Barrokoa

Loading...

Flash Player 9 (or above) is needed to view presentations.
We have detected that you do not have it on your computer. To install it, go here.

0 comments

Post a comment

    Post a comment
    Embed Video
    Edit your comment Cancel

    Favorites, Groups & Events

    Barrokoa - Presentation Transcript

    1. BARROKOA Errepasoa
    2. Kronologia eta geografia
      • XVI. mendearen amaieratik 1750 arte.
      • Geografia: Europa osoa+ Amerika.
      • Garaiaren ezaugarriak:
        • Konflikto politiko eta erlijiosoak
        • Kolonizazio geografikoak
        • Zientzien garapena
        • Aurkikuntza astronomiko berriak  Eguzkia unibertsoaren erdia.
    3. Estilo Barrokoa
      • Hitzak inperfekzioa esan nahi du
      • Naturalismo berriak aurrerakuntza zientifikoak islatzen ditu.
      • Ekintza dramatikoak eta sentimenduekiko zaletasuna:
        • Argia eta koloreen kontrasteak
        • Testura aberatsak
        • Espazio asimetrikoak
        • Oinplano diagonalak
        • Gai berriak: paisaia, generoa, bodegoia.
    4. Estilo Barrokoa
      • Barietatea estilo barruan
      • Artea boterearen zerbitzuan
      • Bi gune nagusiak:
        • Erroma: Aita Santuaren autoritatea
        • Frantzia: monarkia boteretsua
      • Kontrarreformaren eragina
      • Balio plastikoekiko kezka
    5. Arkitektura: Ezaugarriak
      • Nabe luze eta estuen partez espazio zabalagoak edo forma zirkularrak
      • Argiaren erabilera dramatikoa
      • Ornamentazioen erabilera aberatsa
      • Sabaietako fresko handiak
      • Kanpoko fatxada erdiko proiekzio dramatikoaz
      • Barrualdea maskor bat bezala pintura eta eskultura kokatzeko
      • Efektu ilusionistak
      • Ekialdeko Europan tipula-kupulak
    6. Arkitektura: Italia
      • Berpizkundeko formetatik bilakatu ziren
      • Egitura handiekiko mugimendua, egitura flotanteak eta forma kurboz
      • Paisaia askotan gehitzen zen
      • Elementu berriak lorategiak, enparantzak, patioak eta iturriak bezala.
      • San Pedroren berrikuntzarako eragina, hirian forma klasikoak integratzea ekarri zuela.
    7. Arkitektura: Italia
      • Maderno
        • Vatikanoko fatxada egin zuen
        • Bere lanak Miguel Angelen diseinua partzialki desegin zuen
        • Bere lanean kupula konbinatu zuen Aita Santua publikoan agertzeko espazio batekin
        • Beste lanak:
          • Santa Maria della Vittoria
          • Palazzo Barberini
    8. Arkitektura: Italia
      • Longhena
        • Venezian lan egin zuen nagusiki.
        • Bere diseinua aukeratua izan zen Santa Maria della Salute eraikitzeko
        • Hau oinplano zentraleko eraikuntza bat da, kupula handi batekin, Veneziako sinboloa bilakatu zela.
    9. Arkitektura: Italia
      • Bernini
        • Arkitektura, pintura eta eskulturako fusio bat sortu zuen
        • Kupula faltsuak eta trompe-l’ oeil-ak erabiltzen zituen harridura sortzeko
        • Bere jauregiko fatxada eredua bilakatu zen, pilastra handiz oinarri sendo eta zarpailen gainean.
        • Lanak:
          • Sant Pedroko enparantza
          • Baldakinoa
    10. Arkitektura: Italia
      • Borromini
        • Bere lanak konbentzionalitatea eta askatasunaren arteko kontrastetik sortzen dira
        • Tradizioa oinarri bezala erabiltzen zuen, baina ez legea bezala
        • Lanak:
          • San Carlo alle Quattro Fontane
          • San Carlo Borromeo
          • Oratorio degli Fillipenses
    11. Arkitektura: Frantzia
      • Dotorea, ordenatua, arrazionala eta mugatua zen
      • Lerro zuzenez dominaturiko estiloa, klasizismotik gertu
      • Louis XIV.aren monarkiaren boterea erakutsi nahi zuen.
