• Like
Egunkaria ikt
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
Uploaded on

 

More in: Education
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
225
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0

Actions

Shares
Downloads
0
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. SARRERA Egunkarirako lan honetan, irakasleen teknologia berriekiko formakuntzaren inguruan arituko gara. Bertan, irakasleek formakuntza jasotzen duten edo ez aztertuko dugu; baita, jaso ezkero, nolakoa den formakuntza hau; ikastaro bidezkoa, bakoitzak bere kabuz ateratakoa ... Gure lana, hiru zatitan banatuko dugu: informazioa, gure esperientziak eta taldeko hausnarketa bat. Lehengoan, It txartela eta KZ gunearen inguruan arituko gara. Bigarrenean, bakoitzak bere eskolan ikusi eta ezagutu duenaz arituko da eta azkenekoan, gure iritzia azalduko dugu, hau guztia laburbilduz eta gogoeta bat eginez. Informazioa 1. Informazioa Lehen aipatu bezala, lehenengo zati honetan It txartelaren eta Kz gunearen inguruan arituko gara, zer diren, zer zerbitzu eskaintzen duten eta nori eskeinia den azalduz. IT TXARTELA IT Txartela, Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagiria da. Informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Irakaslegoarentzako dago zuzendua, honetaz gain, beste erakunde publiko (Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak etc ) nahiz pribatuek ere erabiltzen dute lanpostu jakin batzuetarako. Txartel honek helburu bikoitza du. Batetik, Irakasleak/herritarrak motibatzea Informazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri baten truke. Bestetik, erakundeko pertsonek nahiz etorkizunean parte hartzea aurreikusitakoek ITetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera izatea. Horretarako, IT txartela eskuratzeko, honen ordezkari bat eskolara gerturatzen da eta azterketa bat eskaintzen die, honela zentro horretako irakasle guztiek azterketa berdina egin beharko dute egun eta ordu berdinean. IT txartelak erabiltzen dituen Sistema Eragileak honako hauek dira ezagunenak besteak beste: Windows, microsof ( word, excel, access, ofimatica, power point eta office), ofimática open office, internet eta posta elektronikoa eta beste programa batzuk (adibidez: java ... ) IT txartelak irakaslanean integratu eta bere erabilera programazioetan eta zentroko hezkuntza proiektuan isladatu nahi da. Metodologia aldaketa bat bultzatu nahi da honen bidez. It-ak ikaste irakaskuntza prozesuan erramienta moduan erabiltzen irakasleei sustatzea nahi da. IT-ren erabileraren bidez arlo bakoitzeko metodologia hobetzen laguntzeko irakasleei baliabide didaktikoak ematean datza. Hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko duten irakasteko baliabide digitalak ezagutu, bildu eta antolatu nahi dira(programak, aplikazioak, hiztegiak, web orriak etab).
  • 2. Eguneroko irakaste eginkizunetan pixkanaka ikasleei integratzea nahi da baina horretarako, eskolak baliabide ugari eta egokiak izan behar ditu, hala nola, ordenadoreak, proiektoreak, inpresorak etab. Ikasleak teknologia berriak ezagutu eta erabiltzea lortu nahi da batez ere. It txartela eskuratzeko azterketa objetibo batzuk gainditu behar dira. Honetarako, azterketa ereduak interneten aurki ditzazkegu, hona hemen eredu bat: https://www.it- txartela.net/KZ/usuario/DemoExamen.do. ITtxartelaren formakuntza jasotzeko, eta beraz, IT txartela eskuratzeko, zentro gehienek KZ guneetara jotzen dute. Datu gisa, Arabako 33 eskolatik, bide hau 23 eskolak erabili izan dute. KZ GUNEA KZgunearen zentroen euskal sare publikoa Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Adminsitrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzara atxikita dago. Sarea 2001. urtean sortu zen, Euskadi Informazioaren Gizartean Plana 2002-2005 (EIGP) medio; planean ekimen ugari jasotzen ziren euskal gizartea Informazioaren Gizartean sartzera zuzentzearren. Alfabetatze digitaleko proiektu honek hasiera-hasieratik izan du Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) laguntza Euskadiko udalerri guztietan IKTen prestakuntzarako eta erabilerarako zentro publikoen sarea abian jartzeko. Gaur egun, KZgunea sareak erregistratutako 315.000 erabiltzaile baino gehiago ditu; horietatik 120.000 baino gehiagok jaso du Interneten inguruko trebakuntza lehen aldiz.
