Your SlideShare is downloading. ×
Bideoaetahezkuntza
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Bideoaetahezkuntza

452
views

Published on


0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
452
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Bideoa eta honen erabilera HHn Teknologia Berriak Patricia Longo eta Maialen Sarasua 3HH
  • 2. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua BIDEOA ETA HONEN ERABILERA HAUR HEZKUNTZAN AURKIBIDEA 1. SARRERA ..………………………………………………………………....…3 2. BIDEOA ..…………………………………………………………………....…3 a. DEFINIZIOA ………………………………………………………….3 b. SAILKAPENA ………………………………………………………...4 c. SAIO BAT NOLA ANTOLATU ……………………………………6 d. BIDEO DIDAKTIKOAK AUKERATU ETA EBALUATU ……………………………………………………..…...…………..……9 3. ERABILERA HAUR HEZKUNTZAN ………………………………...….14 a. BIDEOA ARLO KURRIKULARRAREN EUSKARRI ………….14 b. BIDEOA HAUR HEZKUNTZAN: PROPOSAMENAK ………..15 c. GURE PROPOSAMENAK HAUR HEZKUNTZARAKO……...20 i. ARIKETAK BIDIOEKIN…………………………………...20 ii. ARIKETAK KAMARAREKIN……………………………..23 4. NON AURKITU BIDEOAK …………………………………………….....24 a. INTERNET …………………………………………………………..24 b. DENDAK ETA LIBURUTEGIAK ………………………………...29 c. BIDEOTEKAK ………………………………………………………29 5. ONDORIOAK ……………………………………………………………….30 6. BIBLIOGRAFIA ……………………………………………………………..32 2
  • 3. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua  SARRERA Teknologia berriak gizarteko esparru guztietara zabaldu dira gaur egun, eta hauen artean hezkuntzan hartzen duten papera aztertzea ezinbestekoa da eskoletan hauen erabilpena sustatu eta egokitzeko. Guk, oraingoan, bideoen erabilpena aztertuko dugu. Azken hamarkadetan bideoa eskoletan sartu da eta geroz eta erabilpen anitzagoak eskaintzen dituen baliabidea dugu. Hala ere, honen inguruan asko dago egiteko, oraindik ere bere erabilpena eskasa eta nahiko okerra baita ikastetxe askotan. Irakasleek bideoak eskaintzen dutenaren inguruko formakuntza falta da honen arrazoi nagusietako bat, eta teknologiak etengabe aldatzen ari diren gizarte honetan, etengabeko formakuntza ezinbestekoa da arlo honetan.  BIDEOA a. DEFINIZIOA Bideoa atentzioa erakartzeko sistema eta prozedura elektronikoen bidez mugimenduan dauden imajinak eta soinuak berehala erreproduzitzeko balio duen sistema da. 3
  • 4. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Ikus-entzunezko baliabide bezala, ikus-entzunezko ekosistema osatzen duten beste baliabidetatik bereizten dituen ezaugarri batzuk ditu bideoak. Honakoak dira esanguratsuenak: • Mezuei iraunkortasuna ematen die eta hauen kontserbazioa eta elkartrukatzea bermatzen ditu. • Grabatuaren berehalako erreprodukzioa ahalbidetzen du. • Nahi adina aldi erabil daitekeen euskarria dauka. • Beste sistemen bidez eginiko produkzioen trasbasea ahalbidetzen du, hortaz, euskarrien euskarria dela esaten dugu. • Definizio txikiko (VHS) edo handiko (DVD) imajina izan dezake. • Mikra-komunikazio prozesuak ahalbidetzen ditu. Bideoa gelan sartzeak eta erabiltzeak, irakas- ikasketa prozesua ematen den inguruan aldaketa handiak ekar ditzake. Erabilpen honek behin behinekoa bada, bideoa ikasleen distrakziorako edo lana arintzeko baliabidea izan daiteke. Baina bideoaren erabilpena ohizkoa eta iraunkorra bihurtzen bada, ikas- prozesuan parte hartzen duten baliabidea izango da. Bideoa baliabide didaktiko bezala, ezaugarri batzuk ditu, esaterako bere prezio murritza edo erabilpen erraza. Ezaugarri hauek, ikasketa prozesuaren hainbat momentutan erabilgarria egiten dute bideoa obserbazio baliabide, espresio baliabide, auto-ikasketa baliabide edota irakaste laguntza baliabide gisa. b. SAILKAPENA Bideoen artean, guk bideo-hezigarrietan edo bideo didaktikoetan zentratuko gara hauek baitira gure irakasle lanbidean , gelan erabilgarriak izango direnak. 4
  • 5. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Bideo didaktikoa irakaskuntza prozesuan baliagarria izan daitekeen bideo-materialari esaten zaio. Kontzeptu honek, bideo didaktikoak (irakaskuntzarako bereziki egindakoak) eta irakaskuntzarako bereziki eginak ez diren beste bideo batzuk hartzen ditu bere baitan, hauek irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako baliagarriak izan daitezkeen bitartean. Bideo didaktikoen estrukturari erreparatuta, bideoak bost mota nagusietan banatzen dira: • Dokumentalak: era antolatu batean, gai konkretu bati buruzko informazioa azaltzen dute, esate baterako Atenaseko Akropoliei buruzkoa. • Narratiboak: argumentu baten bidez, ikasleentzat esanguratsuenak diren informazio eta datuak presentatzen dituzte, esate baterako, pertsonai baten bizitza aurkezten dute eta honen bidez Atenasen egoera aurkezten dute. • Kontzeptu bakarrekoak: kontzeptu baten aurkezpenean zentratzen diren iraupen laburreko bideoak dira, esate baterako batuketak zer diren azaltzen duen bideoa. • Gai batekoak: bideo didaktiko klasikoak dira. Hauek era sistematikoan eta ikasleei egokitutako sakontasunarekin joaten zaie azaltzen landu beharreko kontzeptuak edo puntuak, gai zehatz baten barruan. Esate baterako, Euskal Herriko geografia azaltzen duen bideoan, ibaien, mendien … atalak bereiziko dira. • Motibagarriak: Hauen helburu nagusia motibatzea, atentzioa deitzea, interesa piztea … da. Horretarako, askotan edukiak edota zehaztasun zientifikoa alde batera uzten dira eta istorio bat bezala aurkezten da. Esaterako, HIESA zer den azaltzeko erabiltzen diren memoriak fikzioarekin nahastuak. 5
