Your SlideShare is downloading. ×
Mikel Laboa Definitibue
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Introducing the official SlideShare app

Stunning, full-screen experience for iPhone and Android

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Mikel Laboa Definitibue

528
views

Published on

Hemen duzue, aukera askeko ikasgaiena egindako lana. Bertan, Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Xabier Leteren abesti batzuen azterketa agertzen da. Ea gustatzen zaizuen...!!!

Hemen duzue, aukera askeko ikasgaiena egindako lana. Bertan, Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Xabier Leteren abesti batzuen azterketa agertzen da. Ea gustatzen zaizuen...!!!


0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
528
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA AURKIBIDEA SARRERA 4.orria EZ DOK AMAIRU 5.orria MIKEL LABOA • Biografia 6.orria • Diskografia 8.orria • Izarren hautsa 9.orria • Abestiaren azterketa 11.orria BENITO LERTXUNDI • Biografia 14.orria • Diskografia 15.orria • Nere herriko neskatxa maite 16.orria • Kantaren azterketa 17.orria XABIER LETE • Biografia 20.orria • Diskografia 21.orria • Xalbadorren heriotza 22.orria • Kantaren azterketa 24.orria ONDORIOAK 27.orria BIBLIOGRAFIA 28.orria ~ 3 ~
  • 2. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA SARRERA Kaixo, Nerea Elkoroiribe eta Olatz Urteaga gara, Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak. Lehenengo mailaren amaieran, bigarren mailako aukera askeko kredituak betetzeko, ikasgai batzuetan apuntatu behar ginela adierazi ziguten, hori dela eta, aukera askeko ikasgaien zerrenda begiratu eta antzinako euskal kantetan apuntatu ginen. Besteak beste, kuriositate handia piztu zitzaigulako eta oso atsegin genuelako txikitan, gurasoek abesten zizkiguten abestiak gogoratu eta horrelako kanta gehiago ikastea, horrela, guk ere, haurrei erakutsi ahal izateko. Bigarren maila hasi eta antzinako euskal kanten klasera joan ginenean, hainbat lan egin behar genituela esan ziguten, besteak beste, orain egin behar dugun hau. Binaka edo taldean egin beharreko lan bat da, abeslari baten kanta bat aukeratu eta bere letra, ikertu eta landu ondoren klasean aurkeztu behar dugu. Guk, bi aldiz pentsatu gabe, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Xabier Lete aukeratu ditugu, izan ere, bion gustukoak diren abeslariak dira. Beraz irakur ezazue eta ea zuen gustukoa den!! ~ 4 ~
  • 3. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA EZ DOK AMAIRU Mikel Laboak “Ez Dok Amairu” izeneko taldean parte hartu zuen. 1960ko hamarkadatik Francoren heriotza arte ,gizarte euskaldunak ,baztertuta eta zapalduta zegoen euskal kultura berreskuratzeko ahaleginak egin zituen eta euskara ere bultzatu zuen. 1966ko martxoa eta 1972ko abendua bitartean “Ez Dok Amairu” taldeak aurre egin zion garai hartako diktadurak galarazi zuenari eta euskal kultura eta hizkuntzaren alde agin zuen. Mikel Laboaz gain, beste abeslari batzuk ere hartu zuten parte talde honetan, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo Jose Angel eta Juan Miguel Irigarai anaiak, Xabier Lete, Joxean eta Jexux Artze txalapartariak eta Julen lekuonak, besteak beste. Jorge Oteizak eta Nestor Basterretxeak ere modu batera edo bestera lagundu zuten. “Ez Dok Amairu” Gipuzkoan sortu zen 1965ean baina Euskal Herri osoan eduki zuen eragina. Oso garai txarrak ziren Euskal Herriko kulturarentzat baina euskal gizarteak gauzak aldatzeko zuen indarra eta kemena ikaragarriak ziren, hori dela eta, zapalkuntzari aurre egiteko modu bat, abestea zela pentsatu zuten. Taldeko kide bakoitzak bere kantuak atera zituen argira eta honela taldeko lan bat sortu zuten. Euskal kantu berria asmatu zuten eta beste autore batzuen kantak ere abesten zituzten ,horien artean Bertolt Brechtenak. 1972an, baga, biga higa izeneko lana aurkeztu ondoren, taldea sortzen zuten abeslari bakoitzak bere bidea jarraitu zuen eta lan ugari aurkeztu zuten, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi izan dira ospe gehien izan dutenak. ~ 5 ~
