Gizakiaren eragina ingurumenean

3,225 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
3,225
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
33
Actions
Shares
0
Downloads
7
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Gizakiaren eragina ingurumenean

  1. 1. Gizakiaren eragina ingurumenean Jon Andrade del Olmo Aitor Martínez Gañan 1.D
  2. 2. Kutsadura• Gizon-emakumeen ekintzen eragina Lur osoko airera, uretara eta lurzorura iritsi da.• Kontaminazioa ahal den neurrian murriztu egin behar da, gizon-emakumeen osasunean, izaki bizidunetan eta gure ingurunean kalte garrantzitsuak sortzen dituelako.• 3 mota daude: - Airearen kutsadura - Lurzoruaren kutsadura - Uraren kutsadura
  3. 3. Airearen kutsadura• Airea premiazkoa da guretzat, izaki bizidun guztiok arnastu eta bizitzeko ezinbesteko elementua baita. Ingurune honen aldakuntzak epe motzean neur daitezkeen ondorio negatiboak eragiten ditu, hau da gizon- emakumeen osasunean kaltea edota epe luzera klimaren aldaketa.• 5 mota daude: berotegi-efektua, aldaketa klimatikoa, euri azidoa, ozono-geruzaren murrizketa eta hirietako airea.
  4. 4. Berotegi-efektua• Atmosferan berotegi-efektu natural bat badago, eta horri esker Lurrean bizia aurkitzea posible da. Karbono dioxidoa atmosferan aurkitzen dugun gas naturala da, oxigenoa edo nitrogenoa bezalako beste gas-osagai batzuen moduan eta bero dezente absorbitzeko kapazitatea dauka. Gaur egun, gizon-emakumeen ekintzek (berogailuak, ibilgailuak, industriak...) eragindako isurtzeen ondorioz atmosferaren tenperatura igotzen ari da. Gehiegizko berotze hori berotegi-efektuak sortzen du.
  5. 5. Aldaketa klimatikoa• Atmosferaren tenperaturaren gaur egungo gehitze-erritmoa 0,3 ºC 10 urterokoa da eta horrela jarraitzen badu aldaketa, berotegi-efektuak eraginda, zientzialari askoren ustez mende honen erdialdera egoera klimatiko berri baten aurrean jarriko ginateke eta honen ondorioz tenperaturan, eurian, haizean eta ur-mailan aldaketak gertatuko lirateke.
  6. 6. Euri azidoa • Badira jarduera industrial batzuk gasen emisioa eragiten dutenak, eta horiek atmosferan eguzkiaren erradiazioaren eraginez konposatu azido bilakatzen dira. Sustantzia hauek lurrean eta uretan jalkitzen dira, partikula lehorren moduan edo euri moduan hezetasuna dagoenean, eta hortik dator euri azidoa izena. Bere azidotasun altuak bai izaki bizidunetan eta bai ekosistemaren osagai bizigabeetan eragiten du, batez ere ahulak diren horietan edo ingurumeneko baldintzen aldaketaren ondorioz aldagarriak direnetan. Airearen aldaketa honek hurrengo fase batean lurzoruaren eta uraren kutsadura eragiten du, eta zuzeneko eragina du izaki bizidunetan.
  7. 7. Ozono-geruzaren murrizketa• Ozono-geruza, lur-azaletik 10 edo 45 kilometro bitarteko distantziara aurkitzen dena, Eguzkiak bidaltzen dituen bestelako erradiazioak, ultramoreak alegia, absorbitzeko helburu garrantzitsua dauka. Horiek izaki bizidunentzat oso kaltegarriak izan daitezke, larruazaleko minbizi kopuru handien errudun baitira, edota bestelako gaixotasunak eragiten dituztelako kontrolik gabe erradiazio horien aurrean jartzen garenean.• Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo gizon-emakumeen ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste sustantziekin erreakzionatzen duenean, hondatu egiten da. Ozono-geruzaren aldakuntza oso larria da Antartikan batez ere, hotzaren eraginez eratzen diren kloro kristalak ahalmen hondagarri handiagoa baitute.
