Komikia

3,777 views
3,598 views

Published on

komikia hobeto ulertzeko aurkezpena.

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
• Be the first to comment

• Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
3,777
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
8
Actions
Shares
0
Downloads
44
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Komikia

1. 1. KOMIKIA SARRERA ZER DA SEKUENTZIA BINETAK eta ORRIAREN EGITURA PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK
2. 2. SARRERA Arte adierazpide gehienetan (ikurrak, kartelak, koadroak, etab.) irudi bakarra erabiltzen bada, komikian irudi bat baino gehiago erabiltzen da, irudi sekuentzia bat hain zuzen. Irudi sekuentziaren ezaugarririk nabarmenena denboraren aldaketa adierazteko gaitasuna da.
3. 3. SARRERA Irudiak aldatuz, istorio bat kontatzeko aukera ematen digu komikiak. Honez gain, beste ezaugarri bat erabiltzen du komikiak gehienbat: testua. Testuaren bitartez pertsonaiek pentsatzen edo esaten dutena, edo narratzaile batek deskribatzen diguna ezagutu dezakegu.
4. 4. KOMIKIA SARRERA ZER DA SEKUENTZIA PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK BINETAK eta ORRIAREN EGITURA
5. 5. ZER DA SEKUENTZIA Irudi sekuentzia baten bitartez narrazio bat azaldu nahi denean, ekintzak orden kronologikoan azaldu behar dira istorioaren esanahia ulertzeko. Irudi sekuentzian beraz, egileak ekintza batzuk lehenago eta beste batzuk geroago azaldu beharko ditu narrazioa ongi adierazteko.
6. 6. ZER DA SEKUENTZIA Irudi berdinak erabiliz, baina ordena aldatuz, sekuentziaren esanahia erabat aldatzen da.
7. 7. ZER DA SEKUENTZIA - ELIPSIA Narrazioan denbora egituratzeko erabili ohi den baliabidea elipsia da. Narrazioan garrantzi gutxi duten edo erraz soma daitezkeen pasarteak ezkutatzeari elipsia esaten zaio. Jon bere neska lagunarekin ezkondu egin zen. Bi urte geroago... Jonek familia osatu zuen eta Aitor izena jarri zioten semeari.
8. 8. ZER DA SEKUENTZIA - ELIPSIA Elipsia erabiltzen baldin bada, narrazioan agertzen diren beste irudiek informazio nahikoa eskaini behar dute istorioa era egokian ulertzeko. Elipsiaren bitartez, narrazioaren datu batzuk ez dira erakusten, beraz, sekuentzian agertzen diren irudiek argi adierazi behar dute istorioaren esanahia.
9. 9. KOMIKIA SARRERA ZER DA SEKUENTZIA PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK BINETAK eta ORRIAREN EGITURA
10. 10. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA Komiki baten bineten formak, komikiak adierazi nahi den helburuaren arabera aukeratu behar ditu egileak. Binetak mota askotakoak izan daitezke, arruntenak lauki zuzenak izaten dira, baina beste formakoak ere erabili ohi dira komikiari bizitasuna emateko: borobilak, izar formakoak, e.a.
11. 11. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA Komikiari bizitasuna emateko, bineta bertikal edo zeiharrak erabil daitezke, formato hauek irudiari dinamismoa edo mugimendua adierazten diotelako. Orriaren egitura ere, bineten forma bezala aukeratu behar da, helburuaren arabera.
12. 12. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA Egileak batzuetan ez ditu binetaren ertzak marraztu edo zehazten, era honetan, elementuak binetatik kanpo irteteko askatasuna dutela dirudi, mugimendua adierazteko beste modu bat izanik.
13. 13. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA Komiki bateko binetaz osatutako orriaren egiturak ere, binetaren formak bezala, komikiaren mezuarekin harremana izan behar du.
14. 14. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA 1go binetan marrazkia binetatik irteten da. Pertsonaiak, hartu duen ikararen ondorioz, salto handia egiten du. Saltoaren mugimenduak indar gehiago hartzen du marrazkia binetatik irteterakoan. Ohea ere binetatik irteten dela ikus dezakegu.
15. 15. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA 2garren binetan ere, marrazkia binetatik irteten da. Pertsonaiak eskuan daraman kaskoa eskuineko bazterretik irteten da saltoa edo korrikaren ondorioz.
16. 16. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA 3garrenean egileak ez du binetaren marra zehaztu, era honetan, motorraren ibilbideak mugarik ez duela dirudi. Motorra hurrengo binetan sartuko dela adierazi nahi du egileak.
17. 17. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA Azkeneko binetan, motorrak uzten duen arrastoa ezkerraldetik sartzen da aurreko binetatik. Horretarako motorraren arrastoak binetaren marra zeharkatzen du, mugimendua eta abiadura adierazi nahian.
18. 18. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA
19. 19. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA
20. 20. KOMIKIA SARRERA ZER DA SEKUENTZIA PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK BINETAK eta ORRIAREN EGITURA
21. 21. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Bineta batean agertzen den irudiak, egileak adierazi nahi duen mezua ongi azaldu behar du. Bineta barneko irudiaren eskala plano mota eta angulazioaren arabera neurtzen da. Plano eta angulazio mota bakoitzak bere helburu eta ezaugarriak ditu.
22. 22. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Binetaren barnean agertzen diren elementuen eskala edo neurriaren arabera zehazten dugu plano mota. Esanahi desberdina izango du bineta batean pertsona bat osorik erakusteak, ala bineta osoa bere aurpegiarekin betetzeak.
23. 23. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Hauek dira ikasgaian aztertuko ditugun plano motak:

Plano orokorra. Lekuak edo inguruneak deskribatzeko.

Talde planoa. Pertsonei dagokio.

Plano osoa. Pertsonei dagokio.

Plano ertaina. Pertsonei dagokio.

Plano hurbila (eta oso hurbila). Pertsonei dagokio.

Xehetasun planoa. Objektuak, xehetasunak (gauza txikiak) edo pertsonaien atalak erakusteko.

24. 24. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK PLANO OROKORRA inguruneak edo lekuak deskribatzeko erabiltzen da. Leku baten ikuspegi orokorra erakusten digu, normalean pertsonaiak tamaina txikian agertuz.
25. 25. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Bineta honetan egileak eraikinen goiko aldea (ingurunea) erakusten digu. Plano orokor honen bitartez, egileak ekintza non gertatuko den erakutsi nahi digu. Normalean, plano orokorra sekuentziaren hasieran erabiltzen da, ekintzaren ingurunea ikusleari erakusteko asmoz.
26. 26. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK TALDE PLANOA pertsona talde bat erakusten denean erabiltzen da. Talde honek egiten duen ekintza azaltzen digu eta haien jarrera ikusten da talde edo multzo bezala. Pertsonaiak osorik edo zati bat erakusten ager daitezke talde planoan.
27. 27. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Egileak bi pertsonaia elkarrekin erakusten dizkigu bineta honetan, talde planoa beraz. Plano honen bitartez, bi pertsonaien arteko harremana edo ekintza azaltzen digu.
28. 28. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK PLANO OSOA k pertsonaia bat osorik erakusten digu. Plano osoak pertsonaiaren ezaugarriak erakusten dizkigu: jantzia, jarrera, egiten ari den ekintza, e.a.
29. 29. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Bineta honek pertsonaiaren plano osoa erakusten digu. Corto Maltésen jarrera zein den eta zer egiten ari den erakusteko erabili du plano osoa Hugo Pratt marrazkilariak.
30. 30. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK PLANO ERTAINAK pertsonaia gerritik gora erakusten digu. Pertsonaia burutzen ari den ekintzaren interesa gerritik gora gertatzen denan erabiltzen da plano ertaina: elkarrizketa bat, besoen mugimendua, keinu bat, e.a.
31. 31. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Egileak pertsonaiaren haserrea erakusten digu bineta honetan. Haserrea neskaren keinuaren bitartez adierazten zaigu: burua makurtuta eta besoak aldakan jarrita, horretarako plano ertaina erabili du Tim Sale marrazkilariak.
32. 32. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK PLANO HURBILAk pertsonaia baten burua edo aurpegia erakusten digu. Plano hurbila pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da: harridura, beldurra, poza, mina, e.a. Pertsonaiaren sentimenduak aurpegiaren espresioaren bitartez erakusten dira.
33. 33. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Bineta honek pertsonaiaren plano hurbila erakusten digu. Blueberryren espresioa zein den erakusteko erabili du plano hurbila Jean Giraud marrazkilariak.
34. 34. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Plano oso hurbilak pertsonaiaren aurpegia edo buruaren atal bat erakusten digu: begiak edo ahoa esaterako. Plano hurbila bezala, pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da, baina kasu honetan indar gehiagorekin.
35. 35. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK XEHETASUN PLANOA k istorioaren barnean garrantzia duen elementu baten irudia erakusten du. Xehetasun planoan normalean objektu bat erakusten da, baina pertsonaiaren zati bat ere ager daiteke, eskua edo oina adibidez.
36. 36. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Egunkarian agertzen den albistea istorioaren barnean garrantzi handia duen elementua denez, marrazkilariak xehetasun planoa erabili du bineta honetan.