      • Lan nagusiak dira:
        • Louvre: Le Vay eta Perrault
        • Versailles: Le Brun, Le Vau, Le Notre
    12. Arkitektura: Europa Ertaina
      • Beranduago hasi zen, Hogeita Hamarren gerraren ondorioz
      • Austriak estilo inperiala garatu zuen Fischer von Erlach eta Hildebrandt-ekin.
      • Alemanian, Hegoalde katolikoan jesuiten ereduak jarraitu zituzten, Iparralde protestantean lanak horren garrantzitsuak izan ez ziren bitartean
      • Jauregietako arkitektura oso garrantzitsua izan zen zonalde osoan.
    13. Arkitektura: Ingalaterra eta Errusia
      • Ingalaterran Wren garrantzitsua izan zen
      • Barroko estiloa erabilia izan zen herrien plangintza urbanistikoa egiteko
      • Errusian oso dekoratiboa da, adreiluz egindako eliza tradizionalez; beranduago Herbeheretatik inportatu zen eta arte estrabagantea bilakatu zen.
    14. Arkitektura: Espainia
      • Hasieran Eskorialeko eredua jarraitu zen
      • Dekorazioa fatxadetan kontzentratzeko joera dauka
      • Rokoko garaian Churrigueresco estiloa zabaldu zen, ate inguruan izugarrizko ornamentazioarekin
      • Platereskoa (azken Berpizkundea zilarginen lana imitatuz) eta Churrigueresco Ameriketara esportatu ziren, bereziki Mexikora.
    15. Eskultura
      • Arte popularrenetariko bat da.
      • Bezeroak eliza eta noblezia dira.
      • Sinesmen erlijioso desberdinen espresioa da.
      • Boterea anuntziatzeko era bat bezala erabiltzen zen.
      • Lanak toki publikoetan kokatzen dira, enparantzetan, patioetan eta iturrietan.
    16. Eskultura: Ezaugarriak
      • Ikuspuntu desberdinetatik begiratu daitezken irudiak sortzen dira.
      • Egitura irekietarako joera.
      • Lerro konplexuak, diagonalak gehien erabilitakoa izanik.
      • Argiaren efektuarekiko interesa:
        • Azaleren trataera desberdina
        • Argia lortzeko batzuetan horma zulatzen dute.
    17. Eskultura: Ezaugarriak
      • Material desberdinen konbinazioa lan berdintsuan.
      • Keinu ikaragarriak.
      • Irudikaturiko pertsonaien giza trataera.
      • Irudi mitologiko eta erlijiosoak, bihozberatasun eta pasioz beteak.
      • Bolumenen antolamendu perfektua bilaturiko efektua lortu ahal izateko.
    18. Eskultura: Ezaugarriak
      • Tentsioa eta drama: tentsio handieneko momentuak
      • Argia eta itzalen kontraste bortitzak
      • Eskultura motak:
        • Erliebea
        • Erretratua
        • Zaldi gaineko erretratua
        • Alegoriak
        • Gai mitologikoak
        • Erlijiosoak
        • Aste Santuko eskulturak (Espainian)
        • Iturriak
        • Hilobiak
      • Desberdintasun erregionalak
    19. Eskultura: Italia
      • Bernini
        • Eskulturako estilo berri bat sortu zuen
        • Bere garaikideen pinturetan aurkitu zuen bere inspirazio iturria
        • Dramatismo eta naturalismoko sentsua (Caravaggioari jarraituz)
        • Harrian harrapatzen zuen mugimenduan zeuden giza gorputzen formak, izoztuak bailiren
        • Lanak:
          • Apolo eta Dafne
          • Santa Teresaren Estasia
          • Lau Ibaietako iturria
          • Tritonaren iturria
    20. Eskultura: Frantzia
      • Girardon
        • Nahiko klasikoa
        • Louis XIV.arentzat egin zuen lan
        • Iturri (Apolo Ninfak inguraturik), eta hilobien autorea (Richelieu)
      • Puget
        • Lan apasionatua
        • Italian hezia
        • Indar fisiko eta emozioen intentsitatea espresatzen zituen
        • Lana: Krotonako Milon
    21. Eskultura: Espainia
      • Eskultura erlijiosoa asko garatu zen
      • Aste Santuko prozesioetarako egiten zen.
      • Ezaugarriak:
        • Humanitatea (pasioak, bereziki sufrimendua)
