SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
LILI GURE LAGUNA
Tolosaldeako herri txiki batean, bazen baserri eder eta handi bat, bertan, Mari
etxekoandrea bere sena eta bi semeekin bizi zen. Mari egunero lan eta lan aritzen zen
etxeko lanak egiten: bazkaria prestatu, etxea garbitu…
Egun eguzkitsu batean, garbitu berri zituen arropak, baserriko atarian
zintzilikatzera joan zen, hauek eguzkiaren berotasunarekin lehortu zitezen. Esku
batean arropa bustia eta bestean pintzen saskia zeramatzan.
Pintzek egun aztoratu samarra zuten, izan ere, Marik pintza berri bat sartu zuen
saskian, baina beti bezala egurrezkoa izan ordez, kolore urdinekoa zen. Beste
guztiengandik oso desberdina zen eta egurrezko pintzei ez zitzaien gustatu hau,
horrexegatik segituan bere aurka jarri ziren:
- Zer egiten duzu zuk hemen? Hau gure etxea da, gainera zu ez zara gu
bezalakoa!
- Joan zaitez hemendik itsusi hori!
Guztiak beraren aurka zeudela ikusirik, Lili pixkanaka iskin batean geratzen hasi
zen, isilik eta triste.
Mari etxekoandrea arropa zintzilikatzen hasi zen, baina Lili bakarrik jarri zuen eta
Egurtxo eta bere lagun guztiak binaka. Horregatik Mari joan eta berriro ere
gainerakoak berarengana hurbildu ziren:
- Aizu neska ez al dakizu hitz egiten?
- Ez al duzu ulertzen ez dugula nahi zu gurekin egotea?
- Egurtxo alperrik ari gaituk, ez dik eta ezer esaten… goazen hemendik!
Lili berriro ere bakar-bakarrik geratu zen.
Egunak joan eta egunak etorri, Lilik bakarrik jarraitzen zuen, geroz eta tristeago eta
bakartiago.
Egun oso haizetsu batean, soka balantzaka ari zela, Lili haize bolada batek lurrera
bota zuen gainerakoen barrea eraginez.
- Ikusten, ikusten nola ez duzun ezertarako balio!
- Zu ez zara gu bezain indartsua!
Guztiak oihuka ari zirela, beste haize bolada batek Egurtxo bota zuen lurrera,
gainerakoak larritzen hasi ziren.
- Egurtxo ondo al hago? Helduiok gogor belarrari segituan pasako duk eta.
Denbora pixka batera Haizea geratu zen eta guztiak lasaitu ziren, orduan batzuk
pentsatzen ari ziren agian, Lili ez zela beraiek pentsatzen zuten bezalakoa, izan ere,
Egurtxori gertatutako bera pasa zitzaion.
Handik gutxira Mari etorri zen, pintzak lurretik jaso eta berriro zintzilik jarri zituen.
Baina oraingo honetan, Lili eta Egurtxo batera jarri zituen azpiko arropa eusten.
Egurtxo pentsakor zegoen Lilirekin batera kuleroak ederki ari zelako eusten, orduan
konturatzen hasi zen agian oker zegoela Lilirekin. Nahiz eta Lilik askotan bakarrik
egotea nahiago izan eta komunikatzeko eta hitz egiteko zailtasunak eduki, bere lana
primeran egiten zuela ohartu ziren. Lili ere, beraiek bezalaxe, arropa primeran eusteko
gai zen.
Egunak joan eta egunak etorri, mota eta kolore guztietako pintzak iritsiz joan ziren
Mariren etxeko saskira. Baina Egurtxo eta bere lagunek ez zuten berriro ere Lilirekin
eduki zuten jarrera eduki eta eskuzabalik hartzen zituzten pintza berriak. Izan ere,
hauek bazekiten nahiz eta gainerako pintzak beste koloretakoak izan, beraiek bezalaxe
lana primeran egiten zutela.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Mariren etxeko
terrazan.

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (12)

Data o retailu
Data o retailuData o retailu
Data o retailu
 
Stephen Dunn, the Guardian
Stephen Dunn, the GuardianStephen Dunn, the Guardian
Stephen Dunn, the Guardian
 
Bekasi dalam angka 2010 ta.2011
Bekasi dalam angka 2010 ta.2011Bekasi dalam angka 2010 ta.2011
Bekasi dalam angka 2010 ta.2011
 
Banking sector reforms post economic liberalization period
Banking sector reforms post economic liberalization periodBanking sector reforms post economic liberalization period
Banking sector reforms post economic liberalization period
 
Proyecto de tics
Proyecto de ticsProyecto de tics
Proyecto de tics
 
May calendar
May calendarMay calendar
May calendar
 
Untitled Presentation
Untitled PresentationUntitled Presentation
Untitled Presentation
 
EMIRATES AMERICAN FOOTY FEATURE
EMIRATES AMERICAN FOOTY FEATUREEMIRATES AMERICAN FOOTY FEATURE
EMIRATES AMERICAN FOOTY FEATURE
 
Drawing1
Drawing1Drawing1
Drawing1
 
Circular 23. estreno documental
Circular 23. estreno documentalCircular 23. estreno documental
Circular 23. estreno documental
 
