Ukitzaileak

1,792
-1

Published on

Aurkezpen honetan lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileen oinarrizko ezaugarri eta kontzeptuak azaltzen dira. Marrazketa teknikoan eta diseinuan kontzeptu hauek irudiak era egokian egiteko nola aplikatu azaltzen da.

Published in: Education
5 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
1,792
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
3
Actions
Shares
0
Downloads
21
Comments
5
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Ukitzaileak

  1. 1. LOTURAK eta UKITZAILEAK SARRERA OINARRIZKO KONTZEPTUAK ADIBIDEAK
  2. 2. SARRERA Gure inguruko hainbat irudi, forma eta ikurren diseinuan zuzen eta arkuen arteko lortura eta ukitzaileen ezaugarriak erabiltzen dira. Era honetan, irudi hauetan agertzen diren lerro desberdinen arteko loturak perfektuak dira.
  3. 3. SARRERA Atari honen irudiaren diseinuan arkuen arteko ukitzaileen ezaugarriak aplikatu dira loturak lortzeko.
  4. 4. LOTURAK eta UKITZAILEAK SARRERA OINARRIZKO KONTZEPTUAK ADIBIDEAK
  5. 5. OINARRIZKO KONTZEPTUAK Zuzenki eta zirkunferentzia arku baten, edo bi zirkunferentzia arku edo gehiagoren arteko lotura ezin hobea ahalbidetzeko erabiltzen den baliabide geometrikoa tangentzia (ukitzailea) da.
  6. 6. OINARRIZKO KONTZEPTUAK Lerro zuzen bat eta zirkunferentzia arku bat, edo bi zirkunferentzia arku (edo gehiago) ukitzaileak izango dira puntu bakar batean, ukitze – puntuan, elkar topatzen badute.
  7. 7. OINARRIZKO KONTZEPTUAK Ukitzaileen artean bi kasu bereiziko ditugu: <ul><li>Zuzena eta zirkunferentzia arku bat ukitzaileak izateko zuzena eta zirkunferentziaren erradioa ukitze – puntuan elkartzuta izango dira. </li></ul>
  8. 8. OINARRIZKO KONTZEPTUAK <ul><li>Zirkunferentzia arkuak ukitzaileak izateko zirkunferentzien zentroak eta ukitze – puntua lerro zuzen berdinean egongo dira, beraz, zirkunferentzia hauen erradioak ere lerro zuzen horretan egongo dira. </li></ul>
  9. 9. OINARRIZKO KONTZEPTUAK Zirkunferentzia arkuak bi eratara izan daitezke ukitzaileak: barnetik eta kanpotik. Beheko marrazkian bi kasuak bereiz ditzakegu.
  10. 10. OINARRIZKO KONTZEPTUAK Ukitze – puntuan arkuen norabidea aldatzen denean, puntu hau inflexio – puntua izango da.
  11. 11. LOTURAK eta UKITZAILEAK SARRERA OINARRIZKO KONTZEPTUAK ADIBIDEAK
  12. 12. ADIBIDEAK Hurrengo irudietan, gure hiri edo herrietan aurki dezakegun hainbat adibide ikusi eta aztertuko dugu. Irudi edo forma batzuk arkitekturan aplikatutakoak dira: eraikinen atari, leiho edo balkoietan erabiltzen diren apaingarriak. Beste batzuk ikurren diseinuan aplikatutakoak dira: arropa marken ikur edo logotipoak.

×