• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
Berpizkundea
 

Berpizkundea

on

  • 3,523 views

Berpizkundearen arteko errepasoa (Arkitektura, Eskultura, Pintura).

Berpizkundearen arteko errepasoa (Arkitektura, Eskultura, Pintura).

Statistics

Views

Total Views
3,523
Views on SlideShare
3,516
Embed Views
7

Actions

Likes
0
Downloads
50
Comments
0

1 Embed 7

http://www.slideshare.net 7

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Berpizkundea Berpizkundea Presentation Transcript

    • Berpizkundeko artea Errepasoa
    • Berpizkundeko arkitektura Berpizkundeko arkitektura XV.mendearen hasiera eta XVII.mende bitarteko arkitektura da, Europako erregio desberdinetan aldakorra izanik. Grezia eta Erroma klasikoen forma artistikoen berrerabilera suposatu zuen. Berpizkundeko estiloak azpimarratzen du simetria, proportzioa, geometria eta parteen erregularitatea Aintzinean egin zen moduan. Erromako arkitektura bereziki garrantzitsua izan zen adibide asko zeudelako. Zutabeak, pilastrak eta dintelak era ordenatu batean erabiltzen ziren, eta baita erdi-puntuko arkuak, kupula hemisferikoak, nitxoak eta aedikuluak erabiliak izan ziren Erdi Aroko eraikuntzetan erabilitako proportzio sistemak baino sinpleagoak izanik.
    • Berpizkundeko arkitektura Historiadoreek normalean honela bereizten dute: Berpizkundea (ca. 1400–1500); Cuattrocento ezagutua eta batzuetan Berpizkunde Goiztiarra bezala Goi Berpizkundea (ca.1500–1525) Manierismoa (ca. 1520–1600)
    • Berpizkundeko arkitektura Cuattrocento Cuattrocento-n, arkitektura eta ordenako kontzeptuak ikertu eta formulatu ziren. Antzinate klasikoko ikerketak detaile eta dekorazio klasikoko ikerketa eraman zuen. Espazioa, arkitekturako elementu bezala, Erdi Aroan erabilitakoaren era desberdinean aplikatu zen. Espazioa proportzio logikoa jarraituz antolatu zen, forma eta erritmoa geometriari lotuta, eta ez intuizioa jarraituz Erdi Aroan bezala. Arkitektura honetako lehen adibidea Florentziako Basilica di San Lorenzo, Filippo Brunelleschi-k egina da (1377–1446)
    • Berpizkundeko arkitektura Goi Berpizkundea Goi Berpizkunde bitartean, Antzinate klasikotik eratorriko kontzeptuak garatu ziren eta ziurtasun handiagoz erabili ziren. Arkitektorik errepresentatiboena Bramante da (1444–1514) arkitektura klasikoa eraikuntza garaikidetan aplikatu zituela. Bere San Pietro in Montorio (1503) zuzenean inspiratzen zen Erromatar tenplu zirkularretan. Dena den, forma klasikoen esklabu bat izan zen eta bere estiloa Italian dominatu zen XVI.mendean zehar.
    • Berpizkundeko arkitektura Manierismoa Manierismo bitartean, arkitektoek ikertu zuten forma arkitektonikoak erabiliz harreman solido eta espazialak azpimarratzeko. Berpizkundeko armoniako idealak tokia utzi zien imajinazio handieneko eta askeagoak ziren erritmoei. Manierismoko arkitektorik hoberena Miguel Angel izan zen (1475–1564); berak sortu zuen orden digantea, pilastra handi bat fatxadako behetik goraino dihoala. Berak erabili zuen hau Campidoglio-n Erroman. XX.mendea baino lehen Manierismo hitzak konnotazio negatiboak zituen baina gaur egunean ez dauka zentzu berdinik, beste estilo baten izena bezala ikusten dela baizik.