  • 6. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Ondorioz, bideo didaktikoen funtzioak (Informatzea, irakastea, heztea eta jakinaraztea, motibagarria, ebaluatzeko, ikertzeko, mintzatzeko, ludikoa, berritzailea, testigantzakoa …) asko direla esan dezakegu eta funtzio horietako askok oso baliagarriak izango zaizkigu gure irakasle lana egiterakoan, batez ere haur hezkuntzan, irakurketa-idazketa oraindik ez baitute menperatzen eta baliabide honen bidez, hutsune hori bete dezakegulako. c. SAIO BAT NOLA ANTOLATU Estrategia didaktiko bat izateak bideoaren erabiltzen den saio batean planteatutako helburuak lortzea bermatzen du. Hau da, bideoaren erabilera mezu audiobisual bat inongo helbururik gabe kontenplatzeak ekiditen du. Ondorioz, estrategia didaktikoak, bideoaren erabilera gelan ikaste prozesuan helburu argi batzuk izatea eta hauen lorpena bermatzen dute. Estrategia didaktikoak honako alderdiak izango ditu kontutan:  Aurkezpena: Irakasleak jakin behar du bideoaren aurkezpena baino lehen zer esango duen. Horretarako, hartzaileen ezaugarriak, adina, ezagutza maila, jorratuko duen gaiari buruz duten informazioa, interesak, … hartu beharko ditu kontutan. Hau guztia kontuan izanda, irakasleak oso argi izan behar du bideoaren aurkezpena nola egingo duen, zein alderdi azpimarratuko dituen, azaldu behar dituen alderdiak edota bideoa ikusi aurretik eman behar dituen azalpenak.  Ikusketaren baldintzak: bideoa zenbat aldiz jarriko den, nola jarriko den eta zein egoeratan jarriko den hartu behar du irakasleak kontutan. Honek, bideo jartzerakoan emango diren egoera ezberdinak aztertuak izan behar ditu. Hau da, bideoa zenbat aldiz jarriko duen eta jartzen 6
  • 7. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua duen bakoitzean nola eramango du aurrera emanaldi hori,emanaldiak jarraian izango diren ala denbora tarte bat utziko duen emanaldi batetik bestera … Erabaki hauek guztiek arrazoi batzuk izango dituzte eta hauek garbi gelditu behar dira ikuslearentzat. Bestalde, bideoaren luzerak eta saioaren iraupenak ere bideoaren emanaldia baldintzatuko dute eta hau ere kontutan izan behar da.  Jarduerak ikasleentzat: Batzuetan ikasleek ez dituzte bideo didaktikoek azaltzen dituzten kontzeptuak ikasten edo barneratzen, baliabide honek sortu dezakeen pasibotasuna dela eta, askotan bideo baten ikusketa, esfortzurik eskatzen ez duen kontenplazio bihurtzen delako. Pasibotasun hori haustea ezinbestekoa da, ikasleek bideoaren edukiera barneratu eta ulertu ahal izateko. Hau lortzeko, ikasleak bideoa ulertzeaz gain, haien atentzioa motibatu behar da eta pasibotasun hori hautsi, ikasleek bideoa ikusten duten bitartean jarduerak proposatuz. Jarduera hauek egiteko, bideoa behin baino gehiagotan jarri dezakegu eta modu honetan, irakaslearentzat garrantzitsuak diren edukiak behin baino gehiagotan aztertzeko aukera emango zaie ikasleei. Era berean, beste ataletan aipatu dugun bezala, bideoaren izaera dela eta, errepasorako, kontzeptuak eskaintzeko, azaltzeko, sarrera emateko … baliagarria izan daitekeen baliabidea dugu bideo didaktikoa.  Irakaslearen jarduera: Irakasleak oso garbi izan behar du bideoaren emanaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren egin behar duena. Aurrera eraman behar dituen ekintzen artean bideoa gelditzea eta aurrera edo atzera pasatzea ditugu eta hauek egiteko garbi izan behar di noiz egin nahi duen eta zertarako. Horrez gain, bideoari sarrera bat eman beharko dio, aurretik eman beharreko azalpenak emango ditu, ikasleak motibatuko ditu eta bideoa 7
  • 8. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua ikusi ondoren edo bitartean egin beharreko jarduerak prestatutak izan behar ditu. Honek guztiak, aurretik saioa prestatzea eskatzen du.  Bateratze-lana egiteko gidoia: Behin emanaldia edo emanaldiak bukatu ondoren, ikaslek, irakaslearen laguntzaz, bateratze-lana egitea oso egokia da. Bateratze-lan honen bidez, emanaldiaren eduki garrantzitsuak azpimarratzeko, zalantzak agertzeko eta azaltzeko, eta edukien barneratzeari lagunduko dio. Bateratze-lan hau aurrera eramateko, irakasleak gidoi bat prestatuta izan behar du non ikasleak ezarritako helburuetarantz gerturatuko dituen, bideoan azaldu diren alderdi garrantzitsuak ahaztea ezinduz.  Material osagarria: Material complementario. Los medios audiovisuales utilizados como recursosdidácticos no deben agotarse en ellos mismos. Su función es complementar la acción del profesor que, a su vez, puede ir acompañada de otros recursos, audiovisuales o no, a los que también deben complementar. Los materiales complementarios apoyan la explicación que los alumnos reciben a través de la videolección. Su misión consiste en hacer hincapié sobre aquellos aspectos que no queden suficientemente claros o en otros que, por su dificultad o por su interés, necesitan una atención especial. Estos materiales complementarios pueden ser apuntes que completen o aclaren aspectos de la videolección. Fichas o apuntes ciegos que los alumnos deben completar mientras ven el videograma. Guías de visionado, donde aparecen los objetivos del programa y se les indica cuáles son los aspectos que deben quedar claros, una vez concluido el videograma. Materiales de prácticas, que los alumnos pueden tener en 8
