• Like

Loading…

Flash Player 9 (or above) is needed to view presentations.
We have detected that you do not have it on your computer. To install it, go here.

Uploaded on

 

More in: Business , Technology
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
393
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0

Actions

Shares
Downloads
2
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwert yuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopa sdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghj klzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcv bnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyu iopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz xcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbn mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwer tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiop asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfgh jklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmrtyuiop 5. AMATASUNA asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfgh jklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq 5.garren ikasgaia wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyu iopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd 07/11/2010 fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz xcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbn Amaya Mtnez. de Viergol Irak. mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwer tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiop asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfgh jklzxcvbnmrtyuiopasdfghjklzxcvbn mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwer tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiop asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfgh jklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyu iopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz xcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbn mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmrtyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdf ghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz xcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbn mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwer tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiop asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfgh jklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyu iopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd fghjklzxcvbnmrtyuiopasdfghjklzxcv bnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyu iopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz xcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbn mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwer tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiop asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfgh jklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmr tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiop asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfgh jklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc
  • 2. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. EDUKINA hZ<// 'KZ  ^dh < KEhZ hE < d, ZZ <  ^dhd <K 'KZ < KEhZ hE <  >/Ed < ^<h/ D Zdy E : Zd /Z hWE ^<h/ D Zdy E : Zd /Z hWE D d ^hE /K>K'/<K ZE < ^h E ^d 'hZ ^K ZE ><K h<Z /Z hWE KW/K K , ZZZ < ^hd E > E >/ W Zd/ ><K DK >/d d WZ^d /K <KEKD/<K E d<K > 'hEd <KEKD/<K K/E ZZ/ Z hd /> > W K^W/d >Z d ' d/<K ^h^//K dd d ZZ/ , ^d D d ^hE >/  dZ <K /Ed ^hE d <KEdZ dh D /d   K    > K h< d  >/K' d d dd /Z hE'/d h< d  >/K' d d dd /Z hE'/WE <h <d ^< Z < www.seg-social.es Página 2
  • 3. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. <h <d KZ /E<d <hKdE ,K Z/ ^<h/ ZE /dKZWE W  WZ^<Z/W/K D d ^hE dyK^dE ^< Z/ Z</E  dZ hZ<dh , ZZ<K '/Z/ < < ^h 'hd/d E : /Kd ' d/< D d ^hE D d ^hE < ^h E : /d d ^hE ZE /d d ^hE < ^h E ^d K<hDEd /K K/E ZZ/<K Z h/ Z Ed Z/ < ^< dhd <K  >/Ed E 'h^/ < E<  Z/d <K ZZ'/DE Z/ /EKZE <KEdhZ <K > E'/> < EKZZ <KEdhZ <K > E'/> <  hdKEKDKE K Z <KEdhZ <K > E'/>E ZZ'/DE Z/  : ' :  dy<K > E'/>E ZZ'/DE Z/  /< d D d Z/d <K ZZ'/DE Z/  /d^ ^K<K > E'/>E ZZ'/DE Z/  KZ /Ehd <K ZE Z Z <K  E D d ^hE > 'hEd KEhZ hE < ^< </hE < WZ^d /K <KEKD/<K E d<K ^<h/ D Zdy E : Zd /Z hWE D d ^hE >/  dZ <K /Ed ^hE d <KEdZ dh D /d /Z hE'/WE ^<h/ h< d  >/K' d d dd <h <d d KZ /E<d ^<h/ ZE /dKZWE W www.seg-social.es Página 3
  • 4. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak.  WZ^<Z/W/K www.seg-social.es Página 4
  • 5. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 1 Aurkibidea • Egoera babestuak / onuradunak / betebeharrak • Eskubidea martxan jartzea / Iraupena • Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa • Ukatzea, baliogabetzea eta etetea / Iraungitzea • Kudeaketa / Eskaerak • Oinarrizko araudia 2 Egoera babestuak / onuradunak / betebeharrak Babestutako egoerak Onuradunak Baldintzak Altaren pareko egoerak 2.1 Babestutako egoerak Babestutako egoeratzat joko dira, ondoko egoera hauek direla eta, atsedenaldiaz eta baimenaz gozatzen denean: Amatasun biologikoa, fetuak 180 egun baino gehiago dituenean gertatzen diren erditzeak barne, fetua bizirik edo hilda jaiotzen den kontuan izan barik. Adopzioa eta familian hartzea, adopzioaren aurretik betirako edo aldi baterako, Kode Zibilaren arabera edo AAEE hura arautzen duten lege zibilen arabera, azken kasuan, urte beterako baino gehiago ez denean, eta nahiz eta aukeratzeak behin betikoak izan, honakoetan: 6 urte baino gutxiagoko adingabeak. Elbarritasunen bat duten 6 urtetik gorako baina 18 urte azpikoek, edo norberaren gora beherak edo bizipenak edo atzerritik etorritakoa izanda, gizarte eta familia txertaketa arazo bereziak dituztenak, zerbitzu eskudunek behar bezala egiaztatuta. Horretarako, elbarritasunen bat dutela esango da, elbarritasuna %33 edo gehiagokoa dela baloratzen denean. Ez da kontuan hartuko adin txikikoaren adina, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean dauden eta EBEP aplikatzeko eremuan dauden kasuetan. Epailearen aurrean pareka daitezkeenak dira epailearen xedapen bidez edo atzerriko administrazioaren xedapen bidez adierazitako erakundeak, zeinen www.seg-social.es Página 5
  • 6. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. helburuak eta eragin juridikoak adopziorako eta adopzio aurretiko hartzerako, betirako edo aldi baterako, aurreikusita daudenak dituena, urte bete edo gehiagorako direnean, nahi dena delarik haren izena. Ezingo dira parekatu adopzioaren aurreko hartzeari, betirako edo aldi baterako, arestian aipatu diren familian hartzeko beste modalitateak. Pertsona fisikoaren adin txikikoaren tutoretza, tutorea, lege zibilen arabera adin txikikoa adoptatzerik ez duen senidea denean, tutorea eta zaindutakoa elkarrekin bizi direnean, hartutakoaren edo adoptatuaren adin berberekin. IGO 2.2 Onuradunak Amatasunagatiko subsidioari dagokionez: Amatasunagatik, adopzioagatik edo abegi-emategatik legez ezarritako atsedenaldia hartzen duten besteen konturako edo norbere konturako langileak izango dira onuradunak, trebakuntzarako eta lanaldi partzialerako kontratatutakoak barne, edozein sexutakoa izanda ere, betiere, eskatutako betebeharrak betetzen baldin badituzte. Gurasoek, adoptatzaileek edo abegi-emaileek aldi berean edo batak bestearen ondotik hartzen baldin badute atsedenaldia, biak izango dira onuradunak, betiere, bakoitzak bere aldetik betetzen baldin baditu eskatutako betebeharrak. Erditzeen kasuan, ama hiltzen bada, hura lanean ari zen edo ez kontuan hartu gabe, beste gurasoak dagokion denboraldian laguntza jasotzeko eskubidea izango du, betiere, eskatutako betebeharrak betetzen dituela frogatzen badu. Kasu horietan, laguntza jasotzea aitatasun laguntza jasotzeko eskubidearekin bateragarria da. Erditze kasuetan, ama langileak ez badu eskatutako kotizazio epea bete eta amatasun diru-laguntzarik gabeko subsidioa onartzen bazaio, amak atsedenaldiaren hasieran hala erabakiz gero, beste gurasoak diruz lagundutako subsidioa eskatu ahal izango du dagokion atsedenaldirako, betiere, azken horrek eskatutako baldintzak betetzen dituela frogatzen baldin badu. Subsidio hori bateragarria da aitatasun subsidioarekin. Erditzeen kasuan, bere konturako ama langilea dagokion profesionalen elkargoak ezarritako gizarte aurreikuspen mutualitatean baldin badago, bere jarduera dela eta: Ez baldin badauka laguntzarik jasotzeko eskubiderik, amatasun babesa ez dagoelako mutualitatean sartuta, beste gurasoak jaso ahal izango du amatasunagatiko subsidioa , betiere, eskatutako baldintzak betetzen baldin www.seg-social.es Página 6
