ESKOLA BERDEAPROIEKTUAREN TXOSTENA         m       komunikazioa
ESKOLA BERDEAK PROIEKTUAAURKIBIDEA1. SARRERA      						                           32. ESTRATEGIA   						                ...
31. SARRERABukatu da hondakinekin magia egiten genueneko garaia. Orain artean etxean soberagenuena edukiontzira bota, eta ...
42. ESTRATEGIAHondakinen eredu tradizionala (manufakturatu - kontsumitu - bota) guztiz lineala da, ez baituabiapuntura itz...
4Europako herrialde aurreratuenak sistema zirkularra sustatzen ari dira, aipatu prebentzioeta sustapen neurri horiek bultz...
53. ZER DA ESKOLA BERDEAEskola Berdeen asmoa, naturarekin harremanetan egonik, hau ulertuz, honenfuntzionamendua laguntzea...
64. NAZIOARTEKO EREDUAKMunduko hainbat herrialdetan “Eskola Berdeak” mugimendua garatzen ari da. Gaur egun,milaka eskola A...
74.3 UNESCO 2005-2014Azken urteotan nazioarteko erakundeak garrantzi handia ematen ari dira iraunkortasunerakohezkuntzari....
85. PROIEKTUAREN HELBURUAKHelburu orokorra:	 Ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako hezkuntzaren bidez, herritarren 		...
96. ERAGILEEN FUNTZIO ETA ZEREGINAKProiektu honetan eragile desberdinek esku hartuko dute. Horregatik, horietako bakoitzak...
107. PROZESUAREN EZAUGARRITZEA7.1 Parte hartzea	Lehenik eta behin, aitortu behar da ezinezkoa litzatekeela esku artean dug...
117.2 Eragin guneak	Batzar orokorra: erabaki gune garrantzitsuena izango da, prozesua protagonisten nahiarenarabera gauzat...
127.3. KomunikazioaProiektua gauzatzeko definitzen ari garen prozesuaren baitan komunikazioaren alorrak duengarrantzia uka...
138. PROZESUAREN DESKRIBAPENA1-Aurrelan eta aurkezpen fasea: talde eragilea osatzea izango da lehenengo lana. Talde eragil...
149. AZKEN EMAITZA	     Arestian aipatu dugu, prozesuaren kontrola eta erabakiak ikastetxeko protagonistenesku egongo dire...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Muru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten du

150 views
117 views

Published on

Mundu Mira Kooperatiba Elkartetik kontzientziazio eta ardurari heldu behar diogula uste dugu, hortik etorriko baita arazo ororen gakoa. Horri loturiko lehen urrats bezala, ondorioz, hondakinen kopurua murriztu behar dugu. Bigarrenik, produktuen berrerabilpena sustatu. Eta azkenik, hondakinak birziklatu behar ditugu zabor bihurtu ez daitezen.