  8. 8. Hirietako airea• Hirigune handiak, atmosfera kutsatzen duten gasak indartsuki emititzen dituzten eremuak dira. Era berean, zarata sortzen dute eta egoera meteorologiko zehatzetan tenperatura- alderanzketen sorreraren arduradunak dira.• Ibilgailuak, berogailuak, zentral energetikoak edo errausketa- instalazioak bezalako industria- mota desberdinek eratzen dituzten emisioek smog edo laino fotokimikoa delakoa ingurumen-egoera zehatzetan sortzen dute. Airean materialak hondatzen dituzten sustantziak eratzen dira eta arnasketa- arazoak edota begitako narritadurak eragiten dituzte.
  9. 9. Lurzoruaren kutsadura• Bizi garen inguruko lurrak aldaketak izan ohi ditu, gizakiak berarengan zuzenean nahiz zeharka duen eraginagatik. Zuzenean, modu natural batez hondatzen ez diren eta lurraren azala kutsatzen duten hondakinak sortuz; eta zeharka, urak eta aireak eragiten duten kutsaduraren bidez.• Lurra kutsatzea eragiten dute: - Euri azidoaren ekintza. Euri azidoa batez ere landareetan eragiten duten lurzoru-aldaketen arduraduna dela uste da. Lurzorua euri hauen eraginez behar baino azidoagoa denean, lurzoruko mineralak konbinatu egiten dira eta landareek ezin dute bere sustraien bidez horiek xurgatu.
  10. 10. - Higadura eta desertifikazioa. Lurzorua modunaturalean higatzen den arren, gizon-emakumeeneraginez higadura azkartu egiten da eta azkenikdesertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritzaekintzen ondorioz edo azpiegituren eraikuntzagatik,haizearen eta uraren eraginez higadura gertatzen da.Gainera, urak eta haizeak daramaten hondakinek etasustantzia kutsatzaileek higadura-prozesua areagotuegiten dute.
  11. 11. Uraren kutsadura • Beruna eta merkurioa bezalako sustantzia kimikoek, petrolioak edo detergenteek kutsatu egiten dituzte gure urak. Sustantzia hauek ekintza desberdinen ondorioz gertatzen dira, industrialak, etxekoak, nekazaritza eta abeltzaintzakoak, eta ontzigintza-sektorearekin zerikusia dutenak. • Lau mota daude: lur-azpiko uren aldakuntza, ibaien aldakuntza, lakuen aldakuntza eta itsasoaren aldakuntza.
  12. 12. Lur-azpiko uren aldakuntza• Lur-azpiko akuiferoek, kontsumorako edo nekazaritza eta abeltzaintzarako ura sortzen dutenek, kontaminazioaren eta gehiegizko ustiapenaren eragina sufritzen dute Lurrak iragazi egiten ditu hirietako eta industrietako isurketak eta kutsatutako euri-ura, eta horrela, lurpeko urei eragin eta erabiltezin bihurtzen ditu.
  13. 13. Ibaien aldakuntza • Ibaien urak sufritzen dituen aldakuntzak, gizon- emakumeen ekintzen ondorioz gertatzen diren hondakinen isurketa zuzenagatik izaten da. Badaude mikroorganismo batzuk poluitzaileen aldakuntzarako oxigeno asko kontsumitzen dutenak, horretarako beste izaki urtarrentzat oxigenoa murriztuz, haien heriotza eragiten dutelarik.
  14. 14. Lakuen aldakuntza• Gure lakuetara fosforoan eta nitrogenoan aberatsak diren detergente eta ongarri-hondakinak iristen direnean, algak horiez elikatu eta azkar ugaltzen dira.• Lakuetako ura oso gutxi mugitzen da, ia geldituta dago. Horregatik, hiltzen diren algak hondoan gelditzen dira eta mikroorganismoen ekintza arazgarriaren ondoren, hurrengo belaunaldiak elikatzen dira. Horren ondorioz, nahiz eta isurkiak gelditu, uraren degradazio- prozesuak modu naturalean jarraitzen du: urak arre eta opako bihurtzen dira, oxigenorik gabe. Prozesu geldo honi eutrofizazioa esaten zaio.
  15. 15. Itsasoaren aldakuntza• Itsasoko ura ontzien eta petrolio-plataformen kutsaduraren arriskuaren menpe aurkitzen da, baita kostaldeko isurkin zuzenen (hirietako, industrietako eta nekazaritza eta abeltzaintzako isurkinak) eraginaren menpe edo kutsatutako ibaiak itsasoratzearen menpe ere. Horrek eragin larriak ditu itsas ekosistemen faunan eta floran edota arrantzan eta turismo- ekintzetan.• Gutxi gorabehera itsasoan barrena garraiatzen den petrolioaren %10ak itsasoko uretan bukatzen du, hain beldurgarriak diren Marea beltzak eratuz.

×