37. 37. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Angulazioak irudiaren ikuspuntua zehazten du. Hau da, binetan agertzen den irudia ze altueratik ikusten dugun zehazten digu. Hiru motako angulazioak aztertuko ditugu: ohikoa edo horizontala, pikatua eta kontrapikatua.
38. 38. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK OHIKO ANGULAZIOA edo HORIZONTALA: irudia aurrez aurre ikusten dugunean, gure begien ikuspuntuaren ohiko altueran. Ohiko angulazioan beraz, gure ikuspuntua horizontalarekiko paraleloa da.
39. 39. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK ANGULAZIO PIKATUA: irudia goitik ikusten dugunean. Txorien ikuspuntua deitzen zaio baita ere, irudia goitik behera ikusten delako. Angulazio pikatuan agertzen diren pertsonaiak gure azpitik ikusten ditugunez, hauei garrantzia kentzeko erabiltzen da.
40. 40. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Bineta honetan irudia goitik ikusten dugu, hau da, angulazio pikatuan. Irudian hegazkina eta paisaia erakusteko erabili da angulazio hau. Bineta honen bitartez ongi uler dezakegu zergatik deitzen zaion angulazio pikatuari txorien ikuspuntua.
41. 41. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK ANGULAZIO KONTRAPIKATUA: irudia behetik ikusten dugunean. Angulazio kontrapikatua angulazio pikatuaren kontrakoa da, hau da, behetik gorakoa. Angulazio kontrapikatuan agertzen diren pertsonaiak gure gainetik ikusten ditugunez, hauei garrantzia emateko erabiltzen da.
42. 42. KOMIKIA SARRERA ZER DA SEKUENTZIA PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK BINETAK eta ORRIAREN EGITURA
43. 43. KODIGO ZINETIKOAK Kodigo zinetikoak mugimendua adierazteko erabiltzen diren marrazkiaren ezaugarriak dira. Era askotakoak izan daitezke: hodeitxoak, marratxoak, norabidea adierazteko marrak, marrazkiaren errepikapena edota marrazkiaren dardara dira gehien erabiltzen direnak.
44. 44. KODIGO ZINETIKOAK Bineta berdinean kodigo zinetiko bat baino gehiago erabiltzen denean mugimendua areagotzen da. Beheko adibidean, Garfielden abenturak, marratxoak, marrazkiaren errepikapena eta norabidea adierazteko marrak erabili ditu egileak.
45. 45. KODIGO ZINETIKOAK Supermanen hegaldiaren norabidea azaltzeko, norabidea adierazteko marrak erabili ditu Tim Sale marrazkilariak. Era honetan, Superman goitik behera doala ulertzen dugu.
46. 46. KODIGO ZINETIKOAK Kamioia eta autoaren norabidea azaltzeko, hodeitxoak eta norabidea adierazteko marrak erabili ditu Hergé marrazkilariak. Era honetan, autoak mugitzen ari direla ulertzen dugu.
47. 47. KODIGO ZINETIKOAK Hegazkinaren hegaldia azaltzeko, norabidea adierazteko marrak eta marra kiribilak erabili ditu egileak. Era honetan, hegazkina mugitzen ari direla ulertzen dugu.
48. 48. ONOMATOPEIAK Onomatopeiak komikian erabiltzen diren soinuaren adierazpen idatziak dira. Batzuetan zaratak edo kolpeak adierazteko erabiltzen dira: BOOM, BANG, CRAASH eta antzerakoak. Mugimendua edo abiadura adierazteko ere onomatopeiak erabili ohi dira: ZOOOM, SHOOOM, e.a.
49. 49. ONOMATOPEIAK Pareta urratzearen zarata adierazteko SKK..REEEEEEEEEEE onomatopeia erabili du egileak Hulken bineta hauetan. Zarata handia denez, eta goitik behera sortzen denez, egileak bi bineten artean idatzi du onomatopeia.
50. 50. ONOMATOPEIAK Hiru onomatopeia erabili ditu Hergék, Tintínen sortzaileak, bineta honetan: BANG tiroa adierazteko, CRAS botilaren apurketarako eta ZIUUUU balaren abiadurarako.
51. 51. IKURRAK Pertsonaien egoera desberdinak adierazteko, harridurak, ikarak, kolpeak eta antzerakoak, askotan ikurrak erabiltzen dira. Izarrak, galdera ikurrak, harridura ikurrak eta bestelakoak izan daitezke ikur hauek.
52. 52. IKURRAK Bineta honetan ikur desberdinak erabili ditu egileak: izarrak eta marratxoak , gizonak hartzen duen kolpea adierazteko eta tantak (Tintínen buruaren gainean) ikara edo sorpresa azaltzeko. Egileak ere onomatopeiak ere erabili ditu.