Published in: News & Politics
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
150
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Muru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten du

  1. 1. ESKOLA BERDEAPROIEKTUAREN TXOSTENA m komunikazioa
  2. 2. ESKOLA BERDEAK PROIEKTUAAURKIBIDEA1. SARRERA 32. ESTRATEGIA 43. ZER DA ESKOLA BERDEA 54. NAZIOARTEKO EREDUAK 6 4.1. Zeelanda berria 6 4.2. Ameriketako Estatu Batuak 6 4.3. UNESCO 75. PROIEKTUAREN HELBURUAK 86. ERAGILEEN FUNTZIO ETA ZEREGINAK 9 6.1. Udala 9 6.2. Mundu Mira Kooperatiba 9 6.3. Ikastetxeak 97.PROZESUAREN EZAUGARRITZEA 10 7.1. Parte hartzea 10 7.2. Eragin guneak 11 7.3. Komunikazioa 128. PROZESUAREN DESKRIBAPENA 139. AZKEN EMAITZA 14 ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  3. 3. 31. SARRERABukatu da hondakinekin magia egiten genueneko garaia. Orain artean etxean soberagenuena edukiontzira bota, eta hau biharamunean eraman egiten zuten, edo zabortegianuzteko edota erre eta balioztatzeko.Gure kontsumo ohiturek, gero eta hondakin kopuru handiagoa sortzera bultzatu gaituzte.Soberakinak, gainera, nahasita atera ohi ditugu, zabor bihurtuz. Aipatu bezala, orain arteanmagia egiten genuen, zaborra zegokion edukiontzian utziz. Baina magiaren tranpa azalduden neurrian, zaborrak sorturiko arazoa begi bistakoa bilakatu zaigu.Gero eta indar handiagoz puztutako globoak eztanda egin duela esan dezakegu. Oro har,zabortegiak aurreikusitako epeak baino azkarrago betetzen ari garela ikusi da. Eta zenbaitkasutan, zabortegi horiek, bere jasotze gaitasuna ahitu dute jada. Gainera, zabortegietansortzen diren lixibiatuek ondorio ekologiko sakonak uzten dituzte, eta horren jakitun,Europako zuzentarauek ere hauen itxiera eskatu dute.Errauskailuak, hondakinen azken tratamenduari lotutako alternatiba gisara aurkeztu badiraere, epe motzeko ibilbidea dutela aurreikus daiteke. Sortzen duten zepa toxikoak nonbaitpilatu behar eta, zabortegien arazora itzultzen baikaitu berriro. Gainera, aireratutakopartikulek osasunarentzat ondorio larriak eragiten dituela jakinik, Europatik 2020rakoerrauskailu guztiak ixtearen alde egin da.Hala nola, 2016tik aurrera, ez da onartuko berrerabili daitezkeen materialak erre edotazabortegietan pilatzea. Gauzak honela, hondakinen arazoa azken tratamenduaren ikuspegitikatera eta sortze prozesuko une beretik tratatzeko ereduari lotu behar gatzaizkio.Orain, Euskal Herrian, Europako hainbat lekutan bezala, hondakinen kudeaketaren ingurukosentsibilizazioa gero eta handiagoa da, ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu,ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren garrantziaz jabetu baikara guztiok. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  4. 4. 42. ESTRATEGIAHondakinen eredu tradizionala (manufakturatu - kontsumitu - bota) guztiz lineala da, ez baituabiapuntura itzultzea eta baliabideen berreskuratzea lortzea helburu. Horrez gainera, aipatubezala, hondakinen sistema linealarekin hondakinen kopurua izugarria da, dela marketing,packacking edo bestela merkatu arrazoiengatik, dela gure kontsumo ohiturek ere erosi-botaeskeman bizitzera eraman gaituztelako, baina eredu honek kopuru handiak sortzen ditu etahondakinen kudeaketa zirkulua ixteko zabortegiak eta erraustegiak behar dira. Hondakin kudeaketa linealaren ordez, sistema zirkularra (diseinua – ekoizpena – erabilpena– berrerabilpena – bilketa – birziklapena – berriz diseinua) sustatu behar dela uste dugu,hondakinak produktuen bizitza zikloa luzatzeko erabiliz. Horretarako, hasteko, kontzientziazio eta ardurari heldu behar diogu, hortik etorriko baitaarazo ororen gakoa. Horri loturiko lehen urrats bezala, ondorioz, hondakinen kopuruamurriztu behar dugu. Bigarrenik, produktuen berrerabilpena sustatu. Eta azkenik, hondakinakbirziklatu behar ditugu zabor bihurtu ez daitezen. diseinua birziklapena ekoizpena bilketa erabilpena berrerabilpena ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  5. 