2. San Bizente eliza
San Bizente eliza
Donostiako Alde
Zaharrean dagoen
estilo gotikoa duen
hiriko tenplurik
zaharrena da.
3. San Bizente eliza
ze1489 inguruan izandako sute
baten ondoren, San Bizente eliza
berreraikitzeko lanak hasi ziren.
1507an erabaki zen diseinu
berria, eta 1574 inguruan amaitu
ziren lanak. Iparraldeko horman
hainbat koska ikus daitezke.
Koska horietatik datorkie Parte
Zaharreko zati horretan bizi
direnei koxkero goitizena.
4. Erretaula nagusia
Erretaula erromanista da 1583 eta 1592
bitartean egina. Tailatutako harrizko oinarria
du.
Erretaula hau Anbrosio Bengoetxea
eskultorearen lan gorena da eta Juan de
Villarealen arkitekturak osatzen du. Haren
alboan, Cavaille- coll organo frantsesak
(1868koa) eta beirate ikusgarriek partekatzen
dute protagonismoa.
5. San Bizente eliza
Kanpo aldean Jorge Oteizak
egindako, “Pietatea” izeneko eskultura
dago. Oteizak Arantzazuko
santutegirako egin zituen maketetatik
atera zuen Pietatea egiteko ideia.
6. Santa Maria basilika
Sarri, Koruko
Andre Mariaren
Basilika ere
deitua, Donostiako
Parte Zaharrean
dagoen eliza
barrokoa da.
7. Santa Maria basilika
Inazio Ibero arkitektoaren lana da. 1743an
eraikia izan zen Karakaseko Erret konpainia
gipuzkoarrak emandako diruari esker.
Independentzia gerran salbatu zen elizetako
bat dugu, San Bizente elizarekin batera. Ez
zen erre, ingelesek bere zaurituak bertan
kokatu zituztelako, eliza ospitale bezala
erabiliz.
8. Erretaula multzoa
Erretaula nagusia Koruko Ama Birjinarena da
eta albokoetakoak Santa Barbararena eta
San Piorena. Estilo neoklasikokoak eta 1775.
urtean inguruan eginak. Hiru erretaulek
estiloari dagokionez multzo batua osatzen
dute. Hirurak dira Francisco Azurmendik
eginak.