  • 3. Gehienak emakumezkoak, langabetuak eta adinduak izan dira; hau da, teknologia berrietatik urrunen dauden sektore sozialetako kideak. KZgune bat, herritarrak Internet erabiltzen eta Sarean nabigatzen doan ikasteko beharrezko instalazioak dituen zentro publikoa da. Espazio fisiko honetan herritarrak hainbat zerbitzu ditu bere eskura: Interneteko prestakuntza eta sarbide-ikastaroak, administrazio elektronikoa ikastaroak, arlokako mintegiak eta onura informatikoak mikroikastaroak, elkarteentzako (komunitate birtualak) web orriak diseinatu eta gordetzea, mikroenpresei zuzendatuko ikastaroak... Sarean nabigatzeko ordenagailuen azpiegitura bat, bakoitzarentzat posta elektronikoko kontu bat eta proiektuko atari honetako (www.kzgunea.net) zerbitzuetaz gain, guneko erabiltzaile bakoitzari prestakuntza edo laguntza ematen dioten dinamizatzaileak daude. Zentruak, Euskadi osoan daude, web orrialdean zonaldeka bila daitezke (www.kzgunea.net) Hemen donostian, Udal liburutegietan egoten dira. Zentru hauetan edonork parte har dezake, nahiz eta lehen esan bezala, emakumezkoak, langabetuak eta adindunak diren gehien erabiltzen dutenak. Ikastaro oso ezberdinak eskaintzen dira bertan, internet erabiltzeko lehen urratsetatik, bideo eta argazki programa sofistikatuetara, officeko programa ezberdinetatik pasaz. Egia esan, eskaintza oso zabala dute.
  • 4. 2. Gure esperientziak • IRAKASLEENTZAT POWER POINT IKASTAROA Ikastetxe batzuetan IT txartela edota Kz gunearen laguntza erabili beharrean, noizean behin ikastetxeak ikastaro bat antolatzen du. Nire praktiketako egonaldian egin zuten ikastaroan Power Pointaren erabilera landu zuten. Beraien helburua oso zehatza zen; Power Pointak nola egiten ziren ikastea, batez ere gurasoekin bilerak dituztenean Power Pointetaz baliatzeko. Argazkiak nola sartzen diren, testua nola idazten den, formatoak nola aldatzen diren ... Hauek izan ziren ikastaro honetako helburuak. Power pointaren erabilera ezagutzea oso baliagarria iruditzen zait bileretan erabiltzeko edota gelan haurren argazkiak haurreei erakusteko, baina ez da nahiko horrelako ikastaroa batekin. Power Pointaren deskripzio hutsaz aparte, Power Pointaren erabilera gelan ere landu beharko lukete; haurrek zelan erabili dezakete, zelan parte hartu dezakete power point bat egiterako orduan ... Beti ere, haurrekin zer ikusi duten jarduerak landuko nituzke ikastaro horietan. Azken finean, irakasle horiek haurrentzat baliagarriak diren ikastaroak eta formakuntza jaso behar dute. Eta ez informazio hutsa, bestela gehienetan gertatzen da irakasleak informazioa jasotzen dutela baina gero haurrekin gelan daudenean ez dakite zen kudeatu informazio hori. • IRAKASLEEN FORMAKUNTZA BAKARKAKOA Ikastetxe batzuetan, kanpoko enpresa bat eskolara etorri beharrean, irakasleak KZ guneetara, edo antzekoetara apuntatzen ditu zentruak. Eskolak berezko diruarekin edo subentzio bidez ordaintzen du hau. Ikastaro hau bukatzean, titulu antzeko bat jasotzen du irakasleak. Horrela, eskolak ez du kanpoko norbait zentrura ekarri behar eta horrek suposatzen duen gastu ekonomikoa ordaindu behar. • IT TXARTELA, IRAKASLEGOARENTZAKO TEKNOLOGIEN INGURUKO FORMAKUNTZA Eskola batzuek bere irakaslegoarentzat IT