  • 7. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. baditu eta amari zegokion epean atsedenaldia hartzen badu. Subsidio hori bateragarria da aitatasun subsidioarekin. Bere borondatearen kontra, mutualitatearen kontu laguntza jasotzeko eskatzen zaizkion baldintzak betetzen ez baditu, aukeratu ahal izan zuenean amatasun babesa barne hartzea hautatu arren, beste gurasoak subsidioa aurreko paragrafoan aipatutako baldintza berberetan jaso ahal izango du. Aurreikuspen sistema pribatuan amatasun laguntzak jasotzeko eskubidea badu (iraupena eta zenbatekoa kontuan hartu gabe), edo, eskubide hori ez baldin badauka ez duelako laguntza hori barne hartzea aukeratu, beste gurasoak ez du Gizarte Segurantzako sistemaren subsidioa jasotzeko eskubiderik izango. Amak ez baldin badauka laguntza jasotzeko eskubiderik, ez dagoelako RETA sartuta, ezta gizarte aurreikuspen mutualitate alternatibo batean ere, beste gurasoak subsidioa jaso ahal izango du, betiere, eskatutako baldintzak betetzen baldin baditu eta amari egokituko litzaiokeen epean atsedenaldia hartzen badu. Subsidio hori bateragarria da aitatasun subsidioarekin. Erditze, adopzio edo abegi anitzagatiko subsidio bereziari dagokionez: Amatasunagatiko subsidioaren onuraduna dena izango da onuradun kasu honetan ere, betiere, sei asteko atsedenaldia hartzen badu, erditze, adopzio edo abegi anitza gertatzen denetik, baina gurasoetako edo abegi-emaileetako batek bakarrik jaso ahal izango du. Erditze kasuan, amak aukeratuko du laguntza nork jaso eta, adopzio edo abegi-emate kasuetan, interesatuek adostuko dute. IGO 2.3 Baldintzak Afiliatuta eta altan edo altaren pareko egoeran egotea. Honelako kotizazio tarte bat beteta edukitzea: Langileak erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan 21 urte baino gutxiago baditu, ez da eskatuko kotizazioaren gutxieneko epea. Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 21 eta 26 urte arteko adina badu. 90 egun atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan, edo, txandaka, 180 egun kotizatuta lan-bizitzan zehar, aipatutako dataren aurretik. www.seg-social.es Página 7
  • 8. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 21 eta 26 urte arteko adina badu. 180 egun atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan, edo, txandaka, 360 egun kotizatuta lan-bizitzan zehar, aipatutako dataren aurretik. Erditzen kasuetan eta ama biologikoari bakarrik aplikatzen zaio: Aurreko ataletan adierazitako adina atsedenaldiaren hasieran beteta duenaren bera izango da. Erreferentzia gisa erditzean duen adina hartuko da aintzat, dagokion gutxieneko kotizazio aldia akreditatzeko. Emakumezko langileak erditu baino lehen hasten badu atseden aldia. Hala, subsidioa jasotzeko eskubidea erditzeko aurreikusitako data erreferentzia gisa hartuta kalkulatu bazaio, erditu ostean ez du eskatutako gutxieneko kotizazio tartea akreditatu beharko, subsidioa agortuko da eta ordura arte jasotako prestazioak ez dira okertzat hartuko. Kasu horietan, kotizatu beharrik gabeko subsidioa aitortuko zaio dagokion denbora tarterako, erditzen duen egunetik aurrera zenbatzen hasita. Adopzioan hartutako haurraren herrialdera joan beharra izan dutenen adopzio/harrera kasuak: Adoptatzaileek LEko 48.4 artikuluan jasotako etenaldia hartzen dutenean, adierazitako adina atsedenaren hasieran dutena izango da. Atseden aldi hori,adoptatu baino lau aste lehenago ere hartu ahal izango da. Erreferentzia gisa, ebazpenaren unea hartuko da, eta orduan aztertuko da eskatutako gutxieneko kotizazio aldia betetzen duen ala ez. Adoptatzaileek EBEPeko 49. b) artikuluak dioena betetzen dutenean, adopzioagatik edota harreragatik ematen den baimenaadopzioa ematen duen ebazpena edota harrera onartzen duen erabaki administratiboa zein judiziala baino lau aste lehenago ere hartu ahal izango da (amaitu ostean, bi hilabete arteko baimena hartu ahal izango da, oinarrizko erretribuzioak jasotzeko eskubidearekin). Erreferentzia gisa ebazpenaren edota erabaki administratiboaren zein judizialaren epea hartuko da, gutxieneko kotizazio aldia betetzen den ala ez egiaztatzeko. Subsidioa jasotzeko eskubidea atseden aldiaren hasieran aitortu den kasuetan, (baliatzeko aurreratu daitekeen lau aste horiek kontuan hartuta): Ebazpen judiziala edota administratiboa ebatzi ostean ez baldin bada eskatutako kotizazio aldia egiaztatzen, subsidioa agortu egingo da, eta ordura arte jasotako prestazioak ez dira okerrekotzat hartuko. Lau aste igaro ostean oraindik ez baldin bada ebazpen judiziala atera, erakunde kudeatzaileak prestazioa eteteko eskumena izango du, harik eta epaia atera arte. Nazioarteko adopzioa edota harrera amaitu ezean, interesatuek ez dute ezeztapena eman arteko prestazioak itzultzeko beharrik izango (edota, hala balegokio, ordainketa eten artekoa lau aste horiek igaro izanagatik, aurreko paragrafoarekin bat). www.seg-social.es Página 8
  • 9. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. Kotizazio eraginkorreko alditzat hartuko da: Laneko kontratua iraungi edo langabeziagatiko prestazioa jasotzen hasi bitartean irauten duen aitatasunagatiko epea, Gizarte Segurantzaren erretiro, ezintasun iraunkor, heriotza eta biziraupena, amatasuna eta aitatasunagatiko prestazioetarako benetan kotizatutakotzat joko da. Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan: Kotizazio epealdiak egiaztatzeko, lan egindako lanorduen arabera egindako kotizazioak zenbatuko dira soil-soilik, ohiko orduak nahiz apartekoak, hauen baliokidetasuna kotizazio egun teorikoetan kalkulatuz: Benetan lan egindako orduen kopurua zati 5 egingo da, urteko 1826 orduen egunekoaren parekoa. Eskatzen diren 180 egunak hartzen dituzten 7 urteak langilearen egungo lanaldiaren eta dagokion jardueran ohiko jardunaldia denaren arteko alderantzizko proportzioan areagotuko dira, eten horretan, ohikoa baino lanaldi laburragoa egin denarekin lotuta bakarrik. Eguneko frakzioa, hala badagokio, egun osoaren paeko joko da. Horretarako, ABE, haurdunaldiko arrisku edo edoskitze naturalerako edo amatasunagatiko atseden denbora tarteek, horiek iraun artean lanaldi partzialeko kontratuak iraunez gero, bai eta mota horretako lan harremana bukatu edo gelditu izanagatik langabezian egoteagatiko prestazioa jasotzekoek ere kontsiderazio bera izango dute mediku-bajaren aurreko denborarena, atsedenarena, kentzearena edota kontratua bukatzearena, hurrenez hurren. Kotizatutakoen pareko jotzen diren legez ezarritako epeen zenbaketa, lanaldi partzialean lan egindakoen ondokoak, lan egindako azken epearen arabera egingo da. Aldi berean jarduera bat baino gehiago egiten denean lanaldi partzialean, jardueretan akreditatutako kotizazio egun teorikoak gehituko dira, elkarrekiko kontaketa aplikatu behar den enplegu-aniztasun egoeretan, bai eta pluriaktibitate egoeretan ere. Inola ere, ezingo da lanaldi osoan zerbitzuak bete izanda zegokiokeen kotizatutako egunak baino gehiago zenbatu. Berezitasun hauek ez dira aplikatuko lanaldi partzialeko aitatatsunagatiko atedenaldiaz gozatzen duten lanaldi osoko langileekin. Enplegu-aniztasun edo jarduera-aniztasun kasuan: Onuradunak amatasunagatik jasotzen diren prestazioak eta atsedenak baliatu ahal izango ditu lan bakoitzean modu independentean eta etenik gabe, kasu bakoitzerako aplikatzen den legediak dioen moduan. Pluriaktibitate kasuetan langileek erregimen bateko diru-laguntzak bakarrik jasotzeko baldintzak egiaztatzen badituzte, diru-laguntza bakarra onartuko da, eta erregimen horretarako ordaindu diren kotizazioak bakarrik hartuko dira kontuan. Baldintzak ez badira erregimen baterako ere ez betetzen, guztietan kotizatutakoa batuko da, gainjartzen ez direnean, eta kotizazio-egun gehien www.seg-social.es Página 9
  • 10. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. dituen erregimeneko diru-laguntza emango da. Azkenik, batuta ere eskubidea lortzen ez bada, erditze kasuetan kotizazio gabeko amatasun subsidioa aitortuko da. Baimena bi gurasoek baliatuz gero, pluriaktibitatean edota plurienpleguan dagoen onuradunaren bi enpleguetan baliatutako egun kopuruak bat etorri beharko du. Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan nahiz eta prestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean. Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 art. jarraituko da. prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena. IGO 2.3.1 Altaren pareko egoerak Altaren pareko egoeratzat joko dira: Langabezi egoera, ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duena. Kargu publikoren bat edo probintzia, elkarte edo estatu mailako sindikatu mailako funtzio publikoak eten osteko hurrengo hilabetean, derrigorrezko eszedentzia edo pareko egoera eragin zuena, eta hau den bitartean lanera bueltatzea eskatu behar da. Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea. Artista eta zezenketako profesionalentzat, kotizazioa arautzen duten arauak ezartzeagatik kotizatutako egunek kotizatu izaera izango dute eta alta egoeran, zerbitzua ematearekin bat etorri ez arren. Gorte Nagusietako diputatu eta senatarientzako eta Europako Parlamentuko diputatuentzako hitzarmen berezia, eta Autonomia Erkidegoetako legebiltzer eta gobernuetako kideentzako hitzarmen berezia. Besteren konturako eta norberaren konturako emakumezko langileei dagokien aintzat harturiko kotizazio efektiboko aldia genero indarkeriaren biktimak direnean . Lan-kontratua bukatu aurretik gozatu ez diren urteko ordaindutako oporrei dagokien epean langileak duen egoera. www.seg-social.es Página 10
