Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas

2,342 views
2,243 views

Published on

Ikasturtearen hasieran egin daitezkeen 15 ikas-jarduerak digitaltasuna eta talde lana aldi berean lantzeko

Published in: Education
1 Comment
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
2,342
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1,710
Actions
Shares
0
Downloads
17
Comments
1
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas

  1. 1. Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko 15 ikas-jarduera digitalak Pilar Etxebarria Leioako Berritzegunea
  2. 2. Hasi baino lehen...• Aurkezpena, elkarezagutza eta talde- kohesioa lortzeko ikas-jarduerak dira• Malguak, zure klaseari hobeto dagozkionak aukera ditzakezu• Adimen anitzak kontutan hartzen dituzte• Ikasturtean zehar erabiliko diren tresna digitaletan trebatzeko erabiltzen dira...• ... baita elkarlanean aritzeko ere
  3. 3. 1. ARLOAREN AURKEZPEN APrestatu zure arloari buruzko diapositiba batzuk eta aurkeztu arbel digitalaren bidez:• Informazio idatzia• Irudi edo bideo motibagarriak• Arloarekin bat dauden soinuak edo musika• Beste ikasturtean egindako ikasleen ekoizpenak• Esteka interesgarriak: ikastetxeko web-orria, ikasgelakoa, zure bloga, oinarrizko arloko helbideak...
  4. 4. 2. WIKIKOADERNOATalde bakoitzak koaderno digitala sortzen du Wiki batean. Oinarrizko egituraren adibidea:• Taldearen izena eta argazkia• Logoa/Avatarra• Partehartzaileak eta bakoitzaren rola• Arauak• Talde-ekoizpenak• Planifikazio-tresnak eta egunerokoak• Talde-ebaluazioa• Taldekide bakoitzak bere atala, portfolio pertsonal moduan Portfolioaren adibidea- Núria Alart: E-PORTAFOLI
  5. 5. 3. VOKI AURKEZPENAEskatu zure ikasleei beren burua aurkezteko• Taldeka, ikasleek elkarrekin hobeto ezagutzeko galdera batzuk planteatzen dituzte• Talde bakoitzak bere galderak aurkezten ditu eta irakasleak arbelan zerrendatzen ditu• Bost aukeratzen dira denon artean• Nork bere Voki garatzen du galdera hauekin• Nork bere Voki aurkezten du arbel digitalean, txandaka
  6. 6. 4. PECHA KUCHA AURKEZPENA moldaturik 5X5Ikasle bakoitzak bost diapositiba prestatzen ditu ikasgelan bost minututan aurkezteko:1. Ikasteko interesatzen zaidan gai bat2. Ondo sentitzeko ikastetxeko egoera bat3. Irakasleak egin dezakeen gauza bat nik hobeto ikasteko4. Nik egin ahal dudan gauza bat hobeto ikasteko5. Nik eman ahal dudan ezaugarri pertsonala taldean ikasteko
  7. 7. 5. FAMILIA- ARGAZKIAAtera klase osoko argazkia eta elkartrukatu Thinglink-ren bitartez1. Ikasle bakoitzak gehien gustatzen zaion bideo musikalaren esteka egiten du bere aurpegian2. Bakoitzak komentatzen die besteei zergatik aukeratu duen, bere gustoko musika zer-nolakoa den, zer gogoarazten dion...
  8. 8. 6. HASIERAKO EBALUAZIOAEzagutu eta elkartrukatu zure ikasleek dakiteena• Sortu formulario bat Google docs –ean. Jarri interesatzen zaizkizun itemak hasierako ebaluazioa egiteko• Bidali zure ikasleei e-mailez eta eskaiezu betetzeko eta zuri berbidaltzeko• Aztertu ateratako datuak eta, hauen arabera, moldatu arloko edukiak• Egin grafika bat datu batzuekin eta komentatu zure ikasleekin• Banatu ebaluazioko itemak taldeka, haiek elkarrekin eztabaidatzeko eta irtenbideratzeko
  9. 9. 7. ARLOKOAUTOERRETRATU AEzagutu zure ikasleen iritzia• Eskatu ikasleei bakoitzak diapositiba bat egiteko. Diapositiban gustatzen zaion arloko gauza bat aipatu behar du, argazki eta esaldi batekin adierazita• Bildu diapositiba guztiak eta arbel digitalaren bidez pase bat egin• Eztabaidatu emaitzak guztion artean
  10. 10. 8. ERRETRATU WORDLEGaratu klasea kohesionatzeko dinamika:• Talde bakoitzean, ikasleek inkesta bat egiten dute norberaren zaletasunak eta gustoekin• Talde bakoitzak emaitzak hartzen ditu, Wordle bat sortzen du eta bere wikian partekatzen du• Geroago dinamika dator. Esaiezu: “....gehien gustatzen zaizuenak zutik jarri eta ...ra joan” eta zoaz kokatzen ikasgelako zonalde batean...klaseko pertsonekin “Wordle bat” garatu arte