  • 4. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA MIKEL LABOA (biografia) Mikel Laboa Manzisidor, Donostiako Alde Zaharrean (San Joan kalean, 15a) jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaleko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme- alabak, berriz, Lekeitio aldera, Gardata auzora joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen ikasten, harik eta 1967an haur psikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan, Iparraldeko herri musikak, interes handia sortu zion, eta Katalunian zela, gertutik ezagutu zuen Nova Canço deritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupanquiren disko batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion, eta haien xarma erakutsi. Izan ere, haren beste erreferentzia handi bat, Yupanquiz gain, Violeta Parra txiletarra izan zen, eta bi hauei maisutzat hartutako Georges Brassens gehituko zien Laboak. Lehen emanaldi musikal publikoa Iruñean eskaini zuen 1958an, gaztelaniaz, eta lau urte geroago euskarazko lehenengoa eman zuen Zaragozan, hango ikasle euskaldunentzat. 1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu musikari-taldea osatu zuen beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortu zuen. Estilo tradizional eta berriak elkartuta, Bertolt Brechten moduko autoreen letrak kantatzen zituzten. Lekeitiarrak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentalekin. 1974an Bat-Hiru diskoa egin zuen, jada euskal ereserki bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Disko hura Mendeko Euskal Diskorik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikaz lan egin zuen, Iñaki Salvadorrekin. ~ 6 ~
  • 5. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Donostiako Orfeoiarekin disko bat ere argitaratu zuen. Haren lanetan, bada bitxikeria bat: disko guztiak zenbatuak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez. Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da. Donostiako Antigua auzoan bizi zen azken urteotan. Bob Dylan abeslari estatubatuarrak Zurriola hondartzan eta 2006ko uztailean emandako kontzertuaren aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean hil zen 74 urte zituela, Poliklinikan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean, 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman dio. ~ 7 ~
  • 6. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA DISKOGRAFIA (Mikel Laboa) 1. Lau herri kanta, 1964 (EP) 2. Ursuako kantak, 1966 (EP) 3. Bertolt Brecht, 1969 (EP. Bertolt Brechten letrekin) 4. Haika mutil, 1969 (EP) 5. Euskal kanta berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma) 6. Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izeneko diskoa ez zen argitaratu, Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituztelako) 7. Lau-bost, 1980 (LP bikoitza). 8. Sei, 1985. 9. Lekeitioak, 1988 (7.etik 11.era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak) 10. Hamabi, 1989 11. Hamalau, 1994 12. Mikel Laboa zuzenean, 1997 13. Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin). 14. 60ak+2, 2003 (lehen obren bilduma). 15. Xoriek - 17, 2005. 16. Lekeitioak, 2007 (berrargitalpena, CD bikoitzean). ~ 8 ~
  • 7. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA IZARREN HAUTSA Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai. Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera kate horretan denok batera gogorki loturik gaude. Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia, burruka hortan bizi da eta hori du bere egia. Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu, jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia. Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea, naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea. Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz, bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea. Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona, bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona. Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan, sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen. Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak. Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak. ~ 9 ~
