Your SlideShare is downloading. ×
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

6,002

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
6,002
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
5
Actions
Shares
0
Downloads
18
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Kopla zaharrak Baladak Sehaska-kantak
  • 2. Kopla zaharrak Usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute. Zenbait ospakizunetan abestekoak direlako. Hala nola Santa Agedan, Urte zahar eta berrian, Olentzeron... Euskal literaturan oso preziatuak dira kopla zaharrak. Jende askok erdi arotik datoztela esaten du.
  • 3. Ezaugarriak normalean zortzi-hamar ahapalditik gorako segidetan kantatzen dira normalean kopla zaharrek lau bertso - lerro izaten dituzte, egitura garbia dute bi zatitan banatua: Lehenengo bi bertso-lerroetan naturako elementuak daude. Beste bi bertso-lerroetan desio bat azaltzen da. Edukiaren zatirik garrantzitsuena azken 2 bertso-lerroetan Naturari lotutako sinboloak eta irudiak erabiltzen dira hauetan. Formula batzuk jarritzen dira: hasierako agurra santuaren edo jaiaren aipamena
  • 4. Santa Agueda 2 Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. 1 zorionak Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz. 4 Edertasunez jaunak apaindu zuan Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzakeen benetan. Laster izutu zen Kintziano Agedaren ederretan. 3 Siziliako uharte ederrak emana digu lorea. Han jaio baitzan gure Ageda, zorioneko gaztea. Txikitatikan gogoz hartu zun Jesukristoren legea. Maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea.
  • 5. 6 Emakume gaizto baten mende, sartu zuten giltzapean, Agedaren bihotz garbi hura zikin ote zezakean. Alperrik baina ahalegindu zen andre lizuna lanean. Honek esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean. 5 Agedak bere maite bakarra Jesus aukeratu zuan. Horregatikan beste maiterik ez zan harentzat munduan. Kintzianoren eske guztiak arrez baztertu zituan. Baina agintarik gaizto harek kristautzat salatu zuan. 8 Alperrik gizon gaiztoak zuten oinazez erdi hilik utzi. Jesukristoren maitasun hartan ez zuna inola etsi. Otoi gozotan gogoa isuriz mundu hontatik ihesi, zeruetako zori ederra betiko zun irabazi. 7 Amorru biziz oinutsik jarri dute Ageda zintzoa, txingar gorien gainean gero ibilarazi gaixoa. Ondoren, bular bat ebakita, uzten dute urratua. Baina Jainkuak bihurtu zion gau hartan bular mindua.
  • 6. Santa Ageda, Agate Deuna edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean . Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan. 10 Zelai erdian loreak argi, larros, krabelin ta lili. Etxe hontako etxekoandreak Ama Birjina dirudi. Etxe hontako urdaiazpiko asko, kakotik zintzilik, ta lukainka gorriak ugari poltsa betetzeko guri. 9 Mendi tontorrak elurrez zuri, atai aldean laiotza. Etxe hontako nagusi jaunak, urrezkoa du bihotza. Santa Agedak kendu digu gaur eskean hasteko lotsa, dirurik ez bada, berdin zaigu gizendutako bildotsa.
  • 7. Baladak
    • Baladak kantu narratibo laburrak dira eta hauek gertaera batzuk kontatzen dituzte . Istorio laburrak dira eta batzuetan amaieratik hasten dira, bertan tratatzen diren gaiak askotan gai bortitzak dira, hau da, ezinezko maitasunak, hilketak, borrokak …
    • Baladetan ez dago lekuaren deskripziorik, ez datu orokorrik.