5. 4Europako herrialde aurreratuenak sistema zirkularra sustatzen ari dira, aipatu prebentzioeta sustapen neurri horiek bultzatuz. Sistema honi esker, hondakinen %75 baino gehiagobirziklatzen ari dira. Eta Europako Batzordeak sistema zirkularra beste Europako herrialdeetansustatzeko konpromisoa adierazi zuen 2012ko apirilean. Sistema zirkular eraginkor baterako, udalek kontzientziazio lan sakon bat bultzatu behar dutehurrengo hiru arloetan: Hondakinen erronkaren garrantziaz jabetu eta prebentziorako neurriak hartu. Kontsumo balioen ordez, ingurumenaren, osasunaren eta ardurak eskaintzen dituen konfiantzazko aukerak sustatu. Hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko eguneroko jarduera eraginkorrak martxan jarri. Giza balio eta ohituren aldaketa, azken batean, bilketa edo kudeaketarena baino garrantzitsueta errotikoagoa da: heziketaz ari gara azken finean, pertsonak bizimodu hobeago bat izandezaten, erabaki zuzen eta arduratsuak hartu ditzaten. Eta heziketaz edo berreziketaz ari garenez, proiektu honek asmo sendoa du hezkuntzamunduan lan egiteko. Honela, herriko hezkuntza zentroetan, haurrekin eta haurren inguruanlan egin edo bizi direnekin (irakasle, langile, guraso...) elkarlanean, heziketaren garrantziaazpimarratzen dugu, orainaldirako ez ezik, etorkizunerako ere ari garelako lanean. Ikastenari direnak arazoaren tamainaz eta jokabide arduratsuen berri izan dezaten, eta haurreninguruko helduek ere, berreziketaren bidez, kontsumo ohituretatik askatuta, hondakinenkudeaketan arduraz joka dezaten. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  6. 6. 53. ZER DA ESKOLA BERDEAEskola Berdeen asmoa, naturarekin harremanetan egonik, hau ulertuz, honenfuntzionamendua laguntzea da, eta giza eraginak uzten duen arrastoagatik, hondakinenkudeaketa hartzen du ardatz. Ekimen honi esker hezkuntza zentroak zaborrik gabeko eskolakbihurtzen dira, eskolak sor ditzakeen hondakinak ahalik eta gehien murrizten dituelako, etasortutakoak, berrerabili edo birziklatzeko konpromisoa hartzen duelako.Horri gehitu, lehen aipatu bezala, Hezkuntza Komunitate osoa konprometitzeko gaitasunaduela proiektu honek, ikasleei ez ezik, irakasle eta ikastetxeko langileei ere zuzenean eragingodielako, eta zeharka, ikasleen gurasoei ere bai, ikasleek konpromisoak edo ariketak etxeraeraman beharko dituztelako praktikan jartzera.Baina proiektu hau ez da osoa, Eskola Berde hau ere adibide ez bada, eta sentsibilizaziolanetik harago, ekinbidea ere hartu beharko du. Hezkuntza zentroak hondakinen sortzailehandiak dira eta euren lankidetza kokatuta dagoen komunitateen kudeaketa arduratsu,osasuntsu eta ekologikoa egin beharko du. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  7. 7. 