  • 9. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua sus manos mientras contemplan un programa que les explica cómo se lleva a cabo la práctica. Colecciones didácticas que observan los alumnos, tales como colecciones de plantas, rocas, insectos, etc. Transparencias de retroproyector, que utiliza el profesor para aclarar algunos aspectos de la lección, introducir a los alumnos en el tema o hacer un esquema de los contenidos. Diapositivas, que puede utilizar el profesor como material de refuerzo o de repaso. Estas diapositivas pueden ser imágenes del vídeo o imágenes tomadas durante el rodaje. El profesor puede utilizarlas también como base de la explicación del tema dejando el vídeo como medio de introducción o para el final como recapitulación. El pase del videograma también se puede completar con otros apoyos gráficos como carteles, mapas o dibujos que pueden ser entregados a los alumnos me-diante fotocopias. Los viajes de prácticas y las excursiones pueden ser también un complemento ideal al visionado de un vídeo sobre el mismo tema, aun-que, en este caso, sería más propio afirmar que la actividad principal es el viaje o la excursión y que el vídeo funciona como un material complementario de in-formación previa o de refuerzo o recuerdo posterior. a. BIDEO DIDAKTIKOAK AUKERATU ETA EBALUATU Evaluar un programa de vídeo supone analizar si los aciertos y fracasos que con él se ha cosechado son debidos a la calidad intrínseca del programa o a la explotación que de él se ha hecho en el aula [Ferrés y Prats, 1988]. 9
  • 10. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Bideo didaktikoak ezagutu, analizatu eta honen alderdi funtzionalak, teknikoak, pedagogikoak, eta adierazkorrak ezagutu behar ditugu bideo bat erabiliko dugun edo ez aukeratzerakoan. Horretarako, bideoaren ezaugarriak kontutan harturik ondoren aurkezten dugun taula beteko du irakasleak eta, modu honetan, bideoa sailkatzeaz gain, gelan erabiltzeko egokia den ela ez aztertzeko eta erabakitzeko aukera izango du. Bideo didaktikoak aztertzeko aurkezten dugun moldea, hiru alderditan banatzen da: • Identifikazioa: fitxaren lehenengo zatian bideoa ezagutzeko oinarrizko datuak biltzen dira, hala nola, izenburua, egileak, hartzaileak… • Ebaluazioa: ebaluatu behar diren alderdi funtzional, tekniko eta pedagogiko aurkezten ditu. Hauei bikain, on, nahiko edo txar baloreak emango zaie hondoko irizpidea jarraituz: o Txarra: ebaluatzen den alderdia ez du betetzen edo gaizki dago. o Nahikoa: alderdia nahikoa bada baina hobetu daitekeenean. o Ona: Alderdia ondo badago, egokia bada. o Bikaina: ia hobezina denean. • Obserbazio eta ebaluazio orokorra: Hemen, izenak esaten duen bezala, materialaren balorapen orokor bat egiten da eta honi irakasleak egindako bestelako oharrak gehitzen zaizkio. BIDEOAREAN SAILKATZE ETA EBALUATZE FITXA Izenburua: ( + bertsioa, hizkuntza) Egileak/Produktoreak: (gidoia eta errealizazioa) 10
  • 11. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Bilduma/ Editoriala: (+ lekua, urtea, web orrialdea) Gaia: (irakasgaia, arloa) Helburuak: (bideoan edo dokumentazioan agertzen direnak) . . Jorratzen diren edukiak: (gertaerak, kontzeptuak, printzipioak, prozedurak, jarrerak) . . Hartzaileak: (hezkuntza etapa, adina, aurre ezagutzak, beste ezaugarriak) (atal bakoitzean bate do gehiago borobildu) Bideo Mota: DOCUMENTALA - NARRATIBOA- KONTZEPTU BAKARREKOA - GAI BATEKOA- MOTIBAGARRIA Bideoaren edukien deskripzio laburra: . . Aurkezten dituen baloreak, jarrerak, kontzeptuak …: 11
  • 12. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua . . (atal bakoitzean bate do gehiago borobildu) Dokumentazioa: EZ DU – ESKULIBURUA – GIDA DIDAKTIKOA - BESTELAKOA Behar diren baliabide teknikoak: VHS - CD - DVD - INTERNET Beste batzuk (hardware y software):: ALDERDI FUNTZIONALAK. ERABILGARRITASUNA X batekin markatu BIKAINA ONA NAHIKOA TXARRA Eraginkortasuna (helburuen lorpena erraztu dezake) Garrantzi kurrikularra ( bilatzen diren helburuen garrantzia) Dokumentazioa (baldin badu) ALDERDI TEKNIKOA, ESTETIKOA ETA ADIERAZKORRA 12
  • 13. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua BIKAINA ONA NAHIKOA TXARRA Irudiak Testuak, grafikoak, animazioak. Soinu-banda (ahotsak, musika...) Edukiak (kalitatea, sakontasuna, organizazioa) Estruktura eta erritmoa (gidoi argia, sekuentziazioa …) Planteamendu audiobisuala (elementuen arteko interakzioa) ALDERDI PEDAGOGIKOAK BIKAINA ONA NAHIKOA TXARRA Motibazioa pizteko gaitasuna (deigarritasuna, interesa, atseguntasuna) Erabiltzailearentzat egokia (edukiak, jarduerak,…) Planteamendu didaktikoa OHARRAK Eraginkortasuna, abantailak, … . Arazoak eta desabantailak . Azpimarratzekoa 13
  • 14. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua . BIKAINA ONA NAHIKOA TXARRA BALORAZIO OROKORRA  ERABILERA HAUR HEZKUNTZAN a. BIDEOA ARLO KURRIKULARRAREN EUSKARRI Bideoak funtzio asko ditu eskolako arlo kurrikularraren euskarri erabiltzeko. Irakaskuntzako irakasle bakoitzak bideoaren unean uneko eginkizuna erabakitzeko elementuak edukitzen ditu bere eskumenean. Bideoak dituen ekarpenetariko batzuen deskribapen laburra egingo dugu hemen, batez ere bere ahalbide teknikoetan oinarrituz. Hizkuntz irakaskuntzari dagozkion arloetan, prestaturiko gaiak eta beren edukiak lantzeko ahalbideetatik harago doa bideoaren ekarpena. Esan bezala, soinua banan lan daiteke, imajinatik bereizi: esaldiak zuzendu, etab. Bideo-pelikulek badute abantailarik Esperientzi Zientziaren arloan: ikasleriari ia ezagugaitz edo egingaitz diren errealitate eta esperientziak gertuagotik ezagutzeko aukera eskain diezaiekete. Ahozkoak ez diren adierazpen-arloetan material gutxi dago, baina daudenak erabil daitezke lan-proposamen desberdin eta anizkunak eskaintzeko. 14