txartelaren formakuntza aukeratzen dute. Honela, irakasleek teknologiarekiko hainbat informazio jaso dutela ziurtatzen dira, eta irakasle hauek azterketa batzuk gainditu behar dituzte. Horretarako, irakaslegoaren aldetik, gogo bat aurkeztu behar da, ikasteko prestatuak daudela eta ikasitakoak haurrekin erabiltzeko baliagarria dela. Nik ezagutu dudan eskola honetan, irakaslegoaren %85-ak IT txartela izan behar zuen. Oso portzentai altua da, baina egia da eskolako gela guztietan daudela ordenagailuak, beraz, irakasleak dira hori zer den, eta nola erabili behar den lehen interesatuak. Gainera, irakasle guztiek ikastarotxoak ere jasotzen dituzte, hala nola, power point edo word programak. Azkenean, hauek dira ondoren irakasleak gelan gehien erabiltzen dituzten programak, bai ikasleei begira, baita gurasoekin dituzten bileretan ere.
  • 5. IT txartel hauek maila desberdinak dituzte. Adibidez lehen maila, oso oinarrizkoa da. Hauxe da, orain momentuan zentro gehienek eskatzen dutena. Hala ere, gaian interesatuak aurkezten diren irakasleak formakuntza gehiago ere izan dezakete. Entzuna dut, hurrengo pausua Blog bat erakitzea dela. Honela, ikasleek gelan egiten dutena eta egiten dituzten txangoei buruzko informazioa jaso dezakete, bai irakasle, ikasle zein gurasoek. Ideia berri eta erakargarria iruditzen zait, gaur egun informatikak duen balioa ikusita. Azkenik, nire hausnarketatxo bat egin nahiko nuke, ikusi izan dudan esperientzia hau azaldu ostean. Batetik, esatea oso baliagarria iruditzen zaidala ematen diren formazio guztiak, bat baina gehiago dagoela jakitea eta honek aukerak handitzen dituela. Eta bestetik, beharrezkoa ikusten dudala irakaslegoaren formakuntza. Hau da, badira irakasleak beren gelan ordenagailua dutenak eta ez dakitenak nola erabiltzen den; ondoko gelan, aldiz, informatikaren inguruko irakasle zaletu bat dago, beraz, haur hauen heziketa ez da berdina izango, honela ikasleekiko oinarrizko formakuntza eman behar zaie. Beraz, apur bat bada ere, informatikari buruzko formazioa beharrezkotzat jotzen dut. · IRAKASLEEN FORMAKUNTZA EZA Gaur egun, ordenagailuak arlo edo gai gehienetan erabiltzen dira eta ondorioz, beharrezkoa da irakasle guztiak honi buruzko ezagutza izatea. Hori dela eta irakasle guztiek formakuntza ikastaro batzuk jasotzen dituzte. Baina aipatu beharra daukat nik praktiketan egondako eskolan irakasleak ez dutela formakuntzarik jasotzen. Nire ustez kurtso hauek baliagarriak eta beharrezkoak iruditzen zaizkit eta eskola guztiak formakuntza hauek irakasleei eskeini beharko lukete. Ukaezina da teknologia berriez ongi hornitutako ikastetxea dela baina irakasleen formakuntza aldetik, oso eskasa dela bistakoa da. Haurrak garai batean ez bezala, txikiak direnetik hasten dira ordenagailua erabiltzen baina hala ere, irakasleak ez dute formakuntza zehatzik jasotzen. Nik faltan bota dut irakasleak formatuak izatea zenbait kasutan, pixkat galduta ikusi ditudalako. Ni egondako ikastetxean ere, irakasleek, nik dakidala ez zuten inolako formakuntzarik jaso teknologia berrien inguruan. Irakasle bakoitza bere aurre ezagutzetan oinarritzen zen haurrei ordenagailuaren erabilera azaltzerakoan. Nire gelako tutoreak oinarrizkoa zekien ordenagailuen