• Like
ETRURIA
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
Uploaded on

DBH4

DBH4

More in: Education , Spiritual
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
No Downloads

Views

Total Views
490
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2

Actions

Shares
Downloads
10
Comments
0
Likes
1

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. ETRURIA
  • 2. • K.a. VIII mende aldera greziarrak Italiaren hegoaldean eta Sizilian egokitu ziren eta Greziako arte eta kulturaren foku garrantzitsua izan zen lurralde hura (Magna Graecia). • Italiako toskanar gunean lekutu ziren etruriarrak, ziurrenik Asia Txikian jatorria zuen herria, bertako biztanleekin bat egin zuena, eta zibilizazio hau K.a. IX eta II. mendeen artean garatu zen. • Denborarekin, mendeetan zehar, Italiaren zati handi batez jabetu ziren etruriarrak.
  • 3. • Etruriarren arteak greziarren eragina izan zuen (erromatar artea ulertzen lagunduko duena), baita egiptiar eta Ekialde Hurbileko eragina ere. Baina bazituen berezko ezaugarriak ere. • Arte etruriarrak gehienetan izaera erlijiosoa du. Etruriarrentzat jainkoak etsaiak ziren, zoritxarrak eragiten zituztenak; erlijio etruriarra jainkoen nahia betetzean itsututa zegoen, haiek ez haserrarazteko; izan ere, gizakia izaki ahula eta garrantzi gabekoa da hauen aurrean. • Hil ondorengo bizitza negatibotzat hartzen zuten; lurreko bizitzaren jarraipena izango zen; hileta erritu eta ehorzketekin bereziki loturiko artea zen etruriarrena; artean heriotzaren inguruko errituak garrantzitsuak ziren.
  • 4. ARKITEKTURA • Arkua eta gangaren erabilera izango dira erromatar arkitekturari eginiko ekarpen nagusiak. • Baita euren tenpluen egitura ere. Zenbait gauzetan greziar tenpluen antza bazuten ere, etruriarren eredu jarraitu zuten erromatarren tenpluek egiturari dagokionez.
  • 5. Tenplua • Greziar tenpluen egitura gogora badakarkigu ere, egitura orijinala izango du. • Podioaren gainean ezartzen ziren eta aurretik begiratuak izateko eginak zeuden: sarrera aurrealdean bakarrik zuten, eskaileratxo baten bidez harrera eginez. • Tenpluak eraikin handi eta laukiak ziren eta bi eremutan banatzen ziren: pronaos eta cella. • Ataurre tetrastiloa izango zuen sarreran, toskanar kolomekin eta hiru ate izan ohi zituen, hiru cellatara bideratzen zituztenak, etruriar jainko nagusiei eskainiak. • Isuri biko teilatua izaten zuen; bere gain izaten zituen dekorazio- eskultura eta teilatu -hegaleko eta habeak babesteko terrakota plaken erliebeak.
  • 6. • Tenpluak otoitz egiteko eta jainkoek entzuteko lekua (ez bizitokia) izango ziren. Mendeetan zehar berdin jarraitu zuten. • Material iragankorrez egin zirenez, tenplu etruriar gutxi batzuk baino ez dute iraun gaur egun arte.
  • 7. Hilobiak • Hilobi etruriarrak oso ondo gorde dira, harrizkoak izateagatik. Etruriarrek hainbat hilobiratze sistema erabili zituzten; hilobiak, tumuluak, barne ibilgudun tumuluak eta hipogeoak, adibidez. • Hasera baten errausketa bidez, baina baita ehorzketa bidez ere (sarkofagoak). Erraustutako gorpuak ontzi berezietan lurrean induskatutako zuloetan lekutzen zituzten, azkenean menhir txikien tankerako harriz gunea inguratuz.