  • 15. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Matematika-arloan ez dirudi ekarpenek interes handirik dutenik. Arlo matematiko-espaziozkoan batez ere daude ardaztuak. Nahiz eta ahaleginen batzuk izan matematika hutsezko arloan. Eskola-arloko lan didaktikoaren euskarri gisa bideoak dituen erabilpenez jardun dugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu eskola barruko bideoaren beste erabilpen-eremu bat: bideoaren eduki aldetiko erabilpen aktiboa, ikus- entzunezko alfabetizazioa alegia. b. BIDEOAREN ERABILPENA HAUR HEZKUNTZAN: PROPOSAMENAK Bideoek eskaintzen dizkiguten aukera didaktikoen artean, hauek aipatuko ditugu: Bideo didaktikoak, material ez didaktikoaren erabilpena, kameraren erabilpena, masen hedabideetan hezkuntza eta bideo tailerrak. Ondoren, Haur Hezkuntzan bideoekin egin daitezkeen jarduerak adieraziko ditugu. 1. Bideo didaktikoen erabilpena Joan Ferrések “Video y educación” liburuan (1997) 3 taldetan bereizten ditu hauen erabilpena eta funtzioaren arabera: h Bideo- lekzioak: Edukiak transmititzen dira modu sistematiko eta sakonean. Klase magistral baten ordezkoa dela esan daiteke. Hauek informazioa ikusi edota entzuteko beharra dagoenean erabiliko dira, edo irakaslearen azalpenen errefortzu gisa. Ebaluazio tresna bezala ere erabil daitezke: soinua kendu eta ikasleek ikusten dutena azaltzeko, egoera baten kausak deskubritu edota prozesu baten ondorioak aurreikusteko aukera 15
  • 16. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua ematen dute. Halaber, funtzio ikertzailea ere izan dezakete, bideoa ikusi baino lehen honen inguruko galdeketa bat eman eta ikusten duten heinean informazioa ateratzeko aukera ematen dute. i Programa motibatzailea: Bideoak ikusi eta ondorengo lana sustatzeko programa da. Eduki batzuk transmititu baino, bideo motibatzaileak probokatu egiten du, ikasleengan egitea da bere funtzioa, interesa piztea. Bideo lekzioek bitarteko pedagogiarekin egiten badu lan (ikaskuntza ikusten den bitartean egiten baita), honek geroko pedagogiarekin lan egiten du (ikaskuntza bideoa ikusi ondoren egiten da, baina honek piztutako interesaren ondorioz). Programa motibagarri on batek bi abantaila ditu: motibazioa ziurtatzen du, eta hau gabe ez dago ikaskuntza esanguratsurik, eta pedagogia aktibo baten markoan kokatzen da. m Laguntza- bideoa: Irakaslearen ahozko azalpenen osagarri bezala erabiltzeko irudiek osatzen dute hau. Diapositiben parekoa litzateke hau, baina kasu honetan mugimendua duten irudiekin egiten da lan. Hau oso erabilgarria da batez ere arrazoi desberdinengatik egokiak ez diren bideo- lekzioei probetxua ateratzeko (diskurtsiboegia delako, erabiltzen den hizkuntza ez delako ikasleen mailara egokitzen etab.). Honek ez ditu bideoak eskaintzen dituen hizkuntza espresioen aukerak aprobetxatzen, baina baditu bere abantailak: ikasleen mailara egokitutako diskurtsoa garatzeko aukera ematen du, baita ikusten duten bitartean ikasleek parte hartzeko euren ahozko azalpenak ilustratzeko aukera ere. Bestalde, laguntza- bideoak funtzio didaktiko desberdinak bete ditzake: funtzio informatiboa, ebaluatzailea, motibatzailea edo ikertzailea. 16
  • 17. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua 3 hauek (bideo lekzioak, programa- motibatzailea eta laguntza bideoa) aukera baliagarri eta eraginkorrak dira, baina bakoitza eduki espezifiko edota ikaskuntza- irakaskuntza prozesuaren momentu konkretu batzuetarako izango da egokia. Batzuk edo besteak gehiago erabiltzeak ikastetxearen tendentzia pedagogikoa agerian uzten duelarik. 2. Material ez didaktikoaren erabilpena Ikaskuntza- irakaskuntza prozesuaren optimizaziorako lagungarri izan daitezke telebistatik, programa kulturaletatik, aisialdirakoetatik, etab. ateratako material ez didaktikoak. Beraien planteamenduaren arabera, bideo- lekzio, programa motibatzaile edota laguntza bideo gisa funtziona dezakete. Material honen erabilpenak hainbat abantaila ditu: motibatzailea izaten da, aukera tekniko, ekonomiko eta profesional handiak dituzten entitateetatik eskuratzen dira, eta batez ere, ikastetxea eta gizartearen arteko zubi gisa funtzionatzen dute: material hau hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatuz integratzen bada, ikasleak prestatzen dira gelatik kanpoko honen kontsumoaren aurrean jarrera hauek izateko. Hala ere, kontuan izan behar da material hau ez dela sortu ikastetxeetan erabiltzeko eta berau moldatu beharko dela erabilpen egokia lortzeko. Batzuetan nahikoa izango da beharrezko zatiak aukeratu eta ikaskuntza dinamikaren barruan kokatzea. Beste batzuetan, aldiz, beharrezkoa izango da materiala berregitea, edizio barri bat eginez edota zati batzuk kenduz. 3. Kameraren erabilpena 17