  • 11. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. Langabeziagatiko prestaziorik jasotzen ez duten aldizkako langile finkoen kanpainen arteko aldiak, jarduera hasten denean prestazioa jasotzeko aukerari kalterik egin gabe. Nekazaritza Erregimen Berezian, lana dela-eta atzerrira joateko egoera (abenduaren 23ko 3772/1972 Dekretuaren 71. artikulua). Aldi Baterako Ezintasunaren (ABE) ondorengo amatasuna. ABEaren amaieraren (medikuaren alta dela-eta) eta amatasun egoeraren hasieraren artean jarraitasunik ez dagoenean, medikuak ABE egoeraren alta eman digulako eta amatasunagatiko atsedena egun berean hasten delako, edo amatasuna hurrengo egunean hasi delako. Amatasuna ABE egoeraren luzapenean gaudenean. 3 Eskubidea martxan jartzea / Iraupena Subsidioaren iraupena baliatzen diren atseden aldien edota baimenen baliokidea izango da. Hala biltzen du LEko 48.4 art. eta EBEPeko 49 a) eta b) artikuluak. . Atseden aldiak bi gurasoek, adoptatzaileek zein hartzaileek baliatu ahal izango dituzte, nola lanaldi osoan, hala partzialean, legez ezarritako baldintzetan. Subsidioa partekatua denean, onuradun bakoitzari bakoitzak baliatu dituen atseden aldian ordainduko zaio dagokion zatia.Subsidioa, kasu horietan, bi gurasoek aldi berean jaso ahal izango dute, baita jarraian ere, hala egiten badute. • Eskubidea martxan jartzea • Iraupena amatasun biologikoaren kasuan • Iraupena adopzio edo harrera kasuetan • Lanaldi partzialeko modalitatea 3.1 Eskubidea martxan jartzea Dagokion atsedenaldia hasten den egunean bertan izango da subsidioa jasotzeko eskubidea: • Amatasuna denean, erditze edo atsedenaldia hasi datatik bertatik, azken hau aurretik izan bada. • Ama hiltzen denean , prestazio hori izateko eskubidearen eraginkortasuna laneko suspentsioa gertatzen den egunetik aurrera hasiko da. www.seg-social.es Página 11
  • 12. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. • Amak aitak 10 astez gozatzea aukeratzen badu, subsidiorako eskubidea aitak atsedenaldia hasten duenean hasiko da, eta data aukera egiteko aukeratutakoarekin bat etorriko da. • Adopzio edo abegi-emate kasuetan, langileak hala aukeratuta, adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialetik aurrera edo abegi-ematea gauzatzen duen ebazpen administratibo edo judizialetik aurrera, behin behinekoa edo behin betikoa, interesatua aipaturiko dokumentua jasotzen duen egunaren biharamunetik hasi ahal izango da laguntza jasotzen eta baimena hartzearen baldintzapean egongo da. • Nazioarteko adopzioa denean, gurasoek adoptatutakoaren jatorrizko herrialdera aurretiaz joan beharra dutenean, subsidioa adopzioa gauzatzen duen ebazpena baino 4 aste lehenago has daiteke. IGO 3.2 Iraupena amatasun biologikoaren kasuan Oro har, subsidioa elkarren segidako 16 astekoa izango da, baina, ospitaleratuz gero, luzatu egingo da, ondoko kasuetan: • Erditze anitza baldin bada, seme-alaba bakoitzeko 2 aste luzatuko da, bigarrenetik aurrera. • Semea minusbaliatua baldin bada, minusbaliotasun hori % 33koa baino handiagokotzat jotzen bada, 2 astez luzatuko da. Bi gurasoek lan egiten badute, subsidioa jasotzeko epe gehigarria interesatuek aukeratzen duten moduan banatuko da. Subsidioa aldi berean edo elkarren ondoren jaso ahal izango dute, betiere, jarraian. Minusbaliotasun hori frogatutzat emango da hiru urtetik beherako haurren mendekotasun graduaren eta mailaren eskala aplikatuta balorazioa 1. gradu moderatukoa baldin bada, gutxienez, apirilaren 20ko 504/2007 RD ezarritakoari jarraiki. Minusbaliotasun gradua zehaztu ez bada, jaioberrien kasuan, nahikoa izango da Osasun Zerbitzu Publikoak (OSP) edo ospitale publikoko edo pribatuko medikuak (azken kasu horretan, OSPren bermea beharko du) minusbaliotasuna edo minusbaliotasun posiblea txosten baten bidez adieraztea. • Erditze goiztiarren kasuan eta jaioberriak, baldintza klinikoren batengatik, jaiotakoan ospitaleratzea behar baldin badu, atsedenaldia eteteko edo luzatzeko aukera egongo da, ondorengo baldintzetan: o Atsedenaldia eteteko aukera egongo da, baita subsidioaren jasotzea eteteko aukera ere, onuradunak hala eskatzen badu, amaren nahitaezko atsedenaldia bukatutakoan, hau da, erditzearen ondorengo sei astetakoa. Ospitalean alta www.seg-social.es Página 12
  • 13. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. emandakoan, berriz jasotzen hasteko aukera egongo da, hartzeko geratzen zaion epean. Ama hiltzen bada, beste gurasoak baimena eteteko aukera izango du, baita erditzearen ondorengo 6 asteetan ere. Subsidioa ez da etengo berau jasotzeko epean kontratua iraungitzen bada edo jarduerari uzten bazaio. o Ospitaleratzea 7 egunekoa baino luzeagoa baldin bada, iraupena luzatu egingo da, jaioberriak erditzearen ondoren ospitalean ematen duen adina egunez, baina, gehienez ere, beste 13 astez. Luzapen hori onuradunak baimena etetea erabaki baldin badu ere egingo da, aurreko puntuan adierazitakoari jarraiki. Amari egokituko zaio epe gehigarri hori hartzea edo, amak hala erabakiz gero, beste gurasoari, betiere, beharrezko baldintzak betetzen baditu eta atsedenaldia hartzen badu. • EBEP dauden pertsonentzat, baimenaren iraupena luzatu egingo da, jaioberriak ospitalean ematen dituenak adina egun, baina, gehienez ere 13 astez, gutxieneko ospitaleratze epea eta hori eragin duen arrazoia kontuan hartu gabe. Atsedenaldia luzatzeari dagokionez, erditzearen ondoren jaioberriak ospitalean jarraitu behar baldin badu, erditzearen ondorengo 30 egun naturaletan hasitako ospitaleratzeak hartuko dira kontuan. Erditze anitzetan aurreikusitako iraupenari , hala badagokio, seme-alaba bakoitzaren minusbaliotasunagatik bi aste gehituko zaizkio, baita erditzearen ondoren jaioberria ospitaleratuz gero dagokion luzapena ere. Hala ere, ezingo dira seme-alabetako bakoitzaren ospitaleratzeak metatu, epe horiek aldi berekoak baldin badira. • Seme-alaba hiltzen bada edo fetuak 180 egun baino gehiago dituenean hilda jaiotzen bada, nahiz eta fetuak ez bete nortasuna eskuratzea dakarren Kode Zibileko 30. artikulua, diru-laguntzaren iraupena ez da murriztuko, non eta erditzearen ondorengo 6 asteak bukatutakoan amak ez badu lanpostura bueltatzea eskatzen. Kasu horretan, amak egindako aukera indargabetu egingo da, beste gurasoaren mesederako 3.3 Beste gurasoaren aldeko aukera: Atsedenaldia amak bakarrik hartu ahal izango du edo, amak eskatuta, beste gurasoak, biek lan egiten badute, amak erditu ondoren nahitaezkoa duen 6 asteko atsedenaldiari kalterik egin gabe. • Bi gurasoek lan egiten badute, beste gurasoak subsidioa jaso ahal izango du, betiere, amak, atsedenaldiaren hasieran, beste gurasoak erditzearen ondorengo atsedenaldiaren zati zehatz eta jarraia hartzea aukeratzen baldin badu, dela amarekin batera, dela haren ondoren. www.seg-social.es Página 13
  • 14. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. Beste gurasoak emandako atsedenaldiaz gozatzen jarrai dezake, ama lanera bueltatzeko aurreikusitako unean aldi baterako ezintasun egoeran bada ere. • Amak aukera ezeztatu ahal izango du, berau aplikatzea ezinezko egiten duten gertaerak jazoz gero, adibidez: beste gurasoa falta izatea, gaixo egotea edo istripu bat eduki izana, familia utzi izana, banaketa, genero indarkeria edo antzeko kausak. • Erditzeen kasuan, bi gurasoek atsedenaldia partekatzen badute, edoskitze naturaleko arriskuagatik ez da subsidiorik onartuko, epe horiek erabat agortu ez badira, jasotzen dituen gurasoa edozein izanda ere. Kasu horretan, amak beste gurasoaren alde egindako aukera baliogabetu egingo da eta amak hartu beharko du geratzen den atsedenaldi epea, baldin eta lanera itzuli ondoren, edoskitze naturalean arriskua baldin badago eta horrek lan harremana etenarazten badu. • Amak lan edo jarduera anitzak baldin badauzka, beste gurasoari ematen dion atsedenaldiaren zatiak bat etorri beharko du, utzitako egun kopuruari dagokionez, bi lanetan edo jardueretan. • Atsedenaldia aldi berean hartuz gero, haien batura ezingo da 16 astekoa edo luzatuz gero dagozkion aste kopurua baino handiagoa izan. • Behin beste gurasoa benetan epeaz gozatzen hasita, bete baino lehen hilko balitz, amak gehienezko iraupena arteko epeaz gozatu ahal izango du, nahiz eta berau aurretiaz lanera bueltatu. IGO 3.4 Iraupena adopzio edo harrera kasuetan • 16 aste etenik gabe, luzagarria: o 2 aste gehiago adingabeko bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, adopzio edo harrera anitza denean. o Bi aste gehiago, adoptaturiko edo harturiko adingabearen baliaezintasuna dela-eta, baliaezintasun hori % 33koa edo goragokoa denan. Bi gurasoek lan egiten badute, laguntza jasotzeko epe osagarria interesatuek aukeratu bezala banatuko da, hau da, batera edo batak bestearen atzetik, eta betiere, bien artean etenik egin gabe. • Aldi horiek lanaldi osoko edo partzialeko lanaldiaren erregimenean balia daitezke, enpresariak eta langileak aurretiaz hala adostuta. • Bi gurasoek lan egiten badute, atsedenaldiak interesdunek aukeratu bezala banatuko dira, hau da, batera hartu ahal izango dituzte edo batak www.seg-social.es Página 14