    • Berpizkundeko arkitektura Berpizkundeko arkitekturako ezaugarriak: Erromatar arkitekturako ezaugarri klasikoak Berpizkundeko arkitektoek adoptatu zituzten. Dena den, eraikuntzen formak eta helburuak aldatu ziren denborarekin, hirien morfologia bezala. Lehen eraikuntzen artean Erromatarrek inoiz erabili ez zuten eliza mota bat zegoen. Ez zegoen ezta eredurik ere merkatari aberatsen egoitzak eraikitzeko XV.mendean. Bestalde, ez zegoen eskaririk kirola egiteko eraikuntza handietarako edo bainu etxe publikoetarako, Erromatar Inperioan zegoen bezala. Orden klasikoak analizatu eta helburu desberdinez erabili ziren.
    • Berpizkundeko arkitektura Elementuak: Oinplanoa Berpizkundeko eraikuntzako oinplanoak laukiak dira, itxura simetrikoz eta modulu baten erabileran oinarrituak. Eliza batean modulua izaten zen absideko zabalera. Oinplano eta fatxada integratzeko beharra lehenengo aldiz agertu zen Filippo Brunelleschiren obretan, baina bere laneko aspektu hau inoiz ez zen garrantzitsuenentzat hartua izan. Hau demostratzeko lehenengo eraikuntza Mantuako San Andrea, Albertik egina izan zen. Oinplanoaren garapena arkitektura zibilean XVI.mendean gertatu zen Palladioren obrekin.
    • Berpizkundeko arkitektura Elementuak: Fatxada Fatxadak ardatz bertikalaren inguruan simetrikoak dira. Elizetako fatxadak normalean frontoi batez koroatzen dira eta pilastra, arku eta taulamentu sistema baten bidez antolatzen dira. Zutabeak eta leihoak progresio bat jarraitzen dute erdialderuntz. Eraikuntza zibilak normalean erlaitza batez amaitzen dira. Hutsuneen errepikapen bat ematen da solairu bakoitzean eta erdiko partea azpimarratzen da elementu batekin balkoi bat bezala edo elementu errustikoaz dituen elementu batez. Fatxadako proto-eredu bat da Florentziako Palazzo Rucellai (1446 and 1451) hiru motako pilastraz.
    • Berpizkundeko arkitektura Elementuak: Zutabeak eta Pilastrak Erromatar zutabe ordenak erabiltzen dira:Tuskaniarra, Dorikoa, Jonikoa, Korintiarra eta Konposatua. Ordenak izan daitezke egiturazkoak, hau da, arku edo arkitrabe baterako euskarria, edo dekoratiboak, hormaren kontra jarriak pilastrak bezala. Berpizkunde bitartean arkitektoek gustukoa zuten zutabe, pilastra eta taulamenduak erabiltzeko sistema integratu bat bezala.
    • Berpizkundeko arkitektura Elementuak: Arkuak Arkuak semizirkularrak dira edo segmentuzkoak (Manierismoan). Arkuak normalean arkadak osatzen agertzen dira, kapiteldun pilaretan edota zutabetan eutsiak. Taulamenduko zati bat egon daiteke kapitela eta arkuaren salto tartean. Elementuak: Gangak Gangek ez dute ertzik. Erdi puntuzkoak edo segmentalak dira, plan lauki bati jarraituz, Gotikoko laukizuzenaren partez. Kanoi ganga, itzultzen da arkitekturara.
    • Berpizkundeko arkitektura Elementuak: Kupulak Kupula maiztasunez erabiltzen da, bai kanpotik ikusten den egiturazko elementu bat bezala edo barrualdean sabaiko parte bezala, bakarrik barrutik ikusten dela. Kupulak gutxitan erabili ziren Erdi Aroan baina Burneleschiren arrakasta ondoren Santa Maria del Fiore-n eta Bramanteren San Pietro in Montorio-n (1506) Erroman, kupula oinarrizko elementua bilakatu zen elizetako arkitekturan eta beranduago arkitektura zibilean, Palladioren Villa Rotonda-n bezala. Elementuak: Teilatuak Sabaiak osatzen dira estalki lauez batzutan kasetoiez dekoratuak. Ez dira irekiak uzten Erdi Aroko arkitekturan bezala. Normalean margotzen eta dekoratzen dira.