  • 18. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Bideokamerarekin jarduera ekonomikoki eskuragarriagoak eta eraginkorrak egin daitezke. Adibidez, behaketa lanak, ikertze lanak edota auto-behaketarako lanak. Hizkuntza, gorputz- adierazpena, hezkuntza artistiko edota humanistikoan haurrak grabatzeko erabil daiteke kamera: indibidualki edo taldeka, haiek behatu ahal izateko edota beraien auto- behaketa egiteko, euren gaitasunak eta jarrerak ebaluatuz. Berdina egin daiteke ikastetxeko ekintza berezietan eta euren prestaketan. Hauen entseguetan ikasleek euren burua behatu eta ebaluatu ahal izango dute, errendimendua hobetu ahal izanik. Irakasleak, gainera, bere errendimendu profesionala hobetzeko ere erabil dezake. Bere gelako esku-hartzea grabatu eta honen azterketa egin dezake, adibidez. Ikerkuntza lanak egiteko ere baliagarria da kamera. Izan ere, datu bilketa edozein ikerketa prozesuren lehen pausua da eta hauen analisia bigarrena. Bideoaren teknologiak fase hauek, kasu askotan, zuzeneko behaketa hutsarekin baino modu eraginkorragoan egitea ahalbidetzen du eskaintzen dituen irudiak geratzeko, errepikatzeko, abiadura aldatzeko … aukerei esker. 4. Masen hedabideetan hezkuntza Bideoa gelan integratzeko proiektu batek ez luke ahaztu behar irudiaren pedagogiaren dimentsioa, hau da, ikus- entzunezko masen hedabideen erabilpen gizatiar, kritiko eta …. Ikasleek, lo egitearen ondoren, denbora gehien ematen dioten jarduera bihurtu da telebista ikustearena (oporrak eta aste bukaerak kontuan hartuz) eta ordenagailuan ibiltzearena. Testuinguru honetan, 18
  • 19. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua telebista ikusten edota ordenagailuan bideoak ikusten erakusten ez duen eskolak, zein mundurako prestatuko ditu haurrak? Bideoaren teknologia oso funtzionala da hezkuntza mota honetarako. Bideoak film edota telesailen baliabide formalen azterketa sakona ahalbidetzen du; baita publizitatean erabilitako pertsuasio mekanismoena etab. Gainera, kasu honetan, bideoak nahi beste alditan eten, errepikatu edo abiadura moldatzeko ematen duen aukerak ikaskuntza hau asko errazten du. Ideala masen hedabideen hezkuntza modu transbertsal edo inter- disziplinarrean egitea da. Zineari, telebistari edo publizitateari hizkuntzaren arlotik edota musika edo arte hezkuntzatik gerturatzea posible da. Natur zientzietan teknologiaren inguruko arloak jorratuko dira eta giza zientzietan arlo sozial edo etikoak. 5. Bideo tailerrak Bideo tailerra bideoaren teknologiaren bidez egin daitezkeen sormenezko jarduera garrantzitsuenetariko bat dugu. Teknologia ikasleen esku jartzean datza sormenez adierazi ahal izateko. Helburua ikasleek ikus- entzunezko eremuan mezuak interpretatu eta sortzen ikastea izango da, hizkuntzaren eremuan idazten eta irakurtzen ikasten duten moduan. Horrela, idazketa eta irakurketan Leizarraga bat izatea bilatzen ez den moduan, ikus- entzunezkoan ez dugu Hitchcock edo Orson Welles bat izatea bilatuko. Helburua adierazpen mota desberdin batean euren kabuz adierazten ikastea izango da, euren gaitasunen arabera. Kameraren bidez ikasleek istorioak sortu edo sormenezko produktuak landu ditzakete, bideo- artearen ildotik, irudi mota honen berezitasunak aprobetxatuz edertasuna sortzeko. 19
  • 20. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Gainera, ikasleek euren bideoak edo lehendik sortutako bideoak editatu edo berregin/ eraldatu ditzakete hainbat programa erabiliz (movie maker etab.). Edozein kasutan, sormena eta irudimena erabiltzen eta eskemak apurtzen ikas dezaten saiatuko gara, masen hedabideetan ematen diren diskurtso topikoak errepika ez ditzaten; eta baita, modu gradual batean, ikus- entzunezko adierazpenak zentzua eta edertasuna produzitzeko erabiltzen dituen mekanismoak deskubri ditzaten. Bideo tailerra modu interdiziplinarrean lantzeko aukera ere badago. Kasu honetan, hezkuntzaren beste arloetarako baliagarriak izango diren programak produzituko dituzte ikasleek, euren kabuz edo beste arloetako irakasleen laguntzaz. c. GURE PROPOSAMENAK HAUR HEZKUNTZARAKO i. Ariketak bideoekin Pelikula, telebista programa edo programa didaktikoen bideoen behaketak ikus- entzunezko pertzepzioa lantzeko ariketak ahalbidetuko ditu. Irudien bidez, goian, behean, aurrean, atzean, kanpoan barruan… kontzeptuak edota koloreen bereizketa landu daiteke eguneroko bizitzako objektuak azaltzean. Baita soinu mota desberdinen identifikazioa, bereizketa eta memorizazioa. Soinuen munduaren lanketa: Irudiak bere soinuarekin ikusi ondoren, bigarren ikuspena egiten da, baina soinua kenduta. Ikasleek irudi bakoitzari dagokion soinua gehitu beharko diote. 20
  • 21. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Onomatopeiekin ere egin daiteke lana, adibidez, soinurik gabe animalien irudiak ipiniko dizkiegu. Animali bat agertzen den bakoitzean, ikasleek berari dagokion soinua imitatu beharko dute. Atentzioa eta memoria bisuala: Ikasleek objektu edota pertsonai desberdinen irudiak ikusten dituzte bata bestearen atzetik, eta ondoren gogoratzen dituztenak aipatu beharko dituzte, edota ikusitakoa marrazteko esaten zaie. Ondoren, berriz ere bideoa ikusiko da ikasleen marrazkiekin alderatzeko, honela euren memoria bisuala neurtuz. Helburu honetarako beste ariketa bat, adibidez, ikasleek bideoa ikusi ondoren asoziazioak egitea litzateke (gauza berdinen bikoteak egitea, pertsonaiak eta koloreak, koloreak eta tamainak konparatzea, errepikapenen identifikazioa etab.) Hizkuntzaren lanketa: Narrazio edo ipuin bat ikusteak bertan agertutako elementuen inguruko hiztegiko galderak egiteko aukera ematen du, baita ulermena garatzeko ere. Bideoa ikusi ondoren pertsonai edota egoera desberdinen inguruko galderak egingo zaizkie haurrei, ulermena eta adierazpena landuz. Aditz denbora desberdinak lantzeko, ikasleei galderak eginez denbora bat ala bestea erabilaraziko diegu: orainaldia ( zer egiten ari da orain pertsonaia?) etorkizuna ( zer egingo du gero?) eta iragana ( zer egin zuen momentu horretan?). Honekin lotuta, narrazioaren sekuentzien ordenaketa ere landu daiteke. Hasieran, istorio desordenatua ikusiko dute haurrek, sekuentziak nahastuta. Haurrek hauek ordenatu beharko dituzte, eta ondoren bideoa ongi ordenatuta ikusiko dute. Sormen gaitasuna eta irudimenaren garapena: Haur Hezkuntzan bideoaren integrazioarekin sormena eta irudimena garatu daitezke. Adibidez, 21
