1. 1-Unibertsoa
Zerurantz begiratzen dugunean ilargia, eguzkia,
izarrak eta hainbat planeta ikus ditzakegu.
2-Eguzki sistema
Eguzki sistema, eguzkia eta bere inguruan biraka
dabiltzan astroen ( planetak, sateliteak, asteroideak)
multzoa da.
2. 2.1- Eguzkia
Eguzkia, eguzki sistemaren erdian dago.
Eguzkia izar bat da. Oso handia da, lurra baino
askoz ere handiagoa.
Eguzkiko tenperatura oso altua da. Planeta
guztietara energia bidaltzen du.
2.2-Izarrak
Izarrak, gorputz argitsuak dira, hau da, berezko
argia dute. Zeruan ikus ditzakegu gauean.
Konstelazioak, irudiak sortzen dituzten izar
taldeak dira, adibidez: Hartz txikia, Hartz handia...
3. 2.3-Planetak
Planetak, argirik gabeko gorputzak dira. Hauek
eguzkiaren inguruan biraka dabiltza.
Planetak ez dira berdinak; tamaina desberdina
dute. Eguzkiarekiko gertutasunaren arabera honako
hauek dira:
1-Merkurio 2-Venus 3-Lurra
4-Marte 5- Jupiter 6-Saturno
7-Urano 8- Neptuno 9-Pluton
Eguzki sistema osotik, lurrean bakarrik dago
zizia.
Merkurio, Venus, Lurra eta Marte eguzkitik
gertuen dauden planetak dira.
4. Merkurio da eguzkitik gertuen dagoena. Planeta
beroena da.
Pluton eguzktik urrutien dagoen planeta da,
horregatik, hotzena da. Planetarik txikiena da.
Jupiter, Saturno, Neptuno eta Urano, Lurra baino
planeta handiagoak dira.