    • Euskal literaturan balada hitza eta erromantze hitza erabiltzen da, baina Euskal baladek Europa iparraldeko baladen antza dute eta ez Espainako erromantzeena. Europan baladak erdi aroan finkatu egin ziren eta gaur egun arte iraun dute. Naturako irudiak erabiltzen dira lehen bi lerroetan normalean. Berezitasunak edukiari edo istorioari begiratuz, honela sailka ditzakegu :
    • Eredu epikoa.
    • Eredu epiko-lirikoa.
    • Eredu lirikoa.
  • 8.
    • EREDU EPIKOA
    XV- XVI mendeetakoak. Erdi-aro bukaerako gudak eta jauntxoen ekintza, bizi-giroa eta banderizoei (dorretxeetan bizi ziren jauntxoen alde borrokatzen ziren soldaduei) buruz mintzatzen dira. Beotibarko gudua, Bereterretxen kantoria eta Alos-torrea
    • EREDU EPIKO-LIRIKOA
    XVII mendea. Guduak eta maitasuna dituzte kontagai eta ezin dira garaiko kronikatzat hartu, ez baitira oso zehatzak. Brodatzen ari nintzen, Peru guria .
    • EREDU LIRIKOA
    XVIII mendekoak. Gaiak sinbolopean emanak datoz eta elkarrizketaren bidez agertzen dira. Amodioa dute ia gai bakarra eta gehienak Ipar-Euskal Herrian bildu dira: Maitia nun zira, Jaun baruak aspaldin .
  • 9. Goizean goizik jaiki ninduzun, Esposa nintzan goizean; Bai eta zetaz ere beztitu ekia jelki zenean. Etxeko-andere zabal ninduzun eguerdi erdian, bai eta ere alarguntsa gazte Ekia sartu zenean “ Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazut burua, ala dolutu ote zaizu enekin esposatzea?” “ Ez, ez, ez zitadazu dolutu zurekin esposatzea, ez eta ere doluturen bizi nizano lurrean “ Nik banizun maitetto bat Mundu ororen isilik, Mundu ororen isilik Eta jainko jaunari ageririk. Buket bat igorri ditadazu Lili arraroz eginik, Lili arraroz eginik Eta erdia pozoaturik”. Zazpi urtez atxiki dizut, Gizona hilik ganberan, Egunaz lur hotzean eta Gauaz bi besoen artean. Zitroi-urez ikuzten nizun Astean egun batean, Astean egun batean eta Ostirale goizean. Egun bereko alarguntza
  • 10. Gertaera lazgarri bat kontatzen da. Emakume batek, ezkontzen den egunean hiru egoera desberdin bizi ditu. Lehenik eta behin ezkongaia izango da, ondoren ezkondua eta azkenik alarguntsa. Hiru egoera hauek goiza eguerdia eta ilunabarrarekin konparatzen dira. Azalpen txikia:
  • 11. Sehaska-kantak Haurrei loaldia errazteko ipuinak kontatzen dizkiegu eta sehazka-kantak kantatzen dizkiegu. Honela, haurrak lasaitu egiten dira eta gainera helduon eta haurtxoen arteko lotura estutzen dugu. Lotara joateko unea oso garrantzitsua da eurentzat eta guk, guraso nahiz irakasle izan, une horri merezi duen garrantzia eman behar diogu. Euskal kantuen artean ere sehazka kantak aurki ditzakegu. Sehazka kantak haurrei loa eragiteko eginda dauden kantak dira, hau lortzeko giro epela behar da, kanta hauek duten erritmo motela oso lagungarria izaten da haurra lotarazteko. Sehazka kantak mundu guztian zehar daude hedatuta.
  • 12. Itsasoa laino dago Baionako barraraino. Nik zu zaitut maiteago Txoriak bere umeak baino. Aita gutaz oroit dago Lainopean gaueraino. Nik zu zaitut maiteago Arraintxoek ura baino. Afaria suan dago Bero-beroa, sarridino. Nik zu zaitut maiteago Egur onak sua baino Izar zuriz mila dago Iparretik hegoraino. Nik zu zaitut maiteago Ilargiak gaua baino. Lo egizu, egizu lo Deskantsuan bihar artio. Nik zu zaitut maiteago Gau beltzean loa baino. Orain haurra hor lo dago, Lo egizu, aingeruño. Nik zu zaitut maiteago Zure aitak nihaur baino. ITSASOA LAINO DAGO

×