakultateko 6 kredituko bi irakasgai gainditzeko baino lan gehiago egin dut. Baina eskainitako denbora guztia merezi izan duela iruditzen zait. Asko sufritu eta gozatu dut.” (UPCko ikasleak, 2006-2007) 23/34
  • 24. Hizkuntza Zerbitzua  Erabileraren ebaluazioa: iritziak (3) “ Nire kasuan, proiektua prestatzen nuen bitartean egin dut ikastaroa, eta egindakoaren zenbait gauza erabili ahal izana nabarmenduko nuke. Bi adibide: 1) jarduera bateko definizio batzuk erabili nituen nire proiektuko terminoen glosarioa hasteko; 2) jardueraren batean aurkitutako web orri pare bat erabili nituen terminoen zuzenketa egiaztatzeko, proiekturako.” “ Ikastaroak erabat gainditu ditu nire itxaropenak. 3 kreditu behar nituen karrera amaitzeko, eta moduluaren datuak eta presentziarik ez behar izatea izan ziren izena emateko arrazoi nagusiak. Baina ustekabe atsegina izan da. Tutorearen profesionaltasuna nabarmenduko nuke; izan ere, ikastaroa erabat probetxugarria izatea lortu du. Beti ohikoa ez den denbora aprobetxatu izanaren sentsazioarekin amaitu dut ikastaroa.” (UPCko ikasleak, 2006-2007) 24/34
  • 25. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (1)
    • Argumentaren funtsezko erronka erantsitako materiala eta trebakuntza gaitasunen sarreran rola izatea da, unibertsitateko ikasleen curriculumeko funtsezko elementu gisa, EEESen esparruan. Hori da Argumentaren helburua.
    • “ Gaitasun linguistikoak ikasleen curriculumean sartzeko beharrak hainbat aldaketa eragiten ditu unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuek eskaintzen duten trebakuntzan. Horien artean, honako aldaketa hauek nabarmendu daitezke: a ) eremu akademikoen eta profesionalen eremuan gaitasun linguistikoak garatzera zuzendutako trebakuntzaren areagotzea, hizkuntza orokorreko ikastaroen kalterako. Orain dela zenbait urte hasi zen joera hori; b ) ikastaro modularragoak, hainbat beharretara egokituak eta unibertsitateetako campus birtualetan integratuak; c ) autonomiaren sarrera ikaskuntzan [...]; d ) helburu horiek lortzeko material espezifikoen sorkuntza, eta unibertsitateek lankidetza-ildoa jarraitzeko beharra...” (Estella, M. et al ., 2005)
    25/34
  • 26. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (2) Unibertsitateetako ikasketa-planen onarpenaren esparruan, Kataluniako Generalitateak unibertsitate bakoitzeko proposamenak Dublineko deskribatzaileetara egokitzearen beharra ezarri du (2004). Horiek zikloak amaitzerakoan ikasleek izan behar dituzten gaitasun orokorrak definitzen dituzte. Argumenta bat dator Dublineko deskribatzaileekin: 26/34 Doktoretza-ikastaroak Bigarren zikloa Lehen zikloa … kideekin, komunitate akademiko osoarekin eta, orokorrean, gizartearekin, horren ezaguera-eremuen inguruan. … publiko espezializatuen eta ez espezialitatuen aurrean sostengatzen diren ondorioak eta ezaguerak, zein funtsezko arrazoiak. … informazioa, ideiak, arazoak, konponbideak. Komunikatzeko gaitasuna…
  • 27. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (3) Jarraian adierazitakoak bezalako Argumentako unitateekin: arrazoiketa, plagioa saihestea eta ezaguera zientifikoa hitzez adierazten laguntzen duten guztiak. 27/34 Doktoretza-ikastaroak Bigarren zikloa Lehen zikloa … seriotasun akademikoarekin, ikerketako funtsezko prozesua pentsatzeko, diseinatzeko, garatzeko eta hartzeko gaitasunaren bidez. … arazoak konpontzeko gaitasunen bidez, arlo berrietan edo eremu zabalagoetako (diziplina anitzekoak) hain ezagunak ez diren arloetan. … argumentuen prestakuntzaren eta horien defentsaren bidez. Ezagueraren aplikazioa eta ulermena…
  • 28. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (4) Jarraian adierazitakoak bezalako Argumentako unitateekin: hipotesien formulazioa, sintesien prestakuntza, irakurketa azkarra, etab. 28/34 Doktoretza-ikastaroak Bigarren zikloa Lehen zikloa … ideia berrien eta konplexuen analisi kritikoaren, ebaluazioaren eta sintesiaren bidez. Ezaguera integratzeko zein, osatu gabeko informazioarekin iritziak emateko konplexutasunari aurre egiteko gaitasuna. … datu esanguratsuen bilketaren eta interpretazioaren bidez. Iritzia emateko gaitasuna…
  • 29. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (5)
    • Unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuek materialaren erabilera- eta kudeaketa-esperientziak elkarbanatzea. Erabileraren jardunbide egokiak biltzea eta trebatzaileen jakinduria eta unibertsitate bakoitzean garatutako material osagarriak elkar aldatzea komeni da. Ildo horretan, Unibertsitate Arteko Argumenta Jardunaldia prestatzen ari dira (2008).
    • Edukien iraunaldia bermatzea. Nahita, zaharkitzapen baxukoak badira ere, trebatzaileen eta erabiltzaileen proposamenak bilduko dira, gaurkotasuna bermatzeko.
