Protokoloak garraioaseinalizazioa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Like this? Share it with your network

Share

Protokoloak garraioaseinalizazioa

on

  • 395 views

 

Statistics

Views

Total Views
395
Views on SlideShare
395
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
1
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft Word

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Protokoloak garraioaseinalizazioa Document Transcript

  • 1. GARRAIO-PROTOKOLOAK ETA SEINALEZTAPENA.GARRAIO-Kapitulu honetan ahotsa garraiatzeko protokoloak aurkezten dira. ToIP sistemetako seinaleztapenerakoeuskarri izateko proposatzen diren protokoloak, batez ere, H.323, SIP eta MGCP estandarrak. 1. GARRAIO-PROTOKOLOAKTelefonia tradizionalarekin gertatzen den moduan, ToIP teknologian, amaierako bi punturen artekokomunikazioa gauzatzeko, deia seinaleztatu behar da lehenengo, eta ahots bidezko informazioa bidaliondoren.Bi prozesuetan garraiatu behar dira datuak IP saretik, bietan garraiatu behar dira informazio-seinaleakkomunikazioa ezarri eta kontrolatzeko, eta bietan garraiatzen da, baita ere, ahotsa bera.IP sare osoan OSI modeloaren 4. geruza arduratzen da ahotsa garraiatzeko mekanismoaz. Ahotsatransmititzeko modua eta beheko geruzetan erabiltzen dugun teknologia independenteak dira. Aplikazioa 7.geruza Aurkezpena 6.geruza Saioa 5.geruza Garraioa 4.geruza TCP , UDP Sarea 3.geruza IP Lotunea 2.geruza Ethernet, Frame Relay, ATM Físika 1.geruza Kablea, Suntz Optikoa, Radio 34.irudia ToIParen gainean aplikatutako OSI geruzen independentzia. Página 1 de 53
  • 2. Orokorrean, Internet bidez multimedia garraiatzeko proposatu diren soluzioak trafikoarensailkapenarekin daude erlazionatuta, hortaz, lehentasunak bereizi eta zehaztu behar dira. Xede horrekin,protokoloak garatu dira, adibidez, RSVP protokoloa. Interneten erabiltzeko, ”datu-fluxua1” (streaming)egiteko aukera ematen duten protokolo aurreratuagoak ere sortu dira (RTSPa).Guri dagokigunez, erabiltzen diren hainbat protokolok -hala nola, RTP/RTCP protokoloen bikoteak- bestegarraio-protokolo batzuen laguntza izaten dute (TCPa, UDPa). Ondorengo lerroetan telefonian erabiltzendiren protokolo horiek guztiak ezagutuko ditugu, gainetik bada ere. a. TCPa eta UDPa.Informazio-paketea ematean lortu nahi den fidagarritasun-mailaren arabera erabakiko da TCPa edoUDPa erabili. • TCPa. Garraio-protokolo fidagarria da. Edozer gauza bidali aurretik saioa ezartzen du, eta pakete bat dagokion helburura iristen ez bada, paketea birtransmititzen du eta, ondorioz, sareko trafikoa nabarmen areagotzen da. Paketearen buruari ere 20 bit gehitzen dizkio eta, ondorioz, buruaren gainkarga gertatzen da. • UDPa. Ez da fidagarria, ez baitu baieztatzen paketea eman izana, baina TCP protokoloarekin baino azkarrago egiten da bidalketa eta buruaren tamainari 8 bit besterik ez dizkio gehitzen. UDP protokoloaren ezaugarriak kontuan hartuta, ahots-garraiorako egokia dela esan daiteke, ahots-garraioak azkarra eta buruaren gainkargak txikia izan behar baitu; bestalde, kaltegarria da birtransmisioa egitea pakete bat galtzen bada. b. RTP – Realtime Transport ProtocolGarraioa egiterakoan protokoloari fidagarritasuna edo kalitatea emateko erabiltzen da RTPa.RTPa IPan oinarritutako protokolo bat da eta datuak denbora errealean garraiatzeko euskarria ematendu, hala nola, audio-fluxuak eta bideo-fluxuak garraiatzeko. Hornitzen dituen zerbitzuen artean aurkitukoditugu, besteak beste, denbora-berregiteak, galerak antzematea, segurtasuna eta edukiak identifikatzea.RTCP protokolo osagarriarekin batera lan egiteko dago diseinatua, horrela, transmisio-kalitatearen etasaioko parte-hartzaileen gaineko informazioa lortzeko.RTPak amaierako sistemen artean datuak denbora errealean eta datagramen sare batean oinarritutagarraiatzeko euskarria ematen du. Oro har, UDP bat behar izaten du, hainbat arrazoirengatik. Erroreakontrolatzeko funtzioa eta multiplexazio-funtzioa baliatzen dituelako eta, gainera, ez dagoelakokonexiora orientatuta; ez du fidagarritasunik ematen, hortaz, ez du sarea ito dezakeen birtransmisioriksortzen (denbora errealean transmititzen diren datuen kasuan, fidagarritasuna ez da entregatze-azkarraren kasuan bezain garrantzitsua). IP UDP RTP DATUAK (Audioa, gohiburua gohiburua gohiburua Bideoa) 35.irudia Euskarria (ahotsa, bideoa) transmititzeko protokolo-pila1 Streaming Media (Streaming Audio edo Streaming Video): Irteerako teknologiarensinonimoa: Internetetik deskargatzen diren bitartean erreproduzitzen diren audio- edobideo-fitxategiak. Ez da beharrezkoa izaten deskarga osorik amaitzea horiek entzuteko edoikusteko. Multimediako erreprodukzio-programa bat eduki behar da. Página 2 de 53
  • 3. Honakoak RTP protokoloaren ezaugarri nagusiak: 1. Timestamping, Igorleak data-zigilua (timestampa) hasieratzen du, paketeko lehen zortzikotearen laginketa egin zen unearen arabera. Timestampa handitu egiten da paketea osatzen den bitartean. Bestalde, hartzaileak marka horiek erabiliko ditu jatorrizko kronograma osatu eta, ondoren, sekuentzia osoa dagokion maiztasunean erreproduzitzeko. 2. Secuenciación: Paketeak dagokien hurrenkeran eman behar direla kontuan hartuta (UDP protokoloak ez du aukera hori ematen), RTP protokoloak sekuentzia-zenbakia gehitzen du, galdutako paketeak antzemateko ere balio duen zenbakia. 3. Source identification: . Informazio-hartzaileari datuen jatorria ezagutzeko balio dio. 4. Payload type identificator: Kodeketa-formatuari dagokion RTP-kargako datuen formatua zehazten du (RFC 1980 gomendioan definitu direnak, adibidez, MPEG1, JPEG, PCM), hartara, datuak jasotzen dituen aplikazioak formatua erreproduzitzen asmatzeko. 70 TRAMA 71 TRAMA Payload type: ITU-T G.729 (18) Payload type: ITU-T G.729 (18) Sequence number: 8362 Sequence number: 8363 Timestamp: 125144 Timestamp: 125304 Synchronization Source identifier: Synchronization Source identifier: 3264035574 3264035574 Payload: Payload: 15AEB8D7E2BA52B506907203E23C5 723421B268BBCC5843FEB4F3FBDC20 2 2A56DBC1DB E30F2D6958 36.irudia RTP protokoloaren edukiaren adibidea, bi garraio-trama jarraituetan.RTP protokoloa aplikazioaren gainean inplementatzen da. RTP saio bat ezartzeko, aplikazioak sarekohelbide bat eta pare bat ataka definitzen ditu; normalean, ataka bat RTP sarerako izaten da eta bestebat RTCP sarerako. Página 3 de 53
  • 4. Saio multimedia batean, euskarri bakoitza RTP saio bereiztuetan garraiatzen da, harrera-kalitateahobetzen duten RTCP paketeekin batera. Página 4 de 53
  • 5. c. RTCP – Real Time Control ProtocolRTP protokoloarekin batera lan egiteko dago diseinatuta RTCPa (RFC 1889/1890). RTP saio batean,parte-hartzaileek aldiro RTCP paketeak bidaltzen dituzte, datuen entrega-kalitateari buruzko informazioalortzeko. Protokoloak 5 kontrol-mezu definitzen ditu:RR (receive report): Hartzaileek bidaltzen dute eta datuen entrega-kalitateari buruzko informazioadauka, besteak beste, jasotako azken paketearen zenbakia, galdutako pakete-kopurua eta igorlearen etahartzailearen arteko atzerapena kalkulatzeko timestampak.SR (sender report): Igorleak bidaltzen du eta RR mezuen antzeko informazioa edukitzeaz gain,sinkronizazioari, metatutako paketeei eta bidalitako bit-kopuruari buruzko informazioa ematen du.SDES (source description items): Igorleari buruzko informazioa dauka.BYE: Saio bat amaitu dela adierazten du.APP (application specific functions): Oraingoz esperimentala da. Etorkizuneko aplikazioetarako dagoerreserbatuta. d. RTSP – Real Time Streaming ProtocolRTSP bezero-zerbitzari protokolo bat da eta RealNetworks enpresak, Netscape Communications enpresaketa Columbiako unibertsitateak garatu dute. IP sare batean emandako multimedia-fluxua kontrolatzeaahalbidetzen du. Hainbat funtzio hornitzen ditu, hala nola etena, aurrera egitea, atzera egitea etakokapen absolutua. RTP eta RSVP protokoloekin lan egiteko diseinatu den aplikazio-protokolo bat da etaInterneten “datu-fluxu” zerbitzu bat hornitzea du helburu. Horrez gain, entrega-kanalak aukeratzekomekanismoak eskaintzen ditu (UDPa, UDP multicast-a eta TCPa) bai eta RTPan oinarritutakoentrega-mekanismoak aukeratzekoa ere. Multicast moduan edo unicast moduan lan egiten du.RTSP protokoloak audio-fluxu eta bideo-fluxu jarraitua ezartzen eta kontrolatzen du zerbitzarimultimedia baten eta bezero baten edo gehiagoren artean. Zerbitzari multimedia batek erreprodukzio-eta grabazio-zerbitzuak ematen ditu, eta bezeroa da nahi duen zerbitzua eskatzen edo aukeratzenduena. Aurkezpen edo fluxu multimedia bakoitza URL baten bidez bereizten da. Aurkezpenarenpropietateak “aurkezpena deskribatzeko fitxategi” batean definitzen dira, eta fitxategi horrek, besteakbeste, kodetzea, hizkuntza, RTSP URLa, norako-helbidea, ataka eta beste hainbat parametro edukiditzake. Bezeroak fitxategi hori HTTParen bidez, posta elektronikoz edo bestelako bide bat erabilizeskura dezake.RTSP eskaerak, normalean, datuen kanalarekiko independentea den beste kanal baten bidez bidaltzendira. Eta eskaerak bidaltzeko konexio iraunkorrak, transakzio bidezko konexioak edo konexiorik gabekomodua erabil daitezke. Página 5 de 53
  • 6. 2. SEINALEZTAPEN TELEFONIKOAREN HISTORIA LABURRA.Telefono-sareen seinaleztapenak garapen handia ezagutu du XX. mendean, eta garapen horitelefono-sareetan oinarritutako zirkuituen kommutazio-teknologiek izan duten garapen biziaren eskutiketorri da. Garapena XIX. mende amaieran, XX.aren hasieran hasi zen, ordura arteko eskuzkokommutaziotik 1910. urtean kommutazio elektromekanikoa etorri zenean. Hirurogeiko hamarkadara arteluzatu zen etapa teknologikoan, seinaleztapenaren “bandako” garraioa egiten zen (telefono-kanal bereanmaila eta tonuak aldatzen ziren) eta seinaleztapena (seinaleak) saretik igarotzen zenean, elementuelektromekanikoen (erreleen) eta elektronikoen (iragazkien) bidez interpretatzen zen.60ko hamarkadaren erdi aldera, hain zuzen ere, zentral digitalak sortu eta ordenagailuaren bidezkommutazioa kontrolatzeko aukera zegoenean, sarearen digitalizazioa kommutazio-teknologiarenesparrura zabaldu zen -transmisio-sare digital integratua gehi kommutazioa-. Gauzak horrela, 64 Kb/sdituzten kanal sinkronoak zortzikotez zortzikote kommutatzen dira espazioan eta denboran.Kommutadore horiek beste base zentral batzuetako prozesadoreekin seinaleztapen-protokolo batpartekatzen duten prozesadoreen bidez daude kontrolatuta. Sistema horietan instalatutako lehenengoseinaleztapen-protokoloek oso espresibitate mugatua zuten eta TDM tramako bit jakin batzuenegoeraren mende zeuden; trama horiek ahots-kanaletara lotuta zeuden, eta aurreko sistemetako seinaleanalogikoen adierazpen bitar hutsak ziren. Ordenagailuen sareko teknologiaren ezarpenak ekarri zuenaldaketa kuantikoa. Horrela, paketeen kommutaziorako sare baten gainean aplikazioek trukatzenzituzten mezu bihurtu ziren seinaleak. Aipatu sarea, gainera, independentea zen eta paketeenkommutazioa zuen xede bakarra.Gaur egun ia telefono-sare osoan barne-funtzionamendu hori badago ere, digitalizatu gabe dagoenazken segmentua, hots, abonatuaren sarbide-sarea, oraindik analogikoa da gehienbat, erabat digitalakdiren sarbide gutxi batzuk badaude ere (RDSI). Horrela, telefono-zerbitzu tradizionaleko abonatuarenseinaleztapenak garapen eskasa ezagutu duela esan daiteke eta sarearen barruan egin da iraultzarik edoaldaketarik handiena. Erabiltzailearentzako gardena zen iraultza izan da, eta, besteak beste, zerbitzuosagarriak, telefonia mugikorra, sare adimentsua, B-RDSIa eta IP gaineko telefonia-sistemekinelkarreragitea (ToIPa) sortu da.Aipatu bilakaera malgutasun handiz jasan duen sareko seinaleztapen-sistema 7. Seinaleztapen Sistemada. 