inguruan. Horregatik, Word dokumentuak sortzeko, Youtubeko bideoak ikusteko edota haurrek ekarritako DVD-ak ikusteko erabiltzen zuten ordenagailua, baita CD-ROM interaktiboekin aritzeko ere. Nik dakidala, tutoreak ez zekien gauza handirik ordenagailuaren inguruan eta dakiena bere aldetik ikasi du. Nire ustez, oso baliagarria eta garrantzitsua da irakasleek teknologiaren inguruko formakuntza edo prestakuntza bat jasotzea, izan ere, gaur egun teknologiaren gizartean baikaude. Gaur egun, teknologiak ikaragarrizko nagusitasuna dauka gizarte osoan. Beraz, irakasleek formakuntza egoki bat jaso beharko luketela pentsatzen dut nik. Horrez gain, nire ustez, irakasle guztiek prestakuntza berdina jaso beharko lukete, bestela, haurren ezagupen maila ezberdina baita eta hori ez zait bidezkoa iruditzen. 3. ONDORIOA Ezinbestekotzat jotzen dugu gaur egungo irakasleek teknologia berrien inguruan formakuntza jasotzea. Gizarteko errealitatea da, eskola bakoitzeko gela bakoitzean ordenagailu bat dagoela. Horregatik, eta honen erabilpen egokia ziurtatzeko irakaslegoaren aldetik ezagutza bat jaso behar da. Honen erronka formazioa jasotzeko iturria da. Hau da, eskolak eskaintzen dituen ikastaro edo beste zerbitzu batzuetara jo behar duela behar hau asetzeko. Gure ustez, egokiena eskolak antolatutako ikastaroak izango lirateke, hau da, irakaslea bere kabuz
  • 6. ikastaroak bilatu beharrean, eskolan bertan bere lankideekin izan beharko luke formazio hau. Honela irakasle guztiek antzeko prestakuntza dutela ziurtatuko litzateke, oinarrizko heziketa egon behar dela jakinik. Irakasleen teknologia berriekiko formakuntza eza kontuan izanda, honen ondorioa bere ikasleen jakintza maila izango da. Irakasleak jasotako formakuntza transmitituko die bere ikasleei. Horrek ezberdintasunak sor ditzake bi gelen arteko trebetasun eta ezagutzan mailan, kasu honetan ordenagailuen erabilpenari begira. Nahiz eta teknologiaren garapena eta honen integrazioa gizartean nagusitu, oraindik ere badira, teknologiaren inguruko formakuntza edo prestakuntza bat jasotzeko beharra ikusten ez duten eskolak. Gure kasuan, adibidez, praktikak egin ditugun bost eskoletatik, hiruk besterik ez dute teknologiaren inguruko prestakuntzarik jaso. Behar bada, egoera hau eskolaren baliabide ezak sortzen du, hau da, eskolak formakuntza eskainiko duen pertsonari diru kopuru bat ordaindu beharko dio eta, agian, badira horri aurre egin ezin dioten eskolak. Pena da eskola guztiek aukera berdinak ez izatea, eta are penagarriagoa oraindik, ikasle guztiek aukera berdinak ez izatea. Horretarako, gure ustez, eskola guztiek laguntza berdinak jaso beharko lituzkete, adibidez, diru laguntza berdinak. Bestalde, teknologiari buruzko formakuntza edo prestakuntza horietan, irakasleak bere erabilpenerako formakuntza jasotzen du, hala nola; Word, Excel, Power Point, ... Baina, irakasleari ez zaio irakasten, ezagutza horiek guztiak haurrei nola helarazi. Hortaz, gure iritziz, prestakuntza horietan, irakasleek horren inguruko ezagupenak ere jaso beharko lituzkete.
  • 7. BIBLIOGRAFIA.
  • 8. • https://www.it-txartela.net/KZ/usuario/index.jsp • http://www.kzgunea.net/o54CCRedirServlet?hdnNora=/ o54CHomePortalServlet&hdnModo=AAA&idioma=es