64. NAZIOARTEKO EREDUAKMunduko hainbat herrialdetan “Eskola Berdeak” mugimendua garatzen ari da. Gaur egun,milaka eskola Alemanian, Australian, Austrian, Kanadan, Estatu Batuetan, Suedian edoZeelanda Berrian “Eskola Berdea” bihurtu dira.4.1 ZEELANDA BERRIA Zeelanda Berrian 1993. urtean Zero Waste Education Program jarri zuten abian. Programa honi esker 473 eskola, ingurumen eta osasun gaiekin kezkatuta daude. Eskolekberen baldintzetara egokituta dauden Zero Zabor Eskola Planak zehazten eta gauzatzendituzte. Zero Zabor Eskola Plan hauetan epe laburreko eta epe luzeko helburuak uztartzendira.4.2 AMERIKETAKO ESTATU BATUAK Estatu Batuetan milaka ikastetxe Zero Zabor Eskolak bihurtu dira. Bertako esperientzienartean, Kalifornia eta Illinois estatuetakoak oso aurreratuak dira.Kalifornian Zero Zabor Eskolen ekimenak irakasle eta gurasoen arteko elkarlanetik sortuziren. Hasieratik gurasoen parte hartze handia lortu zen “zaborrik gabeko hamaiketakoak”proiektuen bidez. Kaliforniako eskoletan hamaiketakoak eta meriendak hondakinen iturrigarrantzitsuenetakoak izaki, proiektu honi lehentasuna eman zioten.Ekimen hauen arrakasta ikusita, Kaliforniako Estatuak eskolak birziklatzera behartzen dituenlegedia onartu du. Legea betetzeko, Kaliforniako Gobernuak School District DiverstionProject jarri zuen martxan 2000. urtean. Proiektu honen bidez, erakundeetatik hondakinenkudeaketarako laguntza tekniko eta metodologikoa eskaintzen zaie eskolei. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  8. 8. 74.3 UNESCO 2005-2014Azken urteotan nazioarteko erakundeak garrantzi handia ematen ari dira iraunkortasunerakohezkuntzari. Iraunkortasunerako hezkuntza bultzatzeko eta mundu osoari zabaltzeko,UNESCO Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada (2005-2014)sustatzen ari da. Iraunkortasunerako hezkuntzak hurrengo ezaugarriak biltzen ditu : Balioetan oinarrituta dago. Egoera aztertu eta hau eraldatzera bideraturik dago. Tokiko eta gertuko inguruarekin estuki konprometitua dago. Diziplina-arteko ikuspegia hartzen du. Teknologia berriak eta baliabide ugari erabiltzen ditu: esperientziak, eztabaidak, idatziak, arte plastikoak, antzerkia eta abar... Adierazgarria da ikaslearentzat eta bere komunitatearentzat. Interaktiboa da eta ikasleen parte hartzea sustatzen du. Pentsamendu kritikoa sortzen du. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  9. 9. 85. PROIEKTUAREN HELBURUAKHelburu orokorra: Ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako hezkuntzaren bidez, herritarren sentsibilizazioa bultzatu eta hondakinen kudeaketa egoki baterako bidea egiten hastea.Helburu zehatzak: Ikastetxeetan, hondakinen kudeaketa egoki baterako urratsak ematea. Amaierarik ez duen etengabeko hobetze prozesu bat garatzea. Ikasle txikienen artean ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako ohiturak sortzea. Ikasleen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta pentsamendu kritikoa sustatzea. Gurasoen sentsibilizazioan eragin eta prozesua garatzeko euren inplikazioa lortzea.Zeharkako helburuak: Oro har, herrigintzan eta zehazki hondakinen kudeaketari dagokionean, ikastetxeak lehen mailako protagonistak izan daitezen bultzatzea. Hezkuntzaren eragite ahalmena baliatuz sentsibilizazioa zabaltzea. Ikasle, guraso eta irakasleen arteko harremanak sendotzea. Ikuspegi kolektiboa eraiki eta jarduera komunitarioa bultzatzea. Auzolanaren baloreak indartu eta auzolaneko saio praktikoak garatzea. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  10. 10. 