1981ean landu zen aipatu sistema definitzen zuen CITT erakundearen lehenengo araua (LiburuHoria) eta ondorengo urteetan araua osatu eta hobetu egin du ITU-T erakundeak: 1985ean (LiburuGorria), 1989an [4] (Liburu Urdina) eta ondorengoak.7. Seinaleztapen Sistema seinaleztapen-protokoloen arkitektura oso bat da. Seinale-unitateakseinaleztapen-aplikazioko mezuak dira eta paketeetan garraiatzen dira. Sistema horren funtsezkoezaugarriak honako hauek dira: • Seinaleztapen-lotuneek eta –nodoek paketeak kommutatzeko sare bat osatzen dute; sare hori zirkuituetako kommutazio-sarearekiko independentea da eta ITU-T erakundeak nazioarterako definitutako desbideratze-plan bat erabiltzen du. • Kanal komuna erabiltzen duen seinaleztapen-sistema bat da. Zentralen artean aldez aurretik definitutako kanal-multzo bat dago (baita seinaleztapena transferitzeko guneak ere, zirkuituak kommutatzeko ahalmen gabeak), eta ahotsaren edo datuen 64 Kb/s-ko edozein kanal ezartzeko, askatzeko eta gainbegiratzeko seinaleztapen-mezuak igortzeko erabiltzen da. Aurretiko seinaleztapen-sistemen kasuan (kanal elkartuaren bidezkoak), ahots-zirkuitu bakoitzera lotutako seinaleztapena ahots-zirkuitu horretarako esklusiboa zen transmisio-kanal baten bidez garraiatzen zen. • Lau mailatan egituratutako protokoloen arkitektura da. Página 6 de 53
  • 7. 37.irudia. SS7 protokolo-pila OSI ikuspegitik.Telefonian seinaleztapena egiteko erabiltzen den pakete-sarea berariaz diseinatu da 64 Kb/s-ko kanalengainean funtzionatzeko eta aipatu lotuneak kudeatzeko. Ondorioz, SS7 protokoloan oinarritutakoarkitekturen eta IPan oinarritutako arkitekturen arteko elkarreragite-moduak garatzeaz gain, IPakseinaleztapen- eta kudeaketa-sarearen azpiegituran nabarmen eragingo duela aurreikusten da.Horrenbestez, seinaleztapen-sistemen historia laburbildu ondoren, azpimarratzekoa da paketeenkommutazioa -sare tradizionaletan sartua protokolo-dorreak kontrolatzerakoanseinaleztapen-zereginetan malgutasuna eta fidagarritasuna lortzeko- gaur egun erabiltzaile-mailarahedatu dela, ahotsa paketatuta garraiatzeko; horrela, ahotsa eta seinaleztapena bateratzea edointegratzea lortu da. a. Seinaleztapena ToIPan.ToIPan egiten den seinaleztapena, telefonia tradizionalekoaren moduan, bi erabiltzaileren arteankomunikazioa ezartzea eta amaitzea ahalbidetzen duen teknika da, zenbaketa, kontrola eta kalkuluakegiteko zerbitzuak barne hartuz.Hainbat esparru barne hartzen ditu seinaleztapenak: • Sistemaren barruan, bi terminalen arteko komunikazioan izaten diren gertakizunak antzematea. • Gertakizunen berri ematea sistemako elementu guztiei. • Deia ezartzeko, kontrolatzeko eta liberatzeko informazioa jasotzea eta bidaltzea.Funtzio zehatzak: • Sistemako erabiltzaileei dagokienez Erabiltzaileak erregistratzea, benetakotzea, deia egin zaion erabiltzailea aurkitzea. • Komunikazio-saioaren ezarpenari dagokionez. Onartzea, atzera botatzea, desbideratzea, liberatzea, transferitzea, eta abar. • Komunikazioaren kontrolari dagokionez. Erabiliko diren kodekak eta garraio- eta seinaleztapen-atakak negoziatzea.Seinaleztapenari dagozkion funtzioak eraginkorrak izateko, hainbat protokolo ditugu. Protokolo horiekdefinitzen dituzte komunikazio-prozesu osoan egon daitezkeen gertakizunak kudeatzeko ereduak edoarauak. Página 7 de 53
  • 8. Protokolo ezagunenen artean honako hauek aurkituko ditugu: • H.323. ITU-T erakundeak sortutako protokoloa da, LAN sarean egiten diren komunikazio multimedia guztietan erabiltzeko (audioan eta bideoan). Gaur egun WAN sarean, bideokonferentzian eta IP telefonian erabiltzen da. • SIP (Session Initiation Protocol). IETF erakundeak garatutako protokoloa. Bezeroa/Zerbitzaria egitura. Bezeroak IP sarean daude banatuta. • MGCP (Media gateway Control Protocol). Kontroladore zentral batek kudeatzen ditu gatewayak eta terminal periferikoak. Master/Slave egitura. • IAX (Inter-Asterisk Exchange). Asterisk plataformak garatutakoa (GNU/Linux software libreko PBX-IP). • SCCP (Cisco Skinny®). Cisco enpresak garatutakoa. 3. H.323 PROTOKOLOAH.323 protokoloa, berez, aldez aurretik zehaztutako protokolo-multzo batek elkarreragiteko duenmoduaren zehaztapena da. Protokolo-multzo horrek ematen du multimedia komunikazioetarakoarau-sistemarik egokiena eta, beraz, pakete-sareen gaineko telefonia-esparrua gainditzen du.H.323 izenarekin ezagutzen den estandarra ITU-T erakundeak definitu zuen 1996. urtean eta honelaaurkeztu zuten: “tokiko sareen gaineko telefonia bisualaren sistemak eta terminalak, zerbitzu-kalitateaziurtatu gabe”. Estandar horren baitan deskribatutako seinaleztapen-protokoloei esker, pakete-sareengaineko multimedia konexioen ezarpena, mantentzea eta liberazioa kontrola daiteke (audioarena,bideoarena eta datuena). Euskarri horien transmisioa egiteko, aurretik egindako lanetatik hartu zirenprotokoloak, nagusiki IETF erakundeak RTP eta RTCP protokoloen bidez egindako lanetatik.Lehenengo bertsioa prestatu eta gero, bigarren bertsioa aurkeztu zuten 1998an, H.323v2 protokoloa,hain zuzen ere; bertsio berri honi izen berria jarri zioten: “Packet based multimedia communicationssystems” eta izen horrekin ezagutzen da gaur egun ere (4. bertsioa 2000ko azaroan onartu zen). Página 8 de 53
  • 9. a. Aurretiko definizioak.Hasteko, H.323 protokoloan esku hartzen duten elementuak deskribatu aurretik, hainbat definizioematea komeni da: • H.323 Zona: H.323 zona gatekeeper bakar batek kudeatutako terminalen, atebideen eta MCUen multzoa da. Zona batean gutxienez terminal bat eta atebide edo MCU bat baino gehiago aurkituko ditugu. Zona bakoitzak gatekeeper bat du. Zona hori sarearen topologiatik independentea da, sareko segmentu anitz barne hartzen ditu eta bideragailuen edo interkonexiorako bestelako gailuen bidez konektatzen dira guztiak. Internet Internet GK A ZONA A ZONA BB ZONA ZONA GK 38.irudia H.323 Zona • Sareko helbidea: H.323 entitate bakoitzak zehazki identifikatuko duen sareko helbide bat eduki behar du nahitaez. Amaipuntu batek, dei berean, sareko helbide desberdinak erabil ditzake aldi berean kanal desberdinetarako. • TSAPI edo TSAP identifikadorea (Transport layer Service Access Point Identifier): sareko helbide baten gainean kanal logiko bat baino gehiagoren multiplexazioa egiten dute. TSAPI identifikadorea H.323 entitate-motaren mende dago: •Amaipuntu batek ondo definitutako seinaleztapen-kanaleko TSAPI bat du. •Gatewayek, horrez gain, RAS kanaleko TSAPI bat eta DMA (Discovery Multicast Address) izeneko TSAPI multicast bat ditu. • Ezizena ezizena amaipuntu bat helbideratzeko metodo alternatiboa da. Posta elektronikoko helbide bat izan daiteke, p e d r o @ r e m . c o m ; telefono-zenbaki bat izan daiteke (E.164 helbideak), 00349441234; segida alfanumerikoa izan daiteke, secretaria123, eta abar. Amaipuntu bakoitzak ezizen bat baino gehiago eduki ditzake, baina ezizen bakoitza bakarra da H.323 zonaren barruan. Página 9 de 53
  • 10. b. H.232 sare baten osagaiak.H.323 protokolo gisa ezarri ahal izateko, sare bateko elementu bereiztuak definitzen hasiko gara.Ondorengo irudian H.323an oinarritutako sare baten adibide bat ikus dezakegu. H.323 MCU H.323 Domeinua TERMINALA IP IP sarea H.323 H.323 sarea TERMINALA GATEKEEPERA H.323 GATEWAYA PSTN ISDN PSTN ISDN 39.irudia H.323 sare baten irudikapena. i. H.323 terminala.Sareko terminal bat da (telefonoa, mikrofonoa, kamera, eta abar), eta denbora errealean alde bikokomunikazioa ahalbidetzen du beste H.323 terminal batekin, gateway batekin edo MCU batekin (puntuanitzeko kontrol-unitate batekin). Informazio-trukean, hortaz, kontrolak, adierazpenak, audioa, bideoaeta datuak egon behar dira. Terminala ahotsen, bideoen edota datuen euskarri izan daiteke.Ondorengo irudian H.323 terminal oso baten egitura funtzionala ikus daiteke. Telefonian bideo–osagaiakez dira beharrezkoak, baina, hala ere, estandarra osorik definitu dugu. Bideo-kodekak (H.261, H.263) INTERFAZ CON LA RED IP Bideoa I/O RTPa Audio I/O Codecs de Audio (G.711, G.723, G.729) Datos (T.120 T.38.) CONTROL DEL SISTEMA Control H.245 Sistema de Control Call Control (H.225.0) “Q.931” RAS Control (H.225.0) 40.irudia H.323 terminal baten egitura.Terminal horietan ondorengo estandarren zehazpenak bete behar dira: Página 10 de 53
  • 11. • RAS, gatekeeperraren onarpen-erregistroa eta kontrola egiteko. • H.225, deiak seinaleztatzeko eta ezartzeko. • H.245, kanalaren eta bere prestazioen erabilera negoziatzeko. • RTP/RTCP, audio- eta bideo-paketeen sekuentziazioa egiteko.Era berean, G.711, G.723 eta G.729 audio-kodeketarako euskarri izan behar du eta, aukeran,bideo-kodeketarako, T.120 datuen konferentzia-protokoloetarako eta MCU baten ahalmenetarakoeuskarri ere izan daiteke. ii. H.323 atebidea (gatewaya, GW)H.323 sareko elementu bat da eta, horri esker, H.323 terminalek beste terminal batzuekin elkarreragindezakete beste zirkuitu-sare batzuetan (SCNetan). Atebideak zuzenean konektatzen dira H.323terminalekin edo beste sare batzuetako atebide edo terminalekin, eta informazio-fluxuak egokitzekofuntzioak betetzeaz gain, bi inguruneetako kontrol-protokoloak itzultzen dituzte.Protokolo horiek deiak ezartzeko eta liberatzeko protokoloak edo sare-mota desberdinen arteaninformazio-formatuak bihurtzeko protokoloak dira. Laburbilduz, H.323 sareen artean eta H.323 ez dirensareen artean informazioa transmititzeko balio duten protokoloak dira, eta ez dute informaziorik galtzen. H.323 Euskarria TSK/RDSI funtzioak trukatzea funtzioak Telefono IP SAREA Telefono IP SAREA SAREA SAREA 41.irudia Atebide edo gateway baten egitura.Los Terminales se comunican con las pasarelas mediante el protocolo de control de señalización H.245Terminalak H.245 seinaleztapena kontrolatzeko protokoloaren bidez eta H.225seinaleztapen-protokoloaren bidez komunikatzen dira atebideekin. Atebideak gardentasun osoz bihurtzenditu protoko horiek H.323 ez den sare bati dagozkion protokolo. Horrez gain, H.323 den sarearen zatianeta H.323 ez den sarearen zatian deien ezarpena eta liberazioa egiten du. Ez da beharrezkoabideo-formatua eta audio-formatua bihurtzea, baldin eta bi muturretako terminalek komunikatzeko bidekomun bat aurkitzen badute.Datu-sareen gaineko telefoniari dagokionez, atebidea funtsezko elementua da ToIP sarea telefono-sareanalogikoarekin (RDSIarekin edo GSMarekin) lotu behar dugunean.. Página 11 de 53