    • Berpizkundeko arkitektura Elementuak: Ateak Normalean dintelak izaten dituzte. Arku batez inguraturik egon daitezke edota gainean hiruki formako edo segmental frontoi bat izan dezakete. Irekitzen ez diren ateak normalean arkuz osatzen dira eta normalean klabe handiak izaten dituzte. Elementuak: Leihoak Leihoak binaka ager daitezke arku semizirkular baten azpian. Dintel zuzenak izan dezakete edota hiruki formako edo segmentuz osaturiko frontoiak, normalean alternatzen direla. Leihoak eraikuntza argitzeko erabiltzen dira eta arkitektura zibilean bistak izateko ere. Beirategiak, nahiz eta batzuetan agertu, ez dira ugariak.
    • Berpizkundeko arkitektura Elementuak: Hormak Normalean kanpoko horma harlandu landuaz eginak dira, eta lerro zuzenetan antolatzen dira. Izkinak azpimarratzen dira harlandu handiegiak jartzen. Oinarriak eta beheko solairuak zarpilenak dira. Barrutik hormak igeltsuz estaltzen dira, normalean kolore zuriz. Espazio formalenetan barruko hormak freskoz dekoratzen dira. Elementuak: Detaileak Patioak, moldurak eta detaile dekoratiboak prezisio handiz egiten dira. Berpizkundeko teoria garrantzitsuena Erromatarren detaileak ikertzea izan zen. Orden bakoitzak bere berezko detaileak izango ditu. Leiho eta ateen ondoko moldurak plano berdinean daude, ez dira abozinatuak, Erdi Aroan bezala. Eskulturak nitxoetan edo plintoen gainean jartzen dira. Ez daude arkitekturan integratuak.
    • Berpizkundeko arkitektura Italiar Berpizkundeko eraginak: Italian gotikoa ez zen erabat garatu. Hiriek, independenteak izanik, artisten mugimenduan eragina izan zuten. Hirietan merkataritza aberatsa zegoen. Aita Santuaren itzulerak Erromara erlijioari bultzada handia eman zion. Inprimategiko zabalera ideia berrien zabalera erraztu zuen eta ezagupenak lortzeko gogoa piztu zen. Humanismoak gizakia munduko zentroa bilakatu zuen. Patronatuak artisten lana mantendu zuen.
    • Berpizkundeko arkitektura Cuattrocento : Brunelleschi Bere elementu esanguratsuena ordena da. Erromako aztarnen artean agertu ziren eraikuntzetan orden matematiko sinple bat zegoela ikusi zuen. Bazegoen norma bat Erromatar arkitekturan —arku semizirkular baten zabalera bere altuerako bikoitza da. Erromatar arkitekturako ikerketa honetatik simetria eta proportzioarekiko zaletasuna etorri zen eta eraikuntzak kontuan hartzen dira bere osotasunean beste detaileak haien arteko eraginak izaten. Lanak: Florenziako Katedraleko kupula, Hospital degli Innocenti, San Lorenzo
    • Berpizkundeko arkitektura Cuattrocento : Michelozzo Arkitekto honek Medici familiako patronatuan lan egin zuen eta bere eraikuntzarik famatuena Palazzo Medici Riccardi da. Beranduago Villa Medici Fiesole-n eraiki zuen. Berpizkundeko estiloan Italiatik kanpo lan egin zuen lehen artistenetako bat da. Palazzo Medici Riccardi klasikoa da detailetan eta bere leihoak frontoiekin eta ate sartuekin, baina bere zutabeetan ez zuen ordenarik erabiltzen, Brunelleschi edo Alberti bezala. Honen partez, Michelozzo-k harri zarpailenak errespetatu zituen. Hiru maila erabiltzen zituen, bakoitza eskema bat jarraituz eta eraikuntza amaitzen zen Erromatar estiloko erlaitza batez, asko proiektatzen zela (2,5 metro).
    • Berpizkundeko arkitektura Cuattrocento: Alberti Alberti-k kontsideratzen zuen arkitektoa ardura sozial handiko pertsona bat bezala. Eraikuntza anitzak egin zituen, baina ez zuen bere burua ikusten eraikingile batena bezala, inspektore bat bezala baizik. Eraikuntza dinamikoak. Garaipeneko fatxadak, kontraste handiz markatuak. Pilastra ordenako proiekzioa eraikuntzako elementuak definitzeko. Argiak eta itzalak eraikuntzaren gainean efektu dramatikoa dute. Lanak: Mantuako San Andres, Palazzo Rucellai eta Santa Maria Novella.