  • 15. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. bestearen atzetik, betiere ez badago bien arteko etenik eta ezarritako iraupenak errespetatzen badira. Atsedenaldia hartzen hasi bagara laguntzaren onuraduna hura osatu baino lehen hiltzen bada, adopzioa edo harrera egin duen beste kideak baliatu ahal izango du geratzen den atsedenaldia gehieneko iraupenera iritsi arte, betiere eskatzen zaizkion baldintzak betetzen baditu eta dagokion atsedenaldia hartzen badu. • Adoptatutako edo hartutako semea edo alaba hiltzen bada, laguntza ekonomikoa ez da murriztuko, salbu eta adopzioa edo harrera egin dutenek ez badute lanera joatea eskatzen. Kasu horretan, atsedenaldia adopzioa edo harrera gauzatu duten bi kideen artean banatua bazegoen, bietako batek baliatu ez duen zatia ez zaio erantsiko besteak baliatu beharreko aldiari. IGO 3.5 Lanaldi partzialeko modalitatea Lan kontratua amatasunagatik, adopzioagatik, harreragatik edo aitatasunagatik lanaldi osoz edota lanaldi partzialean eten ahal izango da. Lanaldi partzialean baliatu ahal izateko baldintzak hauek dira, bai amarentzat, bai aitarentzat: • Enpresariaren eta kaltedun langilearen arteko adostasuna ezinbestekoa izango da. Aitaren kasuan, lan egingo duen aldi partziala ezingo da izan lanaldi osoaren % 50 baino txikiagoa. • Akordio hori atsedenaldiaren hasieran nahiz beranduago egin ahal izango da, eta atsedenaldi osora edo horren zati batera luzatu ahal izango da, hurrengo puntuko bigarren paragrafoan dagoenari kalterik egin gabe. • Amatasun baimenaren eskubidea (nola lanaldi osoan, hala partzialean) bi gurasoetako, adoptatzaileetako zein hartzaileetako edonork baliatu ahal izango du, eta atseden aldia elkarrekin edota batak bestearen ondoan baliatu ahal izango lukete. Erditze kasuan, amak ezingo du lehenengo 6 asteetan baimen mota hori erabili, nahitaezko atsedenaldian egongo baita. Amatasun eta aitatasun baimena lanaldi partzialean baliatzeko, hurrengo arauak hartuko dira kontuan: • Baimenaren iraupena, egiten den lanaldiaren arabera luzatuko da. • Baimena etenik gabe gauzatu beharko da. Adostu ondoren, enpresaburuaren eta langilearen arteko beste akordio baten bidez soilik www.seg-social.es Página 15
  • 16. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. aldatu ahal izango da, langileak proposatuta eta bere edo haurraren osasunarekin zerikusia duten arrazoiengatik. • Amatasun edota aitatasun baimenak lanaldi partzialean irauten duen bitartean, langileek ezingo dute aparteko ordurik sartu, ezohikoak eta presakoak diren ezbeharrak eta bestelako kalteak saihestu edo konpontzeko beharrezkoak direnak izan ezik. • Langileak zerbitzuak partzialki eskaintzen dituen denbora benetako lan denboratzat hartuko da, gainerakoan lan harremana etenda mantenduz. Ez dira kasu horretan aplikatuko LEko 12. art. lanaldi partzialerako ezarritako arauak. • Langileak langabezian dagoelako kotizaziopeko prestazioa jasotzen badu (kotizaziopekoa) eta lanaldi partzialeko lanarekin kontabilizatzen badu, amatasun edota aitatasun egoerara igarotzean (nola lanaldi osoan, hala partzialean) langabeziagatik jasotzen duen prestazioa eten egingo zaio. Hala biltzen du LGSSko 222.3 artikuluak.. • Aitatasun eta amatasun baimenak bateraezinak izango dira hurrengo kasu hauekin: o Langileak Langileen Estatutuko 37. artikuluko 4. eta 4. bis ataletan zehazten diren eskubideak aldi berean baliatzen baditu, ezta artikulu horretako 5. atalean aipatzen den legezko zaintzagatik lanaldiaren murrizketa aldi berean jasotzen badu ere. o Esandako legeak 46.3 artikuluan erregulatzen duen moduan, familiako kideak zaintzeko eszedentzia hartzen duenean. 4 Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa • Laguntza ekonomikoa • Oinarri-arautzailea • Ospitaleratzeagatiko subsidioa etetea eta berriz hastea • Amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta kontratua amaitzea 4.1 Laguntza ekonomikoa • Prestazioa dagokion oinarri-arautzailearen %100aren pareko diru- laguntza da. • Erditze multiplearen eta adin txikiko bat baino gehiago aldi berean adoptatu edo etxean hartzen diren kasuetan, haur bakoitzeko diru- laguntza berezia emango da bigarrenetik aurrera, lehenengo haurragatik jasotzen denaren parekoa, erditze ondorengo 6 asteetan, edota, adopzioa www.seg-social.es Página 16
  • 17. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. edo harrera kasuetan, harreraren erabaki administratibo eta juridikoaren ondoren edo adopzioa onartzen duen ebazpen judizialaren ondoren. • IGO 4.2 Oinarri-arautzailea 4.2.1 Arau orokorra: • Oinarri arautzailea (OA)kontingentzia arruntek eragindako ABE kasurako ezarritako laguntzaren baliokidea izango da, atsedenaldiaren hasierako data erreferentziatzat hartuta. • Atsedenaldia amak eta aitak, adoptatzaileek edo abegi-gurasoek gozatu badute, aldi berean edo batak bestearen ostean, bakoitzaren prestazioa bere OAren arabera zehaztuko da. 4.2.2 Lanaldi partzialeko kontratatua duten langileen kasuan: • Eguneko OA, gertaera aurreko 12 hilabeteetan enpresak egiaztatutako kotizazio oinarrien gehiketa zati 365 eginez atera emaitza izango da • Langilearen antzinekotasuna enpresan txikiagoa bada, oinarri - arautzailea egiaztatutako kotizazio oinarrien gehiketa zati hauei dagokien egun naturalen zenbatekoa izango da. 4.2.3 Artisten eta zezenketa-profesionalen kasuan: • Gertakaria eragin duen egoeraren aurreko 12 hilabeteetako kotizazio oinarrien batura zati 365 eginda lortzen den eguneko batez besteko emaitza izango da OA edo, egiaztatzen den kotizazio denboraldiaren eguneko batez bestekoa, denboraldi hori urtebetetik beherakoa baldin bada. • Eguneko batez bestekoaren hileko kalkulua ezingo da izan, inolaz ere, langilearen lan kategoriari dagokion unean uneko gutxieneko kotizazio oinarria baino txikiagoa. Izan ere, aurreko ataletan adierazitakoa kontuan izanda, INSSren behin behineko ebazpen bidez onartu ahal izango da, sistemaren datu korporatiboen oinarrietan datorren kotizazioko azken oinarriaren arabera. Atsedenaldiaren aurreko hilaren kotizazio-oinarria behin behineko ebazpenekoaren berdina ez balitz, prestazioa berriro kalkulatuko da eta behin betiko ebazpena igorriko da. Oinarriak aldatu ez balu, behin behineko ebazpena indarrean sartuko da igorri eta 3 hileko epean. 4.2.4 Atsedenaldia lanaldi partzialeko erregimenean gozatuz gero: • OA murriztu egingo da, lanaldiaren murrizketaren alderantzizko proportzioan. www.seg-social.es Página 17
  • 18. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. Enplegu-aniztasun edo jarduera-aniztasun kasuan: • OA kalkulatzeko, enpresa edo jarduera guztietako kotizazio oinarriak zenbatu behar dira, kotizaziorako indarrean dagoen gehienezko muga aplikatuz. 4.2.5 Prestakuntzarako kontratatutako langileen kasuan: • OA indarrean dagoen kotizazio-oinarri minimoaren % 75 izango da. Salbuespen gisa, OA aldatu egingo da, ondorengo kasuetan: • Langileari dagokion erregimenean aplikatu beharreko gutxieneko kotizazio oinarria aldatzen bada, zenbatekoa eguneratzeko, gutxieneko kotizazio oinarri hori indarrean sartzen den datatik aurrera. • Kotizazio oinarria handitzen bada, legezko xedapen baten, hitzarmen kolektibo baten edo ebazpen judizial baten bidez soldatak igotzearen ondorioz, eta horrek atsedenaldiaren hasiera baino lehenagoko dataren batetik aurrera eragina baldin badauka. • Diru-laguntza kalkulatzeko sistemako datu-base korporatiboetan agertzen den azken kotizazioa hartu bada oinarritzat eta ondoren ikusi bada kotizazio hori ez datorrela bat atsedenaldia edo baimena hasi aurreko hilabeteko kontingentzia arrunten kotizazio oinarriarekin. • IGO 4.3 Ospitaleratzeagatiko subsidioa etetea eta berriz hastea Garaia baino lehenagoko erditzeetan eta, beste edozein arrazoiren ondorioz, jaioberriak jaio ondoren ospitalean jarraitu behar badu, diru-laguntza berriz hasten denean, adingabeari ospitaleko alta ematen diotenean, eten aurretik ematen zen zenbateko bera jasoko da , salbu eta beharrezkoa bada oinarri erregulatzailea aldatzea legez aurreikusitako kasuren bat gertatzen delako. • IGO 4.4 Amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta kontratua amaitzea www.seg-social.es Página 18
  • 19. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 4.4.1 Amatasunagatik izandako atsedenaldia amaitu arren, erditzaren ondorioz osasun asistentzia behar duen eta lanerako ezinduta dagoen onuraduna: • Aldi baterako ezintasun egoeratzat hartuko da (ABE) ohiko gaixotasunak eragindakoa. • Egoera horri dagokion diru-laguntza jasotzen hasiko da une horretan bertan, eskatutako baldintzak biltzen baditu eta jarraitu ezinik badago. 4.4.2 Erditzearen aurretik hasitako ABE, baldin eta interesdunak amatasun atsedena aukeratu ez badu: • ABE laguntza erditze une arte mantenduko da, eta interesdunak amatasun atsedena hautatzeko aukera salbu utziko da beti. Erditze datatik aurrera hasiko da amatasunagatiko atsedenaldia. Epe hori amaituta aldi baterako ezintasunak jarraitzen badu, etendako zenbaketari berrekingo zaio, kontratua amaitu bada ere. • Interesduna ABE egoeraren ondorioek eragindako luzapen aldian badago, amatasunagatiko diru-laguntza ere jaso ahal izango du, erditzearen egunetik aurrera, eskatzen zaizkion baldintzak betetzen baditu, eta ondorioen luzapen egoeraren zenbaketa etengo da eta berriz ekingo zaio, hala badagokio, amatasunagatiko laguntza amaitzen denean. 4.4.3 Ohiko edo lan arriskuetatik eratorritako aldi baterako ezintasuna, amatasunagatik hartutako atsedenaldian bat batean etorritakoa: Amatasunagatik hartutako atsedenaldian, ez da onartzen aldi bateko ezintasunagatik laguntza jasotzeko eskubidea. Hori bukatzean, interesdunak osasun asistentzia behar badu eta lanerako ezinduta badago, dagokion aldi baterako ezintasuna jarriko da martxan, betiere, eskatutako baldintzak betetzen dituenean. Hala ere, aldi baterako ezintasun prozesua amatasunagatik laguntza jasotzen ari den unean bitartean hasten bada aldi baterako lanaldian: • Bi laguntzak aldi berean jaso ahal izango dira. Oinarri arautzailea amatasunagatiko diru-laguntzarekin bateratzen den lanaldi partzialeko egunak kotizatzeko oinarriaren gainean kalkulatuko da. Norberaren konturako langilea bada, ABEarengatiko diru-laguntzaren oinarri arautzailea, kasu horretan, % 50 murriztuko da. • Amatasunagatik emandako laguntza bukatzean, langileak aldi baterako ezintasun egoeran jarraitzen badu, egoera horrengatik laguntza jasotzen jarraitu ahal izango du lanaldi osoaren erregimenari dagokion zenbatekoan. Iraupena eta ehunekoa kalkulatzeko, lanaldi partzialeko erregimenean egindako lanean, medikuak baja emandako eguna hartuko da erreferentziatzat. www.seg-social.es Página 19