  • 12. iii. Puntu anitzeko kontrol-unitatea (MCUa)Puntu anitzeko komunikaziorako euskarri den H.323 sareko elementu funtzionala da. RDSI inguruneekingertatzen ez den bezala, IP sareek, multicast transmisioa egiteko, ez dute terminal kanpoko elementuenbeharrik euskarriak nahasteko. Audio- eta bideo-komunikazioak ezartzeko, terminalen artean ahalmenaktrukatzeaz arduratzen da MCUa; horregatik, honako estandar hauetarako euskarri izan behar da: • G.711, G.729 edota G.723, audio-seinalea digitalizatzeko eta horren konpresioa egiteko. • H.261 edota H.263, bideo-seinalea tratatzeko. • T.120, puntutik punturako eta puntutik puntu anitzetarako komunikazioetarako.Bi osagai logikok osatzen dute:» Puntu anitzeko kontroladorea (MC, Multipoint Controller):puntu anitzeko konferentzia batean hiru punturen edo gehiagoren artean konferentziei euskarria emanahal izateko, deien kontrolaren koordinazioaz arduratzen da. MCU bakoitzak MC bat du derrigorrez.Terminal, gateway eta gatekeeperretan, berriz, aukerazkoa da MC bat edukitzea.» Puntu anitzeko prozesadorea (MP, Multipoint Processor):multikonferentzia batean inplikatutako amaipuntuetatik datozen audio, bideo edota datuen seinaleaknahasteko funtzioa du. iv. Gatekeeperra, GKH.323ko amaipuntuen arteko deien kontrola egiteko zerbitzuak ematen dituen H.323 sareko elementuada. Zerbitzu horien artean aipa daitezke, besteak beste, helbideen itzulpena eta banda-zabalerarenkudeaketa. Gatekeeperra oinarrizko elementua da zerbitzu horiek garatu eta terminal-kopuruertaina/handia duten inguruneetan aplikatzeko.Gatekeeperra da H.323 zona bat kontrolatzeko arduraduna. Bera da bere zonan deiak egin edo jasoditzaketen amaipuntuak kontrolatzen dituen elementua; era berean, deien prozedura arautzen du,amaipuntuen arteko komunikazioa zuzena izanda, edo bera seinaleztapena transmititzeko bitartekarigisa egonda.H.323 sareetan aukerakoak dira. Hala ere, gatekeeper bat badago, terminalek eta atebideekgatekeeperrak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili beharko dituzte. H.323 estandarrek gatekeeper bateknahitaez eskaini beharreko zerbitzuak definitzen dituzte eta beste hainbat funtzionaltasun gehigarrizehazten dituzte.RAS kontrol-protokoloak definitzen ditu gatekeeper batek eskaintzen dituen zerbitzuak, eta honakoakbereiz daitezke: helbideen itzulpena, onarpen-kontrola, banda-zabaleraren kontrola eta zonarenkudeaketa. Gatekeeper bat H.323 sareko osagai logiko independente bat da, baina atebide baten edoMCU baten zati bezala inplementa daiteke.Gatekeeperraren funtzioei dagokienez, bi motako funtzioak bereiz daitezke: Página 12 de 53
  • 13. Nahitaezko funtzioak: • Helbideak itzultzea: H.323 sare batean egindako deiek ezizen bat erabiltzen dute norako-terminala adierazteko; H.323 sarearen kanpotik egin eta atebide baten bidez jasotzen diren deiek, berriz, E.164 telefono-zenbaki bat erabiltzen dute. Gatekeeperrari dagokio, orduan, E.164 zenbakia norako-terminalaren sareko helbide bihurtzea. Horrela, H.323 sareko helbidearen bidez lortuko da azken helburura iristea. • Onarpena kontrolatzea: gatekeeperrak kontrolatzen du amaipuntuen onarpena H.323 sarean. • Banda-zabalera kontrolatzea: adibidez, sareko kudeatzaileak aldi bereko H.323 konexio-kopurua mugatu badu, gatekeeperrak konexio gehiago ezartzea eragotzi dezake. Ondorioz, H.323 konexioetara esleitutako banda-zabalera mugatu egiten da eta, gainerakoa datu-aplikazioek erabiltzeko geratzen da. • Zonako kudeaketa: gatekeeperrak bere kontrol-zonako terminaletan, atebideetan eta MCUetan eskaintzen ditu aipatutako funtzioak.Aukerako zerbitzuak: • Seinaleztapena kontrolatzea: gatekeeperrak seinaleztapen-mezuak bidera ditzake H.323ko amaipuntuen artean. Gatekeeperrak eskaintzen duen zerbitzu hori dei-monitore gisa erabil daiteke, sarean egiten diren deien kontrola hobetzeko. Deiak gatekeeper baten bidez bideratzen direnean, sareko prestazioak hobetzen dira, izan ere, gatekeeperrak, deiak bideratu ala ez erabakitzeko, hainbat faktore hartzen ditu kontuan, hala nola atebideetako karga-balantzea. • Deiak baimentzea: amaipuntu batek gatekeeper batera seinaleztapen-mezu bat bidaltzen duenean, gatekeeperrak deia onartu edo baztertu egin dezake, H.225 zehaztapenaren arabera. Deia baztertzeko hainbat arrazoi egon daitezke, adibidez, terminal batetik edo atebide batetik sarrera mugatuta egotea. • Deia kudeatzea: gatekeeperrak H.323 dei aktiboei buruzko informazioa gordetzen du, eta horrela lortzen du bere zona kontrolatuta edukitzea, izan ere, aipatu informazioa banda-zabalera kudeatzeko erabiliko du, edo deiak amaipuntu desberdinetara bideratuko ditu karga orekatzeko.Horrenbestez, H.323 sareko elementuak plataforma fisiko bereizietan aurki ditzakegu, edo plataformaberean elementu bat baino gehiago aurki dezakegu. Horrela, beraz, nahiko gauza arrunta dagatekeeperra eta atebidea batera aurkitzea. Halaber, nahiko arrunta da bideragailuari atebidearenfuntzioak ezartzea. Página 13 de 53
  • 14. c. H.323 protokoloaren deskribapenaH.323 protokoloak alde anitzeko eta denbora errealeko komunikazio-zerbitzuak eskaintzen ditu sarebaten gainean. H.323 zerbitzuak erabiltzaile-aplikazioen barruan sortzen dira, izan ere, azken fineanerabiltzaile-aplikazioen bidez eskatuko, ezarriko eta kontrolatuko dira audio-zerbitzuak eta, aukeran,baita bideo- eta datu-zerbitzuak ere.Ondorengo lerroetan H.323 protokoloaren deskribapen laburra egiten saiatu gara. H.323 protokoloabeste protokolo batzuk osatzen dute, eta horiek H.323 protokoloaren funtzionamendu orokorrari zeinmodutan laguntzen dioten adierazten saiatu gara. H.225 H.245 T.120 G.7xx H.26x RTCP T.38 Audio Bideo a a RTPren Onarpenare Deiaren Deiaren kontrola n seinaleztapen kontrola. DATUA erregistroa a K Status (Q.931) (RAS) RTP UDP TCP UDP IP 42.irudia H.323 protokolo-pila» Kontrol- eta seinaleztapen-protokoloakH.323 protokoloak hiru kontrol-protokolo ditu, hain zuzen ere: • RAS (H225.0). Aurredeien prozesurako, baldin eta gatekeeper (GK) bat badago. Nagusiki, terminala gatekeeperrean erregistratzea, deiak onartzea eta deien egoera dagozkio. • H.225/Q 931: Deiekin erlazionatutako seinaleztapenerako. • H.245: Deiaren kontrola egiteko, datu-fluxuekin erlazionatutako alderdi orotarako eskuarki eta, zehazkiago, audio-fluxurako. Página 14 de 53
  • 15. i. RASRAS (Registration, Adminission and Status) funtzioak aurredeien prozesua kontrolatzen du; horretarako,RAS kanal bat ezartzen da terminalen edo komunikazioko amaipuntuen eta gatekeeperraren (GK)artean. IP sare batean gatekeeperrik egongo ez balitz, ez litzateke RAS prozesua garatuko.RAS kanala segurua ez den konexio batean (UDPan) sortzen da, edozein seinaleztapen edo deienkontrola egin aurretik eta, noski, euskarria (audioa) garraiatu aurretik. UDP konexio horretan bidaltzendira RAS mezuak. Mezu horiek gatekeeperra aurkitzeko dira, edo gatekeeperrean terminalakerregistratzeko, edo beste terminal bat aurkitzeko, deia onartzeko, terminal baten egoerari buruzkoinformazioa emateko edo banda-zabalera kontrolatzeko.Normalean 1718 da terminalak aurkitzeko gatekeeperraren ataka eta 1719, berriz, egoera ezagutzekoeta erregistroa egiteko atakaGatekeeperra (GK) aurkitzea.Terminalek erregistratzeko erabiliko duten gatekeeperra zehazteko jarraitzen den prozesua da.Gatekepeerra aurkitu edo zehaztea eskuz edo automatikoki egin daiteke:» Eskuzko metodoaTerminalak gatekeeperraren IP helbidearekin konfiguratzen dira. Azkartasuna lortzen da, terminalakzuzenean erregistratu daitezkeelako, baina terminalak konfigurazioan erabili den gatekeeperrarekinbakarrik erregistra daitezke.» Metodo automatikoa.Autoaurkikuntza (auto discovery) izeneko mekanismoa behar da. Mekanismo horren arabera, terminalbatek multidifusioko mezu bat (broadcast bat) bidaltzen du, erantzuten dion lehenengo gatekeeperrazein den ezagutzeko. Nahiz eta eskuzko metodoa baino geldoagoa izan, abantaila bat du: terminalakerlazionatzeko erabiltzen den gatekeeperra alda daiteke.Hiru RAS mezu erabiltzen dira autoaurkikuntzarako: • GRQ (Gatekeeper Request Question). Terminal bidez bidalitako multidifusioa.. • GCF (Gatekeeper Confirm). Gatekeeperraren erantzuna. RAS kanalaren garraio-helbidea baieztatzen eta adierazten du. • GRJ (Gatekeeper Reject).Respuesta Gatekeeperraren erantzuna. Ondorengo erregistroa ukatzen du. H.323 Terminala GK GRQ GCF ó GRJ 43.irudia Gatekeeperra aurkitzea Página 15 de 53
  • 16. Erregistroa.Prozesu honetan terminalek eta H.323 sare baten gainerako elementuek euren IP helbideak etadagozkien ezizenen informazioa (telefono-zenbakia) ematen dizkiote gatekeeperrari.Gatekeeperrean erregistratu behar dira, betiere gatekeeperra aurkitu eta gero.Erregistroarekin erlazionatutako prozesuetarako sei mezu erabiltzen dira: • RRQ (Registration Request Question). Terminal batek gatekeeper bati erregistratzeko eskatzea. Gatekeeperrak aurkikuntza-prozesuan ireki duen RAS kanaletik egiten da erregistroa. • RCF (Registration Confirm). Gatekeeperrak erregistroa egin dela baieztatzeko ematen duen erantzuna. • RRJ (Registration Reject). Gatekeeperrak erregistroa ukatzeko ematen duen erantzuna, behar bada horrela programatuta dagoelako. • URQ (Unregister Request Question). Terminal bat gatekeeper batean erregistratzeko eskaera bertan behera uzteko eskatzen du. • UCF (Unregister Confirm). Erregistroa baieztatzeko gatekeeperrak ematen duen erantzuna. • URJ (Unregister Reject Gatekeeperrak erregistroa bertan behera uzteko aukera ukatzeko emandako erantzuna. Batzuetan erregistroa egin gabe dagoelako ematen du erantzun hori. H.323 Terminala GK RRQ Erregistroeskaera RCF ó RRJ URQ Erregistroa bertan behera UCF ó URJ uzteko eskaera 44.irudia Terminala gatekeeper batean erregistratzea. Página 16 de 53
