• Like
Arkitektura Gotikoa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Arkitektura Gotikoa

  • 4,283 views
Uploaded on

Arkitektura Gotikoaren errepasoa.

Arkitektura Gotikoaren errepasoa.

More in: Sports , Spiritual
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
No Downloads

Views

Total Views
4,283
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
7

Actions

Shares
Downloads
110
Comments
0
Likes
2

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. ARKITEKTURA GOTIKOA Errepasoa
  • 2. Sarrera
    • Arte Gotikoa bizitza urbano berriaren espresioa da
    • Bi esparru desberdinetan garatzen da:
    Erlijiosoa Zibila
  • 3. Sarrera
    • Terminoa sortu zen zentzu despektibo batez
    • Hainbat elementuek izan zuten eragina estilo honen agerpenean:
      • Azken Erdi Aroaren aldaketa sozial eta ekonomikoak
      • Monarkia eta estatu berrien finkapena
      • Espiritualitate berri bat, Cister-ren erreformarekin jaioa
  • 4. Sarrera
    • Estiloak bilakaera bat izan zuen:
      • XII. mendea: hasiera
      • XIII. mendea: gorena
      • XIV. mendea- XV. mendearen erdialdea: nazioartekoa
      • XV. mendearen bigarren partea: flamigeroa
  • 5. Elementu arkitektonikoak Arku ojibalak Tudor Karpanela Hiru zentrokoa
  • 6. Elementu arkitektonikoak Leihoak Gabletea Gargolak Kapitela
  • 7. Katedrala
    • Eraikuntza nagusia da
    • Espiritu aszensionalez beteta daude
    • Berrikuntza teknikoek aukera eman zuten eraikuntza hauek egiteko, etereoa den zerbait.
  • 8. Katedrala
    • Oinplanoak gurutze latinokoak izaten dira baina zailagoa da hau bereiztea, nabeen kopurua transepto ondoren handitu egiten delako.
    • Hiru edo bost nabe izaten dute, normalena izanik bost izatea transepto ondoren
    • Girola dute
    • Kapera erradialak dituzte
    • Nabeak ertz gangaz eta gurutze gangaz estaltzen dira
    • Fatxada nagusian bi dorre izaten dituzte.
  • 9. Katedrala
    • Oinplanoa izan daiteke :
    Basilikala Saloikoa
  • 10. Katedrala Altxatuan alboko nabeak ikusten dira, eta hauen gainean triforioa dago eta azkenik, goiko partean, klerestorioa.
  • 11. Katedrala
    • Barrualdea argiz beteta dago, leiho anitzei esker
    • Katedralak hiru maila ditu: behekoa, galeria eta klerestorioa.
    • Hormak irekiak dira, argia elizan sartzen utziz, intentsitateko maila desberdinez (argi gehiago dago zuzenean iristen den tokietan, hau da, goiko parteetan).
    • Leiho gehiago dago oraingo euskarriak hormari itsatsiak ez daudelako.
  • 12. Katedrala
    • Estalkia kanoi gangatik bilakatu zen.
    • Arku ojibalak egitura altuagoak egiteko aukera ematen du.
    • Estalki arruntenak dira:
      • Ertz ganga
      • Gurutze ganga
    • Denak deskantsatzen dira pilare delikatu eta arinetan
    • Nerbioak gurutzatzen diren tokietan klabe dekoratuak jartzen dira.
  • 13. Katedrala
    • Euskarriak oinarrizkoak ziren eraikuntza hauetan
    • Kanpoaldean arruntena arbotanteak dira
    • Hauen gainean pinakuluak jartzen dira eraikuntzako indarrak bertikalki behera bideratzeko.
    Arbotanteak Pinakulua
  • 14. Katedrala
    • Arbotanteen erabilerari esker horma libre geratzen da eta posible da leihoak irekitzea
    • Leihoak beirategiz estaltzen dira
  • 15. Katedrala Fatxada Alboko fatxada Absidea Girola Kapera erradialak Gurutzadura Transeptoa Orratzak Arrosetoia Arbotanteak Nave Klerestorioa Tribuna Gargolak
  • 16. Arkitektura zibila
    • Honen garapena hainbat elementuen ondorioa da
      • Merkataritzaren berpizkundea
      • Hirien gobernuko garapena
    • Eraikuntza nagusiak dira
      • Jauregiak
      • Udaletxeak
      • Merkatuak edo lonjak
  • 17. Arkitektura zibila
