Loading…

Flash Player 9 (or above) is needed to view presentations.
We have detected that you do not have it on your computer. To install it, go here.

Like this document? Why not share!

Like this? Share it with your network

Share

2.gaia

on

  • 1,016 views

 

Statistics

Views

Total Views
1,016
Views on SlideShare
1,016
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
2
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft Word

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

2.gaia Document Transcript

  • 1. IKT-en ERAGINA GAUR EGUNGO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN IKASYS ESKOLA 2.0 HELDUTASUN EREDUA Lamekha Taldea: Beñat Huizi Oihana Seco Leire Mendo 31B-Lehen Hezkuntza Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak AURKIBIDEA
  • 2. 1.- Sarrera...............................................................................................................3 2.- GARAPENA.....................................................................................................4 2.1.- Ikasys proiektua.........................................................................................4 Abiapuntua........................................................................................................5 Zer da ikasys?....................................................................................................6 Zein helburu du?................................................................................................6 Ikasys sistemaren osagaiak................................................................................7 Ikasys proiektuaren prozedura..........................................................................7 Proiektuaren funtzionamendua ikasgelan..........................................................8 2.2.- Eskola 2.0...................................................................................................8 Zer da Eskola 2.0?.............................................................................................9 Zein dira Eskola 2.0ren helburuak? ..................................................................9 Irakasleen prestakuntza.....................................................................................9 Nori zuzendua?................................................................................................10 Zer lortzen da guzti honekin?..........................................................................11 Hardware.........................................................................................................11 Zein dira hornikuntza datuak?.........................................................................12 Softwarearen ezaugarriak:...............................................................................12 Eduki Digitalak...............................................................................................13 Zein dira metodologia gidak?..........................................................................13 2.3.- IKTren Heldutasun eredua.......................................................................13 3.- ONDORIOAK................................................................................................19 4.- bIBLIOGRAFIA.............................................................................................20 2
  • 3. 1.-SARRERA Lan honen bidez Euskal Autonomi Erkidegoan IKT-ek (Informazio eta komunikazio teknologiak) hezkuntzan duten eragina eta parte-hartzea aztertuko dugu eta horretarako dauden programa nagusienak azalduko ditugu zehatz-mehatz. Hauen eragina aztertu eta gaur egungo eskoletan zein helbururekin erabiltzen diren ikusteko, ezinbestekoa iruditzen zaigu gaur egungo egoerara iristeko gertatu diren gertaerak azaltzea labur-labur. Europa izan zen informazioaren gizartea ospea hartzen hasi zen tokia, 1994an Bangemann-ek “Europa en marcha hacia la Sociedad de la Información” izeneko plana martxan jarri bezain laster. Baina bi urte pasa ziren Europar Batasuna, honek 3
