Your SlideShare is downloading. ×
Galapago Irlak
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Introducing the official SlideShare app

Stunning, full-screen experience for iPhone and Android

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Galapago Irlak

1,139
views

Published on

Darwin lehiaketa

Darwin lehiaketa

Published in: Education

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
1,139
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. GALAPAGO IRLAK Luis Fernandez Imanol Miranda Ariane Núñez Maitane Romatet Franco Nicolas Suarez
  • 2. AURKIBIDEA
    • Deskribapena eta jatorria.
    • Bizitza aberastasuna.
    • Irlak Darwin izan aurretik.
    • Darwin Galapago irletan.
    • Hautespen naturala.
    • Darwinen ondoren.
    • Informazio iturriak.
  • 3.  
  • 4. DESKRIBAPENA ETA JATORRIA
    • Galapago irlak izenarekin ezagunak badira ere, bere izen ofiziala “Archipiélago de Colón” da. Honela daude osatuta: 13 irla handi, 6 irla txiki, izen ofizialak dituzten eta txikiagoak diren 40 baino gehiago eta izenik gabeko haitz edo oso irla txikiak. Gertuen duten kontinenteko herrialdea Ecuador da 960 kmra.
    • Irla hauek jatorri bolkanikoa dute. Plaka tektonikoz inguratuta daude adibidez: Cocos Irlako Plaka, Nazcako Plaka , Ozeano Bareko Plaka, etab. Oso leku sismikoa da eta sumendien erupzioak ere oso ugariak dira. Ia irla bakoitzean sumendia dago, batzuetan bi.
  • 5.
    • Mundu mailan, Galapago irlak sumendi ozeanikoen aktibitate handiena duten eskualdeetako bat dira. Itsaso azpitik pixkanaka-pixkanaka sortuz joan diren lurrak dira, izan ere sumendiek denboraren poderioz beraien inguruan lurrak eta irlak sortu dituzte. Galapago irlak sortzeko moduan, Hawai-ko irlen antzerakoak dira. Ikus daitezkeen laba mota ugarienak “aa” (hawaianoz zauria) eta “pahoehoe” (hawaianoz soka) dira. Soka itxurako laba oso ugaria da Santiago irlaren Sullivan badian.
  • 6.
    • “ A a” laba “Pahoehoe” laba
    Darwinen behaketen arabera, sumendi handienek itxura lerrokatu bat jarraitzen dute artxipielago honetan Ipar eta Iparekialdetik Iparmendebaldera. Gainera dortsal ozeanikoen eraginez lur ozeanikoa urtean 7 cm baino gehiago desplazatzen ari da hegoaldera eta ekialdera.
  • 7. BIZITZA ABERASTASUNA
    • Irlen jatorria bolkanikoa izanik, ugaria da ia lurrik gabeko laba Santiago irlan esate baterako.
    • Zein landare bizi daiteke ur gezaren eskasi honetan eta sustraiei eusteko lurrik gabe?.
    • Lehen kolonizatzaileetakoak labako kaktusak dira, arroka gainean bizi eta lurra sortzen hasiko diren lehenetarikoak ( Bahía Sullivan ).
    • Ur eskasiaren aurrean moldaerak hurrengoak dira : hosto lodiak, arantzadun landareak etab.
  • 8.
    • Charles Darwin estazioan eta beste irla batzuetan ere,zuhaitzak bezain handiak diren kaktusak ugariak dira, ezagunenetarikoa Opuntia da.
  • 9.
    • Lur gehiago dagoen lekuetan zuhaitz eta kaktus espezie desberdinak daude, landareen garapena handiagoa da. Itsasertzean, sustraiak uretan mantentzen dituzten mangleak ere badaude.
  • 10.
    • Animalia ornogabe ugari dago. Ornodunen artean gehienak narrasti eta hegaztiak dira, anfibio eta ugaztunak berriz gutxi dira.
    • Dauden bertako ugaztunen artean itsas otsoak dira ezagunenak, beste asko gizakiak eramandakoak dira. Arratoiak, txakurrak, ahuntzak,… dira ugaztun hauetako batzuk.
    • Narrasti eta hegaztiak bertan garatu eta eboluzionatzeko lekua aurkitu dute.
    • Narrasti aipagarrienak dortoka erraldoia, itsas dortoka, labako sugandila, lehorreko iguana eta itsas iguana dira.
  • 11. Itsas iguana Dortoka erraldoia Lehorreko iguana
  • 12.
    • Hegaztietan berriz, txontak, pikero espezie desberdinak, ubarroi ez-hegalaria, labako lertxuna, pelikanoa, albatrosa eta fragata dira aipagarrienak, nahiz eta Rabida irlan dagoen aintziran flamenkoak diren nagusi.
    • Azkenik, normalean leku hotzetakoak badira ere, hemen badago pinguino espezie bat, baina txikiak dira.
    Pikeroa
  • 13. IRLAK DARWIN IZAN AURRETIK
    • Irlak bisitatu zituzten lehenak piratak izan ziren, XVI eta XVIII mendeen artean. Babesleku moduan erabili zituzten. Bertan ura eta dortoka haragiaz erraz hornitzen zirelako. Hara eraman zuten gauza arraroena 8 tona menbrilo izan zen.
    • Santiago irlako “Bahía James”-n urpekari askok ontzi koniko ugari aurkitu dituzte, hori dela eta pentsatzen da piratak botatakoak direla.
    • Arratoiak irlara heltzea piraten errua izan dela pentsatzen da, beraien itsasontziak konpontzen ari ziren bitartean.
  • 14.