  • 17. Terminala lokalizatzea.Pentsa dezagun beste terminal batekin harremanetan jarri nahi dugula (deirik egin gabe) eta informazioalortzeko telefono-zenbakia bakarrik dugula. Kasu honetan, lokalizazio-mezuak erabiliko ditugu besteterminalaren helbidea ezagutzeko.“Locate” mezuak gatekeeperreko RAS kanalak duen helbidearen bidez egiten dira edo gatekeeperraaurkitzeko difusio-helbidera multidifusioa egiten da. Eskatutako terminalaren gatekeeper arduradunak,bere helbidea adieraziz edo eskatzen den terminalaren helbidea adieraziz erantzungo du.Hiru lokalizazio-mezu erabiltzen dira: • LRQ (Locate Request Question). Terminal batek lokalizazio-eskaera bat egiten du. Lokalizazioa egiteko ezizen bat edo gehiago eduki ditzake. • LCF (Locate Confirm Eskatutako terminaleko gatekeeper arduradunaren bidez bidaltzen da. Bere edo eskatutako terminalaren deien seinaleztapen-kanala -RAS helbidea- dauka. • LRJ (Locate Reject). LRQ bat jaso badute ere, terminala erregistratuta ez duten gatekeeperrek bidaltzen duten mezua.Onarpena.Dei bat ezarri behar denean, hainbat onarpen-mezu sortzen dira komunikazioko terminalen etagatekeeperraren artean. Mezu horietan gauzatzen da deia onartzeko eskaera, eta gatekeeperraren lanada onarpena baieztatzea; horrela, deiaren seinaleztapena lortzen da eta, ondoren, deia egiten da. Eraberean, deia egiteko banda-zabalera kontrolatzen da, alegia, terminalak banda-zabalera bat eskatzen dueta gatekeeperrak onartu edo murriztu egiten du, bere egoeraren arabera (ez IP sarearen egoerarenarabera).Onarpen-mezuak: • ARQ (Admisión Request Question Terminalak deia onartzeko eskatzen dio gatekeeperrari. • ACF (Admisión Confirm). Gatekeeperrak deia onartzen duela erantzuten du. Terminalaren IP helbidea dauka, eta deiaren jatorrian deiaren seinaleztapenarekin hastea ahalbidetzen du. • ARJ (Admisión Reject). Gatekeeperraren erantzuna deia ukatuz. Página 17 de 53
  • 18. Egoeraren informazioa.Informazio-mezuak terminal baten egoera ezagutzeko erabiltzen dira, alegia, linean ote dagoen edo ezdagoen ezagutzeko (On/Off). Gatekeeperrak ACF mezuan eska dezake terminalak aldiro bere egoerariburuzko informazioa bidaltzeko, deia egiten den bitartean.Egoeraren informazioari buruzko mezuak: • IRQ (Information Request Question). Gatekeeperretik terminalera bidaltzen da, egoerari buruzko informazioa eskatuz. • IRR (Information Request Response). Terminalaren erantzuna.Status Enquiry. Mezu hau ez da RAS kanaletik igarotzen. Deia ezartzeko sortuko denseinaleztapen-kanaletik igarotzen da. Terminal batetik beste batera bidal daiteke, deiaren egoeraezagutzeko, edo gatekeeper batetik, deia aktiboa ote dagoen jakiteko.Banda-zabalera kontrolatzea.Normalean, ARQ/ACF mezuen sekuentzian deia onartzen denean definitzen da banda-zabalera. Bainagerta daiteke dei batean banda-zabalera aldatzeko beharra ikustea. Kasu horretan, banda-zabalerakontrolatzeko berariazko mezu hauek erabiltzen dira:BRQ (Band Request Question Terminal batek gatekeeper batera banda-zabalera areagotzeko edomurrizteko bidaltzen duen eskaera.BCF (Band Confirm). Gatekeeperrak banda-zabaleraren aldaketa onartu dela erantzuten du.BRJ (Band Reject). Gatekeeperrak ez du eskaera onartzen. Página 18 de 53
  • 19. ii. Deien seinaleztapena (H.225)Deiak kontrolatzeko prozedurak ITU-T erakundearen H.225 gomendioetan oinarritzen dira, eta Q.931seinaleztapen-mezuak erabiltzen dituzte.IP sarean gatekeeper bat badago, lehenik eta behin onarpena egin behar da (ARQ/ACF mezuensekuentzia), hartara, deien seinaleztapena egin eta deia ezarri ahal izateko.Gatekeeperrik ez badago, ez da deien onarpenik egiten. Komunikatu beharreko terminalek besteterminalaren IP helbidea ezagutu beharko dute eta, horrez gain, ARP (Address Resolution Protocol)mezuak bidali beharko dituzte beste terminalak zein MAC duen ezagutzeko. Hori eginda betetzen da deiaezartzeko seinaleztapen-prozedura.Komunikazioa hasten duen terminalak edo gatekeeperrak TCP konexio seguruko garraioa ezarri eta deiaegiteko seinaleztapen-kanala sortzen du. Deia hasten duen aldeak normalean ataka dinamiko baterabiltzen du dagokion kanalerako, eta deia jasotzen duen aldeak 1720 ataka erabiltzen du. Ataka hori(1720, alegia), H.225 deien seinaleztapena egiteko ataka da normalean.Ataka edo kanal horren gainean hasten dira Q.931 deien seinaleztapen-mezuak: • Setup. Aurrera-mezua da. Terminal dei-hartzailera dei-egileak edo gatekeeper arduradunak bidalitako konexio-eskaera. • Call Proceeding. Dei-hartzaileak dei-egileari bidaltzen dion atzera-mezua da, deia ezartzeko prozesua martxan jarri dela adierazteko. • Alerting. Dei-hartzaileak dei-egileari bidaltzen dion atzera-mezua da, deiaren soinua martxan dela jakinarazteko. • Connect. Dei-hartzaileak dei-egileari bidaltzen dion atzera-mezua da, deia jaso duen aldeak deiari erantzun diola jakinarazteko (eseki duela). Mezu honek garraiorako helbidea eta ataka dauzka, H.245 deiaren kontrola seinaleztatzeko. • Release Complete. Deskonexioa hasten duen aldearen mezua da, deia liberatu dela adierazteko.Bi modutan egin daiteke deiaren seinaleztapena:Zuzenean. Deia seinaleztatzeko prozesua terminalen artean egiten da zuzenean, Call SignalingTransport Address (CSTA) izeneko deia seinaleztatzeko garraio-helbideak erabilita.Zeharka. RAS prozesua eta deiaren seinaleztapen-prozesua gatekeeperraren bidez egiten dira. Página 19 de 53
  • 20. » DIRECTA. DIRECT ENDPOINT CALL SIGNALING -DECS- 1. ARQ Gatekeeperra (GK) 2. ACF / ARJ 3. SETUP 1 4 2 5 4. ARQ 3 5. ACF / ARJ G G 6. .CONNECT W 6 W Terminala Terminala » ZEHARKAKOA. GATEKEEPER ROUTED CALL SIGNALING -GKRCS- Gatekeeperra (GK) 1 4 2 5 3 3 6 6 G G W W Terminala Terminala iii. Komunikazioaren kontrola (H.245).Deiaren seinaleztapena egin eta gero (H.225) eta deia hartu ondoren, komunikazioa ezarri da; orainkomunikazioa zein modutan egiten den kontrolatu behar da, hau da, terminalen artean ahalmenaktrukatu, euskarrien (audioaren) fluxuak garraiatzeko kanal logikoak ireki eta itxi eta euskarrien fluxuakkontrolatzeko mezuak bidali behar dira.Azken seinaleztapen-mezuarekin batera (Connect), deia kontrolatzeko kanal bat sortzen da, eta TCPkonexioa ezartzen da terminal dei-hartzailean dinamikoki esleitutako atakan. Deia egiten duenterminalak, normalean, seinaleztapenaren hurrengo ataka hartzen du. Página 20 de 53
  • 21. Deiaren kontrola egiteko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: • Bi terminalen arteko komunikazio-parametroak zehazteko ahalmenak trukatuko dira (erabiliko diren kodekak, trama bakoitzeko lagin-kopurua, eta abar). • Kanal logikoak irekiko dira informazioa bidaltzeko (erabiliko den IP helbidea eta ataka). • Kontrol-mezuen kudeaketa egin beharko da.Seinaleztapenarekin esan dugun moduan, deiaren kontrola zuzena izan daiteke (terminalen artean) edozeharkakoa izan daiteke (gatekeeperretik igaroaz). Ondoren adierazi dira H.245 kontrola egitekoerabiltzen diren zenbait prozedura eta mezu:» Logical Channel Signaling.Audio-informazioa garraiatzen duen kanal logikoa irekitzen eta ixten du. Hainbat mezu erabiltzen diraerabiliko den atakaren informazioa eman eta euskarrietarako (audiorako) RTP garraio-kanalak ezartzeko» Capability Exchange.Audioa/bideoa eta datuak (euskarriak) garraiatzeko ahalmena, erabiliko diren kodekak,lagintze-abiadura, eta abar zehazteko terminalen artean trukatzen diren mezuak dira.» Master-Slave Determination.Dei jakin batean terminal nagusia zein terminal izango den eta bigarren mailan zein egongo denzehazteko prozedurak dira. Bi terminalek ekintza berdinak batera eskatzen dituztenean, gatazka sortzenda, eta gatazka konpontzeko Masterrari lehentasuna emango zaio Slaveren aurretik.» Round-Trip Delay.Joan eta etorrian atzerapena. Terminalen artean izandako atzerapena ezagutzeko erabiltzen denprozedura da. RoundTripDelayRequest mezuak atzerapena neurtzen du eta urruneko terminala aktiboaote dagoen baieztatzen du. Página 21 de 53
  • 22. iv. Konexio azkarra (faststart).Terminalen arteko kanal logikoak H.245 prozeduraren “Logical Channel Signaling” mezuen bidezirekitzen eta ixten dira, baina badago beste modu bat, hain zuzen ere, konexio azkarra (Fast Connect).Konexio azkarra egitean, H.225 seinaleztapenaren hasieran faststart izeneko elementua erabiltzen da.Mezu horren bidez jakinarazten dira garraiorako kanal logikoa, komunikazioan erabiliko den ahalmena(kodeka) eta euskarrien (audioaren) transmisioa irekitzeko eta hasteko parametroak.Konexio azkarraren mezuari erantzuteko, beste terminalak H.225 mezua bidaltzen du (Call Proceeding,Alerting edo Connect). Mezu horrek onartutako ahalmenak aukeratzen dituen konexio azkarreko mezubat dauka.Konexio azkarrarean, H.225 Connect seinaleztapena eman eta terminalek zuzenean transmititudezakete, H.245 prozeduren zain egon gabe. v. Tunelling H.245H.245 mezuak H.225 seinaleztapen-kanalaren barruan bideratzean datza, beste kanal bereizi baterabiltzeko beharrik eduki gabe. Horrela, gainera, konexio-denbora eta baliabideen esleipena hobetzendira. vi. Deia amaitzea.Cuando un Terminal decide dar por finalizada la comunicación, inicia el procedimiento de terminación dellamada:H.245 komunikazio-kontroleko “endSessionCommand” komandoa bidaltzen da.Deskonexio-mezu bat bidaltzen da H.225 seinaleztapen-kanaletik (Release Complete).Erabili diren kanal guztiak ixten dira pixkanaka.Gatekeeper aktibo bat badago, RAS kanaletik hainbat mezu erabiltzen dira deiaren amaiera gauzatzeko: • DRQ (Disengage Request Question). Se Terminal edo gatekeeper batetik bidaltzen da deia amaitzeko. • DCF (Disengage Confirm). Terminal edo gatekeeper batetik bidaltzen da deskonexioa baieztatzeko. • DRJ (Disengage Reject). Deskonexioa baztertzeko erabiltzen da. Página 22 de 53
  • 23. d. H.323 protokoloaren funtzionamendua. i. H.323 protokoloaren funtzionamendua, 1. adibidea.Adibide honetan bi terminal eta gatekeeper bat erabili ditugu. Era berean, garraiatutako informazioaahotsa dela eta bi terminalak jada gatekeeperrean erregistratu direla suposatu dugu; hau da, RASprozesua dagoeneko eginda dago. Halaber, seinaleztapen-metodoak terminalen arteko metodo zuzenarijarraitzen diola suposatu da.Lau fase bereiziko ditugu H.323 protokoloak aztertzeko:deia ezartzea, ahalmenak eta parametroak trukatzea, elkarrizketa eta deia amaitzeko azken fasea. 100 200 192.168.47.3 192.168.47.5 1 Terminala Zaindaria (GK) 2 Terminala ARQ (des=200) ACF (addr =192.168.47.5) TCP, H.225 seinaleztapenerako (Q.931) Setup (Q.931) Call Proceeding Deia ezartzea ARQ (des=100) ACF (addr =192.168.47.3) (Q.931) Alerting (Q.931) Connect TCP para señalización H.245 H.245 Ahalmenak trukatzea Ahalmenak trukatzea H.245 Master-Slave zehaztea Slave H.245 Kanal logikoa irekitzea lógico . Elkarrizketa. Ahotsaren garraioa RTP protokoloaren gainean H.245 endSessionComand (Q.931) Release Complete Amaiera Seinalizazioan eta kontrolean erabilitako portuen itxiera 45.irudia H.323 protokoloaren funtzionamendua. Página 23 de 53