    • Berpizkundeko arkitektura Goi-Berpizkundea : Bramante Erroman Bramantek “forma arkitektoniko perfekto” bezala ezagutzen dena sortuzuen, San Pietro in Montorio-ko klaustroan egindako Tenpletea . Tenplu zirkular txiki hau San Pedro martirizatua izan zen tokian eraiki zen. Vestaren tenplu-ko aztarnetan oinarritua dago, Erromako sakratuena. Kontrastea sortzen du honen inguruan dagoen klaustroarekin. Bramantek Vaticano-n egin zuen lan eta bere proiektua aukeratua izan zen San Pedroren Basilika eraikitzeko. Lanak: San Pietro in Montorio, Santa Maria delle Grazie
    • Berpizkundeko arkitektura Goi-Berpizkundea: Sangallo Bere ospea Farnese Jauregia-rekin lotuta dago, garaiko jauregirik handiena, 1530ean hasita. Handitasuneko inpresioa bere proportzioetan datza, (56 m luzera eta 29.5 metroetako altuera) eta bere kokapena plaza batera ematen. Proportzio ederreko eraikuntza bat da, luxuzko etxe baterako normala ez zen ezaugarri bat. Adreilu estukatuz eraiki zen, ez harriekin. Arrosa kolorea duten hormekin kontrastean daude izkinetako harriak, atari sendoa eta detaile handiz egindako leihoen errepikapena k efektu boteretsuak ematen dituzte, dotoretasuneko eredu bat finkatuz jauregiak eraikitzeko.
    • Berpizkundeko arkitektura Manierismoa: Michelangelo San Pedroko kupula diseinuko maisu-lan bat izan zen, bi azalak erabiliz, bat bestearen kanpotik eta dena koroatuz linterna handi batez, Florentzian bezala, bere nerbioekin. Kanpoaldean orden digantea erabili zuen, eta elementu guztiak elkartu zituen erlaitza handi batez eraikuntza osotik zabaltzen dela. Liburutegi Laurentzianoa: Eraikuntza baxu eta luzea da, egurrezko sabaia duela. Argiz beteriko gela bat da, pilastren artean agertzen diren leiho ugariekin. Bestibulua, bestaldetik, altua da, eta eskailera bat dauka liburutegira eramateko. Hiru besoak ditu eta balaustrada oso landua. Eskailera ikaragarria da, batez ere erdiko parteko eskailerak altuera handiagoa dutelako alboetakoak baino.
    • Berpizkundeko arkitektura Manierismoa: Palladio Palladiok eraldatu zuen jauregi eta elizetako ereduak Klasizismoko bere interpretazio bereziaz. “Garaipen arkuak” erabiltzen zituen dekoratzeko, hau da, arkuak laukizuzen batez inguratzen dira eta hau erabiltzen zuen leiho guztietan. Erromatar Inperioko motibo hau normalean Paladioren Arku izenez ezagutzen da. Lanak: Villa Capra, San Giorgio Maggiore.
    • Berpizkundeko arkitektura Geografia: Frantzia XVI.mendeko lehen urteetan Frantsesak gerretan sartuak egon ziren Italiako Iparraldean eta honela Berpizkundeko artea bereganatu zuten, ez bakarrik gerrako botina bezala, estiloko ideiak hartu zituztela baizik. Loirako Bailara-n eraikin ugari egin ziren, gaztelu motakoak, famatuena izanik Château d'Amboise (c. 1495) non Leonardo da Vinci bere azken urteak pasatu zituen. Estilo hau dominantea izan zen Frantzisko I-aren garaian.
    • Berpizkundeko arkitektura Geografia: Herbehereak Pinturan bezala, arkitekturak denbora behar izan zuen hona iristeko eta inoiz ez zituen ezabatu elementu gotiko guztiak. XVII.mendeko hasierako urteetan Amsterdam-eko Berpizkunde estiloa garatu zen, klasizismoaren esklaboa izan gabe eta elementu dekoratibo ugari erabiliz. Emaitza Manierismoa bezala kontsideratzen da. Tokian tokiko ezaugarrien artean herriko etxe altuak, Holandar gabletea dutela eta hiruki formako frontoien erabilera ate eta leihoen gainean, beste herrietakoak baino askoz altuagoak direla erabiltzen dira, gabletearen forma imitatuz.