  • 22. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua istorio sinple bat ipini daiteke soinurik gabe eta ikasleek dialogoa asmatu beharko dute, edo ikustean gertatzen denaren euren hipotesiak bota. Beste ariketa bat istorioa geratu eta beraiek amaiera asmatzea izan daiteke, gero denenak konparatu eta originalarekin alderatu daitezke. Matematikak: ikus-entzunezko narrazio bat ikusten den bitartean edota ikusi ondoren galderak egingo zaizkie haurrei (zenbat pertsonaia agertu dira?, zenbat aldiz agertu da pertsonaia bat? etab.), horrela batuketak egiten hasiko dira. Gorputz adierazpena: Jarduera polit bat gorputz adierazpenean haurrak motibatzeko bideoa ikusten den bitartean ikasleek pertsonaiak imitatzea izango da (aurpegia, keinuak, begiradak...), edota taldean ikusitakoa imitatzea dramatizazio txiki bat inprobisatuz. Jarrerak: Pantailan jarrera egoki eta desegokiak azaltzen diren heinean (higieneari, jolasari, janariari.. lotutakoak) hauek ondo ala gaizki dauden esan beharko dute ikasleek, hau justifikatuz, horrela denen artean eztabaidatzeko eta ohitura onak eta txarrak zeintzuk diren finkatzeko. Elementu globalizatzailea: Ikus- entzunezko narrazio bat, edo pelikula ala telebistako programa baten atal bat, esperientzia eremu desberdinen artean lotura ezartzeko elementu globalizatzaile gisa aprobetxatu daiteke bideoaren bidez ingurunea, hizkuntza etab landuz. ii. Ariketak kamerarekin Autoskopia edo bideo- ispiluaren teknika etapa honetako haurrek euren burua hauteman eta honen kontzientzia hartzeko, deskubritzeko, ikusteko, 22
  • 23. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua entzuteko, zuzentzeko… erabil daiteke. Baita beraien irakasleek euren erreakzioak aztertu ahal izateko. Autoebaluaketa sustatzeko irakasleak zerbait egiteko esan eta nola egiten duten grabatu dezakete, gero ikusi eta haurrek ekintzak ondo egin dituzten ebaluatuko dute. Halaber, kurtso hasieran jarduera bat nola egiten zuten eta aurrerago beste behin edo bitan nola egin duten graba daiteke, gero konparaketa egin eta egin duten ikaskuntzaz jabetzeko, bai ikasleak eta baita irakaslea ere. Ohituren finkapena lantzeko, haurrak jokamolde desberdinak adieraziz grabatuko dira: eskua ematen, agurtzen, eskuak garbitzen etab. Grabatu ondoren, bideoa ikusi eta komentatzen da gelan. Kasu honetan, ideia ona litzateke hau eginda kalera irten eta jarrera desberdinak grabatzea, onak eta txarrak: jendea zaborra lurrera botatzen, zakarrontzira botatzen, garrasika… Horrela konparaketa egin eta ohitura onak zeintzuk diren barneratuz. Bestalde, grabazioak prozesuak ebaluatzeko tresna bikainak dira. Adibidez, ikasleak grabatzen dira mermelada bat, bizkotxo bat, buztinezko objektu bat… egiten eta gero bakoitzari berea erakutsiko zaio bere burua ebaluatzeko. Errealitatearen azterketa edo behaketa sakonagoa egiteko, eskolako inguruko kaleak, etxeak, eskola bera etab. grabatuko dira. Hau haurrekin egindako irteera bateko grabaketa ala lehendik egindakoa izan daiteke. Ikusten den bitartean, irakasleak detaileetan fijatzeko galderak egingo dizkie. Irteeretako, edota ospakizunetako erreportaiak egiteak bertan egindako gogorarazteko baliagarriak dira. Eta adierazpena errazteko ekintza desberdinak graba ditzazkegu: kantak, jokuak, dramatizazioak… 23
  • 24. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Bideo guzti hauek gurasoekin, beste ikasgeletako ikasle zein irakasleekin, beste ikastetxeekin etab. konpartitu beharko ditugula ere esan diezaiekegu haurrei. Horrela, motibazioa lantzeaz gain, bideoak konpartitzeko dauden aukera desberdinak ikusiko dituzte.  NON AURKITU BIDEOAK Hardwarearen eskuratzearekin batera, eskolak softwarearen pilaketa egitea ezinbestekoa da bideoen erabilpen egokirako. Hori horrela, honakoak dira gure proposamenak softwarea eskuratzeko: Interneten bilatzea, dendetan erostea, liburutegietan maileguan hartzea eta eskolan bideoteka bat sortzea. a. INTERNET Totlol es una nueva comunidad de vídeos basada en el API de YouTube, dirigida a niños desde los 6 meses hasta los 6 años, siempre salvaguardando que los vídeos mostrados sean adecuados para estos niños mediante un sistema en el que una comunidad paralela de padres realizan el filtrado de los vídeos de YouTube para solo dejar los que consideran adecuados para sus hijos. Es así como los padres se convierten en los encargados de buscar, sugerir y etiquetar los vídeos de YouTube que consideran apropiados desde la interfaz que Totlol pone a su disposición; a continuación los vídeos pasan a una sala de espera en que otros padres pueden votarlos hasta que finalmente un algoritmo se encarga a continuación de verificar los vídeos en base a esas sugerencias antes de ser publicados. Actualmente ya disponen de una base de más de 100 vídeos. 24