  • 24. » Lehenengo fasea: deia ezartzea. • Dei-egileak RAS mezu bat bidaltzen du. ARQ mezu bat bidaltzen du gatekeeperrera (GK) konexio-eskaera egiteko. • Gatekeeperrak ACF mezu batekin erantzuten du. Terminal dei-hartzailea seinaleztatzeko, IP helbidea eta seinaleztapen-ataka adierazten dizkio. • Terminal dei-egileak TCP konexioa ezartzen du dei-hartzailearekin H.225 seinaleztapena egiteko. Aldi berean, Setup mezu bat (Q.931) bidaltzen dio konexio-eskaera egiteko. • Terminal dei-hartzaileak Call Proceeding mezu bat (Q.931) bidaltzen dio dei-egileari, deia ezartzeko prozedura martxan dagoela adierazteko. • Terminal dei-hartzailea bere gatekeeperrarekin konektatzen da ARQ mezu bat bidalita. Mezu horren bidez, erantzuteko baimena eskatzen du. • Gatekeeperrak dei-egilearen eskaera onartzen du ACF batekin. • Terminal dei-hartzaileak dei-egileari alerting-mezu bat bidaltzen dio (Q.931), bere terminalean deia joka ari dela abisatzeko. • Terminal dei-hartzaileak, deia hartzean, dei-egileari connect-mezu bat (Q.931) bidaltzen dio, deia ezarri dela adierazteko. H.245 deia kontrolatzeko kanalerako erabiliko den ataka adierazten du.» Bigarren fasea: parametroak eta ahalmenak trukatzea. • H.245 kanala ezartzen da dei-hartzailearen eta dei-egilearen artean, TCP konexio seguru baten bidez. • Ahalmenak negoziatzen dira terminalen artean. • Master/Slave konfigurazioa zehazten da. • Euskarria (ahotsa) garraiatzeko kanal logikoak (RTPak) sortzen dira. RTP kanaletarako erabiliko diren atakak adierazten dira. • Hirugarren fasea: elkarrizketa. • Ahotsa adostutako RTP kanaletatik garraiatzen da. • RTCP kanalen kontrola egin behar da halabeharrez. • Deiaren kontrolarekin erlazionatutako TCP kanalak agertu behar dira halabeharrez.» Laugarren fasea: deia amaitzea. • Deia mozten duen terminalak deia kontrolatzeko mezu bat -endSessionComand” (H.245)- bidaltzen du beste terminalera. • Deia mozten duen terminalak seinaleztapen-mezu bat -“Release Complete” (H.225)- bidaltzen du beste terminalera. • Kontrola eta seinaleztapena egiteko erabili diren atakak ixten dira. • Terminalek deskonektatu egingo direla jakinarazten diote gatekeeperrari RAS baten bidez; horretarako, DRQ mezuak bidaltzen dira, deskonexioa eskatzeko. • Gatekeeperrak DCF terminalei erantzuten die; deskonexioa onartuta dago. Página 24 de 53
  • 25. ii. H.323 protokoloaren funtzionamendua, 2. adibidea.Adibide honetan bi terminal analogiko erabili dira. Bi sarrera dituzten bi FXS gatewayetara konektatutadaude eta gatekeeper bat dute.Gatekeeperraren IP helbidea 192.168.122.76 da.Gatewayen IP helbideak 192.168.122.125 eta 192.168.122.126 dira.Telefono-zenbakiak 201 eta 101 dira hurrenez hurren.Ondorengo adibidean “faststart” komandoa erabili da deiaren kontrolean (H.245), hortaz, ez diraH.245 protokoloarekin erlazionatutako komandoak ikusiko, izan ere, alderdirik garrantzitsuena(“OpenLogicalChannel”) seinaleztapen-prozesuan dago eta, adibide zehatz honetan, Setup, Alerting etaConnect mezuetan, eta horiek azpimarratuko ditugu. 46.irudia Seinaleztapen-trafikoa antzematea. H.225 (RAS)  1, 2. ARQ – ACF 4, 5 ARQ - ACF H.225  3. Setup 6.Connect 7.Release Complet H.225 (RAS)  8, 9. DRQ – DCF 9, 10 DRQ - DFC GK 192.168.122.76 1,2 4,5 9 , 10 8, 9 3,6 GW GW 192.168.122.125 (201, 202) 7 192.168.122.126 (101, 102) 47.irudia H.323 protokoloaren adibidea (gatekeeperrarekin). Página 25 de 53
  • 26. iii. H.323 protokoloaren funtzionamendua, 3. adibidea.Adibidean bi terminal analogiko erabili dira. Bi sarrera dituzten bi FXS gatewayetara konektatuta daudeeta EZ DUTE gatekeeperrik.Gatewayen IP helbideak 192.168.100.4 eta 192.168.100.5 dira.Telefono-zenbakiak 40 eta 50 dira hurrenez hurren.Ondorengo adibidean EZ DA “faststart” komandoa erabili deiaren kontrolean (H.245), hortaz, H.245protokoloko komandoak ikusiko dira 48.irudia Seinaleztapen-trafikoa antzematea H.225  1. Setup 2.Call Proc 3.Alerting H.245  5.Capability 6.Master/Slave 7.OpenChannel H.225, H.245  8,10 endSession 9.Release 1 2,3,4 GW 5,6,7 GW 8 , 10 9 192.168.100.4 (40) 192.168.100.5 (50) 49.irudia H.323 protokoloaren adibidea (gatekeeperrik gabe) Página 26 de 53
  • 27. 4. SIP protokoloaSIP (Session Initiation Protocol) IETF erakundeak garatutako protokoloa da, MMUSIC (MultipartyMultimedia Session Control) taldearen barruan; RFC2543 gomendioaren arabera zehaztutako protokolobat da. Definizioaren arabera, multimedia informazioa trukatzeko saioetan parte hartzeko aukera ematendie erabiltzaileei, deia ezartzeko, aldatzeko eta amaitzeko mekanismoak erabilita. SIP protokoloa IPtelefono-zerbitzuaren seinaleztapenerako euskarri izateko mekanismo generiko gisa proposatu da.Bezeroa/zerbitzariaren protokolo bat da, HTTP (Hypertext Transfer Protocol) protokoloaren antzekoa.HTTP aplikazio-protokolo bat da, eta eskaera eta erantzunetan oinarritzen da. HTTP transakzio batean,bezeroak konexioa ezartzen du zerbitzariarekin eta beharrezkoa duen zerbitzua zehazten duen mezu batbidaltzen du. Mezu horretan URL bat, protokoloaren bertsioa eta mezuaren edukiaren MIME-motaadierazten dira. Bestalde, zerbitzariak antzeko mezu baten bidez erantzuten du, eta aipatutako guztiazgain, egoeraren informazioa eta eskatutako informazio gehigarria eransten ditu.SIP protokoloa H.323 baino bakunagoa da. H.323v1 bertsioak konexio bat ezarri aurretik, 5 edo 6informazio-trukatze egin behar dira hartzaileen artean; SIP protokoloak, berriz, informazio-trukatzebakar bat behar du, eta TCP edo UDP bidez transmititu dezake. Alderdi horiek guztiak H.323protokoloaren 2. eta 3. bertsioetan barne hartu dira. a. Aurretiko definizioakSIP helbideak Uniform Resource Identifiers-URIen bidez identifikatzen dira. u s e r @ h o s t egiturarijarraitzen die: user-en ordez izen bat edo telefono-zenbaki bat jartzen da eta host-ek erabiltzailearendomeinua edo sareko IP helbidea adierazten du.sip:2950@10.15.183.101sip:kepa@tknika.net b. SIP sare baten osagaiakOndorengo irudian SIPa erabiltzen duen sare baten adibidea ikus daiteke. SIP Zerbitzaria Domeinua SIP SIP SIP RED IP TERMINALA RED IP TERMINALA SIP GATEWAYA PSTN ISDN PSTN ISDN 50.Irudia SIP sare baten irudikapena Página 27 de 53
  • 28. i. Erabiltzaile-agentea -UA-Dei bat ezartzeko sistemaren amaierako elementua da. SIP terminal bat edo SIP gateway bat izandaiteke. Bi zati bereiz daitezke: bezeroaren zatia eta zerbitzariaren zatia. • UAC (User Agent Client). Bezeroaren UA zatia da. Erabiltzaile-agenteak bezero baten antzera jokatzen du SIP eskaerak hasten dituenean. Deia hasten duen aplikazioa da, hau da, dei-egileak bezeroaren papera betetzen du. • UAS (User Agent Server). Zerbitzariaren UA zatia da. Erabiltzaile-agenteak SIP sareko beste elementu baten SIP eskaerak jasotzen dituenean, beharrezko erantzunak emanez erantzuten du eta, modu horretan, zerbitzari baten antzera jokatzen du. Hau da, dei-hartzailearen aldean egonda, zerbitzari baten papera betetzen du.Erabiltzaile-agenteen artean honako hauek bereiz daitezke : • IP Terminalak. IP telefonoak, hardphone telefonoak edo softphone telefonoak. • Gatewayak: Telefonia klasiko analogikoarekin konektatzeko: FXO, FXS. Telefonia klasikoarekin konektatzeko: BRI, PRI. ii. SIP zerbitzariakSIP sareko gailu bat da, eta SIP helbideak argitu eta erabiltzaileak lokalizatzeaz gain, seinaleztapenamaneiatzen du. Bi mota bereiz daitezke: Proxya eta Redirect delakoa (berbideratzekoa).Zenbait sare zabalen kasuan bi zerbitzari osagarri erabiltzen dira Proxy eta Redirect zerbitzariei kargakentzeko: Register Server eta Location Server, hain zuzen ere.Proxy zerbitzaria.UAC bezero baten SIP eskaerak jaso, interpretatu eta UA zerbitzariaren amaierako helbidera bidaltzeazarduratzen da. Norako UA zerbitzarira iristeko jauziak (hop) eman behar badira, eskaera beste Proxyzerbitzari batera transferitzen da; kasu horretan NHS (Next Hop Server) zerbitzaria erabiltzen da. NHSerabiltzen denean, eskaerek/erantzunek Bide izeneko parametro bat daukate; parametro horrek dauzkaeskaera bideratzeko prozesuan parte hartu duten tarteko sistema guztiak. Horrela, begiztak saihestendira eta erantzunek eskaeren bide berdina egitea lortzen da.Prozesu hori seinaleztapenean bakarrik gertatzen da, izan ere, euskarrien garraioa (ahotsarena)zuzenean egiten da jatorriaren eta helburuaren artean, tarteko traskodetzea beharrezkoa denean izanezik.Dei bakoitzari dagokion egoera-informazioa erabiltzeko moduaren arabera, bi motako Proxy zerbitzaribereiz daitezke: • Egoerari buruzko informazio egonkorra ematen dutenak (Stateful Proxy): Proxy zerbitzariak sartzen den eskaera bakoitzari irteerako eskaera bat esleitzen dio. Horretarako, erabiltzaile-prozesu berri bat sortzen du, sartzen den dei bakoitzari erantzuteko. • Egoerari buruzko informazio aldakorra ematen dutenak (Stateless Proxy): sartzen den eskaera bakoitza sekuentzien arabera prozesatzen du eta, irteerako eskaera sortu ondoren, sartutako eskaeraren arrasto oro desagerrarazten du. Horrela, prozesatzeko ahalmen baxuagoa behar izateaz gain, memoria gutxiago hartzen du zerbitzarian. Página 28 de 53
  • 29. Ondorengo taulan Proxy zerbitzarien artean bereizitako bi motako zerbitzarien ezaugarriak adieraziditugu, zerbitzariak errazago alderatu ahal izateko: Stateful Proxy Server Stateless Proxy Server Deiaren egoera zehazten da. Ez da deiaren testuingurua zehazten. UAC/UAS bikoizten du Erantzunak ez du erlaziorik UAren eskaerak/erantzunak prozesatzeko. bikoizketarekin. Deiaren eta transakzioaren egoera Bezero anonimoa. gordetzen ditu. Mota honetako zerbitzariek TCParen gainean funtzionatu behar dute, Prozesatzeko ahalmen handia. fidagarritasuna zaintzeko. Deiaren egoera zehazten da. Ez da deiaren testuingurua zehazten.Berbideratze-zerbitzaria (Redirect).Berbideratze-zerbitzaria izenarekin ezagutzen den zerbitzariak Proxy zerbitzari baten antzeko funtzioabetetzen du, baina ez du deia aurreratzen, baizik eta INVITE bati erantzuten dio berbideratze -mezubatekin. Mezu horretan adierazten dio, gainera, helburuarekin harremanetan jartzeko modua.UACak egindako SIP eskaerak onartzen ditu eta erantzun bat bidaltzen du; erantzun horretan adieraztendu UASaren amaipuntuaren helbidea. UASaren norako-helbidea ez badauka, NHSaren helbidea bidaltzendio, SIPak helbide horretan eskaera berriro egin dezan.Berbideratze-zerbitzarien kasuan ez da deirik egiten eta ez dira SIP eskaerak prozesatzen edo beste NHSbatzuetara bidaltzen; UACetara bidaltzen dira erantzunak.Erregistro-zerbitzaria. Página 29 de 53
  • 30. Zerbitzari honetan erregistratzen dira erabiltzaile-agenteak –UA-. IP sistemaren barruan dago eta,askotan, Proxy zerbitzariaren zati bat izaten da; tamaina handiko sistemetan, berriz, aparteko zerbitzarigisa jartzen da.Lokalizazio-zerbitzaria.UAS dei-hartzaileak erregistratzeko erabili dituen lokalizazioak gordetzen ditu. Proxy zerbitzariak etaberbideratze-zerbitzariak erabiltzen dute UAS dei-hartzailea bilatzeko. Lokalizazio-zerbitzaria SIPzerbitzaritik kanpo egoten da batzuetan. Página 30 de 53