    • Berpizkundeko arkitektura Geografia: Ingalaterra Elizabeth I-ren garaian iritsi zen, Herbehereta-n zabaldu ondoren non Holandar gabletea sortu zen, eta Flamandar diseinu geometrikoak hormak ornatzeko. Estilo berria agertzen da etxe altu eta handietan Longleat House bezala. Berpizkundeko arkitekto ezagunena Ingalaterran Inigo Jones (1573–1652) izan zen. Honek arkitektura Italian ikasi zuen, Paladioren eraginak jasotzen. Bere eraikuntza famatuena Queen's House Greenwich-en da eta Banqueting House Whitehall-en. Lan hauek, lerro garbiz eta simetria iraultzaileaz kontrastatzen zuten aurreko garaiko dorre eta almenekin.
    • Berpizkundeko arkitektura Geografia: Espainia Espainian, Berpizkundea forma gotikoekin nahasia agertu zen XV.mendeko azken hamarkadetan. Estilo berriak Plateresko izena du, fatxada oso dekoratuak dituelako, zilarginen lana gogoratzen duelako. Orden klasikoak eta kandelabroen motiboak (candelieri) libreki konbinatzen dira forma geometrikoak eratuz. XVI.mendearen erditik, Pedro Machuca, Juan Bautista de Toledo eta Juan de Herrera arkitektoekin Erromako ereduarekiko lotura handiagoa dago, batzuetan Manierismoa aurreratuz, adibideak dira Granadako Karlos V.aren jauregia eta Escorial.
    • Berpizkundeko eskultura Natura eta giza gorputzaren aurkikuntza Antzinatasunaren imitazioa baino garrantzitsuagoak izan ziren. Polikromia, urreztatuak eta erabilitako teknika desberdinak lanetako efektu piktorikoak azpimarratzeko erabili ziren. Berrikuntza bat artistaren aldaketa izan zen, ez zelako artisau bat baizik eta edertzeko helburua zuen pertsona bat. Eskultura eta pintura elkarrekin agertu ziren askotan. Proiektuak garrantzitsuak izan ziren Florentzia bezalako hirietan non lehiaketak antolatzen ziren lan garrantzitsu bat egin behar zenean, Baptisterioko Ateen kasuan bezala.
    • Berpizkundeko eskultura Cuattrocento bitartean definitzeko eta idealizatzeko joera dago, giza gorputzaren irudikapen perfektua baino naturalista. Berrikuntza edertasunaren kontzeptua da, gaztetasunean oinarritua, zahartzaroa boterea mantentzean gazteak isolatu nahi bazuen ere. Eskulturek hiru ezaugarri dituzte: Tradizio gotikoa Antzinatasunaren gaurkotzea Ikuspuntu sinplearen errekurtsoa, frontalitatea azpimarratuz.
    • Berpizkundeko eskultura Hilobietako eskultura: Horman egindakoa gehien erabilitakoa izan zen. Horman egindako hilobi hauetan erretaulen formen eragina nabaritu zen: bazterrak pilastratan bertikalki lerrokaturiko irudi txikiz dekoratzen ziren. Artistek hiru zatietako egitura bat onartu zuten, erdiko arkua non hildakoaren irudia agertzen zen eta aldamenetan beste nitxoak santu edo bertuteen irudiz beteta. Hildakoaren irudikapenaren garapenak erretratuko kontzepzio berri bat erakusten zuen. Aurpegien irudikapena askotan idealizatua zen.
    • Berpizkundeko eskultura Zaldi gaineko eskulturaren berreskurapena Pertsonai bat zaldi gainean tamaina errealean eskultoreentzako gai erakargarria zen baina ez zen posible izan hasiera batean, egiteko kostea oso altua zelako eta batez ere arazo teknikoak zeudelako brontzea urtzeko. Monumentu hauek erabiltzen ziren gizonezko famatuen bertute hiritar eta sekularrak azpimarratzeko eta Marco Aurelioren eredua jarraitu zuten. Hasieran beste ereduak irauten ez zuten materialetan egin ziren. Adibiderik onenak dira Condottiero Gattamelata Donatellok egina, eta Condottiero Colleoni, Verrochiok egina.
