4. IBERIARRAK
Penintsulako hegoaldean
eta ekialdean bizi ziren.
Tributan zeuden
antolatuta, eta tribu
bakoitza errege batek
gobernatzen zuen.
Muinoetako herrixka
hesitsuetan bizi ziren.
Gehienak nekazariak,
abeltzainak eta artisauak
ziren. Feniziarrekin eta
greziarrekin salerosketan
aritzen ziren, eta beren
txanpona zuten.
6. HERRI
KOLONIZATZILEAK
FENIZIARRAK:Asiatik etorri ziren.
Andaluziako itsasertzean koloniak
fundatu zituzten; adibidez, Gadir
GREZIARRAK: Greziatik etorri
ziren. Mediterraneoko
itsasertzean koloniak fundatu
zituzten; adibidez, Emporion.
KARTAGOTARRAK:Afrikako
iparraldetik etorri ziren. Balear
uharteetan eta penintsularen
ekialdean koloniak fundatu
zituzten; adibidez, Kartago Nova.
Erromatarren kontra borrokatu
ziren, penintsula kontrolatu
nahian: galdu egin zuten.