        • Sufrimenduko sinboloak: odola
        • Banakako edo taldeko irudiak
        • Gehien erabilitako materiala egurra da (koloreztatua)
        • Gehitutako elementuak: benetako jantziak, kristalezko begiak, ilea
        • Irudi arruntak:
          • Mindutako Birjina (Dolorosa)
          • Ecce Homo (Kristo zutabe bati lotua)
          • Kristo hila
          • Kalbarioak
    22. Eskultura: Espainia
      • Gaztelako eskola: Gregorio Fernandez
        • Bere estiloak bilakaera izan zuen Gorteko manierismo finatik Barrokoko naturalismora.
        • Giza gorputza irudikatzen maisu bat izan zen, detaile, muskuluetako tentsioa, hezurren indarra eta haragi eta azaleko biguntasuna desberdinduz.
        • Janzkera pisutsu eta planoa, plegatu zuzenak eta gogorrekin, argia eta itzalen arteko kontrasteak sortuz.
        • Espresio dramatikoa
        • Polikromia sinplea (kolore lauak)
        • Lanak: Birjina Kristo Hilarekin, Kalbariorako bidea, Santa Teresa
    23. Eskultura: Espainia
      • Andaluziako eskola:
        • Tradizio klasiko handiagoa.
        • Artistek azken Manierismoko formak mantendu zituzten (izaki atletikoak, konposaketa dotorea, edertasun idealizatua).
        • Naturaltasun efektuak gehitzen dira emozioetan.
        • Artistak: Martinez Montañes, Alonso Cano, Pedro de Mena, Jose de Mora.
    24. Eskultura: Espainia
      • Andaluziako eskola:
        • Martinez Montañes: “ Egurraren jainkoa”
          • Edertasunarekiko maitasuna eta Manierismoko lasaitasuna Barrokoaren naturalismoz konbinatu zituen.
          • Figura dotoreak pose lasaietan
          • Giza emozioak, kontenituak
          • San Juan Evangelista
        • Alonso Cano
          • Barrokoa eta Klasizismoa konbinatzen zituen
          • Formaren purutasuna, espresio delikatua eta kontenitua
          • Anatomia ondo irudikatua eta lerro lirainak
          • Aurpegi obalak, begi malenkoniatsuz eta begirada pentsakorra
          • San Juan Baustista
    25. Eskultura: Espainia
      • Andaluziako eskola:
        • Pedro de Mena:
          • Formako sinplifikazio handiagoa
          • Eduki espirituala
          • Sentimendu puruak edo animoko jarrerak: estasia
          • Alkantarako San Pedro, Ecce Homo
        • Jose de Mora:
          • Sinpletasuna eta espresioa
          • Min errealista
          • Aurpegiak introspekzioko espresioz eta begirada tristez
          • Kontsolamenduko ezintasuna
          • Bakardadeko Birjina
    26. Eskultura: Espainia
      • Pasos edo prozesioetako eszenak:
        • Material arin eta galkorrekin eginak hasieran
        • Egurra lantzea XVII. mendetik popularra zen
        • Polikromatuak eta gehigarri faltsuz: kristalezko begiak eta malkoak, boliko hortzak, ilea
        • Ikuspuntuak kontutan hartzen dira
        • Lan desberdina pertsonaietan:
          • Onak: metikulosoak, ederrak ikusteko, modarik gabeko janzkeraz
          • Gaiztoak: detaile gutxiago, gehigarririk gabe, itsusi eta desatseginak, janzkera garaikideak
    27. Eskultura: Espainia
        • Egurrezko plataformatan muntatuak: eszenak benetakoak dirudite mugimenduarekin
        • Irudi nagusiak desmuntatzen dira aldaretan jartzeko eta gaiztoenak gordetzen dira
        • Famatuak ziren Valladolid-ekoak Gregorio Fernandez-ek eginak
        • XVIII. mendeko gainbehera.
    28. Eskultura: Espainia
      • Azken barrokoan Frantziar eta Italiar eraginak daude
      • Klasizismo berriaren sorkuntza
      • Murcia-k garrantzia hartu zuen: Salcillo
        • Napoliko eskolaren eragina (Belenetako tradizioa)
        • Mugimendua, delikatua eta edertasun biguna
        • Formen perfekzioa, dotoretasuna eta errefinamenduaren bila