  • 31. Eskaera bat jasotzen duenean, SIP zerbitzariak, lehenik eta behin, erabiltzailea lokalizatu behar du beredomeinuan. Horretarako, lokalizazio-zerbitzaria erabiltzen du eta horrek zerrenda bat bidaltzen dioerabiltzailea aurkitzeko; jatorri-zerbitzariak, bere ezaugarrien arabera, bi modutan joka dezake: • Proxy zerbitzaria baldin bada: eskaera bidaltzen du zerrendako lokalizazio guztietara, sekuentziaka edo paraleloan • Desbideratze- edo berbideratze-zerbitzaria baldin bada: erantzuna itzultzerakoan buruan lokalizazio-zerrenda eransten du. Une horretatik aurrera, dei-egilea zuzenean komunika daiteke dei-hartzailearekin.Ezinezkoa bada erabiltzailea aurkitzea, SIP zerbitzariak gertatutakoa azaltzen duen jakinarazpen batbidaltzen dio bezeroari. c. SIP zerbitzariaren funtzioakSIPa honako zerbitzu hauetarako euskarri da: • Erabiltzaileak aurkitzea: komunikazioan parte hartuko duen amaierako sistema zehaztea. • Deia ezartzea: jatorriaren eta helburuaren artean tinbrea eta parametroak ezartzea. • Erabiltzailearen erabilgarritasuna: dei-hartzaileak komunikazioan parte hartzeko duen gogoa zehaztean datza. • Erabiltzailearen ezaugarriak: erabil daitezkeen fluxuak eta fluxuen ezaugarriak zehaztea. • Deien erabilera: deiak transferitzea eta amaitzea.HTTParekin gertatzen den bezala, SIP zerbitzarian ere, entitate batek (bezeroak) sortzen ditu eskaerak,eta horiek jasotzeko ardura duen beste entitate batera (zerbitzarira) bidaltzen ditu. Azken horrekeskaerak prozesatzen ditu eta bezeroari erantzun bat bidaltzen dio. Eskaera/erantzuna bikoteaktransakzio izena du. Protokoloak bere mekanismoak ditu komunikazioen fidagarritasuna ziurtatzeko.Horrez gain, SIPa beste protokolo baten mende dago erabilitako kodekaren negoziazioa egiteko, hainzuzen ere, SDP (Session Description Protocol) protokoloaren mende.SIP bezeroek -UAC- eskaerak bidaltzen dituzte (Requests Messages) zerbitzari batera -UAS-; zerbitzarihorrek eskaera prozesatzen du eta erantzun bat ematen du (Response Messages). SIP terminalekeskaerak eta erantzunak sor ditzakete, izan ere, SIP terminalen barruan erabiltzaile -agente bezeroak(UAC) eta erabiltzaile-agente zerbitzariak (UAS) daude.H.323an, gatekeeperrean bezala, SIP zerbitzariak ez dira nahitaezkoak, izan ere, SIP terminalekahots-deiak ezar ditzakete zuzenean, tarteko elementuen beharrik gabe. i. SIP zerbitzaririk gabeko dei baten adibideaOndorengo irudian 172.16.10.1 IP helbidea duen “user1” erabiltzailearen eta 172.16.1.2 IP helbideaduen “user2” erabiltzailearen arteko konexioa ikus daiteke; INVITE Request eskaera bidali da eta “user1”erabiltzaileak “user2” erabiltzaileari audioa jasotzeko ahalmenak (leyµ kodetzea) eta aipatu audioajasoko duen ataka (port 12345) adierazi dizkio.Eskaera jasotzean, “user2” erabiltzaileak berehala ezar dezake ahots-kanala, eta konexioa onartzenduelako jakinarazpena bidali “OK Response” mezuaren bidez. Mezu horretan kontrako kanala ezartzekoinformazio osagarria dago (GSM kodetzea eta 54321 ataka gure adibidean). Página 31 de 53
  • 32. SIP amaierako SIP amaierako puntua puntua user1@172.16.10.1 User2@172.16.10.2 INVITE sip: user1@172.16.10.2 SIP/2.0 FROM sip: user1@172.16.10.1 C=IN IP4 172.16.10.1 m = audio 12345 RTP/AVP 0 µlaw Port 12345 200 OK C=IN IP4 172.16.10.2 m = audio 54321 RTP/AVP 3 GSM ACK Ahotstrukatzea BYE sip: user1@172.16.10.1 SIP/2.0 FROM sip: user2@172.16.10.2 TO sip: user1@172.16.10.1 Cseq: 2 BYE 200 OK FROM sip: user1@172.16.10.1 TO sip: user2@172.16.10.2 Cseq: 2BYE 51.irudia SIP deien ezarpenaren irudia.Hori eginda, amaierako bi puntuen artean elkarrizketa gauzatzen da.Audio-seinaleak trukatu eta gero, parte-hartzaileetako edozeinek amai dezake deia “BYE Request”mezua bidalita. Mezu hori jaso dela adierazi beharko dabaieztapen-mezu baten bidez (OK).SIP mezuak kodetzeko HTTPE/1.1 protokoloan definitutako mezuen sintaxia erabiltzen da, eta mezubakoitzeko edukian SDP-saioak deskribatzeko protokoloko gomendioei jarraitzen zaie. Aipatu protokoloa(SDP) sarritan erabiltzen da MBONE testuinguruan saioen informazioak banatzeko. Página 32 de 53
  • 33. d. SIP protokoloaren deskribapenaSIP protokoloak telefono-sistema bat kontrolatzeko oinarrizko elementuak eskaintzen ditu: deienezarpena eta liberazioa, deien konfigurazioa eta datuen transferentzia. Baina SIP protokoloak besteprotokolo batzuk baliatzen ditu funtzionatzeko, hala nola SDPa, deien konfigurazioa deskribatzeko, RTPa,datuen transferentzia egiteko, edo RTCPa, datu-fluxuen kudeaketa egiteko. Ondorengo irudian SIPprotokoloak erabiltzen dituen protokoloen eskema bat ikus daiteke. SIP SDP G.7xx RTCP Saioaren hasiera. Saioaren Audioa deskribapena. RTPren kontrola Deia ezartzea Deia kontrolatzea RTP UDP IP 52.irudia SIP sare baten protokolo-pila.Kontrol- eta seinaleztapen-mekanismoakSIP protokoloak bi kontrol-protokolo ditu, hain zuzen ere: • SIP. SIP protokoloak eskaera- eta erantzun-mezuak erabiltzen ditu deien ezarpena eta liberazioa kontrolatzeko, deiak konfiguratzeko eta datuen transferentzia egiteko. SDP protokoloa erabiltzen du laguntza moduan. • SDP (Session Description Protocol). Protokolo hau multimedia saioen deskribapena egiteko erabiltzen da. Protokolo honen helburua da multimedia saioetan datu-fluxuari buruzko informazioa ematea, horrela, saio bateko hartzaileei, saioan parte hartzeko orduan, saioari buruzko deskribapena emateko. Página 33 de 53
  • 34. e. SIP mezuakTestu-mezuetan oinarritutako protokolo bat da SIP. Bi motako mezuak definitzen ditu: eskaerak(bezeroek erabiltzen dituzte) eta erantzunak (zerbitzariek erabiltzen dituzte). Komunikazioarenxehetasunak deskribatzeko bakoitzak erabiltzen dituen mezuaren burua eta gorputza desberdinakdira.» Eskaerak.Dei-egileak bidaltzen ditu (UAC bezeroak).Honako elementu hauek bereiz daitezke: •Request Line. Deiaren izaera definitzen du. •Header. Deiaren ezaugarriak zehazten ditu. •Message body. SDP protokoloaren mende dago.» Erantzunak.Dei-hartzaileak bidalitakoak (UAS zerbitzariak)..Honako elementu hauek bereiz daitezke: •Status Line. Deiaren egoera definitzen du. •Header. Deiaren ezaugarriak zehazten ditu. •Message body. SDP protokoloaren mende dago. i. Eskaera-mezuakEskaera-mezua eskaera-lerro batekin hasten da (Request-Line) eta, horren atzetik, hainbat buru daude(Header). Amaitzeko, lerro bat zurian utzi ondoren, mezuaren gorputza dago (Message Body),beharrezkoa denean • Eskaera lerroa(Request-Line) Deiaren izaera definitzen du eta honako formatu honi jarraitzen dio:Method space Request-URI space SIP-Version CRLF INVITE SIP:0943665555@10.15.183.101 SIP/2.0 • Burua. Deiaren ezaugarriak zehazten ditu. Hainbat eremu bereiz daitezke, esate baterako: TO: <SIP:0943665555@10.15.183.101> FROM: LABORATEGIA<SIP:2990@10.15.183.101>;TAG=E37F8C16 CALL-ID: 693B76019D353F2B • Mezuaren gorputza (Message body). Burutzen ari den edo burutuko den saioa deskribatzen du. Ez da beti beharrezkoa izaten eta bere edukia SDP protokoloan dago definituta Página 34 de 53
  • 35. Eskaera-lerroaren barruan sei metodo erabil daitezke (Method) SIP eskaera bidaltzeko: • REGISTER: bezeroak erabiltzen du, To eremuan adierazitako helbidea SIP zerbitzarian gordetzeko. • INVITE: erabiltzailea edo zerbitzua saio batean parte hartzera gonbidatuta dagoela adierazten du. Bi erabiltzaileren arteko komunikazioan, dei-egileak jasaten dituen fluxu-motak eta parametroak jakinarazten dizkio norako-erabiltzaileari. Erantzuna baiezkoa denean, mezuaren gorputzean dei-hartzaileak jaso nahi duen fluxu-mota adierazten da. Proxy zerbitzariek, desbideratze-zerbitzariek, UACek eta UASek metodo honetarako euskarria eduki behar dute... • BYE: UACk BYE mezua bidaltzen du, zerbitzariari deia amaitzeko adierazteko. Dei-egileak edo dei-hartzaileak exekuta dezake. Nahitaezkoa da Proxy zerbitzarietan eta, aukerakoa, desbideratze-zerbitzarietan eta UAS zerbitzarien kasuan. • OPTIONS: ezaugarriei buruzko informazioa eskatzen du baina ez du deia hasten. Nahitaezkoa da Proxy zerbitzarietan, desbideratze-zerbitzarietan, UACetan eta UASetan. • ACK: bezeroak INVITE bat edo OK bat jaso duelako baieztapena. Mezuaren gorputza ager dezake, dei-hartzaileak ezarriko duen amaierako saioaren deskribapenarekin batera. Mezuaren gorputza hutsik badago, INVITE mezuko saioaren deskribapena erabiltzen da. Nahitaezkoa da osagai guztietan. • CANCEL: egiteke dagoen eskaera bat bertan behera uzteko erabiltzen da, jada prozesatu diren eskaera/erantzunetan eragin gabe. Nahitaezkoa da Proxy zerbitzarietan eta, aukerakoa, gainerako osagaietan.Request-URI URL SIP edo URI bat da eta eskaera bidali zaion erabiltzailea edo zerbitzua adierazten du.Funtsean, URI bat (Universal Resource Identifier) karaktere-kate bat da eta baliabide edo abstrakzio batidentifikatzen du. Bestalde, URL kontzeptua (Universal Resource Locator) URI baten azpimultzo bat daeta sarbideko mekanismo baten bidez definitzen du baliabidea (adibidez, helbide elektroniko batenbidez).SIP-version: mezuarekin erlazionatutako SIP protokoloaren bertsioa. ii. Erantzun-mezuakErantzun-mezua egoera-lerroarekin hasten da (Status-Line) eta, horren atzetik, burua (Header) etamezuaren gorputza (Message Body) datoz. • Status Line edo egoera-lerroak deiaren egoera deskribatzen du eta honako formatu hau du: SIP-Version space Status-Code space Reason-Phrase CRLF SIP/2.0 100 Trying • Header. Explicita las características de la llamada. Tiene varios campos algunas de las cuales se detallan: v: SIP/2.0/UDP 10.15.183.21:6306; f: "Laborategia" <sip:2990@10.15.183.101>;tag=e37f8c16 t: <sip:0943665555@10.15.183.101> i: 693b76019d353f2b Cseq: 1 INVITE Página 35 de 53
  • 36. • Message Body. Describe la sesión que se está realizando o se va a realizar. No siempre es necesario, su contenido esta definido en el protocolo SDP.Status-Line edo egoera-lerroaren barruan honako zati hauek bereiz daitezke: • SIP-Version: versión mezuarekin erlazionatutako SIP protokoloaren bertsioa. • Status-Code: hiru digitu dira, eta eskaerari erantzuteko saiakuntzaren emaitza adierazten dute. Lehenengo digituak erantzunaren egoera-mota adierazten du. SIP protokoloan sei egoera-mota bereiz daitezke, eta ondorengo taulan adierazi dira: Mota Kodea Azalpena. Informazioa 1xx 100 Saiatzen (Trying) 180 Jotzen (Ringing) 181 Deia transferitu da Arrakasta 200 OK Desbideratzeak 3xx 302 Aldi baterako mugitua Errorea bezeroan 4xx 400 Ez baimendua Informazioa 1xx 100 Saiatzen (Trying) 180 Jotzen (Ringing) 181 Deia transferitu da • Reason-Phrase: Status-Line edo egoera-lerroaren azken zatia da. Egoera-kodea deskribatzen duen testua da. Página 36 de 53