  • 4. Hezkuntzan zuen garrantziaz jabetu zen arte. Eta hortik aurrera Iniciativa eEuropa bezalako planak jarri ziren martxan, ondoren eEurope bezalakoez jarraituz. eEurope iniziatibak Espainian ere eragina izan zuen eta Gasteizen hasi ziren Europak ezarritako aldaketetara egokitzeko planak. Eta españa.es, Ingenio 2010… bezalako proiektuak agertu ziren eskolen moldaketa ziurtatzeko. Guzti honen aurrean Euskal Herriak Plan Premia bezalakoen bidez aldaketa batzuk egitea erabaki zuen,Curriculumean ere hauen partaidetzari garrantzia emanez. Honetaz gain, ikastetxe guztietan IKTei dagokionez egoera oso ezberdinak egon daitezkeela ezin da ukatu. Esaterako, gure esperientzia dela eta oso egoera ezberdinak bizi izan ditugu adibidez, praktikak egin ditugun eskoletan. Eta guztiok dakigu eskolen ekonomi mailaren arabera ere ezberdintasunak ager daitezkeela. Gaur egun Euskal Herrian hiru proiektu dira nagusi eta ondoren hauen nondik norakoak azalduko ditugu. 2.-GARAPENA 2.1.-Ikasys proiektua Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta eguneratzen ere jarraitzen du. 4
  • 5. Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea. Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKT planaren zutabe nagusia izanik, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen bitartez, irakaskuntza- hezkuntza prozesuan lagunduko duten eta Ikasmaterialgintza Proiektuarekin bat datozen baliabide kurrikularrak sortzen ari dira. Marko honetan koka dezakegu ikasys proiektua. Abiapuntua Irudia 1: Ikasys Proiektua Ikasle bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat. Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte. Honen aurrean, gaur egun arazo honi honela erantzuten zaio, memorizatzeko diren ariketak inolako euskarririk gabe egiten dira eta ariketa bidez landu daitezkeen eduki batzuei soilik ematen zaie konponbidea bide desberdinetatik: ariketa berak dituzten ikasliburuak erabiliz, sakontze jarduerak eginez batzuetan, jarduera liburuak erabiliz eta irakasleek prestatutako fitxak erabiliz. 5
  • 6. Honek guztiak irakasleak ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipen sistematikoa era egokian burutzea izugarri zailtzen du. Testuinguru honetan, baliabide hauek ikasle eta irakasleengana modu pertsonalizatuan iritsi ahal izateko hutsunea bete nahian sortu da ikasys proiektua. Zer da ikasys? Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Ikasys proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu: • Trebatzeko: Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,… • Memorizatzeko: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza- lexikoa, formulazioa, … • Nork berea egiteko: Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da. Zein helburu du? Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Ikasys Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak 6
  • 7. lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da. Ikasys sistemaren osagaiak Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da. Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa. Irudia 2: Ikasleak aplikazioak erabiltzen Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea). Ikasys proiektuaren prozedura Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik kontratu didaktikoa egingo da, bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,…). Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du. Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak. 7
  • 8. Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten hurrengorako. Proiektuaren funtzionamendua ikasgelan • Ikasgela arruntean jarduteko sortu da. • Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da; ordenagailua tamaina txikikoa eta prezio merkekoa da. • Oraingoz, Lehen Hezkuntzara zuzenduta dago, hau da, 6-12 adin bitartera. Denbora gutxi barru 12-16 adin bitartera ere zabalduko da. • Sortutako 200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira Lehen Hezkuntzako bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea). • Jarduera hauek ordenatuak eta sekuentziatuak egongo dira. • Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskainiko zaizkio. • Jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da. • Ikasleen auto-erregulazioa eramatea ahalbideratuko du. • Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egin ahal izango du. 2.2.-Eskola 2.0 8