    • Lehenengo misio zientifikoa 1790.urtean izan zen eta 1793 berriro joan ziren ehizean hasteko posibilitatea ba al zegoen begiratzera.
    • Colnett-en misioaren ondoren bale ehiza hasi zen. “Lobo marino”-ren esplotazioa hasi zuten eta baita dortoka ugariren desagertzea ere.
    • 1811tik 1844.urteraino gutxienez 15 mila dortoka eraman eta jateko erabili zituzten.
  • 15. DARWIN GALAPAGO IRLETAN
    • Fitzroy-k zuzendutako bidaiaren helburua Patagoniako, Suzko lurraldeko, Txileko kostaldeko, Peruko eta Ozeano Bareko irlen topografia aztertzea zen. Bidaiako azken urtean, Tahiti, Zelanda Berria, Australia, Maurizio eta Hego Afrika bisitatu zituzten .
  • 16.
    • Bidaiak ia bost urte iraun zituen. Denbora horretan Darwin asko aldatu zen. Hasieran ehizatzea ikaragarri gustatzen zitzaion eta txoriak ehizatzen zituen, baina denbora aurrera joan ahala, animaliak hil beharrean hauek ikertzen hasi zen.
    • Espedizio horretan Darwinek Lyellen eboluzio geologikoari buruzko liburua irakurri zuen, eta bere ideiekin bat zetorren. Darwin eboluzioaren teoria izaki bizidunetan aztertzen hasi zen.
  • 17.  
  • 18. HAUTESPEN NATURALA
    • Eboluzionismoaren aurretik eta garaia bertan, fijismoan sinesten zuten(Linneo eta Cuvier). Teoria honen arabera izaki bizidunak sortu zirenetik berdin jarraitzen zuten, ez zuten inolako aldaketarik jasan milaka urteetan.
    • Eboluzioaren teoriaren ustez berriz, historian zehar espezieak eboluzionatuz joan dira. Geologiaren arloan, J.Hutton izan zen lehena esan zuena denbora luzea behar zela aldaketak gertatzeko. C.Lyell-ek (XIX.mendean) aktualismoa eta J.Huttonen ideiak defendatzen zituen eta aldaketak gaur egun bezala garatuz joan direla esaten zuen, baina erritmoa hain geldia denez, gizakiaren begiek ez dutela antzematen.
  • 19.
    • Charles Darwinek Lyell-en idatziak irakurri zituen eta bere ideiekin bat zetorren. 1859. urtean, eboluzioaren teoria berria proposatu zuen.Teoria hau puntu batzuetan oinarritzen zen :
    • -Espezie batean izaki guztiak ez dira berdinak.Desberdintasun horiek genetikoki transmititzen dira .
    • -Izaki guztiak beren ingurunera moldatu behar izan dute, baina ondoen egokitu direnak bakarrik biziraun ahal izan dute. Ideia horri hautespen naturala deritzo.
    • Hautespen naturala eboluzioa gertatzeko mekanismo bat dela ondorioztatu zuen Charles Darwinek, aldi berean,Alfred Russel Wallace iritzi berera iritsi bazen ere.
  • 20. - Ingurune desberdinetara moldatu behar izanagatik gertatzen dira espezie ezberdinetarako aldaketak. Darwinek zioenez izaki bizidun guztiok arbaso berdinetik sortuak izan gara eboluzioaren bidez.Gaur egun ezagutzen diren bost erreinuek hor dute jatorria. Ondoretasuna Egokitzapena Aldakortasuna
  • 21.  
  • 22. DARWIN ONDOREN
    • Darwin-en Espezieen jatorria liburua argitaratu eta 100 urtera (1959) kolonizatu gabe zeuden Galapago irletako leku guztiak Parke Nazional izendatu zituzten. Gaur egun jendea batez ere lau irla handietara joaten da, honako hauetara hain zuzen ere: Isabela, Floreana, Santa Cruz eta San Cristóbal. Bisita gehiena Santa Cruz irlak jasotzen du bertan “ Estacion Charles Darwin y Servicios de parque nacional de Galapagos” baitaude.
    • 1979an UNESCO-k patrimonio natural de la humanidad izendatu zituen. Honen arabera munduko leku garrantzitsuenetako bat zela onartu eta kontserbatu beharrezkoak direla erabaki zen.
  • 23.
    • 1982az geroztik milaka bisitari izan dituzte irla hauek.
    • 1987an Galapago irletako itsasertzak Reserva de Recursos Humanos izendatu zituzten.
    • Darwin-en omenez bere izena eman zioten Galapagoetako irla bati eta, gaur egun, bisitariek hurrengo erregelak bete behar dituzte Galapago irletan:
  • 24.
    • - Debekatua dago parkeko edozein landare, animali,
    • hezur… mugitzea.
    • -Ez eraman izaki bizidunik irla batetik bestera.
    • -Ez eraman elikagairik irla batetik bestera.
    • -Ezin dira animaliak laztandu ezta ukitu ere.
    • -Debekatua dago animaliei elikagaiak ematea.
    • -Ez beldurtu edo jarraitu animaliei, beraien
    • deskantsatzeko gunean badaude.
    • -Ez bota inolako zaborrik ez lurrera ezta itsasora ere.
    • -Ez erosi bertako harri, animaliekin edo landareekin
    • eginiko gauzak.
    • -Ez idatzi ezer arroketan.
    • -Bertara joaten diren guztiak gia batekin egon behar dute eta ezin da bertan akanpatu.
  • 25. INFORMAZIO ITURRIAK
    • www.hiru.com
    • http://www.biografiasyvidas.com/monografia/darwin/
    • Galapagos- Una historia natural- Michael H. Jackson- ISBN 1-895176-86-7 hard