  • 8. Tholoiak orokorrean hirien kanpoaldean kokatzen ziren eta lurpean erdi induskatutakoak izan ohi ziren, zirkularrak, forma konikoa zuen tumuluak estalitakoa. Batzuetan areto handi bakarra izan ohi zuten, kupula faltsu edo gangaz estalia; besteetan ganbara bat edo gehiago izan zitzakeen. Batzuetan fatxada laua ere izango zutelarik (edikuluak); etxebizitzen antzeko egitura izango zuten. Hilobi bat bestearen ondoan ere agertuko ziren, nekropolia osatuz.
  • 9. Hormak fresko eta erliebez dekoratuak izan ohi zituzten, terrakotazko hildakoen irudikapenekin, sarkofagoekin eta zerak edo ondasunak ere bertan zituztela. Hilobiek gela baten barruko itxura bera zuten; familia giroa bilatuko zuten, etxe giroa, hil ondorengo bizitza eramangarria izateko.
  • 10. Barne ibilgudun tholoirik ere eraiki zuten, ganbara anitz izango zituena, ganga eta kupula faltsuekin eraikiak.
  • 11. Harrian maila desberdinetan induskatutako hipogeoek ere antzerako ezaugarriak izango zituzten.
  • 12. Etxeak Etruriarren etxeen ereduak hilobiekin alderatu izan dira, eta bien artean antzekotasunak topatu dituzte. K.a. 400 inguruan Ponpeyan garatuko zen etruriarren etxebizitzen eredua sendotu zen, zeina azkenik erromatarren domus etxean amaituz.
  • 13. PINTURA Pintura freskoan burutu izan zen, kolore lau biziekin (gorria, berdea, urdina …); hondoa laua da eta hauen gainean figurak (gizakiak, hegaztiak, landareak …) lekutzen dira, marrazkia (lerroa) gailentzen delarik; ez dute perspektiba lantzen, 2D sentsazioa gailenduz.
  • 14. Mugimendua bilatzen zuten irudietan, modu konbentzionalean bazen ere.
  • 15. • Greziarren eragina nabaritzen da etruriarren pinturan (ondorengo erromatarren pinturan etruriarrena nabaritzen den bezala); mediterraneo ekialdeko kulturekin erlazionatu izan da pintura etruriarra. • Heriotzaren munduarekin zerikusi handia du, hilobietan aurkitu izan baita etruriar pintura. • Eszena mitologikoak eta hiletako eszenak (oturuntzak …) irudikatzen zituzten; baita eguneroko bizitzako pasarteak ere, dantzari, musikari edo zaldunekin, hildakoa izan zuenarekin inguratu zedin.
  • 16. ESKULTURA • Eskultura etruriarren funtzioa erlijiosoa (jainkoak goraipatzea) eta funerarioa da. • Gehienbat brontzean eta terrakotan lantzen zituzten (harrian, bestelako metaletan ere) trebezia handia azalduz; estatuak, zeramika, ispiluak, kutxak … • Etruriarren eskulturan eragin handia izan zuten greziarrek; ez zuten hauen eskulturen harmonia eta perfekzioa, baina naturalismoa jaso zuten haiengandik. • Erromatar eskulturarekiko ekarpen nagusia errealismoa izan zen.
  • 17. Sarkofagoen estalkiak • Ohikoa zen etruriarren artean hauek lantzea, jarrera naturala, egunerokoa, eta aurpegieran errealismoa adierazten zuten hildakoen irudikapenekin; bestalde, greziarren arkaismoak ere azaltzen zituzten (almendra-itxurako begiak, irribarre arkaikoa …). Senar emaztearen sarkofagoa (k.a. VI)
  • 18. Animalia gaien eskultura • Etruriarren artean ohikoak da brontzean eginiko eskultura zoomorfoa; ziurrenik nekropolien sarreretan kokatuak, funtzio babeslea bete zezaketen. • Ekialdeko eragina azaltzen zuten fantasiazko munstroak edo izaera naturalistagoa zutenak izango ziren. Kapitolioko otsoa (k.a. 500) Arezzoko Kimera (K.a. IV)
  • 19. Mukulu biribileko eskultura • Hauek ere garrantzitsuak izango ziren; bereziki tenpluen teilatu gainetan kokatzen zituzten terrakotazko figurak eta brontzezko erretratu oroigarriak. Lehenengoek greziar arkaismoa azalduko zuten; bigarrenek aldiz errealismo handia. Veyes-eko Apolo (k.a. VI) Todiko Marte (K.a. IV)