  • 9. Zer da Eskola 2.0? 2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar gizartean, izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu guztiontzat onuragarri izanik. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean. Zein dira Eskola 2.0ren helburuak? Hainbat helburu baditu ere, honako hauek dira programa honek lortu nahi dituen nagusienak: • Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea. • Irakasleak IKT-n duten gaitasunetan trebatzea. • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea. • Eten digitala murriztea. • Lan dinamikoa egitea, parte-hartzailea izatea eta beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea. Eskola 2.0 –Web 2.0 tresna batzuk dira. Tresna hauek oinarrian informazioa konpartitzea dakarte, hau da, informazio tratamena. Horretaz gain, erabilerraztasuna ere eskaintzen dute, horretarako baliabide aproposak baitira. Irakasleen prestakuntza Irakasleak prestatzerako orduan hainbat puntu hartu behar dira kontuan, nola hala, metodologia egokia izatea, ahalik eta lankidetza sare gehienak sortzea eta azkenik mintegi iraunkorrak eratzea. Hau horrela izanik, gaur egun hiru irakasle mota antzeman ditzakegu: 9
  • 10. 1. Informatika ezagupen urriak dituena, gutxitan erabiltzen dituenak IKTak irakasgaiak emateko. 2. Ordenagailu erabiltzailea, baina dokumentu eta kudeaketa pertsonalak burutzeko, tarteka bere ikasleekin informatika gelan lan egiten duena. 3. Erabiltzaile aritua, goi mailakoa, irakasgaiak emateko IKTak erabiltzen dituena. Gehiengo irakasleria ezagupen urriak dituena eta tartean gelan ordenagailu erabiltzailea denaren artean kokatzen dira. Irakasleen prestakuntza guzti honen helburua irakasleak erabiltzaile arituak bilakatzea da. Guzti honekin, ondorengo hauek dira Eskola 2.0 programak eskaintzen dituen prestakuntza mailak: • Oinarrizko IKT gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, internet • Arbel digitala: ADI – Arbel Digital Interaktiboaren erabilera. • Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelak. Prestakuntza maila hauek aurrera eraman ahal izateko eta dirua aurreztearren Sofware librean eta 2.0 tresnetan oinarriturik jarri dira martxan. Zehazki sofware librea “Linux” deiturikoa da. Irakasleria ordea, ez dago guztiz ados ere, izan ere, sofware librean nolabaiteko zailtasuna ikusten dute. Administraziotik diotenez, horrela sofware librean dirua aurreztuz gero, baliabide gehiago erosteko erabili ahal izango dute. Nori zuzendua? LH 5. mailako ikasleentzat nahitaezkoa izango da. Horretaz gain, tutoreak, Ingeleseko eta PTe irakasleentzat ere bideratuko da. Prestakuntza iraunkorra eta ikasturtean zehar eskainiko da. 10
  • 11. Zer lortzen da guzti honekin? Proiektu telematikoak: • Euskadin Zehar: Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz Euskadiko errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz. • Asmakilo: Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu hasiera batean eta partaideak asmatzen saiatuko dira. Gero, ikasleek eurek sortutako igarkizunak BLOGean argitaratzen joango dira, beste ikastetxetako ikasleek asmatzen joango direlarik. • Pelutxe: Proiektu hau Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie, posta elektronikoaren bitez komunikazioa bultzatzearren. Pelutxe baten trukaketa dela medio, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira, eskolen arteko komunikazioa zabalduz. Hardware Ikasle bakoitzari honako ezaugarri hauek dituen miniportatil bana banatzen zaie: 10” pantaila izango du, 160 G-eko diskoa (nahikoa), 1 Gb-eko RAM-a (nahikoa) eta 1.6 GHz-ko prozesatzailea, kontsumo gutxikoa ( Prozesatzaile motela ematen badu ere, askoz ere hobeagoa da. Izan ere, zenbat eta prozesatzaile motelagoa izan orduan eta bateria gutxiago Irudia 3: miniportatila gastatzen du eta ikasleentzat askoz ere hobeagoa da) Horretaz gain, ikasgela bakoitzean Arbel Digital Interaktiboa (ADI) egongo da: 77 ” ukimen azalera, bertikalean mugitu eta hainbat altuerara iristeko euskarri bideo-proiektagailuari eta bozgorailuak. Irudia 4: Arbel digitala 11