  • 20. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 4.4.4 Amatasun egoerara igaro delako ohiko edo laneko kontingentziengatiko ABE egoera eten zaion langilearen kontratua amaitzea: Amatasunagatik hartutako atsedenaldia hasi ondoren, kontratua amaitzea: • Amatasunagatik jasotzen duen laguntza egoera hori bukatu arte jasoko da. Atsedenaldia lanaldi partzialaren erregimenean hartzen duenean, amatasunagatik emandako dirua bere osotasunean jasoko du, lan kontratua amaitzen den egunetik. • Beste gurasoa dagoeneko atsedenaldia baliatzen ari bada, lanaldi osoko edo partzialeko erregimenean, dagokion diru-laguntzari eutsi egingo zaio jasotzen ari den baldintza beretan. • Behin amaren amatasun-atsedenaldia bukatutakoan, ABE egoeran jarraituko balu, etendako zenbaketa berriro jarriko da martxan eta hari dagokion diru-laguntza ordainduko zaio, LGSS222.1 artikuluak dioena beteaz. Amatasunagatik atsedenaldia hartu aurretik kontratua amaitzea, nahiz eta langilea langabezia totalaren egoerara pasa ez eta kontribuzio mailako laguntza ekonomikorik jaso ez, edo kontratua, amatasun egoeraren aurretik izandako aldi baterako ezintasun egoeran amaitu: • Langileak amatasunagatik laguntza jasotzeko eskubidea du atsedenaldiaren lehen egunetik, aurreko aldi baterako ezintasun egoera eta egoera horri zegokion diru laguntza etenez, eta horren ordez, amatasunagatik dagokion diru laguntza jasoz. • Amatasunagatik laguntza jasotzeko eskubidea izango du, medikuak alta emateagatik, aldi baterako ezintasun egoeraren amaieraren, eta amatasun egoeragatik hartutako atsedenaldiaren hasieraren artean jarraitasunik ez dagoenean, bai aldi baterako ezintasun egoeraren mediku alta eta amatasunagatik hartutako atsedenaldiaren hasiera egun bera direnean, eta baita azken hori aurrekoaren hurrengo egunean hasten denean ere. • Aitaren edo amaren kontratua amatasunagatik hartutako atsedenaldia hasi baino lehenago amaitzen bada, kasu bakoitzari dagokion diru- laguntza bere osotasunean jasoko da, eta atsedenaldia ezingo dute biek batera hartu lanaldi partzialeko erregimenean. 4.4.5 Zerbitzuaren prestazioa edota jarduera berriz hasi ostean hasitako ABE, interesa duenak amatasun-subsidioa jasotzea etetea aukeratu duenean garaia baino lehen erditutako kasuan eta jaioberriak erditzearen ostean ospitalean jarraitu behar duenean: • Aldi baterako ezintasun egoera, haurrari ospitaleko alta ematean eteten da, eta ondorioz, amatasunagatik diru laguntza jasotzen hasiko da berriz. www.seg-social.es Página 20
  • 21. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. • Amatasunagatik diru laguntza jasotzen amaitzean, aldi baterako ezintasun egoerak jarraitzen badu, horri dagokion diru laguntza jasotzen hasiko da berriro. 4.4.6 Langilea amatasun egoeran dagoela kontratua amaitzea: • Amatasunagatik dagokion diru-laguntza jasotzen jarraituko du egoera hori bukatu arte, eta ondoren, legezko langabezia egoerara pasako da, eta, beharrezko baldintzak betetzen baditu, dagokion diru laguntza jasoko du. • Kasu horretan, langabeziagatiko kontribuzio mailako laguntza jasotzeko aldiari ez zaio kenduko amatasun egoeran emandako aldia. 4.4.7 Osoko langabeziagatik laguntza jasotzen ari den eta amatasun egoerara pasatzen den langilea: • Langabeziagatiko prestazioa eta Gizarte Segurantzarako kotizazioa etengo zaio eta aitatasunagatiko prestazioa jasotzen hasiko da, bere Erakunde kudeatzaileak kudeatuta. • Amatasunagatiko prestazioa iraungita, berriro langabezikoa hasiko da, jasotzeko falta zen eperako eta eten zenean zegokion zenbatekoarekin. 5 Ukatzea, baliogabetzea eta etetea / Iraungitzea • Ukatzea, baliogabetzea eta etetea • Iraungipena 5.1 Ukatzea, baliogabetzea eta etetea Diru-laguntzarako eskubidea ukatu, deuseztatu edo eten daiteke, onuradunak ondokoa egiten badu: • Laguntza lortzeko edo horri eusteko iruzur egiten badu. • Atsedenaldiaren denboraldian norbere kontura edo besteren kontura lan egiten badu, salbu; lanaldi partzialeko amatasun laguntza jasotzen badu edo enplegu-aniztasun eta jarduera- aniztasun kasuetan. Diru-laguntza jasotzeko epea atsedenaldi denboraldiarekin bat etorriko da. Atsedenaldia, zehazki, lanaldi partzialetik edo diru- laguntzarik eragiten ez duten lanetatik edo jardueretatik kanpokoa izango da. IGO www.seg-social.es Página 21
  • 22. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 5.2 Iraungipena • Atsedenaldien gehienezko epemugak pasatzean. • Atsedenaldia aitak edo amak "bakarrik" izaten duenean, atsedenaldi osoa bete baino lehen, diru-laguntzaren onuraduna borondatez lanera itzultzean . Erditze kasuan, ama ezingo da lanera itzuli derrigorrezko atsedenaldiko 6 asteak pasatu arte. • Aitak eta amak atsedenaldia aldi berean edo batak bestearen jarraian hartzen dutenean eta gurasoetako bat edo biak lanera borondatez itzultzean atsedenaldi osoa bete aurretik . Erditze kasuan, ama ezingo da lanera itzuli derrigorrezko atsedenaldiko 6 asteak pasatu arte. Kasu horretan, iraupen osoa betetzeko geratzen den zatiak beste gurasoak duen laguntzaren iraupena luzatuko du, seme- alaben edo etxean hartutako adingabeen heriotzaren kasurako ezarritakoa gorabehera, eta amak, erditzearen kasuan eta amatasunaren atsedenaldiaren hasieran eskubidea beste gurasoaren alde baliatzeko duen premia gorabehera. • Onuraduna hiltzean, legalki edo erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera, bizirik dagoen beste gurasoak gelditzen den atsedenaldia izaten jarraitu dezakeenean izan ezik. • Onuradunak erretiroagatiko edo behin betiko ezintasunagatiko egoera eskuratzeagatik, geratzen den atsedenaldiaren zatia beste gurasoak baliatzeko eskubideari kalterik eragin gabe. 6 Kudeaketa / Eskaerak • Kudeaketa • Ordainketa • Kuoten hobaria • Eskubidearen aitorpena • Amatasun txostena • Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak • Eskaera-inprimakia 6.1 Kudeaketa • Prestazioaren kudeaketa Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (INSS) edo Itsasoko Institutu Nazionalari (ISM) dagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko langileak direnean. www.seg-social.es Página 22
  • 23. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. • Ezintasun maila zehazteko eskumena Autonomia Erkidegoetako organo eskudunena izango da, eta Migrazio eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko (IMSERSO) probintzia Zuzendaritzarena Ceutan eta Melillan. • Sei urtetik gorakoen gizarte eta familiako txertaketa arazoak zehazteko eskumena, adopzio edo harrera kasuetan, adingabekoen babeserako Erakunde publikoarena izango da. • Familia ugaria dela erabakitzeko, Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2004 Legean ezarritakoa beteko da. IGO 6.2 Ordainketa • Erakunde kudeatzaileak zuzenean ordainduko dio diru- laguntza onuradun bakoitzari, eta hala badagokio, amak eta aitak berariaz baliaturiko epeetan; ordainketaepea betetakoan egingo da. • Erditze, adopzio eta harrera multipleagatiko diru-laguntza berezia ordainketa bakar batean emango da, erditzearen ondorengo sei asteak igarotakoan edo harreraren ebazpen administratibo edo judiziala edo adopzioa onartzen duen ebazpen judiziala eman eta sei astetara. • Diru-laguntza jasotzerakoan, haren zenbatekoari hauxe kenduko zaio: o Gizarte Segurantzari, langabeziari eta lanbide heziketari kotizatu denaren langilearen ekarpenen batura, dagokienean, TGSS an sartzeko. Enpresaburuak Gizarte Segurantzan bere kargurako egindako kotizazioari dagozkion ekarpenak eta hala izanez gero bilketa bateratuaren kontzeptuak baino ez ditu ordaindu beharko. o IRPFrekin atxikitua. IGO 6.3 Kuoten hobaria Langile, langile-bazkide edo elkarte-kooperatibetako langile-bazkide edo norbere konturako edo autonomoen kotizazioari, amatasun, adopzio, harrera, aitatasun, haurdunaldia bitarteko arrisku edo edoskitze naturala arteko arriskuagatiko atsedenaldiak direla-eta ordezkaturikoei, irailaren 4ko 11/1998 Errege Dekretuan aipaturiko hobaritutako interinitate-kontratuen bidez, ondoko hau aplikatuko zaie: www.seg-social.es Página 23
