2. NON DAGO?
Done Mikel Aralarkoaren
santutegia, Aralarko
mendilerroan kokatutako
santutegia da, Euskal Herrian
dugun erromanikoaren
erakusgarri paregabea.
3. LEHEN AIPAMENA.
Tenpluari buruz iritsi zaigun lehen
aipamena XI. mendekoa da, baina bi mende
lehenago toki berean beste tenplu bat bazen,
karolingar estilokoa. Erretaula du altxorrik
preziatuena, Nafarroako kultura intereseko
Erdi Aroko Europar ondasun
izendatua, esmaltegintzako maisulan
gorenetakoa.
4. NON KOKATZEN DA?
Santutegia 1.237 metroko
garaieran dago, trikuharri ugariko
ingurune batean. Santutegira
igotzeko, Uharte Arakil da ohiko
abiapuntua, udalerri horretan
baitago santutegia.