  • 12. Zein dira hornikuntza datuak? Ikasgela kopurua 539 herri 401 itunpeko ikastetxeetan ikastetxeetan Ikasleek erabiltzeko 18159 ordenagailu kopurua: Biltegian geratzen 1841 den ordenagailu kopurua Taula 1: Hornikuntza datuak Softwarearen ezaugarriak: Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Prof. Linux softwarea doakoa da. • Gutxienez honako ezaugarriak bete beharko ditu softwareak: - Ofirmatikako sofwarea ( Open Office) - Nabigatzailea ( Mozzila Firefox) - Antibirusa - Plataforma anitzeko bestelako aplikazioak - Euskaraz era gaztelaniaz: lizentzia librean - Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako sofwarea erabili behar duena, Sailari eskatu behar dio. Sailak, berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. - Guztiz debekatuta gertatuko da jabetza intelektualeko intelektualeko eskubideak urratu dezakeen sofwaretik erabiltzea. 12
  • 13. Eduki Digitalak Eskola 2.0 programa sortu aurretik Ikasyz zegoen. Ikasyz-en lehenengo edukiak egin eta gero horretarako beharrezkoak diren baliabide teknologikoak erabiltzen dira. Horregatik, gero behar izanez gero eduki gehiago sor daitezke. Eduki hauek LH eta D.B.H-ko ikasleentzat dira egokiak. Eskola 2.0 programan aldiz alderantziz egin dute. Lehenengo baliabide teknologikoak banatu, kasu honetan, ordenagailuak eta ondoren eduki digitalak sortu “Creative Commons” lizentzia erabiliz. Egia esan, momentu honetan eduki gutxi daude metodologia honen arabera. L.H 5 eta L.H 6 mailako ikasleentzat badago zerbait egina Ingurunea, Matematika, Euskara, Gaztelana eta Ingeles arloetan. Zein dira metodologia gidak? • Irakasgaiaren IKT orientabide metodologikoak. • IKT praktika eta adibide onak. • Curriculumeko eduki digitalen hautaketa. • Bertako baliabideak. • Beste autonomia erkidego/ITEko baliabideak. • Interneteko baliabideak. • Prestakuntza kapsula osagarriak, tekniko didaktikoak; eduki digitalen diseinu, erabilera eta etekinarekin lotuta. Eskola 2.0rekin amaitzeko esan beharra dago familiekin ere elkarlana egin behar dela. Familiek miniportatilaren ardura izan behar dute, ondo zaintzeko agindua emanez. 2.3.-IKTren Heldutasun eredua 13
  • 14. IKT programa IKT programaren xede-helburua hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea da, ikastetxeen kudeaketa pedagogikoan eta administrazio-kudeaketan erabil ditzatela sustatuz, eta horrela, ekintza guztietan koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatuz. IKT Programaren helburuak honako hauek dira zehazki: • 1.helburua. “IKT ikastetxe Eredua” ziurtagiria eskuratzeko aukera ematea. • 2.helburua. Ekintzak sustatzea, hezkuntza-komunitateko zulo digitala txikiagotzearren. • 3.helburua. Hezkuntza-eduki digitalen garapena sustatzea, komunitatearen eskura jartzeko,sarearen bitartez. • 4.helburua. Hezkuntza-komunitatean software librearen eta kode irekiko softwarearen erabilera sustatzea. Heldutasun teknologikoaren ereduaren helburuak Eta ikastetxeetako heldutasun teknologikoaren ereduan zentratuz, honako hauek dira honen helburuak: Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko eta ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea. Eredua ez da helburua, bitartekoa baizik. Europako eta Espainiako plan guztiek komunean duten helburua lortzeko: “…herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal bezainbat aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko.” Heldutasun teknologikoaren ereduaren nondik norakoak 14