    • Berpizkundeko eskultura Erretratua Medailetako artea garatu zen Izaki baten bereizgarriak zehaztu eta definitu nahi zuten, arreta berezia jartzen fisonomian eta psikologian, eta denboraren pausoa ahaztu gabe. Emakumezkoen erretratuek edertasuneko bilakaeran kontzentratzen ziren eta artistak inspiratu zituzten edertasuna ohorazteko, trataera biguna eta delikatuagoarekin.
    • Berpizkundeko eskultura Biluzik Gizonezkoena gehiago agertzen da. Tradizio gotikoa jarraitzen dute. Emakumezkoen biluziak brontzezko irudi txikietan antzinako irudiak imitatzen agertzen dira. Gizonezkoen irudiek tailerrak okupatuak mantendu zituzten. Eredu batzuk dira Miguel Angelek egindakoak: Bako eta beranduago, David.
    • Berpizkundeko eskultura Manierismoa Lanek fantasia eta maniera-ren artean oszilatzen zuten (Miguel Angelen eredua jarraituz) Batzuetan ideala nahiago izaten zuten Irudi boteretsuak egiten ziren luzatuak eta pisurik gabekoak egin beharrean Taldeak espiral uhinduz animatzen ziren, gorputza sumindu eta bihurgunetsuz Gehiegizko espresioa, batzuetan morbidoa eta gauza arraroak nahigo izaten zituzten Dekadentziako sinbolo bat izan beharrean, dibertsitate honek artearen bilakaera azpimarratzen du.
    • Berpizkundeko eskultura Materialak eta teknika Brontzeak beste material bitxiak ordezkatu zituen. Urtzen zen eta zizelkatuz bukatzen zen. Hasieran ez zen leunduta. Marmola eta kareharri finaren erabilera arrunta Irudien detaileak urreztatzen ziren Hondoak koloreztatuak izan daitezke
    • Berpizkundeko eskultura Autoreak eta adibideak: Ghiberti: Florentziako Baptisterioko Ateak (Ekialdeko Ateak eta Paradisuko Ateak) Donatello: David, Condottiero Gattamelata Michelangelo: (Terribilita) Piedadeak, David, Medicitarren Hilobiak Manierismoa: • Cellini: Perseo • Berruguete: Toledoko Katedraleko Aulkiak • Leoni: Karlos V.aren erretratuak
    • Berpizkundeko eskultura Manierismoa: Materialak: estuko, igeltxo, kareharria eta batzuetan marmola txikituaz modelatzeko egokia da. Efektuak lortzeko bilakaera askotan kontzentratzen da polikromiako efektuetan. Iturrietan eskultura eta uraren efektuak konbinatzen dira. Hilobietan material nagusiak marmola eta brontzea dira. Artistak ibiltariak ziren, eta erregeek haien gorteetara erakartzen zituzten.
    • Berpizkundeko pintura Naturalismoa: Pertsonak diren bezala irudikatzen dira Behaketa oinarrizkoa da Arrazionalismoa: Gauzak irudikatzen dira arrazoia jarraituz Perspektiba eta ondoen erabilera Unibertsalismoa: Gaiak edozein kulturarako orokorrak dira Giza irudiarekin lotuak
    • Berpizkundeko pintura Idealizazioa: Pertsonaiak idealizatzen dira Ez dute deformaziorik Ordena, proportzioa eta armonia: Gauzek lasaitasuna eta sosegua transmititzen dute Perfekzioa: Perfektoki bukaturiko lanak Detaile txikiarekiko zaletasuna
    • Berpizkundeko pintura Euskarriak Horma pintura Italian arrunta zen; mosaikoak mural pinturari tokia utzi zion Venezian Mihiseak garrantzia hartu bazuen ere, egurra maiztasunez erabiltzen zen Poliptikoak arruntak ziren Espainian eta Europako Iparraldean, Italian panel bakarra erabiltzen zen bitartean.
