Langutuna

11,083 views

Published on

Idazketa proiektuen eredu bat

Published in: Education
0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
11,083
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
8
Actions
Shares
0
Downloads
107
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Langutuna

  1. 1. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia BERRITZEGUNE NAGUSIA Hizkuntzen aholkularitza
  2. 2. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia IDAZKETA-PROIEKTUA (Anna Camps-en testutik moldatua ) DEFINIZIOA Interesa duen zer edo zer burutzeko asmoarekin aukeratutako lan-plana da. Lana antolatzeko, gauzatu nahi den komunikazio jarduera bat hartuko da abiapuntutzat. ? Helburu komunikatibo argia du eta egoki definitutako testuingurua, komunikazio-egoera erreal batean txertaturik baitago. ? Lanaren helburu erreala lagungarria da ikasleen inplikazioa eta ikasketen funtzionalitatea lortzeko. ? Idazketa-prozesu naturalaren ezaugarriak islatzen ditu eta idazketa-prozesuaren ezagutza kontzientea erraztu. EZAUGARRIAK ? Ikasketa-helburuak mugatuta daude, eta helburuok izango dira ebaluazio-irizpide. ? Ikasketa linguistikoak bateratzen ditu: gaitasun linguistiko guztiak aldi berean erabiliko dira eta ahozko elkarreraginak garrantzi handia izango du prozesuan. ? Parte-hartze aktiboa eta elkarreragina (ikasle-irakasleena, ikasleen artekoa) ahalbidetzen ditu. ? Atazen dibertsifikazioa: lana azpi-prozesuetan ardaztea dakar horrek (berrikusketa atazak, berridazketak). ? Irakasgaien arteko lana: proiektuetan mota askotako gai kulturalak landuko dira eta hizkuntz irakaskuntza era globalean egingo da. ? Jardueren sekuentziazioa: jardueren artean progresioa dago, eta horri esker, ezarritako helburuak lortu ahal izango dira.
  3. 3. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia IDAZKETA-PROIEKTUAREN FASEAK 1. Prestakuntza 2. Gauzatzea 3. Ebaluazioa Lana adieraztea eta zehaztea Lan sistematikoa Atazaren eta Ikasketen Testuaren ebaluazioa Proiektuaren Helburuen Edukiak Forma ebaluazioa formulazioa formulazioa Testuaren plangintza Zer egin Zer ikasi Zer egin Zer ikasi dugu dugu behar dugu behar dugu Testua idaztea Berrikustea Berridaztea Ebaluazio-irizpideak Prozesuaren ebaluazioa
  4. 4. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia PLANGINTZA-ORRIA Komunikazio-egoera AURREZ HARTU BEHARREKO ERABAKIAK Aukeratutako erabilpen- eremua, testu-tipoa eta testu- generoa Ahozkoa edo idatzizkoa. Gaitasun linguistiko nagusia Helburu didaktikoak Edukiak prozedurazkoak kontzeptuzkoak jarrerazkoak ATALAK Jarduerak Ebaluazioa: irizpideak eta tresnak Lantzen diren oinarrizko gaitasunak
  5. 5. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia IDAZKETA-ATAZA BATEN PLANGINTZA-ORRIA (4. DBH) AURREZ HARTU BEHARREKO ERABAKIAK Komunikazio-egoera: o Aukeratu dugun komunikazio-egoera ohikoa da helduaroan:, CVa eta lana eskatzeko gutun bat bidali behar dira lan-eskaintza bati erantzuteko. Horrelako komunikazio-egoeretan igorlearen eta hartzailearen arteko distantzia soziala handia dela kontuan izanda, gutunak formaltasun maila handia izan beharko du. Aukeratutako erabilpen-eremua, testu-tipoa eta testu-generoa o 'Hizkuntza Instituzioetan’ erabilpen-eremuan gaude; testu-tipoa azalpen-testua da, eta testu-generoa, eskutitza. Ahozkoa edo idatzizkoa. o Idatzizkoa da eta ekoizpena da gaitasun nagusiena. ATALAK Helburu didaktikoak o Komunikazio-testuinguruari egokitutako lan-gutuna idaztea. o Eskutitz formalen egitura ezagutzea. o Eskutitz baten gorputzaren edukia paragrafotan egituratzea. o Lan- eskaeraren gutunean erabili ohi diren trataera molde bereziak ezagutzea eta erabiltzea.