  • 15. Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua erreferentziazko esparrua da: • Orokorra, helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu teknologikoa dela-eta, ikastetxe guztientzat baliozkoa dena. • Malgua, ikastetxe mota guztietara (aldietara, neurrietara, kokalekura, ezaugarri espezifikoetara…) egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak bere plan propioa izan dezan IKTei buruz, bere benetako beharretara eta konpromisoetara egokitutakoa. • Neurgarria, irizpide objektiboetan oinarritzen delako; gainera, irizpideoi esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke. • Kalitate ereduarekin bateragarria, haiek osatzeko irizpideekin bateragarria eta, are gehiago, osagarria delako. • Sendoa, IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik onenetan oinarritzen delako. • Publikoa: ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira baita hezkuntza komunitatearengandik jakina. Zer lortu dezakegu heldutasun teknologikoaren ereduari esker? Ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduari esker, honako hauek lor daitezke: • Ikastetxeen diagnostiko zehatza egoera teknologikoa dela eta. • Aurrez ikusitako maila lortzeko egin beharreko hobekuntza bidea. Horren guztiaren ikuspegia pedagogikoa eta kudeaketazkoa da, eta hezkuntza arloko eragile guztiak ditu hartzaile: ikasleak, irakasleak eta familiak. Laguntza zerbitzuek eredua erabiliko dute, IKTen saileko dinamizatzailearekin eta ikastetxeko zuzendaritza batzordearekin batera, ikastetxe bakoitzean egin beharreko 15
  • 16. ekintza planak osatzeko, ikastetxeek IKTak erabiltzen dituzten modua koordinatua eta homogeneoki bateratu eta hedatzearren. “Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren ereduari” esker, ikastetxeko prozesuak zenbateraino digitalizatuta dauden neurtu eta teknologien, prozesuen eta hezkuntza arloko eragile guztien gaitasunen alorrean zer ildori jarraitu behar zaion finkatu egin daiteke, heldutasun teknologikoaren honako maila hauek lortzeko. Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua abian jartzeko lehenengo urratsa ikastetxeko prozesuen mapa osatzea da, eta prozesuok zenbateraino digitalizatuta dauden neurtzea. Kalitatea Hezkuntza kalitate ereduak finkatutako arauei jarraiki, hura osatzen duen aldetik. Honako hauek dira ikastetxeko bi prozesu multzo nagusiak • Prozesu pedagogikoak irakasleen irakaskuntza lanarekiko lotuta daude, eta irakasleek bai ikasgelan eta bai ikasgelatik kanpo, hezkuntza arloko eragileekin (familiekin, ikasleekin eta irakasleekin) gauzatzen dituzte. • Ikastetxea kudeatzeko prozesu administratiboak ikastetxean sistematikoki eta zentralizatuta gauzatzen dira, eta ez dute zuzeneko loturarik irakasleen irakaskuntza lanarekiko. Besteak beste, irakaskuntza lanean laguntzeko prozesuak (matrikulak, notak, txostenak…) eta prozesu administratibo hutsak “prozesu osagarriak” (mantentze lanak, garbiketa, jangela, garraioa…) ditugu. Heldutasun teknologikoaren ereduaren egitura “Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren ereduaren” egitura zehazteko, honako hauek bereizten ditugu: Ikastetxeko prozesuak eraginkortasunez digitalizatze aldera, ikastetxeak landu edo hobetu egin behar dituen esparru nagusi edo interesgarriak. Esparru interesgarriak ezaugarri komuna duten prozesuen multzoak dira, eta prozesu multzoen sailkapen nagusia lehen aipatutako da: prozesu pedagogikoak ( ikasgela barnekoak eta ikasgelatik kanpokoak) eta ikastetxea kudeatzeko prozesu administratiboak (irakaskuntza lanean laguntzeko prozesuak eta prozesu osagarriak) bereizten dituena. 16
  • 17. Heldutasun mailak zehatz-mehatz definitutako egoera sekuentzialak dira, eta ikastetxeak helduago izateko (hain zuzen ere, digitalizatzen aurrea egiteko) izan beharko lituzkeen ezaugarrien berri ematen dute. Heldutasun mailak “ikastetxeetan IKTak erabiltzeari buruzko inkesta” igorri berriaren emaitzen arabera zehaztuko dira: lortzen diren emaitzez, izendatzaile komunetan txikiena finkatuko da, heldutasun digitalaren maila neurtzeko. Zein dira Heldutasun mailak? • 1.maila: “azpiegiturak eta gaikuntza”. Maila honetan ikastetxeak Premia planak egun zehazten dituen azpiegiturak ditu, eta ikastetxeko irakasleak haiek erabiltzeko gaituta daude. Esaterako, irakasleen %80ak erabil