  • 25. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Una vez el vídeo pasa todos los filtros y se publica, tenemos toda la información y posibilidades habituales en una comunidad en donde compartir vídeos, siendo el único inconveniente la necesidad de pulsar unos enlaces en los que confirmamos que tenemos más de 13 años -la edad mínima requerida por YouTube- antes de ver cierta información como la de la URL de origen del vídeo. Enlace: Totlol | Vía: ReadWriteWeb. El material audiovisual utilizado con fines didácticos ayuda a los estudiantes a asimilar los conocimientos Utilizar los medios audiovisuales como recurso pedagógico es ya una práctica habitual en el ámbito docente. Sus características los convierten en un elemento motivador para los estudiantes, ya que les permite contextualizar los contenidos aprendidos en el aula y les facilita su comprensión. Educadores y padres pueden acceder hoy en día, gracias a Internet, a un amplio catalogo de vídeos didácticos, creados con un fin educativo, así como otros materiales visuales que propician el aprendizaje de los estudiantes. Los vídeos educativos son materiales videográficos de utilidad en el proceso de enseñanza-aprendizaje. Un documental, una película o un anuncio televisivo pueden ayudar a mejorar la comprensión de los estudiantes. Un tema o un contenido curricular específico se asimilan de una manera motivadora porque las producciones audiovisuales constituyen, en general, un medio atractivo y sugerente para ellos. Integrarlos como un complemento en el aula puede facilitar a los docentes, en buena medida, su labor educativa. Entre los medios audiovisuales, es frecuente la edición de material creado con un fin específico pedagógico. Son los denominados vídeos didácticos, elaborados por docentes o profesionales del ámbito de la producción 25
  • 26. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua con una clara intencionalidad instructiva y con unos objetivos educativos bien definidos. Puede considerarse como educativo siempre que el alumno lo acepte y el profesor lo utilice en un contexto de aprendizaje Como afirma Juan Luis Bravo, profesor del Instituto de Ciencias de Educación de la Universidad Politécnica de Madrid, cualquier vídeo que se emplee en la docencia puede considerarse como educativo siempre que el alumno lo acepte y el profesor lo utilice en un contexto de aprendizaje. Este docente especifica que su eficacia con los estudiantes "está relacionada con la forma en la que se lleve a cabo su aplicación en el contexto de la clase y con la presencia de elementos significativos que indiquen una relación directa entre sus contenidos, el programa de la asignatura y quienes lo imparten". Para que el vídeo ejerza su funcionalidad didáctica, no sólo los alumnos deben ver el material, sino que deben identificarlo con la materia y considerarlo un contenido más de la lección que deben aprender. Sin olvidar que, ante todo, tiene que ser motivador para el estudiante. Antes de elegir un vídeo, es necesario comprobar que se adecua a las características del niño o joven que lo verá Antes de elegir un vídeo para verlo en el aula o en casa, es necesario comprobar que se adecua a las características del niño o joven a quien se entregará. No sólo su contenido ha de ser acorde a su edad, sino que debe ser también entendible para el estudiante y coherente con su capacidad de comprensión. Hay que valorar la densidad y duración de la información, el vocabulario que se utiliza, así como la claridad de las imágenes o gráficos expuestos. 26
  • 27. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Vídeos en la Red Internet es una fuente inagotable de recursos didácticos para docentes y familias. Los vídeos educativos también han encontrado su sitio en la Red gracias a la iniciativa de administraciones, particulares, colegios y los propios docentes. Videoseducativos.es: un portal de reciente creación desde el que se pueden descargar o visualizar vídeos educativos de forma legal y gratuita. Los vídeos se revisan para comprobar que se adaptan al público al que se destinan. Los recursos didácticos, que se pueden trabajar en el aula o en casa, están agrupados por materias y por niveles de enseñanza. Librosvivos.org: de la editorial SM, dispone de una colección de vídeos pedagógicos realizados por un equipo multidisciplinar de profesores, ilustradores, animadores y profesionales del ámbito audiovisual. Proyecto biosfera: recoge una relación de vídeos de Biología y Geología, recopilados por el Taller de Informática Educativa del Instituto de Secundaria Arencibia, como un complemento didáctico para el aula. Los vídeos se completan con ejercicios para valorar el aprendizaje del estudiante tras su visionado. En la misma página web del proyecto se recogen múltiples enlaces a otros vídeos relacionados con estas áreas curriculares. Vídeo digital educativo: una colección de vídeos sobre distintos contenidos tratados en clase, realizados por los alumnos del colegio Erain Ikastetxea School de Gipuzkoa. Están clasificados por categorías como antropología, expresión oral, música, geología o educación en valores. Educatube: recopila un buen número de vídeos educativos para primaria, secundaria y bachillerato organizados por materias curriculares. Como complemento, cada vídeo cuenta con una descripción de su contenido. 27