  6. 6. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia Edukiak Prozedurazkoak Kontzeptuzkoak Jarrerazkoak ??Informazio-bilketa ??Eskutitza edo ??Testuak ??Egoera konkretuetarako gutunaren egitura zuzentzearen aldeko egokiak diren lan-eskutitzen ??Paragrafoa: jarrera positiboen ekoizpena ezaugarriak garapena ??Norberaren ekoizpenen ??Trataera moldeak ??Testu idatziek berrikusketa giza harremanetan ??Paragrafoen erabilera, duten garrantziaren edukia antolatzeko balioespena. ??Igorle-hartzaileen harremanen araberako egitura linguistiko egokiak ??Ereduen azterketa Jarduerak 1. Egunkariko lan-eskaintzen atala irakurtzea. Lan-gutuna eta CVa bidaltzea eskatzen duten lan proposamenak hautatzea. Zein lan proposameni erantzun aukeratzea. 2. Helburuak eta ebaluazio irizpideak negoziatzea. Zer egingo dugu? / Zer ikasiko dugu? Zer egin dugu / Zer ikasi dugu 3. Norberak eskutitz bat idaztea, orientabiderik gabe . 4. Eredu bat aztertzea eta idatzitako testuekin alderatzea. Proposatutako helburuekin erlazionatutako arazoak hautatzea. 5. Kontrol-zerrenda bat sortzea. 6. Aukeraturako elementu linguistikoak lantzea. 7. Zirriborroa idaztea. Gelakideenak zuzentzea. Testuaren azken bertsioa egitea eta jasotzaileari bidaltzea. 8. Lan-unitatearen eta egindako prozesuaren auto-ebaluazioa. Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak o Lan-gutun bat idazteko gai izatea, haren egitura formala errespetatuz eta haren osagai estruktural guztiak erabiliz. o Gutunaren gorputza esanahi osoa duten hiru paragrafotan banatzeko gai izatea.
  7. 7. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia o Hartzailea eta igorlearen arteko distantzia dela eta, testu formaletan egokiak diren trataera moldeak erabiltzeko gai izatea. Ebaluazio-tresnak eta -motak o 3. jardueran, aldez aurretiko ezagupenen ebaluazioa o 7. jardueran, zirriborroaren koebaluazioa o 9. jardueran, prozesuaren ebaluazioa, auto-ebaluazioren bitartez Oinarrizko gaitasunak o Hizkuntza-komunikaziorako oinarrizko gaitasuna: jarduera guztietan o Ikasten ikasteko oinarrizko gaitasuna: 2, 5, 7 eta 8. jardueretan o Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko oinarrizko gaitasuna: 1. eta 7. jardueretan o Gizarterako eta herritartasunerako oinarrizko gaitasuna: 2. jardueran
  8. 8. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia IKASLEARENTZAKO MATERIALA 1. jarduera o Aztertu egunkariko orria eta idatzi honako datu hauek: Zenbat iragarkitan eskatzen dute CVa bidaltzea? Zer lan- mota eskaintzen dute iragarki horietan? o Aukeratu zein izango den zuk erantzungo duzun iragarkia. Iragarkiak euskaraz bilatzeko joan http://www.bilalan.net/ helbidera.
  9. 9. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia 2. jarduera Jarduera honetan, zure lanaren helburuak erabakiko dituzu. Hasteko, txantiloian agertzen diren aukerak aztertuko dituzu eta zure ustez egokienak direnak aukeratu. Ondoren, gelakide guztiok batera elementurik interesgarrienak hautatuko dituzue Zer egin dezakegu? Zer ikas dezakegu? ? ? ?? Egunkarietako lan-eskaintzen ?? Gutunaren egitura atala arakatu? ?? Lan- gutuna hasteko eta amaitzeko ?? Lan- gutunen ereduak bilatu esamoldeak ?? Gutun informalen ereduak bilatu ?? Lan- gutunerako egokiak diren ?? Lan- gutunak idatzi trataera moldeak ?? Lan- gutunak aztertu: ?? Lan- gutun egokia idaztearen o Gutunaren atalak jorratu garrantzia o Lan-gutunaren ezaugarri linguistikoak aztertu ??... o ... ??... o ... ? ... 3. jarduera Jarduera honetan, bikoteka, aukeratu duzuen iragarkiari erantzuteko gutuna edo eskutitza idatziko duzue. Benetan bidaltzeko izango balitz legez idatzi!