96. ERAGILEEN FUNTZIO ETA ZEREGINAKProiektu honetan eragile desberdinek esku hartuko dute. Horregatik, horietako bakoitzak,norbere nahiz ondokoen funtzio eta zereginak argi izatea beharrezkoa izango da.Eraginkortasunaren mesedetan, eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana sustatuko dira.Harreman iraunkorretan oinarrituta, uneoro prozesuaren nondik norakoen berri izango duteguztiek. 6.1 UdalaErakundeek, oro har, eta udalak zehazki, dituzten eskumenengatik funtzio garrantzitsuajokatzen dute hondakinen kudeaketari dagokionean. Horregatik, babes ekonomikoabermatuz, udala bera izango da proiektua abian jarriko duena. Herriko ikastetxeekinhitzarmenak sinatuko ditu eta elkarlana bultzatuko. Eskoletako dinamikatik harago, herriosora zabaldutako programaren baitan herritarren artean gaiaren inguruko sentsibilizazioabultzatzeko kanpainak sustatuko ditu.6.2 Mundu Mira KooperatibaMundu Mira kooperatibak, komunikazioaren arloan biltzen duen jakituria, parte hartzeabultzatzeko duen dinamizazio gaitasuna eta hondakinen arazoarekiko agertzen duenezagutza eta sentsibilizazioan oinarrituta, gaitasun apartekoa du modu honetako proiektubaten dinamizaziorako. Horregatik, bere ardura izango da, bai prozesuaren dinamizazioa,baita aholkularitza teknikoa ere.6.3. Ikastetxeak Dokumentuan zehar, behin eta berriro aipatu da eskolaren inplikazioak berebiziko garantizaizango duela. Honela, garrantzitsua litzateke, aipatu proiektua ikastetxearen erronkanagusienen artean barnebiltzea. Zuzendaritzatik, hondakinen kudeaketa egoki baten aldekoapustua egiten den neurri berean, irakasle, langile, ikasle nahiz gurasoen inplikazioa bilatubeharko da. Azken hauek izango direlarik, proiektuaren subjekturik garrantzitsuena. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  11. 11. 107. PROZESUAREN EZAUGARRITZEA7.1 Parte hartzea Lehenik eta behin, aitortu behar da ezinezkoa litzatekeela esku artean dugun proiektuaikastetxe ezberdinetako irakasle, guraso eta ikasleen inplikaziorik gabe garatzea.Zuzendaritzatik edota bestelako estamentu batetik garatutako proiektu batek hutsune larriakizango lituzke proiektuarekiko atxikimenduari edota honen iraunkortasunari dagokionean.Prozesua parte hartzailea izateak, aldiz, atxikimendu maila handiagotzea lortuko du. Honela,Eskola Berdeen proiektuaren azken emaitza arrakastatsua eta etengabeko hobetze prozesubat izan dadin bermatuko da.Beraz, ezinbestean, parte hartzea izango da gauzatu nahi den proiektuaren bitartekogarrantzitsuena. Honela, prozesuaren arrakastarako sekretua parte hartzean eta horretarakozehaztuko den definizio metodologikoan aurkituko dugu.Prozesu parte hartzailearen bitartez, hondakinen kudeaketan emango diren aldaketetatikharago bestelako balore eta helburuak lortu ahalko dira. Finean, ikuspegi kolektiboa garatueta jarduera komunitarioaren eraginkortasunaz jabetzeko ere balioko du. Honela, elkarrekineta elkarrengandik ikasteko prozesu bat izango dela esan dezakegu.Hondakinekin daukagun arazoaz jabetu eta konponbidearen protagonista bilakatuko dira,irakasle, guraso zein ikasleak. Eta parte hartze eta komunikazio teknikariaren laguntza izangobadute ere, erabiliko den diseinu metodologikoaren bitartez, erabaki ahalmen osoa izangodute aipatu protagonistek. Uneoro izango dute prozesuaren kontrola, beraiena izango dahelburuak zehazteko ardura, baita erabakiak hartu eta gauzatzekoa zeregina ere. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  12. 12. 