  • 8. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri; guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu, beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu, lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain. ~ 10 ~
  • 9. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA ABESTIAREN AZTERKETA • AURREKARIAK  Gizona sortu zenetik bere funtsa lana egitea da zerbait lortzeko nahiz eta dirua eta gauza materialak ez izan garrantzitsuena. Gure arbasoek hasitako lanarekin guk jarraitu behar dugula. Hori dela eta, abesti honek industria iraultzarekin lotura duela pentsatzen dugu, izan ere, gizartea garai hartan matxinatu zen eguneroko ogia lortu ahal izateko borrokan. • GAIA  Izarren hautsa deituriko abesti honetako gaia, gizakiak duen lan egiteko beharra dela esan daiteke, izan ere, bizitza honetan zerbait lortu nahi badugu, lan egin eta asko saiatu behar gara, eta ez bakarrik guregatik, baita gure arbaso eta ondorengoengatik ere. • METRIKA  Metrikaren barruan sartzen da erritmoa. Erritmo hau, bi eratakoa izan daiteke: anakrosikoa edo tetikoa. Erritmo anakrosikoa, hitz baten bigarren silaba nabarmentzen denean edo hau altuagoa denean ematen da. Tetikoa, aldiz, silaba nabarmenena edo altuena lehenengoa denean.  Guk aukeratutako abestiaren erritmoa anakrosikoa dela esan daiteke. Hori argi eta garbi ikusten da hitz hauetan: izarren hautsa egun batean. • ESTILOA  Mikel Laboak bere abesti gehienetan estilo metaforikoa erabiltzen du eta hau da horietako bat. Adibidez: “gure sustraiak lurrari lotuz”, “diru zakarrak bihotzik eztu”, “burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak”… ~ 11 ~
  • 10. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA • TRATAERA  Abesti honen hainbat bertsio ezberdin daude, besteak beste, ken zazpi taldeak egiten diona. • EUSKALKIA  Euskal Herriko hizkuntza euskara bada ere, leku ezberdinetan, euskara, modu ezberdinetan erabiltzen da, hots, euskalki asko daude gure euskal herri honetan, besteak beste, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, zuberera eta nafarrera.  Guk aztertutako abesti honetan, Mikel Laboak erabiltzen duen euskalkia gipuzkera dela esan genezake, ezaugarri hau, hitz hauetan nabarmentzen da: hauts hartatikan, bizitzen gera… • FORMA  EGITURA Bertan sartzen dira zortziko txikia, zortziko handia, kopla txikia eta kopla handia deritzenak. Zortziko txikia zazpi eta sei silabako lau bertso edo zortzi lerro dituen bertsoa da. Zortziko handia, berriz, gauza bera da, baina hamar-zortziko lau bertso edo zortzi lerro ditu. Kopla txikia, zortziko txikiaren erdia da, hots, zazpi eta sei silabako bi bertso edo lau lerro dituena. Kopla handia, ordea, zortziko handiaren erdia da, hau da, hamar eta zortziko bi bertso edo lau lerro dituena.  Abesti honek ez du egitura zehatzik jarraitzen, ez baita, ez kopla eta ezta zortzikoa ere.  Kadentzietan murgiltzen bagara, kadentzia perfektua eta kadentzia plagala aurki ditzakegu, lehena, ondo amaitzen denean gertatzen dela esan daiteke, plagala, aldiz, amaieran galdera moduko bat egiten duenean gertatzen dela esan daiteke, alegia, ez dakigunean ondo amaitzen den ala ez, ez duenean amaiera zehatzik. ~ 12 ~
  • 11. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA  Kasu honetan, kadentzia perfektu baten aurrean gaudela esan daiteke, izan ere, abestia ondo amaitzen da, eta argi eta garbi uzten du bere amaiera. • KONPASA  Lengoaia musikalean agertzen den bezala, hainbat konpas daudela esan daiteke, esaterakoa, biko konpasa, hirukoa, laukoa…  Guk aukeratutako abestiaren konpasa 3X4koa da, izan ere, nahiko lasaia dela ikus daiteke. • TEMPOA  Honek abestiaren denborari egiten dio erreferentzia, hau da, abestia azkarra edo lasaia den esaten digu. Kasu honetan, abestia nahiko lasaia dela esan dezakegu. • FREKUENTZIA DIAGRAMA  Hemen sartzen dira, soinuaren gora beherak. Abesti honetan ez dago gora behera handirik, nahiko orekatua da zentzu horretan; nahiz eta abestiaren puntu jakin batzuetan soinuaren gorakada bat igarri. Adibidez: “saiatze hortan ezin gelditu”… • DINAMIKAK  Hemen tonuaren gora beherak sartzen dira, hau da, Mikel Laboak bere letrari ematen dion indarra. Zati batzuetan indar gehiago ematen dio hitzei beste batzuetan baino, esaterako “gure sustraiak lurrari lotuz”… • INSTRUMENTUAK  Kantu hau egiteko erabili diren instrumentuak pianoa eta gitarra izan direla esan genezake. ~ 13 ~