  10. 10. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia 4. jarduera Hemen duzue lana eskatzeko eskutitzaren eredu bat. Bikoteka, eredu ha u eta idatzi duzuen eskutitza alderatu; horretarako, honakori erantsitako taulan dauden irizpideak jarraitu. Azterketa amaitutakoan, arazorik ohikoenez arituko gara denon artean. Lan-eskaera eredua DATA Bilbo, 2002ko urtarrilaren 24a HASIERAKO Jaun-andre agurgarriak: AGURRA Egunkarian irakurri dut Bizkaian egiten diren obretan lan egiteko soldatzaileak eskatzeko argitaratu duzuen iragarkia eta idaztea erabaki dut, lanposturako baldintzak egokiak betetzen ditudala uste baitut. Honekin batera nire curriculum vitae eransten dizuet, eta GORPUTZA bertan ikusi ahal izango duzue badudala zuek eskatutako titulua eta urte biko eskarmentua antzeko lanetan. Nire eskaera kontuan hartu eta laster erantzungo didazuelakoan, Begirunez, agur. SINADURA Andres Menéndez
  11. 11. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia 1. TESTUA AZTERTZEKO ORRIA ??Atal guztiak ageri al dira? ??Atalen banaketa egokia al da? ??Zenbat paragrafo erabili dituzue? ??Sarrerako agurra eta azken agurra egiteko esamoldeak ereduan agertzen direnen antzekoak ala informalagoak al dira? ??Azaldu al duzue hasieran eskutitza idazteko zergatia? ??Adierazi al duzue zertarako idatzi duzuen eskutitza? ??Jasotzaileak erantzutera bultzatzeko arrazoirik eman al duzue? ??Azken agurra bat-batean idatzi al duzue? ??Nolako trataera erabili duzue? Hika, zuka, berorika? ??Trataera moldea berdin erabiltzen duzue gutun osoan ala aurrera egin ahala aldatu egin al duzue?
  12. 12. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia 5. jarduera Ohiko arazoak detektatu ostean, kontrol-orri bat prestatuko dugu; horrela, lan-gutuna nola prestatu gogoratuko dugu. LAN-GUTUNA IDAZTEKO KONTROL ORRIA ? ?? Ez ahaztu gutunaren atalak ?? Atal bakoitza era egokian kokatu orrian. Espazioa ondo antolatu ? ?? Eskutitzean, ertz egokiak erabili ? ?? Data laburdurarik gabe idatzi. Lekua eta eguna koma baten bidez banatuta ? ?? Hilaren izena letra xehez idatzi ? ?? Hasierako agurra formala eta inpertsonala egin ? ??Gutuna jasoko duen pertsonari, hartzaileari, alegia, zuka idatzi ? ?? Hasierako agurraren ostean puntu bi jarri ?? Eskutitzaren gorputza paragrafotan banatu ? ?? 1. paragrafoan azaldu eskutitza idaztearen arrazoia ? ?? Ez ahaztu zuka trataera mantentzea ? ?? Antzeko luzera duten paragrafoak idatzi ? ?? 2. paragrafoan, hartzaileak erantzutera bultzatzeko arrazoiak eman ? ?? Ez idatzi azken agurra bat-batean ? ?? Ez ahaztu sinatzea
  13. 13. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia 6. jarduera Jarduera honetan, lan-eskaintzetarako egokiak diren trataera moldeak finkatzeko ariketak egingo ditugu. Bikoteka egingo dugu lan. 1. TESTUA Eskutitz formal honen tonua eraldatuko duzue. Horretarako, testua aldatu beharko duzue, eskutitza zuen laguna den Kultur Etxeko zuzendariari zuzenduko diozuela kontuan hartuta. Tonu formala erabili beharko duzue, baina argi geratu behar da elkar ezagutzen duzuela eta lagunak zaretela. IKASTOLEN ELKARTEA Lasuen kalea 65 48006 Bilbo (Bizkaia) Jaun/Andre horiek: Hil honen 5ean, salmenta laguntzailerako lanpostua eskainiz Berrian argitaratu duzuen iragarkia irakurri dut. Horretan, udalekuetako begira le bat behar duzuela adierazten duzue. Nire ustez, eskatzen dituzuen baldintzak betetzen ditudanez, zuei idazteko erabakia hartu dut. Iragarkian eskatzen duzuen bezala , gutunarekin batera nire curriculum vitae, eta bertan adierazitakoaren egiaztagiriak bidaltzen dizkizuet. Nire eskaera onartuko duzuelakoan, zuen erantzunaren zain geratzen naiz, aldez aurretik eskerrak emanez. Adeitasunez, agur. Donostia, 2005eko azaroaren 7an Eneko Gomez Azaldu zer aldaketa sartu dituzun:
  14. 14. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia 2. TESTUA Eskutitz honek lagun arteko tonua du. Aldatu testua, kontuan hartuz hartzailea ezagutzen ez duzuen pertsona bat dela, hau da, harekin lehen harremana izango duzuela. Gutunean, bestalde, hitzordua eskatuko diozue beka baten eskaera egiteko informazioa behar duzue eta. Idiazabal, 2007ko urriaren 12a Kaixo, Mikel: Banian hiri idazteko gogoa. Azken aldiz ikusi ginenetik gauzak aldatu egin dituk hire bizitzan, hik bidalitako gutunean irakurri dudanez. Eta pentsatzen dudana esan gabe ez nian geratu nahi, ez bainuen lasai lo egingo. Beraz, hirekin geratzea eta lasai hitz egitea pentsatu diat. Aste bi barru herrira bueltatzeko asmoa diat. Trago batzuk hartzeko eta hitz egiteko geratuko al gaituk? Hire erantzunaren zain izango nauk: Esan herrian noiz izango haizen eta deituko diat. Agurtu ezak hire familia nire partez eta esan koadrilakoei laster ikusiko ditudala. Irrikan nagok tunante horiek ikusteko. Besarkada handi bat. Markel Azaldu zer aldaketa sartu dituzuen:
  15. 15. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia 7. jarduera Orain, behin betiko gutuna idatziko duzu. Gogoan izan behar duzu testua idaztea prozesu luzea dela, ezer ez da bat-batean idazten. Aitzitik, lehenengo zer esan eta nola esan ondo pentsatu beharra duzu, ondoren, zirriborroa idatzi eta, azkenean, behin- betiko testua idatzi. IDAZKETA-PROZESUA KONTESTUALIZAZIOA * Gogoratu zure testuaren helburua erantzuna jazotzea dela. Nola lortu dezakezu? * Gogoratu zure gutunaren hartzailea pertsona bat edo enpresa bat izan daitekeela. Forma egokiena aukeratu: singularra edo plurala ANTOLAMENDUA * Kontuan izan gutun formal bateko atal guztiek agertu behar dutela. * Paragrafotan egituratu gutunean garatuko dituzun ideiak. Eskema egin. TESTUALIZAZIOA * Zirriborroa egin, eta horretarako, kontuan hartu kontrol-orrian agertzen diren gomendio guztiak. BERRIKUSKETA * Zure testua gelakide batekin trukatu eta elkarren zirriborroak zuzendu, kontrol-orriko irizpideen arabera. AZKEN EKOIZPENA Berrikusi eta zuzendu ondoren, gutunaren azken bertsioa idatzi; testu- prozesadorea erabili. JASOTZAILEARI BIDALTZEA * Gutuna enpresara bidali eta erantzunaren zain gelditu.
  16. 16. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia ZIRRIBORROAK BERRIKUSTEKO TXANTILOIA IRIZPIDEAK IRADOKIZUNAK ??Atal guztiak al daude? ??Atal bakoitza orrian era egokian kokatuta dago? ??Ertz egokiak al ditu? ??Data ondo idatzita al dago? ??Hasierako agurra formala eta inpertsonala al da? ??Nola zuzentzen zatzaizkio hartzaileari hika ala zuka? Aldaketarik ba al dago? ??Eskutitzaren gorputza paragrafotan banaturik al dago? ??Paragrafo bakoitzaren edukia egokia al da? ??Paragrafoek antzeko luzera al dute? ??Sinadurarik badu? Testuak berrikusi ostean, behin- betiko bertsioa idatzi testu- prozesadorearen laguntzaz eta bidali gutuna postaz.
  17. 17. ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia 8. jarduera Jarduera honetan, egindako lanari buruzko gogoeta egingo duzu. Horretarako, behean dagoen txantiloia bete. Ondoren, denon artean komentatuko dugu, ondorioak ateratze aldera. Zer egin dut unitate honetan? Zer ikasi dut? Zer da lan gehien eman didana? Zer da ulertu ez dudana? Zein jarduera kenduko nuke? Laguntza eta informazio nahikoa jaso dut? Gai hau berriro landu behar al dut? Erabilgarria izango al zait institututik kanpo?

×