    • Berpizkundeko pintura Teknikak: Italian freskoak jarraitu zuen Liburuen iluminazioak garrantzia galdu zuen inprimaturiko liburuen agerpenarekin Grabatua, egurrean edo kobrean, garatu zen Marrazkia garrantzitsuagoa bilakatu zen Tenplea olioz ordezkatu zen sistematikoki.
    • Berpizkundeko pintura Gaiak: Erlijiosoak garrantzitsuak izaten jarraitu zuten, bereziki Europako Iparraldean eta Espainian. Italian mitologia garrantzitsuagoa zen Erretratuaren garapena Paisaiak, independentea ez bazen ere, obretan garrantzi gehiago lortu zuen.
    • Berpizkundeko pintura Konposaketa: Espazio arrazionala, perspektiba lineala eta atmosferikoaren erabileraz Irudiaren antolakuntzak arreta handiagoa jartzen zuen erdian, inguruan baino Formak batzuetan antolatzen dira forma sinpleak jarraituz. Paisaietan ohiko motiboak edo Erromatar inspirazioko arkitekturak agertzen ziren.
    • Berpizkundeko pintura Marrazkia, kolorea eta pintzelada: Urre kolorea desagertu zen eta baita kolore argiak obrako zonalde estrategikoetan Dibertsifikatutako paleta, normalean nahiko argitsua Oleoaren erabilerak detaileen irudikapena posible egin zuen (transparentziak, luminositatea) Sfumato-ko garaipena.
    • Berpizkundeko pintura Irudiak: Aurpegiak errealismo berri batez beteta daude Gorputzek forma errealak imitatu behar dituzte. Idealizazioarekiko kezka, bereziki biluzietan, edertasuneko kanonak erabiliz Edertasunaren erabilera honen aurkakoaren agerpenera eraman zuen ere, irudi itsusi eta karikaturizatuz.
    • Manierismoko pintura Teknika eta euskarria: Berpizkundeko berdinak dira Irudien formatua: • Handia eliza eta palazioetan • Txikia irudietan Gaiak: Erlijiosoak gehienetan Mitologia eta alegorien irudikapen hobetua Erretratua gehiago garatu zen
    • Manierismoko pintura Konposaketa, marrazkia, kolorea eta pintzeladak: Sorpresa sortzeko pentsatua Konposaketak ez daude zentratuak Koloreak ez dira arruntak Irudi anitzak Irudiak: Sorpresa sortu nahi dute Deformazioak eta lerro konplikatuak
    • Berpizkundeko pintoreak Massacio: Pertsonai materialak boterez eta dignitatez Detaileen perfekzioa Balio taktilen sentidua Freskoak margotu zituen Lanak: Brancaci Kapera
    • Berpizkundeko pintoreak Ucello: Bere obrek Erdi Aroko garaia gogoratzen dute Perspektibarekiko interesa Irudiak solidoak eta errealak dira Ez zekien nola erabili argia eta itzala Geometria aplikatuarekiko kezka Lana: San Romano-ko bataila
    • Berpizkundeko pintoreak Filippo Lippi: Freskoen autorea Madonak eta sainduen irudi serenoak egiten zituen Bere lanak denborarekin naturalistagoak bilakatu ziren. Tenpera erabiltzen zuen. Prezisio, sakontasuneko eta jarraitasun handiko lanak Lana: Madona
    • Berpizkundeko pintoreak Fra Angelico: Estilo sinplea eta honi sakrifikatzen zion perspektiba. Freskoa ugariak egin zituen Bere lanak dotoreak eta delikatuak dira Lanak: Anunziazioa, San Marko-ko komentuko freskoak.
    • Berpizkundeko pintoreak Piero della Francesca Perspektiba eta geometria bere lanetan nagusitzen dira Koloreko masa handian antolatzen zituen eta hauekin azpimarratzen zuen eskema geometriko bat Paleta argia Zona handiak zuriz edo ia zuriz margotuak Lanak: Kristoren Bataioa, Jaiotza.