Résumé.1.15 copy3
Résumé.1.15 copy3Résumé.1.15 copy3
Résumé.1.15 copy3
 
Resume'
Resume' Resume'
Resume'
 

More from rotermeier

Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoarotermeier
 
20130426122026674
2013042612202667420130426122026674
20130426122026674rotermeier
 
Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoarotermeier
 
Decálogo para una buena práctica de las TIC en Educación Infantil
Decálogo para una buena práctica de las TIC en Educación InfantilDecálogo para una buena práctica de las TIC en Educación Infantil
Decálogo para una buena práctica de las TIC en Educación Infantilrotermeier
 
Herramienta de web 2
Herramienta de web 2Herramienta de web 2
Herramienta de web 2rotermeier
 

More from rotermeier (9)

Ipuina
IpuinaIpuina
Ipuina
 
Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoa
 
Ipuina
IpuinaIpuina
Ipuina
 
Ipuina
IpuinaIpuina
Ipuina
 
20130426122026674
2013042612202667420130426122026674
20130426122026674
 
Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoa
 
Decálogo para una buena práctica de las TIC en Educación Infantil
Decálogo para una buena práctica de las TIC en Educación InfantilDecálogo para una buena práctica de las TIC en Educación Infantil
Decálogo para una buena práctica de las TIC en Educación Infantil
 
Herramienta de web 2
Herramienta de web 2Herramienta de web 2
Herramienta de web 2
 
Hot potatoes
Hot potatoesHot potatoes
Hot potatoes
 

Lili gure laguna (ipuina idatzita)

  • 1. LILI GURE LAGUNA Tolosaldeako herri txiki batean, bazen baserri eder eta handi bat, bertan, Mari etxekoandrea bere sena eta bi semeekin bizi zen. Mari egunero lan eta lan aritzen zen etxeko lanak egiten: bazkaria prestatu, etxea garbitu… Egun eguzkitsu batean, garbitu berri zituen arropak, baserriko atarian zintzilikatzera joan zen, hauek eguzkiaren berotasunarekin lehortu zitezen. Esku batean arropa bustia eta bestean pintzen saskia zeramatzan. Pintzek egun aztoratu samarra zuten, izan ere, Marik pintza berri bat sartu zuen saskian, baina beti bezala egurrezkoa izan ordez, kolore urdinekoa zen. Beste guztiengandik oso desberdina zen eta egurrezko pintzei ez zitzaien gustatu hau, horrexegatik segituan bere aurka jarri ziren: - Zer egiten duzu zuk hemen? Hau gure etxea da, gainera zu ez zara gu bezalakoa! - Joan zaitez hemendik itsusi hori! Guztiak beraren aurka zeudela ikusirik, Lili pixkanaka iskin batean geratzen hasi zen, isilik eta triste. Mari etxekoandrea arropa zintzilikatzen hasi zen, baina Lili bakarrik jarri zuen eta Egurtxo eta bere lagun guztiak binaka. Horregatik Mari joan eta berriro ere gainerakoak berarengana hurbildu ziren: - Aizu neska ez al dakizu hitz egiten? - Ez al duzu ulertzen ez dugula nahi zu gurekin egotea? - Egurtxo alperrik ari gaituk, ez dik eta ezer esaten… goazen hemendik! Lili berriro ere bakar-bakarrik geratu zen. Egunak joan eta egunak etorri, Lilik bakarrik jarraitzen zuen, geroz eta tristeago eta bakartiago. Egun oso haizetsu batean, soka balantzaka ari zela, Lili haize bolada batek lurrera bota zuen gainerakoen barrea eraginez. - Ikusten, ikusten nola ez duzun ezertarako balio! - Zu ez zara gu bezain indartsua! Guztiak oihuka ari zirela, beste haize bolada batek Egurtxo bota zuen lurrera, gainerakoak larritzen hasi ziren. - Egurtxo ondo al hago? Helduiok gogor belarrari segituan pasako duk eta.
  • 2. Denbora pixka batera Haizea geratu zen eta guztiak lasaitu ziren, orduan batzuk pentsatzen ari ziren agian, Lili ez zela beraiek pentsatzen zuten bezalakoa, izan ere, Egurtxori gertatutako bera pasa zitzaion. Handik gutxira Mari etorri zen, pintzak lurretik jaso eta berriro zintzilik jarri zituen. Baina oraingo honetan, Lili eta Egurtxo batera jarri zituen azpiko arropa eusten. Egurtxo pentsakor zegoen Lilirekin batera kuleroak ederki ari zelako eusten, orduan konturatzen hasi zen agian oker zegoela Lilirekin. Nahiz eta Lilik askotan bakarrik egotea nahiago izan eta komunikatzeko eta hitz egiteko zailtasunak eduki, bere lana primeran egiten zuela ohartu ziren. Lili ere, beraiek bezalaxe, arropa primeran eusteko gai zen. Egunak joan eta egunak etorri, mota eta kolore guztietako pintzak iritsiz joan ziren Mariren etxeko saskira. Baina Egurtxo eta bere lagunek ez zuten berriro ere Lilirekin eduki zuten jarrera eduki eta eskuzabalik hartzen zituzten pintza berriak. Izan ere, hauek bazekiten nahiz eta gainerako pintzak beste koloretakoak izan, beraiek bezalaxe lana primeran egiten zutela. Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Mariren etxeko terrazan.