117.2 Eragin guneak Batzar orokorra: erabaki gune garrantzitsuena izango da, prozesua protagonisten nahiarenarabera gauzatuko denaren bermea. Bertan, irakasle, langile, guraso eta erabakitzen denikasmailetako ikasle guztiek parte hartu ahalko dute. Talde eragilea: prozesuaren dinamizaziorako gunea izango da. Parte hartze eta komunikazioteknikariak, zuzendaritzako ordezkariak, bi ikasle ordezkari, bi irakasle ordezkari eta bi gurasoordezkarik osatuko dute.Irakasleen sarea: irakasleei eta langileei dagozkien erabakiak hartu eta kudeatuko dira bertan.Irakasleen proposamenak jaso eta talde eragilera bideratu edota talde eragilearen erabakiakirakasleei jakinarazteko funtzioa ere beteko du. Langile guztiek parte hartuko dute.Ikasleak: ikasleak hartzaile nagusi bilakatuko dira. Horretarako, ikasmailaren araberaegokitutako ariketak baliatuko dira. Dena den, ikastetxeak hala erabakiko balu, adin batetikaurrerako ikasleek ere erabakigunetan parte hartu ahalko dute beren borondatez. Gelakoikasle ordezkariak aukeratuz ere egin ahalko da, honela, ikasleak ere prozesu honetakomotore bilakatuz.Gurasoen sarea: gurasoei dagozkien erabakiak hartu eta kudeatuko dira bertan. Gurasoenproposamenak jaso eta talde eragilera bideratu edota talde eragilearen erabakiak gurasoeijakinarazteko funtzioa beteko du. Gelako guraso ordezkariek osatuko dute. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  13. 13. 127.3. KomunikazioaProiektua gauzatzeko definitzen ari garen prozesuaren baitan komunikazioaren alorrak duengarrantzia ukaezina da. Parte hartzearekin aipatu moduan, komunikazio lan egoki bat eginezean ezinezkoa izango zaigu helburuak lortzea. Finean, izan ikasle, guraso edota irakasle,pertsonak izango dira mezuaren hartzaileak, baina aldi berean, ekintzaileak izatea erebilatuko dugu. Horregatik, joan-etorriko komunikazio bideak eraiki beharko dira. Eraginkorraketa gardenak.Barne komunikazioa: Ikastetxeko komunitatearen baitako pertsonen arteko komunikazioazari gara. Horretarako, baliabide edota bitarteko desberdinak erabiliko dira. Hala ere,badira besteren artean lehenetsiko ditugun komunikatzeko moduak ere. Honela, zuzenekoharremanei garrantzia berezia emango zaie. Izan ere, harreman pertsonalak, komunikaziorakomodurik hoberena izateaz gain, zeharkako helburuak (jarduera komunitarioa indartzea)lortzeko bitarteko eraginkorra dira. Bestalde, hondakinik ez sortzeko helburuari lotuta, sarritangehiegi erabili ohi den paperaren erabilera ekiditen saiatuko gara. Hala nola, teknologiaberrien erabilera bultzatuz. Beti ere, komunikazioaren helburuak kontutan hartuta.Kanpo komunikazioa: daukaten eragiteko gaitasunagatik, eskolak gure herrietako eragilesozial garrantzitsuenetakoak dira. Eskola bera osatzen duen komunitatetik harago,eskolarekin inolako harremanik ez duten herritarrentzat ere erreferentzia argi bezain garbiada hezkuntzakoa. Horregatik, eskolan emango den prozesuak, modu naturalean eskolakokomunitate beraren mugak gainditu eta hondakinen inguruko sentsibilizazioa hedatzenlagunduko du. Eragin hori indartu nahian, eskolan ematen ari den prozesuaren berriherritar guztiei zabaltzeko helburuarekin plangintza komunikatibo oso bat landuko da. Lanhonetarako, ikastetxetik harago, udalak berak ere protagonismo berezia hartuko du. Bienarteko elkarlana izango delarik emaitza arrakastatsu baterako sekretua. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  14. 14. 