  • 24. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. • Gizarte Segurantzarako enpresa kuotetan, lan-istripu eta laneko gaixotasunenak barne, eta bilketa-bateratuko kuoten enpresa- aportazioetan %100eko hobaria izango dute, berezko inoren konturako Gizarte Segurantzaren erregimenean diren langileek. • %100eko hobaria, dagokion gutxieneko oinarri edo oinarri finkoari, Gizarte Segurantzaren langile autonomoen erregimenean diren langileentzat derrigorrean ezarri kotizazio-tasari dagokion kuota aplikatuta atera emaitza izango da. Hobari hau ondoko kasuetan baino ez da aplikatuko: epealdian arrazoi hauengatik jarduera eteten denean eta ordezkoaren interinitate- kontratua ematen denean, beti ere etetearen gehienezko epearen mugarekin. IGO 6.4 Eskubidearen aitorpena 6.4.1 Prestazio-eskaera: • Eskubidea onartzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da, dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari zuzendutako eskaeraren bidezkokapen erregimenaren arabera. o Eskaera araututako ereduetan egingo da eta Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen art. Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikulua, beharrezko dokumentuekin batera, seme-alaba edo hartutako adingabe beren aitatasunagatiko diru-laguntza izapidetzeko entregatu direnak izan ezik. o Zuzenean, horretarako arrazoiak, hasierako data eta onuradun bakoitzaren atseden aldiaren aurreikusitako banaketa izan beharko ditu, baita enpresekin lotutako datuak ere, besteren konturako langileez ariko bagina. o Erditze goiztiarretan subsidioak eteteko eskaera eta erditu ostean jaioberriak erietxean egon behar duen kasuetan, amari edo aitari eman behar zaio onuraduna denaren edo izango denaren arabera, laneko kontratua eten izana edo jarduera laga izana egiaztatuta, baita adingabea erietxean sartzea egiaztatuta ere, ospitaleak igorritako dokumentuaren bitartez. • Erakunde kudeatzaileak ofizioz has dezake prestazioa onartzeko prozedura, horretarako datu nahikoak dituenean, eta interesdunari jakinarazi beharko dio egoera hori eragin duen gertakizunaren ondorengo egunetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean. www.seg-social.es Página 24
  • 25. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 6.4.2 Ebazpena eta jakinarazpena: Erakunde kudeatzaileko probintziako zuzendari eskudunak, zeineta eskakizuna aurkeztu den , emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita. Izan ere, diru-laguntza aldi baterako ebazpen bidez onar daiteke, sistemaren korporazioaren datu-baseetako azken kotizazio-oinarriaren arabera. Atsedenaldiaren aurreko hilaren kotizazio-oinarria behin behineko ebazpenekoaren berdina ez balitz, prestazioa berriro kalkulatuko da eta behin betiko ebazpena igorriko da. Oinarriak aldatu ez balu, behin behineko ebazpena indarrean sartuko da igorri eta 3 hileko epean. Salbuezpen gisa, gertatu aurreko hilean enpresak jarduerari hasiera eman balio, beharrezkoa izango da enpresaren ziurtagiria, non kalkuluetarako erabiliko den kotizazio-oinarria azaltzen den. Era berean, langilea lanaldi partzialerako badago kontratatuta, eta oinarri arautzailea kalkulatzerik ez dagoenean, edo TGSS ren baimena duten enpresen kasuan, kuotak hurrengo hilaren ondoren ordaindu ahal izango dira. 6.5 Preskripzioa: Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen badira. IGO 6.6 Amatasun txostena • Haurdun den langilea artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboak amatasun-txostena luzatuko du eta kasuaren arabera, ondokoak egiaztatuko dira: o Erditzea gerta daitekeen data, berau aurretik langileak atsedenaldia hartzen badu. o Erditze-data. • Amatasun-txostenak jatorrizkoa eta hiru kopia izango ditu: o Jatorrizkoa langileari emango zaio enpresan zazpi eguneko epean aurkezteko kopia batekin (besteren konturako langilea bada). o Beste kopia bat Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzari edo dagokion Osasun Zerbitzu Publikoko organo baliokideari aurkeztuko zaio. o Azken kopia medikuaren eskuetan geratuko da. www.seg-social.es Página 25
  • 26. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. • Langilea erditu aurretik aldi baterako ezintasun egoeran badago medikuak , aldi berean, alta medikoko partea egin beharko dio amatasun egoeraren hasieragatik. • Osasun Zerbitzu Publikoak erakunde kudeatzaileari bidaliko dio amatasun txostena eta alta medikoko partea haiek igorri ondorengo 5 egun naturaleko epean. IGO 6.7 Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak (Konpultsatzeko kopia edo fotokopia konpultsatua erantsita daraman jatorrizkoa; nortasun agirientzat jatorrizkoa erakustea nahikoa izango da) 6.7.1 KASU GUZTIETAN: 1. Eskatzailearen nortasuna akreditatzea indarrean den honako dokumentazioaren bidez: o Espainiarrek: Nortasun agiri nazionala (DNI). o 2. Atzerritarrek: Pasaportea edo jatorrizko herrialdeko indarrean den nortasun-agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazioko Zenbakia) AEAT eskatutakoa. 2. Enpresaren ziurtagiria langilearen egoeraren berri ematen duena, baita amatasunagatiko edo aitatasunagatiko atsedenaldiaren hasierarekin loturiko bestelako datuen berri ematen duena ere. 3. Kotizazioari dagokion dokumentazioa: o Artista eta Zezenketetako profesionalentzat: Jardueren aitorpena eta TGSS aurkeztu ez diren jardueren ziurtagiriak. o Norberaren konturako langileak, Saltokietako Ordezkariak, Nekazaritzako Erregimen Berezia eta Etxeko Langileak: Azken bi hilabeteetako kuoten ordainagiriak. 1 Jardueraren egoeraren adierazpena, Langile Autonomoen Erregimen Bereziko langileentzat bakarrik (Nekazaritzako beren konturako langileen Sistema Berezian sarturikoak eta ekonomikoki mendekoak diren langileak izan ezik). www.seg-social.es Página 26
  • 27. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 6.7.2 JAIOTZAGATIK AMATASUNA 4. “Amatasunagatiko atsedenaldiaren ziurtagiria” edo “Amatasun txostena”, dagokion Osasun Zerbitzu Publikoak igorritakoa (OSP). . 5. Familia-liburua edo erregistro zibilan seme-alaba(en) izena ematearen ziurtagiria. Atsedena erditze aurretik hasi bada, dokumentu hauek seme-alabaren inskripzioaren ostean eramango dira. 6. Amak adozpio eskubidea beste gurasoaren alde erabiltzen duenean, Zb. orria bete 4, eskakizunekoa. 6.7.2.1 Ondorengo kasuetan, hauxe aurkeztu beharko da: o Ama ez badago Gizarte Segurantzako sisteman: bere laneko langileen unitateak idatzitako ziurtagiria, hartan, EBEP, apirilaren 12ko 7/2007 Legea aplika dakiokeen, eta administrazio egoera zein den, eta amatasunarengatik baimenaren aldia zein den adierazi beharko direlarik. o Ama biologikoak Gizarte Segurantza sisteman alta ematea eskatzen duen lanbide jarduera bat egiten duenean: Haren aurreikuspen sistema pribatuan laguntzak jasotzeko eskubiderik ez duela erakusten duen frogagiria edo ziurtagiria, eta, hala badagokio, interesduna bestelako aurreikuspen mutualitate batean sartzea egokia ez dela egiaztatzen duena. 7. Ama hilez gero: Haren heriotz ziurtagiria. 6.7.3 Adopzioagatiko, harreragatiko edo tutelagatiko AMATASUN KASUAN: 8. Adopzioa edo tutoretza gauzatzen deneko ebazpen judiziala, edo harrera emateko ebazpen administratiboa edo judiziala, adopzio aurretikoa zein behin betikoa edo sinplea, betiere azken kasuan iraupena urte betekoa baino gutxiagokoa ez denean, eta nahiz eta harrerak behin-behinekoak izan. Harrera sinpleen kasuan, baliozkotzat emango da hura arautzen duten Autonomia Erkidegoetako organuen jakinarazpena. 9. Sei urtetik gorako adingabe ezinduen adopzioa, harrera edo tutoretza kasuetan: IMSERSO edo dagokion Komunitate Autonomoan eskumena duen erakundearen ziurtagiria; bertan, adoptatuak edo harreran dagoen haurrak % 33ko edo gehiagoko www.seg-social.es Página 27
  • 28. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. ezintasuna duela adierazi beharko da. Bestela, adingabeak babesteko gaietan eskumena duen Erakunde Publikoarena, eta esan beharko du adoptatuaren baldintza pertsonalak edota atzerritik etortzea medio, gizarteratzeko edo familiara egokitzeko arazoak dituela. 10. Hala badagokio, familia-liburua edo erregistro zibilan seme- alaba(en) izena ematearen ziurtagiria. 11. Bi gurasoek atsedena hartzeko eskubidea badute, eskabide honetako laugarren orria bete beharko dute eta bertan adierazi beharko dute atsedena zer datatan hartuko duten edo noiz egingo dioten uko eskubide horri beste gurasoaren alde. 6.7.3.1 NAZIOARTEKO ADOPZIO KASUAN 12. Nazioarteko adopzioa denean eta adoptatuaren jatorrizko herrialdera gurasoen aurretiazko joan-etorria beharrezkoa denean, Elkarte Autonomoko erakunde eskudunak luzatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Bertan, adopziorako edo harrerarako izapideen hasiera egiaztatu beharko da. 13. Atzerriko herrialde batean egindako adopzioa eta Espainiako Kontsul Bulegoan inskribatutakoa: Erregistroko inskripzio- egiaztagiria edo adopzioaren eraketa egiaztatzen duen dokumentua eta haren erregistroa. 14. Adopzioa eta helburu gisa adopzioa duen tutoretza, atzerriko estatu batean eraturikoa eta Espainian inskribatu gabekoa: o Adopzioa edo tutoretza egiaztatzen duen ebazpen administratiboa edo judiziala. o Adingabekoaren alde Espainiako kontsul bulegoak luzatu bisatua. o Adopzio hartzailearen egokitasun ziurtagiria, ebazpena edo aitorpena, Espainiako autoritate eskudunak luzatutakoa. o Eskatzaileak adopzioa Espainian gauzatzeko izapideak hasiak dituela egiaztatzen duen agiria edo, hala badagokio, adopzioa Erregistro Zibilean inskribatuko denekoa. 6.7.4 Jaiotzagatiko AITATASUNAREN kasuan: 15. Familia liburua edo semea/semeak Erregistro Zibilean inskribatu izanaren ziurtagiria. www.seg-social.es Página 28