        • Dinamismo handia
        • Material gehituak eta polikromatuak
      • Luisa Roldan
        • Tamaina handiko irudiak eta terrakotaz egindako konposaketa txikiak
    29. Pintura
      • Gaiak: erlijiosoak eta profanoak (mitologikoak, alegorikoak, historikoak edo erretratua)
      • Konposaketa: konplexuak; talde handiekiko gustua, arreta deitzeko zentro desberdinez. Erretratuetan aldiz bakarrik oinarrizko elementuak
      • Lerroak: dinamikoak eta konplexuak. Diagonala nahiago dute edota horizontal eta bertikalen konbinaketak
      • Kolorea: aberatsa, efektu handiz olioaren erabileragatik eta kontrasteak zonaldearen arabera
      • Elementu arraroak: bigarren mailako planoak, ispiluak
    30. Pintura
      • Irudikapen motak:
        • Erlijiosoak: martirioak, sufrimendua eta odola
        • Mitologikoak: normalean pertsonai garaikideekin garatuak
        • Alegorikoak: bertuteak eta bekatuak pertsonak bezala irudikatuak
        • Erretratuak: erregeenak, burgesiarenak (doelen), behartsuak, elbarrituak
        • Ohiturak: eguneroko bizitza
        • Historikoak: gertakari historikoen testigantza
        • Paisaiak: inoiz ez dira erabat lasaiak
        • Bodegoiak: janaria eta landareak, loreak eta animaliak
        • Vanitas: heriotzaren paper berdintzailea gogoratzen dute
    31. Pintura : Italia
      • Caravaggio
        • Oso naturalista
        • Teologikoki ez-zuzena
        • Argiko kontraste izugarriak
        • Konposaketa zailak
        • Tenebrismoaren sortzaile bezala ezagutzen da
        • Lanak: Emaus-eko Afaria, Birjinaren Heriotza, San Mateoren Konbertsioa
    32. Pintura : Italia
      • Carracci
        • Caravaggioren eragina jaso zuen
        • Naturalismoa
        • Mundu perfektu eta idealizatua
        • Bere lanak Caravaggioarenekin konparatuak guztiz desberdinak dira
        • Lanak: Cerasi Chapel
    33. Pintura : Flandes
      • Rubens
        • Artista oso bat zen
        • Antolokuntza eta errealismo eta idealismoko zentzua zuen
        • Aurkakoen arteko armoniak gustukoak zituen
        • Erromantikoa baino tradizio klasikoetan oinarritua
        • Lanak: Hiru Graziak, Amodiozko Lorategia, Medicci-ko Katalinaren erretratua
    34. Pintura : Flandes
      • Van Dyck
        • Rubens-en ikaslea
        • Bere lanetan izaera malenkoniatsu bat ikusten da
        • Aristokraziako erretratuak
        • Lanak: Karlos I
      • Jordaens
        • Generoan eta banketetako eszenetan espezializatua
        • Argia eta itzaleko kontraste gogorrak
        • Irudi errealistak
        • Lanak: Erregeak edaten du
    35. Pintura : Herbehereak
      • Rembrant
        • Argia eta itzaleko erabilera misteriotsua
        • Irudi dramatikoak pinturako azalera betetzen dutela
        • Pintzelada azkarra eta boteretsua
        • Formaren imitazio zehatza ordezkatu zuen honen sugestioarekin: pintura bukatugabea ematen zirudien
        • Paleta mugatua baina koloreak irudikatzeko gaia izanik
        • Kapa konplexuetan egiten zuen lan
        • Kontu handia medioko nolakotasun fisikoekiko
        • Lanak: Errondako Gaua, Saskia bainuan, Judutar Andregaia, Filosofoa
    36. Pintura : Herbehereak
      • Hals
        • Taldeei bizitza eman zien
        • Erretratuak eta karikaturak
        • Bere garairako konbentzionalak ez ziren lanak
        • Irudikapen azkarrak, argiko ukimen batzuekin
        • Lanak: Neska Ijitoa
      • Vermeer
        • Etxeetako barrualdeak
        • Konposaketako zentzu lasaia eta espazioko ordena
        • Mundano, etxeko ekintzetako errekreazioa
        • Kamara iluna erabiltzen zuen perspektiba esageratzeko