138. PROZESUAREN DESKRIBAPENA1-Aurrelan eta aurkezpen fasea: talde eragilea osatzea izango da lehenengo lana. Talde eragilean,prozesua ikastetxearen neurrira egokitu eta lehen definizioa emango zaio. Segidan, guraso,irakasle nahiz ikasleentzat aurkezpen saioa gauzatuko da lehen batzar orokorra antolatuz.2-Diagnostikoaren unea: egungo egoeraren azterketa egiteko fitxak-galdetegiak erabiliko dira.Fitxa-galdetegi desberdinak osatuko dira: Ikasleen egunerokoari dagokiona bata eta ikastetxearenkudeaketari dagokiona bestea. Honela, ikasle, guraso eta irakasle-langile guztien parte hartzeabermatu eta diagnostiko zehatza egingo dela bermatuko da. Azkenik, diagnostikoaren emaitzak,ikastetxeko partaide guztiei jakinarazteko bitarteko komunikatibo desberdinak erabiliko dira.3-Murrizpen unea: egindako diagnostikoak marrazten duen errealitatetik abiatuta, hondakinakmurrizteko ekintza plan zehatza diseinatuko da. Ikasle, guraso nahiz irakasle-langileek dituztenideiak jasoko dira. Segidan, egingarriak direnak aukeratu eta gauzatzeko bidea ipiniz.4-Berrerabilpenaren unea: berrerabil daitezkeen hondakinak identifikatu eta berriz erabilpenaemateko, ikastetxeko partaideek dituzten ideiak bilduko dira. Egokienak aukeratu eta abianjarriz.5-Birziklapena: ikastetxean hondakinak gaika biltzeko sistema diseinatu eta martxan ipiniko da.Gai organikoekin autokonposta egiteko proiektua jarriko da martxan.6-Etengabeko hobekuntza: zero zabor bidean, ikasturte bakoitzean dinamika bera errepikatzearenalde egingo da. Honela, ideia berriak landu eta emaitzetan gehiago sakontzen jarraitzeko bideairekiko da. Urtez-urte prozesua garatu dadin bermatzeko, talde eragilean irizpide zehatzakmarkatuko dira.7-Balorazio-balantzea: garatutako prozesuaren balorazioa egingo da. Prozesuaren hastapeneanbakoitzak jarritako espektatibak gogoratu eta asebetetze maila neurtuko da. Bestalde, prozesuanzertan asmatu den, baina batez ere, zertan huts egin den edota zer hobetu daitekeen aztertukoda. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA
  15. 15. 149. AZKEN EMAITZA Arestian aipatu dugu, prozesuaren kontrola eta erabakiak ikastetxeko protagonistenesku egongo direla. Hori horrela izanik, ikastetxeko jendeak proiektuarekiko agertzen duenduen atxikimenduak, inplikazio pertsonalak eta jarritako anbizioak, eragin zuzena izangodute proiektuaren azken emaitzan. Dena den, hondakinen kudeaketari dagokionean, gutxieneko ekintza batzuengauzatzea bederen ziurtatu nahi du eskuartean dugun proiektuak. Esaterako: Papera, eskoletako lanabes garrantzitsua izaki, asko erabiltzen da. Horregatik, papera eta kartoia murrizteko plan zehatza garatuko da. Ikasliburuak berrerabiltzeko planaren diseinu eta garapena. Hamaiketako eta meriendarekin, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko helburuarekin, Bock and Roll kanpaina. Hamaiketakoak eta meriendak eramateko poltsatxo berrerabilgarri bat da. Ikastetxeko jangelan, autokonpostaje programa ezarriko da. Irakasleen tutoretzapean konpostatzen ikasiko dute ikasleek eta ikastetxeko biohondakin guztia konpostatuko dute. Baratza ekologikoa antolatuko da eta ingurumenari dagozkion ikasgaiak lantzeko adibide praktiko moduan erabili ahalko da. Honela, elikaduraren garrantziaz jabetu eta garaian garaiko produktuak zeintzuk diren ere ikusi eta ikasiko dute ikasleek. Ikastetxean sortzen diren hondakin guzti-guztiak gaika biltzea ahalbidetuko duen plangintza diseinatu eta martxan jarriko da. Biltzen denaren auditoriak egiteko metodologia ere zehaztu daiteke. Honela, etengabeko hobekuntzaren gurpilari eragiteko eskainiko digute auditoria horien emaitzek. ESKOLA BERDEAK MUNDU MIRA KOOPERATIBA

×