  • 37. iii. Buruak (Header)Eskaera-mezuek eta erantzun-mezuek buru-eremuak erabiltzen dituzte hainbat informazio zehazteko,hala nola: dei-egilea, dei-hartzailea, mezuak jarraituko duen bidea, mezuaren gorpuzkera eta luzera, etaabar. Mezu orotan erabiltzen diren eremuak eta egoera jakin batzuetan bakarrik erabiltzen direneremuak bereiz daitezke.37 buru-eremu desberdin daude eta lau mota desberdinetan multzoka daitezke. Honakoak hauek diralau mota horiek: • Eremu generikoak (General Header), Eskaeretan zein erantzunetan erabiltzen dira: Call-ID, Contatc, Cseq, Date, From, To, Via, eta abar. • Entitate-eremuak (Entity Header), Message Body mezuaren gorputzari buruzko informazioa ematen dute eta, mezuaren gorputzik ez badago, eskaeran antzeman diren baliabideei buruzko informazioa ematen dute. • Eskaera-eremuak (Request Header), Eskaeraren modifikatzaile gisa jarduten dute eta bezeroak eskaerari berari edo zerbitzariari buruzko informazioa zehatz dezan balio dute: Authorization, Contact, Max Forwards, User-Agent, eta abar. • Erantzun-eremuak (Response Header), Erantzunari buruz egoera-lerroan adierazi ezin duen informazio gehigarria igortzen du zerbitzariak: Allow, Proxy-authentificate, eta abar.Garrantzitsuenak NORI (TO) eta NORK (FROM) eremuak dira; deia egin zaion abonatuaren helbidea etadeia egin duen abonatuaren helbidea adierazten dituzte, hurrenez hurren. Baina, aipatutako bi horiezgain, eremu gehiago bereiz daitezke. Mezuaren gorputzak ezarriko den saio-motari buruzko informazioaematen du. iv. Mezuaren gorputza (Message BodyEskaera guztiek izan dezakete mezuaren gorputza, BYE eskaerek izan ezik. INVITE, ACK eta OPTIONSeskaeretan, SDP protokoloan oinarrituta egindako saioaren deskribapena da mezuaren gorputza. Página 37 de 53
  • 38. f. SDP protokoloaSDP (Session Description Protocol) protokoloa saio multimedien deskribapena egiteko erabiltzen da. SDPprotokoloaren helburua saio multimedietako datu-fluxuei buruzko informazioa ematea da, horrela, saiobaten hartzaileek, saioan parte hartzen duten bitartean, saioaren deskribapena jasotzen dute. SDPprotokoloak honako informazio hau eskaintzen du: • Datu fluxuak: saio multimedia batek mota desberdineko datu-fluxuak eduki ditzake (audioa, bideoa, eta abar). SDP protokoloak aipatu fluxu bakoitzerako zenbaki bat eta mota bat esleitzen du. Gaur egun, audio-, bideo-, datu-, kontrol- eta aplikazio-fluxuetarako euskarri da. Fluxu horiek posta elektronikoan erabiltzen diren MIME formatuen antzekoak dira. • Helbideak: fluxu bakoitzari norako-helbidea adierazten zaio (unicast edo multicast). Kontuan hartu behar da fluxu bakoitzaren norako-helbidea desberdina izan daitekeela, hortaz, erabiltzaileak audioa IP telefono batean eta bideoa PC batean jaso dezake. • Atakak: fluxu bakoitzerako transmisioa egiteko eta transmititutakoa jasotzeko UDP atakak zehazten dira. • Karga-mota: es hau da, saioan erabili den fluxuaren formatua. • Hasteko eta gelditzeko denborak: difusio-aplikazioetan, hala nola telebista-programetan, beste erabiltzaile batzuk aipatu programan parte hartzera gonbidatzeko erabil daitezke hasteko, eteteko eta errepikatzeko denborak. • Jatorria: multicast-saioetan, saioaren jatorria eta saioa hasi duen pertsonarekin harremanetan jartzeko modua dator saioaren deskribapenean.Ikus ditzagun SDP protokoloaren zenbait informazio-eremu Protokoloaren bertsioa Session Description Protocol Version (v): 0 Owner/Creator, Session Id (o): - 2147477512 Jatorria 1140176201 IN IP4 10.15.183.110 Konexioari buruzko informazioa Connection Information (c): IN IP4 10.15.183.110 • Media Description, name and address (m): audio 6010 RTP/AVP 0 96 • Media Type: audio à Erabili behar den fluxu-mota . • Media Port: 6010 à Garraioan erabili beharreko Euskarri-mota ataka . • Media Proto: RTP/AVP à Erabili beharreko garraio-protokoloa . • Media Format: 0 ITU-T G.711 PCMU à Erabili beharreko kodeka • Media Format: 96 Página 38 de 53
  • 39. SDP protokoloak informazio hori guztia testu-formatuan ematen du. Ez du garraio-protokolorik behar etaSIP (Session Initiation Protocol) protokoloarekin, RTSP (Real Time Streaming Protocol) protokoloarekin,SAP (Session Anouncement Protocol) protokoloarekin, edo HTTP (HyperText Transport Protocol)protokoloarekin erabil daiteke. Página 39 de 53
  • 40. SDP saio baten deskribapena <type>=<value> motako hainbat testu-lerrok osatzen dute. Horrenarabera, <type> beti da karaktere bat (aurrerago sakonago aztertuko dugu ) eta <value> kate bat daeta bere formatua <type> motaren mende dago.Ondorengo taulan adierazi dira SDP protokoloan erabil daitezkeen motak. Taulan asteriskoa daramateneremuak nahitaezkoak dira.» Sainaren deskribapena: Mota Deskribapena V* Protokoloaren bertsioa. O* Saioaren jatorria eta identifikadorea. S* Saioaren izena. I Saioaren informazioa U URI edo deskribapena. E Posta elektronikoaren helbidea. P Telefono-zenbakia. C Konexioaren informazioa. B Banda-zabaleraren informazioa. Z Denbora-zonaren doikuntzak. K Enkriptatze-gakoa. A Saioa deskribatzeko zero atributu edo gehiago.» Denboraren deskribapena: Mota Deskribapena T* Saioaren eraginkortasunaren denbora-bitartea. R Zero errepikapen-bitarte edo gehiago. Página 40 de 53
  • 41. » Datu-fluxuaren deskribapena: mota Deskribapena M* Datu-fluxuaren eta garraio-fluxuaren helbidea. I Fluxuaren izena. C Konexioaren informazioa. B Banda-zabaleraren informazioa. K Enkriptatze-gakoa. A Zero konexio-atributu edo gehiago. Página 41 de 53
  • 42. g. SIP protokoloaren funtzionamendua. i. adibidea, Proxy zerbitzariarekin. Lokalizazio zerbitzaria (LDAP) 2. CONTACT 3. PRECISE LOCATION Proxy 1. INVITE 4. INVITE zerbitzaria 6. OK 5. OK 7. ACK 8. ACK Deiegilea Deihartzailea itxaso@cam.es mikel@rem.es53.irudia SIP protokoloaren funtzionamendua. 1. adibidea, Proxy zerbitzariarekin. itxaso@cam.es Servidor Proxy mikel@rem.es INVITE FROM itxaso@cam.es INVITE TO mikela@rem.es FROM itxaso@cam.es TO mikel@rem.es SUCCESS (OK) SUCCESS (OK) ACK ACK RTP audio / video BYE BYE SUCCESS (OK) SUCCESS (OK) Página 42 de 53
  • 43. Kasu horretan, honako urrats hauek eman behar dira komunikazioa ezartzeko: • Dei-egileak INVITE bat bidaltzen dio Proxy zerbitzariari. • Proxy zerbitzariak norako-helbideari buruzko kontsulta bat bidaltzen du. Mezuaren buruan adierazitako NORI (TO) eremuaren arabera, bere datu-basea begiratzen du, erabiltzailea erregistratuta dagoela ziurtatzeko eta erabiltzaileak izan ditzakeen lokalizazioak ezagutzeko (horretarako, eskaera bat bidaltzen du urruneko LDAP zerbitzari batera, eskaeran jasotako URL SIPa adierazita). Erabiltzaileak eduki ditzakeen lokalizazioak ondorengo mezuen Edukia (Content) eremuan adierazten dira. • Proxy zerbitzariak lokalizazio zehatzago bat lortzen du. • Proxy zerbitzariak INVITE bat bidaltzen du lokalizazio-zerbitzariak itzulitako lokalizazio guztietara. • UASak zerbitzariari abisatzen dio eta SUCCESS bat bidaltzen du Proxy zerbitzarira. • Proxy zerbitzariak SUCCESS bat bidaltzen dio dei-egileari. • Dei-egileak mezua jaso duela baieztatzen du ACK mezu baten bidez. •ACK mezuaren eskaera dei-egileari berriro bidaltzen zaio, aurretik Proxy zerbitzaritik pasatutaedo pasa gabe. Página 43 de 53
  • 44. ii. adibidea, Berbideratze edo Desbideratze Zerbitzariarekin. Lokalizazio zerbitzaria (LDAP) 2. CONTACT 3. PRECISE LOCATION Desbideratz 1. INVITE ezerbitzaria 4. MOVED 5. ACK 6. INVITE 5. OK Deiegilea Deihartzailea 8. ACK itxaso@cam.es mikel.lana@rem.es54.irudia SIP protokoloaren funtzionamendua. 2. adibidea, Desbideratze-zerbitzariarekin. Página 44 de 53
  • 45. itxaso@cam.es Desbideratze-zerbitzaria mikel.lana@rem.es INVITE FROM itxaso@cam.es TO mikel@rem.es Moved temporarily. Contact: mikel.lana@rem.es ACK INVITE FROM itxaso@cam.es TO mikel.lana@rem.es SUCCESS (OK) ACK RTP audio / video BYE SUCCESS (OK)Desbideratze-zerbitzariak erantzun bat itzultzen du, buruan lokalizazio-zerrenda ageri duela. Unehorretatik aurrera, dei-egilea zuzenean komunika daiteke dei-hartzailearekin.Kasu honetan ondorengo urratsak betetzen dira: 1. Dei-egileak INVITE bat bidaltzen du desbideratze-zerbitzarira. 2. Desbideratze-zerbitzariak konexio bat ezartzen du lokalizazio-zerbitzariarekin, Proxy zerbitzariak egiten duen moduan. 3. Desbideratze-zerbitzariak lokalizazio zehatzagoa lortzen du. 4. Desbideratze-zerbitzariak dei-egilearen helbidea itzultzen du. 5. Helbide hori dei-egileak baieztatzen du ACK eskaera baten bidez. 6. Dei-egileak beste INVITE bat bidaltzen du -Call-ID berdinarekin baina Cseq balio handiagoarekin- lehenengo zerbitzariak atzera eman duen helbidera. 7. Dei-hartzaileak SUCCESS bat bidaltzen du. 8. Dei-egileak eta deia jaso duen aldeak prozesua osatzen dute ACK baten bidez. Página 45 de 53
  • 46. iii. adibidea, hainbat zerbitzarirekin. SIP Proxy SIP redirect sip@company.es sip@upm.es INVITE (1) INVITE (2) karmelefb@.upm.es karmelefb@.upm.es 200 OK (10) 302 Moved Temporarily (3) karmelefb@host2.uc3m.es aitor@company.es es (9) uc3m. K host2. O lefb@ 0 (12) karme 20 K (4) AC TE INVI SIP server sip.uc3m.es ACK (13) INVITE (5) karmelefb@host1.uc3m.es 200 OK (8) CANCEL (6) INVITE (7) karmelefb@host2.uc3m.es karmelefb@host2.uc3m.es 55. irudia SIP protokoloaren funtzionamendua. 3. adibidea, hainbat zerbitzarirekinAurreko irudian ikus daitekeen adibideak SIP zerbitzarien arteko elkarreragina erakusten du. Adibidehonetan, berriz, Aitorrek bere bulegotik (company.es) upm.es domeinuko karmelefb erabiltzaileari deitunahi dio. Horretarako, eskaera bat (NOTIFY Request) bidaltzen du bere erakundeko SIP zerbitzarira. SIPzerbitzariak Proxy zerbitzari baten antzera lan egiten du eta DNSa kontsultatu ondoren, upm.esdomeinuko SIP zerbitzaria aurkitzen du eta eskaera bidaltzen dio. Zerbitzari horrekdesbideratze-zerbitzari gisa lan egiten du eta eskaerari erantzuten dio; karmelefb erabiltzailea bestedomeinu batean (uc3m.es domeinuan) dagoela adierazten dio. Sip.company.es zerbitzariak uc3m.esdomeinuko SIP zerbitzarira bidaltzen du deia berriro eta, datu-basea (DNSa) kontsultatu eta gero,erabiltzailea host1.uc3m.es sisteman aurkitzen saiatzen da. Denbora bat igaro ondoren, deia eteten dueta erabiltzailea host2.uc3m.es sisteman bilatzen saiatzen da; oraingoan, sistema horrek erantzunegiten du. Deiaren onarpena jatorriraino iristen da, prozesuan esku hartutako zerbitzari guztietatikpasatzen delarik, eta, une horretan, jatorriak eta helburuak ahots-kanalak ezar ditzakete Página 46 de 53