  • 12. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA BENITO LERTXUNDI (biografia) Benito Lertxundi Esoain 1942ko urtarrilaren 6an Orion jaiotako abeslari gipuzkoar ezaguna da, folk musikaren arloan ibilitakoa nahiz eta beste estilo batzuekin nahasketak egin. Eskulanak egiten ikasi zuen eta bere lehendabiziko lanbidea izan zen. Gaztaroan "Ez Dok Amairu" taldeko kide izan zen, 1965etik 1972 arte, eta hurrengo urteetan ekin zion bakarkako ibilbideari. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan nabarmena izan zen Zuberoa eta Nafarroako herrialdeek eta musika tradizionalak abeslariarengan eragindako lilura, bai eta erabilitako folk estiloa ere. Gaur egungo euskal abeslaririk ezagunenetarikoa da kanpoaldean. ~ 14 ~
  • 13. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA DISKOGRAFIA (Benito Lertxundi) 1. "Euskal kanta berria" 2. "Ez dok amairu" (1971) 3. "Oro laño mee batek..." (1974) 4. "..eta maita herria, üken dezadan plazera" (1975) 5. "Zuberoa/Askatasunaren semeei" (1977) 6. "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" (1981) 7. "Gaueko ele ixilen baladak" (1985) 8. "Mauleko bidean... izatearen mugagabean" (1987) 9. "Pazko gaierdi ondua" (1989) 10. "Hunkidura Kuttunak I" (1993) 11. "Hunkidura Kuttunak II" (1993) 12. "Hitaz oroit" (1996) 13. "Auhen sinfonikoa" (1998) 14. "Nere ekialdean" (2002) 15. "40 urtez ikasten egonak" (2005) 16. "Itsas ulu zolia" (2008) ~ 15 ~
  • 14. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA NERE HERRIKO NESKATXA MAITE Nere herriko neskatxa maite ahozko lorez zaitut gaur laztantzen itsaso garden, lur gozoko landare kresalaren usain, zeru kolore nere bihotzaren taupaden hotsez zure grazia dut kantatzen. Bihotz minberen egunsentia herri sufrituaren lamia ipuin zaharren piper eta eztia erreka garbien kantu bitxia udazken lizunez zaude jantzia izar zerutarren irria. Lanbro artetik itsas geldira leunki zoazen txori airosa amodiozko sentipenaren hatsa zure ezpainetan loratuz doa goizeko ihintzetan belardi zera eguzkitan zilar dizdira. ~ 16 ~
  • 15. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA KANTUAREN AZTERKETA • AURREKARIAK  Nahiz eta abesti hau garai zehatz batean ez kokatu, urtaro zehatz batean koka dezakegula esan daiteke, hala nola, udaberrian, hain zuzen ere. Izan ere, udaberrian azaltzen diren lore ezberdinei egiten diete erreferentzia, besteak beste, kresala, ihintza… • GAIA  Abesti hau, gustatzen zaion emakume bati idatzia dela esan dezakegu, izan ere, emakume horri esaten dizkion hitz polit asko azaltzen dira. Beraz, abesti honen gaia maitasuna dela esan dezakegu. • METRIKA  Metrikaren barruan sartzen da erritmoa. Erritmo hau, bi eratakoa izan daiteke: anakrosikoa edo tetikoa. Erritmo anakrosikoa, hitz baten bigarren silaba nabarmentzen denean edo hau altuagoa denean ematen da. Tetikoa, aldiz, silaba nabarmenena edo altuena lehenengoa denean.  Kanta honen metrika, anakrosikoa dela esan dezakegu, izan ere, hitzen bigarren silaba nabarmentzen da beti: Nere herriko neskatxa maite • ESTILOA  Benito Lertxundik abesti honetako une batzuetan estilo metaforikoa erabiltzen duela pentsatzen dugu, eta hori argi eta garbi ikus daiteke ondorengo adibide honetan: ahozko lorez zaitut gaur laztantzen, izar zerutarren irria… • EUSKALKIA ~ 17 ~
  • 16. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA  Euskal Herriko hizkuntza euskara bada ere, leku ezberdinetan, euskara, modu ezberdinetan erabiltzen da, hots, euskalki asko daude gure euskal herri honetan, besteak beste, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, zuberera eta nafarrera.  Benito Lertxundik “Nire herriko neskatxa maite” abesti honetan gipuzkera erabiltzen duela iruditzen zaigu. • FORMA  EGITURA Bertan sartzen dira zortziko txikia, zortziko handia, kopla txikia eta kopla handia deritzenak. Zortziko txikia zazpi eta sei silabako lau bertso edo zortzi lerro dituen bertsoa da. Zortziko handia, berriz, gauza bera da, baina hamar-zortziko lau bertso edo zortzi lerro ditu. Kopla txikia, zortziko txikiaren erdia da, hots, zazpi eta sei silabako bi bertso edo lau lerro dituena. Kopla handia, ordea, zortziko handiaren erdia da, hau da, hamar eta zortziko bi bertso edo lau lerro dituena.  