    • Berpizkundeko pintoreak Botticelli Estilo indibiduala eta graziaz betea Poesia bisuala Espazioko konstrukzio arrazionala errefusatzen zuen eta irudi solidoak ez zituen egin nahi Irudiak lehen planoan flotatzen dira, paisai dekoratibo baten aurrean Forma marraz mugatua Emakumezko edertasunaren eredua Lanak: Udaberria, Benusen jaiotza
    • Berpizkundeko pintoreak Mantegna Perspektibako maisua Eszena ikuspuntu baxu bati egokitua Scorzo Lanak: Kristo Hila Bellini Erretratu egile famatua Tamaina handiko pintura narratiboak Lana: Dux-aren erretratua
    • Berpizkundeko pintoreak Leonardo Erretrataturiko pertsonaien trataera delikatua Kontornoen gogortasun falta Sfumato edo koloreak aldatzeko era berezia, itzalak erabiltzen Begirada zuzenak esannahi enigmatikoz Tekniken barietatea, beti ez zirela arrakastatsuak izan Lanak: Mona Lisa, Arroketako Birjina, San Juan
    • Berpizkundeko pintoreak Rafael Konposaketako antolakuntza garbia Gehiegizko detailearen abundantzia Konposaketako estilo espansiboa, irudiak osotasun bat bezala egiten dituela eta ulertzeko errazak Pintura ez zen gertakari baten kopia baizik eta gertakari horren interpretazio subjektibo bat Leonardo eta Michelangeloren berrikuntzak erabili zituen Lanak: Atenaseko Eskola, Madonna Sixtina, Birjinaren ezkontzak.
    • Berpizkundeko pintoreak Michelangelo Bere irudiak era eskultoriko batean egiten dira, garrantzi handiz Mugimenduz beteriko irudiak Ezaugarri nagusia: terribilitá Kolore aberatsak, argiak orokorki Lanak: Sixtina Kaperako sabaia, Azken Epaiketako panela, Tondo Doni
    • Berpizkundeko pintoreak Giorgione Paisaia ondoa baino gehiago da Irudiak detailerik gabe egiten zituen Lana: Tenpestatea Tiziano Historiako pintura Poza handiko erretratuak Lanak: Karlos V Mülbherg-en, Bakanal Veronese Bolumen erregularrak Kolore gogorrak eta kontraste handiak Irudi konbentzionalak Lana: Canaa-ko ezkontzak
    • Berpizkundeko pintoreak Dürer Iparraldeko Berpizkundeko artistarik garrantzitsuena Auto-erretratuak egin zituen lehen artista Grabatzailea izan zen ere Erretaula onen eta erretratu boteretsuen autorea Gaien barietatea bere akuareletan Lanak: Adan eta Eba, Auto-Erretratua
    • Berpizkundeko pintoreak Grünewald Irudi erlijiosoak espresio bisionarioz Kolore intentsuak eta lerro mugituak Lana: Isenheim-go Erretaula Holbeing Gaztea Erretratu egile oso ona Erretratuek ez dute izaera islatzen Efektu ilusionistekiko zaletasuna Lanak: Enrike VIII , Enbaxadoreak Cranach Zaharra Erretratuak eta emakumeen biluziak Lanak: Lutero, Saxoniako Enrike Dukea
    • Berpizkundeko pintoreak Yañez de la Almedina Goi Berpizkundea Espainian sartu zuen Masip Italia eta Herbeheretako eraginak konbinatu zituen Juan de Juanes Kontra-Erreformako irudi idealak Leonardo eta Rafaelen eraginak Sfumato-ko efektuak
    • Manierismoko pintoreak Corregio Dotoretasuna, sfumato biguna eta xarmaz beteriko keinu intentzionalak Mitologia sentsualak, Benusak bezala Tintoretto Beroz beteriko irudiak Argia eta itzalaren efektuak Izakiaren kontzepzio kolosala baina dotoretasunez beteta
    • Manierismoko pintoreak Morales Debozioko irudiak Leonardorengan inspiratuak Sanchez Coello Espainiako erretratuko pioneroa Pose eta exekuzio sinple, dignitatea eta sobrietatea eta kolore epelak El Greco Kontra-Erreformako mistizismoak inspiratua Irudi luzangak Kolore intentsu eta ez arruntak Indarra eta energia