        • Lanak: Perlako Neska, Delft-eko bista, Geografoa, Emakumea eskutitza idazten
    37. Pintura : Frantzia
      • Poussin
        • Eskola klasikoaren fundatzailea
        • Mitoak, oinarrizko irudiak eta sentsualitatea
        • Lanak: Et in Arcadia Ego
      • La Tour
        • Argiaren eraginarekin kezkatua
        • Klaroskuro efektuak eta argi artifizialaren zabalkuntza
        • Lanak: Maria Magdalena
      • Le Nain
        • Bizitza arrunta, nekazariak eta pobreak
        • Pertsonai serioak, ez komikoak edo dotoreak, ezta pikaroak edo satirikoak
        • Lanak: Nekazarien Familia
    38. Pintura : Espainia
      • Zurbarán
        • Erretratuen pintorea
        • Gai nagusiak: erlijiosoak (santuak, orden monastikoen partaideak)
        • Austeroa, gogorra eta mugarik gabeko irudiak
        • Bodegoiak
        • Lanak: Guadalupeko Monasterioko pinturak, Santa Casilda, Limoietako bodegoia
    39. Pintura : Espainia
      • Velázquez
        • Mota guztietako gaiak
        • Gorteko pintorea zen eta Italiara joan zen artelanak erosteko eta horrela maisu klasikoen lana ezagutu zuen
        • Erretratuak: erret familia eta noblezia, horietako batzuk zaldi gainean, baina baita gorteko jende arrunta edo eskaleak (Olivares, Juan de Pareja, Esopo, Meninak)
        • Pintura erlijiosoak eguneroko gaiak bezala tratatzen dira, garrantzia emanez eguneroko bizitzako tresneri (Kristo Marta eta Mariaren Etxean)
    40. Pintura : Espainia
        • Lan mitologikoak bigarren planoan agertzen dira edo jende arruntekin irudikatuak (Hilanderak, Mozkorrak)
        • Historiako eszenak (Breda-ko errendizioa)
        • Biluziak (Ispiluko Benusa)
        • Paisaiak (Villa Medicci)
        • Generoko eszenak: garrantzi berdina ematen zien tresnei edo jendeari (Atsoa arrautzak frijitzen, Sevilla-ko ur –saltzailea)
    41. Pintura : Espainia
        • Ezaugarriak:
          • Detaile handia nahi zuenean
          • Airezko perspektiba
          • Pre-inpresionismoa (materia gutxi eta bukatu gabeko lanaren inpresioa)
          • Espazioaren kontzepzio berezia (ez du banatzen)
          • Oso barrokoak diren elementuen erabilera, ispiluak bezala, espazio ilusionista sortzeko
          • Koloreen aberastasuna
    42. Pintura : Espainia
      • Murillo
        • Bere lana ez da gogorra baina bere irudiek konbentzitzen dute
        • Errealista baina idealismo apur batez
        • Umeen pintore bezala famatua da eta bere obretan normalean eskaleak eta ume pobreak irudikatzen dira
        • Sortzez Garbiaren eredu bat sortu zuen, haizeak mugiturik eta putti edo aingerutxo pilo batekin
        • Lanak: Umeak fruta jaten, Bi emakume leiho batean, Txoriaren Familia Sakratua, Sortzez Garbia
    43. Rokoko
      • Frantziar estiloa barruko dekoraziorako
      • 1720. amaieratik garatu zen
      • Beste herrietan Frantziar Estilo bezala ezagutzen da
      • Ezaugarriak:
        • Galantea: luxuzko gauzak
        • Kontrasteak: asimetriak
        • Portzelana: elementu exotikoak Txinako artea imitatuz
    44. Rokoko: Arkitektura
      • Jendearen gustua erakarri zuen
      • Eraikuntza txikiak eta bereziak
      • Pergola dotoreak, kabineteak eta boudoireak
      • Hormak, sabaiak, altzariak eta metaleko lana apaintzeko
      • Forma fantastiko eta eskultorikoen bildumak
      • Lerro horizontala ia erabat desagertzen da
      • Maskorren formako bihurguneak
      • Hormak igeltxoz estaliak
      • Kolore zuria eta distiratsuak.
    45. Rokoko: Eskultura
      • Ez du apurtzen aurreko estiloarekin
      • Norma gorteetan finkatu zen eta apaingarria da
      • Eskailerak eta zutabeak atlanteekin normalak bihurtu ziren
