Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

1,909 views
1,764 views

Published on

Zeinu grafikoaen eta Logotipoen TEORIA azaltzen da.

Published in: Sports, Technology
0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
• Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
1,909
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
20
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

1. 1. ZEINU GRAFIKOAK eta azalpen grafikoak
2. 2. ZEINU GRAFIKOAK ETA MARKAK Gaur eguneko gizartean hainbat irudi erabiltzen dugu mezuak azaldu eta adierazteko. Irudi batzuk informatzeko erabiltzen dira, beste batzuk mezuak azaltzeko eta beste asko sentimenduak adierazteko. Artistek euren adierazpenak egiteko irudiak erabiltzen dituzte. Mezuak adierazteko erabiltzen diren irudi hauek leku askotan aurki ditzakegu: trafiko seinaleetan, merkataritza zentroetan, garraio publikoetan, publizitatean, koadroetan, produktuen ikurretan edo ohar-azalpenetan, ordenadoreko menuetan, telebistan, e.a. Irudi bakoitzak bere mezua adierazten digu. Badaude informazioa, debekua edo arriskua adierazteko erabiltzen diren zeinu edo sinboloak ere, irudiak azken finean.
3. 3. Irudi bat sinplea denean eta ikuslegoari mezu argi bat adierazteko helburuarekin egiten denean, zeinu bezala kontsidera dezakegu. Zeinuen diseinua ikus elementu gutxi eta egitura sinpleak erabiliz egiten da. Zeinuak egiteko oinarrizko forma geometrikoak dira gehien erabiltzen diren formak: karratua, laukia, zirkulua edo triangelua. Era honetan, ikusleak zeinua era errazean behatu, ulertu eta gogoratuko du.
4. 4.

KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN Gizakion arteko komunikazioa era askotakoa izaten da: idatzizkoa, ahozkoa, soinuen eta musikaren bidezkoa edota irudien bidezkoa. Komunikazioa gertatzeko funtsezkoa da prozesuan parte hartzen dutenek erabilitako hizkuntza ezagutu eta ulertzea, era honetan, hartzaileak ongi ulertu ahal izango du igorleak azaldu nahi duen mezua. Komunikazio ekintza bat gertatu ahal izateko ondorengo eragileek parte hartu behar dute:

HELBURUA :mezu bat azaldu edo adieraztea.

MEZUA : irudiak adierazten duena. Igorleak hartzaileari azaldu edo adierazi nahi dion informazio, ideia edo sentimenduen multzoa da.

HARTZAILEA : irudiaren ikuslea

IGORLEA : irudiaren egilea

KODEA : mezua adierazteko erabilitako hizkuntza da. PLASTIKA ETA IKUS HIZKUNTZAri dagokionez, hauek dira kodea eratzen duten elementuak: puntuak, lerroak, formak, koloreak, konposaketa, irudia lortzeko erabilitako teknikak etab.

BIDEA : marrazkiak, kartelak, koadroak, komikiak, telebista, zinema etabTESTUINGURUA: komunikazioa ematen den ingurunea, parte hartzaileen ezaugarriak, adina, arraza etab

5. 5.

INGURUNEKO seinaleen kodeak Orokorrean, inguruneko seinaleek kode edo hizkuntza berezi bat erabiltzen dute. Seinalearen formak eta koloreak alde batetik, eta seinalean agertzen den irudiaren ikus elementuak bestetik, dira hizkuntza berezi hau zehazten duten elementuak.

Seinalearen formak eta koloreak a) LAUKIA ala karratua (urdina): INFORMAZIOA adierazteko. Laukia ala karratua INFORMAZIOA adierazteko erabiltzen da. Laukia urdin kolorekoa izaten da eta barneko elementuak zuriz adierazten dira. Batzuetan barneko irudia beltzez adierazten da hondo zuriaren gainean.
6. 6.

b) Triangelua (gorria): ARRISKUA adierazteko. Triangelua ARRISKUA adierazteko erabiltzen da. Triangeluaren kanpoko lerroa gorri kolorekoa da eta barneko elementuak beltzez adierazten dira hondo zuriaren gainean.

7. 7.

c) Zirkulua (gorria):

DEBEKUA adierazteko. Zirkulua DEBEKUA adierazteko erabiltzen da. Zirkuluaren kanpoko lerroa gorri kolorekoa da eta barneko elementuak beltzez adierazten dira hondo zuriaren gainean.

8. 8.

Seinalean agertzen den irudiaren ikus elementuak Seinaleen helburua ikusleak modu arin eta errazean mezua bereganatzea da, beraz, agertu behar den irudiak ezin du xehetasun askorik izan, bestela ikusleak denbora galduko luke xehetasun horiek begiratzen.

Seinalean autoa eta irristadaren irudiak oso modu eskematikoan adierazi dira, oso era sinplean. Irudia lerro eta forma geometriko sinplez adierazita dago. Koloreak ere oso sinpleak dira, beltza hondo zuriaren gainean. Forma hauek errealitatekoen sinplifikazioa dira.

Seinale honetan ere irudia oso modu eskematikoan adierazi da, oso era sinplean. Irudia lerro eta forma sinplez adierazita dago. Kolore beltza erabili da hondo zuriaren gainean. Forma hauek errealitatekoen sinplifikazioa dira.

9. 9. Ikurrak edo Logotipoak

Ikurrak (edo logotipoak) zeinu grafiko mota bat dira. Ikur edo logotipoek euren mezua berehala adierazteko gaitasuna dutenez gero, gaur egun, zeinu grafikoen erabilera eremu guztietara hedatu egin da. Ikurra edo logotipoa, irudia eta testua integratzen dituen zeinu grafikoa da. Produktu desberdinetan agertzeko bereziki diseinatuak izaten dira ikur hauek. Ikurren helburua adierazten den marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea da.

10. 10.

Ikur bat gogoratzeko erraza baldin bada, ikusleak ikurra berriro ikusterakoan, adierazten duen marka, enpresa edo zerbitzua berehala identifikatuko du, beraz, ikurrak bere helburua bete duela esan genezake.

11. 11.

Ikur edo logotipoen diseinuan erabili ohi diren ikus elementuak sinpleak dira, hau da, oinarrizko forma eta koloreak. Era honetan, ikusleak modu arin eta errazean gogoratuko du irudia eta berehala identifikatuko du adierazten duen markarekin.

12. 12.

Ikurrak ikuslearen arreta erakarri behar du bere helburua ongi betetzeko.