  11. 11. 9. NIRE MOTXILAPartekatu ikasturtea gainditzeko lagungarria izan daitekeena:• Eskaiozu ikasle bakoitzari Internetean 5 irudi bilatzeko. Irudiek ikasturtea gainditzeko ekintzak, baloreak, pertsonak, ideiak...irudikatu behar dituzte• Irudiak testu-dokumentuan edo diapositiba batean kopiatzen dituzte• Taldean, txandakatuz, bakoitzak, irudi bat hartu eta gero, besteei azaltzen die zergatik aukeratu duen...irudi guztiak agortu arte• Irudi antzekoak direnean elkarren artean elkarrizketatzen dute
  12. 12. 10. OPORRAK MAPANHasi Web-bilaketak eta mapak lantzen:• Ikasle bakoitzak bilatzen du Sarean oporrak eman dituen argazki bat eta bere kide bati posta elektronikoz bidaltzen dio, non dagoen asmatzeko pista batzuekin lagundurik• Kideak zein den asmatu behar du eta tokiari buruzko ikerketa txiki bat egiten du: izena, non kokatzen den, zergatik lekuaren errepresentazioa den, zergatik gustatu zaion...• Ireki Google maps edo Google earth arbel digitalean• Ikasle bakoitzak tokia mapan seinalatzen du eta besteei azaltzen du: “Nire kidea....k .....(e)an eman ditu oporrak eta bere argazki bat bidali dit .......lako”• Jarraituan, argazki bidali dionak esaten du ea asmatu duen ala ez eta zergatik aukeratu du berak
  13. 13. 11. EZAGUTU ZURE IKASTETXEAAurkeztu ikastetxea bere Web-orrian ikerketa bat planteatzen:• Prestatu galdesorta txiki bat ikastetxeko oinarrizko datuekin, ordutegia, egutegia, irakasleak, planoa...Adibidez: zein ordutan joan zaitezkete liburutegira?• Taldeetan, ikasleek ikastetxeko web-orrira jotzen dute datuen bila eta galdetegiari erantzuna ematen diote bitartean bere eguneroko pertsonal osotu ahal dute
  14. 14. 12. AVATARRA -LOGOATalde bakoitzak bere avatarra edo logoa diseinatzen du “talde nominala” teknikaren bidez:• Ikasle bakoitzak 3 logoren eredu pentsatzen ditu eta lehentasun-zenbakia jartzen dizkie• Komunean jartzen dira, lehenengo bikoteka eta gero taldeka, logo bakarra aukeratu arte• Guztion artean avatarra edo logoa garatzen dute web-aplikazio baten bitartez• Talde bakoitzeko bozeramaileak besteei erakusten die, zergatik aukeratu duten komentatuz• Talde-koaderno digitalean jartzen dute
  15. 15. 13. IRAGARKI- TAULA DIGITALASortu web-toki bat zure ikasleek iritzia bota dezaten• Sortu zure arloko iragarki-taula digitala eta partekatu pasahitza zure ikasleekin• Azaldu horma-irudi birtualean klasea hobetzeko iradokizunak kokatuko dituztela, zureak barne• Taldeetan klaseko arauak eztabaidatzen hasi ahal dute• Komunean jarri eta gero, talde bakoitzak arau bat horma-irudi honetan kokatzen du
  16. 16. 14. EGUTEGIASortu klaserako Google Calendar eta partekatu• Azaldu funtzionamendua• Ikasle bakoitzak bere urtebetetzeko data kokatzen du• Ikasle bakoitzak bere egutegi propioa garatzen du eta oinarrizko datuak kokatzen ditu: ikasturtearen egutegia, data garrantzitsuak...• Nork zurekin eta bere familiarekin partekatzen du
  17. 17. 15. GRAFIKAPERTSONALAAurkeztu klasearen aurrean Google Docs-en kalkulo orriaren funtzionamendua ikas- jarduera baten bitartez:• Ikasle bakoitzak kalkulatzen du bere eguneroko denbora nola banatzen duen eta kalkulo orri batean islatzen du grafika pertsonala eginez• Grafika bere taldekideekin elkartrukatzen du eta emaitzez hitz egiten dute
  18. 18. DINAMIKA K• Cuaderno Intercultural , Primeros días de Clase, guías, dinàmicas e ideas• Orientación Andújar , Actividades y dinámicas para los primeros días de clase• Guida Allés, 70 actividades para la primera semana de clase• Tom Barret, 36 Interesting Ways to Get to Know Your New Class

×