dezake IKTak ikasgelan. • 2.maila: “erabilera”. Ikasgela barnean, irakasleek aldian-aldian erabiltzen dituzte ikastetxeko baliabide informatikoak (IKTen gelak). Ikasgelatik kanpo, berriz, ikastetxea teknologia berrien bidez jartzen da harremanetan prozesuren baten esparruan hezkuntza arloko eragileekin, bide tradizionalak ere erabili arren denboraldi batez. Esaterako, zuzendaritza batzordearen eta irakasleen, irakasleen eta irakasleen eta zuzendaritza batzordearen eta familien arteko ez-ahozko komunikazioa posta elektronikoa bidezkoa da. • 3.maila: “ikasgela digitalizatzea”. Ikasgela barnean, ohikoa da irakasgaia guztietan IKTak erabiltzea, eta ikasgelak etengabe daude ekipamendu teknologikoaz hornituta, hura egunero erabiltzeko moduan. Ikasgelatik kanpo, berriz, ikasleek eta familiek online eskura dezakete ikastetxeari edo, are gehiago, irakasgaiei buruzko informazio jakina, hala nola, ikastetxearen webgunearen, ikasgelako webgunearen, berripaper elektronikoen… bidez. Informazioa norabide bakarrekoa da funtsean. Ikastetxeak ordu luzez zabaltzen ditu ikasgelak eta IKTen baliabideak eskola orduetatik kanpo, hezkuntza arloko eragileek erabili ditzaten. • 4.maila:”ikasgela birtualizatzea”. Ikasgela barnean, ikasleak gaitzeko prozesua nonahiko eta etengabeko prozesutzat hartzen da, eskola orduetatik 17
  • 18. kanpo ere gertatzen dena, eta hori dela-eta, plataforma hezigarrien (teleheziketa plataformaren blogen, extraneten, wikien…) bidez, ikasgela kanpora zabaltzen da eta etengabeko eztabaida pizten da ikasleen eta irakasleen artean. Ikasgelatik kanpo, berriz, ikastetxeak badu plataforma hezigarri bat, Internet bidez erabil daitekeena, hezkuntza arloko gainerako eragileekin etengabe eta bi norabideetan komunikatzeko. • 5.maila: “ikastetxea birtualizatzea”. Ikasgela barnean, ikasleak gaitzeko prozesua guztiz nonahikoa da, eta teleheziketa plataforma bat erabiltzen da haren euskarritzat. Ikasgelatik kanpo, berriz, ikastetxea egun osoz dago zabalik, Internet bidez eta ikastetxea hezkuntza arloko kideak galtzeko eragile eta gizarte sarea sortzeko sustatzaile eta dinamizatzailea da; sarea, familiek ez ezik, gizarte osoak eratzen du. 18
  • 19. 3.-ONDORIOAK Beraz, gaur egun IKTen erabilerarekin lotutako gero eta proiektu eta plan gehiago daudela esan dezakegu, beraz, irakasleen formakuntzak ere honekin lotuko joan beharko lukeela uste dugu, hau da, irakasleek beraien ikasketetan hauek eskolan era egoki batean integratzeko ezagutzak jaso beharko lituzketela. Baina errealitatean oraindik, gai honen garrantziaz orain ari dira jabetzen. Gaur egun hezkuntzan orokorrean irakasleak 1. eta 2. mailan daude, eta proiektu hauen helburua 3. mailako irakasleak sortzea da, beraz, agian, ikasketetan gai honi garrantzia gehiago eman beharko litzaioke eta IKTei buruzko kurtso ezberdinei esker ezagutza hau osatu. IKTetan oso garrantzitsua den gai bat, IKTen proiektuekin lortu nahi diren helburuak dira. Proiektu hauetan IKTak, konkretuki, ez dira helburu. Adibidez, hauek nola erabiltzen diren irakastea ez da proiektu hauen helburua. Hauen helburua IKTak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan baliabide izatea da, hauen erabilera egoki bat izanez gero aurrerapen handiak ekar ditzaketelako. Beraz, hezkuntza kalitatea hobetzea da helburua, ez informatikariak egitea. Azkenik, Web 2.0 bezalako baliabideak erabiltzea oso onuragarria izan daitekeela aipatu nahi dugu, informazioa elkartrukatzeko tresna oso egokia baita. 19
  • 20. 4.-BIBLIOGRAFIA Webguneak • http://www.slideshare.net/jprodri/ikastetxeen-heldutasun-teknologikoaren- eredura • http://www.slideshare.net/search/slideshow? searchfrom=header&q=IKT+programaren+xede- helburua+hezkuntzan+parte+hartzen • http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/introduccion • http://www.aulatic.com/tag/escuela-2-0/ • http://www.ikasys.net/ • http://softwarelibre.deusto.es/ikasys-ikastolen-elkartea-tiene-su-propio-olpc/ • http://es.wikipedia.org/wiki/Tecnolog%C3%ADas_de_la_informaci %C3%B3n_y_la_comunicaci%C3%B3n 20