  • 29. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 6.7.5 Adopzioagatiko edo harreragatiko AITATASUN KASUAN: 16. Familia-liburua edo semea/alaba Erregistro Zibilean inskribatu izanaren ziurtagiria, adopzioa eratzeko ebazpen judiziala edo familiari haurra harreran hartzeko eskubidea ematen dion ebazpen administratibo edo judiziala. 6.7.6 BESTE DOKUMENTAZIOA: 6.7.6.1 Ezintasun/menpekotasun kasuan: 17. Eskatzaileena: Ezintasunaren ziurtagiria, ezintasun hori % 33koa edo handiagoa dela aitortzen duena eta Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren aurrean eginikoa (azaroaren 11ko 1335/2005 ED 28.1 artikulua). 18. Hartutako semearen/alabaren honako agiri hauek: o Autonomia Erkidegoetako erakundeek igorritako balorazio espezifikoaren txostena edo hura eskatu izanaren agiria. o Jaioberriak direnean ospitale publikoaren txosten medikuarekin ordezka daitezke, edo ezintasuna edo balizko ezintasuna adierazten duen OZPko medikuaren txostenarekin. 19. Familia ugarien kasuan: Familia ugariaren titulua edo hura eskatu izanaren ziurtagiria. 20. Guraso bakarreko familien kasuan: Guraso bakarra dagoela adierazten duen familia-liburua edo bi guraso baldin badaude, horietako baten heriotza-ziurtagiria, edo bietako batek familia utzi duela aitortzen duen ebazpen judiziala. 21. Jaioberria ospitaleratzen den kasuetan: Jaioberria ospitalera zein egunetan eraman duten dioen sendagilearen ziurtagiria, baita alta noiz ematen dioten dioena ere, alta emandakoan. Haurra zentro pribatu batean jaio bada OZPko sendagilearen txostena ere eman beharko da. 22. Lanaldi partzialeko erregimenean atsedena izanez gero: o Lanaldi partzialaren erregimenean amatasun, adopzio edo harreragatiko atsedenaldiari buruzko enpresariaren eta langilearen arteko adostasuna egiaztatzen duen dokumentua. o Norberaren konturako langileentzat, haien egoeraren aitorpena. 23. Aldizkako kontratu finkoko langileak: Jarduera berriz hasten denean kanpaina artean geraturiko jaiotza, adopzio edo harrerentzat egoera hori egiaztatzen duen dokumentua. www.seg-social.es Página 29
  • 30. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 24. Aldi baterako ezintasuneko langileak, mutuek zuzenenan ordaintzen dutena: Egoera hori egiaztatzen duen mutuaren ziurtagiria. Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkez daiteke. 7 OINARRIZKO ARAUDIA • Estatuto de los Trabajadores (R.D. Leg. 1/1995, de 24 de marzo). (Artículo 45.1.d, artículo 48.4. y artículo 48 bis.) • Ley 7/2007, de 12 de abril, del Estatuto Básico del Empleado Público. (Artículo 49). • Ley 2/2008, de 23 de diciembre, de Presupuestos Generales del Estado para el año 2009. (Disposición adicional sexta) • Ley 9/2009, de 6 de octubre, de ampliación de la duración del permiso de paternidad en los casos de nacimiento, adopción o acogida. • Real Decreto 1131/2002, de 31 de octubre, por el que se regula la Seguridad Social de los trabajadores contratados a tiempo parcial, así como de la jubilación parcial. • Real Decreto 180/2004, de 30 de enero, por el que se adoptan medidas para la conciliación de la vida laboral y familiar en relación con el disfrute a tiempo parcial de los permisos incluidos en el artículo 30.3 de la Ley 30/1984, de 2 de agosto. • Real Decreto 295/2009, de 6 de marzo, por el que se regulan las prestaciones económicas del sistema de la Seguridad Social por maternidad, paternidad, riesgo durante el embarazo y riesgo durante la lactancia natural. • Resolución de 13 de julio de 1995, de la Dir. Gral. Ord. Jur. y Ent. Col. de la Seguridad Social, sobre exclusión de la prestación por maternidad al Clero Diocesano, lglesias cristianas Adventistas deI Séptimo Día y C 8 ERAENTZA BEREZIAK • Eskatutako baldintza nagusiak • Nekazaritzako Erregimen Berezia • Autonomoen edo bere konturako langileen erregimen berezia • Etxeko Langileen Erregimen Berezia • Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia • Itsasoko Langileen Erregimen Berezia www.seg-social.es Página 30
  • 31. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 8.1 Eskatutako baldintza nagusiak Erregimen Berezietan prestaziorako eskubidea izateko baldintza orokorrak ondoko hauek dira: • Dagokion Erregimenean altan edo antzeko egoeran egotea. • Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan, nahiz eta prestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean. Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 art. jarraituko da, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena. • IGO 8.2 Nekazaritzako Erregimen Berezia 8.2.1 INOREN KONTURAKO LANGILEAK: Amatasuneko prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute, Erregimen Orokorreko langileeentzako aurreikusitako hedapen eta termino eta baldintza berberetan. 8.2.2 NORBERE KONTURAKO LANGILEAK: 2008-01-01az geroztik sortutako prestazioak, langile hauengatik, RETA xedatutakoaren arabera zehaztuko dira, uztailaren 4ko 18/2007 Legearen araberakoa, Nekazaritzako norberaren konturako langileen Sistema Berezian zehazten direnak kaltetu gabe. 8.2.3 Erregimen honi buruzko informazio gehiago: • Bestelako prestazioak • Oinarrizko araudia • Erregimen honen aplikazio eremuan dauden pertsonak, afiliazioa, alta eta bajak eta kotizazioa. • IGO www.seg-social.es Página 31
  • 32. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 8.3 Autonomoen edo bere konturako langileen erregimen berezia Erregimen Orokorreko langileentzat ezarritako baldintzetan eta epemugetan, iraupen bereko laguntza jasotzeko eskubidea edukiko dute langileek, hurrengo salbuespenarekin: 8.3.1 Denbora partzialeko lanaldiaren erregimenean amatasuna: Lanaldi partzialeko atsedenaldia hartu ahal izango dute aitatasunagatik, baina diru-laguntza eta jardueraren murrizketa %50 bakarrik egin ahal izango da. Diru-laguntza jasotzeko eta dagokion baimena hartu ahal izateko, interesatuek erakunde kudeatzailearekin hitz egin beharko dute, diru-laguntza eskatzean, baimena zein gurasok, adoptatzailek edo hartzailek hartuko duen eta aldi berean edo bestearen ondoren egingo duen adierazteko. Baimen hori ezingo da eten eta langileak nahi duenean bakarrik aldatu ahal izango da, bere osasunarekin edo adin txikikoarenarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta. 8.3.2 Jarduera-egoeraren aitorpena: LAEB duten langileek, Nekazaritzako Norberaren Konturako Langileen Sistema Berezian (NLSB) eta menpekotasun ekonomikoko langileek (MEL), Erakunde Kudeatzaileari egokia iruditzen bazaio, jardueraren egoeraren adierazpena aurkeztu beharko dute eredu ofizialean, merkataritza- establezimendua, industriakoa edo bestelakoa zuzenean kudeatzen duen pertsonaren inguruan, edo burutzen den jarduera aldi baterako edo betirako itxi dela. 8.3.3 Aurkezteko epea: • Erditzen denetik, edo harrera edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen administratibo edo judiziala ematen denetik 15 eguneko epean. • Amatasunagatiko atsedenaldia erditu aurretik hasi bada, epea atsedena hartu zen datatik zenbatuko da. Adierazitako gehieneko epean, aitorpena ez aurkezteak ondorio hauek ditu: • Prestazioaren Ordainketaren hasiera etetea, ofizioz egoki diren jarduerak has daitezke prestazioaren onuraduna titular den establezimendua geratu den egoera ziurtatzeko. • Administrazio jokaeren ondorioz, dagokionean, jasotzen hasita dagoen prestazioaren izaera bidegabea ondorioztatuko balitz, itzultzeko beharrezko ekintzak egingo dira. • Aurreko bi paragrafoetan ezarritakoa has litezkeen dagozkien zigor espedienteen kalterik gabe ulertzen da, bildutako egoerak ikusita, Erakunde kudeatzaileak egoki baloratuta, hala zehaztuz gero. www.seg-social.es Página 32
  • 33. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 8.3.4 Genero indarkeriaren biktima diren langileak: • Jarduera uzten dutenean babesa eragingarri izateko, 6 hilabeteko epean kotizazio betebeharra etengo zaio, prestazioei dagokienez kotizazio eragingarritzat hartuko direnak, egoera altaren parekotzat hartuz. • Oinarri arautzailea: Kotizatzeko betebeharra eten aurreko 6 hilabeteetan kotizatutako oinarriaren batezbestekoaren pareko kotizazio oinarria hartuko da. 8.3.5 Jarduna uztea eta amatasuna: (Abuztuaren 5eko 32/2010 Legea, BOE 06/08, indarrean 10-11-06tik) • Jarduna uzteagatik babes-egoera sortu duen gertakaria langile autonomoa amatasun egoeran egonik suertatzen bada, prestazioa jasotzen jarraituko du amaitzen den momentura arte, eta, une horretank, jarduna uztearengatik dagokion prestazio ekonomikoa jasotzen hasiko da, betiere legez ezarrita dauden baldintzak betez gero. • Jarduna utzi izanagatik prestazio ekonomikoa jasotzen ari den bitartean onuraduna amatasun egoeran suertatzen bada, dagokion amatasun prestazioa jasotzen hasiko da; hori amaitzen denean, kudeatze-organoak, ofizioz, onuradunak jarduna uzteagatik jasotzen zuen prestazio ekonomikoa ordaintzeari ekingo dio berriro, eskubidea duen epea agortu arte. Norbere konturako langileen jardun-uzteagatik babes-sistema zuzentzeko dauden baldintzak eta balizko egoerak, Nekazaritzako langile autonomoen sistema bereziansartzen direnak, dagokien arauaz garatuko dira urtebeteko epean (abuztuaren 5eko 32/2010 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria). 8.3.6 Erregimen honi buruzko informazio gehiago: • Bestelako prestazioak • Oinarrizko araudia • Erregimen honen aplikazio eremuan dauden pertsonak, afiliazioa, alta eta bajak eta kotizazioa. • IGO 8.4 Etxeko Langileen Erregimen Berezia Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan ematen da. 8.4.1 Erregimen honi buruzko informazio gehiago: • Prestazio gehiago. • Oinarrizko araudia. www.seg-social.es Página 33