  • 47. iv. adibidea, terminal baten erregistroaOndorengo adibidean IP 192.168.100.3 helbidea duen SIP zerbitzarian IP 192.168.100.4 helbideandagoen 60. erabiltzailea erregistratzeko prozesua erakusten zaigu. 56.irudia SIP protokoloaren funtzionamendua. 3. adibidea, hainbat zerbitzarirekin. SIP zerbitzaria 192.168.100.3 1. REGISTER. 2. Trying. 3. OK 1 2,3 Terminal GW 192.168.100.6 user = 60 57.irudia Erabiltzaile bat SIP zerbitzari batean erregistratzea. 4. adibidea. h. adibidea, SIP Proxy zerbitzariaren bidezko deia.Ondorengo adibidean IP 10.15.183.21 helbidean dagoen 2990 erabiltzaileak 943665555 zenbakiradeitzeko betetzen den prozesua erakusten da.Erabiltzailea IP 10.15.183.101 helbidea duen SIP zerbitzarian dago erregistratuta.PRI gatewayak telefono-sare publikora irteteko duen IP helbidea 10.15.183.110 da No. Time Source Destination Protocol Info 1 0.000000 10.15.183.21 10.15.183.101 SIP/SDP Request: INVITE sip:0943665555@10.15.183.101, with SDP 2 0.000708 10.15.183.101 10.15.183.21 SIP Status: 100 Trying 3 0.361017 10.15.183.101 10.15.183.21 SIP/SDP Status: 183 Session Progress, with session description 749 14.911091 10.15.183.101 10.15.183.21 SIP/SDP Status: 200 OK, with session description 751 14.912465 10.15.183.21 10.15.183.101 SIP Request: ACK sip:callprocessor@10.15.183.101 ….. 10.15.183.110 10.15.183.21 RTP Payload type=ITU-T G.711 PCMU, … ….. 10.15.183.21 10.15.183.110 RTP Payload type=ITU-T G.711 PCMU, … 2027 27.465624 10.15.183.21 10.15.183.101 SIP Request: BYE sip:callprocessor@10.15.183.101 2028 27.466249 10.15.183.101 10.15.183.21 SIP Status: 200 OK 58.irudia Captura Seinaleztapen-trafikoa antzematea. 5. adibidea. Página 47 de 53
  • 48. 1. INVITE. 2. Trying. 3. Session Progress con SDP 749. OK 751. ACK. … RTP… 2047. BYE 2048. OK SIP Zerbitzaria user:2990 10.15.183.101 PRI Gatewaya 10.15.183.21 10.15.183.110 1 2,3 Sare 749 Telefonikoa 751 Ahots fluxua IP sarean RDSI. Sare RTP bitartez GW eta IP telefonikoaren terminalaren tartean. arauen araberako Zerbitzaritik igaro gabe. ahotsa 943665555 59. irudia SIP Proxy zerbitzariaren bidezko deia. 5. adibidea. i. CPLCPL (Call Processing Language) Internet bidez telefono-zerbitzuak deskribatzeko eta kontrolatzekoerabiltzen da. Atal honetan sartu badugu ere, ez dago seinaleztapen-arkitektura zehatz batekinerlazionatuta.SIP protokoloari dagokionez, CPLa sareko zerbitzarietan zein UAS zerbitzarietan inplementatzen da.Prozesu bakuna da, malgua, bezero grafikoek editatzeko erraza eta sistema eragiletik etaseinaleztapen-protokolotik independentea.Script bidezko hizkuntzan datza. Aipatu script delakoak XML dokumentuak dira eta XML dokumentubakoitzaren DTDan definitzen da dagokien egitura.Deia SIP zerbitzarira iristen denean, dei-agente bati deitzen zaio. Aipatu agenteek CPLan zehaztutakojarraibideak exekutatzen dituzte eta, beraz, amaierako erabiltzaileak bere dei-zerbitzu propioak zehatzditzake. j. GLPOrain arte pakete-sare batera konektatutako erabiltzaileen arteko deiak aztertu ditugu. Ordea, datu-erabiltzaile bat TSK sareko erabiltzaile batekin konektatzeko orduan, adibidez, ezinezkoa da SIPprotokoloa erabiltzea (begi-bistako arrazoiengatik). Kasu honetan, nahitaezkoa da pasabide batedukitzea, hau da, nahitaezkoa da seinaleztapena eta pakete-fluxuak TSKn erabiltzen deninformazio-formatura bihurtzeko ahalmena duen gailu bat edukitzea.Argi dago TSKko abonatu batekin dei bat ezartzeko IP hostak SIP gonbidapen bat bidali behar duelagateway batera. Baina arazo nagusia zenbaki zehatz batetik abiatuta gateway egokia aukeratzean datza.Teorian, gateway bakoitzak edozein telefono-zenbaki markatzeko gaitasuna eduki behar du, bainaezinbestekoa da kasu bakoitzean atebiderik egokiena aurkitzea. Horixe da, hain zuzen, GLP (GatewayLocation Protocol) protokoloaren funtzio nagusia. Página 48 de 53
  • 49. 5. ToIP ToIPa iraganbide-sarean: MEGACO eta MGCPa iraganbide-H.323 eta SIP protokoloak garatu zirenean, helburu nagusia zen, IP sarera zuzenean konektatuta egondaeta gatewayak erabilita, elkarren artean edo terminal tradizionalekin ahots-trafikoa trukatuko zutenterminalak sortzea.MGCP (Media Gateway Control Protocol) protokoloak koordinatzaile zentral bat erabiltzen du (agentea)eta, horri esker eta agindu jakin batzuei jarraituz, terminaletan eta euskarrien bihurketa egiten dutenelementuetan (atebideetan) izaten diren gertaera guztiak monitorizatzen eta kontrolatzen ditu. Ikusondorengo irudiak erakusten duen eskema. AGENTEA Atebidea Atebidea 60.irudia MGCP protokoloaren oinarrizko eskemaTerminal bat hartzen edo deseskegitzen denean, gatewayak agenteari jakinarazten dio, markatzekotonua sortzen du eta terminalak sortu dituen digituak jaso eta agenteari bidaltzen dizkio. Informazio horikontuan hartuta, agenteak norako-gatewaya aukeratzen du eta norako-gateway horreknorako-terminalera deitzeko dei-tonuak sortzeko beharrezkoak diren komandoak bidaltzen ditu.Terminala deseskegitzen denean RTP/RTCP saioa ezartzen da bi atebideen artean, datuak truka ditzaten.MEGACO protokoloaren hasierako helburua pakete-sareak sare tradizionaletan sortutakoahots-trafikoaren transmisiorako ardatz nagusi gisa erabiltzea zen. Operadore tradizionalek erakutsi duteinteres gehien proposamen honen gainean, zirkuitu-konmutazioan oinarritutako telefonia-sareak etapakete-konmutazioan oinarritutako datu-sareak integratu nahi baitituzte pixkanaka, bi trafiko-motak(ahotsa eta datuak) garraiatuko dituen eta azken erabiltzaileentzat gardena izango den sare homogeneobatean.Hori kontuan hartuta, konexio-gatewayak hiru entitate desberdinetan bereizi ditu MEGACOk: • Euskarrien kontroladorea (Media Gateway Controller –MGC-), H.323 edo SIP seinaleztapena ematen du eta sare tradizionalen seinaleztapenaren eta pakete-sareen arteko mapaketa egiten du. • Euskarrien atebidea (Media Gateway – MG -), Euskarrien egokitzapena edota transkodetze-funtzioak egiten ditu. Bloke honek betetzen dituen funtzioen artean honako hauek daude: helbideen translazioa, oihartzuna etetea, DMTF digituak bidaltzea/jasotzea, eta abar. • Seinaleztapen-pasabidea (SG), IP sareen arteko seinaleztapenean bitartekari-funtzioak betetzen ditu (pakete-kommutazioa) eta zirkuituen kommutazioa (SCNa) burutzen du. Página 49 de 53
  • 50. Ohiko eszenategi batean, aipatu hiru elementuak fisikoki bereizirik egoten dira eta, ondorioz, hainbatabantaila eskaintzen dituzte, hala nola, MG ugari (amaierako erabiltzaileetara konektatuta daudenak) SGbatek kontrolatzen dituen MGC desberdinetan metatzea. Ondorengo irudian ikus daiteke MEGACO sarebaten eskema. SG SG ISUP/IP MGC MGC SS7 ISUP/ IP, H.323, SIP SS7, ISDN, MGCP, H.248 q.SIG MG RTP/UDP/IP MG ATM RTC T1/E1/PRI, Ocx E&M, FXO,FXS RTC 61.irudia MEGACO arkitekturaMedia Gateway Control Protocol (MGCP) bezeroa/zerbitzaria protokolo bat da eta MGren eta MGCrenarteko informazio-trukea kontrolatzen du. MGCP lehendik proposatutako protokoloen emaitza da etahainbat estandarizazio-erakundetan proposatua izan da, hala nola, IETF erakundearen MEGACOlan-taldean eta ITU-T erakundean, non H.248 izena jarri zaion.MGCPak SDP protokoloa erabiltzen du MCren eta MGCaren artean parametroak trukatzeko (IP helbidea,UDP ataka, erabili beharreko kodifikatzaileak, eta abar). Página 50 de 53
  • 51. Lan-formatuak saretik kanpo geratzen den adimena sortzen du (MGCan metatua), etakommutazio-sarea IP sareko bideratzaileek osatzen dute. Gatewayak ahots-seinalea (analogikoa zeindigitala) bihurtzeko funtzioak betetzen ditu bakarrik eta muturren artean RTP bide bat sortzen du.MGCParen saioak puntutik punturako bidea edo puntu anitzeko bidea sor dezake. MGCPk IP helbidea,UDP ataka eta RPTren profilak ematen dizkio atebideari, eta SDP protokoloaren lerrokatzeei jarraitzendie. AGENTEA Atebidea Atebidea Off-hook. Erabiltzaileak deia hasten du NotificationRequest. Gatewayak deia antzematen du. ACK/RequestNotification. Deia onartzen da. Dial-Tone. RQNT komandoak deiaren tonua sortzen du. Digits.NTFY. Metatutako digituak deien agentera igortzen dira. ACK/RQNT/CRCX. Gatewayeko deiaren tonua sortzen da. CRCX. Aurreranzko konexioa sortzen da. ACK MDCX/ACK A. gatewayaren konexioa aldatzen du. Ring. Deialarma beste erabiltzailearengan. RQNT/ACK/Ringing. Off-hook. Deihartzaileak ring-ari erantzuten dio. NTFY/ACK RQNT/ACK MDCX/ACK DEIA EZARRI DA…. Página 51 de 53
  • 52. 62.irudia Deia ezartzeko komandoak.Ondoren adierazi dira MGCPan erabil daitezkeen komandoak: • NotificationsRequest, indica GWari gertaeren berri ematen dio, esate baterako, muturrean DTMF seinaleztapena egitn dela. • Notification Command, NotificationsRequest komandoaren ekintzak baieztatzen ditu. • CreateConnection, GWan hasten den konexio bat sortzeko erabiltzen da. • Modif,yConnection usado para cambiar los parámetros de la conexión existente. • DeleteConnection, Konexioa eteteko erabiltzen da. • AuditEndpoint, GWari muturraren egoera galdetzeko erabiltzen da. • AuditConnection, Konexioaren egoerari buruz galdetzeko erabiltzen da. • RestartInProgress, GWak erabiltzen du, konexio-multzo bat etenda dagoela edo berrabiarazten ari dela jakinarazteko. • EndpointConfiguration, GWari amaierako muturrean espero diren kodetze-ezaugarriak adierazteko erabiltzen da.AuditEndpoint eta AuditConnection komandoak beranduago MIB datu-basearen2 zati izango deninformazioa lortzeko erabiltzen dira, eta Management sistemak SNMP protokoloaren bidez kontsultadezake aipatu informazioa.DeleteConnection komandoari erantzuteko, GWak RTP protokolotik lortutako hainbat informaziobidaltzen du (ikusi aurrerago): igorritako pakete-kopurua eta bit-kopurua; galdutako pakete-kopurua;batez besteko jittera ms-ko; transmisioaren atzerapena (definizioak RFC-1889an daude).AuditEndPoint komandoari esker ondoren adierazitako informazioa eskura daiteke: RequestedEvents,DigitMap, SignalRequests, RequestIdentifier, NotifiedEntity, ConnectionIdentifiers, DetectEvents,ObservedEvents, EventStates, RestartReason, RestartDelay, ReasonCode, eta Capabilities. 2 MIB (Management Information Base), datu-base bat da eta bertan gordetzen da sarearen kudeaketari buruzko informazio guztia. MIB datu-baseak zuhaitz-egitura du; horrela, goialdean sareari buruzko informazio orokorrena dago, eta adarretan murgildu ahala informazio zehatzagoa eta berariazkoagoa eskuratzen da. MIB zuhaitzaren nodo bakoitza aldagai gisa ezagutzen da eta MIB zuhaitzaren goialdea “Internet” izenez ezagutzen da. ISOk MIB eredu bat definitu badu ere, ekipoen fabrikatzaile bakoitzak berea erabiltzen du. Eskuarki, nahiz eta aldagaiek izen desberdina eduki, gordetzen duten informazioa berdina da. Página 52 de 53
  • 53. 6. PROTOKOLOEN LABURPEN TAULA. TAULA. Codecs Audio H.323 SIP MGCP RAS H225 H245 SIP SDP MG MGC SG RTP RTCP TCP UDP IP63.irudia Pila de protocolos de los diferentes estándares usados en Telefonía IP. Página 53 de 53
  • 54. 6. PROTOKOLOEN LABURPEN TAULA. TAULA. Codecs Audio H.323 SIP MGCP RAS H225 H245 SIP SDP MG MGC SG RTP RTCP TCP UDP IP63.irudia Pila de protocolos de los diferentes estándares usados en Telefonía IP. Página 53 de 53
  • 55. 6. PROTOKOLOEN LABURPEN TAULA. TAULA. Codecs Audio H.323 SIP MGCP RAS H225 H245 SIP SDP MG MGC SG RTP RTCP TCP UDP IP63.irudia Pila de protocolos de los diferentes estándares usados en Telefonía IP. Página 53 de 53
  • 56. 6. PROTOKOLOEN LABURPEN TAULA. TAULA. Codecs Audio H.323 SIP MGCP RAS H225 H245 SIP SDP MG MGC SG RTP RTCP TCP UDP IP63.irudia Pila de protocolos de los diferentes estándares usados en Telefonía IP. Página 53 de 53