Ilustrazioa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Ilustrazioa

on

  • 1,847 views

Aurkezpen honetan ilustrazioaren azalpen labur duzu. Nola landu informaziorako, literaturarako edota musikarako lanen ilustrazioak ? Ilustrazioan erabil ohi diren teknikak eta gai hauen adibide ...

Aurkezpen honetan ilustrazioaren azalpen labur duzu. Nola landu informaziorako, literaturarako edota musikarako lanen ilustrazioak ? Ilustrazioan erabil ohi diren teknikak eta gai hauen adibide desberdinak dituzu azalpenak ongi jarraitu eta ulertu ahal izateko.

Statistics

Views

Total Views
1,847
Views on SlideShare
1,750
Embed Views
97

Actions

Likes
0
Downloads
16
Comments
0

3 Embeds 97

http://plastikairekia.wikispaces.com 74
http://moodle.lauro.org 22
http://www.slideshare.net 1

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Ilustrazioa Ilustrazioa Presentation Transcript

  • ILUSTRAZIOA SARRERA ILUSTRAZIO MOTAK INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA
  • SARRERA “Orduan ene begiak harresiaren oinera zuzendu, eta jauzi egin nuen! Hantxe zegoen, printze txikiarengana luzatua, hogeita hamar segundotan edonork akaba dezakeen suge hori horietako bat.” Printze Txikia. ANTOINE DE SAINT-EXUPÉRY. 1943
  • SARRERA Ilustrazioa esaten diogu lan mota batzuekin batera agertu ohi diren irudien bidezko azalpen edo adierazpenei. Ilustrazioa erabiltzen duten lan mota batzuk hauek dira: azalpen katalogoak, literatura, musika edota beste batzuk. Ilustrazioaren helburu nagusia gai bat azaldu, adierazi edo apaintzea da.
  • SARRERA Ilustrazioaren bitartez ikuslegoari oinarrizko informazioa eman behar zaio, eta honetarako, ilustratzaileek teknika desberdinak erabili ohi dituzte: argazkia, marrazkia, muntaiak etab., batzuetan kolorez eta bestetan zuri beltzez. Ilustrazioetarako erabiltzen diren formak eta koloreak, adierazi nahi den gaia edo mezuaren arabera aukeratu behar dira.
  • SARRERA Ilustrazioak izan behar duen ezaugarri nagusia irudiaren garbitasuna da, batez ere azalpenerako ilustrazioan, mapak edo tresnen erabilerarako ilustrazioetan adibidez
  • SARRERA Enpresarientzako lehiaketa baterako ilustrazio honetan irudiaren garbitasuna oso ongi ikus dezakegu. Lerroak eta formak modu sinplean erabili dira. Koloreek formen gainazalak osorik betetzen dituzte aurkezpen ona eta garbitasuna lortzeko.
  • ILUSTRAZIOA SARRERA ILUSTRAZIO MOTAK INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA
  • ILUSTRAZIO MOTAK Ikasgai honetan ilustrazio mota hauek aztertuko ditugu: informaziorako ilustrazioa eta literatura eta musika lanen ilustrazioa. Informaziorako ilustrazio honetan, forma eta koloreen erabilera azaldu nahi den gaiaren arabera landu ditu egileak. Xehetasunek garrantzi berezia dute irudian, formak eta koloreak oso zehatzak direlarik.
  • ILUSTRAZIO MOTAK Antoine de Saint-Exupéry idazle frantziarrak, Printze Txikia ipuina idatzi zuenean, ilustrazioak egin zituen baita ere, literaturaren bitartez adierazi zuen mezua irudien bitartez ere adieraziz aldi berean.
  • ILUSTRAZIO MOTAK Hiru Truku musika taldearen disko azalean, taldeko partaideak nortzuk diren erakutsi nahi da era original batean. Honetarako, koloretako argazki muntaia erabili da kolore apaletako hondo baten gainean.
  • ILUSTRAZIOA SARRERA ILUSTRAZIO MOTAK INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA
  • INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA Testu liburu, entziklopedia, hiztegi eta antzerakoetan, askotan irudiak erabiltzen dira gaia beste era batean azaldu edo adierazteko. Ilustrazio mota honen helburu nagusia irakurleei informazioa ematea da. Testuaren bitartez azaltzen den gaia hobeto ulertzeko askotan irudiak behar izaten dira.
  • INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA Bideokameraren pila aldatzeko jarraitu behar diren pausuak azaltzen dizkigu irudiak. Manualean agertzen diren azalpen idatziekin batera, pila aldatzeko jarraitu behar diren pausuak marrazkien bitartez ere agertzen dira. Ilustratzaileak bideokameraren atal desberdinak xehetasunez azaltzen ditu. Era honetan, jarraitu behar diren pausuak modu errazean ulertuko ditu irakurle edo ikusleak.
  • INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA Beheko ilustrazioa historiako azalpen bat osatzeko erabili da. Ilustrazio honen helburua irudien bitartez informazioa ematea da. Formak eta lerroak herrialdeen mugak eta maparen koordenadak adierazteko erabili dira, eta koloreak herrialdeen berezitasunak adierazteko.
  • ILUSTRAZIOA SARRERA ILUSTRAZIO MOTAK INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA Literaturako lanen ilustrazioan garrantzitsuena gaia da, hau da, literaturak adierazten duen mezua kontuan izan behar da irudiaren bitartez ere mezu berdina adierazteko.
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA Ezkerreko irudian umeentzako ipuin desberdinak jasotzen dituen liburu baten azalerako ilustrazioa dugu. Eskuineko irudian liburuaren azala ikus dezakegu.
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA Ilustrazio honetan formak eta koloreak haurrentzat eginak dira. Otsoa eta astoaren keinuak aprobetxatu ditu egileak irudia testuaren inguruan kokatzeko. Ekintza kokatzeko, paisaia marraztu du egileak. Irudian koloreak alaiak eta biziak dira.
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA Azeria eta zaldia umeentzako ipuinaren ilustrazio honetan, ohiko liburuen itxura erabili beharrean egitura desberdina erabili du egileak, beti ere ezarritako testuak errespetatuz. Erabilitako teknika akuarela eta tinta izan da.
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA “Contemplas maravillado lo que ocurre alrededor y escuchas el sonido de un espléndido batir de alas. Alzas la vista emocionado y observas que el primer Dragón del Arco Iris vuelve a casa.” FIN
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA Irakurle edo ikuslearen adina kontuan izan behar den ezaugarri garrantzitsua da ilustrazioa lantzerakoan. Literaturaren gaia eta irakurleen adina aldatzen denean, ilustrazioaren estiloa ere aldatu egiten da.
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA Ondorengo irudietan literaturako pertsonaia batzuen ilustrazioak aztertuko ditugu. Kasu bakoitzean ilustratzaileak erabilitako teknika behatu eta aztertu: lerro motak, koloreak eta hauek aplikatzeko modua, irudiaren aurkezpena eta garbitasuna etab.
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA
  • LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA
  • ILUSTRAZIOA SARRERA ILUSTRAZIO MOTAK INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA
  • MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA Diskoak ilustratzeko, musika eta hitzen bitartez zabaltzen den mezua kontuan izan behar da. Honez gain, musika taldearen irudia, ingurunea, herrialdea eta antzerako ezaugarriak ere kontuan izan behar dira.
  • MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA Azalak eta kontrazalak erabiltzen dira CDak ilustratzeko, era honetan egileak bi irudien artean lotura bat sor dezake. Erabilitako teknikak oso desberdinak izan ohi dira: argazkiak, muntaiak, marrazkiak, pintura etab.
  • MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA Batzutan CD albumaren barnealdea ere ilustratzen da: abestien hitzekin batera, argazkiak eta mota askotako ilustrazioak agertu ohi dira. Era honetan, lotura bat sortzen da musika, hitzak eta irudien bitartez adierazten den mezuarekin.
  • MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA Fool´s Garden taldearen CD honen azala eta kontrazalaren artean jarraipena dagoela ikus dezakegu. Ilustratzaileak marrazkia eta pintura erabili ditu irudian kolore biziak eta kontrasteak sortzeko. Diskoa eta abestien izenburuak idazteko espazio zuriak utzi ditu erdialdean.
  • MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA Nirvana taldearen CD hau ilustratzeko, Robert Fisherrek argazkia eta marrazkia erabili ditu. Azalean eta kontrazalean, ilustratzaileak lekua utzi du taldearen izena, CDaren izenburua eta abestiak idazteko.
  • MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA Oskorriren CD hau umeentzako da, horregatik ilustrazioan ume txikien argazkiak erabili dira. Azalean, argazkiak kolorez agertzen dira: lauki txikietako argazkiak kolore bizi eta beroez eginak, eta lauki handietakoak kolore hotzez. Era honetan, kontrastea sortzen da, aurpegiak bereizi ahal izateko.