  • 28. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua NeoK12: es un portal de vídeos educativos en inglés para niños y adolescentes desde 3 a 16 años. La mayoría están relacionados con las áreas de ciencias sociales, física y matemáticas. Artehistoria: la Junta de Castilla y León reúne un buen numero de vídeos relacionados con estas materias curiculares. El material está clasificado por temática, como genios de la pintura, historia de España, la segunda guerra mundial, grandes batallas u obras maestras del arte. La aventura del saber: el programa televisivo habilita en su página web una interesante videoteca con los documentales emitidos. La programación abarca temas de naturaleza, asuntos sociales, ciencia y tecnología y humanidades. Videoteca educativa: este recurso de la consejería de Educación de Murcia recopila un amplio grupo de vídeos didácticos clasificados por niveles educativos y materias. En cada vídeo, se hace referencia al contenido y a su duración. Videoteca de cine: un espacio para docentes y educadores que deseen utilizar y compartir experiencias y materiales que sirvan para utilizar el cine como herramienta didáctica en las aulas. Los vídeos están clasificados por áreas curriculares y etapas educativas o por formato y técnica utilizada. Aulavisual: dirigida a los docentes con el fin de motivar el uso de los medios audiovisuales como recursos de apoyo para el aula. Permite ver, descargar y subir vídeos y su catálogo está conformado por material producido por la industria audiovisual, por profesores para sus clases y por alumnos, como actividad de una asignatura. b. DENDAK ETA LIBURUTEGIAK 28
  • 29. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua c. BIDEOTEKAK ESKOLAN Ikastetxeko bideoteka etengabe zabaldu eta eguneratu egin behar da eta hau osatzeko baliabide desberdinak topa ditzakegu, hona hemen batzuk: 1. Aurretik landutako programa didaktikoak. 2. Telebistako hainbat programen grabaketak. 3. Programa kultural edo artistikoak. 4. Programen berrekoizpena. 5. Ekoizpen propioko programa edo bideo bildumak. 6. INTERNET Ekoizpen propioak dituen zailtasunak, profesionalek sortutako programekin alderatuz, gaitasun profesional eta baliabide ekonomiko eskasak izatea izan daitezke, baita denbora falta ere askotan. Hala ere, ekoizpen propioa zentro guztiek proposatu beharreko ideala da dudarik gabe. Bideoteka on bat sortzeko, ezinbestekoa da honen antolaketa. Bideoak bai fisikoki eta baita formatu digitalean ondo klasifikatu behar dira. Euskarri fisikoari dagokionean lagungarri izango zaigu espazio jakin batean DVD, VHS edo CD-ROMak ondo etiketatuak egotea eta formatu digitalari dagokionean, web orrian, ikastetxeko ordenagailu sareko memoriaren barruan etab. pilatu eta klasifikatu beharko dira. Honetaz gain, dagoen materialaren zerrendaketa ezinbestekoa da erabilgarri dagoena ikusi eta topatzerako orduan.  ONDORIOAK 29
  • 30. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua Haurrek ikus- entzunezko mezu kantitate ikaragarria jasotzen dute telebista aurrean pasatako orduen ondorioz, eta nahiz eta berandu, hau ikusita badirudi espresio mota hau ikaskuntza gai bihur daitekeela deskubritzen hasi garela. Ikusi dugunez, bideoak hezkuntzan aukera asko ematen ditu, eta balio pedagogiko handia izan dezake. Horretarako, hala ere, behar- beharrezkoa da bideoaren erabilpena planifikatzea eta irakasleak formatzea ikus- entzunezko baliabideek eman ditzaketen aukerak aprobetxatzeko. Izan ere, bideoak bere horretan ez du ikaskuntza ziurtatzen, testuinguru egokian egon behar du kokatuta eta hori ongi egitea irakasleen menpe dago. Halaber, ikastetxeek beharrezko baliabide teknologikoak lortu beharko dituzte. Honekin lotuta, oso interesgarria litzateke ikastetxe guztietan material hau izatea: - Telebista pantaila bat gelan ordenagailu bati konektatuta, ala bideo gela bat eta telebista mugikorrak geletara eraman ahal izateko, DVD erreproduktore bati konektatuta) - Ordenagailua (CPU+pantaila+sagua+teklatua…) - Bozgorailuak. - Bideo kamerak. - Bideoak ordenagailura pasatzeko software egokia. - Bideoak muntatu edo editatzeko beharrezko softwarea. - Bideoteka fisikoa eta digitala. Bestalde, bideoak erabiltzeaz gain, bideoak sortu behar dira eskoletan. Ikasleei ikus- entzunezko hizkuntza erabiltzen irakatsi behar zaie, eta ez beste arloak lantzeko soilik erabili. Gainera, bideoak, bai lehendik egindakoak eta baita geletan sortutakoak ere, sarearen bidez konpartitzeak baliabideen eskuratzea erraztuko luke, ikasleak honen erabilpenerako motibatuko lituzke 30
  • 31. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua eta pixkanaka materiala hobetuko litzateke. Horretarako, Web 2.0-ko baliabideak erabiltzen ikasi beharko dugu ikastetxeetan.  BIBLIOGRAFIA 31
  • 32. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua LIBURUAK: ALONSO, Manuel y MATILLA, Luis (1990). Imágenes en acción. Madril: Akal CABERO, Julio (1998). Medios audiovisuales y nuevas tecnologías para la formación en el siglo XXI Murcia: Diego Marín. COROMINAS, Agustí. (1994). La comunicación audiovisual y su integración en el currículum. Barcelona: Editorial Graó-ICE FERRÉS, Joan. (1992). Vídeo y Educación. Barcelona: Paidós FERRÉS, Joan, MARQUÈS, Pere (1996). Comunicación Educativa y Nuevas Tecnologías. Barcelona: Editorial Praxis. PAVÓN, Francisco. (2001).Educación con Nuevas Tecnologías de la Información y la Comunicación. Sevilla: Kronos RODRÍGUEZ DIÉGUEZ, José Luís, SÁENZ y otros (1995). Tecnología Educativa. Nuevas Tecnologías aplicadas a la Educación. Alcoy: Editorial Marfil LINKAK: Informazio orokorra: http://www.peremarques.net "Tv, medios audiovisuales y educación" (MEC): http://www.pntic.mec.es/tv- mav/index.html 32
  • 33. Bideoa eta honen erabilera HHn Patricia Longo eta Maialen Sarasua 33