    • Ikaskuntzako ingurune birtualerako erabilera hausnartu eta ikertu behar da. Egun, UABn, 2006-2007an, hogeita hamar gela birtualetan sortutako trebakuntzako prozesuak aztertzen ari dira. Argumenta hartzen duten campus birtualen tresnen egokitasuna, interakzioen kalitatea eta horien kudeaketa aztertzea komeni da, bai eta Argumentarekin trebatzen duten erakundeetarako kalitate-irizpide gardenak izango diren ikasleentzako eta trebatzaileentzako erabilera-protokolo batzuk prestatzea ere.
    29/34
  • 30. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (6)
    • Halaber, komeni da Argumentako trebatzailearen rolak, ezaugarriak eta profila zehaztea, “testu zuzentzailea” baino, “ikaskuntzarako baldintzen sortzailea” edota “komunitate birtualean, ikasleen dinamizatzailea” izateko. Ildo horretan, ezinbestekoa da trebatzaileen trebakuntza.
    • Argumentaren erabilera anitzekiko irekitasuna. Beharrezkoa da:
      • Trebakuntza bimodala edo blended learning egitea.
      • Beste helburu batzuetara zuzendutako hizkuntza-zerbitzuen ikastaroetan (goi mailakoak, testuen zuzenketari buruzkoak, espezialitateko hizkerari buruzkoak...), balio erantsi gisa, unitate jakin batzuen erabilera bultzatzea.
      • Hizkuntza-zerbitzuekin zerikusirik ez duen trebakuntzan, erabilera bultzatzea (unibertsitateetako lan munduratze bulegoetan, adibidez).
      • Unibertsitateetako campus birtualeko plataformen barnean, ikasleentzako tresna gisa, horren erabilera bultzatzea.
    30/34
  • 31. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (7)
      • Hizkuntza anitzeko zerbitzuetan, katalana ez diren beste hizkuntzetan egindako trebakuntzan Argumenta erabiltzea.
      • Produktuak lantzen dituen edukiekin zerikusia duten unibertsitateko sektoreen konplizitatea bilatzea: irakaskuntzaren berrikuntza-eremuak, laguntza psikopedagogikoaren eremuak, hizkuntzarekin edo komunikazioarekin zerikusia duten sailak, etorri berriak diren ikasleen harrera-zentroak, etab.
      • Unibertsitateko irakasleak hizkuntza-zerbitzuaren eta ikaslearen arteko bitartekoak eta materialaren eragile zabaltzaileak izatea, bai eta horren erabileraren zabalkuntzaren onuradun zuzenak izatea ere. Jadanik egiten ari dira Argumentari buruzko zabalkuntza-tailerrak irakasleen artean (UABn, adibidez).
    31/34
  • 32. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (8)
    • Argumentaren bertsio librea sustatzea, trebakuntzaren eta hizkuntza-zerbitzuentzako aholkularitzaren arteko oztopoa apurtzen duten erabilera berrietan integratuta. Horrela, pertsonak Argumentaren bertsio irekian autonomikoki trebatzen diren bitartean, aholkularitza-zerbitzua edo azken produktuen zuzenketa- edo ikuskapen zerbitzua eskaini daitezke (aipamenak, posterrak, curriculumak, artikuluak…), ikasleek Argumenta Interneten begiratu ondoren sortuak.
    • Dimentsio eleaniztuna sendotzea. Materiala katalanez pentsatu zen (berniz eleaniztunarekin), unibertsitatearen esparruan hizkuntza normalizatzeko neurri gisa. Izan ere, tamainaren eta planteamenduaren aldetik, oraindik existitzen ez zen behar linguistikoetarako eta komunikatiboetarako laguntza-zentrotzat ematen da Argumenta. Hori dela eta, materialaren hizkuntza kontuan izan gabe, edukian interesatutako pertsonak sartuko zirela aurreikusten zen, bai eta, ondorioz, beste egoera batean inoiz hurbilduko ez liratekeen pertsonak katalanera hurbilduko liratekeela ere.
    • Egungo erronka esperientzia irakurle eleaniztuna bultzatzea da. Zenbait unitate ingelesera, euskarara edo gaztelerara itzultzeko aukera aztertzen ari dira.
    32/34
  • 33. Hizkuntza Zerbitzua  Etorkizunerako hamar erronka (9)
    • Web sozialaren dimentsioa nabarmentzea: campus birtualetan lankidetzako lana sustatu (wikiak eta bestelako tresnak), eta Argumenta erabiltzaileen ekarpenen esku dagoen eta ekoizpen errealen bankua izateko aukera ematen dien web atari orokorragoan kokatu.
    • Unibertsitateko diskurtso zehatzetara irekitzea. Interesgarria izango litzateke diziplinen hizkuntza kontuan izatea eta, hainbat espezialitateetan, era ezberdinean idazten eta irakurtzen denaren dudarik gabeko faktuan sakontzea.
    • Hizkuntza-zerbitzuetako trebatzaileek eta teknikariek irakaskuntzan aplikatutako berrikuntza teknologiko garrantzitsuenak ezagutzea bermatzea, materialaren ustiapen prozesuan, era egokian sartu ahal izan dezaten.
    33/34
  • 34. Hizkuntza Zerbitzua Eskerrik asko [email_address] 34/34