  • 34. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. • Erregimen horren aplikazio eremuan diren pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa. • IGO 8.5 Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunarekin: • Subsidioaren oinarri-arautzailea langileari une bakoitzean dagokion araututako oinarria da, egoera hau hastean zuen lan-kategoriaren arabera. 8.5.1 Erregimen honi buruzko informazio gehiago: • Prestazio gehiago. • Oinarrizko araudia. • Erregimen honen aplikazio eremuan dauden pertsonak, afiliazioa, alta eta bajak eta kotizazioa. • IGO 8.6 Itsasoko Langileen Erregimen Berezia Laguntza Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrekozehaztapen eta baldintza berberetan ematen da. 8.6.1 Erregimen honi buruzko informazio gehiago: • Prestazio gehiago. • Oinarrizko araudia. • Erregimen honen aplikazio eremuan diren pertsonak afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa. Izapideak: ISMko (Itsasoko Gizarte Institutoa) Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak 9 Ordaindutakoaren araberakoa ez den amatasun laguntza • Onuradunak / eskakizunak • Prestazio ekonomikoa / zenbatekoa • Eskubidea martxan jartzea www.seg-social.es Página 34
  • 35. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. • Iraupena • Amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta kontratua amaitzea • Iraungipena • Eskubidea ukatzea, baliogabetzea eta etetea • Kudeaketa eta ordainketa • Amatasun txostena • Eskubidearen aitorpena • Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak • Eskaera-inprimakia • Oinarrizko araudia 9.1 Onuradunak / eskakizunak Onuradunak norbere edota besteren konturako emakumezko langileak izango dira, baldin eta erditzean amatasun prestazioak jaso ahal izateko eskakizun guztiak betetzen badituzte, eskatutako kotizazio aldia izan ezik. Kotizazioak ordaintzeko ardura duten emakumezko langileen kasuan, prestazioa aitortzeko eta ordaintzeko ezinbestekoa izango da Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota guztiak ordainduta izatea. Helburu horietarako, abuztuaren 20ko 2530/1970 Errege Dekretuko 28.2. art. zehazten den mekanismoa, ordaintzeko agintzen duena, ezarriko da, laguntza jasotzeko unean edo hori gauzatzen denean, interesatua Gizarte Segurantzaren zein erregimenen barruan dagoen kontuan hartu gabe. IGO 9.2 Prestazio ekonomikoa / zenbatekoa Prestazio ekonomikoa subsidio bat izaten da, eta haren eguneko zenbatekoa uneoro indarrean den IPREMaren % 100 izango da, hurrengo salbuespen hauekin: • Baldin eta eguneko oinarri arautzailearen zenbatekoa kontingentzia arruntetatik eratorritako ABE aren baliokidea baino txikiagoa balitz, azken hori hartuko da. • Lanaldi partzialeko langileen kasuan, baldin eta eguneko oinarri arautzailearen (gertakari kausatzailea jazo aurreko urtean akreditatutako www.seg-social.es Página 35
  • 36. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. kotizazio oinarrien batura zati 365 eginda lortzen da) zenbatekoa txikiagoa balitz, azken hori hartuko da. • Aurrekoagatik ere, subsidioa INSSren behin-behineko ebazpen bidez onartuko da. Subsidioa kalkulatzeko sistemako datu-base korporatiboan dagoen azken kotizazio oinarria hartuko da aintzat, baldin eta esandako datu basean ez badago atsedenaren edota baimenaren aurreko hilabeteko kontingentzia arruntetik deribatutako kotizazio oinarria. Edonola ere, dagokionean, subsidioaren birkalkuluarekin behin betiko ebazpena helaraziko zaio. Oinarri arautzailea honako kasu hauetan eguneratuko da: • Kotizazio oinarria handitzen bada, legezko xedapen baten, hitzarmen kolektibo baten edo ebazpen judizial baten bidez soldatak igotzearen ondorioz, eta horrek atsedenaldiaren hasiera baino lehenagoko dataren batetik aurrera eragina baldin badauka. Kasu horretan, oinarri arautzailearen zenbatekoa une horretan indarrean den IPREMa baino handiagoa izango balitz, azken hori hartuko da kontuan subsidioaren zenbatekoa kalkulatzeko. • Subsidioa kalkulatzeko sistemako datu-base korporatiboetan agertzen den azken kotizazio-oinarria hartu bada kontuan eta ondoren ikusi bada kotizazio hori ez datorrela bat atsedenaldia edo baimena hasi aurreko hilabeteko kontingentzia arrunten kotizazio oinarriarekin. IGO 9.3 Eskubidea martxan jartzea Subsidio eskubidea erditzen duen egunetik aurrera izango du. IGO 9.4 Iraupena • Langile emakumezkoarentzako prestazioak 42 egun natural iraungo du, erditutakoan kontatzen hasita. • Hamalau egun naturalean luzatu ahal izango da, hurrengo kasu hauetan: o Familia ugarian haurra jaiotzen bada edota, haurra jaiotakoan familia ugari bihurtu bada. www.seg-social.es Página 36
  • 37. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. o Guraso bakarreko familian jaio bada haurra. o Erditze anizkoitza izan bada. o Amak edota haurrak % 65ekoa edo handiagoa den ezintasun maila duenean. Iraupena behin bakarrik luza daiteke, baina baldintza bi edo gehiago betetzen direnean ezingo dira batu. Familia ugaria dela erabakitzeko, Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2004 Legean ezarritakoa beteko da. Familia monoparentala guraso bakarreko familia da, jaioberria eta haurra(k) biziko d(ir)a eta gurasoa bakarrik egingo da familiaren kargu. Erditze anizkoitza bi haur edo gehiago jaiotzea da. • Haurra hiltzen denean edota fetua 180 egun baino gehiago dituenean jaioz gero, ez da prestazioa etengo, nahiz eta pertsonalitatea jasotzeko Kode Zibileko 30. artikuluak ezarritako baldintzak bete ez. • Erditze goiztiarren eta jaioberriak ospitaleratu behar izaten diren kasuetan, subsidioaren iraupena ez da luzatuko, baina ordaintzeari ere ez zaio utziko. IGO 9.5 Amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta kontratua amaitzea Kotizaziopeko amatasun subsidiorako ezarritakoa amatasunari, aldi baterako ezintasunari eta kontratua iraungitzeari dagokionean, kontribuzio gabeko amatasun subsidioari aplikatu ahal izango zaio, baldin eta bertan aurreikusitako baldintzak berak badira bi subsidio motetarako. IGO 9.6 Iraungipena Subsidioa jasotzeko eskubidea honako arrazoi hauengatik iraungiko da: • Ezarritako iraupen epea igaro izanagatik. www.seg-social.es Página 37
  • 38. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. • Onuraduna hiltzeagatik. • Onuradunari ezintasun iraunkorragatiko pentsioa aitortu izanagatik. IGO 9.7 Eskubidea ukatzea, baliogabetzea eta etetea Subsidio eskubidea ezeztatu, baliogabetu edota eten egin ahal izango da: • Baldin eta onuradunak iruzurrez jarduten badu, subsidioa lortzeko edota hari eusteko. • Baldin eta onuradunak norbere edota besteren kontura lan egiten badu subsidioa jasotzen ari den bitartean. IGO 9.8 Kudeaketa eta ordainketa • Subsidioa zuzenean INSSk ordainduko du; bestela, berriz, ISMk, baldin eta Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko langileak badira. • Ordainketa erakunde kudeatzaileak egingo du zuzenean eta hilabetea amaitu ostean, eta enpresen aldetik kudeaketan kolaboratzeko modurik ez da egongo. • Diru-laguntza jasotzerakoan, haren zenbatekoari hauxe kenduko zaio: o Langileari dagokion kuotaren zenbatekoa, kotizatu beharra baitago, erditu aurreko kotizazio oinarria aintzat hartuta zehaztuko da. Oinarri hori langilearen kategoria profesionalaren taldeko gutxieneko kotizazio oinarria baino txikiagoa bada, azken hori aplikatuko da. o IRPFrekin atxikitua. IGO 9.9 Eskubidearen aitorpena www.seg-social.es Página 38
  • 39. 5. AMATASUNA 2010 Amaya Martínez de Viérgol Lanzagorta Irak. 9.9.1 Prestazio-eskaera: • Eskubidea onartzeko prozedura emakume langileak eskatuta hasiko da, eskuduna den Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari zuzendutako eskaeraren bidez kokapen erregimenaren arabera. Eskaera araututako ereduetan egingo da eta Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearenart. 70. artikuluak ezarritako datu eta gertaerak jasoko ditu, behar diren dokumentuekin batera. • Erakunde kudeatzaileak ofizioz has dezake prestazioa onartzeko prozedura horretarako behar beste datu dituenean, eta interesatuari jakinarazi beharko dio egoera hori gertakizun kausatzailearen ondorengo egunetik hasita 15 eguneko epean. 9.9.2 Ebazpena eta jakinarazpena: • Erakunde kudeatzaileko probintziako zuzendari eskudunak, zeinetan eskakizuna aurkeztu den , emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita. • Aurrekoagatik ere, subsidioa onartuko da INSSren behin-behineko ebazpen bidez. Subsidioa kalkulatzeko sistemako datu-base korporatiboan dagoen azken kotizazio oinarria hartuko da aintzat, baldin eta esandako datu basean ez badago atsedenaren edota baimenaren aurreko hilabeteko kontingentzia arruntetik deribatutako kotizazio oinarria. Edonola ere, dagokionean, subsidioaren birkalkuluarekin behin betiko ebazpena helaraziko zaio. Salbuespen gisa, ezinbestekoa izango da dagokion kotizazio oinarria agertzen den enpresaren ziurtagiria aurkeztea, eta hori izango da prestazioa kalkulatzeko kontuan hartuko dena, betiere hurrengo kasuetan: • Enpresaren jarduera gertaera kausatzailearen hilabete berean edota aurrekoan gertatu denean. • Langileak lanaldi partzialeko kontratua duenean eta ezin zaionean oinarri arautzailea kalkulatu. • Enpresei kuotak ondoren ordaintzeko baimena eman dienean TGSSk. 9.10 Preskripzioa: Laguntzaren onespenaren eskubidea 5 urtetan preskribitzen da, gertaera eragilea gertatzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita. www.seg-social.es Página 39