      • Lorategiak eta parkeak lehen baino gehiago apaindu ziren eskulturak erabiliz. Hauek, banaka edo taldeak osatuz, iturrietan kokatzen ziren
      • Eskulturako gizarte papera zabaldu zen dinastietako eta nobleziako boterea erakusteko, bereziki hiriak zabaldu zirenean.
    46. Rokoko: Eskultura
      • Birtuosismo teknikoekiko gustua, forma distiratsuekin
      • Alegoriak askotan agertzen ziren sinboloen sistema konplexu bat dutelako
      • Erlijioa zertxobait gutxiago erabiltzen zen Ilustrazioa bitartean
      • Erretratuek errealitateari garrantzia ematen diote, psikologiako elementuz
      • Emakumeen erretratuak ez ziren oso serioak
      • Gizon handien kultua
      • Zaldi gaineko eskulturen ugaritasuna
      • Hilobi monumentalak.
    47. Rokoko: Eskultura
      • Bouchardon:
        • Forma garbiak, erritmo lasaia eta armoniotsua
        • Neoklasizismoaren aurreralaria
        • Lanak: Louis XIV
      • Houdon:
        • Irudi maitagarriak, anbiguo xamarrak
        • Lanak: Voltaire, La Frileuse
      • Pigalle: Paul Beltza, Marshal Saxonyren hilobia
      • Falconet: Pedro Handiaren zaldi gaineko eskultura
    48. Rokoko: Pintura
      • Garaiko depresio garaia irudikatu beharrean, goi klaseak eta jai galanteak nahiago dituzte
      • Sentsualitate ederra oso ondo irudikatzen da kolorearen laguntzaz
      • Solasaldiak, herriko bizitza idealizatua, Italiar eta Frantziar Artearen Komediako pertsonaiak irudikatzen dira, arte honetako espiritua erakutsiz
      • Irudi argalak, pose finkoekin, herriko eszenatokietan eta kolore finez margoturik.
    49. Rokoko: Pintura
      • Frantzia
        • Wateau
          • Humanidadea irudikatu zuen elementu nagusi bezala: haien arteko afinidadeak erakutsiz
          • Pertsonai dotoreak, kolore biziz
          • Lanak: Citera-rako itsasoratzea, Gilles
        • Fragonard
          • Pintore azkarra eta espontaneoa
          • Pertsonen eromena irudikatu zuen
          • Lanak: Kolunpioa
        • Chardin
          • Bodegoien maisua
          • Pinturak kolore marroietan, lainoarekin, baina errealitateari leialak izaten
    50. Rokoko: Pintura
      • Ingalaterra
        • Hogart
          • Karikaturak bere lan moraletan
          • Pintzelada azkarra eta indartsua
          • Lanak: Arrain saltzailea
        • Gainsborough
          • Paisaia eta erretratuaren artista
          • Pertsonai guztiak era jatorrean ikusteko trebetasuna
          • Lanak: Paisaia Ijitoekin, Egunsentia
    51. Rokoko: Pintura
      • Italia
        • Tiepolo
          • Pintura dekoratiboko maisua
          • Freskoak egiten zituen
          • Lanak: Wurzburg Jauregia, Espainiako Monarkiaren alegoria
        • Canaletto
          • Hirietako bisten pintorea (vedute)
          • Itxuraz, naturan margotzen zuen zuzenean
          • Kamara iluna erabili zuen
          • Lanak: Kapritxo arkitektonikoa, Bucintoro portura itzultzen Igokundearen egunean.

    + mfresnillomfresnillo, 2 years ago

    custom

    1308 views, 0 favs, 0 embeds more stats

    Arte Barrokoaren errepasoa (Arkitektura, Eskultura, more

    More info about this document

    © All Rights Reserved

    Go to text version

    • Total Views 1308
      • 1308 on SlideShare
      • 0 from embeds
    • Comments 0
    • Favorites 0
    • Downloads 25
    Most viewed embeds

    more

    All embeds

    less

    Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
    Flag as inappropriate

    Select your reason for flagging this presentation as inappropriate. If needed, use the feedback form to let us know more details.

    Cancel
    File a copyright complaint
    Having problems? Go to our helpdesk?

    Categories