Slideshow transcript
Slide 1: Tutoriala: WebQuestak, ikerketak Internetean Pilar Etxebarria Leioako Berritzegunea
Slide 2: WebQuest: hasiera Kaixo! Ongietorria tutorial honetara Saio honetan WQ-en oinarriak Ikasiko dituzu
Slide 3: WebQuest: 1.Jarduera Mugimendua ibiliz ikasten dela esaten du esamoldeak. Suerte ona dugu, Maite Goñiri esker- Jakintza ikastolako irakaslea da- WebQuesta zer den ikasteko adibidea euskaraz eta WebQuestaren moduan jarrita, Sarean dugulako. Beraz, zure lehendabiziko hurbilketa hau izango da. Sartu helbide honetan eta nabegatu
Slide 4: WebQuest: 2. Jarduera Bale, ideia buruan duzu, orain pixka bat ordenatzea falta da. Ppt honen bidez laburpena egingo dizut eta, noski, dituzun duda guztiak galdetu.
Slide 5: WebQuest: ideia nori bururatzen zitzaio? Egileak:Bernie Dodge eta Tom March http:// webquest.sdsu.edu/ webquest.html Non: San Diegoko Unibertsitatea (1995) Zertarako: Interneta ikasgelan integratzeko Nola egin: Elkarlanaren bidez Egitura: konstruktibista
Slide 6: WebQuest: zer da? “WebQuestak ikasleek burutzen dituzten ikerketa-jarduerak dira, informazio-iturri gisa nagusiki Weba erabiliz “ Ikerketa irakasleak egituratzen du: Gaia eta helburuak Ataza (produkzioa) Baliabideak Ebaluazioa
Slide 7: WebQuest: zeintzuk dira ezaugarririk garrantzitsuenak? Gaia erakargarria izan behar da Atazak sormena erabiltzea eskatzen du Kurrikulumean integratu behar da Taldeka egiten da Prozesuan zehar argibideak ematen dira Ebaluazioa ondo zehaztatuta dago Helburua: EZ da informazioaren bilaketa hutsa egitea, baizik eta informazioarekin zeozer egitea
Slide 8: WebQuest: Non dago desberditasuna WQ eta ikas-sekuentzia onaren artean? IKT ren erabilpena ikasgelan normaltasunean sartzen da Informazioa gaurkotuta dago Informazioa multimedia moduan aurkezten da Ikasgela mundura irekitzen da
Slide 9: WebQuest: nola egituratzen dira? SARRERA 1. ATAZA 2. PROZESUA 3. BALIABIDEAK 4. EBALUAZIOA 5. ONDORIOA 6.
Slide 10: WebQuest: nola egituratzen dira? SARRERA: Oinarrizko informazioa ematen du eta ikasleen interesa pizten du (laburra eta motibagarria) ATAZA: Zer egin behar duten zehazki esaten die. Eskatzen zaiena argi geratu behar da. PROZESUA: Ataza burutzeko pausoak azaltzen dira (taldekatzea, jarduerak...) BALIABIDEAK: Ataza egiteko beharrezkoak diren Webguneak zerrendatzen dira, aldez aurretik irakasleak hautaturik
Slide 11: WebQuest: nola egituratzen dira? EBALUAZIOA: Ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak argi eta garbi jarrita ONDORIOA: Egindakoaren laburpena eta hausnarketa egiten da. Bukaera ematen dio lanari eta gogoetara bultzatzen du IRAKASLEENTZAKO ORIENTABIDEAK: WQ Batzuetan, beste irakasleei WQ erabiltzeko orientabideak ematen dira
Slide 12: WebQuest: Atazen adibideak, mesedez! Errepikapena: lan klasikoa, txostena eskatzen da Bilduma: Informazioa bilduma batean antolatzen da: helbide- zerrendak, errezetak... Misterioa: Jardueran sekuentziak misterio bati azalpena ematen di Kazetaritza: kazetari- papera hartzen da Diseinua: Plana edo protokoloa egiten da Sormena: Produkzioa formato berezian aurkezten da
Slide 13: WebQuest: Atazen adibideak, mesedez! Adostasuna: gai eztabaidatuari buruzko iritzia eskatzen da Argudioa: Gai bati buruzko argudioak garatzea eskatzen da Buru-ezagutza: Norberaren ezaguteko gida moduan Analitikoa: harremanen behaketa eta bilaketa Erabakiak: gaiak baloratzen dira erabakiak hartzeko Zientifikoa: Hipotesiak planteatu eta egiaztatzen dira
Slide 14: WebQuest: eta ebaluazioaz zer? RUBRIKAK edo ebaluazioarako matrizeak aproposak dira
Slide 15: WebQuest: zenbat mota desberdinak daude? WEB QUEST : aste bat edo batzuk MINIQUEST: 1 edo 2 saio (Eszenatokia, ataza eta emaitza) Altzorraren bila: Galdesorta gidatua, galdera gako batekin amaieran
Slide 16: WebQuest: gehiago jakiteko zer? Iparrorratza Andoni Sagarnaren apunteak Elkarrekinaren txokoa Gasteizeko Berritzegunearen IKTprograma Aula 21 tokia Eduteka, atari kolonbiarra
Slide 17: WebQuest: 3.Jarduera Ziur gaude zure arloko adibidea ikusi nahian zaudela. Jarraituan dituzu WQ batzuk aztertzeko. Normala denez, denak ez dira bikainak, beraz, baloratzeko hobe txantiloi hau erabiltzen baduzu, era honetan WebQuesten ahuleziez konturatuko zara.
Slide 18: WebQuest: WQak aztertzen Arloa WQ Gizarte Zientziak Industri iraultza Natur Zientziak (FK) Euria azidoei buruzko ikerketa Natur Zientziak (BG) Las leyes de Mendel explican mis dudas Matematikak Artecuboc Teknologia AC/DC Orientazioa Eligiendo mi futuro Euskera Euskalkiak gaur Gaztelania Quijoteberri
Slide 19: WebQuest: WQak aztertzen Arloa WQ Ingelesa The Thanksgiving Informatika Análisis de un ordenador Heziketa fisikoa Actividad física y mujeres Plastika Entrevista con Mona Lisa Musika Euskal Herriko soinu tresnak Etika ¿A qué tengo derecho? CDEratzea Asmakizunak (ZT) Estudiando el barroco (GH)
Slide 20: WebQuest: Gehiago nahi dut! Gehiago ikusteko hemen dituzu WQtegi batzuk: WQ gehiago euskaraz hemen ikus ditzakezu Eta gehiago hemen Gasteizeko Berritzeguneen bilatzailea Kataluineko WQ komunitatea WebQuest Aula 21ren daudenak
Slide 21: WebQuest: 4.jarduera Orain jantzita zaude eta prest zure lan propioa garatzeko. MiniQuest batekin hasiko gara. Zoaz pentsatzen zure gustuko gaia!. Laguntzeko, hemen dituzu bi adibide: Erdi aroko giza taldeak Zelula
Slide 22: WebQuest: zure MiniQuesta Eszenatokia Ataza Emaitza
Slide 23: Mila esker zure arretagatik Eta mila esker tutorial honetan aipatu ditugun egile guztioi beren lan zoragarriagatik.



Add a comment on Slide 1
If you have a SlideShare account, login to comment; else you can comment as a guest- Favorites & Groups
Showing 1-50 of 2 (more)