    • Udaletxeak hiriko gobernuko egoitza ziren
    • Bi eredu daude:
      • Iparraldekoa (Herbehereak) : oso dekoratuak, arku ojibal eta zorrotzez
      • Hegoaldekoa (Italian): itxiagoa, gaztelu baten antzera
    Leuven Siena
  • 18. Arkitektura zibila
    • Jauregiak nobleziaren etxebizitzak ziren
    • Babesako funtzioa galtzen dute
  • 19. Arkitektura zibila
    • Lonjak produktuak gordetzeko eta saltzeko tokiak ziren
    • Helburu honetarako gela handiak behar zituzten
    • Espazio gardenak dira, zutabe altu eta estilizatuekin
  • 20. Frantziar gotikoa
    • Frantziar, Alemaniar eta Belgiar katedralen ezaugarria haien arteko eragin zuzena da, eta denak dira altuak eta bertikalitateko inpresioa sortzen dute.
    • Konpaktuak dira, transeptoa gutxi edo batez irteten delarik eta bigarren mailako kaperak ez dira nabaritzen.
    • Fatxada nagusiak atari hirukoitza du eta honen gainean arrosetoia eta bi dorre altuak alboetan.
    • Absidea poligonala da, girolalekin eta batzuetan kapera erradialak izaten dituzte.
    • Frantziako hegoaldean katedral gehienek ez dute transeptorik eta batzuk ezta alboko naberik ere.
  • 21. Britaniar gotikoa
    • Katedralen ezaugarririk nagusia haien luzera handia eta horizontalitatea azpimarratzeko gogoa da.
    • Normala da zati desberdinak garai desberdinetakoak izatea baina ez dira saiatzen batasuneko inpresioa ematen.
    • Zabaltzen dira, transeptu bikoitzarekin eta Lady Chapels edo Birjinari dedikaturiko parteekin alde batean itsatsiak.
    • Fatxada nagusian ateak ez dira esanguratsuak
    • Leihoak handiak dira baina ez dago arrosetoirik eta espazio hori gabletetarako uzten da.
    • Bi dorre izan ditzakete edo batere ez.
    • Gurutzadura gainean normalean dorre bat dago, oso altua eta orratz batez bukatua.
    • Absidea zuzena izaten da.
  • 22. Italiar gotikoa
    • Polikromia erabiltzen du, kolore desberdineko marmola erabiliz kanpoan eta kolore desberdineko dobelak erabiliz barrualdean.
    • Oinplanoa erregularra eta simetrikoa izaten da ete zutabe gutxi eta separatuak ditu.
    • Proportzioak matematikoak dira, laukian oinarriturik, eta arkuak semizirkularrak izaten dira.
    • Mosaikoak izan ditzake ateen gaineko lunetoetan.
    • Fatxadetan irteten diren portxeak daude eta leihoak okulo edo zirkularrak izaten dira, baina ez arrosetoiak eta dorrerik ez dute izaten.
    • Gurutzaduraren gainean normalean kupula bat dago.
    • Normalean beti dago zutabe solte bat (campanile) eta baptisterioa.
    • Leihoak ez dira Europako iparraldekoak bezain handiak eta beirategiak erabiltzen badira ere, oso arruntak dira freskoak eta mosaikoak.
  • 23. Germaniar gotikoa
    • Dorre altuak eta orratzak ezaugarriak dira.
    • Fatxada nagusiak Frantziar eredua jarraitzen du, baina dorreak altuagoak dira eta orratz kalatuz amaitzen dira.
    • Absideak frantziar eredua jarraitzen du ere.
    • Barruko berezko ezaugarria da haien zabalera eta irekitasuna.
    • Normalean ez dute transeptoak oso markaturik.
    • Badaude hallenkirke klerestorioko leihorik gabe.
  • 24. Espainiar gotikoa
    • Katedral hauek oso konplikatuak izaten dira.
    • Besteekin konparatuak, motzagoak eta zabalagoak dira, eta askotan kaperaz inguraturik egoten dira.
    • Estilistikoki barietate handikoak dira.
    • Islameko eraginak dituzte eta garaiaren amaieran Berpizkundeko elementuak konbinatzen dituzte.
    • Beste eraginak:
      • Fatxada nagusia frantsesen tankerakoa da,
      • Orratzak dituzte, germaniarren antzera.
    • Pinakulu gutxi.
    • Askotan dorreak eta kupulak izaten dituzte, barietate handikoak eta sabaiaren altxatua erabiltzen dute.