Abesti honek ez du egitura zehatzik jarraitzen.  Kadentzietan murgiltzen bagara, kadentzia perfektua eta kadentzia plagala aurki ditzakegu, lehena, ondo amaitzen denean gertatzen dela esan daiteke, plagala, aldiz, amaieran galdera moduko bat egiten duenean gertatzen dela esan daiteke, alegia, ez dakigunean ondo amaitzen den ala ez, ez duenean amaiera zehatzik.  Kanta honekin, kadentzia perfektu baten aurrean gaudela esan dezakegu, izan ere, argi eta garbi gelditzen da abestiaren amaiera, hots, modu egoki batean amaitzen da, bukaera egokia du. • KONPASA  Lengoaia musikalean agertzen den bezala, hainbat konpas daudela esan daiteke, esaterakoa, biko konpasa, hirukoa, laukoa…  Benito Lertxundik abesti honetan 6x8ko konpasa erabiltzen duela esan dezakegu. ~ 18 ~
  • 17. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA • TEMPOA  Honek abestiaren denborari egiten dio erreferentzia, hau da, abestia azkarra edo lasaia den esaten digu.  Kanta hau nahiko lasaia dela pentsatzen dugu. • FREKUENTZIA DIAGRAMA  Hemen sartzen dira, soinuaren gora beherak. Benito Lertxundik bere kantuan hainbat gora behera izan ditu: kresalaren usain, zeru kolore, nere bihotzaren taupaden hotsez, zure grazia dut kantatzen. • DINAMIKAK  Hemen tonuaren gora beherak sartzen dira, hau da, Benito Lertxundik bere letrari ematen dion indarra. Abestiaren une batzuetan indar gehiago ematen dio beste batzuetan baino: nere bihotzaren taupaden hotsez, zure grazia dut kantatzen… • INSTRUMENTUAK  Benito Lertxundiren “nere herriko neskatxa maite” kantan, gitarra, biolina eta pianoa erabiltzen dira. XABIER LETE (biografia) ~ 19 ~
  • 18. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Xabier Lete Bergaretxe, 1944ko apirilaren 5ean Oiartzunen jaiotako euskal idazle, poeta eta kantaria da. Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxe Antonio Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, Ez Dok Amairu taldea abian jarri zuen. Sasoi haiek gogoan, zera esan du Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen». 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera kantagintzan jarraitu zuen. 1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken "Egunsentiaren esku izoztuak" poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten. 2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza gaixotasun baten ondoren. ~ 20 ~
  • 19. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA DISKOGRAFIA (Xabier Lete) • "Xabier Lete" (1974, Elkar) • "Bertso zaharrak" (1974, Elkar). Antton Valverde eta Julen Lekuonarekin batera egindako bertso zaharren bilduma da. • "Txirritaren bertsoak" (1975, Elkar). Antton Valverderekin egindakoa. • Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.) (1976, Edigsa) • "Kantatzera noazu" (1976, Elkar) • "Lore bat, zauri bat" (1977, Elkar) • "Eskeintza" (1991, Elkar) • "Hurbil iragana" (1992, Elkar). Bilduma. • "Berrehun urtez bertsotan" (2001, Elkar). Bertso bilduma luzea. ~ 21 ~
  • 20. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA XALBADORREN HERIOTZA Adiskide bat bazen orotan bihotz-bera, poesiaren hegoek sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena. Plazetako kantari bakardadez josia, hiltzen lihoa iruten Bere barnean irauten oinazez ikasia... ikasia. Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana. Hesia urraturik libratu huen kanta, lotura guztietatik gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik. Azken hatsa huela bertsorik sakonena, inoiz esan ezin diren estalitako egien oihurik bortitzena... ~ 22 ~
  • 21. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA bortitzena. Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana. ~ 23 ~
  • 22. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA KANTUAREN AZTERKETA • AURREKARIAK  Abesti hau ezin dugu garai zehatz batean kokatu, izan ere, bere letrak ez dio garaiari erreferentziarik egiten. • GAIA  Xabier Letek abesti honekin berak asko maite zuen adiskide bat oroitzen du, izan ere, hilda dago eta asko oroitzen da berarekin. • METRIKA  Metrikaren barruan sartzen da erritmoa. Erritmo hau, bi eratakoa izan daiteke: anakrosikoa edo tetikoa. Erritmo anakrosikoa, hitz baten bigarren silaba nabarmentzen denean edo hau altuagoa denean ematen da. Tetikoa, aldiz, silaba nabarmenena edo altuena lehenengoa denean.  Kanta honen metrika anakrosikoa dela esan dezakegu, izan ere, Xabier Leteren letran hitzen bigarren silaba nabarmentzen da. • ESTILOA  Letek estilo metaforikoa erabiltzen duela pentsatzen dugu bere abestiko une batzuetan: poesiaren hegoek, libratu huen kanta… • EUSKALKIA  Euskal Herriko hizkuntza euskara bada ere, leku ezberdinetan, euskara, modu ezberdinetan erabiltzen da, hots, euskalki asko daude gure euskal herri honetan, besteak beste, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, zuberera eta nafarrera.  Xabier Letek bere kanta honetan gipuzkera erabiltzen duela pentsatzen dugu. ~ 24 ~
  • 23. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA • FORMA  EGITURA Bertan sartzen dira zortziko txikia, zortziko handia, kopla txikia eta kopla handia deritzenak. Zortziko txikia zazpi eta sei silabako lau bertso edo zortzi lerro dituen bertsoa da. Zortziko handia, berriz, gauza bera da, baina hamar-zortziko lau bertso edo zortzi lerro ditu. Kopla txikia, zortziko txikiaren erdia da, hots, zazpi eta sei silabako bi bertso edo lau lerro dituena. Kopla handia, ordea, zortziko handiaren erdia da, hau da, hamar eta zortziko bi bertso edo lau lerro dituena.  Abesti honek, ez du egitura konkreturik jarraitzen, izan ere, ez da ez zortzikoa eta ezta kopla ere.  Kadentzietan murgiltzen bagara, kadentzia perfektua eta kadentzia plagala aurki ditzakegu, lehena, ondo amaitzen denean gertatzen dela esan daiteke, plagala, aldiz, amaieran galdera moduko bat egiten duenean gertatzen dela esan daiteke, alegia, ez dakigunean ondo amaitzen den ala ez, ez duenean amaiera zehatzik. • KONPASA  Lengoaia musikalean agertzen den bezala, hainbat konpas daudela esan daiteke, esaterakoa, biko konpasa, hirukoa, laukoa…  Xabier Letek kantu honetan 4x4ko konpasa erabiltzen duela iruditzen zaigu. • TEMPOA  Honek abestiaren denborari egiten dio erreferentzia, hau da, abestia azkarra edo lasaia den esaten digu.  “Xalbadorren heriotza” kanta hau nahiko lasaia dela esan dezakegu. • FREKUENTZIA DIAGRAMA ~ 25 ~
  • 24. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA  Hemen sartzen dira, soinuaren gora beherak. Abesti hau nahiko lasaia bada ere, gorakada batzuk dituela esan dezakegu, besteak beste, Nun hago, zer larretan… • DINAMIKAK  Hemen tonuaren gora beherak sartzen dira, hau da, Xabier Letek bere letrari ematen dion indarra. Xabier Letek bere letrako une batzuetan indar handiagoa ematen dio hitzei: nun hago, ihesetan joan hintzana… • INSTRUMENTUAK  Xabier Letek abesti hau egiteko erabiltzen dituen instrumentuak hauek dira: pianoa, akordeoia, baxua, gitarra eta biolontxeloa. ~ 26 ~
  • 25. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA ONDORIOAK Lan hau egitea asko kostatu zaigun arren, oso aberasgarria izan dela pentsatzen dugu, izan ere, ikasgai hau hasi aurretik ez genekien gauza asko ikasi ditugu. Bestalde, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Xabier Leteren bizitzaren inguruko gauza gehiago ere ikasi ditugu, eta honekin batera, baita Ez Dok Amairuren inguruko gauza gehiago ere. Beste alde batetik, esatekoa da, baita, lan honekin ikusi dugula, antzinako euskal kanten ikasgaia eta baita musika bera ere, ez dela gustuko abestiak entzutea bakarrik, hots, abesti horien atzean izugarrizko lana dagoela, letrak egiterako orduan, metrika, estiloa… Amaitzeko, esan beharra dago, oso gustura gelditu garela ikasgai honekin, musikaren inguruan asko ikasi dugulako eta, gure ustetan, bizitzako momentu askotarako balioko digulako. Besterik gabe, espero dugu lana gustatu izana, eta eskerrik asko gure lana irakurtzeagatik. ~ 27 ~
  • 26. Antzinako Euskal Kantak HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA BIBLIOGRAFIA www.wikipedia.org http://www.hiru.com/es/musika/erreportaiadidaktikoak/316860 http://eu.musikazblai.com/mikel-laboa/ ~ 28 ~